You are on page 1of 26

IKASTETXEAREN IRAKURKETA PLANA

ADIBIDE BAT

Oharrak* Hemen duzun dokumentua adibide bat besterik ez da, hiru ikasturteko
plangintza biltzen duena. Bertan, zenbait ekimen eta jarduera bildu dira, horien
denboralizazioa eta ebaluazio-adierazleak.

Irakurketa Planari dagokionez, ikastetxe bakoitzak bere ibilbidea diseinatu


behar du, xumeagoa edo biribilagoa, agian, luzeagoa hemen aurkezten dena
baino; beti ere, dituen baliabideak eta beharrizanak kontuan hartuta. Jardueren
denboralizazioak ere ikastetxearen beharrizanei erantzun behar die, hala
Irakurketa Plana Urteko Plan bat izan daiteke, urtero berrikusi eta egokituko
dena, edo hiru-lau urteko Plan Estrategikoa.
Adibide hau ez dagokio ikastetxe jakin bati, horregatik ez zaio garrantzirik eman
testuinguratzeari.

Dokumentua, bestalde, “Orientaciones en torno a la lectura“ (2013) “Irakurketa


lantzeko orientabideak” (2013) liburuetako jarraibideetan oinarrituta, Teresa
Ruiz HTB programa arduradunak, 2014-2105n, eredu gisa sortutako “Un
modelo de Plan Lector de centro” testuaren itzulpena da.

1
TESTUINGURATZEA
Atal honetan, ikastetxearen ezaugarriak zehaztea, deskripzio laburra egitea
komeni da.

IKASTETXEAREN IBILBIDEA IRAKURKETARI LOTUTAKO


PROIEKTUETAN
Ikasturtez ikasturte, ikasleen irakurtzeko konpetentzia hobetzeko helburuari
lotutako hainbat jarduera egin dira gure ikastetxean. Horietako ekimen batzuk
elkarri lotuta egon ez badira ere, garrantzitsua da hona ekartzea Irakurketa
Plana egiteko izan ditzaketen eragina dela eta.

1. Ebaluazio diagnostikoan gure ikasleek izandako emaitzei erreparaturik,


ikastetxeak honako ekimen hau abiarazi zuen Hobekuntza Planean:
 Arlo eta ikasgai guztien programazioan testu akademikoen ulermena
garatzea; izan ere, testu horien ulermena aprendizaia bultzatzeko
funtsezko edukia baita.
Ekimen horrek honako jarduera hauek garatzea ekarri zuen:
 Askotariko testu-tipo, genero, euskarri eta erabilera-eremuko testuen
irakurketa-jarduerak proposatu, askotariko helburuei lotuak.
 Ikasgelan erabiltzen diren informazio-iturriak dibertsifikatu, irakurketa
kritikoa bultzatzeko.
 Irakurriaren ulermenari lotutako jarduera-protokoloa garatu ikasgai eta
arlo guztietan erabiltzeko.
 Irakurriaren ulermenari lotutako ebaluazio-adierazleak txertatu arlo eta
ikasgai guztietako programazioetan.
 Irakurketa dialogikoari lotutako jarduerak egin.
 Hizkuntzen Trataera Bateratuaren ikuspegia kontuan hartuta,
irakurriaren ulermenari lotutako jarduerak proposatu.
 Jarrera positiboak sustatu, beste hizkuntza batzuetan, batez ere
inguruan presentzia txikiena duen hizkuntzan, eta beste hizkuntza-
erregistroetan idatzitako testuak ulertzeko beharrizanaz.

