You are on page 1of 5

SPAIN LOVES YOU; Isabel Hergueraren film laburra.

Isabel Hergueraren filma, ironiaz eta sarkasmoz beteriko lana da. Espainiak maite zaitu.
Xaxatzen hasten da Herguera, autobiografikoa den lan honetan. Hergueraren lanak, gorputz
femeninoen ezaugarritasunaren analisi bat egitera narama. Genero ordena betiere
ezegonkorra bada ere, 60 eta 70. Hamarkadak eraldaketa sakonerako garai izan ziren,
pertzepzioetan oinarritutako aldaketak. Pertzepzio hori da Isabel Hergueraren filmean somatu
daitekeena. Bere bizitzaren errelato bat egitean, Frankismo garaiko egoera latzaren analisi
ironiko bat egin nahian, emakumeengan eman zen aldaketaren zantzuak ikusarazten dizkigu.
Nahita beharbada edo interpelazioaren ondorioz. Dena dela, hurrengo orrialdeetan
interpretazio irakurketa bat egingo dut, garaiko iruditegia zeharkatzen duena, erregimenaren
inposizioak eta aukeren azaleratzeaz.

Erregimenaren eboluzioa batik bat, kamuflatze esfortzu baten edo integrazio ahalera
baten baitan eman zen. Bigarren mundu gerraren ostean eratutako mendebaldeko gizartean
interlokutore izateko baina aldi berean erregimeneko estruktura diktatorialak aldatu gabe 1.
1960. hamarkadatik Frankoren heriotzera arte, irekiera garai bezala ezagutzen da Frankismoa.
Irekiera hori ekonomiarekin lotuta badago ere, Isabel Hergueraren lanean argi geratzen da
subjektuek bere baitan aldaketa hori barneratzen joan zirela, erregimenaren nahien kontra
batik bat. Herguerak pertsonala politikoa denaren zentzuari gorpuzkera ematen dio bere
lanean, errelato familiar batekin emakumearen subjektibitatearen nolakotasuna agertuz.

Ikusizko kulturak emakumeen subjektibitatean interpelatzeko ahalmen izugarria izan


zuen, identitateen eraikuntzan zuzeneko agente bilakatuz. Irudiek eta narrazioek arketipo
desberdinak eratu zituzten, modelo eta forma idealak eta hauen arteko erlazioak. Hau da,
kontrolerako mekanismo (ez perfektua) izan zen, “gorputz dozilak”, terminologia
foucaltiarrean, produzitzeko ahalmenarekin2.

Beraz, ikusizko kulturak identitateen eraketan izan zuen garrantzia azaldu gura nuke.
Gorputza zentroan jarriz eta honek dituen agentzia eta inkorporazio paradigmetan oinarrituz3.

Familiak, erregimen frankistarentzat, ardatz garrantzitsu izaten jarraitu zuen 60.


hamarkadan zehar. Hala ere, garai honetan familia tradizionalaren ereduak, hau da eredu
heterosexual eta erreproduktiboak, zein sexu bakoitzari egokitutako rolek zailtasunak izan
zituzten bere horretan jarraitzeko beste ideal batzuen aurrean. Familia da, Isabel Hergueraren

1
CARR, Raymond (et al.), La epoca de Franco (1939-1975), Espasa-Caloe, Madrid, 2007, pp. 402-404. Ik. ere,
MORADIELLOS GARCÏA, Enrique, La España de Franco (1939-1975). Politica y sociedad, Sintesis, Madrid, 2000,
95-103 or.; GRACIA GARCÍA, Jordi; RUIZ CARNICER, Miguel Ángel, La España de Franco (1939-1975). Cultura y
vida cotidiana, Sintesis, Madrid, 2001, 274 or.; TUSELL, Javier, Dictadura franquista y democracia 1939-2004,
Critica, Barcelona, 2005.
2
FOUCAULT, Michel, Vigilar y castigar: nacimiento de la prisión, Siglo XXI, Mexico, Argentina, 2002, 82-83. or.
3
Ikuspuntu honetatik jorratzeko, ikus DIAZ FREIRE; José Javier, “Cuerpo a cuerpo con el giro lingüistico”, Arenal.
Revista de Historia de las Mujeres, vol. 14, num. 1, 2007, 5-29 or.
Spain loves you lanean agertzen den lehen ideia. Autobiografia baten aurrean gaude, 1965ean
hasten dena, bere bi neben jaiotzarekin. Pinturaren bitartez eta irudi sistematikoen bidez bere
familiaren eratzea aurkezten digu, garaian espainiar estatuan iruditegi zen familia
tradizionalaren irudia batik bat. Teknokraten garaian, Frankismoak familia handiak saritzen
bazituen ere, familien tamaina txikitzen joan zen. Beste alde batetik, hezkuntza sexuala
gatazken konponbide legez ulertu zen, guraso arduratsuak hezteko nahiarekin. Aldaketa hau
biopolitikaren barnean dauen mekanismoen aldaketetan datza; hortaz, familiaren
iruditegiaren barnean, gazteen artean beste eredu baten aukera azaldu zen.

