You are on page 1of 1

Etnografia, grekeratik (ethnos tribua, herria), etniaren azterketa deskriptiboa da,

bereziki landa lanetan jasotzen den informazioaren antolaketa eta egituraketa helburu
dituena. Etnografian funtsezkoa izan da ikertzaile behatzailearen eta etniako kideen arteko
bereizketa, informazio etnografikoaren balioa etnografoak jasotako informazioa izatean
oinarritu baita. [1]
Gaurko etnografia ia erabat bilketa lana da, eta antropologoak sartu beharra du ikertu nahi
duen jendearen egunoroko bizitzan. Nolabaiteko nahasketa izan da etnografia
eta etnologia hitzen artean. Azkena Europan erabili da gehienbat, kultura ezberdinetako
konparaketazko azterketak egiteko. Dena dela, bien arteko bereizketa teorian egiten da
praktikan baino gehiago, etnografiaren azterketak eta deskribapenak ere neurri batean
konparaziozkoak baitira. Bronislaw Malinowski Polonian jaiotako antropologo ingelesa izan
zen aitzindaria etnografia ikerketetan Melanesia uharteetan, 1915ean. Geroztik
etnografia antropologia kulturalaren eremuan ezarri da

You might also like