You are on page 1of 7

Hirietan baino, landa eremuan zabaldu da gehien o... about:reader?url=https://zuzeu.eus/mundua/landa-...

zuzeu.eus

Hirietan baino, landa eremuan


zabaldu da gehien obesitatea •
ZUZEU
Salabardoa
8-10 minutu

Gizentasuna gaitzat hartuta, gaur egungo populazioaren egoeraren


‘erradiografia’ osatu dute zientzialariek, eta ondorio garbia atera dute:
bereziki landa eremuan handitu da azkarren gorputz-masaren indizea.

“Herri usaina dago”. Zeinek ez du esan edo entzun hori


noizbait. Inguru natural osasungarriarekin parekatu ohi dugu
landa eremua, baina, egia esanda, gure garunak marrazten
duen irudia eta errealitatea gehienetan ez doaz batera. Festa
hondatu nahi izan gabe, usain horren atzean tximinietatik
datorren errekuntza dago, karbono monoxidoa gehienetan;
baina hori baino gehiago ere bada, sutara bidaltzen den
materialaren arabera.

Funtsean, lurraldean sakabanatutako milaka erraustegi


txikien arrosarioa osatzen dute herrietako tximiniek, ez
baherik ez ingurumen kontrol zehatzik ez dauzkatenak.
Herri usaina, hain justu. Eta osasun arazoak eman, ematen
dituzte, noski. MOE Munduko Osasun Erakundeak zabaltzen

1/7 19/6/2 19:36


Hirietan baino, landa eremuan zabaldu da gehien o... about:reader?url=https://zuzeu.eus/mundua/landa-...

dituen zenbakiak ikustea besterik ez dago: zortzi milioi lagun


inguru hiltzen dira urtero kutsadura dela eta; eta ardurak, gutxi
gorabehera, erdibana banatuta daude: erdia ingurumeneko
kutsaduraren errua da, eta, beste erdia, kozinatzeko eta
berotzeko erabiltzen diren etxe barruko suteena.

Osasun arazo askorekin lotzen da obesitatea: besteak beste


diabetesa, hipertentsioa, bihotzeko gaitzak eta hezurren zein
artikulazioen arazoak (Anmol Kerketta/Unsplash).

Kutsadurarena ez da arlo honetan dagoen mito bakarra.


Esaterako, landa eremuko ohiko elikadura
osasungarriagoa dela “saltzen” da askotan, edota landa
eremuan egiten den nekazaritza txikiak duen ingurumen
inpaktua ezkutatu ohi da ere, diesel traktorearen
idealizazio xelebre batean. Sendabelarrak ez aipatzearren.
Funtsean, eta “baserriaren” idealizazio baten ondorioz, hiria
garapen basatiaren gunetzat hartzen den modu berean, landa
eremua jasangarritasunaren eredutzat hartu ohi da, eremu

2/7 19/6/2 19:36


Hirietan baino, landa eremuan zabaldu da gehien o... about:reader?url=https://zuzeu.eus/mundua/landa-...

geografiko biak ala biak gizakiak txarrerako aldarazitako


inguruneak izanda ere.

Halakoetan egiaren bila ari garenean, datuetara jotzea da


hoberena. Oraingoan, datu andana eskutan, zientzialari
talde batek errotutako beste ideia bat alboratu du. Kasu
honetan, populazioaren obesitateari buruzkoa da ideia
hori. Nature aldizkarian argitaratutako gutun batean eman
dituzte datuak: azken hamarkadetan, obesitatea bereziki
landa eremuan handitu dela erakusten dute zenbakiek.

NCD-RisC kolaborazioak egin du ikerketa. Kutsagarri ez diren


gaitzak ikertzen ditu taldeak, mundu mailan. Londresko
Imperial College erakunde ezagunak du talde hori
koordinatzeko ardura: orotara, 1.000 zientzialarik baino
gehiagok parte hartu dute lanean. 200 herrialdetan jaso
dituzte datuak, 1975-2017 tartean. Izan duten lana ez da
makala izan: 112 milioi lagun helduren pisua eta altuera
kalkulatu dute, eta, era horretan, haien gorputz-masaren
indizea (GMI) ondorioztatzeko modua izan dute.

Datu asko dira, eta horiek erakusteko mapa bilduma


interaktibo bat prestatu dute. Baina adierazle nagusienek
ondo erakusten dute zein den joera: 1985. urtetik, mundu
mailako gizakien pisua 2,0 kg/m2 hazi da emakumezkoetan
eta 2, kg/m2 gizonezkoetan. Horrek esan nahi du pertsona
bakoitza 5-6 kilo gehiago gizendu dela. Landa eremuetan,
batez besteko gehikuntza 2,1 kg/m2 izan da. Hirietan, berriz,
1,3 kg/m2 emakumezkoetan eta 1,6 kg/m2 gizonezkoetan.
Maila globalean, hazkundearen erdia baino gehiago landa
eremuei dagokie (zehazki, %55), baina hainbat herri txiroren

3/7 19/6/2 19:36


Hirietan baino, landa eremuan zabaldu da gehien o... about:reader?url=https://zuzeu.eus/mundua/landa-...

kasuan portzentajea %80ra iritsi da.

