You are on page 1of 27

Gida honetan euskararen erabileran eragiteko kontuan hartu

beharreko zenbait irizpide proposatzen dizkizugu, baita hainbat


aholku eta baliabide ere.

LEHENENGO ATALA: OINARRIZKO IRIZPIDEAK........................................................................ 3


ZERGATIK SUSTATU EUSKARAREN ERABILERA............................................................. 3
HEZITZAILEAK GARA: HORIXE DA ABIAPUNTUA........................................................ 4
ZER EGIN BEHAR GENUKE?......................................................................................................................... 6
ULERTU HAIEN HIZKUNTZA-OHITURAK............................................................................ 10
ZER EZ GENUKE EGIN BEHAR?........................................................................................................... 11

BIGARREN ATALA: JARDUEREN EZAUGARRIETARA


EGOKITUTAKO PROPOSAMENAK............................................................................................................. 13
KIROL ENTRENATZAILEA NAIZ.......................................................................................................... 13
KULTURA JARDUERETAKO IRAKASLEA NAIZ................................................................ 18
AISIALDIKO HEZITZAILEA NAIZ....................................................................................................... 28
JANTOKIKO HEZITZAILEA NAIZ...................................................................................................... 36

HIRUGARREN ATALA: ZENBAIT AHOLKU ETA TRESNA.............................................. 41


ZER EGIN ZAILTASUNEN AURREAN............................................................................................. 41
BALIABIDE INTERESGARRIAK ............................................................................................................. 43
LEHENENGO ATALA:
OINARRIZKO IRIZPIDEAK
ZERGATIK SUSTATU EUSKARAREN ERABILERA
Hizkuntzak ondo ikasteko asko erabili behar dira: lagundu diezaiegun
haur eta gazteei euskara asko erabiltzen.

Euskara gustuko egoerekin eta bizipen positiboekin lotu behar dute.


Horretan ere lagundu behar diegu.

Haur eta gazteak gutxienez hiru hizkuntza ikasten ari dira. Ikastetxeen
helburuetako bat hori da baita guraso askoren nahia ere. Baina hizkuntzak
ondo ikasteko eta erraztasuna izateko asko erabili behar dira, eta askok,
euskaraz ikasi arren, ez dute eskolaz kanpo berau erabiltzeko aukera
handiegirik:

Gehienen etxeko hizkuntza gaztelania da.

Kalean, hainbat herri edo auzotan, euskararen erabilera ez da handia.

Telebistan eta sare sozialetan ere gaztelania askoz gehiago jasotzen


dute.

Eta abar.

Lagundu diezaiegun euskara asko erabiltzen.

Gainera, euskaraz bizipenak behar dituzte. Euskara eskolarekin soilik


lotzen badute, hizkuntza horrekin harremana ahula izango da: eskola
orduekin soilik lotzeko arriskua dute. Egunerokotasunean euskara entzun
eta erabiltzen badute, euskaraz bizipenak izango dituzte. Eta hori da bidea
euskara bere egiteko: euskara ondo jakitea eta euskaraz bizipenak izatea.

Hezitzaileek asko lagun diezaiekegu bizipenak eurenganatzen, kiro-


lean, aisian, kultura jardueretan edota jantokietan.

Euskararen erabilera sustatzea ez da zaila, aitzitik, atsegina izan daiteke.


Lagunduko diegu?

HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 3


HEZITZAILEAK GARA: HORIXE DA ABIAPUNTUA

Eskola orduz kanpoko jarduera gehienak haur eta gazteentzako gustukoak Beraz, balio batzuetan hezteko ahalegina ere egiten dugu, eta horiek
izan ohi dira: lagunartean gozatzen dute, geletatik kanpo, jarduera mugi- gizarteko eta ikastetxeko balioekin bat egiten dute.
tuak dira eta, sarri, kanpoan egiten direnak, ludikoak.
Zaintzaileak edota begiraleak baino askoz gehiago gara. Baina horrela
Hortxe hainbat esparrutako hezitzaileen zeregina: lan polita daukagu eta ikusten al dugu gure burua? Ez izan zalantzarik: hezitzaileak gara.
bere izaeragatik, bizipenez betetako guneak dira.
Eta euskara? Irakasleen eta gurasoen helburuetako bat ere bada hori.
Lau esparru hauetako jardueren oinarrietako bat balio hezitzaileak dira. Eta hezitzaileak garen neurrian gure ardura ere bai. Baina erabilera behar
Haurrek eta gazteek ondo pasatzea nahi dugu, baina baita balore jakin bezala sustatzeko baliabideak eta tresnak behar dira.
batzuk ikastea eta barneratzea ere: elkarrekiko errespetuz jokatzea,
materiala zaintzea, araudiak kontuan izatea, bizimodu osasuntsua Gida honekin horretan lagundu nahi dizuegu: lagungarriak izan daitezkeen
sustatzea, eta abar. Haurrek eta gazteek jolastea, adieraztea, haztea nahi aholkuak eta proposamenak aurkezten dizkizuegu.
dugu, baina ondo jaten ikastea eta txukun jolastea ere bai. Mina hartzen
dutenean lagundu egiten diegu, baina gurekiko eta beraien arteko erres-
petua ere lantzen dugu. Jolasean ari direnean zaintza egiten dugu, baina
haiekin ere jolasten dugu eta beren garapenean laguntzen diegu.

4 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 5
ZER EGIN BEHAR GENUKE?
Elkarrizketetan eragin. Lagundu gurekin eta beraien artean
euskaraz egin dezaten.
Haurrei eta gazteei beti euskaraz egin. Ez kontuan hartu beraiek nola
erantzuten dizueten, zuek beti euskaraz egin. Oinarrizko pausoa da hori. Gurekin Gure laguntzaz Gure eraginez

Ahal duzuen guztietan haiekin batera aritu eta euren elkarrizketetan Yo no quiero jugar a Me han empujado Los de Santiago
parte hartu: elkarrizketa berri bat sortu, haiekin jolasten hasi... Modu pillar al agua! se van a hacer
horretan, haiekin elkarrizketan arituz, elkarrizketa hori euskarara bide- Ez duzu Te has cado puenting
ratu ahal izango duzue. harrapaketan jolastu No, me has Yo no voy ni loco,
nahi? empujado qu chungo!
Errefortzu positiboak eman: ohikoa ez den egoera batean euskaraz Ez Zer gertatu da? Puenting egitera
entzuten ditugunean... Gure jarrera errefortzu positiboak ematea bada, Ez dakit ba Me ha empujado y
doaz? Nora?
haur eta gazteak motibatuko ditugu eta, hala, errefortzu horiek emateko Ez duzu ezer egin me he cado al agua Murillora uste dut
aukerak maiz aurkituko ditugu. nahi? Edo ez duzu Eta zer, ez zarete
Bultza egin zaitu?
harrapaketan jolastu animatuko?
Bai. Bultza egin nau!
Argi eduki: haiek euskara gehiago erabiltzea nahi dugu. Horretarako bide nahi? Qu dices! Ni ez!
onena gure zuzeneko eragina da: elkarrizketa asko sortzea eta elka Bultza egin diozu?
Ez dut harrapaketan Ba egongo da guay,
rrizketa askotan parte hartzea. Gu gara eredu. jolastu nahi. Ez! Erori da
goitik behera salto
Bale! Orduan zertan? Gezurra! egitea.
Hala, egin daitekeena zera da, egoeraren arabera, bitartekari izan eta Lasterketetan? Tira, lasai. Badakizue Bai zera! Eta gero
elkarrizketak zuzendu, besteetan ereduak eman, errepikarazi edo, besterik Ba, lasterketetan! zer, orain ikusiko hor, zintzilik
gabe, elkarrizketan sartu eta euskarara ekartzea lortutakoan, irten. dugu nork egiten
Nik egingo nuke
duen uretara saltorik
handiena. Gora Animatu ba!
goraaa,, banoa!!
Gora gora, banoa!!

