You are on page 1of 61

SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

Ruben Eriz Gongeta


Marrazkilaria: Belatz

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

UNITATE DIDAKTIKOA

Izenburua MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

Maila LMH 4 Saio-kopurua 10

Lantzen diren ekintzen dominioa (berdez)

1 2 3 4 5 6

Bakarkako Bat baten Elkarlaneko Elkarlaneko- Ziurgabetasun- Adierazpen- eta


ekintzak aurkako ekintzak aurkakotasuneko inguruneko arte-ekintzak
ekintzak ekintzak ekintzak

Justifikazioa

Unitate didaktiko honetan ziurgabetasun-inguruneko ekintzen dominioa lantzen da —bosgarrena


sailkapenean—, eta helburu nagusia da ikasleak trebatzea egoera eta ingurune ez ohikoetan,
bizikletaz egindako desplazamenduetan moldatzen jakin dezaten.
Ekintza motor mota bat aukeratu da dominio hori lantzeko: gurpil gaineko jarduerak (mendiko
bizikleta erabilita). Unitatearen hasieran, ikasleek mendiko bizikletaz jarduera batzuk egingo
dituzte eskolako jolastokian. Tartean, alde batetik, bizikletaren oinarrizko mantentze-lanak egingo
dituzte, eta bestetik, zirkulazio-arauak eta bide-seinale garrantzitsuenak ezagutzeko jarduerak
egingo dituzte. Unitatearen azken saioetan, eskolatik kanpo, zehazki dominio horri dagozkion
jarduera motorrak egingo dituzte: gurpil gaineko jarduera motor batzuk, ingurune ez ohikoetan
moldatzen ikasteko.
Gurpil gaineko jarduerek gaitasun motorra garatzen laguntzen dute, batez ere
ziurgabetasun-ingurunetan segurtasunez mugitzeko gaitasuna. Halaber, oso ekintza aproposak
dira ikasleen motibazioa pizteko. Horrez gain, jarduera motor horiei esker, ikasleei aisialdirako
eskaintza zabaltzen diegu, mendiko bizikleta natura-ingurune batean erabiltzea esperientzia
aberasgarria izango baita.
Bizikleta taxuz erabiltzeak, ekintza motorra den aldetik, ikasleen ongizate fisikoa eta psikikoa
garatzen laguntzen du. Era berean, bizikletak, garraiobidea den aldetik, mugitzeko gero eta
askatasun eta autonomia handiagoa ematen die ikasleei, espazioan desplazamendu luzeagoak
egiteko, eta horrenbestez, hala ingurune ezagunetan nola ezezagunetan jolasteko eta
disfrutatzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 1


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

Helburuak eta ebaluazioa

Helburu didaktikoak Ebaluazio-irizpideak Lorpen-adierazleak Ebaluazio-tresnak

Bizikleta gidatzeko oinarrizko


3. Gorputza zenbait jarreratan teknikak menderatzen ditu: martxak
Bizikletaz ibiltzen trebatzea, jartzea eta orekatzea, tentsioa, aldatzea, balaztak erabiltzea, orekari
ziurgabetasun-inguruneetan erlaxazioa eta arnasketa eustea, esku bakarrarekin gidatzea, Hasierako ebaluazioaren orria
kontrolatuz. bira itxiak egitea, makurtzea eta
eraginkortasunez mugitzeko. arrapala pasatzea.
Bizikleta, ondo ibiltzeko prestatzen
du eta egokitzen du.
Lorpenen jarraipen-orria
Ingurunea aztertu eta erabaki
zuzena hartzen du, bizikletaz
mugitzeko.
Bizikleta-irteeretan arriskuak Segurtasuna lehenesten du. Autoebaluazio-orria
antzematen eta saihesten jakitea 1. Ezezagunak eta zalantzagarriak
eta egin beharreko ahalegina diren ingurune askotarikoetan Oinarrizko zirkulazio-arauak ezagutu
egoki neurtzea eta kudeatzea, egokitzea lekualdatzeak eta eta errespetatzen ditu.
ziurgabetasun-inguruneetan era jauziak.
autonomoan mugitzeko. Irteeretan, ahalegina
eraginkortasunez kudeatzen du. Koebaluazio-orria

Bizikleta jolas-tresna eta garraiobide


gisa balioesten du.

2
LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA
SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

Gure jokabideek
natura-inguruneetan eragin
ditzaketen kalteei antzematea, Natura errespetatzen du.
haiek indentifikatuta ingurumena
babesteko.

Jardueretan, gustura hartzen du Hasierako ebaluazioaren orria


4. Jarrera aktiboak izatea, egoera
fisikoa oro har hobetzeko, eta parte eta jarrera positiboa du.
jarduerak egitean kontuan hartzea
norberaren gorputzaren eta
Jarduera fisiko guztiak egitean Harremanak emaitzaren gainetik
mugimendu-gaitasunaren aukerak
nork bere buruarekin eta balioesten ditu. Lorpenen jarraipen-orria
eta mugak.
besteekin jarrera arduratsua
izateko prest agertzea. 6. Norberaren ahalegina eta
taldearekin ezartzen diren Irabaztea edo galtzea onartzen du.
harremanak identifikatzea jolasen
eta kirol-jardueren oinarrizko balio
Autoebaluazio-orria
diren aldetik, eta haiekin bat Hausnartzeko tartean, taldean era
jokatzea. positiboan eragiten du, eta kritika
eraikitzailea egiten du.

8. Jokabide aktiboak izatea, ariketa


Jarduera fisikoa egiteko arropa eta Koebaluazio-orria
Jarduera fisikoa egitean fisikoak osasunerako duen balioa
oinetako egokiak erabiltzen ditu.
ekipamenduari eta higiene- aintzat hartuta, gorputza eta
ohiturei erreparatzea, bizi-ohitura jarrera- nahiz elikadura-ohiturak
osasungarriak finkatzen eta zaintzeko interesa izatea, eta
Jarduera fisikoa egitean, osasuna
autonomia izaten laguntzeko. drogen kontsumoa eta portaera-
eta higienea zaintzen ditu.
mendetasunak sor ditzaketen
jokabideak saihestea.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 3


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

Edukiak

• Desplazamenduak bizikletaz ziurgabetasun-inguruneetan edota ezohikoetan


• Bizikletaren erabilera egokia eta trebetasunak
• Planoen eta grafikoen interpretazioa
• Bizikleta-atalen erabilera egokia (balazta, abiadura-aldagailua…)
• Zirkulazio-arauak: oinarrizko bide-seinaleak eta segurtasun-gomendioak
• Ingurumenaren ezagutza eta errespetua: garapen jasangarria
• Bizikletaren oinarrizko mantentze-lanak: eserlekuaren altuera doitzea, gurpilen presioa
neurtzea eta gurpilak aldatzea
• Norberaren indarraren neurketa eta esfortzu fisikoaren erregulazioa
• Arriskuen antzematea eta saihestea
• Talde-hausnarketa: kritika eraikitzaileak
• Emozioen azterketa: emozioen kontzientzia hartzea eta norberaren erregulazioa
• Ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa
• Errespetua: natura-ingurunearekiko, norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko eta
materialarekiko
• Osasun- eta higiene-ohiturak

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 4


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

Irizpide metodologikoak

Unitate didaktiko honetan, ikasleek ziurgabetasun inguruneetan bizikletaz desplazatzen ikasiko


dute. Horretarako, jarduera batzuetan elkarlanean arituko dira, eta beste batzuetan bakarka.
Jarduerak era progresiboan daude antolatuta, saioz saio: ingurune egonkorrean hasi eta
natura-ingurunean bukatuko dira, eta ikasleen premien arabera egokituko ditu irakasleak.
Hasierako sei saioetan bizikletaz trebetasun-ariketak egingo dituzte ikasleek, batzuetan jolasen
bidez, besteetan txokoetan arituz. Txokoetan, errotazio-sistema erabiliko da geldirik dauden
uneak ahalik eta laburrenak izan daitezen. Hurrengo saioetan irteerak antolatuko dira, eta
horietan, zehazki, ziurgabetasun-inguruneko ekintzen dominioari dagozkion jarduera motorrak
egingo dituzte.
Bestalde, ikasleen segurtasuna ere oso kontuan hartu beharrekoa da, ikasleek beren
buruarenganako konfiantza eta segurtasuna areagotzea ere helburua baita unitate honetan.
Horrenbestez, aniztasuna kontuan hartzea ezinbestekoa da, eta, beraz, irakasleak jarduerak
zaildu edo erraztu egingo ditu (adibidez, trebetasun-ariketetan espazioa handituz; mendi-
irteeretan hainbat ibilbide aurreikusiz, orientazioan aurkitu beharreko baliza kopurua gutxituz
etab.), eta irteeretan, ikasleak binaka arituko dira, elkarlanean, trebeenek zailtasunak dituztenei
laguntzeko.
Ikastetxe barruko saioak kiroldegiko kantxan egingo dira, eta ikastetxetik kanpokoak inguruko
bide-gorrietan, mendi-bideetan eta, aukera izanez gero, belodromoan. Azken horietan,
segurtasunaz gain, baldintza klimatikoak ere kontuan izan beharreko aspektu garrantzitsua izango
da.
Materialari dagokionez, ikasle bakoitzak bizikleta eta kaskoa ekarri beharko ditu etxetik. Bestalde,
ohiko materialaz gain, mekanika txokorako erremintak beharko dira.
Ikasleek batzuetan banaka egingo dute lan; beste batzuetan, ordea, taldeka arituko dira.
Taldekatzeak (talde txikitan zein handitan) orekatuak eta heterogeneoak izatea bermatuko da.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 5


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

Kalifikazio-adierazleak

Espezifikoak: % 55

Jokabide motorraren garapena

Orokorrak: % 45

Ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa

Errespetua (norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko, natura-ingurunearekiko eta


materialarekiko)

Arreta

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 6


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak

1. Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

• Oinarrizko bide-seinaleak eta zirkulazio-arauak ezagutzea eta interpretatzea.


• Bizikletaren inguruko berezko lexikoa ezagutzea eta erabiltzea.
• Jendartean hitz egiteko oinarrizko arauak ezagutzea eta erabiltzea.
• Nork bere argudioak era egokian azaltzea eta besteenak entzutea.
• Nork bere erantzun motorrak, bizipenak eta emozioak taldean ahoz azaltzea.
• Ahozko komunikazioan hizkuntza ez-sexista eta ez-baztertzailea erabiltzea.

