You are on page 1of 6

PROTAGONISTAREN

ASTEA

ERREKALDE HERRI ESKOLA


OÑATI

Errekalde Herri Eskola: Errekalde auzoa, 25●20560 Oñati (943 78 07 64)

e- posta: 012134aa@hezkuntza.net
1. SARRERA

Protagonistaren astea 3 eta 6 urte bitarteko umeen interes nabarmenenak


kontutan hartzeko abiapuntu egokia da: norbera, norberaren historia, norberaren
familia, norberaren bizipenak, norberaren sentimenduak , ....

Zer suposatzen du?

Asteko protagonista den umeari egunero denbora tarte bat eskaintzen zaio.
Ikasle bakoitzari tratu pertsonalizatua ematea, gelako taldearen aniztasuna
denontzat aberastasuna dela ulertuz.
Haur hezkuntzako zikloa adin desberdinetako taldeen lotura bezala ulertu eta
hiru mailatarako proposamen bateratua landu.

2. HELBURU DIDAKTIKOAK
Ume protagonistari dagozkionak

• Norberaren bizipenak azaltzeko iniziatiba izatea.


• Norberaren bizipenak eta gertaerak gogoratzea.
• Gustu eta nahiak azaltzea.
• Sentimenduak adieraztea.
• Norberaren irudia eta norberaren gorputzeko ezaugarriak ezagutzea.
• Senide eta lagun hurbilenak ezagutzea eta identifikatzea.
• Guraso, aitona-amona, osaba-izeba, lehengusuen arteko harremanak ezartzea.
• Norberaren etxea identifikatzea.
• Eskola eta gela ezagutzea.
• Datu pertsonalak ezagutzea (izena eta abizenak, gurasoen izenak, kalea,
zenbakia, herria, telefonoa).
• Objektu pertsonalak konpartitzeko gai izatea.
• Soinuak ondo ahoskatzea.
• Ideiak ordenan adieraztea.
• Hiztegi egokia erabiltzea.
• Hitz esanguratsuak irakurtzea eta idaztea.

Taldeari dagozkionak

Hitz egiteko txanda errespetatzea.


Besteen materiala errespetatzea.
Besteak esandakoa arretaz entzuteko gai izatea.
Jakingura asetzeko galderak egiteko gai izatea.

Errekalde Herri Eskola: Errekalde auzoa, 25●20560 Oñati (943 78 07 64)

e- posta: 012134aa@hezkuntza.net
3. EREMUAK
Eremuen barruan, trebetasun soziala eta ahozko komunikazio eta espresioari
dagozkien edukiak lehentasuna izango dute, hauek baitira ekintza honen oinarri
psikopedagogiakoak .
Dena den, protagonistaren astea egiterakoan beste hainbat eduki lantzen dira.

1. Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena

Jardueretan parte hartzea eta iniziatiba izatea


Arazoak gainditzeko kemena
Norbere buruarengan konfiantza izatea
Auto-balorazioa
Sentimendu eta egoera emozionalak aintzat hartzea, desberdintzea eta
ezagutzea.
Autonomia pertsonalaren ohiturak ezartzea. Arazo eta gatazken ebazpen
autonomoa. Erabakiak hartzea.
Norberaren sentimenduak, esperientziak eta emozioak keinuz eta ahoz
azaltzea. Nahiak azaltzea.
Norberaren gorputzeko ahalmen afektiboak, pertzeptiboak eta
kognitiboak.
Nortasun nozioa: bere irudiaren ezagutza eta onarpena.
Jarrera komunikatiboa : itxaroterakoan, arreta mantentzerakoan,
interesa jartzerakoan, ekimena erakusterakoan.
Hitz egiten ari den pertsonarekiko errespetua.
Ondo hitz egiten eta ahoskatzen saiatzea.
Testu idatziarekiko interesa.
Norberaren bizipenak ahoz azaltzea.
Informazio konkretuak oroitzea.
Komunikaziorako era desberdinak erabiltzea: elkarrizketa, narrazioa.
Hizkuntza idatzia informazio tresna bezala erabiltzea.
Hizkuntza komunikaziorako erabiltzea.

2. Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren eta sozialaren


ezaguera.

Talde lanean parte hartzea: lankidetza, eta kideei laguntzea.


Nagusiarekin harreman afektiboa ezartzea.
Norberaren historiarekiko ezagutza eta interesa.
Arauak jartzen parte hartzea. Hauek errespetatzea.
Besteen materiala eta erabilitako ingurunea errespetatzea.
Besteak baloratzea eta errespetatzea.
Sentimenduak konpartitzea.
Besteen sentimenduak ulertzea eta onartzea.
Irudien behaketa.