6 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 7
Elkarrizketetan eragin. Lagundu gurekin eta beraien artean Elkarrizketetan eragin. Lagundu gurekin eta beraien artean
euskaraz egin dezaten. euskaraz egin dezaten.
Gurekin Gure laguntzaz Gure eraginez Gurekin Gure laguntzaz Gure eraginez

Psame el baln. Zer gertatu da? Casi me caigo en la No me sale Nola egin duzue? Qu bonito te ha
Baloia nahi duzu? Ha sido falta. ltima valla Zer da no te sale Yo salgo de all, y ella quedado el dibujo!
Bai. No, ha sido buena. Ya lo he visto. Qu hori ba? Ezin duzu? de esa puerta S? Eskerrik asko!
librada! Esan ba ezin duzula! Pero yo prefiero Zer? Marrazki polita
Esan ba: Pasa baloia! Zer gertatu da?
Ia erori al zara? Ez. Ezin dut. salir de aqu! baietz?
Pasa baloia! Que ha sido falta.
Ha dado en la chapa. Azken hesia ukitu Zertan ez duzu Ea ba. Zuk nahiago Ba bai. Asko
Tori ba. Orain zuk
dut eta ia erori naiz. asmatzen? duzu hemendik gustatzen zait.
beste bati pasa. Txapa izan da?
A ze ikara, ezta? Pues con este atera? Erakutsiko diozu
Ez!
Ba bai. Nik ikusi acorde. Beti gaizki Bai. nola egin duzun?
Nola izan da ba? egiten dut.
Gogoratu dut eta uste nuen Ba esaiozu! Nahiago Noski! Begira,
No ha sido falta. eroriko zela? Akorde hau zaila dut hemendik atera. aurrena
larunbatean partida
daukagula. Ez da falta izan? Ba Baina normalean ez egiten zaizu? Nahiago dut Primeran! Zuk
esaiozu: ez da falta zait gertatzen. Begira, frogatu hemendik atera. lagundu eta ni
Larunbatean? A
izan, ona izan da. horrela hemendik ibiliko naiz
qu hora? Niri ere ez, oso ondo Eezzz! Handik
Ez da falta izan, ona egiten dugu. A bai! Horrela ondo. hobea da! laguntzeko.
Zein ordutan?
izan da. Primeran.
Lauretan. Etorriko Eta gero eta Zer iruditzen
zara, ezta? Falta izan da. Nik azkarrago! zaizue froga egiten
ikusi. badugu?
Bai.
Zuk ikusi duzu falta Ados!
Badakizu non den?
izan dela? Begira,
Ez. hoberena buelta
Ea asmatzen duzun. egitea izango da.
Galderak egin behar
Ahalegina eskatu Errefortzu positiboak eman
dizkidazu.
Urruti dago? Aizue, zergatik ez gara guztion Ze poza ematen didan zuek
Ez, nahiko gertu. artean euskaraz egiten saiatzen? euskaraz entzuteak! Benetan! Gero
Nik lagunduko dizuet eta ziur denon eta hobeto egiten duzue gainera, ze
artean lortuko dugula! ongi! Segi horrela!

Badakit zuetako batzuentzat Aizu! Zuri lehen euskaraz aritzea


gaztelaniaz egitea errazagoa dela, gehiago kostatzen zitzaizun,
baina Gaztelekuan euskaraz jardun sumatzen da bai, ahalegina egin
nahi dugu. Erronka gisa hartu eta duzula. Ongi!
saiatuko gara? Ni laguntzeko prest
nago!

8 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 9
eskaintzen die. Euskaraz ikasi arren erraztasun eta aberastasun handiagoa
dute gaztelaniaz. Beraz, testuingurua kontuan hartzen badugu, elkarrekin
hizketan edota jolasean ari direnean oso normala da joera hori. Ez da ona
edo txarra, nahiko logikoa den egoera bat da.

Horregatik da garrantzitsua hezitzaileon jarrera: euskara asko erabiltzen


laguntzea eta erabilera hori errefortzu positiboekin lotzea. Argi izan
helburua gurea dela, hezitzaileona. Haurrek eta gazteek ez dute erabile-
rarekiko interes berezirik izan behar. Guk lagundu behar diegu, ahalik eta
modu natural, eroso eta atseginenean euskaraz egiten.

Erabilera indartu nahi dugu eta euskararekin harreman handia eta posi-
tiboa eskaini nahi diegu. Horretarako estrategia egokiak erabili behar dira,
eta badaude erabili behar ez genituzkeen estrategia batzuk ere. Horre-
lako estrategiekin ez da lortzen euskara gehiago erabiltzea eta gainera
hizkuntzarekin harremana ez da positiboa.

ZER EZ GENUKE EGIN BEHAR?


Ez erabili Egin euskaraz! edo antzeko esaldirik.

Ez kargu hartu guk euskaraz egitea nahiko genukeen egoera batzuetan ez


Begiratu lorpenei, eta ez muga edo zailtasunei badute egiten: ez errudun sentiarazi.

Euskaraz adierazteko erraztasunik ez duten haur eta gazteen kasuan, gure Hizkuntza kontuetan behintzat, ez zigorrik eta ez mehatxurik. Ez dugu
laguntzaz eta eraginez bada ere, gurekin euskaraz egitea eta batzuetan ezer aurreratuko.
haien artean euskaraz egitea lortzen badugu, primeran! Ahalegin bat
eskatzen digu, baina ez al da lorpen bikaina?. Ez zuzendu: komunikatzen badira, balio du. Ez eman garrantzia handie-
girik zuzentasunari: asko eta gustura erabiltzen badute hobetuko dute,
Eta euskaraz aritzeko gaitasun egokia izanda ere, haien artean gazte- baina ez badute erabiltzen ez dute inoiz hobetuko. Gure ardura asko
laniaz egiteko ohitura dutenen artean jardueraren hainbat egoeratan erabiltzen laguntzea da, eta erabilera hori sentsazio eta bizipen positi-
euskaraz egitea lortzen badugu Hori ere ez al da lorpen ederra? Agian boekin lotzea. Bi gauza bai egin ditzakezuela:
ez ditugu hizkuntza-ohiturak aldatuko, baina euskara asko eta gustura
erabiltzen lagunduko diegu. Zerbait adierazteko laguntza eskatzen badizuete, edo azalpenak
ematen ahalegintzen ari direnean zailtasunak badituzte, laguntza
ULERTU HAIEN HIZKUNTZA-OHITURAK eman.

