You are on page 1of 50

Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

NEOKLASIKOA (1720 – 1800)


Neoklasikoak bere gailurra 1800. urte inguruan izan zuela esan daiteke. Estilo
honetako lehen eraikin bezala, Soufflot-en Panteoia hartzean da. Nahiz eta eraikin
honen lehenagoko eta ondorengo eraikin gehiago egon, eredu bezala berau hartzen
da.
Neoklasikoa azken mugimendu historizista dugu. Estilo historizista dela esatean
zera esan nahi da: leku desberdinetan, kultura desberdinetan eta gizarte pentsamolde
desberdinetan (Europan batik bat) bereizgarri berdinak aurkitu izan direla estilo
batetan, hau da, estilo bateratu bezala irakurri daitekeela. Neoklasiko amaitzean, gaur
egungo egoerara pasa zen. Egun ez dago besteak baino nagusiago den estilorik.
Barroko garaia eta gero, berrikuntza teknologiko ugari etorri ziren eta honekin
batera, eraikitzeko prozesu berriak. Ondorioz, bereizgarri orokorrak irakurtzea zailagoa
izango da. Berpizkundeko estiloa irakurtzea oso erraza bazen, Neoklasikoan elkarrekin
zerikusirik izango ez duten arkitektoak aurkituko ditugu. Estilo honetako bereizgarriak
benetan orokorrka izango dira.

Barrokoak arrakasta izan ez zuen lekuetan hasi zen ematen Neoklasiko estiloa:
Ingalaterra eta Frantzian. Barrokoak Italian izan zuen arrakasta, eta Frantziara heldu
zen, baina ez zuen arrakastarik izan. Ingalaterran berriz oraindik Gotiko estiloarekin
jarraitzen zuten, beraien gailur ekonomiko - politiko garaiko estiloarekin hain zuzen.

Ingalaterra

Iñigo Jones arkitekto ingelesa Veneciara joan zen eta bertan Paladio ezagutu
zuen. Honen arkitektura egiteko modya gustatu zitzaion, formula hori Ingalaterrara
eramanez. Bertan, Benethon inguruan, eskola NEOPALADIANOA fundatu zuen. Hiri
handiko aristokrazian sustatu zuen estilo hau batik bat, garrantzia handia izatera
helduz. Gehienetan estilo bat pixkanaka garatzen den arren, kasu honetan arkitekto
bat izan zen estiloa Ingalaterrara eraman zuena. Guzti honen ondorioz, Britainian
Gotikoa eta Neopaladianoa gatazkan egon ziren, elkarren aurka.
Pixkanaka, industri iraultzarekin, Neopaladiano estiloa aldatzen hasi zen. Modu
arrazional batean hasi zen aldatzen arkitektura mota berri bati lekua eginez,
Neoklasikoa han zuzen. Estilo hau berpizkundearekin lotua dago hain zuzen,
Neoklasikoa = Klasiko Berria.

Industri Iraultza (1776):

Estiloa ordea ez da bat-batean aldatzen. Gizarte pentsamoldea aldatzean,


artea islatzeko era aldatzen da. Gizarte aldaketa Industri iraultzak ekarri zuen. Makina
sortzen da, eta honekin batera gai berriak sortzen dira. Aldakuntza teknologikoetan hiru
faktore esanguratsu daude:

1. Lan mekanizatua: Ordu arte eskuz egiten zen lan guztia.


2. Indar ez animatuaren sorrera: Lehenengo aldiz ez ziren animaliak
behar lanerako, lurrin makina asmatu zen.
3. Koste baxuko lehengaien ugaritasuna:
 Ikatza: Lurrin makinaren sorrera bultzatu zuen, elkarrekin lotuak
daude.
 Burdina: altzairuaren agerpena, lehen aldiz arkitekturan agertuko da.

1
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Burdinak garrantzia handia izan zuen Industri Iraultzan. Ingalaterrak nekazaltza


alde batera utzi zuen, industri munduan sartuz buru-belarri. Trenbideek industria
potenteak sortu ziren, eta hauentzako lehengaiak India koloniatik lortzen zituzten.
Pixkanaka, Ingalaterrak hegemonia politiko ekonomikoa lortuz joan zen.
Burdinari, material erabilgarri bezala, aplikazio berriak aurkitu zizkioten,
arkitektura berauen artean:
- Errepideetan: zubi formak, metalezko zubiak…
- Suaren aurkako burdinaren babes handia: egurrak baino babes handiagoa
eskaintzen zuen. Pixkanaka egitura metalikoek egurrezko egiturak ordezkatuko
zituzten.

Gizarte aldaketa

Lehen landa eta baserri guneetara laguntzak heltzen ziren Gobernuaren


eskutik, baina industri iraultzarekin batera, laguntza horiek desagertu ziren. Gobernua
industriak sustatzera pasa zen. Geroz eta makina gehiago egiten ziren, edozertako
makinak.
Guzti honek, eskulan beharra ekarri zuen, landako jendea hiriatara aldatu
zelarik. Exodo bat eman zen landa lurretik hiri lurrera. Aurrerapen teknologikoek,
medikuntzak, higieneak, zientziak...bizia hirian ere erosoagoa egiten zuren. Demografi
hazkundea eman zen honela, pixkanaka zerbitzuak sortuz.
Hala eta guztiz ere, industrietako langileria kualifikatu gabea zen eta egoera
kaxkarrean bizi ziren berez. Eguneko 14 ordu egiten zituzten lan eta irabazi oso txikiak
zituzten. Lehen aldiz sortu zen langileria izeneko taldea.
Langile talde hauen eskubideak bermatu nahi zituzten hainbat arkitekto agertu
ziren. Momentuan gizartean zeuden bi gizarte mailei (Langileria eta Burgesia)
erantzuna eman nahi zien arkitektura mota berri batekin. Industrietako jabeek dirutza
handiak irabazten zituzten. Bi talde hauen interesak bateratze nahiarekin, Frantzian
Ilustrazioa sortzen hasi zen. Langileen eskubideen aldeko mugimendua sortu zen,
sozialismo mugimendua.

Frantzia

1786. urte inguruan Frantziako Iraultza bultzatuko zuen Ilustrazio izeneko


mugimendua sortu zen.

Ilustrazioa

ARRAZOIA oinarri duen mugimendua da. Dena arrazoiarekin erlazionatua


egongo da. Bukatu da fedea, uste izena, suposizioa…guztia zientzia izango da, frogatu
egin beharko dira gauza guztiak. Gizakiak logikak eta arrazoiak erakusten duena
bakarrik balioetsiko du.
Frantzian indar handia hartu zuen mugimendu honek. Berpizkundean gizakiak
zuen garrantzia berreskuratuko berriro Neoklasikoan. Barrokoa ukatzen du estilo berri
honek, orduan zalantza baitzen nagusi. Neoklasikoan zalantzak ez du lekurik izango.
Ilustrazioa, Barroko ondorengo Rococó mugimenduaren ondoren eman zen.
Frantziara barroko estiloa heldu bazen ere, rococó estilo berri honek segituan hartu
zuen indarra. Apaingarrietan bakarrik oinarritzen zen , barrokoko ezaugarriak
gehiegizko modu batetan aplikatuz (sartu irtenak, itzalak…).
Frantziako hainbat progresista konturatu ziren, momentuko Rococó estilo hori
aristokraziaren araberakoa zela. Beraz, berau baztertzea erabaki zuten. Absolutismoa

2
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

baztertu eta gizarte berri bat sortzeko garaia zela ohartu ziren. Garai berdinean,
EEBBko independentzia eman zen. Progresista hauek botere banatuan sinetsiko dute.

Entziklopedistak:

Ilustrazioko erradikalenak izan ziren, Burgesen artean arrakasta handia izanez.


Ilustrazioari forma eman zioten:

1. Arrazoia da garrantzitsuena, gizakiaren ardatz nagusiena.


2. Ezaguera lortzeko bide bakarra metodo analitikoa eta induktiboa dira.
3. Natura da eredua. Naturako hiru printzipio hartu zituzten beraien ideiekin bat
zatozenak:
3.1. Erlatibotasuna
3.2. Ez dago egi absoluturik
3.3. Jasankortasuna

Guzti honek, hainbat ondorio izan zituen gizartean.


Alde batetik, beraiek defendatzen zuten, natura eta gizarte harremana
ezaguera bide bakarrak zirela. Beraz, ezaguera zientifiko guztiak aurrerapauso
handiak izan zituzten Berpizkundeko ezaguerekin alderatuz. Etengabeko aurrerapen
prozesuan eman zen. Arkitektura inguruko eraikin berriak sortu ziren: unibertsitate,
ospitale, museo…ezaguera zientifikoekin lotuak guztiak.
Bestalde, Elizarekin gatazka ugari izan zituzten. Ilustrazioaren oinarria arrazoia
da eta Elizarena berriz fedea. Elkarren aurkakoak dira, fedea arrazoiz ezin da frogatu.
Gatazka hauen ondorioz, sarraski ugari egon ziren Frantzian. 1759.urtean Jesuitak
bota zituzten eta 1773. urtean Frantziako Jesuitak disolbatu ziren.

Entziklopedista hauek bizitzeko forma berri bat nahi zuten sortu eta eredu
bezala, Erromako Errepublika hartu zuten. Honela, Frantziako Errepublika osatzen
joan ziren.
Jesuitak bota ondoren, hauen patrimonio eta lur gehienak jabetza gabe gelditu
ziren. Beraz, herriaren esku geratu ziren. Zehazki, Burgesen ordezkarien eta herri
xumeen ordezkarien esku. Lursail ikaragarri hauek balio bat hartu zuten, hau da, saldu
eta erosi egin zitezkeen. Eraikitze prozesua, prozesu ekonomiko batetan bilakatu zen.
Kapitalismoa bultzatuko zuen mugimendua sortu zen.

Arkeologia Zientzian bilakatu

Erroma eta Greziatik hartutako inspirazioa, ordena klasikoak…momentu


batetan forma hori zientzia bilakatzen da. Jakitunak gai dira garai hartako tenpluak
nolakoak diren esateko, kapitelen neurriak zehazteko, orduko bizitzeko era azaltzeko…
Vitrubioren liburua arautegi zehatz bat bilakatzen da. Paper batean, eskala batetan
ordena klasikoa zerbait zientifikoa bilakatzen da. Elementu erabilgarri bilakatzen dira.

Herculano (1738) eta Pompei (1748):

Bi aztarna erromatar aurkitu ziren. Garai hartan bertan bizi zirenen bizimodua
modu zientifiko batetan aztertzeko aukera egon zen. Ordu arte suposizioak zirenak,
demostratu ahal izatean zientzia bilakatu zen garai klasiko hura.
Berpizkundean modu izpiritual batetan berreskuratu zuten garai klasikoko
estiloa. Orain modu zientifiko batetan berreskuratuko dute, Neoklasikoa.

3
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Etruscoen lehen aztarnak:

Toscana inguruan aurkitu ziren. Grezia eta Erroma eredu ziren bezala, orain
eredu berri bat aurkitu zuten. Arkitekturaren benetako oinarria zein izango zen
galdezka hasi ziren. 1800. urte inguruan gainera, Napoleoneko hainbat tropa bidali
zituen Egiptora. Bertan, ordena klasiko desberdinak zaudela ohartu ziren. Honek
galdera gehiago sortu zituen. Teoria desberdinak defendatzen zituzten jakitunak agertu
ziren.

