You are on page 1of 3

AITZOL VILLAHOZ PRIETO

1. maila

Ispilu krudela
Sorkuntza eta zuzendaritza: RubiK.cia. Testua: Xabier López Askasibar. Aktoreak: Estitxu
Zaldua eta Juanjo Herrero. Lekua: La FuNdiciOn arteoa. Eguna: Otsailak 4.

Gaur egun zuntz optikoek 50MGtara Interneten zehar murgiltzeko aukera ematen
digute. Orduak eta orduak pantaila baten aurrean pasatzeko adina material daukagu Interneten,
berdin dio adina, arraza, sexua, erlijioa edo hizkuntza, gustu denetarako materiala dugu eskura
segundo gutxi batzuetan. Teknologiak aurrera egiten duen arren, gizakia tontotzen doala
ematen du eta beren pantailek xurgatu egiten dituzte haien inguruko guztia baztertzera arte.
WIP antzezlana ispilu bat moduan jokatu egiten du gizartearen bizio eta ohitura-teknologikoak
estremora eramanez. Edo ez hain beste...

Interneteneko zirrikitu ilunen artean murgildu egingo gaituzte aktoreek gorputzen


mugimendua oinarri dagoelarik. Koreografia piezak testuarekin batera tartekatzen joango dira
bidaia honetan zehar garraiatzeko. Ibilaldi honen oinarri nagusia Interneten desintoxikazio
gune batean zentratuko da eta nahiz eta umore kutsuz tratatu egiten den gaia hau, kritika sakon
bat badago bertan.

Esan bezala, umorea erabiltzen dute gu haien konplize bihurtuz eta gogaitu gabe gu
nahi aña kritikatzeko. Tabu gaiak ere lantzeko aukera badaukate maisutasun umoristiko oso on
batez. Nahiz eta dantza nagusitzen den obra bat izan, testuak badu bere pisu garrantzitsu obra
honetan, esan bezala, kritikarako elementu nahitaezko bat bihurtuz.

Kritika hauek zuzenekoak edo zeharkakoak dira, bai eta testua ere. Izan ere, batzuetan
testua aktoreek zuzenean esandakoa da, normalean desintoxikazio gunearen akzioa aurrera
eramaten lagundu egiten gaituena. Bestetan, audio bat izango da, akzio garapenetik at dagoena,
modu zuzen batean behintzat.

Dantza oinarri izanik, beharrezkoa da esatea aktore bien arteko proxemia eta gorputzen
kontaktuen arteko lanketa oso argi landuak izan direla. Koreografia hauen garbitasun eta
zehaztasunak dantza egiten ari direla ahaztera ere heltzeko aukera ematen digute momentu
batzuetan, hau ere, mugimendu natural moduan hartuz.

Eszenatoki hutsak mugimenduen garapenerako aukera ematen du. Hala ere, maiz
ikusiko dugu banku bat eszenan. Elementu sinple honekin espazioaren kokaera desberdinak
definituko dizkigute. Aipatzekoa da ere interesgarria izan dela momentu batzuetan bankuari

1
AITZOL VILLAHOZ PRIETO
1. maila

eman egin dioten erabilera, ohiko den banku baten guztiz kontrakoa izan dela. Elementu
gutxirekin fundamentuzko zerbait egin daitekeelaren irudi argia.

Hala ere, badira momentu batzuk obran non objektuen agerraldia izan den. Adibide
moduan hartuko dut desintoxikazio gunean erabiltzen diren poltsak. Sinpleak dira eta haien
izatea ondo ulertzen den arren, aktoreentzako traba bat izan dira. Objektu honekiko erlazioa,
mugitu eta manipulatzeko garaian, garbitasun faltaz egin da eta batzuetan honekin zer egin
jakingo ez balute bezala aurrera eta atzera mugitzen zuten. Lastima izan da, haien gainerako
mugimenduak hain garbiak eta zehatzak izanez.

Argien dinamismoak erotzera heldu egiten gaitu klimax momentu batzuetan.


Gehiegizkoa izatera heltzen da maiz, dinamikoegi eta argiegia izanez. Honi gehiturik ere
pantailako proiekzioak gehitu behar dizkiogu, noizbait argiek bezala jokatu dutelako. Hala ere,
Estitxu Zalduak argien dinamismoa eta irudien proiekzio azkarra Interneten dagoen informazio
multiple eta etengabekoarekin konparatu egin du. Hauxe da, informazio bonbardaketa baten
irudi bezala interpreta daitekeena. Aipagarria da baita ere, honi loturik, musika eta soinuen
erabilera obran. Aurrekoak bezalaxe, hauek ere oso zaratsu eta gehiegizkoak izaten dira maiz,
lehen aipatutako egoeraren irudi moduan ere har dezakeguna.

Antzezpen dinamiko eta bizia den arren, badaude momentuak non energia nibela jaitsi
egiten den, batik bat trantsizioetan. Hauek nahiko geldoak izan dira eta gehiegizko
fragmentazio bat sortu egin dute obran. Horretaz aparte, momentu batzuk gehiegi luzatu egin
dira eta monotono bihurtu egin dira, hala nola, led jantzien eta errealitate birtualaren
momentua. Momentu honetan, bi aktoreak mugimendu geldo eta errepikakor batzuk burutu
egin dituzte atzealdean testu bat proiektatu egiten zelarik. Testu hau haien errealitate birtualen
barruan gertatzen omen zena kontatu egiten zuten. Nik uste dut ez zuela ondo funtzionatzen
eta errepikakorra izateaz aparte obraren ahulgune edo beherakada baten modukoa izatera
heltzen da.

Mugaz gaindiko egoerak aurkeztu egiten dituzte futurismo puntu bat dutenak momentu
batzuetan. Zoritxarrez, gaur egun gertatzen ari diren egoerak dira eta umore guzti horren azpian
kritika eta abisu garrantzitsuak plazaratu egiten dituzte. Sutilak eta ondo landuak dira haien
testuak, garbiak eta zehatzak burututako mugimenduen proposamena, lastima kritika haratago
joan ez izana. Hau da, argi dago kritika bat egiten dutela, baina oso gainazalekoa da eta nik
uste modu pertsonalago batean eragin dezaketela ikuslearengan, aretotik irtetean bere egoera
zein den zalantzan jarriz.

2
AITZOL VILLAHOZ PRIETO
1. maila

ERREKURTSO DOKUMENTALAK

La FuNdiciOn Bilbao (n.d.). Web Important People. 2018ko otsailaren 7an lortua
hemendik: http://www.lafundicion.org/eventos/cia-rubik/?lang=eu&portfolioCats=49

You might also like