You are on page 1of 10

Sare lokalak 5 Gaia

SAL

HARIRIK GABEKO SAREAK

1.Haririk gabeko sareak


1.1.Kontzeptuak
Haririk gabeko sareak (wirelless network) dira uhin elektromagnetikoaren bitartez transmititzen
dutenak, ez kableen bitartez. Transmisioa antenen bidez egiten da. Sare mota hauen abantailak dira:
instalatzeko errazak kableak instalatu behar ez direlako,
mugikortasuna onartzen dute. Erabiltzaileek dauden haririk gabeko sareetara konektatu
daitezke eta batetik bestera mugi daitezke inongo arazorik gabe.

Sartzeko errazak: une honetan edozein ordenagailu eramangarria edo telefonoa badu WI-FI
teknologia haririk gabeko LAN sare batera konektatzeko. Erabiltzaileek beraz sare horretan
sartzeko aukera izango dute WI-FI gailuaren eremuan aurkitzen bada.
mantentzeko merkeagoak dira sare kableatu batekin konparatzen badugu.
Haririk gabeko sareak Ethernet kablearekiko menpekotasunaz askatzen gaitu. Erabiltzaileek
liburutegian, gelan, aparkalekuan, kafetegian edo konferentzia gelan lan egin dezakete.:

2. Haririk gabeko sare motak


2.1.Wireless Personal Area Network WPAN
Eremu pertsonal batean aritzen den sareaz ari gara. Teknologia ezberdinak dituzte: HomeRF (etxeko
telefono mugikorrak eta ordenagailuak konektatzeko gailu zentrala bat erabiliaz), Bluetooth (IEEE
802.15.1 araua jarraitzen duena), ZigBee( ( IEEE 802.15.4 araua jarraitzen duena, domotika
aplikazioetan erabiltzen dena), eta abar.

HomeRF
Haririk gabeko telefono digitalaren ideia hartu eta hobekuntzak aplikatzen ditu.
GSM teknologian bezala ahotsa eta datuak bananduta bidaltzen ditu.

Etxean aparailu zentral bat jarri telefonoak konektatzeko eta ordenagailuen arteko konexioari
banda zabala emanez.

o HomeRF:
Abiadura: 800 Kbps eta 1.6Mbps.
Frekuentzia: 2.4 Ghz.
1 Mhz -ko75 kanal ahotserako.
o HomeRF2:
Abiadura: 5 eta 10 Mbps.
5 Mhz-ko 15 kanal ahotserako

1
Sare lokalak 5 Gaia
SAL

HomeRF-k ahotserako erabilpen handiak ditu (deien identifikazioa, deien itxarotea, etxe
barruko interkomunikazioa, deien itzulera,)

2003-an garatze taldea desagertu zen.


BLUETOOH
Bluetooth haririk gabeko komunikazio arautzen dituen estandarra da.
Datuen eta ahotsaren transmisioa gauzatzen du ekipo desberdinen artean, irrati frekuentzien
bitartez.
Estandar honek lortu nahi dituen helburu garrantzitsuenak:

Ekipo finko eta mugikorren artean komunikazioak erraztu


Kaleak eta konektoreak ezabatzea hauen artean

Haririk gabeko sare txikiak sortzeko gaitasuna ematea eta gure ekipo pertsonalen
arteko datuen sinkronizazioa erraztea.

Telekomunikazio eta informatika enpresa handiek (Ericsson, Nokia, Toshiba, IBM, Intel,)
elkarlanari esker sortua. Hardwarea eta softwarearen arteko elkarlan handia eskatzen
duelako.
Gero eta enpresa eta enpresa gehiagok hartzen dute parte: industri automatizazioa, makina-
tresna, aisialdia, jostailu egileak, eletrotresnak,

Domotika: hitzeko lehen zatia, "domo", latineko


"domus" hitzetik dator, eta "etxea" esan nahi du.
Domotika da etxeko aparatu elektriko eta
informatiko guztiak sistema bakar batean biltzea.
Horrek esan nahi du etxe domotikoan bizi denak
nahikoa duela sistema bakar hori, etxeko gauzak
egiteko.

2.2.Wireless Local Area Network WLAN


Lan sareen barruan haririk gabeko teknologia ezberdinak aurki daitezke: HiperLAN (High Performance
Radio LAN) WI-FI teknologia ezberdinak (802.11 araua eta azpi-arau jarraitzen dutenak).