Arkeologiaren inguruko argitalpenak:

Herriak aurkikuntza hauen berri izateko, arkeologiari buruzko hainbat argitalpen


egin ziren. Modu dibulgatibo batetan argitaratu ziren. Era honetan, estilo berria
gizarteko behe mailatan ere zabaldu zen.
Arkeologoen artean, Robert WOOD, James STUART, Robut ADAM,
SOUFFLOT… ditugu.

Artearen inguruko argitalpenak

Eztabaida sortuko duten lehen liburuak ere agertu ziren: LAUGIERren Essai
sur l'architecture (1753), WINCKELMANN, LESSING-en Laocoonte (1768)…Batzuk
defendatuko dute Grezia dela arkitekturaren oinarria, beste batzuk berriz Erroma…

LAUGIER
Zein da arkitektura puruena? Zaharrena? Zein da Arkitekturaren hasiera?
Gizaki eraikinen oinarria? Non dago arkitekturaren oinarria? Oinarri hau berreskuratu
nahi izango da, benetako arkitektura berri bat sortzeko. Helburua ez da estetika
izango, gizarte eskakizunei erantzuna ematea baizik. Funtzionaltasunak eta
adierazgarritasunak garrantzia handia hartuko dute.

Funtzionaltasuna: Eraikin berriak erabilgarriak izan behar dira.


Adierazgarritasuna: Gizarte berri batetan bilakatzen ari denez, gobernuak
eraikinak adierazgarriak egin behar ditu. Estatuak sustatuko ditu eraikin
publikoak (liburutegi, antzoki…) Eraikinek erakutsi behar dute arrazoiak
bultzatutako emaitza bat dela.

WINCKELMANN
Herculano eta Ponpeiko aztarnak aurkitu ondoren, hauei buruzko idatzi kritikoak
egin zituen. Aztarna hauek modu zientifiko batetan ez zirela aztertu kritikatu zuen.
Arkeologiaren inguruko zientzia “zintzoa” bultzatu zuen. Adituak bidali zituen
indusketak egitera, indusketa hauek nola egin azaldu zuen eta aurkitutakoa nola
adierazi ere bai. Hau da, modu zientifikoa sustatu zuen.

LESSING
Hainbat zalantza adierazi zituen Laocoonte liburuan. Estetika eta arrazoia oso
desberdinak al ziren galdetuz.

Argitalpen guzti hauen zalantza desberdinak sortu ziren. Edertasuna?


Proportzioa? Itsusitasuna? Faktore batzuk ezin dira zientzia bidez definitu. Honen
ondorioz, Neoklasikoaren barnean, korronte desberdinak sortu ziren.

4
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Romantikoa

Eredua natura izango da, baina natura gogorra (ekaitzak, tornaduak…). Jende
multzo batek naturako alde bortitzenak ideal estetiko bezala definituko ditu. Gauza
batzuk esplikaziorik ez dute izango, eta hauek SUBLIMEAK izango dira.
Gizakia naturarekin ikaratu egiten da, arrazoiarekin esplikatu ezin dituzten
alderdiak dituelako, eta hau oso tentagarria egin zitzaten artista romantiko hauei.
Arkitektura mota hau Nostalgiarekin lotua egongo da. Gizakia unibertsoko parte txiki
bat besterik ez da, eta honek plazerra sortzen die.

Pintoreskoa

Arautegi bat onartzearekin ez daude ados. Simetria, proportzioa…arautegi


klasikoaren aurkakoa jorratzen dute: asimetria, ezproportzionaltasuna, arau eza, iturri
desberdinetako elementuak…
Emaitza gehitzen joandako elementuz osatzen da, baina ederra da hala ere.
Neoklasikoko arauen kontra joan arren, arau batzuk betetzen dituzte, soilik beste era
batera antolatzen dituztela.

Neoklasikoaren bereizgarriak

1.- Forma geometriko sinpleen erabilera: bolumen garbiak, autonomoak eta mugatuak

2.- Egitura zintzoa, zientifikoki arrazoitua: Egitura horma bada, ikusleak hori irakurtzea.
Zutabeak badaude, zutabe egiturak izango dira. Erakina begiratu eta egiturak nola
funtzionatzen duen jakingo dugu.

3.- Eraikin funtzional eta erosoak erabilera aldetik, eta adierazgarriak itxura aldetik.

4.- Soiltasuna izango da nagusi: Barrokoaren aurka, apaingarri gutxi erabiliko dira eta
daudenak beharrezkoak izango dira. Honela, abstrakzio maila nahiko altu batetara
heltzen dira. Mugimendu modernoaren lehenengo aurrerapausoak emango dira.

Berpizkundearekin alderatuz Neoklasikoa:

- Neoklasikoan arrazoia edozeren gainetik, Berpizkundean berriz edertasuna.


- Aurrerapen teknologikoak: Eraikitzeko prozesua aldatuko da (beira,
kalefakzio…erosotasunarekin lotua). Itxura aldetik antzekoak izango dira bi
garaietan.

5
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

NEOKLASIKOA FRANTZIAN

Industri Iraultza Ingalaterran 1776


Frantziako Iraultza 1789
Napoleon Bonaparte 1804-14

Marc Antoine LAUGIER (1713-69) – «Essai sur l'architecture» (1753)

Arkeologia zientzia bilakatu zen, modu dibulgatibo baten bidez erakutsiz


gizarteari. Bestelako idazki batzuk ere agertu ziren ordea, artea eztabaida gai bezala
zutenak. Hauetako bat Laugierren Essai sur l’architecture.
Bere lehen argitalpenak ez zuen marrazkirik. Laugier bera apaiza zenez
gainera, seudonimo baten izenpean argitaratu zuen liburua. Honek izan zuen arrakasta
ikusita ordea, bigarren argitalpen bat egin zuen jada marrazkiekin eta bere
sinadurarekin.
Apaiza izan arren, arkitekturaren oinarriari buruzko
eztabaidetan parte hartu zuen. Bi idazkiak berdinak izan arren,
lehenengoa modu inplizitu batean egina dago, eta bigarrena
berriz modu dibulgatibo batetan. Idazle honen helburua
arkitekturaren oinarrietara jotzea da.
Arkitektura klasikoa izan da oinarria ordu arte. Batzuen
ustez ordea, urrutirago joan behar zen historian. Beste
arkitektura batzuetan oinarritzen ziren teoria agertuz joan ziren
(Neoegipzio…).
Garaiko eztabaida zera zen: Zein da lehenengo
arkitektura? Bere liburuaren azalean emakume bat agertzen da
arkitektura klasikoko elementu baten gainean, kornisadun
kapitel baten gainean zehazki. Bere aurrean ume bat agertzen
da, gizaki jaioberri bat. Emakuneak, musak, gizaki berriari
arkitektura erakusten dio: Arkitektura Natura da.

1. Arkitekturaren oinarriak naturan daude. Zuhaitzen enborrekin eginiko egitura


etxola hura da oinarria. Vitrubioren idazkietan ere agertzen da honen inguruko
eztabaida bat: Zuhaitzen bertikaltasunaren gainean horizontalki babestuko
gaituen enborrez eginiko estalkiak agertzen dira, “Etxola Primitiboa”.

2. Naturan agertzen den arkitekturak zerikusia du arkitektura klasikoarekin:


zutabe=zuhaitz, habe=enbor, frontoi…)

3. Arkitekturari itxura egiturak ematen dio. Egitura ez den beste ezer ez dago.
Arkitektura Modernoaren sorreran Viollet le Duck teoria honetan oinarritu zen,
baita Semper ere.

Arrazoiaren inguruko oinarriak jarri behar ziren Neoklasikoan eta Laugirrek


oinarri hauen arrazoiak naturan ezartzen ditu, arkitektura klasikoko elementu minimoak
naturan agertzen direla demostratzean.
Arkitekturaren oinarria hau bada, arkitekturak zerikusia izan behar du
egiturarekin, eta ez apaingarri eta gezurretako egiturekin. Arkitektura elementuek ez
dute zalantza arrastorik izan behar. Guk ikusiko dugun guztia egitura izango da.
Laugierren teorian oinarrituz, SOUFFLOT arkitektoak panteoia egin zuen.

6
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

J.G.SOUFFLOT (1713 – 80) Parisko PANTEOIA

Arkitekto honen Panteoiak hainbat aurrekari izan zituen:

1. PERRAULTen STE GENEVIEVE


2. MANSARTEN Versalleseko Kapera
3. Veneciako San Markosen oina eta SAIN FRONT de PERIGUEUX

Perraulten STE GENEVIEVE

Proiektu baten grabatua da.


Aurrean tenplu bat du, zutabe greziarrekin.
San Pietro in Montorion oinarritzen dela ikus
daiteke. Elementu guztiak ezagunak eta
autonomoak dira, hau da, bakarrik irakur daitezke,
menpekotasunik gabe.
Elementu bakoitzak erakusten duena
egitura funtzioa izango da. Eraikin honi buruz hitz
egitean egiturari buruz hitz egin behar da. Zutabe
guztiek egitura funtzioa dute. Ez dago beste ezer
eraikinari itxura emateko. Egitura desagertuz
eraikina desagertuko zen.

Mansarten Versalleseko Kapera

Egitura handiago baten barneko arkitektura arkitrabatua nagusitzen da. Egitura


Gotikoko ezaugarriak ditu, ostiko elementuak erabiltzen dira …Teknika gotiko erabat
aztertu zuten arkitekto berri hauek. Paperera itzuli zuten Gotikoko eraikitzeko sistema,
hau da, zenbakietara pasa zuten. Egitura Zientzia bilakatu zen, modu zehatz batean
kontrolatu ahal izango da.

Veneciako San Markosen oina eta Saint Front de Perigueux

Egitura arkitrabatua eta ganga sistema konbinatzen dira. Arkitrabatua Grezian


oinarritzen da eta modu zientifiko batetan erraz kalkula daiteke. Sabaiko Ganga ordea
kalkulatzeko zailagoa da. Ganga, petxina, ostiko elementu… Souffloten ekarpenik
handiena bi arkitektura mota hauek ongi konbinatzea izan zen, eta gainera, kanpotik
azal bat jartzea. Kanpoko azalak ere funtzioa izango da, egiturazkoa. Ez da soilik
estaltzeko elementua izango.