Hainbat haur eta gaztek gaztelaniarako joera dute: ez da moda kontua Gaizki esan duten hori guk zuzen errepikatu. Eredua emango diegu
eta normaltzat hartu daiteke. Askoren ama-hizkuntza gaztelania da baina ez diegu errepikaraziko eta ez diegu hori gaizki zegoela esango.
eta gehienen kasuan inguruneak (auzoak, hiriak...) nagusiki gaztelania

10 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 11
Hezitzaile berritsu gisa aritu. Hori da oinarrizkoena eta garrantzitsuena.
Hau da: elkarrizketa asko sortu eta elkarrizketa askotan parte hartu. BIGARREN ATALA:
Banakoak eta taldekoak. Euskara asko erabiltzen lagunduko diegu, eta ez JARDUEREN EZAUGARRIETARA
zaigu axola, horretarako gure zuzeneko eragina beharrezkoa bada, hezit-
zaile berritsuak izango gara. EGOKITUTAKO PROPOSAMENAK
Ni baloia bota nahi. Nahi dut Gaur egin nire record. Irizpide orokorrez gain, arlo bakoitzak bere berezitasunak izaten ditu
bota bota Gaur errekorra egin duzu? Markak eta, horrek, jardueren dinamika aldatzen du: jarduera gela itxi batean
Tiro egin nahi duzu? Saskira bota hautsi dituzu? den edo ez, banakakoa edo taldekoa den Horiek guztiak kontuan
nahi duzu? Nik baloia saskira bota Bai. 50 bular egin errekorra. hartuz, hona arlokako zenbait aholku eta proposamen.
nahi dut. Zuk ere bai?
A bai? Errekorra egin duzu 50
Bai. Nik baloia saskira bota nahi. metro bularreko frogan? Eta zer KIROL ENTRENATZAILEA NAIZ
Ba bota ba! denbora egin duzu?
Baina Ane ez pasatzen! Bat minutu. Hezitzaile berritsu gisa aritu. Hori da oinarrizkoena eta garrantzi
Anek ez dizu pasatzen? Hau da Minutu batean egin duzu? tsuena. Hau da: elkarrizketa asko sortu eta elkarrizketa askotan parte
hau. Eskatuko diogu? Ane! Pasa Zorionak! Oso ondo! hartu. Banakoak eta taldekoak. Euskara asko erabiltzen lagunduko
baloia! diegu, eta ez zaigu axola horretarako gure zuzeneko eragina beha-
Ane! Pasa baloia! rrezkoa bada: hezitzaile berritsuak izango gara.

BALIATU JARDUERAREN UNEAK

Joan nahi dute gero a a Nire arrainak dauka huesoak Baliatu jardueraren uneak elkarrizketak sortzeko eta haien arteko elkarri-
egitera paperarekin Hezurrak dauzka arrainak? Eta zketak bideratzeko. Kontuan hartu atal bakoitzean zer nolako dina-
Gero eskulanak egitera joan nahi kendu dizkiozu? mika garatzen den eta horren arabera, elkarrizketa batzuk edo besteak
duzu? Bai. sustatu.
Bai. Gero eskulanak egitera joan Arrainak hezurrak baldin
nahi dut. badauzka kendu egin behar Harrera
Primeran. Baina ondo bazkaldu zaizkio. Eta goxoa dago?
behar duzu aurretik.Ados? Bai. Oso goxoa. Beroketa eta luzaketak
Bai. Guztia jango dut.
Saioa bera

Lasaitzea

12 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 13
Harrera Beroketa eta luzaketak
Bakarkako elkarrizketetarako une bikaina da, Beroketak eta luzaketak: taldeko elkarrizketak eragingo
haurrak banaka edo binaka hurbiltzen baitoaz. ditugu batez ere, denak ariketa bera egiten ariko baitzarete.
Kaixo Iker, zer moduz? Beroketa ondo egin behar da!
Ongi! Qu vamos a hacer luego?
Aurrekoan zer, piper? Zer egingo dugun ondoren? Zer iruditzen zaizu? Zer egin nahi duzue?
Bai, amarekin joan nintzen. Partida bat.
Amarekin? nora?... Eta zergatik ez jolas bat? Norbaitek egin nahi luke jolas bat?
Hizkuntzaz gain, haur eta gazteekin harremanak estutzeko baliagarri izango Nik bai!
zaizue. Zein jolas gustatzen zaizu?
Kantxa osotik baloia pasatzen eta elkar harrapatzen ibiltzea.
Baina hori askotan egin dugu!
Hori! Hobe partida!
Eta beste jolas bat proposatzen badizuet?
Bale!

14 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 15
Saioa bera Lasaitzea

Une hau izan liteke elkarrizketak sortzeko zailena, haur eta gazteak partidan Lasaitzea: ez da kirol jarduera guztietan egiten, baina euskara erabilera
edo ariketan erabat sartuta baitaude eta jokaleku eremua ere zabala bada, sustatzeko eta bestelakoak lantzeko une apropos aproposa da. Etxera joan
oihuka ari beharko genuke. Ez estutu, baliatu errutina linguistikoez eta aurretik, taldea bildu eta saioan zehar landutakoez eta gertatutakoez hitz
animo zein bestelako leloez. egin.
Hori bai, haiekin batera saioan ari bazarete, inguruan dituzuenekin
elkarrizketak bidera ditzakezue. Ulertu da gaur azaldutako ariketa berria? Zer iruditu zaizue?
Bueno! Ez da erraza!
Errutina linguistikoak: aurretik ezartzen diren eta saioan zehar behin eta Fijo! Honek gaizki egin du!
berriz errepikatu behar diren esaldi edo elkarrizketak. Edozein jardueretan
Ba zuk ere ez duzu oso ondo egin!
txertatu daitezke. Erraza da errutinak sortzea. Adi! Derrigorrezkoa izan
behar du esaldia horiek erabiltzea. Aizue! Konturatu naiz zerbaitez. Zer pasa da zuek bion artean, zein arazo izan
duzue?
Erreleboak ematerakoan. Erreleboa ematen duenak: Zure txanda! Ba ez nuen asmatzen eta hau adarra jotzen!
Erreleboa hartzen duenak: Bai, banoa ziztu bizian! Baina txantxa zen! Gero lagundu dizut egiten.
Baloia pasatzerakoan: Ander, zuretzat! Bai! Harrapatu du! Idoia zuretzat! Bai Egia. Eta ondo egin dut.
harrapatu dut!
Gutxi gorabehera!
Lortutako gola edo puntuak kontatzeko: A ze gola!-A ze saskiratzea!-A ze
Ados. Hurrengoan seguru errazago egingo duzuela.
tantoa! apuntatu hau!, merezi al du? (apuntatzen duenak), bai, merezi du!

