You are on page 1of 5

22.

Gaia

HOMINIZAZIO PROZESUA ETA KULTURA MATERIALA


ANTROPOLOGIA HISTORIKOAREN EKARPENA

1. EBOLUZIOA ETA HOMINIZAZIO PROZESUAREN INGURUKO EZTABAIDA

------EBOLUZIOA ETA HOMINIZAZIO PROZESUAREN INGURUKO EZTABAIDA BERRIAK-------

LINNEO, BUFFON eta LAMARCK-en lanekin hasera eman zitzaion historiaurreko antropologiari XVIII.
mendean, baina ekarpen garrantzitsuenak, LYELL-ek egin zituen. Darwin-ekin ikasketa
antropologikoak irauli egin ziren eta orohar, XIX. mendeko pensamoldea baldintzatu egin izan zuen.
Gaur egun, gizakiaren jatorria ikertzeak, inplizituki Darwin-en eboluzioaren teoria onartzea dakar,
baina, eboluzionismoaren barnean hiru joera ezberdin bereiztu daitezke: Lamarck-en transformismoa,
Darwin-en eboluzionismoa eta Teilhard de Chardin-en Cosmogenesis-a.

 Lamarck-en transformismoa (XVIII. mendean): espezieak ingurugirora egokitu edo moldatu egiten
dire beraien ondorengoek jarautsiko dituzten eraldaketa fisiologikoen bitartez eta honetan datza
transformismoa.

 Darwin-en Eboluzionismoa (XIX. mendean): Espezieak denboran zehar emandako mutazio


genetiko askoren emaitza dira. Espezieen hautespen naturala, trasformazio genetiko txikiei esker
ingurugirora hobe adaptatutako izakiak bizitzaren borrokan arrakastatsuagoak diren espezieak
bizirauteko eta ugaltzeko aukera gehiago dutela baieztatzen duen teoria da.

 Teilhard de Chardin en Cosmogenesis-a(XX. mendean): teoria eboluzionista eta pentsamendu


kristaua baterateko saiakera egin zuen.

Gaur egun, eleta ebolutibo izugarria dago hominizazio prozesuari dagokionez. Tradizionalki, espezieen
arteko eboluzio lineal kronologiko bat finkatu egin zen, baina tesi hau erabat zaharkiturik dago. Egun,
hominizazioa, etenkorra den eta denboran zehar eman den prozesu bat bezala ulertzen da: espezie
baten sorrera ez du zertan beste baten desagerpean suposatu behar. Azken urteotan, eta aztarnategi
berrietan egin diren lanek bultzatuta, teoria ezberdinak jorratu dira fosil berrien aurkikuntzek
hominizazio prozesuari dakartzaioten eraginak deskribatu eta azaltazeko.