2
2. ……….-…………….. aldian ikastetxeak Hizkuntza Proiektua garatzeko
lehen urratsak eman zituen. Zenbait saio egin genituen irakurketari lotutako
gogoeta partekatua bideratzeko eta, ondorio gisa, honako hauek erabaki
genituen:
 Irakurketa bultzatuko da arlo eta ikasgai guztietan ikaskuntza
bideratzeko tresna gisa.
 Hizkuntza arloan, irakurtzeko zaletasuna garatzeari ekingo zaio eskolan
lantzen diren hizkuntza guztietan.
 Irakurtzeko konpetentziari lotutako ebaluazio-irizpide bat, gutxienez,
txertatuko dute arlo eta ikasgai guztiek euren programazioetan.
 Arlo eta ikasgai guztietan zainduko da irakurketaren prozesua.
Horrenbestez, honako hauek bultzatuko dira:
o Irakurri aurreko jarduerak egingo dira; betiere irakurketaren
helburuei erreparatuta
o Irakurritako testuen ulermenari laguntzeko jarduerak egingo dira.
o Irakurketa-jarduerak helburu zehatzak erdiestera bideratuko
ditugu: informazioa bilatzea, hipotesiak egiaztatzea, ezagutza
zabaltzea…
3. Ikastetxea, bestalde, azken ikasturteetan Hizkuntza Normalizazio
Proiektua garatzean aritu da, ikasleen artean euskara bultzatu eta haren
erabilera sustatzeko. Horri lotuta honako erabaki hauek hartu dira:
 Liburutegiko fondoak handitzea batez ere euskarazko liburuekin.
 Euskal idazleen literatur liburuak irakurtzeko proposatzea eta haiekin
solasaldiak bultzatzea.
 …
4. Ikastetxeko ikasleen %20ak duen familia-hizkuntza ez da ez euskara ezta
gaztelania ere. Egoera horrek eskatu dio ikastetxeari ikasle etorkinei
hezkuntza-arreta emateko planean honako erabaki hauek hartzea:
 Ikasgela guztietan ikasleen familia-hizkuntzetan idatzitako kontsulta
materiala egotea ziurtatuko da.
 Ikasleei beren familia-hizkuntzetako webguneen helbideak emango
zaizkie.
 Ikasgelan ikasleen familia-hizkuntzan idatzitako literatur liburuak (haur
literatura, literatura klasikoa eta gaur egunekoa) egotea bermatuko da.

3
IKASTETXEAREN IRAKURKETA PLANA
JARDUERA- ARDATZAK

Irakurketaren inguruan ikastetxeak egin duen ibilbidea eta hartutako akordioak


aztertuta, autodiagnostikoa egin dugu, egun, gure ikastetxeak dituen premiei
erantzuteko. Ondorio gisa, ikusi dugu Irakurketa Plana eraginkorra izango bada,
erabakiak martxan jarri behar ditugula eta aldi bereko praktikari lotu behar
dugula ezinbestean. Beraz, hiru urteko epealdian gure lanaren ardatz bihurtuko
da. Horrela, lehenengo ikasturtean hartuko diren erabakiek hurrengo
ikasturteetako lanaren bidez indartu eta sendotuko dira.
Irakurzaletasuna sustatzeak eta ikasteko helburuz egiten den arlo eta
ikasgaietako irakurketak berebiziko garrantzia dute, baina, batez ere,
bigarrenak du erabateko lotura eskolako helburu nagusiarekin, ikastearekin eta
horrez gain, irakasle guztien arteko kohesio-elementua da. Bestalde, jarduera-
ardatz horri eman zaio lehentasuna gure hobekuntza planean eta hizkuntza
proiektuan.
Beraz, Ikastetxearen ibilbidea eta sarreran jaso ditugun erabakiak kontuan
hartuta, honako jarduera-esparruei ekiteko erabakia hartu dugu:

 …………….-………… ikasturtean: ikasteko irakurri gela barruan


 …………..-…………. ikasturtean: ikasteko irakurri eskola liburutegian eta
familian
 ……………..-………ikasturtean: irakurzaletasuna sustatu gelan,
liburutegian eta inguruan.

Helburuak
Ikasteko irakurri
o Irakasleei formazioa ematea irakurketa-estrategien eta ikasleei
eman ahal zaizkien laguntzen inguruan.
o Irakasleen artean erabakiak hartzea gela barruan informazio-
testuen irakurketa-jarduerak modu koherentean lantzeko.

4
o Eskola liburutegia, informazioa bilatzeko eta irakurtzeko gune
apropos gisa, modu eraginkorrean erabiltzeko protokoloa idaztea,
bai formatu digitalean bai paperean.
o Gelako eta liburutegiko kontsulta-materiala egokitu eta
gaurkotzea, web baliabideak kontuan hartuz.
o Familiei orientabideak ematea seme-alaben irakurtzeko
konpetentzia garatzen laguntzeko.
o Eskolako ingurunea aztertu eta ematen dituen aukerak baliatzea,
irakurketaren inguruko ekimenak eta jarduerak garatze aldera.