16 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 17
KULTURA JARDUERETAKO IRAKASLEA NAIZ
Jarduera euskararen erabilerara moldatu
ANTZERKI IRAKASLEA NAIZ Antzerki saioa euskararen erabilerara moldatzea oso erraza da. Adibidez:
Eskultura sortzaileak: partaide bati irudi bat proposatu eta honek besteei
Antzerki jarduerak aparteko jarduerak dira euskararen erabilera sustat- aginduak eman beharko dizkie euren gorputzez eskultura hori bera sor
zeko, izan ere, jardueran bertan hizkuntza erabili behar baitute berau dezaten. Urko zu etzan, Nerea zu jarri ezkerretan eta belaunikatu. Manex,
garatu ahal izateko. Hizkuntza erabiltzea ezinbestekoa da. Haien artean zuk zabaldu hankak eta
euskaraz egin dezaten edo guk haiei lagundu ahal izateko ezin aproposa- Bat-bateko antzezpenak: partaide batek kontatzen duena besteek une
goak dira. horretan bertan antzeztea: Hiri handi bateko kale estu batean, hiru mutikoz
osatutako taldea doa elkar zirikatzen eta irrika. Parez pare trajedun gizona
Ondorioz, hezitzaileok euskararen erabilera sustatzaile gisa dugun rola agertzen da, eskutan zakur txiki bat daramala
berezkoa izango da. Hala ere,

Hezitzaile berritsu gisa aritu. Hori da oinarrizkoena eta garrantzit-


suena. Hau da: elkarrizketa asko sortu eta elkarrizketa askotan parte
hartu. Banakoak eta taldekoak. Euskara asko erabiltzen lagunduko
diegu, eta ez zaigu axola horretarako gure zuzeneko eragina beha-
rrezkoa den ala ez.

Baliatu jarduera: antzezten ari zarete! Nabarmendu dena!

Gorputz adierazpena eta Jokatu ahots tonuarekin


mimika erabili

Ulertzeko zailtasunak dauzkaten Gorputzaz gain, ahots tonuaz ere


partaideak badaude, erabili asko adieraz dezakezue:
gorputza ahoz diozuna gorputz Errefortzu positiboak
hizkerarekin sendotzeko. ematerakoan:
Gaur aurpegi espresioa landuko Biiiikaaaaaaiiiinnn!!!!!!
dugu: negarra, irria, tristura, poz
Gure bidez elkarrizketak
izugarria, haserrea, nola adierazi?
bideratzean:
Eta hori diogun bitartean, keinuz
Zein paper nahi duzu, amona
negarra, irria, tristura antzeztuko
xaharrarena edo O-TSO-A-RE-NA!
ditugu.
Otsoarena! Otsoarena nahi duzu?
Bai! otsoarena nahi dut!

18 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 19
Harrera

Bakarkako elkarrizketetarako une bikaina da, haurrak banaka edo binaka


hurbiltzen baitoaz.

Kaixo Ane, zer moduz? Aho zabalka zatoz


Bai, nekatuta
Gauean ez duzu lorik egin edo?
Oso gutxi
Eta hori?
Nire anaia txikia gau osoan negarrez ibili da eta
Hizkuntzaz gain, haur eta gazteekin harremanak estutzeko baliagarri izango
zaizue.

DANTZA IRAKASLEA NAIZ

Hezitzaile berritsu gisa aritu. Hori da oinarrizkoena eta garrantzi


tsuena. Hau da: elkarrizketa asko sortu eta elkarrizketa askotan parte
hartu. Banakoak eta taldekoak. Euskara asko erabiltzen lagunduko
diegu, eta ez zaigu axola horretarako gure zuzeneko eragina beha-
rrezkoa bada, hezitzaile berritsuak izango gara.

Horretaz gain, baliatu jardueraren uneak elkarrizketak sortzeko eta haien


arteko elkarrizketak bideratzeko. Kontuan hartu atal bakoitzean zer
nolako dinamika garatzen den eta horren arabera, elkarrizketa batzuk
edo besteak sustatu.

Harrera

Beroketa eta luzaketak

Saioa bera

Lasaitzea

20 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 21
Beroketa eta luzaketak Saioa bera
Beroketak eta luzaketak: taldeko elkarrizketak eragingo ditugu Une hau izan liteke elkarrizketak sortzeko zailena, haur eta gazteak dantzan
batez ere, denak ariketa bera egiten ariko baitzarete. erabat sartuta baitaude. Ez estutu, baliatu errutina linguistikoez eta animo
zein bestelako leloez: astindu gorputzak! goazen denok batera! bikain ari gara!
Lurrean eseri, hankak luzatu eta bizkarra jaitsi Askatu hankak!
Vamos a aprender un nuevo baile?
Zer nahiago duzue, dantza oso bat ikasi edo pausoak? Errutina linguistikoak: aurretik ezartzen diren eta saioan zehar behin eta
Nik pausoak! berriz errepikatu behar diren esaldi edo elkarrizketak. Edozein jardueretan
txertatu daitezke. Erraza da errutinak sortzea. Adi! Nahitaezkoa izan behar
Eta gero zer? du esaldi horiek erabiltzea.
Ba pauso horiekin guk koreografia muntatu
Ba ez dakit, horrela zerbait modernoa, taldean...
Eta

22 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 23
Lasaitzea

Lasaitzea: ez da dantza saio guztietan egiten, baina euskara erabilera


sustatzeko eta bestelakoak lantzeko une apropos aproposa da. Etxera joan
aurretik, taldea bildu eta saioan zehar landutakoez eta gertatutakoez hitz
egin.

Ez da erraza sagar dantza e!


Joe! Lio bat da
Ya! Sagarrak gora sagarrak behera! Puf!
Aizue! eta zer pasatzen da kabriolekin? Erlaxatu eta jada ez dituzue egiten!
Niri hankak trabatzen zaizkit, oso zaila da!
Hori abarkak handiegi dauzkazulako da
Bai zera! Zuk ongi dauzkazu eta zuri ere ez zaizu ateratzen
Nola ezetz!
Lasai, abarka handi eta guzti, ikusiko duzue nola lortuko duzuen!

MUSIKA IRAKASLEA NAIZ

Hezitzaile berritsu gisa aritu. Hori da oinarrizkoena eta garrantzi


tsuena. Hau da: elkarrizketa asko sortu eta elkarrizketa askotan parte
hartu. Banakoak eta taldekoak. Euskara asko erabiltzen lagunduko
diegu, eta ez zaigu axola horretarako gure zuzeneko eragina beha-
rrezkoa bada, hezitzaile berritsuak izango gara.

Saioak bakarkakoak badira

Nahitaez bakarkako elkarrizketak sustatuko ditugu eta partaidearen


hizkuntza maila aintzat hartuta jokatuko dugu: gure bidez edo gure
laguntzaz. Gogoratu:

Beti euskaraz hitz egin.

Jokatu hezitzaile berritsu gisa, sortu elkarrizketak.

Ereduak eman eta baita errefortzu positiboak ere.

Hizkuntza errutinei arreta jarri.

24 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 25
Saioak taldean badira:
Hizkuntza errutinak

Egunero errepikatzen diren egoeretan edota eguneko jarduera Banakoekin elkarrizketak sortzeaz gain, ahalegindu beraien arteko
antolatuetan hizkuntza errutinak txertatu ditzakegu. Errepikatzen diren elkarrizketa askotan parte hartzen eta euskaraz egin dezaten laguntzen.
esaldi horien bidez, euskara hainbat momentutan erabiltzea ziurtatzen
dugu. Elkarrizketetan eragiten
Egunero errepikatzen diren egoeretarako hizkuntza-errutina adibideak:
Utzi txutxu-mutxuak eta goazen lanera. Zertaz ari zineten? A bai? Eta
Pieza hasterakoan: Belarriak erne? Eskuak prest? Goazen!
saio hori telebistan eman zuten? Nork ikusi zuen?...
Erritmoarekin arazoak daudenean: pon-pon ez zain egon
Nork egin nahi du zuzendari lana? Zuek biok? Mikel, azaldu iezaiozu
Partiturari buelta emateko: adi... bira hori! Azkena, ihes joan dena Ainarari zuk zergatik nahi duzun. Eta gero zuk erantzun, ados?
Hirunaka jarri eta letra honi doinua jarri behar diozue. Nahi baduzue doinu
ezagun bat eta besteak asmatu. Ni taldez talde ibiliko naiz laguntzen.
Aurrera ba! Zuek zer egingo duzue, asmatu edo ezagun bat aukeratu?
A bai? Zergatik? Eta denok ados zaudete? Ondo ba, segi horretan eta
berehala nator pixka bat laguntzera.
Itxoin niri! Zuekin batera aterako naiz gaur. Goazen ba. Nora zoazte orain?

