You are on page 1of 2

41.

gaia

NAZIONALISMOA ETA LIBERALISMOA XIX. MENDEKO EUROPAN

1. ERRESTAURAZIOA ETA IRAULTZA

Errestaurazioa, 1814ko Napoleonen erorketatik 1830ko iraultzak arte luzatzen da.


Funtsean, Europako gobernu gehienek Frantziar Iraultzaren ostean sortutako
errealitate sozial, politiko eta ekonomiko berriaren kontrako izandako erreakzioan
datza, hots, Aintzineko Erregimenera itzultzea zuen xede nagusi. Napoleonek
Fontainebleau-en abdikatu egin zuenean gobernu bururako aukeragai ezberdinak
zeuden, baina Charles Maurice de Talleyrand-ek, Luis XVIII.a aurkeztu zuen oposizio
gutxien izango zuen aukera politiko gisa, eta Europako lurralde gehienek aukera hau
onetsi egin zuten. Errege berri honek aurkeztutako eskutitz konstituzionalean, nazio
subiriotasuna ukatzen zuen baina praktikan, berdintasun legala eta ordezkapen
sistema bat eskaintzen zuen. 1814an, potentziek Borboindarren gobernuarekin
hitzarmen bat sinatu zuten, Pariseko Lehen Tratatua, Frantziaren mugak 1792an, edo
gerra aurretik zuen hedapenera murriztuz. Ez zizkioten indenmizaziorik ezarri eta
Napoleon erbesteratua izango zen Elba irlara. Errusiak Balkanen auzian esku ez
hartzearen konpromezua hartu zuen eta Finlandia bereganatuko zuen, baina
Ingalaterrak ez zuen itsasoa menperatzeari ez zion uko egin eta Malta, Joniar irlak eta
Heligoland-eko lurraldeak bere esku izaten jarraitu zuen, Amerika eta Afrikan
lurraldeak irabazten zituzten bitartean. Beraz, aintzineko inperioetatik bizirik zirauen
bakarra, Inglaterra izan zen.

----------------------------------------VIENAKO KONGRESUA------------------------------------
--

Vienako kongresuaren lehendabiziko sesioa, 1814ko irailan egin zen. Talleyrand zen
Frantziako ordezkaria, Robert Stewart (Castlereagh-ko kondea) Inglaterrakoa,
Klemens von Metternich Austriakoa, Karl August von Hardenberg Prusiakoa eta
Alejandro I Tsarra, Errusiakoa. Hiru ideia nagusitu ziren lehen saio horretan:
monarkiaren zilegitasuna aldare eta tronuaren arteko batasunak ziurtatua, Europako
monarkien arteko elkartasuna arerio amankomunaren aurka, Iraultzaren aurka eta
pentarkiaren oreka mantentzearen konpromezua. Kongresuaren aktak, hurrengo
puntuak zilegitzat hartu zituen: Austria eta Prusiako monarkien errestaurazioa,
Holanda Herbeherak bezala berriztatua izan zen Orange-ko etxearen monarkia
aintzat hartuta, Vartsoviako Dukadoa Errusiaren zati izatera pasatu egin zen
Alejandro I.a errege konstituzionala zelarik, Inglaterrak Malta bereganatu zuen,
Suitzak canton estatusa berreskuratu egin zuen, Cerdeña Genovako erreinura atxikitu
zen, Austriak Toskana, Milanesadoa eta Venecia berreskuratu egin zuen (Italiako
gainontzeko lurraldeak Aita Sainduaren eskuetan geratu ziren edo dukerri txikiak
osatu zituzten), Muratek Napoliko tronua mantendu zuen (denboran luzatu ez bazen
ere), Braganzarrek Portugal berreskuratu zuten, Borboiek Espainia eta Sizilia
(Aurrerago bi Sizilien erreinua osatuko dutena, Napoli atxikitzen zaienean) eta
Alemania atomizatua geratu zen, baina Inglaterrako erregeak ez zen Hannover-ko
elektore izango.

-------------------------EHUN EGUNAK ETA HAUEN ONDORIOAK--------------------------

You might also like