You are on page 1of 7

1987

Putitourra: Alexek Imanol, Haritz eta Julen bere lagunak putetxe batera joateko
proposamena egiten die eskuratu berri duen bere kotxe zatarrean. Lagunak harri eta zur
geratu, azkenean animatu eta onartu egiten dute proposamena. Eskatu egingo zionat: Aldi
berean eta handik gertu, Imanolekin gustatuta dagoen Alaznek berarekin ateratzen esateko
erabakia hartu duela aitortzen dio Ireneri. Azken unean, ordea, atzera egiten du, Alaznek
Imanol eta lagunak duela gutxi ikusi dituela esan eta haiengana abiatu eta gero. Ile zuriduna:
Kotxean sartu ondoren, Alexengana neska misteriotsu bat hurbiltzen da, egun batean
berarekin egongo dela esateko, bere bizimodu eroari buruzko aipamena egin ondoren.
Maddi izena du. Neskak alde egiten du eta Alexek, kasu handirik egin gabe, kotxe zaharrean
alde egiten du bere lagunekin. Zure atzetik: Alaznek Imanoli bere sentimenduak adierazteko
gogoarekin jarraitzen du. Horretarako Ireneren ahizparen kotxean haine atzetik abiatzen
dira. Kotxearen barruan, Alaznek zalantzak diru oraindik ere. Neon argiak: Lau mutilak
putetxera heltzen dira, baina Alex da barrura sartzeko animatuta dagoen bakarra. Besteek,
lotsatuta edo, zalantzak dituzte. Azkenik, ordea, Haritz ezik, denak sartzen dira. Sarreratik
gertu, Imanolen osaba batekin egiten dute topo. Urradura: Neskak putetxera doazela
konturatuta, buelta ematen dute. Alazne negarrez hasten da. Santa familia: Imanol eta bere
osaba guztiz lotsatzen dira elkarren aurrean. Azkenean, osabak naturaltasunez hartu eta
putetxerako dirua ematen dio Imanoli, hasiera batean honek hartu nahi ez badu
ere. Negarraldia: Neskak herrira itzultzen dira eta Alazne kontsolatzen saiatzen dira, Imanol
ahazteko eta esanez. Txokoan: Mutilak putetxeko tabernara sartzean, arraro sentitzen dira,
nola jokatu ez dakitelako. Halako batean, ordea, Alex ... Zergatik?: Bere etxean, Alaznek
bizitzak samina zergatik ekarri behar dion galdetzen dio bere buruari, maitasuna eskatzea
asko ote den. Etsirik, negarrez jarraitzen du. Mesalina: ... Alex prostituta batekin agertzen da
lagunen aurrean, Mesalina izenekoa. Haren zerbitzuak lagun guztientzat erosi ditu Alexek
Imanolen diruarekin. Imanolek eta Julenek, ordea, atzera egin eta azkenean putetxetik egiten
dute alde, Alex prostitutarekin bakarrik utzita.

2002

Telefono deia: Mirari eta Julen elkarrekin bizi dira. Gau batean, Imanolen deia jasotzen dute
aspaldiko koadrila bildu asmoz. Bilera Astigarribian izango da. Mirarik ez du gogorik joateko
eta Julenekin eztabaidatzen hasten da. Izan ere, bien arteko harremana ez da ona. Lo egin
nahi dut: Bilerarako bi egun falta direla, Julen urduritzen hasten da. Gau batean, lo hartu
ezinik, Mirarirekin daraman errutinazko harremanari buruz hausnartzen du. Mirari ez da
haurdun geratzen eta horrek Mirari errudun sentiarazten duela pentsatzen du. Mirari
esnarazi eta berarekin hitz egiten saiatzen da, baina Mirari nekatuta dago. Bere
pentsamenduetan murgildurik, bizitzaren zentzuaz pentsatzen hasten da.
1987:

