You are on page 1of 16

2O17/1/4

EUSKARAREN
EGOERA
MUNDUAN
Ane Blazquez
YanMing Victor Xu
Pablo Martinez de Marigorta
Miriam Lasa

Aurkibidea
1.Sarrera
2.Fitxa teknikoa
2.1Inkestak(grafikoak)
2.2Behaketa
2.3Elkarrizketa
2.4Informazio gehiago
3.Ikerketaren ondorioak
4.Bibliografia

Historian zehar euskara beti hitz egin da Euskal Herrian. Hau da: Araban, Gipuzkoan,
Bizkaian, Nafarroan eta Iparraldean. Euskal Herrian euskara jarduera berezia izan da.
Alde batetik, euskaldun zaharrak daude, multzo honetan euskara da ama hizkuntza.
Bestalde euskaldun berriak daude edo euskara ikasi duten pertsonek lanagatik,
ikastetxeagatik edo nahi dutelako. Gaur egun, euskararen egoera aldatu da eta hizkuntza
hori zabaldu egin da. Euskal Herritik kanpo irten da eta munduan sartu da. Eusko
Jaurlaritzako programari esker Euskara Munduan, munduan 14 herrialdetako 2.000
pertsonak euskara ikasten dute, adibidez Argentinan, Brasilen, Estatu Batuetan eta
Frantzian. Euskal Herritik kanpo jende askok ordenagailuaren bidez euskara ikasten
du. Ikastea errazteko Eusko Jaurlaritzako teknikariek Boga programa sortu dute,
programa horrek euskarazko ikasgaiak, bideoak eta soinuak dituzte.

Grafikoak

Adin guztietako pertsonei inkesta bat internetez bidaliz gero jasotako datuak aztertu
izan dira
Munduaren egoera aztertzeko
etxeetatik hazi behar da, etxeetan
asko ikasten da beraz oso
garrantzitsua da .Etxean
euskaraz hitz egiten duzu?
galdera egin eta ondoren
grafikoari begira argi adierazten
du etxe gutxietan euskara hitz
egiten dela, beraz euskaren egoera
obetzeko zailtasun bat da,ama
hizkuntza erdara da kasu gehienetan.

Euskalherriaren egoerari begira


argi geratzen da Araban gutxien
hitz egiten den probintzia da,
Gipuzkoan eta Bizkaian askoz
gehiago hitz egiten da.
Berriz ikastoletan eta ikastetxeetan gehienak euskaraz daukan modeloan matrikulatuta
daude (B modeloan), horrek eztabaida bat sortzen du.Ikasle gehienak euskara dakite
baina gero bere bizitzan ez dute erabiltzen, klaseko gauza bat bezala geratzen da.

Aurreko gaiarekin lotuta euskararen irakaskuntza Euskal Herritik kanpoko egoera


aztertu egin da.

Euskararen irakaskuntza, arautu gabeko jarduera izan arren, era askotara gauzatzen da:
euskal etxeetan, zenbait eskoletan, Unibertsitateetan,... Esate baterako, 1904an Buenos
Aireseko unibertsitatean euskarazko lektoradoa martxan jarri zuen, ez zegoen jarduera
hauen iraunkortasuna bermatzerik eta askotan bertan behera geratzen ziren irakasle
lanetan aritzen zenak utzi beharra izaten zuelako.
Gaur egun, Euskara Munduan eta lektorego programei esker, euskararen irakaskuntza
atzerrian, neurri handi batean, jarduera arautua dela esan daiteke; bertan eta bertarako
trebatutako irakasleak dituztelako edota hemendik bidalitakoak, programa eta material
bateratuak dituztelako eta, askotan musu truk lan egiteari utzi eta jarduera diruz
laguntzeko deialdiak argitaratzen ditugulako.
Nazioartean euskararen irakaskuntzaren egoera azaltzeko, bi arlo nagusi berezi behar
ditugu: euskal etxeak eta unibertsitateak.
Behaketa

