You are on page 1of 12

2019

Udako
Tailerrak
Eusk
• Honakoa jakinarazten da:
• Udalekuak ume guztientzako bizipen polita izateko, jarduera
bakoitzerako adierazten diren oharrak zein materiala beharrak
zaindu eta bete.
• Jarduera guztiak euskaraz eta ingelesez izango dira, hain zuzen
ere %50a txikiekin (3-6 urte bitarteko umeekin) eta beste
partaideekin %70a ingelesez egiten da.
• Udalekuetan parte-hartzeko, izen-emote orria zuzen beteta
egon behar da eta irteeren kasuan, baimen orria ere,
salbuespenik gabe.
• Parte-hartzaile guztiak “onartuen zerrendan” agertu behar
dira eta eskaera berriak ez dira onartuko behin programa
martxan dagoenean.
• Parte-hartzaile batek programan baja hartu nahi izanez gero
edo asteak luzatu, Kultur Etxean kudeatu beharko du eskaera.
• Egunero egingo da asistentzia kontrola.
• Antolatutako ekintzak ongi burutzeko, egun batean umeak
huts egingo badu, aurretiaz adieraziko zaio monitore edo
koordinatzaileari.
• Udalekuetara ezin da ekarri: dirua, argazki kamera, mugikorra,
kontsolak, jostailuak, bizikleta, patineteak... antolatzaileek ez
dute hauen galeraz zein matxuraz erantzungo.
• Umea/k jasotzeko eguneroko arduraduna aldatzen baldin
bada, monitore arduradunari sarrera momentuan adierazi
beharko zaio. Kontutan hartu beharreko zeozer sortuz gero
koordinatzaileari jakinarazi behar zaio.
• Nahitaezkoa izango da jardueraren hasi eta amaitzeko
ordutegia errespetatzea.
• Parte hartzaile guztiek bai materialak bai instalazioak zaindu
beharko dituzte.
“JASANGARRITASUNA”
izango da gure 2019ko programaren ardatza:

Jasangarritasunaz hitz egitean, gizartean ezartzen diren erlazioak


ulertzearekin du zerikusia. Zerbait jasangarria dela esatean, zerbait
horrek ingurunearekin ezartzen duen harremanean ez dela kaltegarria
ezta erasokorra esan nahi du, ez orain eta ez etorkizunean. Beraz
inguruarekin erlazioa landuko dugu aurtengo udaleku hauetan.

Badira jasangarritasun mota asko, baina garrantzitsuenetariko bi


ingurumen- eta gizarte-jasangarritasuna dira. Bi horiek gizakiak
ingurumenarekin eta gizartearekin duten harreman izango dira gure
abiapuntu.

Baina hau nola egin?


Gure ohiturak aldatzen iharduko gara, ekintza
txikienetatik hasita. Kontzientzia hartuko dugu eta gure
eguneroko ekintzek dituzten ondorioen inguruan
hausnartuko dugu, nahiz eta pentsatu kaltegarriak ez
direla.

Hain zuzen ere, PLASTIKOAK dira gizartearen gehiengoari


gehien kezkatzen dion kontua, horregatik, ingurumen-
hezkuntzan eta kontsumo arduratsuan sakontzen hasiko
gara.

Plastikorik EZ!
Etxean lantzen jarraitu nahi baldin Sormen tailer eta jokoen zehar:
baduzue ondorengo iradokizunak
luzatzen dizkizuegu, Familia-erronka bat egitea proposatzen
dizuegu Udako Tailerren bitartez
Irakurketaren bidez: umeek barneratzen ari diren balio eta
¿Por qué debo reciclar?, Jen Green eta ohiturak hobeto lantzeko.
Mike Gordonen liburua proposatzen
dizuegu. Irakurketa erraza duen liburua Erronkaren helburua izango da ahalik
da, eta horrekin batera birziklapenean eta zabor gutxien sortzea,
jokatzen dugun papera erakutsi egiten ingurumenean gure eragina ere
digu. Gainera bi autore hauek murrizteko. Horretarako plastikozko
ingurumena lantzeko beste hainbat botilak edota ontziak saihestuko
liburu ere idatzi dituzte (¿Por qué debo ditugu, beste hainbat ekintzarekin
ahorrar agua?, ¿Por qué debo proteger batera.
la naturaleza?...).
Sortzen dugun zabor ez organikoarekin
Hiru begiko igela, Olga de Diosen liburu posible da umeekin eskulan bat egitea;
honek gure sistemak eta kontsumitzeko horren adibide da plastikozko botila
erak gure inguruan eragiten duen batekin txerri itsulapikoa egitea.
narriadura erakusten digu. Txikienentzat
pentsatuta dago liburu hau, eta horrekin Horretarako beharrezkoa den
batera konponbideak denon artean materiala:
bilatzera bultzatzen gaitu. - Plastikozko botila bat.
- Errotulagailua.
Proposamen hauez gain, liburutegian - Kuterra zuloa egiteko.
hainbat ipuin eta liburu aurkitu ditzakezu. - Kola hankak eta bestelako
Anima zaitez eta galdetu. osagarriak itsasteko.

