You are on page 1of 6

GENETIKA MUTAZIOAK ETA

KRETAZEO GARAIKO SUNTSIPEN


MASIBOA

Itxaso Urkiaga Vaquero


iurquiaga003@ikasle.ehu.eus
LABURPENA
Aukeratutako hipotesia mutazio genetikoaren hipotesia da, Tsakas eta David
1987.urtean galaratutakoa, “Population genetics nd the Cretaceus extinción”
artikuluan.
Hipotesi hau aukeratu izanaren arrazoia, oso erakargarria eta zentsuzkoa
iruditzen zaidala da. Betidanik izan dut interesa genetikan, eta berehala piztu
zait jakiteko gogoa gai honi buruz. Gainera bateragarria iruditzen zait, gaur
egungo dagoen meteoritoen talkan teoriarekin.
Honen esanetan, izpi kosmikoak eta argi ultramoreak, garai horretako faunan
eragin handia izan zuen, neurriz kanpoko mutazio genetikoak eraginez. Eta
ondorioz, ingurunearen aldaketei oso zaurgarri bihurtuz.

SARRERA
Kretazeoko suntsipen masiboaz ohartu ginenetik, bere zergatia jakiteak
historian zehar gero eta garrantzia handiago izan du. Dena den, autoree askok
denetako hipotesiak plazaratu dituzte gertaera hau azaltzeko.Autoreetariko bi,
Tsakas eta David izan ziren. Honela, haiek (1987an) azpimarratu zuten,
suntsipen masibo hauen azalpenetariko bat izan zitekeela nola izpi kosmikoak
eta argi ultramoreak garai horretako faunan, mutazioak eragin zituztela,
inguruko aldaketen aurrean oso makal bihurtuz. Gaur egun, badakigu suntsipen
masibo hauen atzetik badagoela meteoritoen talkak (Alvarez et al., 1980.). Ala
eta guztiz ere, lan honen helburua, izpi-kosmiko eta argi ultramoreak
eragindako mutazioen hipotesia gaur egungo teoriarenarekiko osagarria dela
erakusketa da, horretarako Tsakas eta David plazaratutako zenbait artikuluetan
eta Kimuraren beste artikulu batzuetan oinarrituko gara.

1
Hipotesi honi buruzko informazioa bildu hondoren ezin dezakegu esan zehazki
zergatik gertatu izan zen suntsipen masiboa, baina bai argudiatu dezakegu hau
gertatzearen arrazoiren bat.
Kimuraren lana irakurri ondoren (the mutation load in small populations 1963)
badakigu populazio txikietan, mutazioa frekuentziak lotuta daudela izpi
kosmikoen fluktuazioekin eta beraz horren ondorioz mutazioen kopurua
indibiduoetan aldagai arraro bat bilakatzen da. Mutazio arraro hauen kopurua
kalkulatu daiteke.
Datu hauek kalkulatuta izanda, eta beste espezien datuekin konparatuta,
badakigu, garai horretako animalien populazio txikiak, handiak baino mutazio
kopuru handiagoa jasan zutela.
Populazio hauetan, mutazio kaltegarri txiki bat askoz hilkorragoa da
populazioarentzat, mutazio oso handi bat baino. Hau gertatzen da, mutazio
kaltegarri horren ondorengoak oinordetzatuko dutelako, populazioan zehar
hedatuz eta kaltetuz. Aldiz mutazioa oso handia eta kaltegarria bada, indibiduoa
hil egingo da eta beraz, ez da oinordetzatuko.
Gainera Tsaskas eta David-en ikusi zuten dibertsifikazioa eta
dezberdintzapena, mutazioen ondorioak dira. Beraz, erradiazio handi bati
arriskugarri egonda, adibidez, alderantzizko geomagnetismoa, eboluzioa
azeleratuko du, mutazio kopuruak handituz.
Beraz, espezien dibertsifikazioa eta mutazio kopurua zuzenki proportzionalak
zirela, eta orduan zenbat eta dibertsifikazio gehiago izan, espezieak azkarrago
desagertu egiten zirela. Honetako adibideetariko bat Amoniteak dira (1. Irudia).
Baina aldiz itsas hondoko zenbait espezietan (non izpi kosmikoak ez zitzaien
hain beste ailegatzen) Nautilusak bezalakoak, ez zeukaten dibertsifikazio
handia, eta garai horretako suntsipen masibotik bizirik atera ziren, gaur egun
arte iraunduz. (2. Irudia).

