You are on page 1of 5

Zer gertatzen zaigu hiltzen garenean? - Zientzia... about:reader?url=https://zientziakaiera.eus/201...

zientziakaiera.eus

Zer gertatzen zaigu hiltzen


garenean? - Zientzia Kaiera
Zientzia Kaiera-k idatzia5Eka
5-7 minutu

Josu Lopez-Gazpio

Bizitza honetan oso gauza gutxi dira ziurrak. Halere, bada bat
halabeharrez eta segurtasun osoz gertatuko dena: hil egingo gara.
Zu ere hilko zara, bai. Agian ez gaur, ezta bihar ere, baina, egun
hori iritsiko da eta hil egingo zara. Zelulen bizitzak muga bat du eta
geure gorputzeko zelulak etengabe berritzen badoaz ere, guztiak
muga bat du. Mugaldera iristen goazen neurrian, erreflexu
okerragoak izango ditugu, gaixotasunek errazago erasoko
gaituzte, nerbio-sistema ez da gai izango garunak emandako
aginduak betearazteko, muskuluak ez dira gai izango aginduak
betetzeko eta, baliteke, garuna bera ere aginduak emateko gai ez
izatea. ‘Kaput’ horren ostean, alabaina, geure gorputza ez da bat-
batean desagertzen eta hainbat prozesu kimiko eta biologiko
gertatuko zaizkio. Nola, bada, ez da zientziarik egongo hil ostean
ere?

1/5 19/6/18 12:18


Zer gertatzen zaigu hiltzen garenean? - Zientzia... about:reader?url=https://zientziakaiera.eus/201...

Irudia: Hil ondoren hainbat prozesu kimiko eta biologiko


gertatzen dira gorpua deskonposatzen den bitartean.
(Argazkia: Manfred Kain – domeinu publikoko irudia. Iturria:
pixabay.com)

Hil ondoren bihotzak odola punpatzeari uzten dio eta,


pixkanaka, odola koagulatu egiten da eta lodiagoa egiten
da. Odola ez denez zirkulatzen ari, grabitateak berak
gorputzaren beheko aldeetara eramaten du odola
postmortem hipostasia edo livor mortis deritzon prozesuan.
Bihotzak odola punpatzen ez duen bezala, biriken jarduera
ere eten egiten da. Hil ostean arnasteari uzten zaionean,
zelulek ez dute oxigenorik jasotzen. Oxigenorik gabe,
zeluletan dauden mitokondriek ezin dute ATPa ekoiztu.
ATPrik gabe, zelulak ez dauka energiarik eta bere
jarduera guztiak eten egiten dira. Hala ere, heriotza
klinikoaren ondoren, denbora batez -hainbat minutu,
ordutara iritsi daiteke- zelulek bizirik jarraitzen dute
geratzen zaien oxigenoarekin eta zeluletan karbono
dioxidoa ekoizten da -mitokondriek martxan jarraitzen
dutelako tarte batez-. Era berean, heriotza klinikoaren

2/5 19/6/18 12:18


Zer gertatzen zaigu hiltzen garenean? - Zientzia... about:reader?url=https://zientziakaiera.eus/201...

hurrengo bizpahiru orduetan rigor mortis delakoa hasten da.


Muskuluak gogortu egiten dira eta malgutasuna galtzen
dute. Fenomeno horrek ez du asko irauten; izan ere,
zelulak bizirik jarraitzen dute beste tarte batez eta haien
metabolismoak ATPa azido laktiko bihurtzen du muskuluak
deskonposatzen hasten direlarik -eta horrekin bigundu
egiten dira-.

