You are on page 1of 5

ERANSKINA

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

LEHENENGO PROBA:

ESPEZIALITATEKO BERARIAZKO
EZAGUTZEN PROBA

Hizkuntza gaitasuna irakaslanean funtsezko gaitasuna da. Berariaz baloratuko da. Lehen proba honetan,
hizkuntza gaitasunaren balorazioa idazmenean zentratuko da. Horrela, hizkuntzaren (euskara, gaztelania,
ingelesa, dagokiona) erabilera ortografiko eta diskurtsiboa egiaztatuko da, ondoko irizpideetan oinarrituz:

ortografia eta zuzentasun gramatikala


idazkera argia eta zuzen egituratua
aurkezpen garbi eta txukuna
irakurgarritasuna

LEHEN PROBA

A ZATIA: IZAERA PRAKTIKOKO PROBA

PRESTAKUNTZA ZIENTIFIKOA

ADIERAZLEAK

Jarri diren ariketak behar bezala egiteko ezagutza zientifiko sakon eta zehatza du
espezialitatearen gainean.
Ikuspegi teorikoari dagokionez, modu arrazoitu eta funtsatuan erantzuten du.

Araudi aplikagarria ezagutzen du eta bere planteamenduekin erlazionatzen du.

ESPEZIALITATEKO TREBETASUN TEKNIKOAK MENDERATZEA

ADIERAZLEAK

Ezagutza zientifikoetan oinarrituriko proposamen didaktikoak eta antolamenduari


dagozkionak egiten ditu.
Eskola estrategien menderakuntzan oinarrituriko proposamen didaktikoak eta
antolamenduari dagozkionak egiten ditu.
Epaimahaiak proposaturiko eskola egoeretarako egokiak diren hezkuntza erantzunak
eskaintzen dituzten estrategia metodologikoak zehazten ditu.

1
LEHEN PROBA

B ZATIA: GAI BAT GARATZEA

GAIAREN GAINEKO EZAGUTZA ZIENTIFIKOA

ADIERAZLEAK

Gaiaren gaineko ezagutza sakon eta zorrotza erakusten du.

Kontzeptuak zehaztasunez erabiltzen ditu eta ez da akats kontzeptualik ikusten.

Erreferentzia bibliografiko esanguratsu eta eguneratuak erabiltzen ditu.

Garaturiko gaiari aplika dakiokeen araudia ezagutu eta erlazionatzen du.

Gai teorikoa irakaslanarekin erlazionatzen du.

GAIAREN EGITURA

ADIERAZLEAK

Gaitegian azaltzen den gaiaren atal guztiak garatzen ditu.

Gaiaren atal desberdinei tratamendu orekatua ematen die.

Erabilitako egiturak gaiaren ulermena errazten du.

2
BIGARREN PROBA: PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA eta UNITATE
DIDAKTIKOA

Hizkuntza gaitasuna irakaslanean funtsezko gaitasuna da. Berariaz baloratuko da. Bigarren proba honetan, hizkuntza
gaitasunaren balorazioa idazmenean eta mintzamenean zentratuko da.
Idazmena egiaztatuko da hizkuntzaren (euskara, gaztelania, ingelesa, dagokiona) erabilera ortografiko eta
diskurtsiboaren bidez, ondoko irizpideetan oinarrituz:
ortografia eta zuzentasun gramatikala
idazkera argia eta zuzen egituratua
aurkezpen garbi eta txukuna
irakurgarritasuna
Mintzamena baloratuko da ondoko alderdiei erreparatuta:
Argitasuna eta jarioa. Ahoskera, intonazioa eta abiadura egokia. Erraztasunez hitz egiten du.
Hiztegi zabala eta teknikoa darabil. Zehaztasunez mintzo da. Hitzen errepikapenak saihesten ditu.
Edukien azalpen egituratua: sekuentzia orokorra, alderdi nagusiak eta bigarren mailakoak, ondorioak,
enfasia funtsezko ataletan...

BIGARREN PROBA
A) PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA AURKEZTU ETA DEFENDATZEA

PROGRAMAZIOAREN AURKEZPEN IDATZIA

ADIERAZLEAK
Luzerari eta aurkezpenari dagokienez, deialdiaren IV. eranskinean aipaturiko baldintza formalak
errespetatzen ditu.
Espezialitateetako bakoitzerako egiten diren zehaztasunak errespetatzen ditu.

Deialdian aipaturiko atal guztiak ditu, gutxienez: helburuak, gaitasunak, edukiak, ebaluazio
irizpideak, metodologia eta hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleei erantzuna.

Deialdiarekin ezarritako gutxieneko kopurua du, unitate didaktikoei dagokienez.

Aipamena egiten dio indarrean den curriculumari eta Nafarroako Foru Komunitateko araudiari.

Irakaslanerako behar diren teknikak menderatzen ditu eta gaitasun pedagogikoa duela
adierazten du.

