You are on page 1of 8

Anderson

Phobos

Bazen behin Phobos deituriko gerlari bat. Gerlari ausarta eta


pixkat bat zorakiloa zen, edozein estratagema erabiltzen zuena bere
aurkakoek Babtrock-eko jauregi inperiala konkista ez zezaten, bere
zaintzailerik zelatiena baitzen. Baina Phobos ez zen benetazko izaki
bat. Bera zen, hori bai, kontsekuenteki logikoa bere akzioetan, eta
arrazonaketa batzuen arabera jokatzen zuen, zeinen zirkuitu
integratu konplikatu baten peoia zen. Beraz, Phobos izaki
bidimentsionala zen, bideojolas baten gerlaria...

Baina, panpin maltzurra izateaz nazkatuta, zein mutil guztiek


hil nahi zuten jauregi inperialean sartzeko eta horrela 50.000 puntu
extra lortu eta jokaldia arrakastaz amaitzeko, programaren atal
desberdinetan bere kabuz jokatzea erabaki zuen.

- Behintzat erreskatatzeko printzesa bat edo zer edo zer


hunkigarri balego ulertuko nuke,... Baina Ez!. Denek partida bat
gehiago jokatu ahal izateko ditxosozko puntuak lortu nahi dituzte.
Bada, burrukalari, bueltaka aritzen diren harri eta gaineko
tontakeriak baino gehigo dagoela kontura daitezela!. Bizitza propioa
eta askea hartzeko makinaren kontra joko dut. Ez al duzue gerlari
leloen jarraigoaren eta Phobos maltzurraren aurka jokatu nahi?.
Bada, Borroka egingo duzue, baina benetan!

Phobosek benetazko gerlaria izan ahal izateko tridimentsionala


izan nahi zuen. Arturoren tabernako makinetan, "Phobos game"ean,
bere txanpona sartzen zuten mutil guztien kontrako amaiera gabeko
burrukari laga nahi zion. Hori bai, tabernaren jabearekin ebazteko
gaia zeukan. Phobosek behin baino gehiagotan bideojolasari aurre
egiteko,makina horretatik ihes egin ahal izateko bere gerlari tropa
konbentzitzea lortu ahal izan zuen.

Gerlariak nahiz eta automata hutsak izan eta haien


programatzaileak inposatutako arauak bete izan arren, altxamenduan
bere alde zeuden. Baina Arturok makinaren memoriatik puntuazio
errekorrak borratzeko jolasa emetatzen zuen beti, ordenagailuaren
kontrol zentrua erasotu behar zuten unean, eta honek gerlariek
Phobosekin batera egin behar zuten akzioa ahaztarazten zien.

Gauzak zeuden moduan, bere kabuz jokatzea erabaki zuen. Jokuaren


amaieran agertu beharrean berak nahi zuen atalean agertzea erabaki
zuen. Horrela hondatuta zegoela pentsatuko zuten, programatzaileari
eraman eta baliabide guztiak bere eskutan edukirik, preso zuen mundu
aspergarri horretatik alde egingo zuen.

- Eh, Arturo, makinak gaizki funtzionatzen du!- bideojolasean


txanpon bat sartu zuen mutil batek oihukatu zuen.
- Bai,... eta orain zer gertatzen zaio?- galdetu zuen tabernaren
barraren egurra trapu baten bidez garbitzen zuen bitartean. Txanpona
berriro irentsi dizuela ala, iruzurtiak?.
- Ezetz, Arturo! Bideojolasari zeozer arraru gertatzen zaiola!.
Amaierako gerlaria jokuaren hasieran ateratzen ari da.

Auzoko jokalaririk onenaren eboluzioak ikusten zituzten mutil


batzuk jabeak begiratu zituenean baietza eman zuten zur eta lur.
Noski, ez zuten inoiz halakorik ikusi, eta abiadura handiz jokuaren
harriak jausi eta suzko bolak agertzen ziren bitartean Phobos
lehenengo pantailan ikustea ez zen oso normala, egia esan!

Arturok ez zekien ezer bideojolesei buruz. Bakarrik puntuazio


onenak borratzeko makina itzaltzen eta txanponetako kaxa atratzen
zekien. Horela, hurrengo egunean mutilak bost jokalari onenen artean
geratzen saiatuko ziren. Beraz, mutilek partida gehiago joka zezaten
estimulutzat laga zuen gertaera hori.

