You are on page 1of 1

CITIZEN KANE

Kane, prentsa munduko pertsonai aberatsenetariko bat, hil egiten da, baina bere bizitzako
azken segunduan “Rosebud” hitza esaten du. March of time-eko kazetariek erreportai txiki bat
egiten dute Kanen bizitza publikoari buruz Thompson buru dela. bi aldiz ezkondu zela
aurreratzen digute, lehena presidentearen ilobarekin (kanpaina politikoaren erdian dibortziatzen
dira Susanekin duen abentura jakin ondoren). Baina oraindik ez dakite Rosebud hitzaren
esanahia. Thompsonek hainbat pertsonai elkarrizketatzen ditu: Kanen laguna, Susan, bere
txikitako tutore izandakoa… Thompson Xanadura doa, Kanen mantsiora, bertan bere gauza
guztiak baitaude. Hauetako gauza batzuk subastatu egiten dira eta beste batzuk erre. Erretzen
ari diren gauzen artean, trineo txiki bat dago, Kanen txiukitako trineoa, amarekin bizi zen
garaikoa, eta bertan Rosebud hitza ikus dezakegu.

Pelikulak ideia bat erakusten digu: dirua eta fama izan arren bakarrik bukatu dezakezula.

Filma honetan gauza aipagarrienetariko bat, teknikoki erabiltzen dituen errekurtsoen perfekzioa
da. Nire ustez esanguratsuenak, alde batetik dituen lehenengo planoak dira. Teleobjetiboak
erabili zituzten gehienetan hauek filmatzeko eta enfokearekin jolastuz, benetan emaitza
interesgarriak lortu zituzten. Aipatzekoa da ere plano kontrapikatuen erabilera zoruak
erakusteko, esaterako Kanek Leland-ekin berba egiten duenean elekzioetan izandako
porrotaren ondoren. Amaitzeko eta oso garrantzitsuak ere argiztapenaren erabilera eta kamera
mugimenduak, travelling-ak batez ere.

Gehien gustatu zaidan azkeneko eszena azkena izan da. Kazetariak amore ematen du eta
hitzaren esanahia bilatzeari usten dio, iada ez duela inoiz esanahia jakingo uste du, baina justu
kazetaria doanean eta “bakarrik usten gaituenean”, ikusleak hitzaren esanahia deskubritzen du:
bere haurtzaroa, alegia pozik izan zen garaia.

You might also like