 Irakurzaletasuna garatu
o Irakurzaletasuna ikasgelan modu koherentean garatzeko
irakasleen arteko erabakiak adostea, askotariko erabilera-
eremuko testuen eta, batez ere literatura esparrukoen irakurketari
dagokionez.
o Liburutegia modu eraginkorrean erabiltzeko protokoloa idaztea,
formatu digitalean eta paper formatuan, askotariko erabilera-
eremuko testuak, batez ere, literatura eremukoak irakurtzeko
gune apropos gisa.
o Berrikustea ikasgeletako eta liburutegiko irakurketa-baliabideak
eskolan jorratzen diren hizkuntzetan idatziak eta haiek
gaurkotzea, webguneek eskaintzen dituzten baliabideak eta
eskolako gainontzeko hizkuntzak ere kontuan harturik.

o Familiei orientabideak ematea irakurzaletasuna seme-alabengan


sustatzeko.

o Eskolako ingurunea aztertu eta eskaintzen dituen aukerak


baliatzea askotariko testuak irakurtzeko, batez ere inguruko
hizkuntzetan idatzitako testu literarioak, irakurzaletasuna
bultzatzeko ekimenak garatze aldera.

5
Jarduerak
Jarduera-ardatza. Ikasteko irakurri gelan
Helburua: Irakasleen artean erabakiak hartzea gela barruan informazio-testuen irakurketa-jarduerak modu koherentean lantzeko

Jarduerak (…….. -……. Ikasturtea) Denboralizazioa Baliabideak Ebaluazioa: adierazleak eta datak
eta arduradunak
Irakurketa Planaren koordinatzailea izendatu eta Irailean, Ikasketa burua Irakurketa Planaren koordinatzaileak egitekoa eta
bilera-egutegia zehaztu. zereginak bere gain haratu ditu.
Bileren egutegia egin da.
Hiru saio antolatu irakurketaren inguruko gogoeta Urrian, Irakurketa Berritzeguneko Formazio saioak egin dira.
partekatua (formazioa) egiteko klaustrokideekin. Planaren koordinatzailea aholkulariak Irakasle guztiek hartu dute parte formazio
emandako artikulu saioetan.
hautatuak
Saioen
ebaluazio/balorazio
orria
Hitz egin ziklo bileretan irakurketa-prozesuaren Azaroan/Abenduan, Berritzegune Erabakiak hartu dira ziklo eta arlo/ikasgai
faseen inguruan, arlo eta ikasgai guztietan, eta Irakurketa Planaren nagusiak egindako bakoitzean irakurri aurretik, bitartean eta ondoren
aukeratu fase horiek bideratzeko jarduerarik koordinatzailea dokumentua egin daitezkeen jardueren inguruan.
egokienak. “Irakurketa lantzeko
orientabideak”
Irakurketa-jarduerak
bakua.
Testu egokiak aukeratu ziklo eta arlo edo ikasgai Urtarrilean eta otsailean. Hainbat informazio Testu eleanitzen bankua garatu da.
bakoitzean eta erabaki zer-nolako jarduerak Ziklo koordinatzaileak iturri: webguneak, Testuak zikloka eta arlo/ikasgaien arabera
egingo diren testu horien ulermena bideratze testu liburuak, antolatuta daude.
kontsulta material

6
aldera. askotarikoak Testu bakoitzari lotutako jarduera zehatzak
proposatu dira.
Diseinatutako jarduerak gelan egin. Martxoan eta maiatzean. Testu-bankua Proposatutako jarduerak baliatu dira ikasgelan.
Tutoreak edo irakasleak Irakurtzeko
konpetentzia
hobetzeko
dokumentua BN-k
sortua.
Irakurketa-jardueran emaitzak ebaluatu eta Ekainean, Irakurketa Irakasleentzako Irakasleek proposatutako ebaluazioak egin dituzte.
ikasleen irakurtzeko konpetentzia hobetzeko izan Planaren koordinatzailea ebaluazio-txantiloiak Ikasleek egin dituzte irakurriaren ulermenari
duten eragina aztertu. Ikasleen irakurtzeko lotutako probak.
konpetentzia Datuak aztertu eta ebaluazio-diagnostikoko
ebaluatzeko proba. datuekin alderatu dira.

7
Jarduera-ardatza. Ikasteko irakurri eskola liburutegian
Helburua: Eskola liburutegia, informazioa bilatzeko eta irakurtzeko gune apropos gisa, modu eraginkorrean erabiltzeko protokoloa
idaztea, bai formatu digitalean bai paper formatuan.

