You are on page 1of 7

EUSKADIKO

KOMUNIKABIDEEN
IKERKETA-TXOSTENA

AURKIBIDEA
1 Sarrera

2 Ikerketaren fitxa teknikoa


2.1 Ikerketaren behaketa
2.2 Inkestaren emaitzak
2.3 Aurkitutako informazioaren emaitzak
3 Ikerketaren ondorioak
3.1 Euskal telebista publikoa
3.2 Euskal irrati publikoa

4 Bibliografia

1 Sarrera
Gazteen eta helduen giro formal eta informaletako euskarazko komunikabideak
aztertzeko egindako ikerketa da. Emaitza oso desberdinak daude, haien artean
ez dutenak zerikusia. 2017ko otsailean, Gasteizko leku asko aztertu dugu.

Hartutako emaitzek 2017an datu oso desberdinak esaten dute, helburuetatik


hartutako gai nagusiak izan dira; telebista, irratia eta egunkaria. Izan ere,
hautatutako gaia komunikabideak dira.

Ikerketan, inkestetan eta elkarrizketaren bidez, urteak pasa ahala


komunikabideak nola aldatu diren konturatu ahal izango zarete, zein den gehien
eta gutxien erabiltzen den komunikabidea euskaraz, zein den jendearen iritzia,
datu hauek bildu ditugu gure ikerketa-txostenean.

Hasieran, ikerketa honen helburua, batetik komunikabideak euskaraz nola


erabiltzen diren izan da, bertan ikusteko eta jakiteko zenbat lehentasun dituzte
komunikabide batzuk; bestetik gehien eta gutxien erabiltzen diren
komunikabideak euskaraz zeintzuk diren jendearen adinaren arabera.
2 Ikerketaren fitxa teknikoa
2.1 Ikerketaren behaketa
Fitxa teknikoan ikusi denaren ondorioz, Araban ez dago oraindik euskarazko
komunikabideen presentzia nabarigarria. Hala ere, Euskadiko beste lekuetan
euskaraz bizitzen direnak, Araban baino gehiago erabiltzen dituzte euskarazko
komunikabideak. Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren jendeak euskara gehiago
erabiltzen dutelako.

2.2 Inkestaren emaitzak

Oraindik Euskadin, ez da lortu 100% telebista euskaraz ikustea. Bakarrik 8.3%


ia beti ikusten dute telebista euskaraz eta 58,3% batzuetan bakarrik ikusten
dute telebista euskaraz. 33.3% ez dute telebista euskaraz ikusten.

Inkesten ondorioz, ikusten da gehien ikusten den telebista kanala euskaraz


EiTB 2 dela, berriz, gutxien ikusten den telebista kanala EiTB 1 da. Hala ere,
pertsonen multzo bat ez du euskaraz telebista ikusten (219%), euskaraz ez
dakitelako eta ez dutelako nahi euskaraz telebista ikusi.
Irratia euskaraz ez dute entzuten 21,7%a, berriz, %21.7 beti entzuten du irratia
euskaraz eta %43.5 bakarrik batzuetan irratia euskaraz entzuten dute.

%28 ez dute euskaraz irratia entzuten. %24 Euskadi irratia entzuten dute.
Gehien entzuten den irrati kanala gaztea irratia da eta %32 entzuten dute.
Gutxien entzuten den irrati kanala EiTB musika da eta %16 entzuten dute.
2.3 Aurkitutako informazioaren emaitzak

2011 urtean, zenbat audientzia egon zen ikusten da EiTB-ko kanaletan . EiTB 2
gaztelaniaz denez jende gehiago ikusi egin du, berriz, EiTB 1 euskaraz denez
jende gutxiago ikusi egin du, Euskal Herriko pertsona batzuk ez dakielako
euskaraz. EiTB 3-n bakarrik marrazki bizidunak ematen dutenez euskaraz
jende gutxiago ikusten dute, ikusten duten gehienok umeak direlako. EiTB Sat
kanala gutxien ikusten dena da.