Lainoak zenbatzen: Putetxearena eta bi astera, institutua bukatu eta lagunak sakabanatu
egingo direlako triste, Alexi Alaznerekin gustatuta dagoela aitortzen dio Imanolek. Alazneri
berarekin ateratzeko eskatzeko gogoa du, baina beldur da izango duen erreakzioaz. Alexek
bere sentimenduak adierazten bultzatu egiten du, bizitzan ausarta izan behar dela, galtzeko
eta irabazteko, esanez. Berehala, Alaznerengana eramaten du. Isiltasuna: Alaznerekin topo
egin eta elkarrizketa huts eta zentzugabea dute. Imanolek ezin dizkio bere sentimenduak
adierazi. Alazne ere putetxeari buruzko azalpenak eskatzekotan dago, baina azkenean ez du
ezer esaten. Alexengana itzuli eta gertatu dena kontatzean, honek ez du ulertzen nolatan ez
dion ezer esan. Pisua: Alexek Arantxarekin hitz egin eta neskek putetxearena badakitela
esaten dio. Txiripaz ikusi zituztela esaten dio, baina Alexek ez du sinesten eta kotxearen
atzetik taldeko neska bat mutil batekin gustatuta dagoelako abiatu zirela uste du. Alexek
putetxean ez zutela ezer egin eta bera ezik beste hirurek alde egin zutela kontatzen dio.
Horrela, ligatzeko asmoarekin edo, oporretan pisu bat hartzeko asmoa azaldu eta neskak
gonbidatzen ditu han egun batzuk pasatzera. Horren berri jakitean, mutilak kikildu egiten
dira. Batzuetan magia: Bizitzak zoriak ala patuak bideratzen ote duen eztabaidatu ondoren,
Imanolek, anaia zaharrak Donostian duen pisua eskuratu duela kontatzen dio Haritzi, giltzak
lapurtuz eta anaia kanpora doala aprobetxatuz. Alazneren tabernan: Arantxak pisuaren
proposamenaren berria kontatzen die lagunei. Zalantzak badituzte ere, azkenean onartu
egiten dute. Mirariri gurasoek utziko ez diotelakoan eta, ez dela joango dio, baina azkenean
izeba baten etxean lo egitea proposatu ondoren, onartu egiten dute Mirariren gurasoek.
Ondoren, mutilek putetxean ezer egin ez zutela kontatzen die Mirarik eta guztiek egiten
dute parre. Alazne, ordea, Imanolekin gogoratu eta penaturik sentitzen da.

2002:

Bularretakoa: Lagunak berriz elkartzeko eguna heldu da eta Julen eta Mirari umore onez
daude. Garai bateko maitasun-jolasak gogoratuz, Alexek bularretakoa askatzen dio,
soinekoa lotu ordez. Bidean: Bilerarako bidean, Julenek eta Mirarik Donostiako pisuan
neskak eta mutilak lehen aldiz bildu zireneko egunak oroitu eta nola horren ondoren
berehala sakabanatu ziren. Beraiek, Julen eta Mirari alegia, Bilbora joan ziren ikastera. Imanol
eta Alazne bata bestearentzat eginak zirela ere aipatzen dute. Mendi artean dagoen
Astigarribiara iluntzean heltzen dira. Astigarribiako ermita: Ermitara heltzean, beti bezala
kokospekoa duen Imanolek egiten die harrera. Bileraren zergatiaz galdetuta, barruan hitz
egingo dutela esaten die eta bera ere urduri dagoela aitortzen die.

1987

: Autobus geltokian: Udako egun bero batean, lau neskak eta lau mutilak autobus geltokian
elkartzen dira. Aurkezpenak egin eta lehenengo herabetasun-unean pasa ondoren, berehala
hasten dira txantxetan. Autobusean neskak eta mutilak bereizita esertzen dira. Mirarik Alex
atsegin duela aitortzen dio Alazneri. Dantzarik nahi?: Imanol artega sartzen da lagunekin
anaiaren etxera. Gauzak dauden bezala uzteko eskatzen die. Alexek, ordea, musika-ekipoa
piztu eta dantza egiteko proposatzen du. Azkenean, ordea, janaria erostera ateratzen
dira. Monosexuala: Mutilek gela batean egingo dute lo, eta neskek, Mirarik ezik, beste
batean. Imanolek ekarri dituen sexualitateari buruzko liburuak direla eta, beste mutilek parre
egiten dute. Julenek txantxetan monosexuala dela esaten du. Azkenean, liburu horiek denak
errepikakorrak direla adierazten da. Afaria prestatzen: Etxean afaltzea erabaki ondoren, Julen
patata-arrautzopila egiteko eskaintzen du bere burua. Aldi berean, hippy itxura duen Mirariri
begira dago denbora guztian. Mirari, ordea, Alexi begira dago. Azkenean, Julenek Mirariren
laguntza eskatzen du. Tortilla prestatzen ari direla, harraskara erortzen da, baina
sekretupean berriz ere zartaginara botatzen dute. Konfiantza hartzen: Afarian zehar,
kofiantza hartzen joaten dira neskak eta mutilak eta Julen/Mirari eta Imanol/Alazne bikoteak
eratzen joaten dira. Garbituko dut nik: Txanda pasaz, Imanolek eta Alaznek garbitzen dituzte
platerak, baina espartzua ez dute aurkitzen. Mirarik eta Julenek badakite zerbait horri buruz
baina sekretuarekin jarraitzen dute. Nekatuta nagok: Platerak garbitu ondoren nekatuta
daudenez, etxean geratu ala tabernara joandako lagunen bila joatea pentsatzen hasten dira.
Bien arteko elkarrizketa artega eta zentzugabea da, begietara begiratu gabe, baina bien
artean zerbait badagoela nabaritzen da. Azkenean, paseo bat ematea erabakitzen dute.

