You are on page 1of 9

EUSKADIKO

KOMUNIKABIDEEN
IKERKETA-TXOSTENA
AURKIBIDEA
1 Sarrera

2 Ikerketaren fitxa teknikoa


2.1 Ikerketaren behaketa
2.2 Inkestaren emaitzak
2.3 Aurkitutako informazioaren emaitzak

3 Ikerketaren ondorioak
3.1 Euskal telebista publikoa
3.2 Euskal irrati publikoa

4 Bibliografia
1 Sarrera
Gazteen eta helduen giro formal eta informaletako euskarazko komunikabideak
aztertzeko egindako ikerketa da. Emaitza oso desberdinak daude, haien artean ez
dutenak zerikusia. 2017ko otsailean, Gasteizko leku asko aztertu dugu.

Hartutako emaitzek 2017an datu oso desberdinak esaten dute, helburuetatik


hartutako gai nagusiak izan dira; telebista, irratia eta egunkaria. Izan ere,
hautatutako gaia komunikabideak dira.

Ikerketan, inkestetan eta elkarrizketaren bidez, urteak pasa ahala komunikabideak


nola aldatu diren konturatu ahal izango zarete, zein den gehien eta gutxien
erabiltzen den komunikabidea euskaraz, zein den jendearen iritzia, datu hauek bildu
ditugu gure ikerketa-txostenean.

Hasieran, ikerketa honen helburua, batetik komunikabideak euskaraz nola erabiltzen


diren izan da, bertan ikusteko eta jakiteko zenbat lehentasun dituzte komunikabide
batzuk; bestetik gehien eta gutxien erabiltzen diren komunikabideak euskaraz
zeintzuk diren jendearen adinaren arabera.
2 Ikerketaren fitxa teknikoa
2.1 Ikerketaren behaketa
Fitxa teknikoan ikusi denaren ondorioz, Araban ez dago oraindik euskarazko
komunikabideen presentzia nabarigarria. Hala ere, Euskadiko beste lekuetan
euskaraz bizitzen direnak, Araban baino gehiago erabiltzen dituzte euskarazko
komunikabideak. Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren jendeak euskara gehiago
erabiltzen dutelako.

2.2 Inkestaren emaitzak

Oraindik Euskadin, ez da lortu 100%


telebista euskaraz ikustea. Bakarrik
8.3% ia beti ikusten dute telebista
euskaraz eta 58,3% batzuetan bakarrik
ikusten dute telebista euskaraz. 33.3%
ez dute telebista euskaraz ikusten.
Inkesten ondorioz, ikusten da gehien
ikusten den telebista kanala euskaraz
EiTB 2 dela, berriz, gutxien ikusten den
telebista kanala EiTB 1 da. Hala ere,
pertsonen multzo bat ez du euskaraz
telebista ikusten (219%), euskaraz ez
dakitelako eta ez dutelako nahi
euskaraz telebista ikusi.

Irratia euskaraz ez dute entzuten 21,7%a, berriz, %21.7 beti entzuten du irratia
euskaraz eta %43.5 bakarrik batzuetan irratia euskaraz entzuten dute.

%28 ez dute euskaraz irratia entzuten.


%24 Euskadi irratia entzuten dute.
Gehien entzuten den irrati kanala
gaztea irratia da eta %32 entzuten dute.
Gutxien entzuten den irrati kanala EiTB musika da eta %16 entzuten dute.
2.3 Aurkitutako
informazioaren emaitzak
2011 urtean, zenbat audientzia egon zen
ikusten da EiTB-ko kanaletan . EiTB 2
gaztelaniaz denez jende gehiago ikusi
egin du, berriz, EiTB 1 euskaraz denez
jende gutxiago ikusi egin du, Euskal
Herriko pertsona batzuk ez dakielako
euskaraz. EiTB 3-n bakarrik marrazki
bizidunak ematen dutenez euskaraz
jende gutxiago ikusten dute, ikusten
duten gehienok umeak direlako. EiTB Sat
kanala gutxien ikusten dena da.