7
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

PARISEKO PANTEOIA

Oina

Oina gurutze Grekoa izango da,


zentratua. Agertzen diren elementu guztiak
egitura funtzioa izango dute.
Erdian ganga bat ikus daiteke, hau bi
azalekoa izango da. Lau besoetan ere
ganga izango dugu, ostiko moduan
funtzionatuko dutena. Kanoi gangek ere
funtzio bera izango dute, hauek zutabeetan
eutsiz.
Kanpoko azalaren barnean arkitektura arkitrabatua eta ganga sistema
konbinatzen dira. Superegitura bat osatzen da, ardura osa ez duena hormak bakarrik
izango.
Ganga petxinaren gainean eusten da, eta
petxinak kanoi gangari lotuak egongo dira. Kanoi
gangak zutabeen gainean egongo dira.
Horma eta barruko espazio artean elementu
batzuk egongo dira, zutabeak, espazio desberdinak
bereiziko dituztenak.
Elementu guztiak egiturazkoak izango dira.
Laugierren arabera eraikin hau perfektua izango zen,
arkitektura berriaren oinarri guztiak finkatzen
dituelako.
Apaingarriak ezin ziren gerora gehitutako
zerbait izan, egiturarekin batera, honen parte,
eraikitzen ziren. Kapitelak, apaingarri izateaz gain,
egitura ere baziren. Baina noski, egitura aparte,
apaingarriak ere agertuko dira, desberdina izango
baita, kapitel mota bat erabiltzea edo beste bat.
Apaingarri desberdinak izango ditugu erabilikotako
egitura sistemaren arabera.
Ganga rebajatuak kasetoiak izango ditu,
baina hauek apaingarri izateaz gain, estalkia arintzeko funtzioa izango dute. Tamainaz
txikituz joango dira gainera baina hau ez da izango efektu optiko bat sortzeko, egitura
kalkuluen araberako izango da baizik. Apaingarriak egiturarekin batera sortuko dira.
Gainera, lurrean marraztua agertuko da gaineko ganga hau, petxina elementu eta
guzti, arkitektura ahalik eta didaktikoena izateko.
Fatxadari dagokionez, arkitektoak hainbat proba egin zituen lehenago. Gaineko
Tholos elementua San Pietro in Montorioko berdina zen. Baina azkenean hau eraldatu
egin zuen, Barroko estiloko ezaugarriak zituelako. Azkenean eraiki zena egitura aldetik
argiagoa zen:

 Elementuak errepikatu egiten dira, ez dago


hierarkiarik. Arkitektura lineala izango da.
Fatxadan argi irakurtzen da oinak lau beso dituela.
Erdiko espazio zentratua ere ongi irakurtzen da.
 Eskala oso handia du, aurrerapen teknologikoei
esker.

8
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Soufflot hiltzean eraikina oraindik amaitu gabe zegoen. Esan bezala, aurrerapen
teknologikoak erabili ziren eraikitzeko. Erdiko gangaren tamaina izugarria zenez, ordu
arteko baliabideak ezin ziren egokiak berau eraikitzeko. Zutabe tartea oso handiak
izatean, deskarga arkuak jarri behar izan ziren. Hau nahikoa ez zenez ordea,
burdinazko armadura bat ere jarri behar izan zuten harri artean.
Egitura azterketan jada arazo bat dago, erabiltzen den materialaren inguruan:
HARRIA. Ez da gai onena izango arazoak sortuko baititu. Burdina eta harria nahasten
hasiko dira. Burdina asko erabiltzen hasiko dira. Pixkanaka hormigoi armatuak ere
garrantzia izango du.

Jacques A. GABRIEAL ( 1698 / 1782) Versalleseko PETIT TRIANON 1761

Barroko garaiko arkitektoa dugu. Frantzian bizi izan zen, Mansarten garaikidea.
Bere lan gehienak Barroko garaian finkatzen dira. Bizitza bukaeran ordea, Neoklasiko
estilo berria tokatu zitzaion. Bi estiloen arten bizi izan zen. Estilo berri honen jarrera
ongi ulertu zuen eta hau eraikin txiki batean oinarritu zuen. Oso adierazgarria izan zen
eraikin txiki berri hau.
 Hasierako proiektua: hiru bao zituen fatxada bakoitzean, forma karratua
zuen eta barne espazioa 9 zatitan banatzen zen, 3 x 3. Horman
oinarritzen zen eta Risalto markatu bat zuen erdialdean. Ez da barroko
ordea, erdiko ardatzak ez baitu garrantzia nahikoa. Leiho guztiak
berdinak dira, menpekotasuna zalantzan jarriz.

Amaierako proiektuak azkenean 5 bao zituen:

Fatxada guztiek egitura ezagun eta zehatza jarraitzen


dute  Didaktikoa. Elementu geometriko sinpleak
erabiltzen dira, ahal den eta sinpleen ulertzeko egitura.
Fatxada honetan:
o Beheko zonak garrantzia gutxiago du.
o Piano nobile: leiho handiago eta
esanguratsuagoak
o Goian atiko bat du.
o Beheko almohadillatua, Erromako zokalo potenteen sinbolo
o Ordena Klasikoa piano nobilen bakarrik agertzen da. Gainera Risaltoa
agertzen da, baina honen barneko hiru elementuak berdinak dira.
o Eraikina modu lineal batena irakur daiteke.
o Horman oinarritzen da kanpoko azala. Zutabeak adierazgarritasuna emateko
soilik dira, modu zientifiko batean proportzioa emateko funtzioa dute. Dena
kalkulatua dago.
o Ordena egituraren barnean, hormaren barnean ezartzen da. Eraikitzerako
orduan batera sortu dira. Egitura masiboa nabarmena da.
o Ordena klasikoa beste fatxadetan ez da agertzen, ez baitute
adierazgarritasunik behar.

Gabrielen ekarpen handiena, azken fatxada da. Egituratzeko ez du ordena


klasikorik erabiltzen. Lehenengo aldiz, elementu klasikoko apaingarrik ez zen erabili,
ez dago arkitektura klasikoaren arrastorik. Arkitektoak aukera izango du arkitektura
klasikoa baztertzeko.

9
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Arrazoia denaren gainetik egotean, baliabide ekonomikoak ere zaindu egin behar,
beraz gehiegikeria guztiak baztertuak izango dira. Soiltasun ekonomikoak indarra
hartzen du estetikaren gainean.
Fatxada nagusian egitura benetakoa. Fatxadak garrantziaren arabera sailka
daitezke. Espazioak beti ordea zehatzak eta mugatuak izango dira. Garrantzizko
fatxadetan ordena klasiko bakar bat erabiliko da, korintiarra.
Fatxada nagusian piano nobile mantentzen da, eta bertara eskailera baten bidez
heltzen da, funtzio aldetik erosoagoa delako.

Arkitektura Iraultzailea: BOULLE (1728 /99) , LEDOUX (1736/1806)

BOULLÉ

Arkitektura utopiko bat planteatzen du, arkitektura modernoarekin parekatuz ia.


Teoria gauzatu zuen batik bat, bere arkitektura mota gauzatzea ezinezkoa baitzen bere
garaian. Baina bere teoriak baliagarriak izan ziren geroagoko beste eraikin
batzuentzako.
Iturri bakarra natura izango da, dena naturan oinarritzen da. Naturako forma
geometriko puruenak hartzen ditu emaitza arkitektoniko moduan. Esfera da irudi
perfektuena. Esferaren atzetik karratua, triangelua… egongo dira, ardatz simetriko
gehien dituzten elementuak.
Boullek tipologiak baztertu egingo ditu, eliza tipologia, kartzela tipoligia…
ARKETIPOAK sortuko ditu. Eraikinak barruen betetzen den funtzioa erakutsi behar du.

Boulleren teoriaren proposamenak:

1. Oina: zentratua eta monumentala. Ardatz zentratu simetrikoak eraikinaren


logikan parte hartuko dute (zirkulazioa ardatzak, argi ardatzak…) Guztien
gurutzaduran zentroan, eraikinaren gela nagusia, elementu nagusia kokatu da.
2. Kanpo barne erlazioak: Proiektua orekatzeko. Oinean proposatzen dena
ebaketan berretsiko da. Berreketa hau Hierarkia baten bidez emango da.
Hierarkia honetan espazioek garrantzia desberdina izango dute, kokapen,
garaiera eta argiaren arabera.
3. Barne perspektibak: Boullek arkitektura proiektura bereganatu zuen. Ordu arte,
oina, fatxadak eta ebaketak marrazten ziren soilik proiektuetan. Boullek
perspektibak landuko ditu hauez gain. Bere helburua, arkitekturarekin emozioa
sortzea zen. Arrazoiaz gain, emozioa sortarazi nahi zuen, horretarako barne
perspektibak landuz. Argiaren erabilera eta pertzepzioaren neurketak egin
zituen. Bi tamaina definitu zituen:
a. Tamaina azalera: erreala, objetiboa
b. Tamaina inpresioa: pertzepzioa, desberdina pertsona abkoitzarentzat.
Romantizismoa bezalako kontzeptuak sortu zituen.
4. Altxaerak: Altxaera irakuttira eraikinaren nondik norakoa jakin dezakegu.
Newtonen esferan ongi irakurtzen da. Ordena klasikoez ahaztu egiten da
gainera. Sarreran zutabeak egon beharrean, atlantea ezartzen ditu mundu bola
bat eutsiz. Sarrera elementuek esango digute eraikinaren funtzioa.

10
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

LEDOUX

Boulléren arkitektura utopikoa erakargarriagoa egiten zaigu Ledduxena baino,


baina arkitekto honen eraikinak eraiki egin zuren Boullérenak ez bezala. Biak arkitekto
iraultzaileak izan ziren, ezarritakoaren aurka joandakoak, Neoklasikoko ezaugarri
orokorrak bete arren. Ledduxen arkitekturak ez du oinarri arkitektonikorik. Formarekin
esperimentatu zuen.
Formazio arraroa izan zuen. Arkitektura eskola batean egon arren, antzinako
erregimenekoaren aldekoa zen. Momentu oro erregimen batekin lotua egon zen, beraz
erantzun material bat eman behar zuen ordaintzen ziotenaren arabera.
Ledduxen arkitekturaren bereizgarriak:

1. Forma geometriko garbien erabilera: elementuak argi irakur daitezke, nortasuna


mantentzen dute. Ez dago hierarkiarik.

2. Orokorki forma kubikoak: oina 9 karratuz osatuko da.

Ez dute ordea zertan denek tamaina berdinekoak izan behar.


Elementu karratu bat ardatz ortogonalez osatuko da.

3. Tipologiak baztertuko ditu Boullél bezala, baina arketipoak sortu beharrean,


funtzio bati tipologiarik ez dagokiola esango du. Bere oinaren eredua (3x3)
edozein eraikinetarako baliagarria dela argudiatuko du. Eredu hau unibertsala
izango da.

4. Arkitektura hiztuna proposatzen du. Eraikinaren funtzioa ez dator formarekin,


beraz funtzioa adierazteko fatxadan zerbait agertu behar da, funtzio hori
ulertzeko.

Barrière

Elementu klasikoak modu oso pertsonal batean erabiltzen ditu, elementu bat
gehiegikeria batean bihurtzera heldu daitekeelarik. Manipulazioa,
exagerazioa...arkitektura klasikoko elementuak fatxada batean elementu
garrantzitsuenak izan daitezke.
Barriere 40 etxebizitzako multzoa dugu, Paris inguruko zerga etxeak zehazki.
Parisera merkantzia sartzeko zergak ordaindu behar ziren, honetaz funtzionarioak
arduratzen zirelarik. Funtzionario hauek bizi ziren etxeak diseinatu zituen Ledouxek
1785/89 urte artean, Frantziako Iraultza hasi aurretik. Zerga etxe hauek, monarkiaren
azken proiektua izan ziren, dirutza handia gastatuz berauetan. Iraultza ondoren ia etxe
guztia eraitsiak izan ziren.
Ledouxen helburua tipologiarik ez dagoela frogatzea zen. Honetarako
formarekin esperimentatu zuen. Etxe hauek antzekoa duten gauza bakarra zera izango
da:
1. Etxe tipologia
2. Sarrera: tenplu bateko fatxada monumentala
Elementu klasikoak araudi gabe erabiliko ditu, exajeratuz eta testura
desberdinekin... guztiak elementu ezagunak izango dira baina beraien arteko
konbinaketa arrotz batekin. Araudi klasikoa galtzearekin lotu izan da Ledoux.