Behaketa egin eta ondoren , kezkagarria da Gasteizen Euskal herriko kapitala izanez
euskara oso gutxi hitz egiten dela . Behaketa adinari,sexuari, jatorriari eta lekuari
begiratzen egin da. Behaketa bukatzerakoan emaitzak larriak eta kezkagarriak izan
dira .Aztertu egin diren lekuak Fueros plaza, Andre Zuriaren Plaza, Boulebard, La
Florida Parkea eta Sancho el Sabio izan dira , leku hauetatik 50 pertsonatik 4 euskara
hitz egiten dute .Gasteiz euskal herriaren hiria izan harren egoera kritikoa izan da
.Helduak / zaharrak hitz egiten dute gehiago gazteak baino, ia gehienak Gasteizkoak
izan arren euskara ez dute hitz egiten .

Fueros Plaza

Boulebard
Sancho el Sabio

Andre Zuriaren
plaza
La Florida parkea

Elkarrizketa

Ibon Monterolari EHUko UNESCO katedraduna, elkarrizketatu egin da, berak


Euskararekin zer ikusi handia dauka eta euskararen zabalpena munduarekin erlazio
garrantzitsua du, bere proiektuak famatuak izan dira arlo honetan. Monterola hiztun
komunitatearen aniztasuna nabarmendu du. Batzuek asko dakite, eta asko egiten
dute; asko dakitenak, baina asko egiten ez dutenak; gutxi dakitenak baina dakiten
horri etekin handia ateratzen diotenak Azkenik, azpimarratu egin du euskaraz ez
dakiten baina haurrak euskaraz eskolatzeko hautua egin duten gurasoen garrantzia.
Gainera, etorkizunera begira,euskararentzat garrantzitsuagotzat jo ditu eragile gisa
jatorriz erdaldunak direnak, hau da, euskaldun berriak, euskaldun zaharrak baino.
Euskararen erabilera interneten munduan zehar

Euskara egoera munduan jakiteko oso garrantzitsua da internetaren erabilera.


Informazioaren arabera jende gutxi hitz egiten du Euskal Herrian, baina interneten
kalean baino euskara gehiago erabiltzen da, interneteko domeinu nagusietan dauden
webgunean %17AK erabiltzen du euskara eta %13 kalean. 2014 Euskararen egunean
ipini zen martxan .eus domeinua, Urtebetean 5000 domeinu izen lortzeko erronka
ipini zuen Puntu Eus fundazioak eta Gaur egun guztira 16.559 dira Euskal Herrian
euskarazko edukia duten webguneak eta horietatik 4.500ek .EUS domeinu-izena dute.
Urteurrena ospatzeko ohiko prezioa %80 merkatu zuten domeinu izena 9,95 euroan
eskuratu daiteke. Etxean euskaraz egin nahi dutenak interneten sartu eta euskaraz
irakurri dezake inolako liskarrik gabe, eta kalean.. Jada kontuan izaten badugu, gune
arras erdaldunetan euskaraz bizi nahi duten hiritarrak Honek interneten egin edo
ikusi ahalko dute euskara. Normala iruditzen da.Twitter euskara jakinda erabiltzen ez
dituzten jarraitzaileak badituzu, noiz behinka euskaraz jarritako albisteak irakurriko
dituzte baina orokorrean twiterrak gaztelaniaraz irakurtzen dituzte

Euskararen eguna munduan zehar

Euskararen eguna ez zen bakarrik Euskaherrian ospatu El Diario Vasco artutako


artikulu honek horrela esaten du Etxepare Institutuak jakinarazi duenez, aurten
bederatzi hiritan izan ziren hitzaldiak, kontzertuak, tailerrak, errezitaldiak, zinema
proiekzioak eta bestelako kultur jarduerak: Frankfurten (Alemania), Leipzigen
(Alemania), Corken (Irlanda), Santa Barbaran (AEB), Bolonian (Italia), La Platan
(Argentina), Brnon (Txekiar Errepublika) eta Bartzelonan (Katalunia).
Leipzigeko eta Frankfurteko programek -Cork, Santa Barbara eta
Bartzelonakoekin batera Olaso Dorrea Fundazioaren laguntza jaso dute- erbestea eta
lehenengo Eusko Jaurlaritza izango dituzte ardatz, haren osaketaren 80.
urteurrenarekin bat eginez. Ingo Niebel kazetari eta historialari alemanak eskainiko
dituen hitzaldiez gain, "Iragan gunea Berlin' eta 'Gernika. Markak' dokumentalak ikusi
ahal izango dira

