You are on page 1of 14

Eskoletarako jardunbide egokien gida laburra

Dislexia On

Dislegi, Gipuzkoako Dislexia Elkartea


Zarategi Pasealekua 100, Txara I eraikina, Gizagune, 1 sotoa
Donostia-San Sebastián 20015, Gipuzkoa.
Erregistro zenbakia: AS/G/19048/2015

1
Dislexiaren definizioa Rose txostenean (2009):

- Dislexia batez ere hitzak zehaztasunez eta arintasunez irakurri eta


letreiatzeko gaitasunei eragiten dion ikasteko zailtasun bat da.
- Zailtasunak kontzientzia fonologikoan, hitzezko oroimenean eta hitzezko
prozesaketaren abiaduran, dislexiaren ezaugarri batzuk dira.
- Dislexia adimenezko gaitasun mota guztietan ematen da.
- Beharrezkoa argi uztea zailtasun jarraitu bat dela, ez maila desberdin
bat, eta ez ditu ebakipuntu argirik.
- Hizkuntzan, mugimenduaren koordinazioan, buruzko kalkuluan eta
antolaketa pertsonalean ikus daitezke zailtasun pilatuak, baina berez ez
dira dislexiaren adierazle.
- Zailtasun dislexikoen larritasunaren eta jarraitutasunaren zantzu ona
atera daiteke aztertuz pertsonak nola erantzuten dien edo erantzun dien
zentzuzko galderei.

Ezaugarri hauetaz gain, British Dyslexia Association-ak esaten du


pertsona dislexiadun batzuek zailtasunak aurki ditzaketela ikusezko
prozesaketan, eta adierazten du irakurle dislexiadunek ikasketa
prozesuari eragiten dioten gaitasun eta zailtasun batzuen konbinazioa
azal dezaketela. Pertsona batzuek beste arloetan dituzte indarguneak,
esaterako diseinuan, arazoen konponbidean, sortzeko gaitasunean,
gaitasun interaktiboetan eta ahozko trebetasunetan.

2
Hasiera

Dislexia On Kalitate Markaren helburua da eskolei eremu bat eskaintzea non


pertsona dislexikoak bere gaitasun eta talentuak landu ahal dituen, baita
gaitasun berriak garatu ere. Inguru honek bermatuko du eskolan dauden
pertsona guztiek pertsona dislexiadunaren beharrak ezagutzea eta beharrei
aurre egiteko baliabideak egotea eskura. Ikasleei, familiei, langileei eta
interesezkoak diren beste pertsonei zuzendutako adierazpen bat da hau,
adierazteko eskola leku segurua dela dislexkia duten pertsonentzat. Kanpotiko
onarpen zeinu bat da. Lau etapa jarraitzen du:
 Ardazten: Estandarra lortzeko lanketa bat egiteko dagoela identifikatu
dela esan nahi du.
 Garatzen: Arlo horietan lanean daudela esan nahi du.
 Kokatzen: Estandarra lortu dela esan nahi du.
 Hobetzen: Estandarra lortzeaz gain, eskatzen duen mailatik igaroz
lanketa osagarri bat egiten ari dela esan nahi du.

3
Dislexia On Markaren Kalitate estandarrak
eskoletarako

Dislexia On eskoletarako Kalitate Marka lau funtsezko estandar motak osatzen


dute, hurrengoak:
•Lehen estandarra: Buruzagitza eta Kudeaketa
Honek eskatzen du eskolek erakustea eskola barruan integratutako politikak
ikasle dislexikoei laguntzen diela eta eguneroko lanean ondo errotuta dituztela.
• Bigarren estandarra: Ikaspen Kalitatea
Honen irizpideek eskolako langileek ikasle dislexiadunak identifikatzeko eta
haiei laguntzeko duten esperientzia eta ezagutza maila erakusten dute, eta
esku-hartze estrategia egokiak eraginkortasunez erabiltzen direla frogatzen du.
• Hirugarren estandarra: Ikasteko Klima
Dislexiadun ikasleari ematen zaizkion baldintza fisiko eta emozionalen
irizpideak biltzen ditu.
• Laugarren estandarra: Familiarekiko eta interesezko beste pertsonekiko
harremanak
Irizpide hauek familiei emandako aukerak aztertzen ditu, eta zein neurrian
dauden eskura. Familiek eta interesezko beste pertsonek planteatutako kezkei
aurre egiteko dauden prozesuak ere aztertzen ditu.