Eleberrian, neska eta mutilen arteko harremanen hasiera kontatzen dira.

Musuak komunean: Taberna zaratatsu batean Haritzen hitzei kasu egin gabe, Julen Mirariren
atzetik dabil. Edanda dago. Mirari komunera sartu dela ikusi eta haren atzetik abiatzen da.
Artega dago eta gainera, komuneko sarreran Alexekin topatzen da. Azkenean, komuneko
sarreran musu ematen dio Mirariri. Mirari tabernara sartzen da. Hanka sartu duelakoan,
tabernatik irteten da. Borroka: Alazne eta Imanol kaleko borroka batean nahasturik
suertatzen dira. Imanolek Alazne babesten du, baina kolpe bortitzak hartzen ditu.
Ezpainetatik odola dario. Etxerako bidean, Alazne Imanolen besotik helduta, etxean zerbait
kontatu behar diola esaten dio. Etxera joan behar dut: Mirariri izebaren etxera joateko garaia
heldu zaiola adierazi eta Julenek laguntzea eskaintzen dio. Bidean barkamena eskatzen dio
musuagatik. Aurrerago, ordea, Mirari bera da musu azkar eta herabe bat ematen diona.
Besterik ez. Julenek ez du egoera ulertzen. Zangalatraba: Imanol eta Alazne eskutik helduta
heltzen dira etxera. Alazne Imanolen izterren gainean zangalatraba eseri eta mutilen zakila
gogortzeko zenbat behar den galdetzen dio. Imanol harri eta zur geratzen da galderaren
aurrean. Sonia eta Maddi: Tabernan Irenek zer egin ez dakiela ilea harrotzen du. Alex, Sonia
izeneko neska batengana hurbiltzen da berarekin ligatzeko. Bitartean, ordea, tabernan
begirada ezagun eta sarkon bat topatzen du, Maddi izeneko ile zuridun neskarena hain
zuzen. Bere atzetik, tabernatik irteten da. Zenbat behar den: Imanolek ez daki nola erantzun
Alazneren galderari, saiatu arren, baina bere gainean dagoela, neskak laster nabaritzen
du erekzioa eta elkar besarkatzen dute. Ile xerloa: Mirarik ilea moztu nahi duela esaten
duenean, Julenek ez mozteko eskatzen dio. Mirarik Julen zergatik gustatzen zaion, zergatik
eman dion musu galdetzen dio bere buruari. Izebaren etxera iritsi eta musu batez elkar
agurtzen dute. Bueltan, Julenek ere Mirari zergatik gustatzen zaion galdetzen dio bere
buruari eta azkenean bere ile-xerloagatik dela erantzuten du. Marrantak joa: Tabernatik irten
eta etxera joateko gogoa du Irenek. Bitartean, Haritz guztiz edanda dago. Halako batean
mutil homosexual bat hurbiltzen zaio Haritzi eta dantzan eskatzen dio. Haritz erreakzionatu
gabe geratzen da eta azkenean Arantxak erreskatatzen du. Haritzek eskerrak ematen diozkio
azkenean. Ohean, bikote bat: Alaznek elkarrekin oheratzeko proposatzen dio Imanoli.
Anaiaren gelara joan, kondoiak hartu, baina artega dagoenez, kosta egiten zaio zakila
gogortzea. Azkenik, Alazneren gidaritzapean berarekin egiten du amodioa, poliki eta
samur. Txirrina: Irenek, Arantxak eta Haritzek portaleko txirrina jozten dute. Julenek ireki
egiten die eta etxeko atea irekitzen die ohera itzuli baino lehen. Non egon zarela?: Denak
jeiki ondoren itzultzen da Alex etxera. Elizan egon dela kontatzen die lagunei. Neskak
