You are on page 1of 7

“DISLEXIA ON”

ESTANDARREN AUTOEBALUAZIO DOKUMENTUA

 Ardazten: Arlo honetan oraindik lanketa bat egiteko dagoela identifikatu dela esan nahi du.
 Garatzen: Arlo honetan lanean daudela esan nahi du.
 Kokatzen: Estandarra lortu dela esan nahi du.
 Hobetzen: Estandarra lortzeaz gain, eskatzen duen mailatik igaroz lanketa osagarri bat egiten ari dela esan nahi du.
LEHEN ESTANDARRA: BURUZAGITZA ETA KUDEAKETA ARDAZTEN GARATZEN KOKATZEN HOBETZEN
1.1 Eskolarako hezkuntza-proiektuak azaltzen du dislexiarekiko egoera
lagungarria lortzeko helburuak zehaztu direla, eta nola ebaluatuko diren.
Interesezko parte guztiei galdetu eta interesezko pertsonei modu
eraginkorrean komunikatu ondoren garatzen dira
1.2. Dislexiadun ikasleen beharrak betetzeko jarraibideak daude eskolako
hezkuntza-politiken agiri nagusietan.
1.3. Eskolako planizikazioaren agirietan dislexiadun ikaslearen beharrak
betetzeko jardunbideak bultzatzen dira
1.4. Badago dislexiarekiko jarraiazko formakuntza plana
1.5. Eskolarako langile berrien hautaketa-prozesuan argi eta garbi egiten da
Dislexia On Eskola adierazpena.
1.6. Badaude Dislexia On jarraibideen eragina ezagutzera ematen duten frogak
1.7. Ekimenaren inplementazio eraginkorra bermatzeko baliabideak ematen dira,
emaitza neurgarriekin lotuz
1.8. Eskolak eremu bat zehaztu du Dislexia On jarraibideak modu eraginkorrean
barneratu direla autoebaluatzeko.
1.9. Eskolak kanpoan dituen formakuntzazko eta laguntzazko baliabideak
eskuratzeko lan egiten du, estandarrak mantendu eta lortzeko beharrezkoak
direnean.
BIGARREN ESTANDARRA: IKASPEN KALITATEA ARDAZTEN GARATZEN KOKATZEN HOBETZEN
2.1 Ezagupenerako laguntza
- Erantzukizun zehatzak dituzten langileek (adibidez, orientazio
pedagogikoko langileak) esperientzia dute dislexiarekin, esku-hartze
egokiak, estrategia pedagogiko eta laguntza-programak garatzeko
formakuntza egoki baten ondorioz jasoa
- Irakasleek dislexiaren adierazgarriak ezagutzen ditu, laguntza-estrategiak,
eta badaki nola eskuratu informazio iturriak
- Orientazio-taldea irakasleen taldeko parte baliagarria da, dislexiadun
ikasleentzako laguntza-estrategiak erabiltzen ditu eta irakasleen laguntza
du.
- Dislexiadun ikasleari bere zailtasunaren izaera irakasten zaio, dituen
indarguneak eta ikaspen modu egokienak barne.
- Irakasleak beraien irakasteko moduaren egokitasunaz konstzienteak dira.
2.2 Diagnostikoa eta identifikazioa
- Badaude dislexiadun ikaslea bere hezkuntza prozesuaren zehar
identifikatzeko sistemak eta ebaluaketak.
- Ikaslearen aurrerapena eta helburuak hurbiletik zaintzen dira eta aldizka
ebaluatzen dira. Laguntza akordiak egiten dira beharrezkoa denean.
- Klase osoa behatzen da aldizka irakurmena eta ortografiaren aurrerapena
ebaluatzeko. Curriculumeko beste arloetako lorpenak era berdinean
behatzen dira.
2.3 Ikaskuntza programak
- Badaude klaseko esku-hartze eta laguntzarako estrategiak, argi zehaztuak.
- Ebidentzian oinarritutako esku-hartze programa egokiak inplementatzen
dira.
- Ikaskuntza behar desberdinak betetzen dira eta lorpenerako dauden
eragozpen posibleak gainditzen dira.
- Ikasleek talde desberdinetan lan egiten dute. Gaitasun mistoko taldeetan
elkarlan egiteko aukerak dituzte, bai eta pertona heldu batekin lan
egiteko ikaspen helburuen inguruan, alfabetizazioan edo matematiketan
osatutako taldeetan, egokiak eta partekatuak.
2.4 Irakasleek dislexiadun ikasleari modu eraginkorrean ikastea ahalbidetzen
dioten metodoak erabiltzen ditu, bere ikaspen modu desberdinak antzemanez
eta klase osoari hurrengo ikuspuntua eskainiz:
- Irakasteko eta ikasteko aukera multisentsorialak
