You are on page 1of 2

FUNDED BY THE EUROPEAN UNION

Urbi institutua, Europako bidetik

Ikasturte honen hasieran, Urbi ikastetxeak oso berri ona jaso zuen: Eskolen arteko lankidetzari
dagokion Erasmus + proiektua eskuratu zuen. Erasmus + proiektu honek F.O.R. izena dauka,
hots: Finding Our Roots (Gure sustraien bila). Izatez, erro grekolatindarretatik eta mitologia
klasikotik abiatuta, botanikarekin zein landare mitologikoekin lotutako hiztegia ingelesez
lantzea dauka helburu proiektuak.

Aurten, gure erkidegoan, hiru ikastetxe gehiagok (Tolosako Usabalgo Laskorain Ikastola,
Zeberioko Zubialde LHI, eta Gasteizko Colegio Carmelitas Sagrado Corazn ikastetxea) eskuratu
dute Europar Batasunak emandako europar proiektu bat koordinatzeko finantziazioa,
Berrikuntza eta praktika onak sustatzeko lankidetza programaren bidez.

Hala, bi ikasturtetan zehar (2015-16, 2016-17), Italiako eta Greziako bi ikastetxe izango ditugu
proiektu-kide: Plinio Seniore ikastetxea (Castellammare di Stabia, Campania, Italia) eta Model
Experimental Varvakeio Lyceum ikastetxea (Atenas, Grezia), hain zuzen ere.

Nahiz eta eskola-elkarte osoak (ikasleak, familiak, irakasleak eta irakasle ez diren langileak)
proiektua gauzatuko duen era batean edo bestean, Latina eta Greziera ikasten dituzten 4.
DBHko eta Batxilergoko ikasleak izango ditugu xede-talde.

F.O.R. proiektuak hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna ingelesez indartzea du helburu nagusi.


Horretarako, C.L.I.L. (Contents and Language integrated Learning) izeneko metodologia
aplikatuko da proiektuaren garapenean. Ingelesa izango da, beraz, edukiak eta ekintzak
garatzeko hizkuntza eramailea.

Izan ere, hizkuntza-erregistro jasoa, botanika eta mitologia aztertzeaz gain, lagunarteko
erregistroa ere ingelesez landuko dute proiektu-kideek. Horren karira, ikasleek nazioarteko
taldeetan egingo dute lan, eta, urtean bitan, Italiako eta Greziako ikasleekin eskola-trukeetan
arituko dira. Era horretan, benetako egoera komunikatibo batean murgilduta izateak gaitasun
linguistikoak hobetzeko aukera paregabea eskainiko die ez bakarrik gure ikasleei, baizik eta
eskola elkarte osoari.

Bestalde, F.O.R. proiektuak eskola-kide guztien IKTen gaitasun digitala sustatzeko xedea du,
haren garapenean, aplikazio eta plataforma digital desberdinak erabiliko direlako: eTwinning
plataforma, bloga, wikiaa eta facebook kontua, besteak beste.
FUNDED BY THE EUROPEAN UNION
Hori dela eta, produktu eta ekintza gehienak birtualak izango dira, hala nola: landare-
morfologiaren glosarioa, landare mitologikoen hiztegia, erro klasikoei buruzko ariketa
elkarreragileak, gymkhana eta lorategi mitologikoa.

Aipatu behar da FOR proiektuaren helburu garrantzitsuenetariko bat kulturen arteko


bizikidetzarako trebetasunak garatzea dela, lan kooperatiboaren bidez. Horretarako, Urbiko
ikasleak euren atzerriko partaideekin harremanetan jartzen hasi dira baliabide askoren
bitartez: email eta gutunen trukaketaz, whatsapp ikasle-taldeak sortuz, sare sozialak (facebook
eta twitter) erabiliz, eta, batez ere, eskola-trukeak gauzatuz.

Ikasturte honetan, proiektu-kideek hiru topaketa izango dituzte:

1.-Azaroaren 28tik abenduaren 5era: Urbiko eta Varvakeio-ko ikasleak Castellammare di


Stabia-ra joango dira.

2.-Otsailaren 25etik martxoaren 3ra: Urbiko eta Castellammare di Stabia-ko ikasleak Atenasera
joango dira.

3.-Apirilaren 9tik 16ra: Castellammare di Stabia-ko eta Varvakeio-ko ikasleak Basaurira etorriko
dira.

Beraz, labur esanda, F.O.R. proiektuak eskuratu nahi dituen xede orokorrak hauexek dira:

-Eskola-kideen garapena bultzatzea gaitasun linguistikoen eta digitalen hobekuntzaren bidez.

-Irakasteko metodologia hobetzea eta berriztatzea, Europako eskola batzuen hezkuntza-


sistemak abiapuntu hartuta.

-Motibazio gehiago izatea egungo irakasle eta ikasle-jardutean.

-Elkarlanean aritzea nazioarteko talde batean.

-Gure ikastetxea modernizatzea eta Europarako bidea urratzea.

You might also like