Grafikoan ikusi dugunaren ondorioz, hautematen da hilero bisitaldi gehiago daudela


erabiltzaile baino. Maiatzan kopuru handiena izan zuten eta abuztuan kopuru

txikiena izan zuten


3 Ikerketaren ondorioa
Ikerketa-txosten honetan ikus daitekeenez, euskararen presentzia, urteak pasatu
ahala, komunikabideetan gora egin dela, nahiz eta oraindik telebista edo irratia ez
ikusi edo entzun Euskadiko jende guztiagatik.

Pertsona gehiagok nahiko zuen, gazteek batez ere, saio interesgarriagoak bere
eskura izatea. Izan ere, gazte gehienek pentsatzen dute euskaraz dauden saio
gehienak aspergarriak direla.

Euskaraz ikusten edo entzuten duten pertsona gehienek euskaraz egindako saioak
ulergarriak direla esaten dute. Hala ere, inkestan parte hartutako pertsonek esaten
dute euskarazko komunikabideak ez daudela gaizki. Baina komunikabideak, batez
ere nerabeentzat hobetu ahal direla. Gazteek gai erakargarriagoak nahi dituzte, eta
horrela telebista eta irratia euskaraz gusturago entzun ahal izateko.

3.1 Euskal telebista publikoa


EiTB 2 gehien ikusten den telebista kanala da eta EiTB taldekoa da, Euskal
Autonomia Erkidegoko telebista publiko nagusia delako.
Inkestan EiTB 3 bigarren postuan dago, kanal honetan, batez ere, euskarazko
marrazki bizidunak igortzen dutelako. Kanal honetako audientzia gehiena umeak
dira.

EiTB 4-an entretenimenduzko kate bat da, haren audientziako ehunekoa EiTB 3
bezalakoa da. Kate hau, bai euskaraz bai gaztelaniaz igortzen da. Bi partidu
interesgarri daudenean, sarritan kirol partidu bat EiTB 1-ean ematen dute eta bestea
EiTB 4-an igortzen dute.

Azken postuan, audientziaren arabera EiTB 1 gutxien ikusten den kanala da,
euskaraz transmititzen da eta batez ere, kirola eta entretenimendu saioak ematen
dituzte, teleberriaz aparte. Audientzia nerabeak eta helduak dira nagusiki. Kanal
honetan, filmak euskaraz ikusten dituzte. Izan ere, zinema euskaraz ez da oso
ugaria gaztelaniaren aldean. Hau da, EiTB 2-an ordea, zinema gaztelaniaz ugari
ematen dute.

3.2 Euskal irrati publikoa


Lehenik, Gaztea audientzia gehien daukan Euskal irratia da. Irrati kanal honetan
musika entzuten da, tendentziei eta teknologiari buruz hitz egiten da; irrati honetako
izena dionez, gazteengana zuzenduta dago, EiTB taldearen barne dago.
Gaurkotasun musika entzuteko sortu da eta gazteen artean arrakasta handia dauka.

Bigarrena Euskadi Irratia da. Aurrekoa bezala, Eusko Jaurlaritza jabea da. Albisteak
eta berriak entzuten dira. Bere programazioa bakarrik euskaraz errealizatzen da.
Saioetan, gaurkotasun dauden albisteei buruz hitz egiten dute, elkarrizketak jendeari
egiten dizkiete; adibidez politikari eta ekonomiari buruzko gaiak lantzen dute. Esate
baterako: Faktoria eta Hiri Gorrian saioetan. Jende gaztea eta helduak entzule
nagusiak dira.

Azkenik, EiTB musika euskaraz eta gaztelaniaz igortzen da. Musika nagusiki
helduentzat entzun daiteke. Musika klasikoa ere entzuten da.
Horretaz aparte badaude beste irrati kanal batzuk euskaraz transmititzen direla,
baina audientzia gutxikoak dira eta ez dira oso ezagunak. Esate baterako, Hiru.eus
eta Hala bedi.

4 Bibliografia
-Inkesten bidez

-Interneteko orrialde batzuetatik:


http://www.eitb.eus/eu/
https://eitb.wikispaces.com/5.+Egungo+Antolaketa
://eitb.wikispaces.com/file/view/grafikoa1.png/271255550/800x468/grafikoa1.p
ng.
-Behaketaren bidez

-Elkarrizketa batean

You might also like