2. Matematikarako konpetentzia

• Denbora neurtzea.
• Espazioaren eta denboraren arteko loturaz eta espazioaren antolaketaz ohartzea.
• Distantzien, desnibelen eta gurpilen presioaren estimazioak egitea.

3. Zientziarako konpetentzia

• Planoak eta grafikoak interpretatzea.


• Bideko arriskuez jabetzea.
• Norbere garapenean jarduera fisikoaren eta ohitura osasungarrien garrantziaz
jabetzea.
• Bizikleta erabiltzeak garapen jasangarriari nola laguntzen dion ezagutzea.
• Hainbat natura-ingurunetara egokitzea.
• Natura-inguruneetan jarrera arduratsua izatea.
• Higienearekiko eta osasunarekiko jarrera arduratsua izatea.
• Aisialdia betetzeko jarduera fisikoa balioestea.

4. Teknologiarako konpetentzia

• Bizikletaren atalak eta beren funtzioak identifikatzea eta ulertzea.


• Bizikletaren oinarrizko mantentze-lanak egitea.
• Informazioa bilatzeko informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 7


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

5. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia

• Lehiaketetan, emaitzaren gainetik, ahalegina eta taldekideen arteko harremanak


lehenestea.
• Jolasetan eta jardueretan arauak betetzea.
• Gatazkak bideratzeko eta konpontzeko, elkarrizketa erabiltzea.
• Jarrera ez-baztertzailea izatea, aniztasuna balioestea eta lagunekiko errespetua
izatea inor baztertu gabe, gaitasun, genero, maila sozio-ekonomiko, jatorri edo beste
edozein arrazoi dela.
• Nork bere ekintzen ondorioez hausnartzea.
• Jardutean elkarlanaren eta elkartasunaren balioa barneratzea eta taldean integratuta
sentitzea.
• Emozioak azaleratzea eta, emaitza gorabehera, autoerregulatzea.
• Besteei laguntza emateko prest egotea.
• Frustrazio-egoerei aurre egiteko, estrategiak ezagutzea, balioestea eta erabiltzea.
• Autonomia izatea.
• Zailtasunei aurre egiteko eta arduraz jokatzeko, jarrera positiboa izatea.

6. Arterako konpetentzia

7. Konpetentzia motorra

• Bizikletarekin lotutako oinarrizko trebetasunak eta abileziak hobetzea.


• Ziurgabetasun-inguruneetan bizikletaz segurtasunez eta era autonomoan
desplazatzea.
• Natura-inguruneetan arriskua antzematea eta saihestea.
• Egin beharreko distantziak kontuan hartuta esfortzu fisikoa erregulatzea eta
kudeatzea.
• Norberaren garapen osasuntsu eta orekatuan, jarduera fisikoaren eta ohitura
osasungarrien garrantziaz jabetzea.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 8


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

Oinarrizko zehar-konpetentziak

1. Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

• Hitzez aginduak eta gomendioak ematean, estrategiak adostean eta bizipenak,


emozioak eta pentsamenduak adieraztean, era autonomo, sortzaile eta eraginkorrean
aritzea.
• Bide-seinale garrantzitsuenak eta zirkulazio-arauak ulertzea eta autonomiaz eta
eraginkortasunez erabiltzea.

2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

• Bizikletaz desplazatzeko norberaren ezaugarriak, trebetasunak eta mugak ezagutzea,


eta bide-seinaleak eta zirkulazio-arauak ulertzea eta barneratzea (pentsamendu
analitikoa).
• Egindako praktikan, norberaren erantzun motorrak eta jarrerak aztertzea, ebaluatzea
eta norbera erregulatzea (pentsamendu kritikoa).
• Ziurgabetasun-inguruneetan aritzeko estrategiak sortzea eta aukeratzea
(pentsamendu sortzailea).
• Ikasitakoa beste egoera batzuetan erabiltzen jakitea.

3. Elkarbizitzarako konpetentzia

• Saioaren bukaeran norberaren bizipenak, pentsamenduak eta sentimenduak modu


asertiboan adieraztea eta, aldi berean, besteenak entzutea eta kontuan hartzea.
• Taldean lan egiten ikastea: estrategiak adostea, helburu berarekin elkarlanean aritzea
eta rol bakoitzari dagokion funtzio eta betebeharrak onartzea.
• Jolas-arauak errespetatzea eta betetzea.
• Gatazka-egoerak elkarrizketaren bidez bideratzea eta konpontzea.

4. Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

• Ekintza-arauak eta -printzipioak sortzea eta ikaskuntzan aurrera egiteko


proposamenak egitea.
• Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta beharrezkoak diren egokitzapenak egitea.
• Egindako jarduerak ebaluatzea eta saioaren bukaeran hobetzeko proposamenak
egitea.
• Norberaren lana hobetzeko eta besteei laguntzeko prest egotea.
• Erronka berrien aurrean erabakiak hartzeko gaitasuna lantzea.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 9


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

5. Izaten ikasteko konpetentzia

• Norberaren pentsamendua eta ikasteko estilo kognitiboa erregulatzea.


• Norberaren jokabide etikoa erregulatzea.
• Norberaren motibazioa eta nahia erregulatzea.
• Norberaren garapenean, ariketa fisikoaren eta ohitura osasungarrien garrantziaz
jabetzea. Gorputzaren irudia erregulatzea.
• Norberaren emozioak ezagutzea eta kudeatzea.
• Norberaren kontzeptu eta estimu ona edukitzea.
• Nork bere erabakiak gero eta autonomia handiagoz hartzea eta erabakitakoen gaineko
erantzukizuna onartzea.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 10


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

Gorputz Hezkuntza. Etapako helburuak (gorriz)

Hautemate-gaitasunak eta gaitasun motorrak aztertzea, nork bere buruarengan


1 konfiantza izatea eta norberaren ongizatea sustatuz, osasunerako onuragarria
izan dadin.

Trebetasun eta gaitasun fisikoak garatzea, haurren eboluzio-prozesuarekin bat,


2
jolasa erabiliz, oinarrizko baliabide den aldetik.

Problema motorrak ebazteko printzipioak eta arauak ezagutzea, hautatzea eta


aplikatzea, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta arte- eta adierazpen-jarduerak
praktikatzean eraginkortasunez eta autonomiaz aritzea, ahalegina erregulatuz,
3
dosifikatuz eta balioetsiz, eta norberaren aukeren eta zereginaren
nolakotasunaren arabera maila jakin batera iristea, nork bere buruari ezartzen
dion eskakizunean.

Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako jolas-tradizioak, jarduera fisikoen


eta kirol-jardueren tradizioak nahiz adierazpen-tradizioak ezagutzea, haien
4
balioak errespetatzeko eta balioesteko, jolas eta adierazpen tradizionalak eta
herrikoiak praktikatuz.

Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-bitartekoen berri jakitea, modu


5 estetikoan eta sortzailean landuz, haiek sentitzeko, bizitzeko eta onartzeko, eta
mugimendu propio baten bidez pertsonalizatzeko.

Jarduera fisikoa neurriz eta maiz egitearen garrantzia balioestea, norberarekiko


nahiz besteekiko erantzukizunezko jarrera erakusteko, eta ariketa fisikoak,
6
higieneak, elikadurak eta jarrera-ohiturek osasunean dituzten eraginak aintzat
hartzea.

Jarduera fisikoetan parte hartzea, besteekin batera talde-harremanak sustatzen


7
dituzten proiektuak garatuz, eta aisia-kultura aberasgarri baten oinarriak eraikiz.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 11


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

Saioen sekuentzia

Unitatearen aurkezpena. Ikasleen ezagutza- eta praktika-maila identifikatzea.


1. saioa Trebetasun jolasak bizikletaz. Eserlekuaren altuera eta gurpilen presioa egokitzea.
Hausnartzeko tartea

Saioaren aurkezpena. Trebetasun-jolasak bizikletaz. Bizikletaren erabileraren


onurak ezagutzea: ekonomikoak, ekologikoak, osasungarriak, eta autonomiari zein
2. saioa
gozamenari lotutakoak. Abiadura-aldagailuen erabilera ikastea. Hausnartzeko
tartea

Saioaren aurkezpena. Trebetasun-jolasak bizikletaz. Arnasketa-prozesua eta bere


3. saioa
garrantzia. Gurpilak aldatzea eta zuloak konpontzea. Hausnartzeko tartea

Saioaren aurkezpena. Trebetasun-jolasak bizikletaz. Zirkulazio-arauen ezagutza


4. saioa
eta seinale garrantzitsuenak identifikatzea. Hausnartzeko tartea

Saioaren aurkezpena. Oinarrizko trebetasunak: bira itxiak egitea, makurtuta


5. saioa gidatzea, esku bakarrarekin gidatzea eta jauzi txikiak egitea. Gymkana —orain
arteko ariketen batura—. Hausnartzeko tartea

Saioaren aurkezpena. Pauwelsen testa: lortutako aurrerapenak egiaztatzea.


6. saioa Hausnartzeko tartea

Saioaren aurkezpena. Irteera belodromora. Desplazamenduak ezohiko


7. saioa inguruneetan eta ezohiko bizikletez —piñoi finkodunak eta balaztarik gabekoak—.
Arriskuak antzematea eta saihestea. Hausnartzeko tartea

Saioaren aurkezpena. Irteera kalera —8 km inguruko ibilbidea, ahal den neurrian


8. saioa
bide-gorrietatik—. Ikasleen arteko laguntzak. Hausnartzeko tartea

Saioaren aurkezpena. Orientazio-jolasa bizikletaz. Bakarkako ibilbide librea:


puntuazio sistema (score). Erabakiak hartzea —balizak aurkitzeko ordena eta
9. saioa
batetik bestera bizikletaz joateko biderik egokiena aukeratzea—. Hausnartzeko
tartea

Saioaren aurkezpena. Irteera mendira. Hainbat pistatik eta bidezidorretik ibilbidea.


10. saioa Ikasleen arteko laguntza. Norberaren gaitasun eta trebezien erakusketa.
Hausnartzeko tartea

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 12


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

1. saioa

Saioaren Ikasleen ezagutza- eta praktika-maila identifikatzea, gai berriaren aurrean


helburua motibatzea eta bizikletak prestatzea.