- Ea zein den onena!. Orain bai ernatu behar duzuela! Zirikatzen


zituen Arturok haientzat oso zaila zela ikustean.

Egun horretan berria ahorik-aho joan zen auzoko mutilen artean.


Arratsaldearen amaieran, hainbeste ziren jokatu nahi zutenak eta
berri hori nola garatzen zen ikusteko elkartzen zirenak ezen Arturok
banatzaileei eskaerak hornitzeko 3 makina gehiago eskatu behar izan
zizkien. Kasualitatez, ez zegoen "Phobos game" makinarik eta bidali
zizkiotenek bere bezeroentzat ez zeukaten interesik. Jende guztia
gerlari maltzurraren gertaerak ikustera joan zen, zeinen bihurkeriak
denen ahotan zeuden. Phobos-i bururatu zitzaion azkenengoa , dragoi
izugarriak botatzen zuen suzko bola baten gainean esertzean zetzan,
bere gamma izpietako pistolarekin betzain korapiloko itxurako
zirkuluak egiten zituen bitartean eta Phobosaren aurka jokatzen zuen
jokalariaren panpina harrapatzen zuen. Bere burutazioekin
dibertitzen zen, hots, zirkuluan egindako lasterketekin inguratu eta
hainbeste txiri egiteagatik jotzen zuen eta horren ondorioz bizitza
bat galtzen zuen.

Jolasaren arau bat, Phobos-ek kopetan zeukan esmeralda tiro


baten bidez betean ematean zetzan, garaitu eta horrela jauregian
sartu eta altxorraren kaxa lortu. Baina, hona hemen, jokalari argi
bateren batek baztertu eta burura tiro egin zion momentuan,
Phobos-ek eskuarekin esmeralda hartu eta berarekin jolasten
dibertitzen hasi zen, bere txunditutako arerioaren aurrean.

Arturok eskuak igurtzen zituen eta noski, bera ez zen izango


"istripu" hori konpontzeko teknikariei abisatu behar ziena.

Baina Phobos-ek ez zekien ondo zer gehiago egin zezakeen. Jendea


alertatzeko eta berezko inteligentzia eta bizitza propioa zeukala
demostratzeko saiakerak ez zituen espero zituen emaitzak eman.
Handik ihes egiteko beste era batera izan beharko zuela pentsatu
zuen. Bide bakarra bururatu zitzaiona: 50.000 puntuetako saria lortu
eta bideojolasaren pantaila batean izkutatu, jokalariek topa ez
zitzaten. Saria eta bera desagertuz, jokuak ez zuen interesik izango
eta makina konpontzera eraman behar izango zutela pentsatzen zuen.
Behin tailerrean egon, eta bide guztiak bere menpean edukita, joku
aspergarri hortatik ihes egin ahal izango zuen.

Egun batzu pasa eta gero, mutilek Arturoren tabernako makinan


jolasteari laga zioten. "Erabat hondatuta dago" esaten zuten. Eta
noski, oso erraz garaitzen diren gerlari automaten aurka burruka
egiteagatik ezeren truke, eta txarragoa zenak, Phobos ez agertzeak,
bideojolasak interesik eduki ez zezan eragiten zuen.

Hurrengo egunean, gizon batzu gurdi batekin "Phobos game"


eramatera etorri ziren. Bere ordez futbolin batek makinari tokia
hartzen zion.

Auzoko mutilek laister makina arraru eta harrigarri horri buruz


hitz egiteari laga zioten, baita Arturoren lokalera joateari ere.

- Phobos aspertzeak ez nau harritzen, koitadua. Arturo zeukan


aurrean egun osoan...esaten zuen barrezka mutil batek tabernaren
jabea bere barrarekin bakarrik utzirik, bere makinetan inork ez
zuelako jolasten.

Azkenean teknikariaren furgoneta mota eta adin desberdinetako


makinaz betetako lokal batera ailegatu zen. Phobos-ek bere
estratagemaren arrakasta bideojolasaren kuartzo likidozko
pantailatik behatzen zuen, eta bere betiko ametsa errealitate
bihurtzeko eta handik irtetzeko momentua ez zuen ikusten.