3
PROGRAMAZIOAREN AZALPENA ETA DEFENTSA

ADIERAZLEAK

TESTUINGURUA Testuinguruan behar bezala jarria dago aurkezturiko programazioa.

Planteaturiko alorreko helburuak dagozkien mailari eta ikasleen ezaugarriei egokitzen


zaizkie eta gaitasunak eskuratzeko lagungarri dira.
Helburuak ongi formulatuak daude eta koherenteak dira programazioko eta
HELBURUAK curriculum ofizialeko gainerako elementuekin.
Programazioak aintzat hartzen du ikasleek eskuratu behar dituzten gaitasun guztien
GAITASUNAK
garapena.
Edukiak helburuekin loturik eta haien arabera planteaturik daude eta sekuentziazioa
EDUKIAK
eta tenporalizazioa egokiak dira.
Metodologia koherentea da eta programaturiko helburu eta edukiekin bat dator.

Ikasleen ikaskuntza ahalbidetzeko estrategia, prozedura eta ekintzen erabilera


METODOLOGIA justifikatzen du.
Hainbat baliabide didaktiko, curriculumeko material eta IKT erabiltzen ditu egokiro.

Ebaluazioa koherentea da programazioko gainerako elementuekin.


Araudiaren araberako ebaluazio irizpideak barne hartzen ditu.

Irakaslana eta ikasleen ikasteko prozesua ebaluatzeko prozedura eta tresna egokiak
ezarri ditu.
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua ebaluatzeko hainbat une ezartzen ditu.
EBALUAZIO
IRIZPIDEAK
Ikasleari eta familiei informazio jarraitua emateko mekanismoak aurreikusten dira.
HEZKUNTZA Programazioak berariazko hezkuntza premiak dituzten ikasleei erantzuten die.
SOSTENGUKO
BERARIAZKO
Berariazko hezkuntza premiak dituzten ikasleei erantzuteko antolamendu zein
PREMIAK
curriculum neurriak aipatzen ditu.
DITUZTEN
IKASLEAK
ESPEZIALITATEETA Programazioa dagokion espezialitateko berezitasunera egokitzen du.
KO BERARIAZKO
ALDERDIAK
Programazioan elementu didaktiko berritzaileak sartzen ditu.

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOARI BURUZKO EZTABAIDA:

ADIERAZLEAK
Galdetzen zaionari zuzen erantzuten dio. Dibagazioa saihesten du eta jarioarekin erantzuten du, terminologia
egokia baliatuz.

4
BIGARREN PROBA
B) UNITATE DIDAKTIKO BAT PRESTATZEA, AZALTZEA ETA DEFENDATZEA

DIMENTSIOA ADIERAZLEAK
Ikasleen errealitatearen eta ezaugarrien testuinguruan kokatzen du unitate didaktikoa.
TESTUINGURUA

Helburuak teknikoki ongi azaldurik daude, koherenteak dira programazioarekin eta


IKASKUNTZAREN
curriculum ofizialarekin.
HELBURUAK
Planteaturiko helburuak koherenteak dira unitate didaktikoko gainerako elementuekin.

GARATUTAKO
GAITASUNAK ETA Unitate didaktikoak gaitasunen garapen maila adierazten eta zehazten du.
GAITASUN HORIEN
GARAPEN MAILA
EDUKIAK Curriculum ofizialaren esparruan daude eta proposaturiko helburuekin bat datoz.
Askotariko formulazioa dute eta irizpide epistemologiko, kontestualizatu eta funtzionalekin
bat datoz.
Jarduerek laguntzen dute proposaturiko helburuak lortzen eta edukiak garatzen .
IRAKASKUNTZA-
IKASKUNTZA Jarduerak motibagarriak, askotarikoak, zailtasunaren arabera mailakatuak eta ikasleendako
JARDUERAK irisgarriak dira.
Hainbat baliabide didaktikoren erabilera aurreikusten da.

Proposatutako helburu, eduki eta jarduerekin koherenteak dira.


EBALUAZIO IRIZPIDE
ETA PROZEDURAK Askotarikoak dira, malguak, ikasleen aniztasunera egokituak eta errekuperatzeko tresnak
aurreikusten dituzte.

KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK Ezartzen dituen kalifikazio irizpideak bat datoz araudiak ezartzen dituenekin.
(Lehen Hezkuntza)
ESPEZIALITATEETAKO Unitate didaktikoa dagokion espezialitateko berezitasunera egokitzen du.
BERARIAZKO ALDERDIAK
Programazioan elementu didaktiko berritzaileak sartzen ditu.

UNITATE DIDAKTIKOARI BURUZKO EZTABAIDA:

ADIERAZLEAK

Galdetzen zaionari zuzen erantzuten dio. Dibagazioa saihesten du eta jarioarekin erantzuten du, terminologia egokia
baliatuz.

Epaimahaikide bakoitzak kontuan izanen ditu ezarritako irizpideak oposizio faseko


bi probetako ataletako bakoitza kalifikatzeko orduan.

You might also like