You are on page 1of 2

LEHEN MAILAKO ARRETAN DAGOEN

PREKARIETATE LABORALAREN AURKAKO


MANIFESTUAREN LABURPENA

Gure Osasuna Zainduz berriki sortu den kolektibo bat da, Osakidetzan
ordezkapenak egiten ohi duten lehen mailako arretako profesionalez osatuta dagoena;
EAEan osasun publikoan ematen den behin behinekotasun tasa %36.3an jotzen da.
Besteak beste, langile prekario izatearen egoerak batzen gaitu. Eta bereziki,
Osakidetzaren kontratazio-politikak eguneroko gaixoen arretan sortzen duen
kalitatearen beherakadak sortzen digun kezkak, geroz eta nabarmenagoa dena
alegia.

Gurea, kontratazio-sistema prekario eta ezegonkor batean datza ; planifikazio


eskasekoa, non kontratu laburrak (banakako egunetakoak, zein batzuetan,
ordutakoak) nagusitzen diren, gainontzeko lankideak, eta bereziki pazienteak,
ezagutzea galarazten duena. Azkenengo momentuan proposatzen diren kontratuak
izaten dira sarritan, berehalako erantzuna behar dutenak. Lankide bat baino gehiago
ordezkatzea edota maiz txanda bikoitza egitea (goizez eta arratsaldez) barneratzen
dutenak.

Kontratazio-politika hau, ez da berria ezta iragankorra ere, maila askotan ondorioak


dituelarik . Izan ere, prekarietatea ez da soilik ordezkoen arazo bat, baizik eta osasun
langile guztion arazoa da eta batez ere, zoritxarrez, herritarron arazoa. Osasun sistema
publikoko arreta-kalitatea larriki hondatzen duelako alegia. Hau izanik ondoriorik
kezkagarriena.

Honen ondorioz, honako hau ziurtatu dezakegu: prekarietatea tratu txar mota bat
da, profesionalekiko zein pazienteekiko errespetu faltan eta duintasun ezan
oinarritzen dena.

Taldearen manifestua eta helburuak


Komunikatu honen bidez ondorengoa adierazi nahi dugu:
1. Lehen Mailako Arretako langileek pairatzen duten prekarietatea, ez dute
behin-behineko langileek bakarrik pairatzen, osasun-sistemako maila
guztietan eragiten bait du. Presio asistentzialak (denbora gutxiago paziente
bakoitzeko), arriskuak eta iatrogeniak (osasun sistemaren akatsak) gora egiten dute,
era berean, kalitatea eta bai langileen zein erabiltzaileen gogobetetze maila murrizten
delarik. Hori guztia, kosteen inolako beherakadarik lortu gabe.
2.Pazientearen ezagutza eta jarraipena Lehen Mailako Arretaren giltzarriak direnez,
prekarietate laborala bereziki kaltegarria da. Ezegonkortasunak Osasun-Zentroetan
talde bezala funtzionatzea zaildu egiten bait du (etengabeko profesional
aldaketengatik), profesional-pazientearen arteko konfidantzazko harremanean
halabeharrez eraginez.

3. Arlo profesionalean, ordezkooi, pazienteenganako jarraipen-ezak gure lana bermez


egitea galarazten digu. Lan esparruan dagoen ezegonkortasun eta seguritate falta
horrek arlo pertsonalean eragiten digularik.

4. Talde hau, bai Osakidetzako langileak bai herritarrak sentsibilizatu eta informatzeko
helburuekin jaio da; aldaketak eskatzeko eta irtenbideak bilatzeko guztion indarrak
batuz eta zabalduz. Gainera, prekarietatearen inguruko behatoki gisa jarduteko asmoa
daukagu.

5. Kontratazio-ereduan aldaketa bat aldarrikatzen dugu , osasun-arretaren


hondatzea ekiditeko, honako neurri hauen bidez: Ebentualitatearen murrizketa
etorkizuneko EPEetan plaza kopuru gehiago eskainiz, kalitatezko kontratuak
ebentualentzat denbora zein lekuarekiko jarraipen handiagorekin eta ebentualak
izanagatiko lan-badintza duinak galdu barik, kontratazioetan gardentasuna egotea,
profesional finkoen oporren antolakuntza hobea (planifikazio goiztiarra
eta urtean zeharreko zentzuzko banaketa).

7. Arazoei aurre egiteko orduan arduratsuak izan behar garela uste dugu, ez
baitugu arazo estrukturala (aspalditik datorren prekarietatea) arazo koiunturalarekin
(ebentualidadeak beteko dituzten profesionalen eskasia) nahastu behar. Egoera hau
Osakidetzako kontratazio eredua hobetzeko aukera bezala ikusi behar dugula
pentsatzen dugu, langileak zein erabiltzaileak zaintzen dituzten formulak adostuz; eta
ez ordea, arreta-kalitatea murrizten duten neurrietan berriro erori.

8. Bukatzeko, laburbilduz, langile finkoa ez izatea (ebentualitateak existitzen jarraitu


behar du) eta gutxienezko eskubide laboral eta sozialak izatea bateragarriak
direla uste dugu , horrela, prekarietatean erortzea eta arreta kalitatearen
hondatzea ekidingo delarik.

Herritarrei kalitatezko arreta eskainiko dien Lehen Mailako Arreta elkarrekin


eraikitzea posiblea delakoaren nahia eta konbentzimenduarekin, E.A.E.-ko 100
mediku baino gehiagok, kolektibo honetan elkartuta, manifestu hau sinatu egiten
dugu

GURE OSASUNA ZAINDUZ


Kalitatezko osasun sistema publiko baten aldeko mugimendua.
Movimiento por un sistema pblico vasco de salud de Calidad

Bilbon, 2016ko azaroaren 30ean

You might also like