- Eta traste honi, zer pasatzen zaio?- galdetu zuen tailerreko


teknikariak, egun hartan fitxatu behar izan zuen hainbeste makinataz
nazkatuta.
- Jokuaren amaieran ateratzen den gerlaria hondatu dela esaten
dute. Begira zer nolako irudimena daukaten mutilek. "Bihurria"K nahi
duena egiten duela uste dute.
- Bai, hau da, zirkuituren bat hondatu zaiola, ezta?.
- Gainetik begiratu ditugu eta ez dugu ezer hondaturik ikusi. Ea
zuek matxura topatzen duzuen - esan zuen teknikariak bideojolasa

Gordetzen zuen egurrezko kaxa non gure laguna Phobos izkutatzen


zen atzean lagatzen zuen bitartean.

Baina Phobos-ek, zeinek ez zuen inolaz ere inork ere ez


ikusterik nahi, plan batzuk asmatzen zituen "Phobos game"etik ihes
egiteko aukera emango ziotenak.

Sei egunetan Ykonos beldurgarriaren leizezuloan izkutatuta


zeramatzan, gaztelura pasatzeko bidea zaintzen zuen dragoi
izugarria, Phobosen aurka joan baino lehenagoko oztopoa. Biak lagun
minak ziren, nahiz eta makinatik nola ihes egitean adoz ez egon.

- Noski! Esaten zuen dragoiak!- Zu hemendik joan zaitezke, gutxi


gorabehera erdi desagerturik pasatuko zenuelako. Argala eta sendoa
zara eta ez zintuzten itxura beldurgarriarekin programatu...Baina
ni?. Fijatu zaitez zer nolako ezkata gorri eta handiak ditudan! Eta
buztan luze hau?. Irudikatzen al nauzu kalean zehar horrela joanda?.
Portzelana denda batean sartzeko modukoa!.
- Laga iezaiozu kexatzeari eta mugitu zaitez behigoz!. Xake
erregeari! - esan zuen Phobos-ek bere eskua altxatuz garaipen
sinbolotzat jokatzen zuten hainbatgarren jokaldian.
- Itxaron, zeozer pasatzen ari da - oihukatu zuen dragoiak.
Makina pizten dihardutela uste dut.
- Ezin dut ezer egin - esaten zuen teknikariak zirkuitu guztiak
ondo daude eta sekuentziak ere bai. Moduluak perfektu daude . Ezin
dut ulertu zergatik ez den panpin hori agertzen bere txanda denean.
Eta gainera orain dragoia ere ez da agertzen.
- Ez... Ez da biak oporretara joan direla izango bada!- esan
zuen ironikoki bere laguntzaileak. Bada, programatzaileari bidali
beharko diogu makina.
- Ondo! - esan zuen poz - pozik Phobos-ek. Entzun al duzu,
Ykonos, nere lagunak?. Programatzailearengana eramango gaituzte!.

Ykonos erraldoiak, bere leizezuloan sartuta, ezin izan zuen su


horizko bola bat errepremititu bere pozagatik.

- Baina, zoratuta al zaude edo zer?. Aurki gaitzaten nahi al


duzu ala?- alertatu zion Phobos-ek dragoiari.
- Eta nola aurkituko gaituzte makina itzalita badago?-
justifikatu zuen dragoi erraldoiak bere bekain potolo bat zimurtuz.
- Beste gerlari eta monstruoak ez. Baina gogora ezazu gu ez
garela haiek bezelakoak. Gure kabuz pentsa dezakegu, eta beraz
kanpoko teknikariak bezain errealak gara- argitu zion Phobos-ek bere
lagunaren hutsagatik haserreturik.
- Eh, kontuz ibili zigarro horrekin!. Ia...- bere atzetik makina
heltzen zuen teknikariari egin zion protesta teknikarien batek.
Begira zer egin didazun!. Alkondara erre egin didazu, alu horrek!.
Fijatu zer nolako zuloa egin didazun!. Zure ahoan gargailu bat
daukazu, ala?.
- Baina nik ez dut erretzen!...-erantzun zion bere lankideak.
Hau gehiegi da! Ez dira jokuaren protagonistak agertzen eta gainera
alkondara erre egin didate- esan zuen kolpatuak, makina garraiatzen
zuen eskorgarekin eskuak benetan okupatuta zeuzkala ikustean. Agian
euren kontu daude gerra bat egiten!... Gogoratzen al duzu zer
kontatzen zuen Phobos ditxosozko horrek egiten zituen gauza arraroei
buruz?.

