You are on page 1of 2

ZUZEN ITZAZU HURRENGO PERPAUSETAN DAUDEN DEKLINABIDE

AKATSAK

1.- Iaz egin genuen bidaiean ezagutu genuen elkar


2.- Zure dirua lurran botata aurkitu dut
3.- Zenbait neskengan antzeman dut joera hori
4.- Biribilketa alaiean joan ginen herriko plazaraino
5.- Zierbenako kaiean ikusi genuen, Sarerekin
6.- Zein lekuan ikusi duzu Ander?
7.- Zuzendaria alkatean bihurtu zen
8.- Atzo hiru botilak ardo erosi nituen
9.- Etxe hontako leihoak oso ilunak dira
10.- Kamiseta hori zurentzat da
11.- Lagun batzuek etorriko dira nire etxera
12.- Hamar anai-arreba dira eta hamar etxetik joan dira
13.- Bihar goizean Donostira joan beharko dugu
14.- Neska hoik gure lagunak dira
15.- Ez dut etxeko lanak egiteko gogoa
16.- Nire lana zurea baino hobeagoa da
17.- Hori ondoan ez dago tokirik
18.- Zenbait etxean bi egongela dago
19.- Gaur kotxe bi sartu naiz
20.- Baserritarra mendira joan zen gu bila
21.- Nerekin etorriko da oporretara datorren urtean
22.- Haurtzaindegia umeaz beteta dago
23.- Umeetarako opariak pinu azpian ikusiko dituzu
24.- Ikastola honekin ez dago ikasterik
25.- Bat txokolatezko izozkia aukeratu zuen, besteak marrubizkoa
ERANTZUNAK:
1.- Iaz egin genuen bidaian ezagutu genuen elkar
2.- Zure dirua lurrean botata aurkitu dut
3.- Zenbait neskarengan antzeman dut joera hori
4.- Biribilketa alaian joan ginen herriko plazaraino
5.- Zierbenako kaian ikusi genuen, Sarerekin
6.- Zein lekutan ikusi duzu Ander?
7.- Zuzendaria alkate bihurtu zen
8.- Atzo hiru botila ardo erosi nituen
9.- Etxe honetako leihoak oso ilunak dira
10.- Kamiseta hori zuretzat da
11.- Lagun batzuk etorriko dira nire etxera
12.- Hamar anai-arreba dira eta hamarrak etxetik joan dira
13.- Bihar goizean Donostiara joan beharko dugu
14.- Neska horiek gure lagunak dira
15.- Ez dut etxeko lanak egiteko gogorik
16.- Nire lana zurea baino hobea da
17.- Horren ondoan ez dago tokirik
18.- Zenbait etxetan bi egongela dago
19.- Gaur kotxe bitan sartu naiz
20.- Baserritarra mendira joan zen gure bila
21.- Nirekin etorriko da oporretara datorren urtean
22.- Haurtzaindegia umez beteta dago
23.- Umeentzako opariak pinu azpian ikusiko dituzu
24.- Ikastola honetan ez dago ikasterik
25.- Batak txokolatezko izozkia aukeratu zuen, besteak marrubizkoa

You might also like