--------------------------------------------------HOMINIZAZIO PROZESUA-------------------------------------------
----
Gizakia, gainontzeko espezieak bezala, hominizazio legez ezagutzen dugun eboluzio prozesu
luze baten emaitza da. Gure espeziea, primateen talde zoologikoaren barne kokatzen da.
Primatak duela 70 m.u. sortu ziren, Purgatorius-a ordezkari izan daitekeelarik: garun handia,
ikuspen esteroskopikoa eta transformazio bikoitza izandako eskuan zituen: erpurua beste lau
hatzekiko guztiz kontrajar ziteken beste hatzen puntak zuzenean ukitzea baimenduz, eta
atzaparrak ezkazalek ordezkatuak izan ziren.
Primateetatik adar ezberinak sortu ziren, duela 30 m.u., hauetariko batzuk, klima
aldaketari aurre egiteko, hominizazio prozesu bati hasiera eman zioten. Prozonsul-a, duela 20
m.u. Afrikan lokalizatua, hauetariko bat izan zen eta aldiz, hominizazioari hasiera eman ez
ziotenek pongidoen taldea osatu zuten gorilak, orangutanak eta txinpanzeen adar
ebolutiboari hain zuzen ere. Hurrengo aldaketa klimatikoan, simio batzuk ehiztari izatera pasa
behar izan zuten eta horrela duela 5 m.u., hominidoen taldea sortu zen. Hominido guztiek
ezaugarri amankomun batzuk dauzkate: dimen erreflexiboa, eguneroko zeregietan, gehien
bat elikagaien lorpena eta aprobatxamenduari lotutako eginbeharrei aurre egiteko
erabilgarriak diren tresneriaren sorreran du adierazpen garbiena; antroplogiaren ikuspuntutik
aldiz, erabakigarriak diren elementuak ordea, besoak, hankak, buruhezurra eta, orohar,
gorputzaren posszio zuzena edo bipedismoa dira. Paleontologiak ordea, hominizazioa
kokaleku natural batzuetan besterik ez zen eman eta gunerik aproposena Afrikako Sabana
izan zen. Baina zientzilari guztiek onartzen dute adostasunez, aldaketarik eraginkorrena
elikagaien aldaketa izan zela, hau da, biltzailetik ehiztari izatera pasatzea. Hominizazio
prozesu hau zenbait faktore edo mekanismo sustatzaile izan zituen.
Desafio edo erronka klimatikoa: duela 12 m.u. eta 5 m.u. bitartean eman zen
aldaketa klimatikoak, hegoaldeko Afrika baso tropikala sabana belarkara izatera
pasa egin zen. Honek erronka ekologiko garrantzitsu bat planteatu zuen primate
arborikolentzat. Hauek zuhaitzen fruituez elikatzen ziren, baina egoera klimatiko
berriak baldintzatuta, batzuk ehiztari izatera pasa egin ziren. Horrela, ehizaren
jardurak ondorio batzuk ekarri zituen: taldea osatzen zuten gizabanakoen arteko
kooperazioa, behaketa gaitasuna eta adimenaren garapena, atzaparrak edo
letagin handiak ez izatean ehizarako tresneria sortzeko beharra, haragia jatean
zeukaten energiaren handitzea, aisialdi denboraren ugaritzea eta ikasketei
dedikatzeko aukera.

 Eskua eta garunaren arteko harreman dialektikoa: aldaketa klimatikoak, eskua


funtzio lokomotrizetik aske utzi zuen. Hominidoek zutik jarri behar ziren maiz
sabanaren belardien gainetik ikusi ahal izateko (ehiztatu ahal izateko eta
ehizatuak izatea ekiditzeko). Beraz, laster asko, eskua aurkitutako objektu
manipulatzeko eta horietatik tresna berriak sortzeko erabiliak izan ziren. Eskuak
trebetasuna irabazten zihoan habilitatea, garunaren garapenean eragina zuen,
eta are eta garunaren garapen handiagoa izan, are eta esku trebeagoak zituzten
tresneri egokitu eta perfektoagoak sortzea baimenduz.

 ‘Juvenilizazio’ prozesua: Johanson-ek garunaren garapena eta ohitura sozialak


azaltzen zituen azalpen bat proposatu egin zuen, gurasoen zaintzetatik eta
jokuaren garapenari zor zaizkiola alegia. Bi ekintza edo jarduea hauek,
gizabanakoaren haurtzaroa luzatuko lukete eta hau, errentagarria da
taldearentzat garunaren garapena handitzen eta harreman sozialak hobetzen
zituen heinean taldeari koherentzia eta ingurugiroarekiko egokitze hobea
bultzatuz.

2. ANTROPOLOGIA ETA ARKEOLOGIAREN EKARPENA

-----------------------------------------------ANTROPOLOGIA-----------------------------------------------
--

Antropologia gizakiak denboran zehar izan dituen ezaugarri fisiko biologikoak nahiz
soziokulturalak eta inguruarekiko dituen erantzunak aztertzen ditu. Era berean, gizakiaren
eta giza taldeen produkzio teknikoak eta artistikoak, sinesmen espiritualak eta ingurugiro
sozial nahiz naturalarekin dituen harremanak ditu aztergai, ikuspuntu sinkroniko eta
diakroniko batez, beti gizakiaren sorrera, garapena, estruktura, esanahia eta funtzioa aintzat
hartuz.
Antropologiaren barne, antropología biologikoa edo fisikoa aurki dezakegu, eta
gizakia hartzen du aztergai garapen eta egokitasun prozesuetan. Eta, ikuspuntu eboluzionista
izatean, antropologo fisikoek hominizazioak eragindako aldaketa handietaz aparte,
populazioetan eman ohi diren aldaketen berri ere eman nahi dute. Gizakiaren aniztasun
fisikoak bere gain ditu azalaren pigmentazioa, garunezurraren forma, taldearen bataz besteko
tamainia, ile mota, etab. aztergai gisa. Aniztasun hau lantzeko ikerketa anatomikoetaz
baliatzen bada ere, gizaki eta bestelako espezieziekin dauzkaten harremanak (animaliak,
landaredia), klima, osasunarekin zerikusia duten gaiak eta gizarte ezberdinen arteko
harremanak ere egiten dituzte.
Antropologiaren beste adar bat, antropología arkeologikoa da eta antropologiaren
berezko teknikak eta metodoak arkeologikoekin batera erabiltzen ditu, aintzineko gizarteen
konpordamentua eta sistema kulturalak ikasteko intentzioarekin.