Bideoak

Gaiarekin erlazionatuta dauden bideo oso interesgarri batzuk aurkitu egin dira
YouTuben.Lehenengoa Euskara Munduan proiektua azaltzen du eta bigarrenak
pertsona askoren iritziak euskarari erreferentzia egiten.

https://youtu.be/YFHZ0LPp4q4
https://youtu.be/yJbxrVzQ0aI

Ondorioak eta konponbideak

Etxeetako arazoa argi dago, ia etxe gehienetan euskara ez dute hitz egiten, erdara da
hizkuntz nagusia ;horrek oztopo bat da umeen eta familien hizkuntzaren normalizazioa
egiteko. Badaude ere Euskal Herritik kanpo joan diren etorkinak , beraien herrialdeetan,
(Amerikan nagusiki immigrazioa dela eta) umeei euskaraz hitz egiten dietenak
hizkuntzaren iraupena finkatzeko. Konponbidea ez da erraza, gurasoek oso zaila dute
beraien ama-hizkuntza etxeetan aldatzea baina aukera daukate beraien umeei eskoletan
matrikulatzeko .Ikastetxearen edo ikastolaren aukera beraien eskuetan dago beraz
euskara duen modeloa aukeratzen badute euskararen normalizazioan lagunduko dute.

Gasteizen ondorioak larriak dira, hiriburua izanez Euskal Herriko hiztun kopuru
baxuena du, Bizkaian eta Gipuzkoan hiztun gehiago daude ama-hizkuntza dutelako kasu
askotan.Konponbideak oso ugariak dira, lehenengoz aktibitate gehiago egitea eskolatik
kanpo, kasu askotan pentsatzen dute euskara eskolako gauza bat dela (derrigorrezkoa
eta eskolan geratzen dena) horregatik kontzertu, hitzaldi edo ekintza dinamiko gehiago
euskaraz egitea komeni izango zen, baita paper guztiak bi hizkuntzetan egotea, kasu
askotan paperak gaztelaniaraz daude euskara hizkuntz ofiziala izan arren, horrek
euskarari aukera gehiago emango zitzaizkiokeen.

Euskararen egoera interneten bereziki ona da, ondorio oso positiboak izaten ari da
euskararen normalizazioan. Euskarak gaur egungo teknologietara moldatzen ari da era
oso azkar eta on batean, sare sozial askoetan dago eta hizkuntz ofiziala denez zure
ordenagailua euskaraz jarri ahal duzu, horrek ere aukera ematen du Euskalherritik
kanpo dauden jendearentzat bere hizkuntza mantentzeko eta egunero erabiltzeko.
Baita.EUS domeinu-izenak asko lagundu du .Konponbideak ere falta dira, dena ez da
ona izango, interneteko leku guztietan oraindik ez dago adibidez, denda onlain
gehienetan ez dago, baita musika entzuteko programak falta dira.
Bibliografia
http://www.diariovasco.com/sociedad/201611/30/euskal-herritik-kanpo-ospatuko-
20161130192852.html

https://www.youtube.com/watch?v=YFHZ0LPp4q4&feature=youtu.be

https://www.youtube.com/watch?v=yJbxrVzQ0aI&feature=youtu.be
http://www.euskalkultura.com/euskara/albisteak/non-hitz-egiten-da-euskaraz-
munduuan-zehar-jar-ezazu-zure-euskal-etxea-mintzatu-webguneko-mapan

You might also like