Bitartean, Ykonosen leizezuloaren barruan, Phobos-ek eta berak


bero-bero diskutitzen zuten.
- Ikusten, ezkata zati alu horrek!. Egin duzuna!. Zuk ezin
izango zenuke alde egin ezta programatzailea sorginduta ere.
- Baina nahi gabe izan da!. Hunkitu egin naiz eta!. Ez, agian
sorginduta nagoenarena egia izango da...-esan zuen tristeturik
dragoiak lurrera begira.
- Noski, hori da!- esan zuen Phobos-ek bere poza adierazteko
bere eskumako ukabila jasotzen zuen bitartean.
- Hori al da?. Zera "zera" al da?. Ni hunkitzeak hain pozik
jarrarazten al dizu ala?- galdetu zuen harriturik dragoiak.
- Ez izan tontua!. Programatzailearengana ailegatu behar dugu
eta behin bere aurrean egon nolabait sorgindu. Gogoratzen hacia
naiz... Esan zuen pentsakor Phobos-ek, okotsa hatz egiten zuen
bitartean.
- Baina zer jakingo duzu zuk inor sorgintzeaz!. Ez baduzu
sorgintzen xakean aritzen zareten bitartean, ez dut beste erarik
ikusten- eten egin zuen Ykonosek buztan luzea mugitzen bere
desakordioa adierazteko.
- Nere Ykonos lagun maitagarri hori, bideojolasaren hasieran
agertzen den aztiak esaten dituen hitzekin gogoratzen al zara?.
- Ah, bai, tontakeria horrena- eta erraldoia jaiki egin zen
esatera zihoanari garrantzi handiagoa emateko. Ayrock erreinuaren
misterioak eta hauetan sartu nahi zuenak denboren gauean galdutako
sekretuaren kontra arrakastaz borrokatu egin beharko du- eta
jarraitu zuen, teatraltasuna handiagoz ere-Ragan iratxoaren
aztikeriara jo beharko duzu, jakinduria guztien jakitzailerik
handiena eta ezagututako inteligentziarik altuena, Waekin erreinutik
Perlon erreinuraino bizi eta menperatzen duena, mugalde batean eta
bestean...
- Hori da! Ondo, orain pentsa ezazu pixkat bat... Ayrock erreinu
sekretukoak gara. Hots, baso horietan bizi izan ziren iratxo
zaharren ondorengoak gara eta bere lantegi eta zuhaitzen
ebakidurekin gizakiek deseginda suertatzerakoan, gizakiek egin
zituzten makinetan babesten hasi zirenak. Ez badut gaizki gogoratzen
nere senitarteko txiki bat zine bateko golosina makina batera aldatu
zen. Duela mila urte batzuk Ragan ezagutu zuela esaten dute, eta
berari esker ezagupen magikoak hartu zituela. Konkretuki non dagoen
antzeman beharko dugu eta berarengana ailegatu. Seguru berak lagun
nazakeela!.Topatu beharko dugu!.
- Eta nola egingo dugu?- galdetu zuen emozionaturik dragoiak,
zeinek Phobos-en planak funtzionatu behar zuela uste zuen.
- Bada, programatzailearengana joan beharko dugu. Eta, teknikari
bati entzun diodanez, bihar tailerren batean egongo gara makinaren
konponketaren zain. Han, alde egingo dugu, eta nere lehengusua
ikusten dugunean, hemendik alde egiten lagunduko digu.

Phobos-ek erabili behar zuen estrategia ez zen batere erraza.


Behin makinari korrontea eman, Phobos-ek konexio baten bidez ihes
egingo luke. Konexio hori Ykonosen leizezulotik gertu zegoen eta
duela denbora bat honek aurkituta zen, eta harri txiki baten azpian
kokatzen zen, jasotzeko erreza. Han Phobos energia bihurtuko zen eta
memorien bankuak birpasatzeko erabiltzen zuten ordenagailu
zentralera pasatuko litzateke.