Jarduerak (…….. -……. ikasturtea) Denboralizazioa Baliabideak Ebaluazioa: adierazleak eta datak
eta arduradunak
Bildu eta aztertu indarrean dauden zenbait Irailean/ Urrian, Zenbait eskola eta udal Protokoloak aztertu dira.
protokolo eta proposatu liburutegia erabiltzeko Irakurketa Planaren liburutegitako protokoloak
protokoloa. koordinatzailea ACEX materiala

Protokoloa adostu eta idatzi klaustroko kideekin. Irailean/ Urrian, Aurreikusitako epean idatzi da liburutegia
Irakurketa Planaren erabiltzeko protokoloa.
koordinatzailea
Martxan jarri eskola liburutegia erabiltzeko Azarotik maiatzera, Eskola liburutegia erabiltzeko protokoloari
protokoloa. irakasleak esker haren erabilera hobetu da.

8
Jarduera-ardatza. Ikasteko irakurri eskola liburutegian
Helburua: Gelako eta liburutegiko kontsulta-materiala egokitu eta gaurkotzea, web baliabideak kontuan hartuz.

Jarduerak (…….. -……. Ikasturtea) Denboralizazioa Baliabideak Ebaluazioa: adierazleak eta datak
eta arduradunak
Txantiloia egin ikasgelako eta liburutegiko Urrian, Irakurketa Aurreikusitako denbora-epean egin dira
kontsulta materialak aztertu eta beharrizanak Planaren analisirako txantiloiak.
antzemateko. Koordinatzailea
Ikasgeletako eta liburutegiko kontsulta-materialak Urrian/ Azaroan, Txantiloiak Kontsulta materialak gaurkotzeko beharrizanak
aztertu eta beharrizanak antzeman. tutoreak eta liburutegiko dokumentu batean bildu dira.
arduraduna
Eskolan ikasten eta irakasten diren hizkuntzetan Abenduan, irakurketa Ziklo bakoitzeko eta Aurrekontua egin da eta epeak zehaztu dira
idatzitako liburuak erosteko aurreikuspena egin, planaren liburutegiko kontsulta-materiala berritzeko.
batez ere euskarakoei lehentasuna emanez eta koordinatzailea dokumentuak,
aurrekontu doitua egin. beharrizanak zehaztuta.
Geletako eta liburutegiko kontsulta-baliabideak Urtarrilean hasita, Aurrekontua Ikasgeletako eta liburutegiko kontsulta-materiala
gaurkotu. koordinatzailea, Finantzazio iturriak pixkanaka berriztuz doa urtero.
tutoreak, liburutegi- (udala…)
arduraduna

9
Jarduera-ardatza. Ikasteko irakurri familian
Helburua: Familiei orientabideak ematea seme-alaben irakurtzeko konpetentzia garatzen laguntzeko.

Jarduerak (…….. -……. ikasturtea) Denboralizazioa Baliabideak Ebaluazioa: adierazleak eta datak
eta arduradunak
Gomendio zerrenda idatzi familiek euren seme- Abendua, Irakurketa Klaustroak sortutako Gomendioen zerrenda egin da.
alabei lagun diezaieten ikasteko helburuz egiten Planaren koordinatzailea jardun-protokoloa Tutoretza bileretan banatu da gomendioen
dituzten irakurketetan. eta ziklo irakurketaren inguruan zerrenda.
koordinatzaileak Materialen analisia
Gurasoentzako formazio saioak antolatu ikasteko Urtarrilean/Martxoan, Berritzeguneko Bost saio antolatu dira gurasoentzat.
irakurketaren inguruan. Irakurketa Planaren aholkularia Bost saioak egin dira.
koordinatzailea eta Aureko jardueretan Gurasoek oso modu positiboan baloratu
tutoreak. erabilitako materiala. dituzte saioak.

10
Jarduera-ardatza. Ikasteko irakurri, inguruan
Helburua: Eskolako ingurunea aztertu eta ematen dituen aukerak baliatzea, irakurketaren inguruko ekimenak eta jarduerak garatze
aldera.
Jarduerak (…….. -……. ikasturtea) Denboralizazioa Baliabideak Ebaluazioa: adierazleak eta datak
eta arduradunak
Inguruko erakundeekin harremanak ezarri eta Apirilean eta Maiatzean, Erakundeek bidalitako Hainbat erakundetako informazioa jaso da.
ikasteko irakurketa sustatzeko egiten dituzten Irakurketa Planaren informazioa.
ekimenen inguruko informazioa eskatu. koordinatzailea

Dossier bat egin eskolaz kanpo antolatzen diren Ekainean, Irakurketa Dosierra egin da eta inguruak eskaintzen dituen
irakurketa sustatzeko jarduerekin eta sailkatu Planaren koordinatzailea jarduerak egokiro sailkatu dira.
interesgarritasunaren arabera, ikastetxeak hartu eta tutoreak
behar duen inplikazioaren edo familien
inplikazioaren arabera.
Inguruan eskaintzen diren ekimen eta jardueretan Ekainean, zilo Ikastetxeak egindako Ikastetxeko etapak eta zikloek parte hartu dute
aukeratu eskolak bultzatuko dituenak haietan koordinatzaileak jardueren dossierra eskolaz kanpo jarduera gisa proposatu diren
parte hartzeko. jardueretan, ikasteko irakurketari lotuak.