Aukera hori gaztetasunarekin lotua zegoen. Moda hippya (batez ere emakumeei
zegokiena) edo ye-ye neska, sexu askatasunaren alde agertzen hasi ziren. Emakumeen kasuan,
amaren irudiaren aurkako planteamendua hasi zen gauzatzen. Horrela, komunikabideak,
aldizkariak eta zinema, rol tradizionalen alde agertu ziren baina aldi berean, beste ereduen
adibideak jarri zituzten fisuraren gakoa azalduz.

60. hamarkadan zehar, modaren inperioak gero eta lekukotasun gehiago hartu zuen,
prototipo femeninoaren eraketan batik bat. Emakumeen edertasuna gaztetasunarekin lotzen
joan zen gero eta gehiago, frankismoko domestikotasun zurrunaren aurrean, fisura berriak
irekitzen. Horrela, gaztetasunaren bizi estiloa hasi zen indartzen, ye-ye gazteria hain zuzen ere.
Isabel Hergueraren bideoan agertzen de kanta. Garai honetan gazte izan ziren emakumeen
abestia. Errebelde izateko aukera, Frankismoari aurre egiteko aukera, beste modelo batzuen
aukerari heltzeko modua. Concha Velasko bilakatu zen irudi honen gorputza. Kantarekin, bere
filmekin. Gazte eta errebelde izateko aukera eman zuen irudi honek, pasarte txiki bat bezala
aurkezten bazen ere. Nahi bezala bizitzeko zioen Concha Velaskok, betiere muga batzuen
artean: “con el tiempo tu amor te [diga]: no fumes, no bebas, ni mires atras”4.

Gorputzetik irteten zen errebeldia bat zen: erretzea, minigonak jartzea,


makilatzea….hau, gizarteak eraiki nahi zuen gorputzarekiko kontrajarkotasun legez azaltzen
da. ”Egin behar dena gorputza egitura sinboliko bezala ulertzea da, eta ez kanporatu
errepresentazioak, iruditegiak edota jarrerak, hau da, limite aldakorrak gizartearen arabera”5.
Hortaz, gorputza gizartearekiko errepresentazio legez ulertu dezakegu, eraiketa baten
ondorio legez. Gorputza inguratzen duen munduarekiko erlazioan ikertu daiteke, harremana
aldebikoiztasunetik ulertuz: gizarteak gorputza moldeatzen ahalegintzen bada ere, gorputzak
berak gizartean eragiten du. Kantaren erabilera artistak garai bateko ikur bezala erabiltzen du,
ikur hau iruditegi guzti baten labanaren punta izanik.

Beraz, esan dezakegu Hergueraren kontakizun honetan bere gaztetasunaren garai bat
kontatzen digula, 70. Hamarkadan gaztea izatea zer zen adierazten du; aldaketa garai bezala
bizi izan zen, baina kontrolaren eta rol homogeneo batzuen eraketaren nahiaren barnean.

4
RINCON, Aintzane; Representaciones de genero….
5
David LE BRETON: La sociología del cuerpo, Buenos Aires, Nueva Visión, 2002, p. 31.
Irekiera honek erregimenaren legitimazio politiko bezala funtzionatu nahi izan zuen, baina aldi
berean moralarekiko arriskua gauzatzen zen; gaztetasunaren oda irakurketa politiko bilakatu
zen. Aske izateko nahia eta batez ere borroka antifrankista aldizkoa zen gaztetasunari lotua
irakurri zuen erregimenak. Baina gorputzen trantsizioan, subjektibitate berrietara eta
boterearen lorpenera, gazteetatik haratago hedatu zen mugimendua izan zen. Hamarkada
honetan emakume izateko beste aukerak posible egin ziren, limitea bazuten ere. Baina irudi
soil batera mugatu bazuten ere, ye-ye neskak bere marka grabatu zuen emakumeen
subjektibitateetan.

Bigarren sekuentzian, 1969ko gertaerak azaltzen dizkigu; mundu mailako memorian


sartu zen gertaera; Apolo XI ilargira iritsi zen, eta berarekin gizatasun guztia: horrela aurkezten
digu Neil Armstrong, aingeruz inguraturik eta ondorio hartatik, pertsona oro astronauta
bilakatzen da. Horretan ikusi daiteke nola Frankismoaren irekiera horrek mendebaldeko
izaeratik edaten zuela, heroiak sortuz ikusizko kulturaren erabilpenaz. Kontsumo eredu bezala
ikusi dezakegu familia, non autarkia garaiko iruditegia aldatuz doan eta aukeren mundua
zabaltzen doa. Pertsona oro astronauta bilakatzen denean, emakume oro astronauta izan
daiteke.