Eskola estandar honek argi adierazten du zeintzuk diren funtsezko arlo


bakoitzean dislexiarerako onuragarriak diren jardunbideetarako irizpideak.
Gainera, orientaziozko oharrak gehitu dira argi eta zehatz gera dadin
betekizunak nola bete daitezkeen. Honen helburua da prozesua gardena eta
eskuragarria izatea.

4
Lehen estandarra – Buruzagitza eta Kudeaketa

1. 1. Eskolarako hezkuntza-proiektuak azaltzen du dislexiarekiko egoera


lagungarria lortzeko helburuak zehaztu direla, eta nola ebaluatuko diren.
Interesezko parte guztiei galdetu eta interesezko pertsonei modu eraginkorrean
komunikatu ondoren garatzen dirai.

1.2. Dislexiadun ikasleen beharrak betetzeko jarraibideak daude eskolako


hezkuntza-politiken agiri nagusietan.

1.3. Eskolako planizikazioaren agirietan dislexiadun ikaslearen beharrak


betetzeko jardunbideak bultzatzen diraii.

1.4. Badago dislexiarekiko jarraiazko formakuntza plana. Adibidez:


• Eskola osoa kontzientziatua izan da
• Irakasleek etengabeko trebakuntza eta laguntza jasotzen duteiii

1.5. Eskolarako langile berrien hautaketa-prozesuan argi eta garbi egiten da


Dislexia On Eskola adierazpena.

1.6. Badaude Dislexia Oniv jarraibideen eragina ezagutzera ematen duten


frogak

1.7. Ekimenaren inplementazio eraginkorra bermatzeko baliabideak ematen


dira, emaitza neurgarriekin lotuzv.

1.8. Eskolak eremu bat zehaztu du Dislexia On jarraibideak modu


eraginkorrean barneratu direla autoebaluatzeko.

5
1.9. Eskolak kanpoan dituen formakuntzazko eta laguntzazko baliabideak
eskuratzeko lan egiten du, estandarrak mantendu eta lortzeko beharrezkoak
direnean.

6
Bigarren estandarra: Ikaspen Kalitatea

1. Ezagupenerako laguntza:
• Erantzukizun zehatzak dituzten langileek (adibidez, orientazio
pedagogikoko langileak) esperientzia dute dislexiarekin, esku-hartze
egokiak, estrategia pedagogiko eta laguntza-programak garatzeko
formakuntza egoki baten ondorioz jasoa.vi.
• Irakasleek dislexiaren adierazgarriak ezagutzen ditu, laguntza-
estrategiak, eta badaki nola eskuratu informazio iturriak vii
• Orientazio-taldea irakasleen taldeko parte baliagarria da, dislexiadun
ikasleentzako laguntza-estrategiak erabiltzen ditu eta irakasleen laguntza
du.
• Dislexiadun ikasleari bere zailtasunaren izaera irakasten zaio, dituen
indarguneak eta ikaspen modu egokienak barne.
• Irakasleak beraien irakasteko moduaren egokitasunaz konstzienteak
dira.

2.2. Diagnostikoa eta identifikazioa.

• Badaude dislexiadun ikaslea bere hezkuntza prozesuaren zehar


identifikatzeko sistemak eta ebaluaketak.
• Ikaslearen aurrerapena eta helburuak hurbiletik zaintzen dira eta
aldizka ebaluatzen dira. Laguntza akordiak egiten dira beharrezkoa
denean.
• Klase osoa behatzen da aldizka irakurmena eta ortografiaren
aurrerapena ebaluatzeko. Curriculumeko beste arloetako lorpenak era
berdinean behatzen dira.

7
2.3. Ikaskuntza programak

• Badaude klaseko esku-hartze eta laguntzarako estrategiak, argi


zehaztuak.
• Ebidentzian oinarritutako esku-hartze programa egokiak inplementatzen
dira.
• Ikaskuntza behar desberdinak betetzen dira eta lorpenerako dauden
eragozpen posibleak gainditzen dira.
• Ikasleek talde desberdinetan lan egiten dute. Gaitasun mistoko
taldeetan elkarlan egiteko aukerak dituzte, bai eta pertona heldu batekin
lan egiteko ikaspen helburuen inguruan, alfabetizazioan edo
matematiketan osatutako taldeetan, egokiak eta partekatuak. Kontuz
aritu behar da ikasleen gaitasun kognitiboa edozein inguru edo
transmisio sisteman kontuan izatea bermatu dadin. Honen helburua da
irakaskuntza ikasle dislexikontzat maila egokiko erronka kognitiboa
izatea.