Non Gimnasioa eta jolastokia

Bizikletak, kaskoak, hankako puzgailuak, konoak, pikak, goma, hasierako


Materiala
ebaluazioaren orria (1. eranskina) eta autoebaluazio-orria (2. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Unitate didaktikoaren aurkezpena Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ahal bada, bezperan, irakasleak hasierako


ebaluazioaren orria banatuko die ikasleei, bete dezaten.
Bizikleta erabiltzen trebatzeko asmoz, zenbait jarduera eta jolas
egingo dituzte ikasleek eskolako jolastokian. Horretarako, bizikleta
erabiliz, ikastetxean eta inguruan egin daitezkeen jolas, jarduera eta
txangoak azalduko dizkie irakasleak ikasleei, etorkizunean, ingurune
ezohikoetara moldatzeko eta beren denbora librean kideekin erabili
ahal izateko. Hori dela eta, bizikleta ondo erabiltzen ikasiko dute
ikasleek, eta, beraz, unitatean zehar, hainbat jarduera eta jolas
egingo dituzte bizikleta hobeto erabiltzen ikasteko.
Autonomiaz jokatzeko, tailer txokoan, bizikletak prestatuko dituzte
ikasleek; beraz, bizikletak behar dituen oinarrizko zainketak
azalduko ditu irakasleak, alegia, gurpilak nola puztu, eserlekua nola
doitu eta zulatutako gurpila nola konpondu. Gainera, segurtasunez
ibiltzeko, bide-seinale garrantzitsuenen esanahia azalduko die
ikasleei, eta kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa dela gogoraraziko die.
Era berean, irakasleak saio honetan zehar egin beharreko jarduerak
azalduko dizkie ikasleei. Bizikletaren erabileran trebatzeko asmoz,
zenbait jarduera eta jolas eskolako jolastokian; bizikletak prest
izateko, eserlekua norberaren altuerara egokitu eta gurpilak presio
egokira puztu tailer txokoan.

2. jarduera Tailer Txokoa 1 Denbora 10 min

Banaka. Eserlekua norberaren altuerara egokitzen ikasteko,


irakasleak azalpen labur bat emango die. Horretarako, ikasleak
bizikletaren ondoan zutik jarriko dira, eta eserlekua norberaren
aldakaren altuera berdinera jarriko dute; edota bizikleta gainean
eserita daudela, hanken puntekin lurrera heldu beharko dira. Hori
egin ondoren, bakoitzak bere eserlekuaren altuera ondo egokituta
duela ziurtatuko du. Hala ere, zehaztapen gehiago nahi duen

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 13


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

ikasleak 1. bideoa ikusi ahal izango du.


Gero, gurpilen presioaren garrantzia aipatuko die irakasleak.
Gurpilen presioa handiegia bada, punpaka joango da bizikleta eta
txikiegia bada, ordea, gurpila zulatzeko arriskua areagotu egingo da,
eta gainera, neketsuagoa egingo zaie ibiltzea. Beraz, kontuan izanik
ikasleentzako mendiko bizikleten gurpilen presio egokia (norberaren
pisuaren arabera) 1,5 eta 2 bar artekoa dela, norberak hankako
puzgailuaren bidez puztuko ditu gurpilak presio egokiarekin.

3. jarduera Irakaslearen atzetik Denbora 10 min

Banaka. Ikasle guztiak, bakoitza bere bizikletaz, irakaslearen atzetik


ibiliko dira jolastokian zehar. Bertako aukera guztiak (aldapak,
estuguneak, eskailerak eta abar) aprobetxatuko dituzte bizikletaz
pasatzeko, eta horrela, ikasleen trebezia-maila egiaztatuko da.

4. jarduera Esprintak Denbora 10 min

Bosnaka. 10 m-ko esprintak egingo dituzte ikasleek. Horretarako,


bizikletak lurrean utzi eta 6 m-ra aldenduko dira ikasleak. Irakasleak
agindua emandakoan korrika abiatu, bizikleta hartu eta 10 m horiek
esprintean egingo dituzte. Bizikleta hartu aurreko irteerak ikasleak
hainbat egoeratan daudela egin daitezke: zutik, belauniko, ahuspez
edota ahoz gora etzanda.

5. jarduera Goma azpitik pasatzea Denbora 10 min

Banaka. Irakasleak 2 konotan ezarritako piken artean goma bat


lotuko du, eta ikasleak, hura ukitu gabe, azpitik igaroko dira
bizikletaz. Apurka-apurka, irakaslea gomaren altuera jaisten joango
da, eta ikasleren batek igarotzean goma ukitzen badu, berriro
errepikatu beharko du altuera horri dagokion ariketa.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 14


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

6. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioaren


garapenean izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak,
lorpenak, emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta
gomendioak jasoko ditu irakasleak, egonez gero.
Balizko galderak: “Guztiok hartu al duzue parte? Norbait gaizki
sentitu al da? Zergatik? Zergatik da garrantzitsua eserlekuaren
altuera ondo doitzea? Eta gurpilak egoki puztea? Nola moldatu
zarete bizikletarekin lehen saioan? Zailak ala errazak iruditu
zaizkizue proposatutako jarduerak?”.
Derrigorrezko galdera: “Zer ikasi duzue gaur?”.
Saio bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten
azpimarratzeko, hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 15


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

2. saioa

Bizikletaren garapenak era egokian erabiltzen ikastea, eta bizikleta erabiltzeak


Saioaren
dakartzan onurak (ekonomikoa, ekologikoa, osasuna, autonomia, gozamena…)
helburua
ezagutzea.

Non Gimnasioa eta jolastokia

Mendiko bizikletak, kaskoak, konoak, goma, uztai txikiak (koadernatzekoak),


Materiala ekologiarekin lotutako mezuak papertxoetan idatzita eta autoebaluazio-orria
(2. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Aurreko saioan landutakoa gogoraraziko die


irakasleak, eta bigarren saio honetan egingo dutena azaldu.
Bizikleta erabiltzen trebatzeko asmoz, zenbait jarduera eta jolas
egingo dituzte ikasleek eskolako jolastokian.
Tailer txokoan, bizikletaren atalak identifikatuko dituzte, eta
aldagailuen erabilera zuzena zein den ikasiko dute.

2. jarduera Tailer txokoa 2 Denbora 10 min

Banaka. Irakasleak bizikleta bat aurrean duela, atzamarraren bitartez


hainbat atal seinalatuko ditu, eta ikasleek horiek identifikatu eta
beraien funtzioak aipatuko dituzte. Honako hauek izan daitezke atal
horietako batzuk: balaztak (atze-aurre), aldagailuak, piñoiak, platoak,
katea, eserlekua eta zela-tutua.
Gero, garapen egokia erabiltzen ikasiko dute ikasleek. Lehenik eta
behin, garapen gogorrenarekin (plato handia eta piñoi txikia) aldapa
bat igotzeko eskatuko die irakasleak, eta ondoren, 30 m-ko esprint bat
egiteko garapen bigunenarekin (plato txikia eta piñoi handia). Bi
ariketa horiek egitean, ez direla ondo moldatu konturatuko dira
ikasleak; hori dela eta, garapen egokiaren erabileraren azalpenak
emango dizkie irakasleak. Beraz, abiadura txikietan, aldapa gora
denean eta trebetasuna eskatzen duten ariketetan, plato txikiak eta
piñoi handiak erabili beharko dituztela azalduko die. Ordea, abiadura
azkarretan, malda behera denean eta lautadan indarrarekin
doazenean, plato handiak eta piñoi txikiak erabili beharko dituztela
azalduko die.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 16


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

3. jarduera Itzala Denbora 10 min

Binaka. Ikasleak bata bestearen atzean joango dira bizikletaren


gainean, eta atzeko ikaslea aurrekoak egiten duen guztia errepikatzen
saiatuko da. Denbora tarte bat igaro ondoren, irakasleak esaten
duenean, rolak aldatuko dituzte ikasleek.

4. jarduera Geldoen lasterketa Denbora 10 min

Bosnaka. Ikasleek beren arteko lehiaketa egingo dute bizikletaz.


Horretarako, 10 m-ko ibilbidea markatuko die irakasleak, eta ikasleak
ahalik eta astiroen egiten ahaleginduko dira. Erori edo hanka lurrean
jarri gabe egin beharko dute ariketa, eta lasterketa bakoitzean
azkenengo iristen diren bi ikasleak sailkatuko dira hurrengo
kanporaketarako. Finalean irabazleak ezagutuko ditugu.

5. jarduera Zinten lasterketa Denbora 15 min

Banaka. Jolastokiaren alde batetik bestera, soka bat lotuko du


irakasleak, eta soka horretan artilezko hainbat zintatatik zintzilik uztai
txikiak (koadernatzekoak) jarriko ditu. Ikasleak banan-banan
hurbilduko dira sokara bizikletaz, eskuan arkatz bat dutela. Sokaren
azpitik igarotzerakoan, hanka lurrean jarri gabe, arkatza uztai batean
sartu, tira egin eta uztaia hartzen saiatuko dira. Lortu ala ez, ariketa
berriz errepikatzeko, ikasleak bazterretik bueltatuko dira hasierako
marrara. Uztai bakoitzak garapen jasangarriarekin lotutako mezu bat
izango du idatzita papertxo batean.

6. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioaren


garapenean izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak,
lorpenak, emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, egonez gero.
Balizko galderak: “Guztiok hartu al duzue parte? Norbait gaizki sentitu
al da? Zergatik? Nola moldatu zarete bizikletaz astiro joateko?
Estrategiarik bai? Zailak ala errazak iruditu zaizkizue proposatutako
jarduerak?”.
Derrigorrezko galdera: “Zer ikasi duzue gaur?”.
Saio bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten
azpimarratzeko, hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 17


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

3. saioa

Saioaren Bizikletaren erabileran trebatzea (esku bakarrarekin zuzen ibiltzea), gurpila


helburua askatzen eta lotzen ikastea eta arnasketa prozesuaz jabetzea.