60. hamarkadarako eta are gehiago 70. hamarkadarako, espainiar gizarteak, kontsumo
gizartera aldatu zen modelo ekonomiko bat garatu zuen. Aurreko autarkiatik irekiagoa izanik
egitura sozioekonomikoetan baina aurreko garaiko estruktura politiko eta moralari eutsiz.
Arketipo femeninoei dagokionez, etxeko andre zoriontsuaren irudia hedatu zen
erregimenetik, familia bilakatuz kontsumorako unitate. Familia eredu hau, familia handia
izango zen, heteroarauari lotua, ezkontzaren barnean izandako ume anitz izanik idealena (izan
ere, ume gehien izaten zituztenei sariak ematen zizkien). Horrela, etxeko andre moderno hori,
kontsumo ikur bilakatu zen, etxeko produktuen kontsumitzaile baina baita ere edertasun
produktuen kontsumitzaile. Mary Nashek dioen legez, hezkuntzarako eta garapen
pertsonalerako nahiak desagerrarazi zizkieten besteentzako produktu bilakatzeko 6 .
Horretarako, ikusizko kulturaren mekanismoek arketipo hauen lurreratzea gauzatu zuten,
identitate femenino homogeneoak sortuz. Erregimenak emakumearen irudia erabili zuen
irekieraren ikur legez, baina honek ondorio kontraesangarriak bideratu zituen. Emakumeen
maiztasuna publizitatean, beste moda, tradizio, jarrera…batzuekiko kontaktua ekarri zuen.
Testuinguru honetan beraz, emakumeei beste aukera batzuk agertu zitzaizkien,
posibilitatearen horizontea. Ikusizko kulturan, jarraikortasuna egon bazen ere eje zentral legez
emakumeen arketipoetan, berrikuntzak eman ziren. Gorputz errebeldeen domestikaziora
bideratuz, ye-ye neskaren irudia, modernoarekin lotuta eta jarrera ez moralekin identifikatua,
ohiko bilakatu zen. Gaztetasunaren errebeldia bilakatu zen iruditegiaren zentro. Hau da,
figuren osatze nahi horretan, fisurak agertu ziren7.

6
NASH, Mary, Mujeres en el mundo. Historia, retos y movimientos, Alianza, Madrid, 2004, p. 161, 163.
7
RINCÓN, Aintzane, Representaciones de género en el cine español (1936-1982): figuras y fisuras, CEPC y USC,
Madrid, 2014.
Azken atala 1975ekoa da; akuarela eta marrazkia erabiltzen du paisaia eta natura
adierazteko. Familia bidaia bat da, Bidasoan zehar, askatasunerantz. Bidean baina,
tentsionatuz guardia zibilen desfile bat azaltzen da, Frankoren gidaritzapean azkenik
desitxuratuz: Franko hil egin dela izan daiteke. Erregimenak jarraitzen duela izan daiteke
(frankoren desitxuraketatik Espainiako banderak azaltzen dira, falangeko ikurrarekin).

Hortaz, frankismo berantiarreko emakume gazteek gorputz trantsizio bat eman zuten,
beraien gorputzarekiko eta subjektibitatearekiko beste ulerkera bat garatuz. Irudien
munduan, modaren munduan izan zuen bere lehen zantzua. Errebelde izateko aukera,
minifalda bat jartzea, bikinia erabiltzea, musika modernoa entzutea… emakume
errebeldearen iruditegiaren barnean zeuden.

Minifalda erabiltzea boterea hartzea zen. Autoafirmazio ariketa bat; norberaren


gorputzaren askatasunaren afirmazioa. Gorputza transgresio eremu legez ulertu behar dugu,
eta egunerokotasuneko borroka txiki bezala. Pertsonala politikoa denaren ulerkera zurruna;
etxetik irtetzen den errebeldiak ziren. Spain loves you dio Isabel Herguerak bere filma
izendatzeko; ironiaz beteriko esate honetan, hamarkada hoietan askatasuna helburu zuten
emakumeek zuten sentimendua izan zitekeen maitasuna, norberarekiko begirada bat batik
bat. Izateko beste era baten bilaketa horren maitasunean behar bada.
CARR, Raymond (et al.). La epoca de Franco (1939-1975), Espasa-Caloe, Madrid, 2007,

DÍAZ FREIRE, J. (2007). "Cuerpo a cuerpo con el gíro lingüístico". Arenal, vol. 14, nº 1, 5-29.

FOUCAULT, M. (2002). Vigilar y castigar. Nacimiento de la prisión. (A. G. Camino, Trad.)


Argentina: Siglo XXI Editores.

LE BRETON, D. (. (2002). La sociología del cuerpo. Buenos Aires: Nueva Visión.

NASH, M. (2004). Mujeres en el mundo. Historia, retos y movimientos. Madrid: Alianza.

NASH, M. (s.f.). "Nuevas mujeres de la transición. Arquetipos y feminismo". En M. Nash (Ed.),


Feminidades y Masculinidades. Arquetipos y prácticas de género.

RINCÓN, A. (2014). Representaciones de género en el cine español (1936-1982): figuras y


fisuras. Madrid: CEPC y USC.

SCOTT, J. (1990). "El genero: Una categoría útil para el analisis histórico". En J. S. AMELANG,
Historia y Genero. Las mujeres en la Europa Moderna y Contemporanea (págs. 23-56).
Valencia: Edicions Alfons el Magnánim.

TUSELL, J. (1999). La transición española a la democracia. Madrid: Historia 16.

You might also like