Familiei jakinarazi zeintzuk diren inguruan dauden Ekainean, tutoreak Ohiko komunikabideak Familiei jakinarazi zaie inguruan antolatuko diren
ekimenak eta animatu haietan parte hartzera. baliatu: aldizkaria, bloga, zein ekimenetan parte hartzeko aukera duten.
zuzendaritzaren
jakinarazpena…

11
Jarduera-ardatza. Irakurzaletasuna garatu ikasgelan
Helburua: Irakurzaletasuna ikasgelan modu koherentean garatzeko irakasleen arteko erabakiak adostea, askotariko erabilera-
eremuko testuen eta, batez ere literatura esparrukoen irakurketari dagokionez.

(…….. -……. ikasturtea) Jarduerak Denboralizazioa eta Baliabideak Ebaluazioa: adierazleak eta datak
arduradunak

Hiru saio antolatu irakurzaletasunaren Iraila/Urria, Irakurketa Oinarrizko artikulu hautatuak Formazio-saioak egin dira.
inguruko gogoeta partekatua (formazioa) Planaren koordinatzailea Kanpoko emailea Irakasleek parte hartu dute formazioan.
egiteko klaustrokideekin.
Saioen balorazioa egiteko
txantiloiak.
Zikloetan aukeratu irakurketa-jarduerarik Urria/Azaroa Irakurtzeko zaletasuna Ziklo eta arlo zein ikasgai guztietan egin
eta materialik egokienak eskolan lantzen Ziklo koordinatzaileak bultzatzeko jarduera-bankua daitezkeen jarduerak hautatu dira
diren hizkuntzetan. Liburu hautatuak irakurzaletasuna sustatze aldera.
ACEX baliabideak Aukeratu dira eskolan landu eta ikasten diren
hizkuntzetan burutuko diren jarduerak
irakurzaletasuna sustatze aldera .
Irakurgaiak aukeratu dira hizkuntza
guztietarako eta ziklo guztietarako.
Gelara eraman eta bertan burutu Urtarriletik maiatzera, Irakurgaiak, webguneak… Irakurtzera bultzatzeko jarduerak burutu dira
aukeratutako jarduerak edo berariaz tutoreak edo irakasleak eskolan landu eta ikasten diren gelan hizkuntzakoak ez diren arloetan.
diseinatutako beste batzuk. hizkuntzetan idatziak Euskarazko, gaztelaniazko zein ingelesezko
Jardueren dossierra liburuen irakurketa bultzatu da askotariko
irakurketa jardueren eta moduen bidez (boz
gorakoa, dialogikoa…)
Irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak Ekaina, Irakurketa Planaren Ebaluazio-txantiloiak Tutoreek ebaluazio-txantiloiak bete dituzte.
ebaluatu eta haien eragina aztertu koordinatzailea eta zikloko Galdetegiak ikasleei pasa eta pixkanaka

12
ikasleen irakurtzeko konpetentziaren tutoreak. irakurketara hurbiltzen ari direla egiaztatu
garapenean. dugu.

13
Jarduera-ardatza. Irakurzaletasuna garatu eskola liburutegian
Helburua: Liburutegia, askotariko erabilera-eremuko testuak, batez ere, literatura eremukoak irakurtzeko gune apropos gisa, modu
eraginkorrean erabiltzeko protokoloa idaztea, formatu digitalean eta paper formatuan.

Jarduerak (…….. -……. ikasturtea) Denboralizazioa Baliabideak Ebaluazioa: adierazleak eta datak
eta arduradunak
Bildu eta aztertu indarrean dauden zenbait Irailean/Urrian, Irakurketa Hainbat eskola zein Proposamena idatzi da.
protokolo eta idatzi liburutegia erabiltzeko Planaren koordinatzailea udal liburutegitako
proposamena, liburutegiko arduradunaren eta liburutegiko protokoloak.
laguntzarekin. arduraduna
Protokoloa adostu eta idatzi da klaustrokideekin. Irailean/Urrian Irakurketa Eskola liburutegia erabiltzeko protokoloa
Planaren koordinatzailea aurreikusitako epearen barruan idatzi da.
eta liburutegiko
arduraduna
Martxan jarri eskola liburutegia erabiltzeko Azarotik maiatzera, Eskolako liburutegia erabiltzeko protokoloak
protokoloa. Irakasleak hobetu egin du haren funtzionamendua.

