You are on page 1of 1

IKASTETXEAREN HIZKUNTZA PROIEKTUA

Hizkuntza Proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztiek egin


behar dituzten erakunde-proiektuetako bat da. Indarrean dugun
araudiaren arabera, Hizkuntza Proiektua hizkuntzen irakaskuntzari eta
erabilerari lotutako alderdien planifikazioa da, ikastetxe bakoitzak bere
esparruan garatuko duena.

Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua dokumentu bat da. Bertan jasotzen dira


hizkuntzen erabilerari eta haien ikas-irakaskuntzei lotutako erabakiak, eta
hizkuntzen trataerari koherentzia ematea du helburu. Hizkuntzen
inguruko gogoeta eta erabakien dokumentu profesionala da ikastetxeko
komunikazio-esparru zabalari eragiten diona (hizkuntzak eta hizkuntza
horien bidez ikastea eta irakastea, hezkuntza-komunitatearen harremanak
eta eskolako gizarte-inguru hurbila).

Proiektu guztietan bezala, prozesua dokumentua bera bezain


garrantzitsua da, ikastetxeko kide guztien arteko gogoeta eta denek
hartutako erabakiak eskatzen baititu. Hizkuntzen presentziari, erabilerari
eta haien ikas-irakaskuntzei dagozkien alderdi guztiak hobetzeko aukera
ematen du. Horregatik, esku-hartze didaktikoa ez ezik, hizkuntzen arteko
bizikidetza eta kohesioa ere hobetzea dakar.

You might also like