Behin han egon, datuen bankuan sartuko zen eta golosina makinen
sekzioan, Boletrag, bere senitarteko txikiaren egontokia aurkituko
luke.

Iratxoek lortu zituzten gauza txikien artean bere basoetatik


joanarazita, asmatzen zuten makina bakoitzari jatorrizko izena
ematearena izan zen. Gero lagunak topatzeko modu erraz bat zen.
Askotan gertatzen zen ere, hondatutako makina bat desegin behar
zutenean, habitatzen zuen iratxoa senitarteko edo lagunen batek
habitatzen zuen beste makina batera joaten zela bizitzera. Eta
kalkulagailu txiki batean, hirurehun eta berrogei eta hamar iratxo
elkartu zirelako kasua eman zen ere!.
- Goazen ikustera zer pasatzen zaion makina honi...- konpontzeko
izendatua izan zen programatzaileak bere buruari esan zion. Hemen
jartzen du: bideojolasaren panpin nagusiak ez du funtzionatzen, ezta
amaieran atera behar den dragoia agertu ere.
- Baina nola ez du funtzionatuko!. Ez dauka logikarik!.

Ykonos-ek eta Phobos-ek, bere plana dagoeneko ikasita, haien


egitasmoaren azken detaileak aztertzen zituzten.
- Aparatua konektatu orduko hor kanpoko harriaren azpian dauden
kableak hartu eta bitan banatu. Horrela, ordenagailuan sartuko naiz,
ados, Ykonos?. Nire berririk ez badaukazu, gogoratu nerekin
noizbehinka, nere lagun ona- esan zuen Ykonosek, gure heroiaren
berehalako joanaren aurrean bere begi urdin eta sakonek malkoz
beteta baieztatzen zuten bitartean.
- Sorte on, Phobos! Eta joaten zaren nonbait pozik izan zaitez-
xuxurlatu zuen erraldoiak, bere lagunari nolanahi agurra ematen,
bere plana martxan jartzera zihoalako.
- Argi horia argitu egin da! Orain, Ykonos, orain!.Bana itzazu
kableak!. Bideojolasaren pantaila pizterakoan oihukatu zuen
Phobos-ek.
Bapatean garraldi laranja izugarri batek programazio gela bete
zuen eta segundu batean makinaren pantailan atzaparren artean bi
kable zeuzkan dragoi bat ikusi ahal izan zen, gertarazi zuen
zirkuitulaburrarengatik suzko ahokada botatuz.

- Dragoi bat!. Dragoi bat ikusi dudala esango nuke!. Ez, ezin da
izan!- hots egin zuen zur eta lur programatzaileak.

Azkenean Phobos ordenagailu zentralean sartu zen. Datuen


bankurako pasagunea nekatu eta gaixo itxurako iratxo batek zainduta
zegoen, buruaren gainean onddo formako txano gorri klasikoarekin.
Bizar luzeagatik eta ile urdinduagatik oso iratxo zaharra zela
erabaki zuen.
- Hum... Kaixo. Nola zaude, laguna?.- esan zuen ustegabeko
topaketagatik harridura aurpegia jarriz.
- Phobos dut izena eta bideojolas makina batetik nator. Boletrag
handiaren bila nabil. Zuk topatzen laguntzea bururatu zait.
- Noski baietz!...-esan zuen iratxo zaharrak irribarretsu
keinuaz. Eta horregatik Bols... hori edo nolanahi deitzen den,
topatzeko nere datu bankutik pasatu beharko duzu.
- Jakin behar duzu, iratxo zahar horrek, Bolstrag jator eta
agurgarria Ragan goitarraren ikaslerik aurreratuena izan zela eta
orain garrantzi handiko kargu bat daukana - agurearen belarrira
hurbilduz sekretu bat bezala kontatu zion.
- Zuk esaten duzuna, gaztea...Baina zergatik kasualitatez
hemendik pasatu behar duzu?. Bila ezazu beste bide bat eta laga
nazazu pakean!.