11
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Zutabeen ordena, proportzioa aldatu egiten da. Ordu arteko tradizioko elementu
guztiak aldatu egiten dira. Ez da ongi ulertzen bere arkitektura, ondorioz baztertua
izan zen. Ideal klasikoak sustatzen dituen mugimenduaren aurka joan arren ordea,
neoklasikoan kokatzen da.

Pintoreskismoa:
Arautegia apurtzen du. Elementu klasikoak erabiltze ditu baina arautegitik
kanpo. Ez zen gustukoa izan bere arkitektura.
Bere etxeetan elementu jarraikor sinpleak
erabiltzen ditu, nortasun handikoak. Eraikin zentratuko
oinak gainera bat datoz altxaerekin.
Ledoux funtzionario bat zen, beraz, bere eraikinek
funtzionatzen zuten. Funtzionaltasuna nagusi zen. Eraikin
hauen barneko patioan jada ez da elementu klasikorik
agertuko. Baoak, zuloak… agertzen dira, baina hauek
argitasuna sartzeko izango dira, eta ez estatikagatik.

J.L. DURAND (1760 / 1834) Arkitektura Ikasgaiak (1802/05)

Arkitektoa dugu baina ez oso esanguratsua. Arkitektura ikasketen inguruan egin


zuen bere ekarpenik garrantzitsuena: Sortu berri ziren akademietan ikasleak
formatzeko gida bat osatu zuen.
1770.urtean Frantzian Arteak liberalizatu egin ziren. Pintura, eskultura…ez dira
jada gremiotan antolatuko, profesional liberalak izateko aukera egongo da. Lanbide
bakoitza betetzeko formazioa dagoela bermatu behar da ordea, honela Arkitekto
Titulua sortzen da. Akademiak sortzen dira, arkitektura eskola horien artean.
Ilustraziora gerturatzean, ikasketak modu zientifiko batetan erakutsi behar dira.
Ikasketa hauei forma Durandek eman zion: proiektatzeko metodo bat idatzi zuen,
arkitektura egiteko metodo zehatz bat.

12
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

 Funtzionaltasuna
 Erosotasuna erabiltzailearena
 Baliabide ekonomikoak

Estetikari buruzko eztabaida oso urria da. Aipatuko hiru aspektu hauen elkar
lotuz lortzen zen proiektu egokia. Hasteko, eraikinaren helburua aztertu behar zen, hau
lortzeko baliabideka modu arrazional batetan erabiliz. Proiektuaren kostuak ahalik eta
arrazionalena izan behar zuen. Hau da, ingenierien munduko ezaguera arkitekturan
sartu zen. Duranden metodoa honakoa da:

1. Oinarria OINA izango da, eraikin osoa antolatuko du. Funtzioaren


arabera oinaren hautaketa oso garrantzitsua izango da. Hiru elementu
aurkituko ditugu bertan.
a. Ardatz nagusia
b. Bigarren mailako ardatzak
c. Ardatzez osatutako sare bat: sare hau egitura arrazional bat
izango da. Funtzioaren araberako oina aukeratzean, egitura
izango da funtzio horren arduraduna.

2. Egitura sarearen arabera espazioa eratuko dugu. Egitura zutabeez


osatua izan daiteke baina espazioa desberdinak izango da sabaia laua
edo gangatua izan, esaterako. Egituraren amaierak espazioa aldatuko
du.

3. Fatxadek eraikinari amaiera emango diote . Mota askotakoak izan


daitezke eta funtzioaren arabera fatxadan behar desberdinak agertuko
zaizkigu, argitasuna esaterako. Funtzioak fatxadan eragina izango du.

Metodoaren balioa: oso arrazionala da. Aspaldiko sistema modu arrazional


batean finkatzen du. Gainera adibideak ematen ditu, eraikiak izan diren eta eraikiko
diren eraikin desberdinekin. Eraikin zaharrak ere funtzioaren arabera eraikiak izan
zirela frogatu nahi zuen.
Berpizkundean elementuak modu subjektibo batean kopiatzen ziren. Ez ziren
elementu zientifikoak. Neoklasikoan berriz dena katalogatua egongo da, proportzioak
eta guzti. Gaur egun ere Duranden metodo hau erabiltzen jarraitzen da.

13
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

NEOKLASIKOA ESPAINIAN

Felipe V. Errege 1714


Madrilgo Alkazarrean Sutea 1734
Arte Ederretako San Fernando Akademia 1752
Franceso Sabatini Espainiara 1760
Lanbide liberalak: PINTURA, ESKULTURA, ARKITEKTURA 1783

Felipe V 1700 – 1746


Fernando VI 1746 – 1759
Carlos III 1759 – 1788
Carlos IV 1788 – 1808

Errege Austriarrak Espainiatik joan ziren, eta Borboiak etorri ziren. Ordu arteko
Espainiako estiloa Barrokoa zen, baina lekuan lekuko aldaketekin. Barroko
Txurrebereskoa zen nagusi, Rococó estiloaren antzekoa. Felipe V. Errege izatera
heldu zenean, lehen Borboia, erabaki zuen ezinbestekoa zela gizartean gustu aldaketa
bat sortzea. Europako aire berriak dinastia berri honetan eragin zuten. Erregeak arte
berri bat sortzea nahiko du Espainian.
Barroko klasikoa: Felipe V.ak barroko klasikoa gustuko izango du, barroko
apala zehazki. Estiloa aldatzeko aukera zegoenen beraz, Italiatik FILIPPO JUVARA
(1678 – 1736) arkitektoa ekarri zuen. Honek Albertiren hainbat eraikin amaitu zituen,
beraz barroko garaian kokatu arren, berpizkundeko ezaugarri batzuk mantentzen
zituen. Arkitekto honek inportatu zuen barroko klasikoa Espainiara. Hau hiltzean,
Giovanni Battista SACCHETTI (1690 – 1764) arkitektoak jarraitu zuen bere lanarekin.
Jada europan, neoklasiko estilo berriko eztabaidak sortuak zeuden, hau Espainiara
heltzen hasi zelarik.
Felipe V.ak sustatuta ideologi aldaketa bat sortzen hasten da Espainian.
Geroago, Fernando Vi.ak Arte ederretako akademia sortu zuen. Pixkanaka,
1783.urtean gremioak liberatuko dira eta Arte Ederren akademietako tituluak banatzen
hasiko dira. Tituluak banatzearekin ordea, Artearen produkzioa kontrolatzeko nahia
ikusten da. Neoklasikoak erregetzaren estilo bezala sustatuko da. Frantzian
iraultzaileak izan ziren estiloa bultzatu zutenak, eta Espainian berria erregetza. Carlos
III erregetzara heldu zenean, Ilustrazioa indarrean jartzeaz gain, Neoklasikoko eraikin
esanguratsuenak egin ziren.
Hala ere Barrokoa jorratzen jarraituko da. Bi estiloen arteko eraikin ere egin
ziren, baina azkenean neoklasikoa izango da indarra hartuko duena. Errege
Austriarren aldekoak Barroko estilo nahiagoko dute, eta Borboien aldekoek berriz
Neoklasikoa. Frantzian berriz Neoklasikoak monarkiarena urkako instrumentu bezala
garatu zen, eta Espanian aldiz, monarka berriaren aldeko bezala. Hemen ikusten da,
arkitektura ez dela beti bat etortzen oinarriko pentsamenduekin, eta gehiago erabiltzen
dena propaganda instrumentu moduan. Carlos III.nak Juan de Villanueva arkitektoaren
fama ezagutua, Espainiara ekarri zuen eta bere arkitekto ofizial bilakatu.

Juan de VILLANUEVA (1739/1811)

San Fernando eskolara apuntatu zen. Akademia honek, arkitektura berria


sustatzeko eta ezaguerak modu zientifiko batetan egiteko, bekak ematen zizkien ikasle
guztiei hauek Italiara joateko ikasketak amaitzera. Italian bat edo bi urte pasatzen
zituzten ikasleek, eta proiektu bat egiten zuten Erroman.
Villanueva ere Erromara joan zen, bertan 6 urte pasaz. Arkitektura berriaren
ezaguera berrian bertan egotea, ezaguera zientifikoa modu zehatz batean aztertzeko

14
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

aukera izan zuen. Indusketetan parte hartu zuen eta idazkiak argitaratu zituen.
Espainiara heldu zenean ez zuen eraikinik eraiki oraindik, baina hala ere arkitekto
ezaguna bere ikerketa metodoei esker.
1768an Eskorialeko arkitekto zuzendari izendatu zuten. Garai honetan
hainbat etxetxo egin zituen, erregeren familiarentzat, gonbidatu etxe moduan, edota
festetarako etxetxo moduan...

Goiko Etxetxoa 1777 (La Casita de Arriba)

Lorategitik sartzen den ardatz batek eragin egiten du eraikinean. Hau da,
eraikina hirian integratzen da. Eraikina bera bi zatiko elementua da, bat bestea baino
atzeratuago dagoelarik. Beraien izaerak berdintsuak dira ordea. Erdiko elementuan
risalto bat gainjartzen da, kaleko ardatzari erantzuten diona. Luzerako ardatz honek
eraikina igarotzen du gainera, eraikin osoari buelta ematen dion elementu bate gehituz.
Oinean erdiko ardatzari ere garrantzia gehiago ematen zaiola ikus daiteke.
Barroko garaiko eraikina da, erdiko ardatza oso garrantzitsua baitu. Baina
barroko apala izango da gauzatzen den moduaren arabera. Elementu arkitektonikoak
oso soilak dira: arkitektura arkitrabatua, zutabe jonikoak, nitxoak…Izan ere, granitoz
eginiko etxetxoak ditugu. Harri hau lantzen oso zaila izatean elementuak nahiko
zehatzak egiten dira gehiegikeria gabekoak.

Beheko Etxetxoa 1777 (La Casita de Abajo)

Aurreko etxetxoaren bereizgarri antzekoak ditu, luzerako ardatz garrantzitsua


barne.
Sarrera arkitektura arkitrabatua erabiltzen da, baina frontoia galtzen dela ikus
daiteke. Sabaiak bi isurialdekoak izatean, frontoiaren forma ez zen egokia eraikinaren
egiturarekin, funtzio estetikoa bakarrik izango zuen. Gainera, frontoiak gorantza
begiratzen du, bertikaltasuna eta menpekotasuna sortzen ditu…hori dela eta,
Neoklasikoak frontoi triangeluarra galtzen joango da pixkanaka. Arkitektura arkitrabatu
potenteak erabiliko dira.
Eraikinari dagokionez, gorputz bat baxuagoa da, albokoetakoak zehazki.
Irakurketa lineal bat eman daiteke hala ere. Ordena klasikoak soilik luzerako ardatzean
kokatuko dira. Beste elementu guztiak ere beraien funtzioa izango dute.

