You are on page 1of 1

MGH artikuluak

“Arrazoiaren loak monstruak sortzen ditu” Adi eta esna!


GAIAK: Klasean landutako edukien artean gehien interesatzen zaizuena hautatu (Frantziar
Iraultza, Nazionalismoak, Langile Mugimendua, Klase Gizartea, etb.) eta gaur egungo
ikuspuntutik landuta. Hau da, gaur egungo gizartearen, ekonomiaren, politikaren
elementuren bat elkarlotu behar duzue iraganean gertatutako zerbaitekin.

TALDEAK: Bikoteka egin beharreko lana da.

FORMATOA: Paperean eta ordenagailuz idatzia aurkeztu behar da. 2 edo 3 orrialde
gehienez.

EPEA: Batx. 1 A, azaroaren 23


Batx. 1 B, azaroaren 24
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Artikuluak: Bikote bakoitzak artikulu bat aurkeztuko du. Zuek, bikoteka, zuen interesekoa
den eta klasean landutako unitateak uztartuko dituen ikerketa bat egin beharko duzue.

1. Bikoteka erabaki dezakezue artelan baten analisian oinarritu nahi duzuen zuen
lana, pertsona baten biografiaren inguruan lan egin nahi duzuen, izaera
narratiboagoa duen istorio bat aurkeztu nahi duzuen.

2. Helburua irakurlearengan hausnarketa bat eragitea izan behar du iragan


historikoa eta gaur egungo munduaren arteko loturak agerraraziz.

3. Askatasuna izango duzue nahi duzuen prisma edo ikuspuntutik lana bideratzeko,
hemen erabilgarri suerta dakizkizueken adibide batzuk:

a. Moda eta ideologia: sansculotte-tatik Che Guevararen kamisetetara.


b. Feminismoaren lehen urratsak: Olimpia de Gouges eta bere
“Emakumearen eta Emakumezko Herritarren Eskubideen Adierazpena”.
c. Emakumeak lan munduan: industri iraultzatik, gaur egun arte: glass
ceiling.
d. Mugimendu nazionalistak mundu globalizatuan.
e. Egungo lan baldintzak Asiako tailerretan: esklabotza eta lan baldintza
txarren arteko muga, non dago?
f. Indiako kastak egungo estamentuak?
g. Twitter: adierazpen askatasun erabatekoa ala kontrol tresna?
h. Berdintasunaren aldarrikapena eta murruen eraketa mendebaldeko
herrialdetan.
i. XIX. mendeko aurrerapen zientifiko guztiak aurrerapauso bat suposatu dute?
i. Industria eta kutsadura.
ii. Elikagaien industria gaur egun.

4. Kontutan hartu, artikulu bat idazteko momentuan garrantzitsua dela heuek


erakargarriak izatea, beraz, ezin dira bilatutako informazioaren transkripzioak
izan.

5. Honekin batera, idazkera ere zaindu beharko duzue eta askotan hiztegi eta ideia
polemiko edo probokatzaileak erabili beharko dituzue titulu eta azpitituluetan
irakurlearen arreta deitzeko.

You might also like