Grafikoan ikusi dugunaren ondorioz, hautematen da hilero bisitaldi gehiago


daudela erabiltzaile baino. Maiatzan kopuru handiena izan zuten eta abuztuan
kopuru txikiena izan zuten
3 Ikerketaren ondorioa
Ikerketa-txosten honetan ikus daitekeenez, euskararen presentzia, urteak
pasatu ahala, komunikabideetan gora egin dela, nahiz eta oraindik telebista edo
irratia ez ikusi edo entzun Euskadiko jende guztiagatik.

Pertsona gehiagok nahiko zuen, gazteek batez ere, saio interesgarriagoak bere
eskura izatea. Izan ere, gazte gehienek pentsatzen dute euskaraz dauden saio
gehienak aspergarriak direla.

Euskaraz ikusten edo entzuten duten pertsona gehienek euskaraz egindako


saioak ulergarriak direla esaten dute. Hala ere, inkestan parte hartutako
pertsonek esaten dute euskarazko komunikabideak ez daudela gaizki. Baina
komunikabideak, batez ere nerabeentzat hobetu ahal direla. Gazteek gai
erakargarriagoak nahi dituzte, eta horrela telebista eta irratia euskaraz
gusturago entzun ahal izateko.

3.1 Euskal telebista publikoa


EiTB 2 gehien ikusten den telebista kanala da eta EiTB taldekoa da, Euskal
Autonomia Erkidegoko telebista publiko nagusia delako.

Inkestan EiTB 3 bigarren postuan dago, kanal honetan, batez ere, euskarazko
marrazki bizidunak igortzen dutelako. Kanal honetako audientzia gehiena
umeak dira.

EiTB 4-an entretenimenduzko kate bat da, haren audientziako ehunekoa EiTB 3
bezalakoa da. Kate hau, bai euskaraz bai gaztelaniaz igortzen da. Bi partidu
interesgarri daudenean, sarritan kirol partidu bat EiTB 1-ean ematen dute eta
bestea EiTB 4-an igortzen dute.

Azken postuan, audientziaren arabera EiTB 1 gutxien ikusten den kanala da,
euskaraz transmititzen da eta batez ere, kirola eta entretenimendu saioak
ematen dituzte, teleberriaz aparte. Audientzia nerabeak eta helduak dira
nagusiki. Kanal honetan, filmak euskaraz ikusten dituzte. Izan ere, zinema
euskaraz ez da oso ugaria gaztelaniaren aldean. Hau da, EiTB 2-an ordea,
zinema gaztelaniaz ugari ematen dute.

3.2 Euskal irrati publikoa


Lehenik, Gaztea audientzia gehien daukan Euskal irratia da. Irrati kanal
honetan musika entzuten da, tendentziei eta teknologiari buruz hitz egiten da;
irrati honetako izena dionez, gazteengana zuzenduta dago, EiTB taldearen
barne dago. Gaurkotasun musika entzuteko sortu da eta gazteen artean
arrakasta handia dauka.

Bigarrena Euskadi Irratia da. Aurrekoa bezala, Eusko Jaurlaritza jabea da.
Albisteak eta berriak entzuten dira. Bere programazioa bakarrik euskaraz
errealizatzen da. Saioetan, gaurkotasun dauden albisteei buruz hitz egiten dute,
elkarrizketak jendeari egiten dizkiete; adibidez politikari eta ekonomiari buruzko
gaiak lantzen dute. Esate baterako: Faktoria eta Hiri Gorrian saioetan. Jende
gaztea eta helduak entzule nagusiak dira.

Azkenik, EiTB musika euskaraz eta gaztelaniaz igortzen da. Musika nagusiki
helduentzat entzun daiteke. Musika klasikoa ere entzuten da.

Horretaz aparte badaude beste irrati kanal batzuk euskaraz transmititzen direla,
baina audientzia gutxikoak dira eta ez dira oso ezagunak. Esate baterako,
Hiru.eus eta Hala bedi.

4 Bibliografia
-Inkesten bidez

-Interneteko orrialde batzuetatik:


http://www.eitb.eus/eu/
https://eitb.wikispaces.com/5.+Egungo+Antolaketa
://eitb.wikispaces.com/file/view/grafikoa1.png/271255550/800x468/grafik
oa1.png.
-Behaketaren bidez

-Elkarrizketa batean

You might also like