2. 4. Irakasleek dislexiadun ikasleari modu eraginkorrean ikastea ahalbidetzen


dioten metodoak erabiltzen ditu, bere ikaspen modu desberdinak antzemanez
eta klase osoari hurrengo ikuspuntua eskainiz:
• Irakasteko eta ikasteko aukera multisentsorialak
. Ikaskuntza metodo anitzak: buru-mapak, eskemak, laburpenak,
bideoak…
• Banaka irakatsi edo talde txikietan, eta laguntza espezializatua, behar
badute. Adibidez: alfabetizazioa, aritmetika, kontzeptuak indartu, etab.
• Formato anitzak (adibidez binetak, grafikoak, fluxu-diagramak, etab.)

2.5. Eskolak hurrengoa bermatzen du:


• Kalifikazio eta ebaluazio politikak bermatzen du ikasleari bere
ezagupenean oinarrituta ebaluatzen zaiola (ortografia txarrean oinarritu

8
beharrean). Ebaluazioak arrakasta du helburu eta garapen eta
hobekuntza puntuak identifikatzen ditu.viii.
• Badaude prozedurak ikasle dislexiadunaren aurrerapena bermatzeko
eskolan.
• Ikasleei “bizitzarako gaitasunak” garatzeko adorea ematen zaie,
esaterako arazoen konponketa, erabakiak hartzea, estresa kudeatzea,
komunikazioa, eta alfabetizazio emozionala.
• Azterketak behar den moduan moldatzen dira. Denborarekin
aurreikusten da ikasleek denbora eta baliabideak modu egokian
erabiltzen ikas dezaten.

2.6. Eskola osoaren kontzientziazioa (irakasleak ez diren langileak barne).


Ikastaroaren edukiaren adibidea:
• Dislexiaren teoria aurrekariak.
• Identifikazioa eta balorazioa.
• Lehen eta bigarren tokian enpirikoki balioztatutako esku-hartze
programak eta estrategiak.
• Eskola osoaren estrategiak.
• Estrategia inklusiboak klasean.
• Autoestimua mantentzeko moduak.

2.7. Eskolak bere jardunbide inklusiboaren emaitza neurgarriei buruzko


informazioa eman ahal du.

9
Hirugarren estandarra: Ikasteko Klima

3.1. Dislexiadun pertsonarentzako laguntza estrategien inplementazioa


curriculumaren arlo guztietan ikus daiteke.

3.2. Ikasgelaren antolaketa egokitzen da, hurrengo egokitzapen praktikak


kontuan hartuz:

• Eserlekuak, argitasuna, eta baliabideen kokapena.


• Gako-hitzak eta argi etiketatutako baliabideak.
• Zuria ez den paperean informazioa (adibidez, krema kolorekoa) letra
eta diseinu ulergarriekin.
• Arbeletik kopiatzeaz gaineko aukerak.
• Elkarlanaz ikasi eta berdinen arteko laguntza.
• TICak ikasleen ikaskuntzan laguntzeko erabiltzen dira. Ordenagailuen
pantailak eta testuaren neurria modu egokian moldatzen dira.
• Ikasgelaren barruan dislexiadun ikasleei laguntzeko baliabideak daude.
Adibidez:
• letra magnetikoak;
• software TIC;
• letreiaketa elektronikoak;
• alfabetizazio jolasak;
• baliabide kutxa (hitz-tapizak, kolorezko filtroak, hormako
alfabetoa, etab.).

3.3. Autoestimua hurrengoaren bitartez sustatzen da:

• norbanakoa eta haren aniztasuna baloratzea;


• ahaleginaren eta lorpenaren gorespena arlo guztietan;
• indarpuntuen sustapena;

10
• arrakastarako aukeren eskuragarritasuna; eta
• estresik gabeko inguru baten eskaintza.

3.4. Badaude dislexiari lotutako jazarpenei eta beldurrarazteari aurre egiteko


neurri eraginkorrak.

11
Laugarren estandarra: Familiarekiko eta
interesezko beste pertsonekiko harremanak

4.1. Familiek beraien seme-alaben hezkuntza behar bereziak betetzeko


egokitzapenak ezagutzen dituzte eta hauetan konfidantza dute. Eskolak modu
aktiboan bilatzen ditu aukerak familiekin komunikatzeko.
• Komunikazio eraginkor batean oinarritzen gara familiek ulertu dezaten
zer den dislexia eta zertan oinarritzen den Dislexia On Eskola beraien
seme-alabei irakatsi eta laguntzeko. Honek hurrengoa izan behar du
barne:
• Jardunbideen Kodeko ekintza Protokoloari erreferentziak.
• eskola sistemak familiak informatuta mantentzeko, eta
alderantziz.