15
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Oinean bukaeran isats bat gehitu zitzaion eraikinari luzerako ardatza oraindik
eta gehiago nabarmentzen duena. Ardatz honek ez du menpekotasunik sortzen ordea
alboko elementuetan. Ardatz honen indarra pixkanaka galduz doala ikus daiteke.
Pardoko Etxetxoa 1784 - 91
Ez da luzerako ardatzik ikusten jada. Bao
zatitzeko elementu klasikoak ere ez dira
erabiltzen. Leihoek edukiko dute bao zatitzaile
funtzioa. Leiho guzti hauek berdinka izango dira,
elementuak errepikakorrak dira.
Eraikuntza bera osotasunean irakurtzeko
borondatea egongo da, baina elementu
bakoitzak bere nortasuna mantenduko duelarik.
Osotasunean eta zatika irakurri ahal izango da.
Hiru elementuan arteko lotura elementua
ordea ez dago argi definitua. Sabaia ez dator
bat oineko definizioarekin, beraz oraindik ez da
erabat Neoklasikoa.
B c A c B

B C A C B izatean, izango da Neoklasikoa.

Pradoko Museoa 1785 - 87

Carlos III.aren kultura programaren parte zen eraikin hau, erregetza berriaren
adierazpen moduan eraikitakoa. Ezaguera berria herritarren mailara iristen ahalegindu
zen errege berri hau, jakintzarekin lotutako eraikinak sortuz honetarako. Neoklasikoko
eraikin hauek ezaguerarekin eta zientziarekin lotuak egongo dira.
Carlos III.ak Villanuevari Historia Naturaleko eraikin bat baten proiektua
enkargatu zion. Museo honetan lanean ikertzaileak egongo ziren: botanika, anatomia…
Naturarekin zerikusia zuten zientzien ikerketa emango zen bertan.
Botanikako arloa ordea besteetatik bereizten zen. Villanuevak proiektua hartu
zuenean bi baldintza izan zituen:

1. Funtzionala izatea: bi zona bereizi behar zituen; bata Botanikakoa, eta bestea,
beste arlorrena.
2. Adierazgarria izan behar zuen.

Orubeak berak ere beste baldintza batzuk ezarri zizkion proiektuan eragingo zutenak:

1. Castellana paseo esanguratsuan kokatzen da. Inguruko eraikin guztiek gainera,


luzerako ardatz bat dute paseoarekiko paralelo. Fatxada nagusiak,
mendebaldekoak, paseora ematen du.
2. Orubea oso maldatsua zen.

Baldintza hauek aprobetxatuz, luzerako


ardatzeko norabideko eraikin bat proposatu zuen
Villanuevak. Neoklasikoa hobekien irudikatzen duen
eraikina konsidera daiteke, oinarrizko ideiak oso ongi
adierazten baititu.
- Bost zati ditu: Bukaerako eta hasierako
elementuak barnetik desberdinak izan arren,
fatxadan simetrikoak ikusten dira, berdinak
baitira.

16
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

- Erdian oina Basilikarra duen tenplu bat jartzen du, bi estiloak konbinatuz.
- Galeria: basilika Palladiarrean oinarritua dago.

Orubeko malda ongi aprobetxatzen du Villanuevak beharrezko funtzionaltasun


hori bermatzeko:
- Hiru sarrera ditu: bakoitzak funtzio bat du,
ez daude estetikarekin lotuak. Iparraldeko
sarrerak, lehen solairura ematen du,
botanikako alorrera. Beste sarrera
hegoaldetik dago, eta behe solairura
ematen du. Hirugarren sarrera, eraikinaren
luzerako ardatzaren erdian dago, tenplu
basilikarrera ematen duena.

Bai Iparraldeko sarrerak eta bai hegoaldekoak, eraikin osoa zeharkatzen duen
luzerako ardatz batera ematen dute. Gainera, sarrera bat bestea baino gorago
egoetan, funtzionaltasun eta orubeko baldintzak bermatzen dira.
Eraikinaren erdian kokatzen den tenplua honen rotula elementu moduan
funtzionatzen du, hau da, bi solairuak konektatzen ditu. Honen sarrera beheko oinean
kokatzen da, eta bertan zutabe dorikoak egongo dira.

Ertzerako bi Pallazoak nortasun handia


izango dute. Oina basilikarra eta
palazzoak lotzen dituzten galeriak ere ez
dira elementu neutroak izango.
Elementu bakoitzak nortasun propioa
izango du, hau da, tipologiak ongi
bereizten ditu. Ibilbide izaera nabarmena
edukiko du.

Tenplu basilikarra
- Frontoi triangularra guztiz
baztertzen da, goranzko indar bertikal indartsuegia sortzen baitzuen.
Neoklasikoan hau baztertu egingo da, elementuen arteko menpekotasunik ez
egoteko.
- Tinpanoa handitzean, bertan Greziako tenpluetako erliebeak agertzen dira.
- Erdiko elementu hau besteetatik ongi bereizten da. Zatika irakur daitezke
elementu guztiak.
- Besteek baino adierazgarritasun gehiago du tenpluak, errega bertatik sartuko
delako. Funtzionaltasuna adierazgarritasunarekin lotzen da.
- Zutabe guztiak egiturazkoak dira eta ordena dorikoa izango dute.
- Barneko tenplua exastiloa da.
- Luzerako ardatza ere bertatik pasatzen da.

Galeriak
- 9 zati izango ditu, ezparea simetrikoa izateko. Proportzioak tipologiaren
araberakoak izango dira.
- Lotura elementuak izango dira.
- Ordena jonikoa: koliseoko ordenen hierarkia jarraitzen da, goiko solairuan
ordena jonikoa ezarriz.
- Zutabe guztiak egitura funtzioa izango dute. Zutabe tarteak ere zehazki
neurtuak egongo dira. Ez dago zutaberik arkuen giltzarri parean. Villanuevak
eginiko aukera egituralki arrazionala izango da. Arkuak puntu erdikoak izango
dira.

17
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

- Hainbat apaingarri agertuko dira, nitxoak bezala. Hauek, garaipen arkutik


hartutakoak izango dira. Proiektua amaitu ondorengo apaingarririk ez da
egongo ordea. Dena batera eraikiko da. Hots, apaingarriak, arkitektura klasiko
elementuekin batera sortuko dira, eta ez gerora gehituak. Nitxoak azken finean
ere egituraren parte izango dira, bertan eskulturak jarri arren.
- Adierazgarritasuna lortzeko beharreko elementu klasikoak jarri dituenen, zutabe
batzuk agertuko dira inongo apaingarririk ez dutenak egitura sustengatzeko
funtzioa soilik dutenak.
- Galerien bi ertzetan, lotura bao bat agertuko da, pallazora edota tenplura
lotzeko aldaketa moduan.

Pallazoak
- Proportzio harmonikoa izango duen tipologia aukeraketa egiten da, nortasun
osoa izango duen konbinaketa bat egiteko. Estetika azken finean ez da
baztertzen, adierazgarritasuna lortu behar baita, baina eraikinari forma
funtzionaltasunak emango dio. Proportzio ederrenen inguruko eztabaida beti
existituko da.
- Bost bao izango ditu, guztiak berdinak. Piano nobilen leihoak presentzia
handiagoa izango dute.
- Harria eta adreilua erabiltzen dira. Harriak egitura funtzioa izango du, eta
adreiluak berriz itxitura bereiziko du. Adreilu honek ordea ere izango du bere
egitura funtzioa, horma bat izango baita. Hala ere, harriak tentsio handiagoak
jasango ditu.
- Baliabide ekonomikoari begiratzen zaionez, eraikinak izango duen kostua ere
kalkulatu egiten da.
- Pallazo bakoitzaren fatxadak, iparraldera edo hegoaldera ematen dutenak,
adierazgarritasun desberdina dutenez, desberdin tratatzen dira. Oinaren
barnean gauza desberdinak gertatzen dira, eta fatxadak barnekoak irudikatzen
du. Hau zeharkaldetan bakarrik agertuko da ordea, ez luzerako ardatz
nagusian.
- Elementu klasikoen presentzia askoz apalagoa da, ez baita erdiko tenplua
bezain garrantzitsua.

Behatoki Astronomikoa 1790 

Frantziako Iraultzaren ondoren, sarraski ugari egon ziren, eta Villanuevak


atzerrira joan behar izan zuen. Ez zen itzuli 1790. urterarte.

- - Tholos bat du erdian. Bertan


izarrak ikusteko behar ziren
aparatu guztiak gordetzen ziren. Barneko rotonda honen sabaia ordean ganga
bat da, kanpotik tholosarekin ezkutatzen dena.

18
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

- Oinean tenplu exastilo bat du sarreran. Rotondaren bi alboetara, funtzioarekin


lotutako beste bi gela jartzen dira, zeharkako ardatz bat osatzen dutenak.
Erdiko tholosak hala ere garrantzia gehiago.
- Eraikin honetan funtzio desberdinak ongi konbinatzen dira: Behatokia eta
Adierazgarritasuna
- Fatxadan erdiko tholos elementuak indar handia du. Ezaugarri gehienak bertan
pilatzen dira. Alboetako gelak ez dute honek adinako garrantzirik.
- Aurreko tenpluak ez du frontoi triagngeluarrik.

Villanuevak tipologiak ongi aukeratzeaz gain, ongi kokatzen ditu erakinean.


Proiektu hau ordea beste arkitekto batek amaitu zuen, honi elementu batzuk gehituz.
Villanuevak 2 dorretxo ezarri zituen proiektuan, funtzionaltasunarekin lotuak. Arkitekto
berriak ordea, eraikinari beste bi dorre gehitu zizkion, estetikagatik oreka emateko.
Alboetako gela hauek adierazgarritasun gutxiago
behar dutenez, arkitektura klasiko erreferentziarik ez da
agertzen. Arkitektura elementu klasiko gabe nola landu
aztertzen hasi ziren. Modu Historizista galtzen hasten da, era
modernoago batetan eraikiz. Proportzioak ere zalantzan
jartzen dira.
Alboetako hegal hauek beraz oso lauak dira, horma
soilak. Bao batzuk marrazten dira baina baoen arteko
proportzio bat markatzeko bakarrik. Erdiko taulamenduko
erliebeak ere galdu egiten dira.
Neoklasikoko gizakiak historiako zama gaindituko du.
Ordu arteko baliabideak ez behar arkitektura adierazgarri bat
lortzeko.

19
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

NEOKLASIKOA ALEMANIAN

Napoleon Enperadore izendatu zutenean (1804 – 1814) munduarekin sarraski


handiak izan zituen. Napoleonek bere burua enperadore erromatar bezala ikusten
zuen, bere helburua, Erromako Inperio berri bat eraikitzea zelarik. Inperio berri baten
Enperadore izatea nahi zuen, Frantziako errepublikatik sortua. Honela, aldameneko
estatuekin borrokan hasi zen lur gehienen menpe egiteko.
Napoleonek ikaragarrizko ahalmen militarra irabazi zuen. Ondorioz, beste
estatuak elkarrekin batu behar izan ziren Enperadorearen aurka borroka egiteko.
Prusiako Federico Handiak gerra deklaratu zion Napoleoni, baina galdu egin zuen
enperadorean Berlinen sartuz. Federicok akordio bat sinatu behar izan zuen Frantziari
eraso gehiago ez egiteko eta Alemania inguruko herriak beregain uzteko.
Urte batzuk beranduago, Napoleon derrotatzea lortu zutenean, Alemanian jada
ideologi eta printzipio berriak indarra hartzen hasiak ziren. Alemani aberri bat sortzeko
nahia sortu zen, honetarako Arkitektura berri bat eraikiz, Alemania berreraikiz.
Arkitektoa skok hartu zuten parte prozesu honetan.