Joera hau ez da beti berdina izan. 1985ean hirietan bizi


zirenek landa eremuan bizi zirenak baino gizenagoak ziren.
Hala zen, behintzat, munduko lau tokitatik hirutan. Baina
gauzak dezente aldatu dira denbora pasa ahala.

Gure inguruko datuei dagokienez, Espainia eta Frantzia


antzeko egoeran daude: indizea handitu da, bereziki
gizonezkoen artean. Dena dela, alde gutxi dago herriaren
eta hiriaren arteko zifretan. Mendebaldeko herrialdeei
dagokienez, AEBetan igo da bereziki obesitatea. Mundu
mailan, Ozeano Bareko uharteetan dago gizentasun gehien.
Etiopian eta Madagaskarren, berriz, mailarik txikienak.

Azalpen bila joan direnean, oro har, mundu osoan


gertatutako diru sarreren handitzeak zerikusia izan
duelakoan daude zientzialariak. Herrialde aberatsetan
bereziki emakumeen artean igo da obesitatea: hezkuntza
maila txikiagoa edota diru sarrera urriagoak aipatu dituzte,
azalpen bat eman nahian. Herrialde txiroetan, berriz,
azpiegiturak hobetu dira eta nekazaritza mekanizatu da, eta
horrek osasunean onerako eragin du. Baina, txanponaren
beste aldean, horrek ere ariketa fisiko gutxiago egotea eragin
du, eta baina elikaduraren gehitzea.

4/7 19/6/2 19:36


Hirietan baino, landa eremuan zabaldu da gehien o... about:reader?url=https://zuzeu.eus/mundua/landa-...

Ia mundu osoko herrialdeak kontuan hartu dituzte inkesta


erraldoi hau egiteko; emaitzen berri zehatzagoa eskura
daiteke NCD-RisC kolaborazioaren webgunean (NCD-RisC).

Argudiatu dutenez, hirietan aukera gehiago dago ariketa


fisikoa egiteko edo hobeto elikatzeko. Mundu osoko landa
eremuaz ari dira, noski, eta ez soilik mendebaldeko
gizarteetan izan ohi diren landa eremu hiritartuei buruz. “Diru
sarrera handia dituzten herrialdeetan, askotan hirietan da
errazagoa modu osasungarrian jatea, elikagai freskoak
daudelako eskura, eta agian merkeagoak dira; kirol
instalazioak daude ere”, nabarmendu du Londresko Osasun
Publikorako Imperial Collegeko epidemiologo Majid Ezzatik.

“Ikerketa honetako emaitzak zabalduta egoen pertzepzioa


aldatu dute; obesitatearen zifrak handitu izana hirietako
populazioari zor zitzaiola zioen pertzepzioa, hain zuzen.
Horrek eskatzen du arazoari aurre egiteko modua aldatu
behar dugula”, aipatu du adituak.

Garapen bidean dauden zein herrialde garatuen kasuan,


nekazaritza asko hobetu dela azaldu dute egileek, eta horrek,
noski, nekazarien jardun fisikoa asmo moteldu du. Faktore
moduan ere aipatu dute, erregulazio egokia ez dagoen
herrialdeetan kalitate baxuko elikagaiak kontsumitzeko joera,
eta baita janari prozesatuaren ardura ere.

“Osasun publikoari buruzko ikerketetan normalean hirietan

5/7 19/6/2 19:36


Hirietan baino, landa eremuan zabaldu da gehien o... about:reader?url=https://zuzeu.eus/mundua/landa-...

bizitzeak dituen alde negatiboetan jartzen da arreta. Baina


benetan hiriek nutrizio hoberako aukerak eskaintzen dituzte,
eta baita ariketa fisiko eta aisialdi gehiagorako, osasunaren
onerako. Zailagoa da halako gauzak landa eremuetan
topatzea”, gaineratu du. Zentzu horretan, eskatu du herri
txikietan malnutrizioak ez ordezkatzea desnutrizioa.

Halere, mundu mailako joeran, Saharaz hegoaldeko Afrika


salbuespena izan da. Bertako hirietako emakumeek pisu
gehiago irabazi dute. Honi eman dioten azalpena izan da
hiri horietan energia gutxiago behar dituzten lanak egiten
dituztela, desplazamendu txikiagoak egiten dituztela eta
prozesatutako elikagaiak eskuratzeko aukera gehiago
dituztela. Landa eremuan, aldiz, egurra biltzea edota ura
hartzea bezalako jardunak aipatu dituzte.

Erreferentzia bibliografikoa:

NCD Risk Factor Collaboration (NCD-RisC), (2019). Rising rural body-mass index is the

main driver of the global obesity epidemic in adults. Nature 569, 260–264. DOI:

https://doi.org/10.1038/s41586-019-1171-x

Hirietan baino, landa eremuan zabaldu da gehien obesitatea

Nola zaude?

1 boz

6/7 19/6/2 19:36


Hirietan baino, landa eremuan zabaldu da gehien o... about:reader?url=https://zuzeu.eus/mundua/landa-...

0 boz

1 boz

0 boz

0 boz

7/7 19/6/2 19:36

You might also like