harrituta geratzen dira, baina mutilek elizak eta kanposantuak atsegin dituela azaltzen diete.
Alaznek eta Imanolek lo elkarrekin egin dutela jakitean, horri buruz txantxetan hasten
dira. Erosketak egiten: Julen eta Haritz erosketak egietra jeitsi dira. Julenek Mirarirekin dituen
sentimendu nahasietaz hitz egiten dio Haritzi. Mirari gustatu egiten zaio baina ez dauka
garbi berarekin harremanetan hasi behar duen. Halako batean, Mirari agertzen da, baina
urduri, berehala egiten du alde pisurantz. Ez zionat minik egin nahi: Mirarik bezperako
musuen berri ematen dio Alazneri. Hala ere, benetan atsegin duena Alex dela, eta ez Julen,
aitortzen dio lagunari. Juleni minik ez egiteagatik bakarrik jarraitzen du berarekin. Orduan,
Haritz bazkaria prestatzen ari dela, Alexek alde egiten du berriz ere. Gozatu seme alabez:
Kabina batetik ama deitu behar duelakoan, Mirarik Alexekin egiten du topo. Andre zahar
zarpailtsu batekin ari da hizketan. Senar-emazteak direlako itxurak eginez, andreak seme-
alabak txikiak direnean gozatzeko aholkua ematen die, gero beranduegi baita. Andre
agurtuta, Mirarik elizara joaten laguntzen du Alex, elizak zergatik gustatzen zaizkion
galdetuz. Alexek elizetako lasaitasun-giroa, misterioa eta historia aipatzen ditu. Mirari,
liluraturik bere hitzekin, besarkatu eta musukatu egiten du, berari atzera ez botatzeko
erregua eginez. Horrela, elizako ilunera abiatzen dira. Zein ostia haiz hi?: Bazkalondoan,
Julen hortzak garbitzen ari dela, pisuko atea zabaldu eta neska bat eta horren atzetik Patxi,
Imanolen anaia alegia, sartzen dira. Imanolen anaiak bi orduko epea ematen die pisua
uzteko. Alex eta Mirari elizan daude bitartean. Sexua elizan: Aitorleku bateko zoruan kartoiak
jarri, biluztu, elkar masturbatu eta azkenean koitoa egiten dute Alexek eta Mirarik.
Mirarirentzat lehen aldia da eta Alexen zakila gogortua ikustean, handiegi ikusten du
bere baginan sartzeko. Mina sentitzen badu ere, azkenean burutu egiten du sexu
harremana. Alexek berarekin ez maitemintzeko aholkatzen dio Mirariri, bestela mina hartuko
baitu. Mirarik alde egin eta Alex elizan geratzen da. Haritz elizara sartu eta pisuarena
kontatzen dio. Alex kezkaturik geratzen da. Haizearen orrazia: Alexen proposamena onartuz,
pisurik ezean, hondartzan lo egitea erabakitzen dute. Aurretik motxilak ezkutatuz, Haizearen
orrazi joan eta hango giroarekin liluraturik geratzen dira. Hondartzan zehar, Alderdi
Eder aldera iristen dira. Hondartzan daudelarik, Alex korrika abiatzen da Maddi
ilezuridunaren atzetik. Imanol eta Arantxa bere atzetik joaten dira. Hondartzan lo: Ile
zuridunari berarekin zer nahi duen galdetzen dio, baina ez jakitea hobe duela erantzuten
dio. Imanol eta Arantxa Alexengana heltzen direnean, ile zuridunaren berri ematen die,
baina ordurago desagertua da. Bilatu arren, ez dute aurkitzen. Hondartzan lo egiten dute,
baina Alex itsasoari begira pasatzen du gau osoa.