Non Gimnasioa eta jolastokia

Mendiko bizikletak, kaskoak, puzgailua, konoak, 6 koilara, 6 ping-pong pilota,


Materiala
6 ezabatzeko goma, 6 baloi eta autoebaluazio-orria (2. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Aurreko saioan landutakoa gogoraraziko die


irakasleak, eta hirugarren saio honetan egin beharrekoa azalduko die.
Bizikleta erabiltzen trebatzeko asmoz, zenbait jarduera eta jolas
egiten jarraituko dute ikasleek eskolako jolastokian.
Tailer txokoan, gurpila kentzen eta zulatutako ganbera aldatzen
ikasiko dute.

2. jarduera Tailer txokoa 3 Denbora 15 min

Ikasle guztiak batera eta binaka. Gurpila zulatuz gero, honako 3 urrats
hauek eman behar direla azalduko die irakasleak ikasleei:
1. Gurpila askatu eta kendu
2. Gurpilari ganbera aldatu
3. Ganberaren zuloa konpondu (etxean egingo dute ikasleek)
Ikasleek bizikletaren gurpilak kentzen eta berriro ipintzen ikas
dezaten, lehenik, irakasleak egingo du ariketa. Aurreko gurpila
kentzeko, ezer baino lehen, balazta askatu beharko dutela aipatuko
die irakasleak, eta ondoren, tximeleta-azkoina. Atzeko gurpila
askatzeko, ordea, lehenago, katea piñoi txikian jarri behar dutela
gogoraraziko die ikasleei.
Irakaslearen azalpenen ondoren, ikasleak binaka jarriko dira, eta
batek bizikletari eusten dion bitartean besteak aurreko gurpila askatu
eta lotuko du.
Urratsez urrats nola egiten den jakin nahi duen ikasleak 2. bideoa
ikusi ahal izango du.
Gero, ganbera nola aldatzen den ikasteko, irakasleak ikasleen
aurrean egingo du praktika hori, urratsez urrats, ikusiz ikas dezaten.
Horretarako, 3. bideoan agertzen diren urratsak azalduko ditu.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 18


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

Bukatzeko, zulatuta dagoen ganberaren konponketa nola egiten den


ikusi eta ikasi nahi duten ikasleei, 4. bideoaren helbidea emango die
irakasleak, gero beraiek etxean praktika dezaten.

3. jarduera Taldeak osatu Denbora 5 min

Taldeka. Taldeak osatzeko, ikasleak patioan bizikletaz ibiliko dira, eta


noizean behin, irakasleak zenbaki bat esango du, orduan, ikasleak
esandako zenbakiaren arabera taldekatuko dira; adibidez, 2 zenbakia
esanez gero, binaka elkartuko dira; “4” esaten badu, launaka eta
abar.
Ikasle guztien artean lau talde osatzeko behar den zenbakia
esandakoan, jolasa amaitutzat joko du irakasleak, eta osatutako
taldeak izango dira hurrengo saioan erabiliko direnak.

4. jarduera Arrautzak garraiatzea Denbora 10 min

Lau taldetan. Irakasleak lau taldetan banatuko ditu ikasleak, eta talde
horiek paraleloan kokatuko ditu marra baten atzean. Era berean, talde
bakoitzeko ikasleak ilaran jarriko dira, bata bestearen atzean.
Gainera, ikasleak kokatutako marra horretatik 30 m-ra, talde
bakoitzaren aurrean, kono bat jarriko du irakasleak. Agindua
emandakoan, talde bakoitzeko lehen ikaslea bizikletaz abiatuko da;
ahoan koilara bat eramango du, eta koilara horren gainean ping-pong
pilota. Bere taldeari dagokion konoari buelta eman eta berriz lerrora
heldutakoan hurrengo taldekideari pasako dizkio koilara eta pilota,
hark ere gauza bera egin dezan. Taldekide guztiek ariketa egin arte
errepikatuko dute prozesua. Ariketa zaila egiten zaien ikasleei
ping-pong pilotaren ordez, ezabatzeko goma bat erabiltzen utziko die
irakasleak.
Oharra: komenigarria da talde bakoitzak sukaldeko paperezko zapi
bat izatea, ahora sartu behar den koilararen kirtena garbitzeko.
Ondoren, bizikleta gainean esku bakarrean ibiltzen trebatzeko,
ikasleek ibilbide bera egingo dute, baina oraingoan koilara eskuan
eramanez.

5. jarduera Penaltiak Denbora 10 min

Lau taldetan. Irakasleak 4 ate ezarriko ditu patioan, eta bakoitzean


atezain lana egingo duen ikasle bat. Gainera, ate bakoitzaren
aurrean, 6 m-ra gutxi gorabehera, baloi bat utziko du penaltia
jaurtitzeko moduan. Gainerako ikasleak 4 ilaratan jarriko dira, eta ilara
bakoitzeko lehen ikaslea bizikletaz baloia dagoen lekuraino joango
da. Orduan, oinaz eta bizikletatik jaitsi gabe, penaltia jaurtitzen
saiatuko da, gola sartzeko helburuarekin. Hori lortzen duenak bizikleta
utzi eta atezainaren lekua hartuko du.
Ondoren, bizikleta gainean esku bakarrean ibiltzen trebatzeko,

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 19


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

ikasleak penalti puntura hurbilduko dira bizikletaz, eta bertatik,


aurreko ariketan erabilitakoa baino pilota txikiago bat jaurtiko dute
eskuarekin.

6. jarduera Arnasketa Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Irakaslea gurpilak puzteko hankako


puzgailuarekin jarriko da ikasleen aurrean eta horri eragiten hasiko
da. Puzgailuaren mugimenduaren erritmoa jarraituz, ikasleek
arnasketa prozesua egingo dute. Hau da, irakasleak puzgailuari
gorantz eta astiro eragiten dionean, ikasleek arnasa hartuko dute
birikak beteaz. Ondoren, puzgailuaren heldulekua punturik gorenera
iristen denean, askatu egingo du, eta astiro-astiro jaitsiko denez, tarte
horretan airea botako dute ikasleek. Prozesu hori hainbat aldiz
errepikatuko dute.

7. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioaren


garapenean izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak,
lorpenak, emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, egonez gero.
Balizko galderak: “Guztiok hartu al duzue parte? Norbait gaizki sentitu
al da? Zergatik? Nor da gai zulatutako gurpila konpontzeko eman
behar diren urratsak aipatzeko? Nola moldatu zarete bizikleta esku
bakarrarekin gidatzeko? Zailak ala errazak iruditu zaizkizue
proposatutako jarduerak?”.
Derrigorrezko galdera: “Zer ikasi duzue gaur?”.
Saio bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten
azpimarratzeko, hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 20


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

4. saioa

Saioaren Zirkulazio-arauak ezagutzea eta talde jolasen bidez bizikletaren erabileran


helburua trebatzea.

Non Gimnasioa eta jolastokia

Mendiko bizikletak, kaskoak, konoak, kartoizko bide-seinaleak, kolore


Materiala ezberdineko 2 zapi, autoebaluazio-orria (2. eranskina) eta zirkulazio-arauen
orria (3. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Aurreko saioan landutakoa gogoraraziko die


irakasleak, eta laugarren saio honetan egingo dutena azalduko die.
Bizikleta erabiltzen trebatzeko asmoz, talde jolasak egingo dituzte
ikasleek eskolako jolastokian.
Bizikletaz segurtasunez desplazatzeko, zirkulazio-arau eta
bide-seinale garrantzitsuenak ezagutuko dituzte ikasleek, eta horiek
errespetatuz zirkuitu bat osatuko dute.

2. jarduera Zirkulazio-arauak Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak ikasleei eskatuko die beren


etxeetatik eskolarako bidean aurkitu dituzten bide-seinaleak
erakusteko, eta ahal duten neurrian horiek duten esanahia azaltzeko.
Irakasleak zirkulazio-arauen orria banatuko die ikasleei, eta denon
artean bide-seinale garrantzitsuenak (arriskua, debekua, agindua eta
zerbitzuak adierazten dituztenak) interpretatuko dituzte.
Ondoren, poliziaren seinaleak, argi-seinaleak eta seinale horizontalen
esanahia ere azalduko die irakasleak.

3. jarduera Ibilbidea bide-seinaleak errespetatuz Denbora 15 min

Banaka. Irakasleak bide-seinaleak dituen hainbat kalez osatutako


zirkuitu bat markatuko du jolastokian. Ikasleek zirkuitu hori bizikletaz
bete beharko dute, eta horretarako, bertan dauden bide-seinaleak
errespetatu beharko dituzte. Era berean, ikasleek maniobrak
seinalatzeko moduak ere ikasi eta praktikan jarriko dituzte.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 21


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

4. jarduera Zapitxoaren jolasa bizikletaz Denbora 10 min

Bi taldetan. Ikasle guztiak bi taldetan banatu ondoren, irakasleak talde


bakoitza jolastokiko zelaiaren mutur batean kokatuko du, marra baten
atzean eta beraien artean aurrez aurre. Gainera, taldekideak
paraleloan kokatuko dira marra horren atzean, eta bakoitzak zenbaki
bat hartuko du, batetik hasita dauden taldekide-kopurura arte; beraz,
jokalari bakoitzak kontrako taldean, zenbaki bera duen aurkari bat
izango du. Irakaslea zelaiaren erdian kokatuko da, bi taldeen artean,
eta esku bakoitzean, zapi bat –kolore ezberdinekoak– izango du,
talde bakoitzari kolore bateko zapia hartzea tokatuko baitzaio.
Irakasleak zenbaki bat esandakoan, zenbaki horren jabeak bizikletaz,
zapia hartzera abiatuko dira, eta bakoitza dagokion koloreko zapia
hartu ondoren, aurkako taldeko ikasleenganaino joango da, bertako
ikasle bati zapia eskumuturrean lotzeko. Ondoren, bere taldera itzuli,
aurkakoak lotuta utzi duen zapia askatu eta irakasleari itzuli beharko
dio. Irakaslearengana lehena heltzen den ikasleak bere taldearentzat
puntu bat lortuko du.
Oharra: zelaia banatzeko erabili beharreko distantzia, noski, ohiko
zapitxoaren jolasean baino handiagoa izango da.