Musikaren bidez:
Musika dibertitzeko era bat ere bada,
ingurumenari gerturatzeko tresna bat ere
izanik. Hori horrela, hemen proposatzen
dizkizuegu zenbait abesti:
• Natura (3txulo)
• Mugimenduan tinko (Goazen)
• Natura gara (3zpa4)

3 abesti hauek oso aproposak dira eguna


hasteko; gosaltzen daudenean edota
janzten diren bitartean jarri ditzakegu,
erritmo positibo batekin egunari ekiteko
ere.
Programazioa
Kreateka Sasoian TxikiChef Expression Party’s
Kreatibitatea Irteerak eta osasun Garapen pertsonala eta Komunikazioa eta days:
heziketa autonomia gorputz adierazpena Jai tematikoak eta
ekintza bereziak
Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
1 2 3 4 5
Aquarium de Thras challenge Gora San
Herri-ortu Donostia + Inside the sea BEREZI parkean Iurretin!,
ekologikoa Hondartza (PicNic) Gora!
(PicNic)

8 9 10 11 12

Karpin Abadiñoko Vegetable


Txoritegiak sortu (PicNic)
Fruit loly pops igerilekuak Party
(PicNic)

15 16 17 18 19
Pobaleko Plant a tree day
Friendly forest Burdinola Fruit-salad Zuhaitzak Animals party
Ogi tailerrarekin landatzen
(PicNic) (PicNic)

22 23 24 25 26

Artunduagako
Trash Creation igerilekuak Angurri tarta Jaieguna Zubia
(Basauri)
(PicNic)

29 30

Xaboi Tailerra GoodBye party


EURIA BADA,
PROGRAMA ORDUTEGIA
Astelehena, asteazkena, osteguna eta ORDEZKO EKINTZAK
ostirala:
9:00 - 14:30 Proposatutako ekintzak gauzatuko
ditugu nahiz eta euria izan, baina
ASTEARTEA, irteera eguna, irteerak egin ordez:
eta itzulera ordua 17:00etan Artunduagako igerilekuetara
Parte-hartzaileak utzi egiten dira eskolan eta (Basauri)
jaso BIDEBARRIETA kaleko autobus
geltokian. Correos-en aurrean.
Getxoko Ingurumen aretora
Uztailak 2, asteartea:
DONOSTIAKO AQUARIUM-a
Itzulera 17:00

Uztailak 9, asteartea:
KARPIN
Itzulera 17:00

Uztailak 16, asteartea:


POBALEKO BURDINOLA
Itzulera 17:00

Uztailak 23, asteartea:


ARTUNDIAGAKO IGERILEKUAK
Itzulera 17:00

Salbuespen bezala, uztailak 11,


osteguna:
ABADIÑOKO IGERILEKUAK
Itzulera 14:30
Ekintza guztien garapenaren inguruan
informatzen joango gara, bai umeak
JANTOKI ZERBITZUA jaso eta utzi egiten duzuen
Egunero bi txanda egingo dira momentuan zuzenean edota Blog-
bazkaltzeko 12:30-13:30 eta 13:30- aren bitartez
14:30. (egunero moldatua)
Irteera egunetan, PIC NIC-a
antolatuko digute katering
enpresakoek.
BLOG
Udalekuen egunerokoa ondorengo
blogean jarraitu dezakezue.

Familiekin konektatuta egon nahi dugu,


alde batetik kontatu nahi dizuegu nola
pasatzen dugun eguna, edota programa
aldaketak baldin badaude zuei jakinarazi
(batez ere eguraldia dela eta ekintza
aldaketak proposatzen baditugu) eta beste
alde batetik zuen iritzia eta proposamenak
ongi etorriak izango dira.

Hauxe da helbidea:

http://iurretakoudakotailerrak.blogspot.com.es/
Argazki baimena eman ez duten umeei ez
zaie argazkirik aterako eta blogean
agertuko direnak zainduak izango dira
momenturo.
Notak
Zer eraman behar dugu?
Igerilekuetarako eta hondartzarako
 Toaila  Igerilekurako txanoa
 Dirua lehorgailurako  Bisera
(5 zentimo)  Bazkide txartela (baldin
 Bainujantzia badauka)
 Eguzkitako krema
 Txanklak

Irteeretarako
 Edariak
 Arropa eta oinetako erosoak
 Bisera
 Zira, euria eginez gero
 Eguzkitako krema

Birziklatze tailerrentzat Jaietarako:

 Komuneko paperaren San Iurretin: San Iurretin ospatzeko


kartoia edo tutua. zuriz jantzita etorri behar da eta
 Plastikozko botilak edo eskuan egunkaria eta gerriko gorria
tetrabrikak ahaztu gabe.

Kontaktua Koordinatzailea: WhatsApp


Bidali
Irantzu de la Iglesia
688 747 302
ARRETA ORDUTEGIA: UDAKO PROGRAMA HASI BAINO LEHENAGOKO 30
MINUETATIK BUKATU ONDORENGO 30 MINUTUETARA IZANGO DA.

You might also like