You are on page 1of 1

2019tik 2022ra arte, AZKEN TXANPA

Maiatzaren 16an, bazkide-kudeatzaileek 7. bilera egin zuten; enpresak, CCOO eta UGT-ren laguntza eraginkor batez
eta Zentro arteko Batzordea osatzen duten gainerako partaideen geldotasunez, urrats berria egin du “Telefónicako
Enplegua” “eraldatzeko” aurreikusi duen bidean.

Birritan ohartarazi dugu “kontratu” berria eratzen ari dela, lan-baldintza eta soldata berriekin, langileak kontzentratzen
eta zentralizatzen direla, baldintza malguak betetzen dituztela zeregin berriei ekiteko, eta lan-bizitza amaiera
aurreratuz, behartuz eta ezezagunak diren baldintza ekonomikoetan.

Ereduaren behin-betiko ondorena, Enpresaren alde bakarreko erabakiz, Negoziazio Kolektibotik kanpo hartzen ari da,
eta Zentro-arteko Batzorde osoa agertzen ari den geldotasun eta ezgaitasun nabarmenarekin. Aipatu bileran,
ezkutuan, gordean, Enpresak begi-bistakoaren “berri eman du”: “antzinako Telefónica” baztertuz, hura ezagutzen
genuen eran, “Operazioen” arloa berregokitu nahi du -deuseztatu alegia-, azpikontratazioak egiteko katearen
kanporatzea indartu nahi du, hondarrak geografikoki bildu nahi ditu, eta telekomunikazioa berari dagokion
ekoizpenetik behin-betikoz baztertu nahi ditu; birmoldaketa hau jakinarazi da; ez dute negoziatzeko asmorik, eta ez
die inork eskatu gainera.

Adierazi dutenez, lau batzordek horretan dihardute, bitartekoekin eta helburu horretan; hauek 2022. urtera arte
arituko dira. Begi-bistakoa da 2017tik 2020. urtera arteko berregituratzeko eta mugikortasun behartuaren egitasmoa,
gauzatzen ari dena, egitasmo orokor baten alderdia direla, eta behar dituzten ekintzek, ordurako paper bustia, ez dute
Lotutako Enpresen Hitzarmenean estaldurarik.

Azken aldi honetan prozesua identifikatu dugunok, operazioei dagokienez, 2017ko azaroan ezagutarazi zena eta
mobilizazioekin jarraitu eta jazarri edo esetsi duguna, eta argi samarra izan daitekeen edonor jabetuko da lan-
egitasmo bera abian dela, esan dezagun, “Saltzaileentzat” eta “Ingeniaritzarentzat”; bestela esanda, enpresa
osoarentzat eta langile guztientzat, Hitzarmenak eragin edo haren kanpo izan, Madrileko Gran Víatik, “probintziarik”
txikienera.

Bien bitartean, CCOOk–UGTk eusten diote azpilanari, langileak intoxikatuz eta adoragabetuz, Negoziazio Kolektiboari
bidea urratuz, 2019. urtean zabalduko denean, “arrain guztia saldutzat egongo da” eta kalterik txikiena dela “saltzen”
saiatuko zaizkigu.

LAB-
LAB-CIG berresten da erreala den alternatiba bakarrean:
bakarrean: geure buruak antolatzean eta mobilizazioan.

ELKARRETARATZEA: 2018/06/08
B.Aires Zentralean - 11,30etan
ETENGABEKO NEGOZIAZIO ETA EZARPENAREN AURKA
Euskal Herria -Galiza; 2018./06/05

You might also like