CARL Gotthard LANGHANS 1732 – 1808

Federico Handia errege izendatu zuteneko garaiean, Alemania iparraldean


indarrean dagoen estilo nazionala Gotikoa izango da, Berlin inguruan batik bat. Hala
eta guztiz ere, Napoleonen aurkako gerra aurretik ere, Neoklasikoko ezaugarriak
dituen arkitektura ikusi dezakegu Prusian. Honen adierazgarri Berlineko harresian egin
zen sarrera ate berria da. Harresiak guztira 18 ate zituen. Ate berri honen proiektua
Langhans arkitektoari enkargatu zitzaion, bere eraikin esanguratsuena izanik.

Brandenburgo-ko atea 1788 – 91

- Oinarria: Atenaseko akropoliko Propileoak.


Berreraiketa zientifiko bat da, eraikitzeko
sistema berriekin.
- Sei zutabeko tenplua, erdiko tartea zabalagoa
izanik sarrera bat markatzeko.
- Temmenos: kaosa eta ordenaren arteko
bereizketa egiteko. Kaosa gizakiak dira, eta
ordenak jainkoak.

Alemanian sortzen ari diren printzipioen adierazle izan behar du ateak.


Alemanikoek ordea arkitekturaren oinarria Grezian zegoela argudiatzen zuten, eta ez
Erroman Frantziako Neoklasikoak bezala. Hots, Greziako arkitekturan oinarritzen
zirenak Napoleonen aurka zeuden, eta arkitektura erromatarrean oinarritzen zirenak
Napoleonen alde. Hala ere, oinarriak desberdinak izan arren, bi erregimenek antzeko
arkitektura sortuko dute.

- Grezian frontoi triangeluarra erabili arren, ate honetan deuseztatu egiten da,
erdiko ardatzik ez markatzeko. Ate honetan tinpano laukizuzen indartsu bat
egin zen.
- Kuadriga erromatar bat dago erdian, baina hau beranduago ezarritakoa da.
Honek ordea ez nahiko indar ardatz bertikal esanguratsu bat sortzeko.
Monumentu oroigarri bat besterik ez da.

20
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

FRIEDRICH GILLY 1772 – 1800

Arkitekto saga baten jarraitzailea dugu. Bere aita ere, David Gilly, arkitektoa
zen eta akademia bat zuen, berak bertan ikasi zuelarik. Gilly nahiko gazte hil zen, bere
proiektuen jabe Schinkel eginez. Gilly eragin handia izan zuen Schinkelengan.

Federico Handiaren oroigarria 1797 (Proiektua)

Federico II handiaren omenez lehiaketa bat ospatu zen eta Gillyk proiektu bat
aurkeztu zuen. Gotikoa eta Barrokoa baztertzen dituela ikus daiteke, Neoklasikoko
ideologiak onartuz.
- Atenaseko akropolia imitatzen du proiektu honetan. Inguruan hirigintza
planifikazioa dagoela ikus daiteke.
- Arkitektura geometriko sinplea baino zorrotza darabil. Ordena klasikoa soilik
duintasuna eta adierazgarritasuna emateko erabiltzen ditu. Arkitektura
erromatar arrastoak egon arren, arkitektura klasiko abstrakzioa egiten da.

Berlineko Antzokia 1797 – 98 (Proiektuak)

- Arkitektura klasikoaren abstrakzioa ematen


da. Boulleren bidea jarraitzen du.
- Elementu geometriko sinpleak modu
egokian konbinatzen ditu nortasun propioa
mantenduz.
- Forma abstratuagoak izan arren,
osotasunean irakur daiteke eraikina.
- Elementu klasikoak agertu arren, eraikina
ezin da klasiko bezala ulertu. Garairako
oso modernoa da.

Karl Friedrich SCHINKEL 1781 – 1841 Prusia

Arkitekturaren historian garrantzia handia izan duen arkitektoa dugu, gerora


beste arkitekto batzuengan eragin handia izan zuena. Bere karrera hiru etapa bereiz
ditzakegu:

1. 1815 arte
2. 1815 – 1826
3. 1826tik aurrera

Schinkelek estilo desberdinak jorratu zituen, eraikinen izaera desberdinekin


lotuak. 1815.urtean Prusiako nazioak independentzia lortu zuen Napoleon erortzean.
Momentu horretan Federico Guillermo IV jarri zen errege. Honek Schinkel nazioko
arkitekto aholkulari izendatu zuen.
1815 arte Schinkelek ez du eraikinik egiten
eraikuntza krisian sartzen baita. Pinturen alorra
lantzen du tarte horretan. Margolari moduan,
Romantizismoa izango da bere estiloa
Neoklasizismoaren barnean. Naturak gizakiengan
sortzen suen sentsazioekin lotua dago estilo hau,

21
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

ikara sentsazioarekin, sublimearekin, plazerarekin. Romantizismo barnean, logikak


azal ezin ditzakeen elementuak aurkitzen dira. Schinkelek estilo honi jarraitu zion, bere
herriko egoera ikusita.

Garaiko estilo nazionala Gotikoa zen eta honek nostalgia sortzen zion
Schinkeli, berri herria gorenean egon zen garaia oraitarazten baitzion. Ondorioz, gotiko
puntu hau ez du sekula baztertuko, espirituarekin lotuko baitu.
Herriak boterea berreskuratzean ordea, estilo Neoklasikoa hasiko da indarrean
jartzen. Neoklasiko bidez gauzatu ezin diren gauzek Gotiko bidez lortuko ditu
Schinkelek, estilo honek Neoklasikoko zorroztasunetik alde egiten uzten baitio. Beraz,
Gotikoa elizetan erabiliko du. Aristokraten etxebizitzen berriz villa Palladiarrak jorratuko
ditu.

Bere biziko bigarren etapan Fererico Prusia berreraikitzen hasiko da. Prozesu
honetan parte hartuko du Schinkelek eraikin publikoak eginez estilo neoklasikoan.
Lengoai indartsudun eraikin funtzionalak egin beharko ditu baliabide ekonomiko oso
baxuekin, eta honetan oso trebea izango da. Arkitekto prototipoa bihurtuko da honen
ondorioz.
Bere arkitektura neoklasikoa oso soila eta abstraktua izango da, ausardia izan
baitzuen elementu klasikoak baztertzeko. Arkitektura modernoaren lehen arrastoak
ikus daitezke bere eraikinetan.

Guardiaren egoitza 1815 – 18


Napoleon joan ondorengo lehenengo eraikina da.
Funtzioa: nazio berria gordeko duen guardiaren
egoitza izatea. Gobernuak Schinkeli enkargatutako
lehen eraikina izango da.
- Bi zatiko eraikina da, baina aldi berean
konpaktua.
- Eraikitze sistema neurtua dago. Schinkelen
ustez, garai bakoitzeko materialen
ezaugarriak egitura sistemarekin lotuak
daudela. Hau da, lehengaien arabereko
egitura sistemak izango ditugu.
- Eraikina oso itxi da, gotorleku baten antzekoa, harrizko lau dorreekin ertz
bakoitzean. Guardia egoitza izatean, defentsa gorputz moduan proiektatzen
da.
- Ertzetako dorreen arteko horma adreiluz egina dago, esanahi desberdina
dutelako eta baliabide ekonomikoak urriak direlako.
- Aurrean tenplu bat du, dorikoa. Zutabeak ilexkatuak daude, jatorrizko zutabe
greziarretan bezala. Hauek ere ez dute oinarririk. Adierazgarritasuna hasierako
zutabe klasiko hauek emango diote.

Hasieran pentsatua zuen proiektuan, zutabeak


askoz modernoagoak ziren. Zutabe eta dintelak
bate egiten zuten, eta hala ere, arkitektura
arkitrabatua erraz irakur zitekeen. Abstrakzio baten
bidez erakutsi nahi zuen oinarrizko arkitektura
klasikoaren elementu minimoak.
Proiektu hau ordea ez zen eraiki, modernoegia
baitzen bere garairako. Ez zen ulertu proiektuaren
funtsa. Eraiki zena ez da hain modernoa,
erreferentzia klasikoak nabarmenagoak dira.

22
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Operarako antzokia 1818 – 21

Lehendik ere bazegoen opera hau. Baina proiektua berriz egin zen, Schinkeli
enkargatuta. Eraikinak baldintza zorrotz bat zuen: Suteen aurkako neurri zehatzak bete
behar zituen. Garaiko teknologiak emandako baliabide guztiak erabili behar zituen hau
bermatzeko. Funtzionaltasuna eta adierazgarritasuna ere bete behar zituen, noski.
- Irteera eta sarrera kontrolatuak egongo
ziren suteengatik.
- Eraikina bi elizen artean kokatua dago.
Beraz, lekuari erantzun egokia eman
behar zion .
- Eraikina egitura sare batez estali zuen,
aurreko tenpluan zutabe jonikoak ezarriz.

Alboko fatxadetan oso argi


irakurtzen dira habe horizontal eta zutabe
bertikalak, nahiz eta lau fatxadetan
adierazgarritasuna modu desberdin
batean lortzen duen.
Alboko fatxadak:
- Ordena klasikoa adierazita dago, frontoi erliebedun bat agertzen da. Frontoia
triangeluarra da, atzeko sabaiarekin bat egiten duelako. Hau da, funtzioaren
ondorioz.
- Arau klasikoak apurtzen dira funtzionaltasuna lortzeko.
- Egitura erakusteko borondatea dago, kolore desberdinen erabilerarekin.
- Elementu klasikoak arkitektura arrazional eta funtzionalarekin ondo uztartzen
dira.
Aurreko fatxada.
- Tenpluak risalto bat osatzen du.
- Alboetako ordena klasikoak galtzen joaten dira.
- Eraikinaren egitura kanpoan ikusten da.

Altes Museum 1823 – 30

Aurrealdean plaza bat du, eta beste aldean egoitza bat. Baldintza honi ongi
erantzun behar zitzaion adierazgarritasunaren bidez.
Garai honetan burgesak gauza historikoak kolekzionatzen hasi ziren.
Aztarnetan aurkitutako gauzak egoitzetan kokatzen hasi ziren, antzinako piezen
museoak sortuz. Indusketak kontrolatuak zauden berez, baina aztarna ugari egotean,
harrapaketak ere ugariak izan ziren, kolekzionismoa bultzatuz.
Hau guztia ezaguerekin lotua zegoen, kapitel bat edukitzea relikia bat edukitze
baitzen. Gobernu berriak egoera honen aurrean erabaki bat hartu behar izan zuen.
Ondorioz, museo publiko izaerako eraikinak egin zituen. Hemengo eraikin hau dugu
lehenengoa, Schinkeli enkargatua.
Hiru baldintza:
1. Adierazgarritasuna
2. Funtzionaltasuna
3. baliabide ekonomiko moderatu arrazionala

Aurrealdeko enparantzak izaera berezi bat du,


beraz adierazgarritasuna modu arrazional batean bete
behar zen. Eraikinaren kanpo itxura Stoa bat da.
Greziar garaian herritarrak stoa honetan filologia

23
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

eztabaidak izaten zituzten. Itzaletan zegien arkitektura arkitrabatu bat zen, tenplu baten
alboko fatxada baten modukoa.
- Tipologi honen aukeraketa lekuari egokitzeko da. Bertan 18 zutabe kokatzen
dira. Honela, luzerako ardatz horizontal bat jokatzen du. Eraikinak joera
horizontala du. Ongi finkatutako elementua da.
- Zutabeek bi oina hartzen dituzte. Stoa hauek berez solairu bakarrekoak ziren.
Schinkelek tipologia moldatzen
proportzioen bidez ongi egokitzeko bai
plazara eta bai eraikineko funtzioetara.
- Oina: Erdian rotonda bat du, panteoiaren
eredu eta albo banatara patio bat. Patioe,
Italiako kortileoen moduan, barneko
espazioa argitzeko funtzioa dute.
- Hiru solairu ditu: sotoan zerbitzurako
elementuak, behean estatuak eta goian
margoak.
- Stoan zutabeak kokatu arren, gero horma itsu bat du atzean, erdiko bost zutabe
ezik. Hau da, argia patioetatik sartzen da eta beste fatxadetako apropos kokatuko
leihoetatik.
- Erdiko rotonda kanpoan erakusteko borondaterik ez dago. Elementu karratu
batetan sartua dago. Stoa gangarekin bat ez etortzean, estali egiten du rotonda.
- Fatxadan eskailera bat agertzen da. Honek eraikinak bi oin dituela erakusten du.
- Eraikina bera ere erakusgai izango da.