5. jarduera Abiadura: errelebo-lasterketak Denbora 10 min

Lau taldetan. Irakasleak lau taldetan banatuko ditu ikasleak, eta talde
horiek paraleloan kokatuko ditu marra baten atzean. Era berean, talde
bakoitzeko ikasleak ilaran jarriko dira, bata bestearen atzean.
Gainera, ikasleak kokatutako marra horretatik 30 m-ra, talde
bakoitzaren aurrean, kono bat jarriko du irakasleak. Agindua
emandakoan, talde bakoitzeko lehen ikaslea bizikletaz abiatuko da,
bere taldeari dagokion konoari buelta eman (nahi duenak irristatuz)
eta berriz lerrora heldutakoan, eskuarekin erreleboa emango dio
bigarrenari. Horrela jarraituko dute taldekide guztiek ibilbidea egin
arte, eta rrelebo-lasterketa lehenen bukatzen duen taldeak irabaziko
du jokoa.

6. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioaren


garapenean izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak,
lorpenak, emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, egonez gero.
Balizko galderak: “Guztiok hartu al duzue parte? Norbait gaizki sentitu
al da? Zergatik? Gogoratzen dituzue bizikletaz desplazatzeko
segurtasun gomendioak? Bide-seinaleen formak badu esanahirik?
Zailak ala errazak iruditu zaizkizue proposatutako jarduerak?”.
Derrigorrezko galdera: “Zer ikasi duzue gaur?”.
Saio bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten
azpimarratzeko, hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 22


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

5. saioa

Txokoetan lan eginez, oinarrizko trebetasunak (bira itxiak egitea, makurtzea,


Saioaren
esku bakarrean ibiltzea, jauzi txikiak egitea eta abar) lantzea eta bizikletaren
helburua
erabileran trebatzea.

Non Gimnasioa eta jolastokia

Mendiko bizikletak, kaskoak, konoak, arrapala, ur botila, 2 mahai, 2 pika, goma,


Materiala
autoebaluazio-orria (2. eranskina) eta Gymkanaren krokisa (4. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Aurreko saioan landutakoa gogoraraziko die


irakasleak, eta bosgarren saio honetan egingo dutena azalduko die.
Bizikleta erabiltzen trebatzeko, ikasleek txokoetan egingo dute lana.
Irakasleak 6 txoko antolatuko ditu, eta ikasleak txoko batetik bestera
joango dira, horietako bakoitzean dagokien ariketa eginez.

2. jarduera Bizikleta gainean agurtzea Denbora 10 min

Banaka. Ikasleak jolastokian zehar ibiliko dira bizikletaz, haiek nahi


duten tokietatik, eta beste ikaskideren batekin topo egiten duten
bakoitzean, airean eskuekin txalo eginez elkar agurtzen ahaleginduko
dira.

3. jarduera Bizikleta olinpiadak Denbora 20 min

Banaka. Irakasleak 6 txoko antolatuko ditu patioan, ikasleak era


askean, baina ilarak errespetatuz horietan jolas daitezen. Honako
hauek izango dira irakasleak antolatuko dituen txokoak:
1. Arrapala edo zabuaren txokoa. Irakasleak patioaren
erdialdean, arrapala bat prestatuko du hodi eta egurrezko
xafla luze batekin. Ikasleek zelaiaren alde batetik bestera
egingo dute bizikletaz, eta horretarako, arrapalaren gainetik
igaroko dira. Baina ezer baino lehen, irakasleak komentatuko
die arrapalaren erdialdera iritsitakoan, egurrezko xafla beste
aldera okertuko dela, eta, beraz, komenigarria dela abiadura

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 23


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

nahikoa hartzea arrapalatik ez erortzeko. Beldurra duten


ikasleei irakasleak lagunduko die arrapalaren alde batetik.
2. Botilaren jolasa. Irakasleak bi mahai edo kutxa jarriko ditu
patioan, elkarren artean 10 m-ko distantzia utzita, eta bi mahai
horietako baten gainean ur botila bat utziko du. Ikasleak ilaran
jarriko dira, nor bere bizikletarekin prest, eta ilarako lehen
ikaslea ur botila duen mahaira abiatuko da bizikletaz; orduan,
hanka lurrean jarri gabe, botila eskuarekin hartu eta beste
mahaian utziko du. Aurrerago buelta erdia eman eta berriro
ere gauza bera egingo du; hots, botila mahai batetik hartu eta
bestean jarri.
Ariketa hori erraz egiten duten ikasleak botila lurretik hartzen
eta lurrean uzten saiatuko dira.
3. Sigi-saga kono artean. Irakasleak ilaran jarriko ditu konoak
patioan, eta gero ikasleak sigi-saga joango dira bizikletaz,
konoen artetik igaroz. Hasieran, konoen artean 3 m-ko tartea
utziko du irakasleak, eta poliki-poliki tarte hori laburtzen joango
da –2,5 m-ko tartea, 2 m-ko tartea eta azkenik, metro
batekoa–.
4. Goma azpitik pasatzea. Irakasleak bi pikaren artean goma bat
lotu eta altuera bat ezarriko du, gero ikasleak, bizikletaz,
azpitik igaro daitezen hura ukitu gabe. Apurka-apurka,
irakaslea goma jaisten joango da, eta ikasleren batek azpitik
igarotzean goma ukitzen badu, berriro errepikatu beharko du
altuera horri dagokion ariketa.
5. Bira ematea. Irakasleak konoekin, 3 m-ko erradioa duen
borobil bat markatuko du patioan, eta ikasleek bizikletaz, bi
bira emango dituzte markatutako borobilaren barrualdetik.
6. Balaztatzea. Ikasleak banan-banan, zuzen eta azkar joango
dira zelaiaren alde batetik besterantz bizikletaz, eta marra
jakin batera heldu aurretik, balaztei eraginez, bizikleta
geldituko dute, baina aipatutako marra hori ukitu gabe.

4. jarduera Gymkana Denbora 15 min

Banaka. Aurreko jardueran egindako ariketekin, irakasleak zirkuitu bat


osatuko du (Ikusi Gymkanaren krokisa). Ikasleak ilaran jarriko dira,
eta banan-banan abiatuko dira zirkuitua osatzera. Ikasleen irteerak
irakasleak adieraziko ditu, eta horretarako ez da beharrezkoa izango
aurretik ateratako ikasleak zirkuituko ariketa guztiak bukatuta izatea.
Helburua ez da izango ariketa azkar egitea, hutsik egin gabe egitea
baizik.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 24


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

5. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioaren


garapenean izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak,
lorpenak, emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, egonez gero.
Balizko galderak: “Guztiok hartu al duzue parte? Norbait gaizki sentitu
al da? Zergatik? Zein izan da ariketa zailena? Eta errazena? Nola
saihestu dituzue arriskuak?”.
Derrigorrezko galdera: “Zer ikasi duzue gaur?”.
Saio bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten
azpimarratzeko, hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 25


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

6. saioa

Saioaren
Bizikletarekin landutako trebetasunetan lortutako aurrerapenak egiaztatzea.
helburua

Non Gimnasioa eta jolastokia

Mendiko bizikletak, kaskoak, konoak, klarionak, kronometroa,


Materiala
autoebaluazio-orria (2. eranskina) eta Pauwelsen testa (5. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Aurreko saioan landutakoa gogoraraziko die


irakasleak, eta seigarren saio honetan egingo dutena azalduko die.
Ikasleek lortu dituzten aurrerapenak egiaztatzeko unea iritsi da. Hori
dela eta, beste jolas batzuk egiteaz gain, Pauwelsen testa egingo
dute ikasleek.

2. jarduera Itzala Denbora 10 min

Binaka. Ikasleak bata bestearen atzean joango dira bizikletaren


gainean, eta atzeko ikaslea aurrekoak egiten duen guztia errepikatzen
saiatuko da. Denbora tarte bat igaro ondoren, irakasleak esaten
duenean, rolak aldatuko dituzte ikasleek.

3. jarduera Pauwelsen testa Denbora 35 min

Irakasleak 5. eranskinean agertzen den bezalako zirkuitua antolatuko


du jolastokian.
Ikasle guztiak batera. Hasteko, irakasleak azalduko die ikasleei
Pauwelsen testa bizikleta gainean duten trebetasuna egiaztatzeko
proba dela, eta ez dela lasterketa, ezta azterketa bat ere. Ikasleak
orain arte ikasitakoa barneratzeko gai diren neurtzen duen motrizitate
test bat da; hain zuzen, arrazoizko denbora tarte batean, kalean
zuzen gidatzeko gai diren neurtzen duen testa. Gero, irakasleak
ibilbidea eginez, tarte bakoitzean zer egin behar duten azaldutako die

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 26


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

ikasleei. Hau da, zein tartetan ibili behar duten sigi-sagan, zeinetan
zuzen –eremutik irten barik–, zeinetan esku bakar batez gidatuz eta
abar.
Banaka. Proba bakarka egingo duten arren, irakasleak seinaka
deituko die ikasleei, testa egitera hurbildu daitezen. Gainerako
ikasleak, bitartean, gehien gustatu zaizkien jolasak egiten arituko dira
txokoetan.
Ikasle bakoitzak ibilbidea egiteari ekingo dio, eta irakasleak behar
duten denbora neurtuko du; hain zuzen, 75 segundotik behera edo
horren inguruan dauden denborak ontzat emango ditu irakasleak.
Ordea, 75 segundo baino askoz gehiago behar duten ikasleek ez dute
testa gaindituko.

4. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioaren


garapenean izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak,
lorpenak, emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, egonez gero.
Balizko galderak: “Guztiok hartu al duzue parte? Norbait gaizki sentitu
al da? Zergatik? Bizikletaz ibiltzean aurrerapenik egin al duzue?
Zailak ala errazak iruditu zaizkizue proposatutako jarduerak?”.
Derrigorrezko galdera: “Zer ikasi duzue gaur?”.
Saio bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten
azpimarratzeko, hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 27


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

7. saioa

Saioaren Arriskuak antzematea eta saihestea, egindako esfortzu fisikoa erregulatzea eta
helburua kudeatzea eta ingurune ez ohikora (belodromoa) moldatzea.