2.3.Wireless Metropolitan Area Network


Sare hauetan WIMAX teknologia (World Wide Interoperability for Microwave Access, hau da,
Atzipena Mikro uhinen bitartez munduko interoperabilitatea lortzeko, 802.16 araua jarraitzen duena),
LMDS (Local Multipoint dstribution Service)
WIMAX: WI-FI protokoloaren antzekoa da, estaldura eta banda zabalera handiagoak eskaintzen ditu.
Interoperability: programa baten gaitasuna da, honi esker programa horrek edozein sistema

2
Sare lokalak 5 Gaia
SAL

ezberdinera atzitzeko eta datuak transmititzeko gai izango da.

2.4.Wireless Wide Area Network WWAN


Sarea hauetan UMTS teknologia aurkitzen dugu (Universal Mobile Telekommunications System) 3.
belaunaldiko telefono mugikorretan aurkitzen duguna (3G),2G teknologiaren ondorengo dena, eta GPRS
(General Packet Radio Service).
Honela herri ezberdinak konektatu daitezke satelite bidezko konexioekin edo mikrouhinen antenen
bidez.
Normalean horrelako sareetan garraioan sateliteak erabiltzen dira. Satelite hauek lurreko banagune
nodo ezberdinetara (estacion base) datuak bidali eta jasotzeko konektatuko dira. Sateliteek seinaleak
jasotzeko frekuentzi banda zabalera bat erabiltzen dute, gero seinalea anplifikatu eta errepikatzen
dute beste frekuentzia batean bidaltzeko.
Satelite bidezko komunikazioa eraginkorra izateko sateliteek lurrarekiko posizio berdinean egon behar
dute beti, horrela ez bada lurreko estazioek bistatik galduko lukete, beraz konexioa galduko litzake.
Hau guztia lortzeko sateliteek lurrak duen errotazio bera izan behar dute.

3.Haririk gabeko sareen ezaugarriak


Transmititzeko erabiltzen den frekuentzia tartearen arabera transmititzeko euskarria ondorengoak
izan daitezke:
Irrati uhinak: uhin elektromagnetikoak norabide orotakoak dira, beraz ez dira antena
parabolikoak behar. Transmisioa ez da atenuaziorik jasaten euriagatik frekuentzia oso altuak
erabiltzen ez dituelako. Frekuentzietara honetan banda hauek daude: ELF: 3-30 MHz, UHF:
300-3000 Mhz.
Lurreko mikrouhinak: antena parabolikoetan erabiltzen dira. Hauen estaldura (cobertura) km-
trokoa da, eragozpen bakarra da bai hartzaileak bai igorleak erabat lerrokatuak egon behar
dute. Hau dela eta puntuz puntuko loturetan soilik erabiltzen dira eta distantzia gutxiarekin.
Kasu honetan euriak sortzen duen atenuazioa oso inportantea da frekuentzia handiagoetan lan
egiten delako: 1-300GHz.

Satelite mikrouhinak: lurreko banagune 2 edo 3 nodoen arteko loturak egiten dira. Sateliteak
seinalea jasotzen du (goranzko seinalea) frekuentzia banda batean, anplifikatu eta birbidaltzen
du beste frekuentzia bandan (beheranzko seinalea). Satelite bakoitzak banda konkretu batean
aritzen da lanean. Frekuentzia guztien mugak mikrouhinenak, lurrekoak, sateliteenak,
infragorrienak eta irrati frekuentzienak asko nahasten dira, beraz interferentziak egon
daitezke zenbait komunikazioetan.

Infragorriak: hartzaileak eta igorleak infragorri argiaren bidez komunikatzen dira. Lerrokatuak
egon behar dute zuzenean edo gainazala batean izpia islatzen delako. Ezin ditu paretak
zeharkatu. Frekuentzia: 300GHz-284 Ghz.

3
Sare lokalak 5 Gaia
SAL

3.1.Sare motak irismen arabera

Bluetooth telefono mugikorrak, ordenagailuak eta abar sinkronizatzeko erabilia. Bere irismen eremua
5-10 m-koa da eta banda zabalera 1-3 Mb/s-koa.