Zeluletan ekoizten den karbono dioxidoa azidoa da eta,


denboraren poderioz, zeluletan dauden organuluak eta
zakutxoak apurtu egiten dira. Horren ondorioz, babestuta
eta zelulatik bereizita egon behar ziren entzimak askatu
egiten dira eta zelula bera digeritzen hasten dira. Nolabait,
zelula bere burua jaten hasten da. Prozesu hori zelula
barrutik kanpora gertatzen denez, zelulak nutrientez
beteriko poltsatxoak bihurtzen dira. Nutriente guzti horiek
erakarrita, hainbat bakterio eta onddo gorpura hurbiltzen
dira eta hildako zelulen nutrienteak hartzen dituzte.
Pixkanaka, muskulu eta organoak likidotzen hasten dira.
Putrefakzioa hasi da. Giza-ehunak erasotzen dituzten
mikroorganismoen metabolismoaren ondorioz, hainbat eta
hainbat substantzia ekoizten dira -horietako batzuk gas
egoeran-.

Askatzen diren gasen artean, freona legoke, adibidez.


Freona likido hozgarria da, hozkailuetan erabiltzen dena,
hain zuzen ere eta klorofluorokarbonoen taldekoa da
-ozono geruza kaltetzen duten gasak-. Bentzenoa ere
askatzen da, hain zuzen ere, gasolinan dagoen
hidrokarburo minbizi-sortzailea. Igortzen diren beste gasen

3/5 19/6/18 12:18


Zer gertatzen zaigu hiltzen garenean? - Zientzia... about:reader?url=https://zientziakaiera.eus/201...

artean sufredun konposatuak daude -ustel-usainaren


erantzule nagusiak- eta baita metanoa eta karbono
tetrakloruroa ere. Karbono tetrakloruroa, esaterako, su-
itzalgailuetan erabiltzen zen toxikoa dela ezagutu zen arte.
Fase honetan askatzen diren molekula nagusiak putreszina
eta kadaberina dira. Putreszina eta kadaberina, beste 400
bat konposaturekin batera, gorpuen usain txarraren
erantzuleak dira. Esan behar da, halere, putreszina ez dela
gorpuen deskonposizioarekin bakarrik lortzen eta, besteak
beste, gernuak eta semenak ere putreszina dute.

Mikroorganismoen lanaren ondoren, haragi gehiena


desagertzen doa eta geroz eta bigunagoa da, usteltzen ari
den seinale. Horrekin batera animalia handiagoak
gerturatzen dira, besteak beste, zizareak eta
kakalardoak. Intsektuek gainerako haragi ustela erabiltzen
dute elikatzeko eta, horrela, hezurrak bakarrik geratzen
dira. Denboraren poderioz hezurretan dauden proteinak ere
deskonposatu egiten dira eta hezurraren mineralak bakarrik
geratzen dira -nagusiki hidroxiapatita, alegia, kaltzio
fosfatoa-. Denbora luzea pasata, hidroxiapatita ere hauts
bihurtuko da eta horrela, gorputza osatzen zuen materia
guztia, organikoa eta ez-organikoa, Naturako beste
elementuen parte izatera pasatzen da. Horrela, hautsa
bizigai bilakatu zen bezala, bizigaia hauts bilakatuko da.
Zikloari berriro hasiera emateko, noski; izan ere, hauts
bilakatu diren nutriente guzti horiek beste animalientzat
elikagai izan dira eta landareentzat ongarri ona izan dira.

Informazio osagarria:

4/5 19/6/18 12:18


Zer gertatzen zaigu hiltzen garenean? - Zientzia... about:reader?url=https://zientziakaiera.eus/201...

¿Qué ocurre después de la muerte?, Moheb Costadi,


elpais.com, 2015.

Biología de la muerte, ecofuneral.es

¿Qué hay después de la muerte?, naukas.com, 2014


(bideoa).

—————————————————–
Egileaz: Josu Lopez-Gazpio (@Josu_lg) Kimikan doktorea,
irakaslea eta zientzia dibulgatzailea da. Tolosaldeko Atarian
Zientziaren Talaia atalean idazten du eta UEUko Kimika
sailburua da.
—————————————————–

5/5 19/6/18 12:18

You might also like