-----------------------------------------------------ARKEOLOGIA---------------------------------------------
--
Sergio RIPOLL-ek bere ‘Prehistoria y su método’ liburuan arkeologia disciplina akademiko eta
zientifiko ezberdianak (antropología, historia, paleografía, filología) bere gain hartzen dituen
eta gizakiaren iragana bere aztarna materialen bidez ezagutu nahi duen zientzia konparatiboa
da.
Aztarna materialak dira arkeologoaren informazio eta datu iturri nagusiak, eta beren
potentzia informatiboa, bere kontserbazioaren eta inguruaren aldaketa ezen araberakoa
izango da. Arkeologiaren lan eremua objektuen aurkikuntza eta ikerketan datza eta
prospekzioa eta indusketan oinarritzen da.
Prospekzioa lurralde batean aztarnategi bat aurkitu eta industu aurretik egindako lan
multzoari deritzo. Indusketa, lurraldearen gainean egindako ekintza bat da, aintzineko
gizakiek izandako jarduera eta bizitzaren berri izateko aztarnen bila. Jarduera garaikideak,
espazioan horizontalki aurkitu ohi dira, eta aldaketak daudenean, hauen berri izateko
espazioa bertikalean aztertu behar da. Espazio horizontal eta sekuentzia kronologiko
bertikalen arteko ezberdintasun hau da indusketa metodoen oinarria. Horrela, lurra
dokumento historiko bilakatu egiten da eta arkeologoen lana da lur horrek gordetzen duen
informazioa deszifratzea, itzultzea, interpretatzea. Emaitzak, ondorengo laborategiko ikertze
prozesuen ostean lortzen dira, zaharberritze eta materialen ikasketa egiterakoan. Lan honen
zati oso garrantzitsu bat aztarnen datazioa da, eta bi método existitzen dira honetarako:
datazio erlatiboa eta absolutua.
Datazio método erlatiboa, gauza bat beste zerbait baino aintzinagokoa dela
determinatzeko aukera ematen digu. Indusketa baten deposito arkeologikoak horretarako
erabili izan daitezke; zerbait beste gauza baten behekaldean egotekotan zaharragoa edo
aintzinagokoa dela esan nahi du. Datazio método absolutuak berriz, data konkretuago batera
ailegatzeko aukera ematen digute. Karbono14-a ezagunena da, honek indusketetan
ateratzen den materia organikoa (animalien arrastoak, egurra, etb.) datatzeko erabiltzen da
eta 70.000- 100.000 aintzinatasuna neurtzeko ahalmena dauka. Dendrokronologiak
zuhaitzen enborren urteroko hazitzean oinarritzen da. Potasio Argoi metodoa geologoek
erabilia da milaka urteko aintzinatea duten arroka eta harkaitzak datatzeko. Afrikan kokatzen
diren hominidoen aztarnetegiak datatzeko erabiltzen da. Hauekin batera beste método
ezberdin batzuk daude eta hauen artean hidrogeno, fluor eta obsidiana isotopoen erabilera
etabarrek, irauli egin dituzte arkeologoen ikerketak.

3. LEHEN TIPO EBOLUTIBOAK

Jarraian prozesu ebolutiboaren faseak landuko ditugu: preaustralopitenzinoak,


australopitezinoak, lehen hominidoak, neandertalak eta gizaki modernoak. Espezie
hauetariko batzuk Pliocenoaren garai geologikoan bizi izan ziren (5,3 m.u.-2,6 mu) eta
besteak Pleistozenoan (2,6 mu -12.000 ka) Kronologia geologiko hau azkenen garaiotan
Nazioarteko Estratigrafia Komisioak erabaerritua izan da.