Non Belodromoa

Belodromoko bizikletak, kaskoak, kronometroa, txilibitua eta


Materiala
autoebaluazio-orria (2. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Aurreko saioan landutakoa gogoraraziko die


irakasleak, eta zazpigarren saio honetan egingo dutena azalduko die.
Irakasleak belodromoko bizikleta bat aurrean duela, horrek dituen
berezitasunak erakutsiko dizkie ikasleei; hau da, bizikleta horiek piñoi
finkoa dute, eta ondorioz, txirrindulariak denbora guztian egon behar
du pedalei eragiten. Era berean, bizikleta gelditzeko pedalei pixkatxo
batean eutsi behar zaie, eta azkenik, garrantzitsua da aipatzea
belodromoko bizikletek balaztarik eta aldagailurik ez dutela.
Gero, segurtasuna bermatu asmoz, belodromoan jarraitu beharreko
arauak ere azalduko dizkie. Hasieran, nahitaez, pistaren beheko
aldetik ibili behar dute abiadura nahikoa hartu arte, gero, pistaren
goiko aldera egin ahal izateko. Era berean, beste txirrindulariren bat
aurreratzeko orduan, horren eskumatik, alegia, goialdetik egin behar
dute, eta ibilbidea edo ariketa amaitu nahi duen ikasleak beti jo
beharko du pistaren erdiko gunera.
Bukatzeko, 1. saioko azalpenak jarraituz, ikasleek bizikleten
eserlekuak egokituko dituzte bakoitzaren altuerara.

2. jarduera Birak behetik Denbora 10 min

Banaka. Ingurune berrira eta bizikleta horietara egokitzen hasteko,


ikasleek belodromoaren beheko aldetik buelta batzuk emango dituzte,
eta, noizbehinka, konfiantzarekin, pistaren goiko alderantz ere egingo
dute.
Ikasleak nahi dutenean gelditu ahal izango dira, belodromoaren
erdialdera eginda.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 28


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

3. jarduera Abiadura Denbora 15 min

Binaka. Ikasle bat bizikletaz arituko da belodromoko pistari bueltaka,


eta bestea harmailetan kokatuko da, kronometroarekin denborak
neurtzen. Lehenik, ikaskideak belodromoko pistari buelta azkarrena
emateko behar izan duen denbora neurtuko du harmailetan dagoen
ikasleak, eta ondoren, belodromoko pistaren luzera kontutan hartuta
(250 m) txirrindulariak bira horretan izan duen batezbesteko abiadura
kalkulatuko du. Zazpi minutu igaro ondoren, ikasleek rolak aldatuko
dituzte.
Oharra: ikasleek kalkuluak egiteko denbora gutxi izanez gero, datuak
hartu eta eragiketak etxean edo eskolan egin ditzakete.

4. jarduera Kanporaketak Denbora 15 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, berotzeko, ikasleek 5 itzuli emango


dizkiote belodromoari erritmo baxuan. Ondoren, kanporaketen jokoari
ekingo diote. Hau da, ikasleak belodromoko pistari bueltak ematen
arituko dira, eta bi itzuli egiten dituzten bakoitzean, esprintatzen
bukatuko dute. Esprint bakoitzean, helmugatik igarotzen azkenak
diren bi ikasleak kanporatuak izango dira. Gainerako ikasleek pistari
bueltaka jarraituko dute azken txirrindularia, alegia, irabazlea bakarrik
geratu arte.
Oharra: ikasle asko badira, komenigarria da bi taldetan banatzea
arriskuak saihesteko.

5. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioaren


garapenean izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak,
lorpenak, emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, egonez gero.
Balizko galderak: “Guztiok hartu al duzue parte? Norbait gaizki sentitu
al da? Zergatik? Ziurtasunez agin dituzue birak? Arriskuak atzeman
dituzue? Nola saihestu dituzue arriskuak? Zeintzuk dira belodromoko
bizikleten berezitasunak? Nola kalkulatu dituzue abiadurak?
Kanporaketen jardueran, zein estrategia erabili duzue? Indarrak
neurtu eta esfortzu fisikoa erregulatu duzue? Zailak ala errazak iruditu
zaizkizue proposatutako jarduerak?”.
Derrigorrezko galdera: “Zer ikasi duzue gaur?”.
Saio bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten
azpimarratzeko, hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 29


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

8. saioa

Ingurune ez ohikoetara moldatzeko, arriskuak antzematea eta saihestea.


Saioaren
Egindako esfortzu fisikoa erregulatzea eta kudeatzea. Lankidetza lortzea eta
helburua
laguntzak balioestea.

Non Natura-ingurune ezagun eta ezezaguna: bidegorri, pista, baso…

Mendiko bizikletak, kaskoak, mapa eta grafikoa (6. eranskina) eta


Materiala
autoebaluazio-orria (2. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Aurreko saioan landutakoa gogoraraziko die


irakasleak, eta zortzigarren saio honetan egingo dutena azalduko die.
Bizikletaz egingo duten irteerarako informazioa emango die irakasleak
ikasleei, eta arauak zehaztuko ditu, irteera ondo atera dadin:
• Ikasle taldea 2 irakaslerekin joango da; bat talde-gidari
lanetan, aurrealdean joango da, eta bestea taldearen
atzealdean zaintzaile lanetan.
• Ibilbidean zehar aurkitutako zirkulazio-arau guztiak
errespetatuko dituzte.
• Aurrez zehaztutako puntu batzuetan geldituko dira, denak
elkartzeko eta nola doazen balioesteko.
• Laguntzak eskaintzeko asmoarekin, trebetasun-maila handia
duten ikasleak traketsago dabiltzanen ondoan joango dira,
beraietaz arduratzeko.
• Ibilbidearen erdian, indarrak berreskuratzeko, zerbait jateko
geldiune bat egingo dute.
Ondoren, ibilbidearen gorabeherak ezagutzeko, irakaslearen
laguntzarekin, irteerako mapa eta grafikoak interpretatu eta
komentatuko dituzte denon artean. Ibilbidearen zehaztasunak honako
hauek dira:
• Ibilbidea, guztira, 8 km luze izango da, eta 50 m-ko desnibel
positiboarekin.
• Bidegorria, harrizko pista, asfaltoa eta lokatzezko bidezidor
zati bat izango dira lurrazal motak.
• Ibilbidean, herrietan izan ezik, ez da bide nagusirik erabiliko.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 30


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

2. jarduera “Kalera goaz” txangoa bizikletaz Denbora 40 min

Ikasle guztiak batera. Ibilbideari ekingo diote irakasleen laguntzarekin.

3. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioaren


garapenean izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak,
lorpenak, emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, egonez gero.
Balizko galderak: “Guztiok hartu al duzue parte? Norbait gaizki sentitu
al da? Zergatik? Ziurtasunez egin al duzue ibilbidea? Arriskuak
atzeman dituzue? Nola saihestu dituzue arriskuak? Elkarri emandako
laguntzak egokiak izan al dira? Grafikoan ikusitakoa bat etorri al da
errealitatearekin? Indarrak neurtu eta esfortzu fisikoa erregulatu
duzue? Zailak ala errazak iruditu zaizkizue proposatutako jarduerak?”.
Derrigorrezko galdera: “Zer ikasi duzue gaur?”.
Saio bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten
azpimarratzeko, hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 31


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

9. saioa

Saioaren Bizikletaz desplazamenduak egin, ingurune ez ohiko batera moldatu eta mapak
helburua interpretatuz, baliza batzuk aurkitzea.

Non Baso txikia eta parkea

Hamabost baliza, 15 puntuazio txartel (8. eranskina), hainbat kalkulagailu,


basoaren eta parkearen mapa (7._A eranskina) eta Ikasle bakoitzeko mendiko
Materiala
bizikleta, kaskoa, bizkar-zorroa, balizadun mapa (7. B eranskina), arkatza,
erantzun-orria (9. eranskina), artaziak eta autoebaluazio-orria (2. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 15min

Ikasle guztiak batera. Aurreko saioan landutakoa gogoraraziko die


irakasleak, eta bederatzigarren saio honetan egingo dutena azalduko
die.
Irakasleak egingo duten orientazio-jolasen berri emango die ikasleei,
eta arauak argituko ditu:
• Eskola ondoko basoan eta parkean, ikasleek 15 pista edo
baliza aurkitu beharko dituzte. Baliza horiek saioa hasi baino
lehen kokatuko ditu irakasleak, baina ezkutatuta jarri gabe.
(irakasleak baliza eredua erakutsiko die ikasleei).
• Ikasleek, bizikletaz, bakarka aurkitu beharko dituzte balizak;
beraz, ikasle bakoitzak egingo duen ibilbidearen eta
bilaketaren ordena erabakiko ditu.
• Jolas-eremua eskola ondoko basoa eta parkea izango dira.
Irakasleak balizak kokatu gabe dituen mapa erakutsiko die
ikasleei, eta hori interpretatzen lagunduko die.
• Jolasari hasiera eman baino minutu bat lehenago, irakasleak
15 balizak kokatuta dituen mapa emango dio ikasle bakoitzari,
ikasleak aztertu eta ibilbidea erabaki dezan.
• Ikasle guztiak batera aterako dira bizikletaz balizak aurkitzera,
eta lan hori egiteko, askoz jota, ordu erdi izango dute.
Denbora hori igarotakoan ikasle guztiak
–helburua lortu ala ez– irteera puntura itzuliko dira (irakasleak
soinu-seinale bat egin dezake denbora agortu dela
adierazteko).
• Baliza bakoitzera iritsitakoan, 8. eranskinean azaltzen den
bezalako paper tira bat aurkituko dute ikasleek. Lehenen
iristen den ikasleak paper tirako azkenengo zenbakia moztuko
du artaziekin; hau da, puntuazio altuenari dagokiona (20 ikasle
badira, 20 puntukoa izango da), eta bizkar-zorroan gordeko
du. Bigarren iristen den ikasleak hurrengo zenbakia eramango

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 32


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

du, eta horrela jarraituko dute baliza bakoitzeko puntu guztiak


batu arte edo denbora agortu arte.
• Komenigarria da ikasle bakoitzak erantzun-orria berarekin
eramatea, aurkitu duen balizari dagokion laukitxoan gurutze
bat egin eta aurkitzeko falta zaizkion balizak zeintzuk diren
ondo jakiteko.
• Ariketa amaitutakoan, ikasle bakoitzak lortutako puntuen
batuketa egingo du kalkulagailuarekin, eta puntu gehien
lortzen dituen ikasleak irabaziko du orientazio-jolasa.

2. jarduera Ondoko basora bizikletaz Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Bizikletak hartu eta irakaslearen atzetik,


orientazio-jolasaren hasiera puntura joango dira ikasleak.