26 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 27
AISIALDIKO HEZITZAILEA NAIZ
Hizkuntza errutinak
LUDOTEKAN ARITZEN NAIZ Egunero errepikatzen diren egoeretan edota ludotekako jarduera
antolatuetan hizkuntza errutinak txerta ditzakegu. Errepikatzen diren esaldi
Hezitzaile berritsu gisa aritu. Hori da oinarrizkoena eta garrantzitsuena. horien bidez, euskara hainbat momentutan erabiltzea ziurtatzen dugu.
Hau da: elkarrizketa asko sortu eta elkarrizketa askotan parte hartu. Egunero errepikatzen diren egoeretarako hizkuntza-errutina adibideak:
Banakoak eta taldekoak. Euskara asko erabiltzen lagunduko diegu, eta ez Ludotekara iristen direnean hasierako harremanerako errutina: Begira
zaigu axola horretarako gure zuzeneko eragina beharrezkoa bada, hezit- nor etorri den! Arratsaldeon Amaia!- Arratsaldeon!- Pozik zatoz?- Jolasteko
zaile berritsuak izango gara. gogoz!... Eta ondoren hasiko litzateke elkarrizketa normala.
Jardueraren amaieran abesti bat kantatzea: Ludotekan, pasatzen dugu
Jarduerak programatzerakoan euskararen erabilera kontuan hartu primeran!/ Ludotekan, mila jostailu aukeran!
Jarduera antolatuetan txerta ditzakegun hizkuntza-errutinen adibideak:
Euskara sustatzeko jarduera aproposak Jausgailuarekin jolasean gabiltza eta aginduak emango ditugu: makarroiak
gustuko dituena azpira! Sartu direnei galdera gehiago egingo dizkiegu:
Zenbait jardueretan hizkuntza erabili behar dute jarduera bera aurrera
makarroiak nola gustatzen zaizkizu? tomatearekin eta txorizoarekin! Eta
eraman ahal izateko. Hizkuntza erabiltzea ezinbestekoa da. Haien
gero haurrak jarriko ditugu agintzen eta prozedura bera erabili behar dute.
artean euskaraz egin dezaten edo guk beraiei lagundu ahal izateko ezin
aproposagoak dira. Adibidez: Eraikuntzako jolas bateko piezak bata bestearen gainean jarri behar
dituzte ahalik eta dorre handiena egin arte. Pieza jarri behar duenak beti
Antzerki saioak
esan behar du: Nire txanda! Baietz ondo jarri eta ezetz erori! Besteek nahi
Irratsaioak dutena erantzungo dute. Pieza jartzean: Ikusten! Artistak egin du bere lana!
Kantaldiak, karaokea Nor izango da hurrengo artista? Pieza bat hartu eta beste bati emango dio.
Grabazioak Honek prozesua eta esaldiak errepikatuko ditu.
Ludotekako programazioa lantzean kontuan izan horrelakoak ere txertatu Nahi adina errutina sortu daitezke. Erraza da! Eta nahi dugunean aldatu edo
ditzakezuela. kendu eta berriak sartu ditzakegu.

Hizkuntza-jolasak Hizkuntza-paisaia eta girotzea

Hizkuntza-jolas moduan hartu ditzakegu jolasean bertan hizkuntza erabili Ludotekan euskarak presentzia handia izan dezan zaindu, euskaraz blaitu
behar denean. Hainbatetan abesti bidezkoak izaten dira. gunea.
Asmakizunak, hitz kateak Eskulanetan ari bagara, tarte horretan Zintzilikatu marrazkiekin eta euskarazko esamoldeekin errotuluak, edo
asmakizunetara ere jolas dezakegu. haurrekin batera egin eta horiek jarri. Askotan egin erreferentzia bertan
agertzen diren esamoldeei, eta denbora tarte bat pasa ondoren, aldatu.
Abestiak dituzten jolasak, hainbatetan eta txandaka errepikatzen diren
abestiak Ehunka ditugu horrelakoak! Nik daukat etxetxo bat, Trikitixa xa Musika asko erabili. Abestiak ikasi eta abestu, karaokeak egin Eta musika jarri
xa, Ikusi ikusi han hainbat tarteetan: jarduera hasi aurretik, amaieran, jardueran zehar tarteren
batean

28 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 29
Jarduerak programatzerakoan euskararen erabilera kontuan hartu

Euskara sustatzeko jarduera aproposak

Zenbait jardueratan hizkuntza erabili behar dute aurrera eraman ahal


izateko. Hizkuntza erabiltzea ezinbestekoa da. Haien artean euskaraz
egin dezaten edo guk haiei lagundu ahal izateko ezin aproposagoak dira.
Adibidez:
Antzerki saioak
Irratsaioak
Kantaldiak, karaokea
Gau-beiletako aurkezpena talde bati ematea
Grabazioak
Udalekuetako programazioa lantzean kontuan izan horrelakoak ere txertatu
ditzakezuela.

Hizkuntza-jolasak

Hizkuntza-jolas moduan hartu ditzakegu jolasean bertan hizkuntza erabili


behar denean. Hainbatetan abesti bidezkoak izaten dira.
UDALEKUETAN BAZABILTZATE Asmakizunak, hitz kateak Ibilaldi batean, eskulanetan ari garenean eta
beste hainbat tartetan asmakizunetara ere jolas dezakegu.
Udalekuetan, itxietan batez ere, bizipen eta jarduera guztiek beste Abestiak dituzten jolasak, hainbatetan eta txandaka errepikatzen diren
intentsitate bat hartzen dute, handiagoa. Aparteko jarduerak dira euskara abestiak Ehunka ditugu horrelakoak! Sardina bat, Lehoi baten bila noa
sustatzeko. Hizkuntza jolasak: hitz debekatua, ipuin eroak
Mezuen kutxatila; postontzi hitzontzia
Hezitzaile berritsu gisa aritu. Hori da oinarrizkoena eta garrantzitsuena. Lehiaketak: maitasun eskutitzena, piropoena, txisteena, asmakizunena
Hau da: elkarrizketa asko sortu eta elkarrizketa askotan parte hartu. Udalekuetako eta taldeko ereserkia sortu
Banakoak eta taldekoak. Euskara asko erabiltzen lagunduko diegu, eta ez
-
zaigu axola horretarako gure zuzeneko eragina beharrezkoa bada, hezit-
Programazioren barruan, jarduera batzuk horiek izan daitezke. Horietako
zaile berritsuak izango gara.
hainbat ziur egin izan dituzuela, baina programazioa lantzerakoan kontuan
izan komenigarria dela egunero tarte bat gutxienez ematea. Oso egokiak
dira Udalekuetarako!