14
Jarduera-ardatza: Irakurzaletasuna garatu eskola liburutegian
Helburua: Berrikustea ikasgeletako eta liburutegiko irakurketa-baliabideak eskolan jorratzen diren hizkuntzetan idatziak eta haiek
gaurkotzea, webguneek eskaintzen dituzten baliabideak eta eskoletan dauden gainontzeko hizkuntzak ere kontuan harturik.

Jarduerak (…….. -……. ikasturtea) Denboralizazioa Baliabideak Ebaluazioa: adierazleak eta datak
eta arduradunak
Txantiloia egin ikasgelako eta liburutegiko Urrian, Irakurketa Aurreikusitako epean egin dira analisirako
irakurketa-baliabideak aztertu eta beharrizanak Planaren koordinatzailea txantiloiak.
antzemateko. eta liburutegiko
arduraduna
Eskolako hizkuntzetan idatzitako irakurketa- Abendua, Irakurketa Ziklo bakoitzeko Aurrekontua egin da eta epeak zehaztu dira
liburuak erosteko aurreikuspena egin, batez ere Planaren koordinatzailea dokumentuak eta materialak gaurkotzeko.
euskarako irakurketa materialena, eta aurrekontu eta tutoreak liburutegikoak,
beharrizanak zehaztuz.
doitua atondu.
Hizkuntzen aniztasunari dagokionez, eskolako beste Abendua, tutoreak Literatura katalogo Hizkuntza desberdinetako irakurgaien zerrenda egin
hizkuntzetan idatzitako liburuen irakurketa-baliabideak eleanitzak da
erosteko aurreikuspena egin. Aurrekontu egokia egin da.

Liburutegiko materiala gaurkotu. Urtarrilean hasita. Aurrekontua Urtero gaurkotzen dira pixkanaka liburutegiko eta
Irakurketa Planaren Finantzazio iturriak ( udala, geletako irakurketa-baliabideak.
koordinatzailea, familiak…)
liburutegiko arduraduna,
tutoreak…

Liburuak mailegatzeko sistema ezarri eskola Urtarrila. Irakurketa Araudi xume bat egin da liburutegiaren eta ikasgelen
liburutegiaren eta ikasgelen artean. Planaren koordinatzailea, arteko liburu-maileguak bideratzeko.
liburutegiko arduraduna eta
koordinatzaileak

15
Jarduera-ardatza: irakurzaletasuna garatu familian
Helburuak: Familiei orientabideak ematea irakurzaletasuna seme-alabengan sustatzeko.

Jarduerak (…….. -……. ikasturtea) Denboralizazioa Baliabideak Ebaluazioa: adierazleak eta datak
eta arduradunak
Gomendio zerrenda idatzi (jarduerekin, Abendua, Irakurketa Klaustroak adostutako Gomendioen zerrenda egin da.
materialekin…) familiek euren seme-alabei lagun Planaren koordinatzailea jarduera protokoloa. Tutoretza bileran banandu dira gomendioen
diezaieten irakurtzeko zaletasuna garatzen. eta ziklo Materialen analisia. zerrendak.
koordinatzaileak

Gurasoentzako formazio-saioak antolatu Urtarriletik martxora, Berritzeguneko Bost formazio saio antolatu dira gurasoentzat.
irakurzaletasunaren garapenaren inguruan. Irakurketa Planaren aholkularia. Bost formazio-saioak burutu dira.
koordinatzailea eta Aurreko jardueretan Gurasoek positiboki balioetsi dituzte formazio
tutoreak. erabilitako materiala. saioak.

16
Jarduera-ardatza: Irakurzaletasuna garatu eskola ingurunean
Helburua: Eskolako ingurunea aztertu eta eskaintzen dituen aukerak baliatzea, askotariko testuak, batez ere inguruko hizkuntzetan
idatzitako testu literarioak lantzeko, irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenak garatze aldera.