Denbora preziatu bat galtzen ziharduela eta beste era batera


ezgaraiko atezain hura konbentzitu behar zuela ikustean, bere maina
batekin saiatu zen:

- Ondo dago. Ez dut zure bidetik pasatuko... Zuretzat pena bat


da. Egingo banu, bidea zabalduko didan izakiari nere esmeralda
sakratua eman beharko diodalako. Sarreran laga behar dut bestela
aurki nazakete bere dir-dir dibinoengatik.

Azkenean, esmeralda ospetsuak, zein bideojolaseko mutil guztiek


tirokatzen zuten gazteluan sartzeko, erabilera aproposagoa izango
zuen.

Egia esanda, bitxi polit horrengatik pasatu ahal ez izatea pena


bat izango zen. - Beno, zuk zaingoan lagako bazenit-aurpegian
gutizia keinuaz barre egin zuen- agian zuk daukazun arazoa konpondu
ahal izango genuke...

Phobos-ek nahi zuena bazeukan!. Esmeralda eman zion eta behin


agure horrek ordenagailu zentralera ordena eman, konexio eta
zirkuituen artean argi dir-dir batean galdu egin zen, dizdira urdin
arraru batek bere bidaiaren amaieraino bideratu zuen arte.

Eta han zegoen Boletrag!. Bere gorputz osoa estaltzen zuen


tunika zuri batekin, oinetaraino zintzilikaturik. Bere aguretasuna
adierazten zuen urdindutako bizarra erakusten zuen. Bere eskumako
eskuko nagi atzamarrean, berezko argiarekin gela ilun hartan dizdira
egiten zuen diamante erraldoi bat iratxoen artean handitasun
sinbolotzat hartzen zena.
- Nere Bolstrag maitagarria: zure lehengusu txikia Phobos naiz.
Ayrock erreinuaren gerlaria bideojolasaren makinakoa. Ragan
gorengoak zuri irakatsitako ezagupenen bila natorkizu.
- Baloon sakratuaren bizarrengatik! Phobos!- oihukatu zuen
gerlariarekin elkartuz besarkada handi batez.
- Zenbat berba egin da hondatu zenuen bideojolasean egindako
balentrien gainean!. Iratxoen artean popularrena zara.Ba al
zenekien?.

Phobos-ek eskuarekin zeinu bat egin zuen, bere lehengusuaren


xuriketari garrantzia kendu nahian.

- Entzun ondo: benetazko gerlaria izan nahi dut. Pertsona osoa


izaten lagun diezadazun laga dut nere etxea. Tridimentsionala izan
nahi dut, hau da, erreala. Eta ez makina bateko panpin barregari
bat.
-Trifides nazkagarriaren garroengatik!. Hori bai benetan
ezinezkoa dela. Nahi baduzu nere makinan har zaitzaket, baina zure
erreinua abandonatu orduko ezin duzula berriro bueltatu jakin behar
duzu, eta zuk eskatzen didazuna ia ezinezkoa da.
- Zuk esan duzuna: "ia ezinezkoa". Bakar bakarrik zuk ezagutzen
dituzun hitzekin sorgindu behar duzu programatzailea eta horrela nik
nahi dudana bilakatzea lortuko nuke- erantzun zuen Phobos-ek begin
batekin keinua eginez.

Denbora luze batean meditatu eta gero, laguntzea erabaki zuen.


Egia esanda, txutxerietako makina horretan egoteak bere jakinduria
izugarriari irain handi bat suposatzen zuen.

"Phobos game" asmatu zuen programatzailearengana


ailegatzerakoan, Bolstrag-ek sumisiorako sorginkeria bizkor eta
arraru bat bota zuen, mila urtetan iratxoek ahaztutako berbak
erabiliz. Emaitza jarraian agertu zen.

- Baina Boletrag, zer egin duzu?. Sorgindu duzun programatzaile


bihurtu nauzu. Inoiz ezin izango dut gerlari bat izan...-esan zuen
Phobos-ek gertakizunek hartu zuten itxurak beldurtuta.