30 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 31
Hizkuntza errutinak

Egunero errepikatzen diren egoeretan edota eguneko jarduera


antolatuetan hizkuntza errutinak txertatu ditzakegu. Errepikatzen diren
esaldi horien bidez, euskara hainbat momentutan erabiltzea ziurtatzen
dugu.
Egunero errepikatzen diren egoeretarako hizkuntza-errutina adibideak:
Lotarako orduan: Gabon! Ipurdia estali eta lo on! Eta bestela, hor konpon!
Jarduera bat azaldu nahi dugun bakoitzean: Erne begi belarriak, gu ez gara
zuek bezain aspergarriak.
Jarduera antolatuetan txertatu ditzakegun hizkuntza-errutina adibideak:
Igerilekuan jolas batzuk egitera goaz. Uretara salto egin eta beste aldera
iristean erreleboa eman behar dute. Salto egin aurretik: Gora bihotzak!
Oihukatu behar dute. Erreleboa ematera doazenean. Heldu goiari!
Guztiek berdin egin behar dute.
Baloi batekin jolasean ari gara. Borobilean jarrita eta eskuz esku pasatzen.
Pase bakoitzaren ondoren guztiok pauso bat atzera egin behar dugu, gero
eta zailagoa izan dadin. Pasea ematen duenak: Tori Eneko. Harrapatuko
duzu? Baloia hartzen duenak: Bai! Harrapatu dut. Honek hurrengoari: Tori
Izaro. Harrapatuko duzu? Bai
Animoak emateko leloak landuko ditugu. Talde bakoitzak bereak.
Nahi adina errutina sortu daitezke. Erraza da! Eta nahi dugunean aldatu edo
kendu eta berriak sartu ditzakegu. GAZTELEKUAN BAZABILTZATE

Ez da gauza bera haurrekin edo gazteekin aritzea. Azken hauen kasuan,


hizkuntza-ohiturak nahiko finkatuta egon ohi dira eta adinagatik ere,
Hizkuntza-paisaia eta girotzea euren izaera kontuan hartu beharko dugu. Hala;

Udalekuetan euskarak presentzia handia izan dezan zaindu, euskaraz blaitu Gazteekin beti euskaraz: ez ahaztu hezitzaile berritsuak zaretela, eta
gunea. haietako batzuk agian zuei gazteleraz egin arren, hizkuntza ohiturak
Musika asko erabili. Abestiak ikasi eta abestu, karaokeak egin Eta musika jarri hasieratik finkatzea garrantzitsua dela eta, horregatik, zuek beti
hainbat tarteetan: jarduera hasi aurretik, amaieran, jardueran zehar tarteren euskaraz egin.
batean Hezitzaileok asko abesten baduzue, haiek ere asko abestuko dute!
Zintzilikatu marrazkiekin eta euskarazko esamoldeekin errotuluak, edo Ahalegina eskatu eta beraiekin hitz egin: argi azaldu euskaraz egitea
haurrekin/gazteekin batera egin eta horiek jarri. Askotan egin erreferentzia nahi genukeela eta horretan ahalegintzea nahi genukeela. Gazte-
bertan agertzen diren esamoldeei.
lekuan euskaraz aritu nahi dugu hau gune euskalduna izan dadin eta
badakizue hezitzaileak hala egiten dugula, baina zuen laguntza behar
dugu dena borobiltzeko. Zuetako batzuentzat ez da erraza, badakigu,
eta gu prest gaude laguntzeko. Guztion artean lortu baietz!

32 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 33
Erronka gisa planteatu eta laguntza behin eta berriro eskaini: Aurre-
Hizkuntza-paisaia eta girotzea
koan film labur bat euskaraz sortzea eta grabatzea lortu genuen, baietz
aurtengo beldurraren pasabidea ere euskaraz egin! Nik eredu eta erre- Gaztelekuan euskarak presentzia handia izan dezan zaindu, euskaraz blaitu
ferentzia lagungarri batzuk eskuratu ditut! Goazen ba! gunea.
Musika asko erabili. Musika jarri hainbat tarteetan: jarduera hasi aurretik,
Ahalegina eskatu bai, gure eraginaren bidez lagundu ere bai, eta nola amaieran, jardueran zehar tarteren batean Kontua ez da musika guztia
ez, ahalegina baloratu ere bai. Beraietako hainbatentzat errazagoa euskaraz jartzea, baina bai euskarazko musikari tarte duina egitea.
eta erosoagoa bada guztia gaztelaniaz egitea, euskara erabiltzeko Zintzilikatu marrazkiekin eta euskarazko esamoldeekin errotuluak,
ahalegina egiten dutenean baloratu ahalegin hori eta errefortzu edo gazteekin batera egin eta horiek jarri. Askotan egin erreferentzia
positiboak eman (zoriondu, guretzat zein pozgarria den esan). bertan agertzen diren esamoldeei, eta denbora bat pasa ondoren,
aldatu. Hizkuntzarekin loturako esamoldeak izan daitezke (adarra
Jarduerak programatzerakoan euskararen erabilera kontuan hartu jotzeko esamoldeak, aspertuta gaudenean erabiltzekoak) edo
gazteen interesekoak izan daitezkeen gaiekin lotutakoak (musikarekin,
Euskara sustatzeko jarduera aproposak kirolarekin).

Zenbait jardueretan hizkuntza erabili behar dute aurrera eraman ahal


izateko. Hizkuntza erabiltzea ezinbestekoa da. Haien artean euskaraz
egin dezaten edo guk beraiei lagundu ahal izateko ezin aproposagoak dira.
Adibidez: antzerki saioak, irratsaioak, kantaldiak, karaokea, grabazioak
Gaztelekuko programazioa lantzerakoan kontuan izan horrelakoak ere
txertatu ditzakezuela.

Hizkuntza-jolasak

Hizkuntza-jolas moduan hartu ditzakegu jolasean bertan hizkuntza erabili


behar denean: asmakizunak, txisteak, hitz kateak
Lehiaketak antolatu ditzakegu edo programazioaren barruan horiekin
zerikusia duten jarduerak sartu.
Lehiaketak: asmakizunak, txisteak, esamoldeak (piropoak, animoak),
hitz-kateak
Jardueran txertatzea: mezuen kutxatila, postontzi hitzontzia

34 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 35
JANTOKIKO HEZITZAILEA NAIZ
Umore punttu bat duten esaldiak
Hezitzaile berritsu gisa aritu. Hori da oinarrizkoena eta garrantzi Makarroiak eta tomatea, ba al dago zerbait hobea?
tsuena. Hau da: elkarrizketa asko sortu eta elkarrizketa askotan parte
hartu. Banakoak eta taldekoak. Euskara asko erabiltzen lagunduko Zarata zikina. Hau buruko mina!
diegu, eta ez zaigu axola horretarako gure zuzeneko eragina beha-
rrezkoa bada, hezitzaile berritsuak izango gara. Burrunba eta zarata, jantokia baino honek ematen du batukada.

HIZKUNTZA PAISAIA Isiltasuna mesedez, janariak zer esaten duen entzun nahi dut eta!