WIMAX teknologia WI-FI teknologia ordezkatuko zuela pentsatzen zen. Bere irismena auzo batena
baita. Txertatua dago adibidez Malaga hirian. Hemen Euskaltelek herri txikietan, nekazal ingurunetan
eskaintzen du. Orokorrean teknologi hau ez du arrakasta handia izan.
GSM, CDMA telefono mugikorren teknologiak dira: 3G eta 4G. WIMAX-en antzekoak dira.

4
Sare lokalak 5 Gaia
SAL

4.Wireless PAN / LAN / MAN Teknologien ezaugarriak


802.16
Estandarrak eta 802.15.4 Wireless Jabedun 802.1a 802.11x
WMAN
ezaugarria & Zigbee USB Radio Modemak Bluetooth Wi-Fi
WiMAX
868 MHz,
b/g - 2.4
902-982 900 MHz,
Frekuentzi eremua 2-11 GHz 2.4 GHz GHz 2-11 GHz
MHz, 2.4 GHz
a - 5.0 GHz
2.4 GHz
20 kbps, 9.6 kbps,
11 Mbps, 100-500
Banda zabalera 40 kbps, 480 Mbps 19.2 kbps, 1 Mbps
54 Mbps Mbps
250 kbps 115 kbps
b/g - 100m
Distantzia 10-50m 10m 100m, 30km 10m - 100m 50 km
a - 50m
ad hoc, peer-to-peer
Onartutako static, point-to- point-to-point ad hoc, point-to- point-to-
topologiak peer-to- point point-to- pico net multipoint point
peer multipoint

5.WI-FI
Wireless Fidelity ingelesez datuak bidaltzeko sistema bat da,
transmititzeko irrati uhinak erabiltzen dituzte kablerik
gabeko sareetan.
Wi-Fi Alliance enpresak sortutako marka erregistratua da.
Izen hori sortzearen helburu nagusia haririk gabeko sare
lokaletarako produktuek IEEE 802.11 estandar multzoa
betetzen duten ziurtatzea da.
Beraz, Wi-Fi zigilua daramaten produktuek Wi-Fi Alliance-k
ezarritako homologazio prozedura gainditu dute. Horregatik
Wi-Fi eta 802.11 baliokideak bezala erabiltzen dira.

5.1.Wi-Fi ezaugarriak
IEEE 802.11 arauan oinarritutako bi mota dira gehien erabiltzen direnak:

1. IEEE 802.11b eta IEEE 802.11g dira erabilgarrienak. 2,4 Gigahertz-eko maiztasuna dute eta
ia mundu osoan erabilgarri dagoelako. Abiadurak 11 Mb/s eta 54 Mb/s hurrenez hurren.

2. Gaur egun IEEE 802.11a baita erabiltzen da (WI-FI5 izenarekin ere ezagutzen da). 5 GHz-ko
banda zabaleran lan egiten du eta kanal ezberdinak eta garbiak eskaintzen du. Banda hau orain
dela gutxi gaitu da eta beste teknologiak (Bluetooth, infragorriak,...) beste bandetan aritzen
dira beraz ez du interferentziarik jasaten. Banda zabalera altuagoa denez irismen baxuagoa du
2,4 GHz-koa baino (%110-a gutxiago).

3. 802.11n-aren zirriborroa prest dago. Honek 2,4 Ghz-etan lan egiten du 108 Mb/s abiadurara.

5
Sare lokalak 5 Gaia
SAL

Halere 802.11g estandarrari zenbait azelerazio teknikak aplikatu diete 108 Mb/s abiadurara
ailegatuz.

5.2.WI-FI gailuak
Ondorengoak aurkitu daitezke:

Haririk gabeko NIC-txartelak:

PCI txartelak ordenagailu arruntetan


PCMCIA txartelak: hasieran horrelako txartelak ordenagailu
eramangarrietan erabiltzen ziren. Orain eramangarrietan WI-FI
txartel integratuak dituzte. Txartel hauek B teknologiakoak
izaten dira.
USB txartelak: gehien erabiltzen direnak, oso errazak instalatzeko
eta konfiguratzeko. Momentu honetan N teknologiakoak ere
badaude nahiz eta araudi atera berria egon.

Access point (AP) - Atzipen puntuak: WI-FI


bideratzailearen (routerraren ) seinalea iristen ez
den puntuetara gailu hauek jartzen dira. Seinalea
UTP klabetik edo uhinen bidez jaso eta errepikatzen
dute. HUB baten lanak betetzen ditu (ISO-ko 2.mailan lan egiten du).