Jarduerak (…….. -……. ikasturtea) Denboralizazioa Baliabideak Ebaluazioa: adierazleak eta datak
eta arduradunak
Irakurzaletasuna sustatzen lagun dezaketen Apirila/Maiatza, Erakundeek bidalitako Hainbat erakundetako Informazioa jaso da.
inguruneko erakundeekin harremanetan jarri eta Irakurketa Planaren informazioa.
garatzen dituzten jardueren inguruko informazioa koordinatzailea
eskatu.
Dossierra egin ingurunean garatuko diren Ekaina, Irakurketa Dossierra egin da eta bertan jarduerak sailkatuta
irakurzaletasuna sustatzeko jarduerekin eta Planaren koordinatzailea daude.
sailkatu jarduera horiek interesgarritasunaren eta tutoreak
arabera eta ikastetxearen eta familien
inplikazioaren arabera.
Inguruan garatuko diren jardueren artean Ekaina, ziklo Ikastetxeak egindako Ikastetxeko etapek eta zikloek, inguruan antolatu
aukeratu ikastetxeak parte hartu eta bultzatuko koordinatzaileak jardueren dossierra. diren irakurzaletasuna garatzeko ekimenetan
dituenak. hartu dute parte.
Familiei jakinarazi zein ekimen antolatu diren Ekaina…, tutoreak Ohiko komunikazio Familiei jakinarazi zaie zeintzuk diren parte
inguruan eta animatu esperientzia horietan parte moduak: bloga, hartzeko aukera ematen duten inguruan
hartzera. aldizkaria, zuzendaritza antolatutako ekimenak.
batzordearen
jakinarazpena…

17
BURUTUTAKO JARDUEREN EBALUAZIOA
Jarduera bakoitzaren ebaluazio-txantiloia

(….-….. ikasturtea) Helburua: Irakasleen artean erabakiak hartzea gela barruan informazio-testuen irakurketa-jarduerak modu koherentean lantzeko
Urtarrila- Ekaina Betetze-maila Eraginkortasuna Alderdi positiboak Hobetzeko proposamenak

Irakurketa Planaren koordinatzailea


izendatu eta bilera-egutegia zehaztu.
Hiru saio antolatu irakurketaren inguruko
gogoeta partekatua (formazioa) egiteko
klaustrokideekin.
Hitz egin ziklo bileretan irakurketa-
prozesuaren faseen inguruan, arlo eta
ikasgai guztietan, eta aukeratu fase
horiek bideratzeko jarduerarik
egokienak.
Testu egokiak aukeratu ziklo eta arlo
edo ikasgai bakoitzean eta erabaki zer-
nolako jarduerak egingo diren testu
horien ulermena bideratze aldera.
Diseinatutako jarduerak gelan egin.
Irakurketa-jardueran emaitzak ebaluatu
eta ikasleen irakurtzeko konpetentzia
hobetzeko izan duten eragina aztertu.

18
(….-….. ikasturtea) Helburua: Eskola liburutegia, informazioa bilatzeko eta irakurtzeko gune apropos gisa. modu eraginkorrean erabiltzeko protokoloa
Urria- Maiatza idaztea, bai formatu digitalean bai paperean.

Betetze-maila Eraginkortasuna Alderdi positiboak Hobetzeko proposamenak

Bildu eta aztertu indarrean dauden


zenbati protokolo eta liburutegia
erabiltzeko protokoloa proposatu.
Protokoloa egin klaustroko kideekin
Martxan jarri eskola liburutegia
erabiltzeko protokoloa.

19
(….-….. ikasturtea) Helburua: Gelako eta liburutegiko kontsulta-materiala egokitu eta gaurkotzea, web baliabideak kontuan hartuz
Urtarrila- Ekaina Betetze-maila Eraginkortasuna Alderdi positiboak Hobetzeko proposamenak

Txantiloia egin ikasgelako eta liburutegiko


kontsulta-materialak aztertu eta
beharrizanak antzemateko.
Ikasgeletako eta liburutegiko kontsulta-
materialak aztertu eta beharrizanak
antzeman.
Eskolan ikasten eta irakasten diren
hizkuntzetan idatzitako liburuak erosteko
aurreikuspena egin, batez ere euskarakoei
lehentasuna emanez eta aurrekontu doitua
egin.
Geletako eta liburutegiko kontsulta-
baliabideak gaurkotu.

20
(….-….. ikasturtea) Helburua: Familiei orientabideak ematea seme-alaben irakurtzeko konpetentzia garatzen laguntzeko.
Urria- Maiatza Betetze-maila Alderdi positiboak Hobetzeko proposamenak
Eraginkortasuna

Gomendio zerrenda idatzi (jarduerekin,


materialekin…) familiek euren seme-
alabei lagun diezaieten irakurtzeko
zaletasuna garatzen.
Gurasoentzako formazio-saioak antolatu
irakurzaletasunaren garapenaren
inguruan.