Errekalde Herri Eskola: Errekalde auzoa, 25●20560 Oñati (943 78 07 64)

e- posta: 012134aa@hezkuntza.net
Objektuen manipulazioa.
Ekintzen planifikazio ordenatua.
Norberaren errealitatea kontutan harturik giza bizitzaren behaketa.
Ingurune familiarraren osaketa.
Ahaidetasun harremanen aplikazioa.
Toki esanguratsuak ezagutzea.
Norberaren etxeko ezaugarriak ezagutzea.
Eguneroko objektuak eta lanbideak ezagutzea.
Norberaren familiari buruzko datuak jakitea.
Bere familiaren bizimodua eta ohiturak ezagutzea.

4. METODOLOGIA

Gelako ume bakoitza ikasturteko aste batean protagonista izango da.


Ume hau, aste honetan , pertsonai garrantzitsuena izango denez argazkien bitartez
egunero bere bizitzako zerbait kontatuko digu. Ikasturtea bukatzen denerako ume
guztiak izango dira protagonista.

Aurreko asteko ostiralean, umeak gurasoentzat oharra eramaten du etxera.


Dena den, familiak ekintza hau ezagutzen du, ikasturte hasierako bilera
pedagogikoan azaltzen zaielako.

Egunero gaiarekin lotutako ekintza bat egiten da aste horretan :

Astelehena

Aurkezpena. Umeak ekarritako argazkiak besteei erakutsi eta azaltzen die.


Ondoren, kartulina batean jartzen dira .
Protagonista egunero saiatuko da berari buruzko kontuak argi eta garbi
komentatzen.

Horretarako oso garrantzitsua da lan hori aste bukaeran gurasoekin egitea.

Errekalde Herri Eskola: Errekalde auzoa, 25●20560 Oñati (943 78 07 64)

e- posta: 012134aa@hezkuntza.net
Asteartea

Umearen silueta marrazten da. Enbalatzeko paperean bere irudia marraztu, margotu
eta mozten da. Denon artean protagonistaren ezaugarriak marrazten dira: ilearen
kolorea eta ile mota (kizkurra, luzea, motza, … ), begien kolorea eta forma,
betaurrekoak eramaten baditu, … Silueta gelan jartzen da.

Ostiralean silueta etxera eramaten du.

Asteazkena

Grabaketa. Protagonistari galderak egiten dizkiote gelako umeak eta elkarrizketa


grabatu egiten da.

Osteguna

Gurasoak gelara etortzen dira, beraien bisita eta parte hartzea eskolan oso
garrantzitsua da.
Aurretik adosten da eguna eta ordua eta 30 edo 45 minutu inguru dute umeekin
konpartitzeko. Gelako umeek protagonistaren inguruko galderak egiten diete eta
beraiek era positiboan erantzungo dute.

Beraien irudimenaren arabera ekintza desberdinak egin ditzakete : protagonistaren


historiak edo gertaerak kontatu, ipuina irakurri, jokoak egin, abestu edo musika
tresna bat jo, eskulan bat egin, …
Gurasoekin taldeko argazkia ateratzen da.
Errekalde Herri Eskola: Errekalde auzoa, 25●20560 Oñati (943 78 07 64)

e- posta: 012134aa@hezkuntza.net
Ostirala

Etxean, gurasoen laguntzarekin egindako zerbait ekarri denen artean jateko:


bizkotxoa, gailetak, …

Egindakoaren errezeta ekarri eta irakaslearen laguntzarekin nola egin duten


azaldu.

Gainera, protagonista borobilaren erdian jartzen da eta besteak hurbiltzen dira


beraien sentimenduak ukituen bidez, azaltzera (muxu bat, besarkada, … ).

7. EBALUAZIOA
Garrantzitsuenak ikusten ditugun puntuak kontutan hartuta, protagonista bakoitzari
dagozkion datuak biltzeko orria prestatzen dugu:

IZENA : GEHIENETAN BATZUTAN GUTXITAN

Bere interesak azaltzeko interesa erakutsi du


Bere ekimenez azaltzen ditu
Bizipenak eta esperientziak gogoratzen ditu
Gustuak eta nahiak adierazten ditu
Era ordenatuan adierazten ditu
Ondo ahoskatzen du
Hitz egiterakoan txanda errespetatzen du
Ahoz tonu egokia erabiltzen du
Tonuera egokia erabiltzen du
Bere izena eta besteena ezagutzen ditu
Bere izena eta besteena idazten ditu
Bere senide hurbilenak ezagutzen ditu
Bere datu pertsonalak ezagutzen ditu
Bere gorputzaren ezaugarri nagusiak
ezagutzen ditu
Bere gauzak konpartitzeko gai da.

Errekalde Herri Eskola: Errekalde auzoa, 25●20560 Oñati (943 78 07 64)

e- posta: 012134aa@hezkuntza.net

You might also like