- Ikaskuntza metodo anitzak: buru-mapak, eskemak, laburpenak, bideoak…
- Banaka irakatsi edo talde txikietan, eta laguntza espezializatua, behar
badute.
- Formato anitzak erabiltzen dira
2.5 Eskolak hurrengoa bermatzen du:
- Kalifikazio eta ebaluazio politikak bermatzen du ikasleari bere
ezagupenean oinarrituta ebaluatzen zaiola
- Badaude prozedurak ikasle dislexiadunaren aurrerapena bermatzeko
eskolan.
- Ikasleei “bizitzarako gaitasunak” garatzeko adorea ematen zaie, esaterako
arazoen konponketa, erabakiak hartzea, estresa kudeatzea,
komunikazioa, eta alfabetizazio emozionala.
- Azterketak behar den moduan moldatzen dira. Denborarekin aurreikusten
da ikasleek denbora eta baliabideak modu egokian erabiltzen ikas
dezaten.
2.6 Eskola osoaren kontzientziazioa (irakasleak ez diren langileak barne)
2.7 Eskolak bere jardunbide inklusiboaren emaitza neurgarriei buruzko
informazioa eman ahal du.
HIRUGARREN ESTANDARRA: IKASTEKO KLIMA ARDAZTEN GARATZEN KOKATZEN HOBETZEN
3.1 Dislexiadun pertsonarentzako laguntza estrategien inplementazioa
curriculumaren arlo guztietan ikus daiteke.
3.2 Ikasgelaren antolaketa egokitzen da, hurrengo egokitzapen praktikak kontuan
hartuz:
- Eserlekuak, argitasuna, eta baliabideen kokapena.
- Gako-hitzak eta argi etiketatutako baliabideak.
- Zuria ez den paperean informazioa (adibidez, krema kolorekoa) letra eta
diseinu ulergarriekin.
- Arbeletik kopiatzeaz gaineko aukerak.
- Elkarlanaz ikasi eta berdinen arteko laguntza.
- TICak ikasleen ikaskuntzan laguntzeko erabiltzen dira. Ordenagailuen
pantailak eta testuaren neurria modu egokian moldatzen dira.
- Ikasgelaren barruan dislexiadun ikasleei laguntzeko baliabideak daude.
3.3 Autoestimua hurrengoaren bitartez sustatzen da:
- Norbanakoa eta haren aniztasuna baloratzea.
- Ahaleginaren eta lorpenaren gorespena arlo guztietan.
- Indarpuntuen sustapena
- Arrakastarako aukeren eskuragarritasuna
- Estresik gabeko inguru baten eskaintza
3.4 Badaude dislexiari lotutako jazarpenei eta beldurrarazteari aurre egiteko
neurri eraginkorrak.
LAUGARREN ESTANDARRA: FAMILIAREKIKO ETA INTERESEZKO BESTE PERTSONEKIKO ARDAZTEN GARATZEN KOKATZEN HOBETZEN
HARREMANAK
4.1 Familiek beraien seme-alaben hezkuntza behar bereziak betetzeko
egokitzapenak ezagutzen dituzte eta hauetan konfidantza dute. Eskolak modu
aktiboan bilatzen ditu aukerak familiekin komunikatzeko
- Komunikazio eraginkor batean oinarritzen gara familiek ulertu dezaten zer
den dislexia eta zertan oinarritzen den Dislexia On Eskola beraien seme-
alabei irakatsi eta laguntzeko.
4.2 Eskolak prozedura bat du zehaztuta familiei informatzeko eta beraien kezkak
entzuten ditu modu aktiboan.
4.3 Eskolak modu aktiboan hartzen ditu familiak planifikazioan, parte-hartze
metodo anitzen bitartez.
4.4 Familien erreklamazioetarako prozedura bat dago.
4.5 Eskola ikasleekin elkarlanean ari da.
- Ikasleak hartzen ditu. Beraien dislexia ulertzen ditu eta bere lorpenak
baloratzen laguntzen die.
- Arazo emozionalekin eta portaerarekin laguntzen die.
- Ikasleei beraien ikaspen estrategia propioak indentifikatzen laguntzen die.
Hauek inplementatzen eta erregistratzen laguntzen die, eta informazioa
irakasle guztiei eramaten die.
- Ikasleak parte harrarazten ditu planifikazioan.
- Ikasleen interesak, indarpuntuak eta puntu ahulak aztertzen ditu.
- Ikasleen defentsarako zerbitzua bultzatzen du, aholkularitza, egokia
denean.
- “Egin ahal” kultura bat bultzatzen du.
- Ikaskideak sentsibilizatzen ditu dislexiaren inguruan.
4.6 Eskola kanpoko beste agentziekin dago kontaktuan, laguntza eskaini ahal
dutenak, esaterako dislexiarako tokiko elkarteak

You might also like