3. jarduera Ibilbide librea: score Denbora 30 min

Banaka. Saioaren aurkezpenean azaldutakoa kontuan izanik,


orientazio-jolasari ekingo diote ikasleek.

4. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioaren


garapenean izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak,
lorpenak, emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, egonez gero.
Balizko galderak: “Guztiok hartu al duzue parte? Norbait gaizki sentitu
al da? Zergatik? Zein estrategia erabili duzue balizak aurkitzeko
ordena erabakitzean? Ziurtasunez egin al dituzue ibilbideak?
Arriskuak atzeman dituzue? Nola saihestu dituzue arriskuak? Indarrak
neurtu eta esfortzu fisikoa erregulatu duzue? Zailak ala errazak iruditu
zaizkizue proposatutako jarduerak?”.
Derrigorrezko galdera: “Zer ikasi duzue gaur?”.
Saio bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten
azpimarratzeko, hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 33


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

10. saioa

Ingurune ez ohikoetara moldatzeko, arriskuak antzematea eta saihestea.


Saioaren
Egindako esfortzu fisikoa erregulatzea eta kudeatzea. Lankidetza lortzea eta
helburua
laguntzak balioestea. Ingurunearekiko errespetuzko jarrerak garatzea.

Non Eskola ondoko mendia eta basoa

Mendiko bizikletak, kaskoak, ibilbidearen mapa eta grafikoa (10. eranskina),


Materiala koebaluazio-orria (11. eranskina), autoebaluazio-orria eta unitatearen
baloraziorako orria (13. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Aurreko saioan landutakoa gogoraraziko die


irakasleak, eta hamargarren saio honetan egingo dutena azalduko
die.
Bizikletaz egingo duten irteerarako informazioa emango die irakasleak
ikasleei, eta arauak zehaztuko ditu, irteera ondo atera dadin:
• Ikasle taldea 2 irakaslerekin joango da; bat talde-gidari lanetan
aurrealdean joango da, eta bestea taldearen atzealdean
zaintzaile lanetan.
• Ibilbidean zehar aurkitutako zirkulazio-arau guztiak
errespetatuko dituzte.
• Aurrez zehaztutako puntu batzuetan geldituko dira, denak
elkartzeko eta nola doazen balioesteko.
• Laguntzak eskaintzeko asmoarekin, trebetasun-maila handia
duten ikasleak traketsago dabiltzanen ondoan joango dira,
beraietaz arduratzeko.
Ondoren, ibilbidearen gorabeherak ezagutzeko, irakaslearen
laguntzarekin, irteeraren mapa eta grafikoak interpretatuko eta
komentatuko dituzte denon artean. Ibilbidearen zehaztasunak honako
hauek dira:
• Taldearen ezaugarrien arabera 2 ibilbideren artean aukeratuko
du irakasleak; maila baxuko ibilbidea 3,250 km luze da, eta 75
m-ko desnibel positiboa du; maila ertaineko ibilbidea 4 km luze
da, eta 110 m-ko desnibel positiboa du. (4. mailako
ikasleentzat lehenengo ibilbidea egokiagoa izan daiteke).
• Harrizko pista, bidezidorra eta lokatzezko pista bat izango dira
lurrazal motak.
• Errekasto bat ere zeharkatu beharko dute ikasleek.
• Bi tunel txiki (bat argiztatu gabekoa) igaro beharko dituzte
ikasleek.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 34


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

2. jarduera Txangoa mendira bizikletaz Denbora 35 min

Ikasle guztiak batera. Saioaren aurkezpenean azaldutakoa kontuan


izanik, ibilbideari ekingo diote ikasleek.
Banaka. Hasiera puntura heldutakoan eta denbora izanez gero,
eskola ondoan, birak, saltoak, aldapak, lokatza eta abar dituen
zirkuitu bat zehaztuko du irakasleak; oraindik indarra eta gogoa duten
ikasleek bira batzuk emango dizkiote zirkuitu horri.

3. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 15 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioaren


garapenean izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak,
lorpenak, emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, egonez gero.
Balizko galderak: “Guztiok hartu al duzue parte? Norbait gaizki sentitu
al da? Zergatik? Ziurtasunez egin al duzue ibilbidea? Arriskuak
atzeman dituzue? Nola saihestu dituzue arriskuak? Elkarri emandako
laguntzak egokiak izan al dira? Grafikoan ikusitakoa bat etorri al da
errealitatearekin? Indarrak neurtu eta esfortzu fisikoa erregulatu
duzue? Zailak ala errazak iruditu zaizkizue proposatutako jarduerak?”.
Derrigorrezko galdera: “Zer ikasi duzue gaur?”.
Saio bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten
azpimarratzeko, hurrengo saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 35


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

Eranskinak

1. eranskina: hasierako ebaluazioaren orria


2. eranskina: autoebaluazio-orria
3. eranskina: zirkulazio-arauak
4. eranskina: gymkana
5. eranskina: Pauwelsen testa
6. eranskina: bizikletaz irteera bidegorrira
7. eranskina: orientaziorako planoak
8. eranskina: score-letrak
9. eranskina: erantzun-txartela
10. eranskina: bizikletaz irteera mendira
11. eranskina: koebaluazio-orria
12. eranskina: lorpenen jarraipen-orria
13. eranskina: unitatearen balioespena —ikasleak eginda—
14. eranskina: ikus-entzunezko baliabideen zerrenda
15. eranskina: Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa: Gorputz Hezkuntzako programazioa

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 36


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

HASIERAKO EBALUAZIOAREN ORRIA (1. eranskina)

IZENA:______________________________________ MAILA:_____________

1. Bizikletaz ibiltzea gustuko duzu?


a. Bai, asko □
b. Bai, nahiko □
c. Ez, gutxi □
d. Ez, ezer ez □

2. Erabiltzen al duzu bizikleta herrian, alde batetik bestera joateko?


a. Liburutegira joateko □
b. Eskolara etortzeko □
c. Uda partean igerilekura joateko □
d. Lagunekin jolasteko □
e. Bidegorrietatik ibiltzeko □
f. Beste zerbaitetarako____________________________________

3. Bizikletaren mantentze- eta konponketa-lanak egiten al dituzu?


a. Bat ere ez □
b. Garbitu □
c. Olioztatu □
d. Gurpilak puztu □
e. Katea bere lekuan ipini □
f. Zulatuak konpondu □
g. Zerbait gehiago:_______________________________________

4. Bizikletaren aldagailuak erabiltzen badakizu? Adibidez, aldapa gora igotzeko, zein piñoi eta
plater erabili behar dituzun ahalik eta indar gutxien egiteko?
a. Oso ondo dakit □
b. Gutxi gorabehera dakit □
c. Ez dakit □

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 37


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

5. Aipatu, baldin badakizu, honako trafiko-seinale hauen esanahia:

__________________________________________________

__________________________________________________

__________________________________________________

__________________________________________________

___________________________________________________

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 38


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

AUTOEBALUAZIO-ORRIA (2. eranskina)

ONDO: BERDEA / HOLA-HOLA: HORIA / GAIZKI: GORRIA / EZIN DUT EGIN: URDINA / EZ DA ETORRI: BELTZA (IRAKASLEAK)

Osasun- eta higiene-


IKASLEA Janzkera Jarduerak Jarrera
ohiturak

------------------------- Hausnartzeko
Jardueretan, tartean, taldean
Jarduera fisikoa Harremanak
Gaitasun gustura hartzen Irabaztea edo era positiboan Jarduera fisikoa egitean,
TALDEA egiteko arropa eta
motorrean dut parte eta
emaitzaren
galtzea eragiten dut eta osasuna eta higienea
oinetako egokiak gainetik
hobetzen ari naiz jarrera positiboa onartzen dut kritika zaintzen ditut
erabiltzen ditut balioesten ditut
------------------------ dut eraikitzaileak
egiten ditut

1. saioa O O O O O O O
2. saioa O O O O O O O
3. saioa O O O O O O O
4. saioa O O O O O O O
5. saioa O O O O O O O
6. saioa O O O O O O O
7. saioa O O O O O O O
8. saioa O O O O O O O
9. saioa O O O O O O O
10. saioa O O O O O O O
LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 39
SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

ZIRKULAZIO-ARAUAK (3. eranskina)

Errepideetan, zirkulazioa arautzeko eta informazioa emateko hainbat bide seinale daude. Seinale
horiek bertikalak dira eta zutoin baten gainean egoten dira. Hona hemen horietariko batzuk:

Arrisku-seinaleak

Triangelu formakoak dira, ertz


gorriarekin. Hurbilean, arriskuren
bat egon daitekeela adierazten dute.

Debeku-seinaleak

Biribilak dira, ertz gorriarekin.


Adierazten dutena debekatzen dute.

Agindu-seinaleak

Biribilak eta kolore urdinekoak dira,


eta gainean marrazki bat dute.
Adierazten dutena egitera behartzen
dute.

