You are on page 1of 3

El sueo de la razn produce monstruos

Francisco de Goyak 1799. urtean plazaratu zituen Los Caprichos deritzon akuafuerte
teknikaren bidez egindako 80 grabatu sorta. Beste orrialdean ikus dezakezun
grabatua, 43. zenbakia edukita ere, bildumaren azala izateko pentsatua zegoela jakin
badakigu.
Esan bezala XVIII. mendearen azkenengo urtean kaletaru zituen Goyak bere
grabatuak eta hauetan, bildumaren tituluak igartzen duen moduan, garaiko
gizartearen akatsak eta ajeak irudikatu zituen kritika ironiko eta zorrotz baten bidez.
Baina, berehala damutu zen Goya, eta hamalau egunen ostean, bere grabatuen kopia
guztiak berreskuratu eta jatorrizko xaflakin batera izkutatu egin zituen. Konturatu
baitzen, garaiko zenbait erakundeekin (Inkisizioarekin bereziki) arazoak ekar
zekizkiotela.

Hurrengo galdera sorten erantzunekin, sor ezazu artelan honen komentario


bat, irudia eta klasean ikusitako edukien arteko loturak eginez.

Nor da grabatuaren egilea? Noizkoa da? Zein da bere titulua?

Tituluaren esanahia aztertu irudikatua dagoenari so eginez: Zein da lehen


planuan ikus dezakegun gizonaren jarrera? Zer gertatzen ari zaio? Zeintzuk
dira monstroak irudikatzen dituzten animaliak? Zein da animali hauen jarrera
gizonarekiko? Animali hauek harrapari gautarrak dira, zer esanahi gehitzen dio
honek grabatuaren interpretazioari?

Titulua kontutan hartuta, El sueo de la razn produce monstruos, zein izaera


dauka artelana (politikoa, ekonomikoa, kulturala, soziala, ideologikoa,)?

XVIII. mendean zer gertatzen ari da Europan? Lotu al dezakezu grabatuaren


titulua testuinguru historikoarekin? Grabatua txuri beltzean eginda egotea,
kasu honetan, esaguratsua da. Zein da kolore hauek erabiltzearen zentzu
metaforikoa?

Hau guztia egin ondoren, zure aburuz zergatik erabaki zuen Goyak bere
grabatuak izkutatzea? Zergatik uste duzu Inkisizioaren beldur zela?
Francisco de Goya, Capricho n 43 El sueo de la razn produce monstruos, 1799
Despotismo Ilustratua bere baitan kontraesan nabarmena duen termino bat da.
Despotismoa ilustratua izan daiteke? Eta Ilustrazioak despotismoa onartzen al du?
Kontrakotasun hau, XVII. mendeko eredu politikoaren eta XVIII. mendean zabaltzen
hasi ziren idei politiko berrien arteko bateraezintasuna adierazten du.

Lehendabizi, deskribatu zein zen XVII. mendeko eredu politikoa eta Ingalaterran
jasan zituen lehen eraldaketak. Jarraiki, azaldu zelan XVIII. mendeko filosofo eta
pentsalarien idei berriek (aipatu filosofoa, obra eta ideia) eredu politikoa irauli nahi
zuten. Azkenik, azaldu eredugarriak diren adibideak jarriz (despota ilustratuek
hartutako neurriak aipatuz), zergatik ezinezkoa den bi termino hauen bateratasuna
eta zergatik uste duzun despotismo ilustratua Iraultza politikoaren erabateko
bultzada izan zela.

You might also like