4.2. Eskolak prozedura bat du zehaztuta familiei informatzeko eta beraien


kezkak entzuten ditu modu aktiboan.

4.3. Eskolak modu aktiboan hartzen ditu familiak planifikazioan, parte-hartze


metodo anitzen bitartez. Jarraikako lan elkarteak bultzatzen ditu etxean eta
eskolan ikaspen eraginkor bat eramaten laguntzen duten familiekin. Familiei
adorea ematen die beraien kezkak adieraz ditzaten gertatzen diren heinean, eta
bermatzen dute familiek badakitela nori jo behar duten.

4.4. Familien erreklamazioetarako prozedura bat dago

4.5. Eskola ikasleekin elkarlanean ari da.


• Ikasleak hartzen ditu. Beraien dislexia ulertzen ditu eta bere lorpenak
baloratzen laguntzen die.
• Arazo emozionalekin eta portaerarekin laguntzen die.
12
• Ikasleei beraien ikaspen estrategia propioak indentifikatzen laguntzen
die. Hauek inplementatzen eta erregistratzen laguntzen die, eta
informazioa irakasle guztiei eramaten die.
• Ikasleak parte harrarazten ditu planifikazioan.
• Ikasleen interesak, indarpuntuak eta puntu ahulak aztertzen ditu.
• Ikasleen defentsarako zerbitzua bultzatzen du, aholkularitza, egokia
denean.
• “Egin ahal” kultura bat bultzatzen du.
• Ikaskideak sentsibilizatzen ditu dislexiaren inguruan. Estigma
ezabatzen du eta ikasle guztientzako eredu positiboak eskaintzen ditu.

4.6. Eskola kanpoko beste agentziekin dago kontaktuan, laguntza eskaini ahal
dutenak, esaterako dislexiarako tokiko elkarteak

Dislexia Friendly Quality Mark-ak eskoletarako dituen estandarretatik ateratako


agiria. Agiri honen kopia oso bat lortzeko, BDAaren web orrian sartu:
http://www.bdadyslexia.org.uk/qualitymark / schools.

13
i
Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak argi identifikatzen du dislexia lehentasunezko
garapen arlo bat bezala. Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak ikasle dislexikoei laguntza ezarriko
zaien moduarekin helburu argiak biltzen ditu, eta hau lantzeko denbora modu egokian neurtu.
Proiektu hau nola berrikusi eta ebaluatuko den frogatu beharko da, eta nola bermatuko den
identifikatutako helburuak beteko direla.

ii
Lan eskemek, ikasgai planek, etab. erakusten dute, adibidez, abiapuntu
multisentsorialak ohiz erabiltzen direla saio guztietan, ikasle dislexikoak kontuan hartzen dituen
ebaluazio estrategiak hartzen direla, etab.

iii
Langileen jarraiazko formakuntza eta garapenerako programak, bai arlo
akademikoan, kudeaketan eta laguntzazkoan: formakuntzara etorri, erregistratu, formakuntza
ariketak ebaluatu eta formauntzaren edukien laburpenak egin. Modu berean, langile berrien
formakuntzarako materialea.

iv
Zuzendaritza taldeak adieraziko du nola behatuko eta ebaluatuko diren arlo
desberdinak eta zein ekintza hasiko diren ez badira hobekuntzak ikusten zehaztutako
denboraldi batean.

v
Finantzaziozko baliabideak, langileak, denbora, etab. ematen zaizkio dislexiari
eskola barruan eta baliabide hauen erabilera eraginkorra behatu eta ebaluatzen da.

vi
Espero izango da gutxienez dislexian espezialista kalifikazioa lortu duen
langile bat egotea eskolan. Kalifikazioa duten langileek haien ezagupenak eta esperientzia
erabiliko dituzte eskolan.

vii
Irakasleen curriculumek adierazten dute formakuntza bat bete berri duten arlo
honetan.

viii
Curriculumaren bilerak, non dislexiari buruz hitz egingo den, ikaslentzako
feedback bitartez ebaluatutako lanen adibideak, bai eta dislexiadun ikasleekin ebaluazio
metodo desberdinak eta abiapuntu desberdinak erabili izanaren frogak bilduko dira kalifikazio
politiketan.

14

You might also like