15 urte geroago 8 lagunak, Astigarribiako ermitan biltzen dira. Han gertatuko denak bizitza ikusteko
moldea aldatuko die.

2002

Ermita barruan: Imanolek Julen eta Mirari gidatzen ditu ermata barruko korridoreetan zehar.
Ermita barruan beste ermita bat dago, Erdi Aroko zaldun Tenplarioek eraikia. Gela batera
heldu eta lagun guztiak topatzen dria berriz ere, Alex ezik. Oso itxuraldatuta daude: Irenek
operatuta dagoela dirudi, Arantxa ia ez da lehengo kirolaria eta asko gizentzeaz gainera,
begirada zahartua du. Imanolek eta Alaznek ez diote elkarri begiratzen. Alaznek eta Mirarik,
ordea, aspaldiko adiskidetasunari heltzen diote. Zerbait esan beharko dugu: Lagunen arteko
tentsio eta seriotasun giro batean, Imanolek Alexi beranduago etortzeko esan diola aitortzen
du. Alexek lagun guztien laguntza behar duela ere esaten du.

1987

Mirarik Alazne bisitatzen du. Alexekin hitz eta lagun bezala bakarrik geratu nahi duela esan
diola kontatzen dio. Alazneri amorante bakarra izan dela eta berarekin ongi pasa duela
aitortzen dio. Beste alde batetik, Julenek gauez hondartzara joateko proposamena jaso
duela ere kontatzen dio, baina bera ez dago oso ziur. Azkenean, Alaznek animatu egiten du
Julenekin ateratzeko. Titiak hazteko: Zumaiako hondartzara heltzen dira Julen eta Mirarik
Alexek utzitako kotxean. Gaua da eta hondartzan ez dabil inor. Urduri daude eta eguraldiari
buruz hizketan hasten dira. Halako batean, Julenek musu eman eta Mirarik besarkada batez
erantzuten dio. Julenek blusa askatzeko eskatzen dio. Bularretakoaren itxigailuarekin arazoak
izan eta gero, titiak Julenen bistan geratzen dira. Mirarik txikiegiak direla esaten dio,
Julenekin konfiantza hartuz. Alexekin konfiantza ordez morboa sentitzen duela pentsatzen
du. Julenek titi polittak dituela erantzun eta hazteko laztantzea nahikoa omen dela esaten
dio. Errezeta hori praktikan jartzen dute. Prakak jeistea nahi du Julenek, baina Mirarik
azkarregi doala erantzuten dio. Amarauna (bi hilabete geroago): Alazne Alexekin topatu eta
tren geltoki zahar eta bakarti batera eramaten du. Alexek nabaritzen du Alazneren
urduritasuna. Alaznek Alexi musu eman eta dena azkar doa: larrutan egiten behin eta berriz,
sexu-grina bizi batez. Gezurra, larru gorri: Tren geltokiko ibilerekin jarraitzen dute Alaznek
eta Alexek. Aldi berean, Imanolekin ere badago. Ezagunen bitartez, Imanolek ibilera horien
berri izan eta horien atzetik doa egun batean. Larrua jotzen ari direla bat batean agertu eta
Imanolek Alazne betirako agurtzen du, besterik gabe, Alex eta Alazne isilik geratzen direlarik.