Halaxe, programatzaileak okupatzen zuen aulkian gorputza bera


baina burua aldatuta, Phobos inoiz egon den bideojolas bateko
gerlaririk handi eta ausartiaren inteligentzia zegoen. Boletrag
jakintsuak zera azaldu zion:

- Begira nire lehengusu maitagarri horrek. Sorginkeriaren hitz


magikoak esan baino lehenago zehatz-mehatz pentsatu izan dut eta
gure kideak gizakiek sortutako kalteetatik salbatzeko iratxorik
egokiena zeu zara, Phobos. Zure patua da!. Ez da mila mendetan ere
gure baztertzetik ateratzeko zuk dituzun ezaugarriak dauzkan
izakirik agertuko. Hemendik aurrera iratxo bat zara, baina giza
itxurarekin. Eta ez hori bakarrik, baizik eta dagoen
programatzailerik onena bihurtu zaitudala eta gu laguntzeko bide
teknologikorik onenak zure esku daude. Gure salbatzaile bilakatu
zara. Aske izan gaitezen zuk bakarrik borroka dezakezu.
- Arrazoia daukazula uste dut, Boletrag. Bapateko ziurtasunez
eta harrokeriaz erreakzionatu zuen. Ez dut uste burrukatzen ohituta
nagoen batailarik egin ahal izango nukeenik. Zein arraioren kontra
burruka egingo nuke printzesarik eta altxorrik ez badago?.Ezta bere
aurka nere indarrak neurtzeko dragoirik ere...
- Nik uste dut, Phobos, egin duzun batailan interesaturik dagoen
dragoi bat badagoela. Norbaitek kontatzera joan beharko luke.
- Boletrag, kapaza izango al zinateke...- eta Phobos-en
begiradan bere ezkata gorrizko laguna gogoratzean poztasun handiko
argi bat piztu zen.

Hilabete batzuk pasatu ziren , eta munduko bideojolas


konpainiarik garrantzitsuenetako programatzaile burua zen . Iratxoak
ez zitezen pilatu okupatzen zituzten makinetan eta iratxo zaharrak
beraien ingurune naturalera bueltatzea lortu zuen, konpainiako
zuzendariek atsedenaldi eta berdeguneetan inbertsioak egin zitzaten
konbentzitu zituen. Gazteenek ez zuten bizitza osoan habitatu izan
zituzten makinak lagatzerik nahi, garrantzi handiagoko lanpostuetan
kokatu ziren, makinak dibertsifikatzen ziren heinean eta gizakiek
erabiltzen zituzten aparailuak konplexuago bihurtzen ziren arabera.
Phobos-ek esklabutasunetik salbatu egin zituen.

EPILOGOA � � � � �

Egun batean, Arturoren tabernara linozko traje urdin eta dotore


bat janzten zuen bibote zorrozduneko gizon bat sartu zen. Denbora
luzean zen Arturoren bideojolasekin jolasteari laga ziotela. Baina,
hala beharrez, duela bi aste banatzaileari eskatu gabe bat ekarri
ziotela. Mutilek ez zekiten bideojolas hartan nola jolastu eta inor
ez zen probatzera ausartzen.

Gizon ezezagun hark makinaren zirrikituan txanpon bat sartu zuen


eta bapatean pantailaren gainetik kartel argitsu bat piztu zen.
Makinaren izenak misteriozkoa eta abenturazkoa ematen zuen:
"Bolstrag-en erreinuko bataila".

Aidean, tabernan zeuden mutilak hurbildu zitzaizkion,


kuriositateak bultzatuta, jolasten hasten zen zeinu seriozko gizona
inguratuz.

Denak, Phobos baino giharre gutxiagoko eta bera baino


zaharragoko txapel gorridun panpin bat eta eskuarekin agurtzen zuen
dragoi bat ikustean harrituta gelditu ziren.

Gainera dragoiak eskuineko begiarekin keinua egiten zuela eta


bere ahotik, motza baina argitsua, sugarraldi bat botatzen zuela
ikusi zuten.

Phobos-ek zeinu horren bidez dena ondo zihoala eta Bolstrag-ek


eta Ykonos handiak bere mundu partikularrean ez zeukatela arazorik
ulertu zuen. Pozik ziren eta hori zen haien demostratzeko era.

Eta mutilak... Ay mutilak! Makina izugarri horretan behin eta


berriro jolasteari ezin izan zioten uko egin.

You might also like