21
(….-….. ikasturtea) Helburua: Eskolako ingurunea aztertu eta ematen dituen aukerak baliatzea irakurketaren inguruko ekimenak eta jarduerak garatze
Apirila-Ekaina aldera.

Betetze-maila Eraginkortasuna Alderdi positiboak Hobetzeko proposamenak

Inguruko erakundeekin harremanak


ezarri eta ikasteko irakurketa sustatzeko
egiten dituzten ekimenen inguruko
informazioa eskatu.
Dossier bat egin eskolaz kanpo
antolatzen diren irakurketa sustatzeko
jarduerekin eta sailkatu
interesgarritasunaren arabera,
ikastetxearen inplikazioaren eta familien
inplikazioaren arabera.
Inguruan eskaintzen diren ekintzetan
aukeratu eskolak bultzatu dituenak
haietan parte hartzeko.
Familiei jakinarazi zeintzuk diren
inguruak eskaini eta haiek parte har
ditzaketen ekimenak eta animatu parte
hartzea.

22
(…-….ikasturtea) Helburua: Irakurzaletasuna ikasgelan modu koherentean lantzeko irakasleen arteko erabakiak adostea, askotariko erabilera-
Urria-Ekaina eremuko testuen eta, batez ere literatura esparrukoen irakurketari dagokionez.

Betetze-maila Eraginkortasuna Alderdi positiboak Hobetzeko proposamenak

Hiru saio antolatu irakurzaletasuna


sustatzearen inguruko gogoeta
partekatua (formazioa) egiteko
klaustrokideekin.
Zikloetan aukeratu jarduerarik eta
materialik egokienak eskolako
hizkuntzetan lantzeko, irakurtzeko
zaletasuna garatze aldera.
Gelara eraman eta bertan burutu
aukeratutako jarduerak edo berariaz
diseinatutako beste batzuk.

Irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak


ebaluatu eta haien eragina aztertu ikasleen
irakurtzeko konpetentziaren garapenean.

23
….-…. Ikasturtea Helburua: Liburutegia, askotariko erabilera-eremuko testuak, batez ere, literatura eremukoak irakurtzeko gune apropos gisa, modu
URRIA-EKAINA eraginkorrean erabiltzeko protokoloa idaztea, formatu digitalean eta paper formatuan.

Betetze-maila Eraginkortasuna Alderdi positiboak Hobetzeko proposamenak

Bildu eta aztertu indarrean dauden


zenbait protokolo eta idatzi liburutegia
erabiltzeko proposamena, liburutegiko
arduradunaren laguntzarekin.
Protokoloa idatzi eta adostu
klaustrokideekin.
Martxan jarri eskola liburutegia
erabiltzeko protokoloa.

24
(…-….. ikasturtea) Helburua: Berrikustea ikasgeletako eta liburutegiko irakurketa-baliabideak eskolan jorratzen diren hizkuntzetan idatziak eta haiek
Urria-Ekaina gaurkotzea, webguneek eskaintzen dituzten baliabideak eta eskoletan dauden gainontzeko hizkuntzak ere kontuan harturik.

Betetze-maila Eraginkortasuna Alderdi positiboak Hobetzeko proposamenak

Txantiloia egin ikasgelako eta


liburutegiko irakurketa-baliabideak
aztertu eta beharrizanak antzemateko.
Eskolako hizkuntzetan idatzitako irakurketa-
liburuak erosteko aurreikuspena egin, batez
ere euskarako irakurketa materialena, eta
aurrekontu egokia egin.

Gainontzeko hizkuntzetan idatzitako


irakurgaiak erosteko aurreikuspena egin.

Liburutegiko materiala gaurkotu.

Liburuak mailegatzeko sistema ezarri eskola


liburutegiaren eta ikasgelen artean.

25
….-…… ikasturtea Helburua: Familiei orientabideak ematea irakurzaletasuna seme-alabengan sustatzeko
Urria-Ekaina Betetze-maila Eraginkortasuna Alderdi positiboak Hobetzeko proposamenak

Gomendio zerrenda idatzi (jarduerekin,


materialekin…) familiek euren seme-alabei
lagun diezaieten irakurtzeko zaletasuna
garatzen.

Gurasoentzako formazio-saioak antolatu


irakurzaletasunaren garapenaren inguruan.

26

You might also like