Villanuevak tipologi desberdinak konbinatzen ditu bai oinean eta bai fatxadan.
Schinkelek berriz tipologi desberdinak konbinatzen ditu oinean, baina fatxadan tipologi
bakarra mantentzen du, barnekoen desberdina dena.
Schinkelen oina ez dator bat fatxadarekin, baina oso trebea da
adierazgarritasuna funtzionaltasunarekin konbinatzen. Oineko tipologia garrantzitsuena
rotonda da, Rotondo. Erdiko ardatz ortogonalak batzen diren lekuan kokatzen da,
Boulleren teorietan bezala. Stoa berriz, tipologikoki fatxada bat besterik ez da, ez du
oinik atzean. Horregatik dago ongi aukeratua. Schinkelen arkitekturan arkitekturak ez
du nahi eta nahi ez atzeko oina erakutsi behar.

Kreuzberg 1818

1818. urtean Napoleonen aurkako borroka eta liberazioa


ospatzeko oroigarri bat enkargatu zioten Schinkeli. Estilo Gotikoan
dago egina, ez Berpizkundeak eta ez Barrokoak ez baitzuten
arrakastarik izan Alemanian. Gotikoak nazio honen gailurra
erakusten du, abertzaletasunarekin lotua dagoen estilo bat dugu.
Schinkelen ustez garai bakoitzean eraikitzeko teknika bat dago,
hauen arabera estilo desberdinak sortzen direlarik. Bere garaiko
adierazgarritasuna lortzeko teknologi berriak erabili behar zituen.
Beraz, estilo gotikoa teknika berriekin uztartu zuen, eskultura burdin
urtuan eginez. Honela, momentuko izpiritu berriari erantzuten zion.

Friedrich Werder Eliza 1825 – 30

Schinkelen eraikin hauek elkarren inguruan kokatzen dira Prusiako auzo


esanguratsu batetan. Altes Museumetik gertu dago hain zuzen eliza hau.

24
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Lau proiektu desberdin aurkeztu zituen elizarako:

- Bi proiektu estilo gotikoan landu zituen, elizaren esanahi metaforikoarekin lotuz.


Katedralak zituzten eredu moduan proiektu hauek, izan ere, eliza gotikoak
Alemaniako gailurra oroitarazten zuen.
- Beste proiektu bat itxura klasikoan egina dago, erromatar estiloan.
- Beste bat berriz greziar estiloan proiektatu zuen.

Proiektu bat estilo desberdinetan egiteak zentzurik ez duela pentsa daiteke,


baina Schinkelen ustez tipologia eta funtzionaltasun premisak beteta, erabiliko den
estiloak garrantzia gutxiago du, ez da proiektuaren gakoa. Azkenean eraiki zena estilo
gotikoko bat da, baliabide ekonomikoei garrantzia handia emanez. Schinkelek estiloa
zintzotasunez erabiliko du, baina egitura sistema aldatu egingo du.

- Oina: nabe bakarra du, alboetako deanbulatorio batekin. Gotikoa bera ere
aldatu egiten da, NeoGotikoa. Gotikoak beti hiru nabe izan ditu, orduko
eraikitze sistemen ondorioz. Oraingo baliabideen ondorioz ordea, nabe bakar
batekin nahikoa da.
- Sabaia ere eraikitze teknika berrien bidez egina dago, baita alboetako leihate
handiak, garai baten ezinezkoak.
- Adreilua betegarri moduan darabil, merkeagoa eta arinagoa baita.
- Harriak egitura sistema osatzen du, sabaiko nerbioetan ikusten den bezala.
- Ostiko funtzioa duten zutabeak barnean agertzen dira, kanpotik irakurketa
prismatikoa bultzatuz.

25
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Glienicke 1825 

Prusia nazio bezala finkatzen joan ahala, Schinkelek ospe handia irabaziko du.
Errege familiaren arkitekto faborito bihurtuko da. Gilly arkitektoak enkargatu zizkion
proiektu batzuen bidez hasi zen Schinkel aristokraten munduan sartzen, eta honela,
hainbat aristokratek beraien egoitzak diseinatzeko eskatu zioten. Etxebizitza hauek ez
zuten eraikin publikoen adierazgarritasuna behar, beraz, pintoreskimoa landuko du,
neoklasizismoaren arautegia saltatuz.
Pintoreskismoa Italiako Villetatik etorriko da, hango etxebizitzei irregulartasuna
emanez. Palladioko Villa Italiarrak baserri funtzioa zuten, orduan hauek egokitu egin
behar dira erregearen eta aristokraten funtzio berrietara.

Tea hartzeko lekuak, festetarako aterpea…elementu guztiak naturarekin lotuak


egongo dira. Eraikinak naturan integratzeko pergola moduko elementuak erabiliko dira,
natura eta artifizioa nahastuz. Elementu klasikoak ere agertuko dira, baina kasu
konkretuetan kultu kutsua emateko.
Bestalde, Barroko garaiko lorategi Frantziarren aurka agertuko da
Neoklasizismo hau, lorategi ingelesak landuz:
- Natura modu natural batean utzi, bere edertasuna gehiagotuko duen hainbat
elementuen erabilerekin.
- Ardatzak, forma ortogonalak, perpendikularrak…ezeztatu egingo dituzte
lorategietan, bidexka irregularrak sortuz.

Schinkelek proiektua Lenné paisajistaren bidez gauzatu zuen. Bien artean


integratu zuten eraikina naturan. Hau elementu txikien bidez lortu zuten.

26
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

- Oina: asimetrikoa da, nahita sortutakoa. U forma irregularra du, aurreko


enparantza itxiz.
- Behin funtzionaltasuna bermatzen duenean, Schinkelek ezin du neoklasikoa
landu eraikin hauen itxuran, ez baitator bat oinarekin. Horregatik jorratzen du
pintoreskismoa, bestelako askatasun bat ematen baitio.
- Sarrera bere baitan simetrikoa da, elementuak beraien baitan simetrikoak dira.
Horregatik da neoklasikoa. Orokorrean apurtzen da simetria.
- Elementu arkitektoniko klasikoak soilik puntu konkretu batzuetan agertzen dira,
pergola bezalakoetan. Puntu intelektualak izango dira hauek.
- Fatxadako baoak modu arrazionalean kokatzen dira, beharrezko kasuetan bao
bikoitzak ezarriz.

Charlottenhof 1825 
Aristokraten beste etxe multzoetako
bat dugu hau. Bertan lorategia modu basati
batean mantentzen dela ikus daiteke.

27
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Adierazgarritasun gutxiagoko
fatxadetan elementu klasikoak oso
abstraktuak dira. Elementu guztiak naturan
integratzeko pentsatuak duade.

Charlottenhof honetako eraikin bat


lorazainaren etxea da. Bertan konbinaketa pintoresko bat ematen da. Orain arteko
beste eraikinekin konparatuta, eskala domestikoa da. Material desberdinen
konbinaketa ere ematen du.

Bere biziko hirugarren etapan, 1828an,


Schinkel Ingalaterrara joan zen Prusiako Gobernuak bidalita. Industri Iraultzaren
etekinak nolakoak ziren aztertzeko betebeharra zuen. Gai berriek arkitektura arloan
izan zuten eragina ikertu zuen, eta nola lurrin makinaren sorrerak burdin produkzioa
eta ekoizpena zenbat handitu zuen.
Zurezko eta harrizko egiturak burdinarekin egiten hasi zirela ikusi zuen, hau da,
gai honen inguruko eraikuntza sistema asko aurreratu eta hobetu zela. Schinkelen
helburua Prusiako arkitektura gai berri hauekin uztartzea bihurtuko zen. Burdinak
arrakasta izatea.
Honela, Schinkel txundituta itziliko da Ingalaterratik. Ikusi duenarekin bere
teoriak berretsiko ditu: garai bakoitzak bere baliabideen araberako egiturak sortuko
ditu. Arkitektura eraikuntza teknikaren ondorioa da. Behin Ingalaterran ikusitakoa
asimilatzean, berrikuntzarako joera erakutsiko du arlotan bereziki:

1. Eraikuntza teknika berrien ikerkuntza: Hau helburu batean bilakatu zen.


Burdinaren sistematizatzea eraikuntzan aurrerapen handia zen eta burdinaren
estandarizatzeak berriz asko merkatu zuen eraikuntza.
2. Arkitektura estilo klasizistaren bazterketa: Hau aurrekoaren ondorio izango da.
Eraikuntza sistema berriak arkitektura berri bat emango du. Guzti honen azpian
Laugierren teoriak daude. Zein dira arkitektura izateko behar diren elementu
minimoak? Honi buruzko hausnarketak izan zituen.

Beraz, eraikuntza sistema berria bultzatu zuen Schinkelek ausardia berri


batekin. Eraikin berriek itxura berri eta berezi bat izango dute. Honela, Schinkelen
eskutik, eklektisizmoa sortu zen. Bere arkitektura pragmatikoa bihurtuko da, estilo

28
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

klasikoa utziko duena. Arkitektura orain artekoa baino arrazionalagoa izango da


oraindik.

EKLEKTISIZMOA: Garai bakoitzetik eraikinari hobekien datorkion elementua aukeratu.


Estilo desberdin askoko zatiak nahastuko dira konbinazio egokien bidez.

Biltegiak 1827 (Proiektua)

Inork enkargatu ez zion proiektu bat egin zuen. Merkataritza gune baten
beharra zegoen, eta honetarako proiektatu zuen eraikina.
Oinarria: Ingalaterrako eraikin industrialak. Itxuraz egitura sare bat irakur
daiteke. Eraikinaren hezurdura burdinazkoa zen, gero beste material batzuez estalia,
adreilua bezala.
Hiru baldintzak bultzatu zuten burdinaren produkzioaren handitzea:

1. Suaren aurkako ezaugarri onak zituen burdinak.


2. Estandarizatua izatean merkeagoa zen.
3. Eraikuntza Teknikak ere merkeagoak ziren.

Kanpoko fatxadan zutabeak eta forjatuak ikusten dira, baina eraikinak barnean
sorpresa du. Kanpotik bi oin dituela dirudien arren, barnean lau solairu ditu. Teknika
berriek kanpoko leihoak bi altura izatea ahalbideratzen dute.