Zerbitzu-seinaleak

Laukizuzenak eta kolore urdinekoak


izaten dira. Errepidean agertuko
denari buruzko informazioa ematen
dute.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 40


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

Beste seinale batzuk:

• Zirkulazio-agenteak. Trafikoa zaintzeaz eta bideratzeaz arduratzen dira; horretarako,


besoen mugimenduak eta txilibitua erabiltzen dute.
• Argi-seinaleak. Trafikoa bideratzeko eta erregulatzeko dira. Honako kolore hauek erabiltzen
dituzte: gorria, debekuaren adierazle; horia, kontuz ibiltzeko eta berdea, pasa daitekeela
adierazteko.
• Seinale horizontalak. Zoruan margotzen dira, eta norabideak, geltokiak... seinalatzen
dituzte. Oinezkoentzat pasabideak dira garrantzitsuenak.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 41


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

GYMKANA (4. eranskina)

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 42


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

PAUWELSEN TESTA (5. eranskina)

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 43


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

BIZIKLETAZ IRTEERA (6. eranskina)

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 44


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

PLANOA (7. A eranskina)

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 45


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

SCORE PROBA (7. B eranskina)

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 46


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

SCORE LETRAK (8. eranskina)

A 1 B 1 C 1

A 2 B 2 C 2

A 3 B 3 C 3

A 4 B 4 C 4

A 5 B 5 C 5

A 6 B 6 C 6

A 7 B 7 C 7

A 8 B 8 C 8

A 9 B 9 C 9

A 10 B 10 C 10

A 11 B 11 C 11

A 12 B 12 C 12

A 13 B 13 C 13

A 14 B 14 C 14

A 15 B 15 C 15

A 16 B 16 C 16

A 17 B 17 C 17

A 18 B 18 C 18

A 19 B 19 C 19

A 20 B 20 C 20

A 21 B 21 C 21

A 22 B 22 C 22

A 23 B 23 C 23

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 47


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

D 1 E 1 F 1

D 2 E 2 F 2

D 3 E 3 F 3

D 4 E 4 F 4

D 5 E 5 F 5

D 6 E 6 F 6

D 7 E 7 F 7

D 8 E 8 F 8

D 9 E 9 F 9

D 10 E 10 F 10

D 11 E 11 F 11

D 12 E 12 F 12

D 13 E 13 F 13

D 14 E 14 F 14

D 15 E 15 F 15

D 16 E 16 F 16

D 17 E 17 F 17

D 18 E 18 F 18

D 19 E 19 F 19

D 20 E 20 F 20

D 21 E 21 F 21

D 22 E 22 F 22

D 23 E 23 F 23

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 48


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

G 1 H 1 I 1

G 2 H 2 I 2

G 3 H 3 I 3

G 4 H 4 I 4

G 5 H 5 I 5

G 6 H 6 I 6

G 7 H 7 I 7

G 8 H 8 I 8

G 9 H 9 I 9

G 10 H 10 I 10

G 11 H 11 I 11

G 12 H 12 I 12

G 13 H 13 I 13

G 14 H 14 I 14

G 15 H 15 I 15

G 16 H 16 I 16

G 17 H 17 I 17

G 18 H 18 I 18

G 19 H 19 I 19

G 20 H 20 I 20

G 21 H 21 I 21

G 22 H 22 I 22

G 23 H 23 I 23

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 49


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

J 1 K 1 L 1

J 2 K 2 L 2

J 3 K 3 L 3

J 4 K 4 L 4

J 5 K 5 L 5

J 6 K 6 L 6

J 7 K 7 L 7

J 8 K 8 L 8

J 9 K 9 L 9

J 10 K 10 L 10

J 11 K 11 L 11

J 12 K 12 L 12

J 13 K 13 L 13

J 14 K 14 L 14

J 15 K 15 L 15

J 16 K 16 L 16

J 17 K 17 L 17

J 18 K 18 L 18

J 19 K 19 L 19

J 20 K 20 L 20

J 21 K 21 L 21

J 22 K 22 L 22

J 23 K 23 L 23

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 50


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

M 1 N 1 Ñ 1

M 2 N 2 Ñ 2

M 3 N 3 Ñ 3

M 4 N 4 Ñ 4

M 5 N 5 Ñ 5

M 6 N 6 Ñ 6

M 7 N 7 Ñ 7

M 8 N 8 Ñ 8

M 9 N 9 Ñ 9

M 10 N 10 Ñ 10

M 11 N 11 Ñ 11

M 12 N 12 Ñ 12

M 13 N 13 Ñ 13

M 14 N 14 Ñ 14

M 15 N 15 Ñ 15

M 16 N 16 Ñ 16

M 17 N 17 Ñ 17

M 18 N 18 Ñ 18

M 19 N 19 Ñ 19

M 20 N 20 Ñ 20

M 21 N 21 Ñ 21

M 22 N 22 Ñ 22

M 23 N 23 Ñ 23

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 51


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

ERANTZUN TXARTELA (9. eranskina)

A: B: C: D: E:

F: G: H: I: J:

K: L: M: N: Ñ:

IZENA:

A: B: C: D: E:

F: G: H: I: J:

K: L: M: N: Ñ:

IZENA:

A: B: C: D: E:

F: G: H: I: J:

K: L: M: N: Ñ:

IZENA:

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 52


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

MENDIKO BIZIKLETAZ IRTEERA (10. eranskina)

MAILA BAXUKO IBILBIDEA: 3,250 Km-ko distantzia eta 75 m-ko desnibel positiboa

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 53


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

MAILA ERTAINEKO IBILBIDEA: 4 Km-ko distantzia eta 110 m-ko desnibel positiboa

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 54


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

KOEBALUAZIO-ORRIA (11. eranskina)

KOEBALUAZIO-ORRIA

EBALUATUTAKO IKASLEAREN IZENA:

ONGI HOLA-HOLA GAIZKI

Lorpen-adierazleak

Bizikletaren garapenak era egokian erabiltzen


ditu.

Zirkulazio-arauak ezagutu eta errespetatzen ditu.

Bizikleta esku bakarrarekin gidatzen badaki.

Oztopo txikiak (mailak, harriak, errekastoak...)


bizikletaz gainditzen badaki.

Bizikletaz egindako irteeretan laguntzak eskaini


edota onartu egiten ditu

Desplazamenduak egitean, segurtasuna


lehenesten du, eta neurri egokiak hartzen ditu.

Irteeretan, ahalegina eta esfortzu fisikoa


eraginkortasunez kudeatzen ditu.

Natura errespetatzen du.

EBALUAZIOA EGIN DUENAREN IZENA:

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 55


9.
8.
7.
6.
5.
4.
3.
2.
1.

20.
19.
18.
17.
16.
15.
14.
13.
12.
11.
10.
LH 4

jolasean
201_/201_

izenburua:
Unitatearen
EBALUAZIOA

Mendiko bizikletaz

Bizikleta gidatzeko
oinarrizko teknikak
menderatzen ditu.

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Bizikleta, ondo ibiltzeko


prestatzen du eta
egokitzen du.

Ingurunea aztertu eta


erabaki zuzena hartzen du,
bizikletaz mugitzeko.

Segurtasuna
lehenesten du.

Oinarrizko
zirkulazio-arauak
ezagutu eta
errespetatzen ditu.

Irteeretan, ahalegina
eraginkortasunez kudeatzen
du.

Bizikleta, jolas-tresna
eta garraiobide gisa
balioesten du.

Natura errespetatzen
du.

Jardueretan, gustura
hartzen du parte eta jarrera
LORPENEN JARRAIPEN-ORRIA (12. eranskina)

ona du.

Harremanak emaitzaren
gainetik balioesten ditu.

Irabaztea edo galtzea


onartzen du.

Hausnartzeko tartean,
taldean era positiboan
eragiten du eta kritika
eraikitzailea egiten du.

Jarduera fisikoa egiteko


arropa eta oinetako
egokiak erabiltzen ditu.

Jarduera fisikoa egitean,


osasuna eta higienea
zaintzen ditu.
56
MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN
SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

UNITATATEAREN BALORAZIOA –IKASLEAK EGINDA– (13. eranskina)

IZENA:______________________________________ MAILA:_____________

1. “Mendiko bizikletaz jolasean” unitate didaktikoa gustukoa izan duzu?


a. Bai, asko □
b. Bai, nahiko □
c. Ez, gutxi □
d. Ez, ezer ez □

2. Belodromoan egindako saioa egokia izan da?


a. Bai, oso egokia □
b. Bai, egokia □
c. Aspergarria □
d. Arriskutsua □

e. Gogorregia □
f. Laburregia □
g. Beste zerbait _______________________________________________

3. Orientazio-saioa (score) egokia izan da?


a. Bai, oso egokia □
b. Bai, egokia □
c. Aspergarria □
d. Arriskutsua □
e. Gogorregia □
f. Zailegia □
g. Beste zerbait ________________________________________________

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 57


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

4. Bidegorritik egindako txangoaren ibilbidea egokia izan da?


a. Bai, oso egokia □
b. Bai, egokia □
c. Luzeegia □
d. Gogorregia □

e. Laburregia □
f. Beste zerbait ______________________________________________

5. Mendira egindako txangoaren ibilbidea egokia izan da?


a. Bai, oso egokia □

b. Bai, egokia □
c. Luzeegia □
d. Gogorregia □

e. Laburregia □

f. Beste zerbait _____________________________________________

6. Irakaslearen lana (azalpenak, laguntza, motibazioa, …) egokia izan da?


a. Bai, oso egokia □
b. Bai, egokia □

c. Ez oso ona □
d. Txarra □
e. Zertan hobetu dezake bere lana:
__________________________________________________________________
__________________________________________________________________
__________________________________________________________________

7. Zer aldatu edo hobetuko zenuke “Mendiko bizikletaz jolasean” unitatean:


________________________________________________________________________
________________________________________________________________________
________________________________________________________________________

8. Zer ikasi duzu, unitate didaktiko honekin:


________________________________________________________________________
________________________________________________________________________
________________________________________________________________________

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 58


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDEEN ZERRENDA (14. eranskina)

BIDEOAK
1. Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=GskchTF3Z5Q
2. Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=HRaDPbrXFyU
3. Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=2QMIePuzdUM
4. Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=DW1UXD_2vrA

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 59


SEIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MENDIKO BIZIKLETAZ JOLASEAN

LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA: GORPUTZ HEZKUNTZAKO

PROGRAMAZIOA (15. eranskina)

LEHEN HEZKUNTZA (BIGARREN ZIKLOA)

GORPUTZ HEZKUNTZA

PROGRAMAZIOA

4. maila 5. maila 6. maila

1. unitatea Irristaketa Atletismoa eta Atletismoa eta


egoera fisikoa I egoera fisikoa II

Azken dakotak Aronsonen puzzlea


2. unitatea “Antzara-jolasa”
ipuin motorra elkarlaneko egitura

3. unitatea Artzikirola eta Colpbola Tag errugbia Boleibola

Gorputz Hezkuntzako
4. unitatea Gorputz-adierazpena I Gorputz-adierazpena II bizipenak
antzerkia

5. unitatea Euskal pilota I Euskal pilota II Badmintona

6. unitatea Mendiko bizikletaz Orientazio-lasterketak Kirol-eskalada


jolasean

Ekintza motorren DOMINIOAK

1 2 3 4 5 6

Bakarkako Bat baten Elkarlaneko Elkarlaneko- Ziurgabetasun Adierazpen-


ekintzak aurkako ekintzak aurkakotasuneko -inguruneko eta
ekintzak ekintzak ekintzak arte-
ekintzak

LEHEN HEZKUNTZA. 4. MAILA 60

You might also like