2002

Haserreak: Imanolek denboraldi luzean, lagunak sakabanaturik bizi izan diren garaian,
Alexengandik aldenduta eta berarekin haserre egon dela kontatzen die besteei. Egun
batean, Alexen deia jasotzen du ospitaletik. Buruan tumorea dauka. Maddi ile zuriduna
tumoreak eragindako eskizofreniak sorrarazitako eldarnioa besterik ez da. Barkamena eskatu
behar diola uste du Imanolek. Lagunei ez die azaltzen zergatik ermitan, baina Alazne da
azkenean tren geltokikoa kontatzen duena. Ospitalean Alexek ez dio barkamena eskatzen
eta soilik sentitzen duela esaten du. Beste aukera bat eman nahian, ospitalera itzultzen da
baina Alex ia ez dago han. Autoa: Harrigarria bada ere, oraindik badabilen auto zaharrean
heltzen da Alex Astigarribiara. Ermitako gelara igo aurretik, Alaznek Alexekikoa Imanolek
jakin bezain pronto utzi zuela eta Imanolekin itzultzen saiatu zela kontatzen du, baina ez
zela ongi atera. Imanolek Alex eroetxe batean dagoela eta etortzeko baimena eman diotela
kontatzen du. Berarekin ulerkorra izateko eskatzen die lagunei. Bileraren ideia berea izan
zen, baina biltokia (ermita,alegia) Alexek jarri zuen. Bi hilabeteko epea eskatu zion baita ere
Alexek bilerara joan ahal izateko. Alex: Alex gaztetan bezain ibi eta oldartsu jarraitzen du eta
umore onez agurtzen ditu lagunak , fisikoki itxura ona ez duen arren. Lagunak ilusiorik gabe
eta lehengo bikoteak gaitzik gabe ikusi eta aurpegiratu egiten die. Eromenaren inguruan:
Gaixotasunari esker, bizitzaren balioa aurkitu eta bizitza zer den erakusteko oparia egin nahi
die lagunei. Bizitza eta bizitzea bereizi beharraz eta eromenaz hitz egiten die, eromenaren
laudorioa eginez. Purifikatzeko ordua iritsi dela dio eta lagunen harridura sorrarazten
du. Eztanda: Oparia egiteko denak batera ikusi nahi zituela eta azken urteetako beraien
bizimoduari buruzko xehetasunak bildu dituela dio Alexek. Lagunek beraien bizitzan
sartzeko inor ez dela aurpegiratzen diote. Berak, berriz, katalizatzaile edo pizgarri bat behar
dutela erantzuten die. Halako batean, lagunei entzuteko esan eta eztanda bat gertatzen da.
Alex lasai eseritzen den bitartean, lagunek, beldurtuta, ez dakite nondik atera. Julenek
lehergailua zergatik jarri duen galdetuta, azkenean ulertuko duela erantzuten dio. Irteera
bat: Haritzek horman egindako zulo batetik irten, handik teilatura igo eta hortik kainutik
lurrera jeisten dira. Kanpoan Alex falta dela nabaritzen dute berehala, baina beranduegi da
bere bila joateko, gainera garbi dago barruan geratu nahi zuela. Bigarren eztanda bat
entzuten da eta eliza osoa erortzen da. Katarsia edo: Ertzainak eta anbulantziak inguratuta,
lagunek Alexek egindakoaren zergaitiaz hitz egiten dute. Batzuek arduragabekeria
leporatzen diote, hiltzeko zorian izan baitira. Haritzek eta Julenek, ordea, ekintzaren mezua
azaltzen dute, beraien arteko loturak berreskuratu eta haiengan ohikeria baztertu nahi zuela
nabarmenduz. Barruko ermitak ez du ia kalterik izan, Alexek gauzak kontuz prestatu
zituelako bi hilabetetan zehar. Gainera, ermita zaharra atxikiz, maskarak erantzi eta mamia
azalerazteko mezua oparitu nahi izan die. Julenek baserritar batek azken bi hilabetetan Alex
ermitari bisita batzuk egin zizkiola esan berri diola kontatzen du, eztandak prestatzeko noski.
Trumoi giroa dago: Haritzek Mari (edo Maddi) bere bikotearekin elkartzen denean, trumoia
jo duelako kondaira azaltzen du. Mari suz jantzita agertu ohi dela ere gogorarazten
du. Aitortza: Astigarribiatik etxerako bidean, Julenek eta Mirarik gertatutakoaz hitz egiten
dute. Oroitzapenen haritik, Mirarik Alexekin amodioa egin zuela aitortzen dio Juleni
malkotan. Julenek bazekiela erantzuten dio. Haritzek kontatu zion, elizako aitorlekuan ikusi
ondoren. Mirarik biak alderatu soilik egin nahi zituela azaltzen du. Grinak bultzatuta egin
zuela sinetsita, Julenek inoiz pasarte hori ez aurpegiratzea erabaki zuela esaten dio. Mirari
gero eta azkarrago doa eta azkenean itsas labar batera heltzen dira. Ortzadarra sutan: Autoa
gelditu eta negarrez hasten da Mirari. Besarkatu egiten dira. Bizitza ortzadar erraldoi bat
dela esaten dio Julenek. Beraiek ordatzar horren zati bat dira. Mirarik euren ortzadarra nola
dagoen galdetuta, Julenek sutan dagoela erantzuten dio.

You might also like