You are on page 1of 1

EKINTZA SINDIKALAREN BATASUNA

Errebindikazio-
Errebindikazio-taula Telefónicako enplegua babestearren
Aldarrikatzen dugu enplegurako eskubidea Telefónican, gure itxaropen-ekonomikoak eta lan eskubideak
betez, duela 40 urte baino gehiago Enpresak langileei ezarri eta bere gain hartu zituenak hona ekarri
ditugu, beti ere, orain arte eztabaidaezina den printzipio batean oinarrituta: LANGILEEK BERAIEN
ENPLEGURAKO ESKUBIDEA SINESTEN DUTE.

CC.OO.-k eta UGTk 17/20 planaren inguruan eta enpleguak galdu izanaren alternatiba bakartzat haren
biktimak behartuta lekualdatu izanaren harira egin duten sindikatuko ustelkeria izugarri larria izanik,
Loturiko Enpresen Hitzarmena nabarmenki ezgauza izatea, Telefónican, Enplegua bermatzeko orduan eta
lantokien arteko batzordeari banakako eta taldeko eskubideak babestearren dagozkion ardurak baztertu
izanaren harira, LAB-CIG sindikatuok deitzen ditugu langileak eta sindikatuak, elkarturik mobiliza
gaitezen, ondoren adierazten diren aldarrikapenak eskatzeko:
• 2015eko Loturiko Enpresen Hitzarmena eta Banakako Etendura Plana salatu.
• 17/20 plana baztertu eta lekualdatze behartuak ezeztatu.
• Lantokien arteko Batzordea indargabetu behar da, dagozkion betekizunak baztertu dituelako.
• “Enpresen eta Lurraldeen arteko Batzordeak” itxi behar dira, obskurantistak direlako.
• Ordezkaritza osoa Probintziako Batzordeei egokitu behar zaie, langileek demokratikoki hautatu
dituzten ordezkaritza-erakunde bakarrak direlako.
• Enplegua bermatu behar da erretiro adina (arrunta zein aurreratua) iritsi arte, beti ere, borondatez
hartua.
• Borondatezko Aurre-erretiro Aurreratua (horrek ez dio langile-kopuruari murrisketarik ekarri behar), langileari
kosturik eragingo ez diona, Laneko Arautegian ezarri epetan eta baldintza ekonomikoak betez.
• Enplegu-plana Telefónican Hego Euskal Herrian eta Galizan, kuantifikatua eta lurraldeka.
• Herri eta Lanbide bakoitzean enplegua bermatu.

EZ DIEGU INOIZ UKO EGINGO, TELEFÓNICAN, BIZI GAREN HERRIETAN


DAUZKAGUN ENPLEGUEI, EZ ETA GURE LANBIDEEN JARDUTEARI ERE.
ERE.

NEGOZIAZIO ETA EZARPEN IRAUNKORRAREN


IRAUNKORRAREN AURKA:
AURKA:

ETENGABEKO MOBILIZAZIOA!
Euskal Herria-
Herria- Galizan, 2018ko otsailean

You might also like