------------------------------------------PREAUSTRALOPITEZINOAK--------------------------------------
-
SAHELANTHROPUS TCHADIENSIS da (6 edo 7 muko): Lehendabiziko tipo ebolutibo bipedoa.
ORRORIN TUGENENSIS (6 m.u. antzinatasunduna). ARDIPITHECUS KADABBA (5,77-5,2 m.u.).
ARDIPITHECUS RAMIDUS (5,5-4,5 mu). Aurkitutako fosilak eskasak eta fragmentatuak dira eta
beraz, ez dago adostasun amankomunik preaustralopitezinoak bi hankatan ibiltzeko gai
zirenentz auzian, baina eta 1992.an aukitutako eskeleto ia osoak bipedoak eta sorbalda
zuzenarekin ibiltzen zirenaren teoriaren zuzentasunaren adierazletzat hartu den nahiz eta
luzera handiak ibiltzeko gaitasunik ez zuela pentsatatzen den. 2005 eta 2009. urteetan
etiopian egindako aurkikuntzek teoria honen baieztatze frogak bezala ulertuak izan dira.

-------------------------------------------AUSTRALOPITEZINOAK------------------------------------------
-

Australopitezinoak eta hominidoen arteko ahaidetasunik ote dagoen inguruan eztabaida eta
kontrobertsia handiak sortu egin dira. Richard LEAKEY-k horrelako loturarik existitzen zenik
ukatzen zuen eta apika arbaso amankomun bat komunean izango zutelakoan, aldiz,
JOHANSON eta WHITE-k austrolopitezino eta hominidoen arteko ahaidetasunaren
defendatzaile izan ziren, bien artean austrolopithecus afarensis-a kokatuz. 1974an aurkitutako
espezie honen fosilik ezagunena, Lucy, teoria hau baieztatu egiten du eta indar handiago
hartu egin zuen Ardipithecus ramidus-a agertu egin zenean.

Austrolopitezinoen kronologiari dagokionez, duela 4mu Afrikan agertzen dira eta duela 2mu
desagertu egin ziren klima aldaketa bortitzek sortutako Sabanaren desertifikazioaren
ondorioz. Zenbait austrolopitezinok landare produktuen esplotatzaile bihurtu ziren eta
murtxikatzeko aparatoa izugarri garatu zuten, PARANTHROPUS-aren kasuan bezalaxe.
Baina, beste zenbait austrolopitezinok, gutxinaka haragijaleak bihurtu egin ziren
lehendabiziko Homoen sorrera bultzatuz.
Austrolopitezinoen ezaugarri morfologikoen artean, 1,20-1,40 metrotako altuera,
500 zentimetro kubiko baino gehiagokoa zen, kopeta iheskorra, begi zuloen arkuek torus
goibetzulo bat osatzen zuten, kokots gabeko aurpegi prognatoa, esku luze eta finak eta
orohar, konplexio ahula aipatu daitezke, bipedoak izatearekin eta hitzik ez egitearekin batera.
Hauen industriari dagokionez, ez da uste tresneria sortzeko gai zirenik, baina 1999.
urtean Keniako Turkana lakuan aurkitutako 2,3mu-tako antzinatea zuten lanabes litikoek,
erramenten lehen sortzaileak austolopitekoak izatearen aukera ireki zuen ez eta Homo
habilisak.
Australopitezinoen bizimodua oihan tropikalean eta sabanan kokatzen zen, eta hauen
dietarengatik baldintzatua zegoen: belarjale eta orojaleak izan ziren, eta askotan ehiza
egiteko makilez, hezurrez eta harriz baliatzen ziren.

Kronolog (mu) Lokalizazioa Aurkitzailea Beste info.


A. Anamesis 4,2-3,9 Turkana lakua (Kenia) 1995. Leakyak
Etiopia 2005 Tim White
A. Bahrelghazali 3,6 Koro (Chad), Rift 1995 Brunet East Side Story teoria
bailararen mendebaldean zalantzan jarri
A. Afaerensis
A. Africanus
A. Garhi
A. Sebida
A. Ethiopicus
A. Boisei
A. Robustus

You might also like