1. Irudia
2. Irudia
Kretazeo garaiko Amoniten
dibertsifikazioaren adibide bat. Gaur egungo Nautilus-ak.

2
Bestalde, Tsaskas 1984. urtean argitaratutako “Geomagnetic reversals as a
posible explanation for periods of punctuated speciation on earth” artikuluan
ikusten da, garai horretako geomagnetismoa alderantzikoa zen (1000-10000
urte iraundu zuena), horregatik izpi kosmikoen eta argi ultramoreen esposizioa,
askoz handiagoa zen.

Lurran alderantzizko geomagnetismoa egon

Izpi kosmiko eta argi ultramoreen espozizioa handitu izaki bizidunetan

Mutazio kopurua handitu

Dibertsifikazioa areagotu

Populazio txikiak mutazio kopuru handiak jasan

Izaki bizidunen ahultasuna handitu, extinsiora haiegatu arte


Grafiko 1.

Gertatutakoaren hipotesiaren laburpena.

Hortaz lehenago azaltzen den bezala (Grafiko 1.) jasandako mutazioak oso
ondorio kaltegarri erakarri zituen Kretazeo garaiko izaki bizidunei, horrexegatik
oso ahulak zirela esan dezakegu ezusteko baten ahurrean.
Gaur egun dagoen teoría aztertzen badugu, Alvarez et al., 1980. Urtean
plazaratutakoa, ikus dezakegu nola, hipotesi honetan azaltzen den guztia
horrekin gutiz osagarria da.
Garai horretako faunak, mutazio kantitate askoren eraginak jasatzen zeudenez,
oso sentikorrak ziren edozein motatako inguruko aldaketa bortitzen aurrean.
Horregatik, meteoritoen talken ondorioak, Kretazeo garaiko ia fauna osoko
suntsipen masiboa dakartza.

3
BILAKETA BIBLIOGRAFIKOA
Honi buruzko informazioa aurkitzea nahiko erraza izan da, Tsakas eta David
hipotesi honek argitaratu baino lehen, beste bi artikulu idatzi zuten, bata biak
batera eta bestea soilik Tsakas argitaratutakoa. Gainera, zientifiko askotako
lanetan oinarritu izan dira, beraien hipotesia osatzeko.
Egon diren arazorik inportanteenak, Tsakas bakarrik argitaratutako artikulua ez
aurkitzea eta Motoo Kimuraren 1963. urteko argitaratutako artikulua ulertzea
izan dira.

BALORAZIOA
Nire usteetan hipotesi honek, zentzuzkoa iruditzen zait. Nahiz eta gaur egun
dagoen teoría meteoritoen lurraren kontrako talkan oinarritu, osagarria izan
daitekeela dirudi.
Lehenago azaldu dudan bezala, neurri gabeko mutazio kantitate hauek, oso
eragin handia izan ditzakete indibiduoaren kalteberatasunean. Eta beraz
ingurunean gertatutako edozein bat-bateko aldaketa, erasan handia izango
lukete.
Gainera bat-bateko aldaketa, meteorito askoren talka izanik; suntsipen masibo
bat egotea ez da zentzugabeko gertaera bat izango, kontuan hartuta mutazio
horiek eragindako kaltea indibiduo bakoitzean.

4
BIBLIOGRAFIA
TSAKAS S.C., 1984. Geomagnetic reversals as possible explanation for
periods of punctuated
speciation on earth. Genehcs, 107 (suppl.), 5108.

TSAKAS S.C., DAVID J.R., 1986. Speclation burst hypothesis: an explanation


for the variation in
rates of phenotypic evolution. Génét. Sét. Eval., 1& 351-358.

KIMURA M., 1961. Some calculation on the mutational load. Jpn. J.G € net., 36
(suppl.), 179-190.

KIMURA M., 1963. Numerical methods used to evaluate thc mean and the
variance of the mutational load with genie selection. Appendix lrz: KIMURA M.,
MARUYAMA T., CROW J.F., Mutation load in small populations, Genetic. f,
48,1310-1312.

You might also like