WI-FI bideratzaileak: telefoniako hornitzaileak bidalitako seinalea jasotzen dute. Seinaleak


izandako arazoei aurre egiten diete: erroreen kontrola eta informazioa ateratzen dute. Iso-ko
3.mailan lan egiten du.

5.3.WI-FI topologiak
Oinarrian bi topologiak daude:

1. AD-HOC: gailuen arteko sare bat osatzen da. Gailu


bakoitzak beste guztiekin komunikatu daiteke eta ez
dago tarteko lana betetzen duen gailurik. Nodo bakoitzak
Peer to Peer ( denak berdinak) sare batean lan egiten du.
Gehien bat erabiltzen da 2 nodoen arteko
komunikazioaren bidez fitxategiak transmititzeko. Denok
SSID bere izan beharko dute.

6
Sare lokalak 5 Gaia
SAL

2. Azpiegitura: nodo zentrala bat dago (Access Point AP) eta


beste guztiek honetara konektatzen dira (Wifi txartelak).
Nodo honek datuak sare kableatu baten bidez beste
sareetara atzitzeko ahalmena du. AP-ak eremu baten
estaldura ziurtatzen du, besteak eremu horretan egon
beharko dute.

3. LAN to LAN: eraikuntza ezberdinen arteko Wifi sarea. Horretarako derrigorrezkoa izango da
antenak elkarren artean ikustea.

5.4.WI-FI-aren konfigurazio parametroak.


Gure WI-FI-a konfiguratzeko ondorengo parametroak daude:

SSID (Service Set Identifier): WI-FI sarearen izena da. Access Point-ak SSID lehenetsia
konfiguratua izaten dute, bideratzailearen izena izaten dela. Komenigarria da aldatzea. SSID-
aren izena ezkutatu daiteke, beraz guk geuk bakarrik jakitea zein den. Hau segurtasun neurri
bat da galarazitako atzipenak ez izateko.

Kanala: gure Wi-FI access point-a edo routerrak lan egin dezakeen frekuentzia. Wireless
gailuak erabiltzen duten 2,4 Ghz-ko bandak kanal ezberdinetan zatituta dago, herrialde
bakoitzak bere legeetan arautzen duen gauza da. IEEE estandarrak kanal ezberdinen arteko
gutxieneko tartea 5 Mhz-koa da. Horrela izanda 2,412 Ghz-tako banda zatitzen da:

01 kanala: 2.412 Ghz


02 kanala: 2.417 Ghz.

03 kanala: 2.422 Ghz.


04 kanala: 2.427 Ghz.

05 kanala: 2.432 Ghz.


06 kanala: 2.437 Ghz.

07 kanala: 2.442 Ghz.


08 kanala: 2.447 Ghz.

09 kanala: 2.452 Ghz.


10 kanala: 2.457 Ghz.

11 kanala: 2.462 Ghz.


12 kanala: 2.467 Ghz.

13 kanala: 2.472 Ghz.


14 kanala: 2.484 Ghz.

Kanal bakoitzak 22 MHZ-ko banda zabalera behar du informazioa transmititzeko. Honegatik


gainezarmena (solapamiento) sortzen da alboko kanalen artean. Beraz gertuko Access Point-en

7
Sare lokalak 5 Gaia
SAL

arteko interferentziak ekiditzeko gainezarmen ez duten kanaletan jarri beharko genituzke.


Adibidez:

2, 7 eta 12
3, 8 eta 13

4, 9 eta 14
1, 8 eta 14

Segurtasuna:
Gure Wi-Fi sarea kanpoko atzipenak galarazteko neurri hauek hartu beharko genituzke.

Komunikazioa zifratu.

SSID izena access point-ak edo bideratzaileak ez zabaltzea (SSID broadcasting): Wi-FI
gailuek konfigurazio lehenetsian tarteka izena zabaltzen dute. Egokiena da desgaitzea.
Erasotzeko modua: sarea identifikatzea trafikoa entzuten duen programa batekin sniffer-a.
SSID-a entzuteko 2 modu daude:
Entzute pasiboan topatu: WiFi txartela monitor moduan dagoela sniffer programa
batekin eten gabe entzuten egon. Ordenagailu bat Access Point edo router batekin
lotura sortzeko prozesuan SSID transmititzen da. Momentu horretan entzun daiteke.
Airodump programarekin.
Entzute aktiboan lortu: sniffer programak lotura askatzeko mezu bat bidaltzen badio,
AP-ak edo routerrak SSID-a bidaltzen du. Aireplay programarekin.