Euskararekin harremana lantzeko modu bat paisaia linguistikoa zaintzea


da. Jantokiaren kasuan: marrazki eta esaldiekin kartelak. Kartel horiekin
Janarien eta jateko tresnen argazkiak eta izena ondoan
jantokia girotzen dugu eta euskarak lekua hartzen du. Lagungarria da
bereziki tarteka kartelak aldatzen baditugu. Urte garaiarekin lotutako Makarroiak, zopa, arroza
esaldiak izan daitezke, edo janariekin, edo jateko moduarekin
Koilara, platera
Esaldi batzuk aukeratzen badituzue, hiru modu behintzat badituzue pres-
tatzeko:

Ikasleekin eskulanak egin eta beraiekin batera prestatzea. Ikasleekin erabiltzen ditugun esaldiak

Hezitzaileok prestatzea. Tripazorriak ditut!

Gose naiz!
Ikastetxeko arduradunei eskatzea.
On egin. Eskerrik asko eta berdin.
Hona hainbat adibide:
Mesedez, gehiago.
Umore puntu bat duten esaldiak
Jan ganoraz.
Guri eman kroketak, eta ez etxerako ariketak!
Bapo nago.
Goseak erremedio bakarra du: jatea.
Primeran dago.
Gustatzen zaigu arraina, alajaina!
Bigarrena jan dezaket? Lehenengo amaitu aurrena!
Entsalada jan eta ibili dantzan.

Ikusten ditudanean dilistak, ateratzen zaizkit begietatik txispak.

Zopa bero? Ahora gero.

36 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 37
EGUNEROKO ESAMOLDEAK: ERRUTINA LINGUISTIKOAK
Jateko jarrerari buruz Zergatik jan behar da ondo? Sasoian egoteko.

Errutina linguistikoek laguntzen dute euskararen erabilerarekin. Ikasleek Eskas ari zara gaur. Eskastuta geratuko zara.
euskara asko entzutea nahi dugu eta horrekin batera euskara erabiltzea.
Esaldi batzuk askotan entzuten badituzte, erabiltzen hasi daitezke, Kontuz mingaina erre gabe, beroa egongo da
bereziki haien harremanetarako ere baliagarriak baldin badira. oraindik.

Proposamena hauxe da: Zuk baduzu ganora: koilara bete eta ahoan
sartu. Gogoratzen?
Aukeratu egunero edo ia egunero errepikatu daitezkeen esaldi
Janaria hartzen Ez izan begiluzea. Neurrian hartu.
batzuk: 3 edo 4.
dutenean
Bi modutako esaldiak izan daitezke: jarduerarekin zerikusi zuzena Platera goraino betetzen baduzu, gero dena
dutenak edo egoera informaletarako esaldiak. barrura.

Hezitzaile guztiok egunero esaldi horiek erabiltzen hasi. Behin eta Etxeko araua: denetik probatu behar da.
berriz. (Batzuetan erabili eta gero galdera soilik:
Zein da etxeko araua?)
Ohitura hartua duzuenean beste 3 edo 4 ikasi eta erabiltzen hasi.
Badakizue: ez kexatu, eta lehendabizi
dastatu!
Poliki-poliki errutinazko esaldi asko erabiltzera iritsi gaitezke.
Dinamikari buruzkoak Janaria jaisteko jolastera joango zarete?
Jarduerarekin zerikusia duten esaldi adibideak:
Txukun utzi mahaia, asko pozten nauk horrek!
Gosea adieraztekoak Tripazorriak dauzkazu?

Gosez amorratuta zaudete? OHIKO ESAMOLDEAK: HIZKERA INFORMALA


Zulo handia daukazue tripan? Nolakoa? Badira jarduerarekin zerikusi zuzena ez duten baina askotan erabiltzen
diren esaldi batzuk. Bai jantokian eta baita atseden tarteetan ere. Egoera
Gaur ere gosez etorri zarete?
horietan haiek gaztelaniaz erabiltzen dituzten errutinazko esamoldeen
Janariari buruz Goxoa dago, baietz? ordezkoak proposa ditzakegu eta hezitzaileok behin eta berriz erabili.

Itxura bikaina dauka! Hauek adibide batzuk. Baina osatu zuen zerrenda!

Usain ederra du! Nekea adieraztekoak Nekaporratuta zaude?

Porru eginda nago

Leher eginda zaude?

38 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 39
Animoak ematekoak Eutsi goiari HIRUGARREN ATALA:
Primeran ari zarete! ZENBAIT AHOLKU ETA TRESNA
Hori da sasoia!
ZER EGIN ZAILTASUNEN AURREAN
Adarra jotzekoak Hau da xelebrea!
Partaide batek euskaraz Euskaraz hitz egiteko
Barrez lehertuko naiz! hitz egin nahi ez badu? zailtasunak badauzkate?

Lotara joaterakoan Kremailera itxi Ez hasi mila azalpen ematen: Zailtasunak gainditzeko, euskara
(haur txikiekin) guk euskara asko eta gustura erabili egin behar dute.
erabiltzen lagundu nahi diegu. Elkarrizketa asko sortu beraiekin.
Bolon bat eta bolon bi, isil isilik nago ni (abestu) Besterik ez.
Elkarrizketa horietan ereduak
Zergatik dio hori? Arrazoiak emanez lagundu: esan behar
Bestelakoak Qu pereza!ren ordezkoak: hau nekea, hau ulertzen saiatu. Seguruenik ez duten hori guk ere esan
(nerabeek erabiltzen nagikeria, hau alferkeria du euskara egoera eta bizipen errepikatzeko aukera izan
dituztenak) positibo askorekin lotzen. dezaten.
Euskararekin harremana ez da
Erabili gorputz hizkera eta
Que asco! Qu basura! Est prodrido! handia izango.
mimika.
ren ordezkoak: hau nazka, hau itxura Lagundu euskara asko eta
Errefortzu positiboak askotan
penagarria, hau da kiratsa, hau botagura gustura erabiltzen. Horretarako
eman: ahalegina egin behar dute
elkarrizketa asko sortu harekin
euskaraz adierazteko, baloratu
Cenutrio ren ordezkoak: kalamidadea, ez izan eta errefortzu positiboak ere
ahalegin hori.
baboa, hau da gauza ahula askotan ematen ahalegindu.

Hezitzaileok esamolde hauetako batzuk aukeratu eta errutinaz erabiltzen


hasten bazarete haurrak eta gazteak ere has daitezke erabiltzen. Auke-
ratu gutxi batzuk eta hasi guztiok egunero erabiltzen, eta poliki-poliki
esaldi berriak txertatu.

