You are on page 1of 2

Non daude harriak Lurrean?

Lurrak hainbat geruza dituen GEOSFERA izeneko atala du

 Nukleo: urtutako metalez osatuta


 Mantua eta azala: Harri deritzegun material solidoz osaturik daudenak.

Zer da Litosfera?

Azalak eta mantuaren alderik kanpokoenak litosfera osatzen dute.

Lurrazaleko harriak

Lurrazala harri solidoek osatzen dute eta 7 eta 70 kilometro arteko lodiera du. Harri gehienak
ozeanoetako urez estalita daude itsas hondoa osatzen dute. Besteek kontinenteak osatzen
dituzte (basoz, larrez, hiriz..). Beste landaredirik gabeko mendiguneak edo barrelaturik (bloke,
legar edo hondar)

Zer dira Harriak?

Lurrazala eta Mantua osatzen duten materialak dira. Harri bakoitza substantzia baten edo
gehiagoren aleen nahastea da; substantzia horiek solidoak dira eta mineral esaten zaie.

Harriak hiru bereizten dira:

1. Osaera: Harria eratzen duten mineralen multzoa da. (Mineral batez edo batzuez
osatuta).
2. Ehundura: Harrian dauden aleen forma eta antolamendua da. Batzuetan, aleak txikiak
eta uniformeak dira eta veste batzuetan elkarrekiko oso desberdinak.
3. Antolamendua naturan. Paisaian, harriak mendigune handi gisa, sumendietan, geruza…

Zer dira mineralak?

Mineralak harriak eratzen dituzten substantzia solidoak dira. Mineral mota asko daude.
Horietako bakoitza propietate multzo jakin bat izateagatik bereizten da.

Mineralen propietateak

1.- Forma: Gehienak irregular edo xafla gisa. Beste batzuk kiristal geometriko forman.

2.- Distira: Distira azalaren itxura da, argia islatzeko modua. Adibidez: nakar, beirarena,
zetarena.

3.- Kolore eta marra: Mineral batzuen kolore begi-bistakoa da, batzuetan azala zikin. Mineralak
deskribatzean, marraren kolorea erabiltzen da.

4.- Gogortasuna: Mineral batek marratua izateko duen erresistentzia da.

5.- Dentsitatea: Mineralik denstoenak metalak dituztenak dira.

Zer dira meatoki?

Harriak, mineralak eta beste material erabilgarri batzuk biltzen diren lurrazaleko guneei
MEATOKI esaten diegu.
Meatokitik, materiala honela atera daitezke:

 Harrobi edo meategi irekietan: Lurrean azaleko meatokiak ustiatzeko egiten diren zulo
edo ebakiak dira.
 Lurpeko meategietan: Putzuak, tunelak eta galeriak dira lurrazaleko gune sakonetan
egiten dira.
 Zulaketen bidez: Hoditeria sartzen da, likidoak (petróleo, ura) edo gasak ateratzeko.

Nola erabiltzen ditugu lurreko materialak?

1.- Eraikuntzako materialak: Buztina, granitoa, arbela, basalto-bloke.

2.- Dekorazioko materialak: Marmola, harri bitxiak.

3.-Industriako materialak: Zementua, metalak..

4.- Energia-iturriak: Ikatza, petrolioa, gas naturala, uranioa…

You might also like