8
Sare lokalak 5 Gaia
SAL

Atzipen iragazkiak ezarri, adibidez, MAC helbideen iragazpena. Lana da horrela egitea baina
lortuko dugu zerrenda horretan duten gailuek soilik WI-FI sarera atzitzea. Erasotzeko modua:
sniffer programa batekin trafikoa hartuz jakingo dugu zer MAC helbideetatik atzitzen ari
diren. Gero MAC helbidea aldatzeko balio duten programekin aldatu: SMAC.

WEP segurtasuna: Ondorengo puntuan.


WEP+ segurtasuna: Ondorengo puntuan.
WPA-PSK

5.5.WEP Segurtasuna.
Segurtasuna bermatzeko enkriptatze simetrikoaren algoritmoak erabiltzen dira. Hau da, gailuek
enkriptatzeko klabe komunak dituzte eta honi esker mezua enkriptatzen da eta helburuan
desenkriptatuko da. Klabeak 64edo 128 (WEP2) bitekoa izan daiteke. Klabea luzeagoa bada zailagoa
izango da kanpotar betentzako bilatzea.
WIFI gailu guztiek jakin beharko dute zer klabea den datuak desenkriptatzeko.

Beraz honek uzten digu:


1. Autentifikazioa martxan jartzen.

2. Informazioa zifratzen.
Halere erabiltzen duen protokoloa 24 biteko hasierako bektorea (Initialization Vector-IV) erabiltzen
du. Oso bit gutxi dira eta sniffer programek erraz lortu dezakete WEP klabea bilatzea.
Programa hauek ondorengo moduan funtzionatzen dute:

1. Informazioa jasotzen dute. Airodump programarekin.


2. Datuen analisia egiten dute.

9
Sare lokalak 5 Gaia
SAL

3. SSID-a lortzen dute

4. WiFi sarean trafikoa txertatzen dute (packet injection). Sare horretan trafiko gutxi badago
trafikoa sortzeko gai izaten dira programa hauek. Aireplay programarekin.
5. Zifraketa haustura bat egiten dute. Aircrack programarekin.

6. Emaitzan WEP klabea lortzen dute.

6.WPA ( Wi-Fi Protected Access") Segurtasuna.


WiFi Alliancek proposatutako protokoloa da WEP protokoloak dituen gabeziei aurre egiteko. WEP-aren
hasierako bektorearen tamaina bikoizten du, 24 bitetik 48 bitera pasatuz.

WPA-k funtzionatzeko 2 modu ditu:

1. Sare handitan sareko erabiltzaileak autentifikatzen ditu RADIUS zerbitzari batean, eta
bertatik hauen baimenak jasotzen dira.

2. Sare txikitan (RADIUS zerbitzaririk gabe) WPA-PSK bertsioa erabiltzen da. Bertsio honetan
gailu guztiek klabe bera dute, ez da beraz zerbitzaririk behar. Klabe hau bai Access Point-ak
baita WiFi gailuek dakite. Klabe hau erabiltzailea identifikatzeko erabiltzen da, gero
informazioa beste zifraketa protokoloarekin egiten da.

TKIP edo EAP zifraketa algoritmoa erabiltzen du. Zifraketa modu hau dinamikoa da, beraz klabea
etengabe aldatzen ari da. Kanpoko batek zailagoa izango du WiFi sarera atzitzea.

Segurtasun maila altuena eskaintzen duena da.


Erasotzeko modu bakarra hiztegiarena da.

WPA-ren funtzionamendua :
Autentifikazio protokoloa Autenticacion Enterprise 802.1x (LEAP, EAP...)

Informazioa zifratzeko TKIP (Temporal Key Integrity Protocol): 10.000 pakete trukatu eta
gero klabea aldatzen du. Horrela Man in the Middle erasoak eragozten dute.

WPA2: WPA-ren 2.bertsioa 2004-an agertu zen 802.11i araua jarraitzen duena. AES algoritmo
simetrikoa erabiltzen du 128 bitekoa.

10

You might also like