40 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 41
BALIABIDE INTERESGARRIAK
Euskaraz ulertzen ez duen Nire euskararekin
norbait taldean badugu? ziurtasunik ez badut?
Interneten hainbat baliabide aurkitu daitezke tresna lagungarri moduan
Azalpenak euskaraz eman eta Partaideentzat eredu bat zara: erabil daitezkeenak. Entrenamenduak eta saioak euskaraz prestatzeko
ez dakienari gazteleraz. Aurretik kosta egiten bazaizu ere, egizu zailtasunak dauzkazu? Jarduerako hizkera teknikoa ez duzu ongi menpe-
berari azaldu horrela jokatuko euskaraz. ratzen? Giharren izenak nola dira euskaraz? Nola idatzi gurasoen baimen-
dugula eta bera ere partaide Azalpenak aldez aurretik prestatu idazkia? Euskarazko antzerki testurik bada? Udalekuetan eguraldi txarra
izatea nahi dugula.
Behar baduzu, laguntza eskatu izan eta euskarazko filmak jarri nahi badituzue. Non eskuratu euskarazko
Hizkuntza errutinak progresiboki ingurukoei karaoke, abestien partiturak? Besteak beste, ondorengo web orrietan
euskara hutsean eman. Dena
Aisia jarduera garatzeko eta
topatuko dituzu zenbait eredu.
jaso/recoged todo. Bi-hiru egun
euskara sustatzeko hartu
segidan horrela eginda gero,
zaituzte, aurrera ba! Hezitzaile AISI, KULTUR BALIABIDEAK
euskara hutsean erabil dezakegu.
ona zara!
Galdera itxiekin jokatu: kanpora
joango gara, bai? Kanpora joango Antzerki testuak www.teatro-testuak.com
gara. Ados? Ederki!
Abestiak, karaokea www.txantxangorria.eu
Eta hauei ere errefortzu
www.kantuan.net/
positiboak eman
www.badok.info
Hezitzaileok gure artean Gurasoekin euskara
gaztelaniarako joera badugu? erabiltzeko? Ipuinak entzuteko www.etxegiroan.com

Hitz egin eta adostu euskaraz Lehen hitza beti euskaraz. www.aisia.net/jolasak
ariko zaretela. Jolasak
Seme-alabekin nola egiten duten
Elkarri baimena eman erdaraz ari ikusi eta euskaraz ari badira, zuek
Marrazki bizidunak http://marrazkiak.euskal-encodings.com/
bazarete, zuzentzeko. ere egin euskaraz beraiekin.
Erronka gisa plantea dezakezue: Haurrekin eta gazteekin euskaraz
Filmak www.eitb.com/eu/kultura/zinema-euskaraz/
saiatuko gara? Sartuko dugu ari garenez, hori baliatuz beraiei
dinamika bat tarteko? ere gauza batzuk euskaraz esan.
Webguneak www.txiki.net/
Kontuan izan: eredu zarete. Euskaraz erantzuten badigute
edo ondo ulertzen badigute, egin
(Ipuinak, jokoak, www.emangiltza.com
Jardueran zehar zuen artean ez
euskaraz! kantak, marrazki www.childtopia.com
baduzue euskaraz egiten, ez da
fitxak, eskulanak)
erraza ikasleen artean erabilera Euskaraz ez dakitenekin, agurrak
sustatzea. eta errutina linguistikoak
euskaraz.
Aldizkariak www.gaztezulo.com
www.karramarrodigitala.com
www.irrienlagunak.com
www.aiurritxiki.com/

Hitz jokoak www.xedera.com

42 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 43
KIROLERAKO BALIABIDEAK KIROLERAKO BALIABIDEAK

Kirolerako http://www.kirolaeuskaraz.net/ Kirolerako material http://www.kirolaeuskaraz.net/


entrenamendu fitxak bestelakoak didaktikoa fitxa-didaktikoak
Eskubaloia: hasiberri eta benjaminentzat
Aerobika Karatea
Saskibaloia: benjamin eta hasiberrientzat
Aquagym Bestelako kirolak
Futbola: hasiberri eta benjaminentzat
Arraunketa Kirol egokitua
Sofbola: hasiberri eta benjaminentzat
Atletismoa eta Natur ekintzak
Gaztetxoentzat futbol fitxak
futbola Oinarrizko soin
Saskibaloiko arbitratze lana eskola mailei
Beroketa, hezkuntza
egokitzea
eskubaloia, Pilates
errugbia,
Kirolerako material http://www.gorputzheziketa.net/ Saskibaloia
saskibaloia
didaktikoa Surfa
Boleibola
Euskal pilota Badminton Tenisa
Gimnasia
Colpbola Gorputz erritmikoa Txirrindularitza
Aerobika adierazpena Xakea
Gimnasioko
Irristaketa Akrosport ziklismoa Yoga eta
Herri kirolak erlajazioa
http://eskupi.blogspot.com.es/p/
Hirugarren
euskal-pilota-irakaskuntzan.html
adineko gimnasia
Euskal pilota
Igeriketa
http://ikaspilota.blogspot.com.es/ Judoa
Euskal pilota
Ariketa fitxak http://www.kirolaeuskaraz.net/
nabarmenduak

Malgutasuna Haur txikientzako


lantzeko ur jarduerak
Aerobika Aquagym

Kirol hiztegiak http://www.hiztegia.net/gaika.php

Eskubaloia Gorputz
Saskibaloia hezkuntza
Kirola Kirol materialak

44 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 45
KIROLERAKO BALIABIDEAK BESTELAKOAK

Kirol hiztegiak http://www.kirolaeuskaraz.net/ Hiztegiak www.hiztegia.net/


hiztegia-online Eskulanen hiztegia:
http://casalabores.com/ikasten/hiztegia/
Aerobika Gimnasioko
Aquagym ziklismoa
Katalogoa www.katalogoa.org
Beroketa Haur txikientzako
ur jarduerak
Futbol
entrenatzailea Herri kirolak
Gimnasia Judoa
erritmikoa Karatea

Kirol aldizkariak http://www.uribekosta.org/ukirolak

Kartel eta errotuloak http://www.kirolaeuskaraz.net/kartelak

Arnasketa Gorputz atalak


Crawl eta bizkar Hezurdura
igeriketa Luzaketak
Entrenamendu Uretan ibiltzen
konbinatuak ohitzea
Entrenamendu * Ohar-
printzipioak errotuloak
Gihar talde
nagusiak

Kirol elkarteen http://www.kirolaeuskaraz.net/


eskuliburua bestelakoak/kirol-elkarteen-
eskuliburua-2?p=2

Kirol psikologiaren http://kirolpsikologia.net/


inguruko weba

Jarduera fisikoaren eta www.kirolaeuskaraz.net/argitalpenak/


kirolaren oinarrizko dokumentuak/jarduera_fisikoaren_eta_
terminologia kirolaren_oinarrizko_terminologia.pdf

46 EUSKARAZ IKASTETIK, EUSKARAZ BIZITZERA HAUR ETA GAZTEEN JARDUETARAKO HEZITZAILEEN GIDA 47
ARGITARATZAILEA EDITA:
Arabako Foru Aldundia Diputacin Foral de lava

DISEINUA ETA MAKETAZIOA DISEO Y MAQUETACIN:


TANDEM CREATIVAS | www.tandemcreativas.es

ARGAZKIAK FOTOGRAFAS:
Gazteriaren Foru Erakundea Instituto Foral de la Juventud
Arabako Pilota Federazioa Federacin Alavesa de Pelota
(20 orria / pgina 20)
Igor Bulgarin. http://www.shutterstock.com/gallery-711097p1.html?cr=00&pl=edit-00

Lege Gordailua Depsito Legal: VI-548/15


UDALA

IGORREKO UDALA LAUKIZKO UDALA MARURI-JATABEKO UDALA

EGILEAK
Iaki Eizmendi Arsuaga
Itziar Larzabal Bengoetxea

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA


ETA KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACION,
POLTICA LINGSTICA Y CULTURA

You might also like