Albert Printzearen Egoitza 1830

- Egitura burdinez egina dago, eskailera eta arkuak barne, merkeagoa eta
arinagoa delako. Bereizgarri hobeak lortzen ditu adreilu edo harriz eginda
baino.
- Zutabe klasiko bat harriz egin beharrean, burdin urtuz egiten du. Zutabe
berdina harriz eginda garestiagoa eta eraikitzeko zailagoa izango zen, beraz ez
dator bat bere garaiarekin.

Arkitektura eskola 1832

Eraitsi egin zen. Werder elizaren alboan kokatzen da, auzo esanguratsu
horretan. Nazio berriaren itxura erakutsi behar zuen eraikinak. Schinkelen
pentsamendu aldaketaren berri ematen du eraikin honek.

Arkitektura Neoklasikoa baztertu egiten du arkitektura berri batean apostatuz.


Arkitektura berri honek Prusiako garapen industriala erakutsiko du.
- Eraikina karratua izango da, patio batekin erdian.
- Arkitektura klasiko arrastorik ez dago. Hau bere ekarpen handia izango da:
eraikin publiko bati adierazgarritasuna emateko beste modu bat aurkituko du.
- Eraikin osoa adreiluz eta burdinez egina dago.
- Ostiko bertikalak barneko zutabeetan agertzen dira. Zutabeen atzetik forjatua
erakusten da, egitura zehatza azalduz.
- Sabaia adreilu gangaz osatua dago. Funtzio eta erabileren arabera, betse
batzuk egurrezkoak ere izango dira.

29
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Schinkelek ez du uste jada estilo klasikoa erabili behar denik. Honek aldaketa
handia suposatu zuen. Gai izan zen garai berdinean arkitektura desberdinak egiteko,
eta bide honetan arkitektura berri baten sorrera bultzatzeko.

BAVIERA
Maximilianoa I 1805 – 25
Luis I 1825 – 48
Maximiliano 1848 – 64

LEO von KLENZE 1784 – 1864

Alemania hegoaldeko arkitektoa dugu, Baviera ingurukoa. Nazio honek ere


Napoleon derrotatu zuen, liberazioa ospatzeko nahia izanez. Burubelarri hasi ziren
nazio berria eraikitzen Leo von Klenzeren eskutik. Klenzen arkitektura Duranden
ikasgaietan oinarritzen da. Honen eskemak zehatz betetzen ditu.

Gliptoteca 1816 – 1830

30
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Eraikina zentripetoa da, hau da, barrura


begiratzen du. Erabilera museo batena izango
zen, erakustoki izateko borondatea zuen.
- Perimetroa itsua da eta erdiko patioa oso
handia. Inguruko gelak erdiko espazio
honi begiratzen diote.
- Eraikinaren sarreran 8 zutabeko tenplu bat
dago, atzean 4 zutabe bilakatzen direnak.
Ardatz bat osatzen du.
- Etxe erromatarren antolakuntza du: patio
inguruan eraikitzen da, gelak argitasuna
bertatik jasotzen dutelarik. Gainera,
inguruko gela guzti hauek elkarrekin
konektatuak daude perimetro jarraikor bat
sortuz.

Barnean espazio gangatuak aurkituko


ditugu. Kanoi gangen egitura konbinaketa bat
ematen da bertan puntu erdiko arkuen bidez. Tipologi erromatarra asko erabiliko du
Klenzek.

Fatxadarako proposamen desberdinak egin zituen. Emaitza


ondoko hau dugu:
- Tenplua zutabe grekoekin. Elementuak linealki irakur
daitezke.
- Bi tipologia:
o Oinari kasu egiten dion perimetro itsua
o Tenplu tipologia: sarrera
Tipologi bat bestearen gainean gainjartzen du.

- Fatxadak eskala erraldoia du, modu zientifikoan eraikitakoa.


- Perimetro itsua nitxoz osatua dago, bakoitzean eskultura batekin.
- Beste fatxadetan ez dago aipamen klasikorik, horma soilak dira.
- Elementu guztiak ezagunak dira, historian erreferentzi egiten dutenak.
Esaterako, erromatarren leiho termalak.

Barneko gangak marraztu egin ziren erromatarren itxura gehiago emateko.


Azkenean margoak kendu egin ziren, barneko espazioak oso modernoak izanik.
Espazio erromatar soila errekreatzen du. Espazio biluziak dira, apaingarri gabekoak.

31
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Villanuevak oinean tipologi desberdinak konbinatzen ditu, hauek fatxadan


errepikatuz. Fatxadak oinekoa erakusten du.
Schinkelek oinean tipologi asko konbinatzen ditu, baina fatxadan tipologi
bakarrik erabiltzen du.
Klenzek oinean tipologia erromatarra darabil, eta fatxadan bi tipologi, bat
bestearen gainean.

Propileoak 1848 – 1860

Ate izaera du eraikinak, enparantza


batera emanez. Erdiko baoa handiagoa da,
sarrera bat markatuz.
- Egiptoko pilono itxura dute alboetako
dorreek. Hau da, Egipton oinarritzen da,
eta ez Grezia edo Erroman.
- Egitura zintzoa izango du, zutabe
jonikoekin.

Walhalla 1830 – 42

1828. urtean lehiaketa bat antolatu zuen


Bavieran garrantzitsuak izan ziren pertsonak
oroitaraziko dituen monumentu bat eraikitzeko.
Hau Walhalla izango da, eta Alemaniako
mitologiarekin lotua egongo da.
Lehiaketa hau Klenzek irabazi zuen,
Partenoiaren irakurketa zehatza eginez. Eraikinak
itxura mitologikoa izango du, Atenaseko
jainkosarekin lotua. Akropolia imitatuko du.
Proiektu desberdinak aurkeztu ziren ordea. Hauen artean, Fisherren elementu
geometriko perfektuekin osatuko eraikina. Mulleren proposamen gotikoa...
- Imitazio bat izan arren, eraikuntza teknika
berriekin egina dago, barnean ikus daitekeen
bezala.
- Burdinari esker, estalkian argi zuloak ireki ziren
barneko argitzeko. Burdinazko egitura begi
bistan dago gainera.
- Barnean garai desberdineko eskulturak daude.

NEOKLASIKOA INGALATERRAN

XVI.mende arte Ingalaterran indarrean egon den estilo nazionala Gotikoa izan
da. Nazio honek ez du beste estilorik sortu izan, bere goreneko garaia Gotikoarekin
lotua dagoelarik.
Estilo Neoklasikoa Ingalaterrara arkitekto baten eskutik etorriko da, eta ez beste
estatu batzuetan bezala, pentsamolde aldaketa baten ondorioz. Arkitekto hau Inigo
Jones dugu.

Inigo JONES 1573 – 1652

32
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Italiara joan zen eta bertan Palladioren Villak ezagutu zituen. Maila altuko
aristokratekin erlazionatu zen bertan, hauen bizitzeko modua ezagutuz. Arkitekturaren
adierazgarritasuna galdu nahi ez zuenez, Villa Palladiar hauek formula eredu bezala
hartuko ditu. Arkitekto honen eskutik helduko da Berpizkunde Klasikoa Ingalaterrara

Chistopher WREN 1632 – 1723

Ingalaterrara Barroko Klasikoa eman zuen arkitektoa dugu. Berpizkunde


estiloarekin ados ez egonik, Barrokoa sustatu zuen. Barroko hau ordea nahiko klasikoa
izango da, elementu oso geometrikoez osatua.

Bi korronte hauek nahasten dira Ingalaterran, baina modu arin batean. Hau da,
Neoklasikoa, modu oso apal batean sortuko da, Palladioren arkitekturan oinarrituz.
Hainbat argitalpen ere egin ziren Neoklasikoari garrantzia eman ziotenak.
Botere politikoen arteko gatazkek ere ordea eragin handia izan zuten estilo
desberdinen garapenean. 1974en Ana Erregina hiltzen da George I errege izendatuz.
Ana Erreginaren garaian Toriak zuten boterea, hauen estiloa Barrokoa zelarik.
Erregetza aldaketak ordea Barrokoari uko egiten dio, estilo berri bezala Neoklasikoa
hartuz. Hau da, Politika aldaketa batek estilo aldaketa bat sustatuko du berriro. Orain
liberalak izango dira boterean egongo direnak, arkitektura adierazgarri berri bat
lortzeko nahiarekin.
Estilo desberdineko eraikin ugari egingo dira tirabira hauen artean.

Colen CAMPBELL 1632 – 1729

Burlington House
XVI. mende arte gotikoa eman bazen, bat-
batean arkitekto batzuk ordena klasikoa modu
arrotz batean erabiltzen hasiko dira.
Ingalaterrako liberal aurrerakoi ugari
arkitektoak izango ditugu. Hau da, Frantziako
Panteoia eraiki aurretik, jada Ingalaterran
horrelako eraikinak egiten ari ziren arkitektoak
buru-belarri.
Colen Campbell arkitektoak liberalen
estiloa Neoklasikoarekin jorratuko du. Estilo berri
honi buruzko liburu bat ere idatzi zuen, “Vitruvius Britannicus” hain zuzen.

Richard BOYLE (Lord Burlington) 1694 – 1753

Chiswick House

Estilo palladiarrean eraikia dago beste


kulturetatik hainbat ezaugarri hartuz.
Ingalaterrako arkitektura klasikoko pentsamoldeak
ez du kezkarik oinarri zehatz bat finkatzearekin.
Alderantziz, arkitektura askeago bat emango da.

33
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Oinarria Palladio izan arren, Erroma, Grezia, Egipto…kulturetako ezaugarri


desberdinak ere hartuko dituzte.

William KENT 1685 – 1748

Lorategien inguruko eraikin esanguratsuak egin zituen. Bere arkitektura


Lorategi Ingelesen jatorrian kokatuko da, ardatzik ez egonez eta natura modu basati
batean tratatuz. Liburu bat ere idatzi zuen “Designs of Inigo Jones” arrakasta handia
izan zuena. Bertan Palladion Villetako klima azaltzen du, eta ez forma bakarrik.

William HALFPENNY _ - 1755

Lau bat liburu garrantzitsu idatzi zituen. Hauek katalogo modukoak dira
etxebizitzari buruzkoak.
- “New Design of Chinese Temples”: Komertzio harremanak mundura zabaltzen
hasi zirenez, Egipto eta bezalako nazioetatik gauza exotikoak ekartzen hasi
ziren jendeari oso erakargarriak egin zitzaizkionak. Kultura Orientalak garrantzi
handia hartu zuen. Halfpenny-k Arkitekturaren jatorria Chinan dagoenari
buruzko liburua dugu hau.
- “Rural Architectur in the Gotic”: Gotikoari buruzko liburua. Kontserbadoreek
arkitektura estilo berriaren aurrean Barroko hasierako estiloa jorratuko dute.
Neoklasikoaren aurka gotikoa berpiztuko da, NeoGotikoa.

Robert MORRIS

“Select Architecture” (1750): estilo NeoPalladiarra jarraitzen du. Jones


arkitekturak Ingalaterran egin zuen eragina aztertzen du. Proportzio elementuak
gainera modu arrazional batean finkatzen ahalegindu zen, geometriaren inguruko
saiakerak egin zituen.

Ingalaterrako Neoklasikoa Espainia eta Frantziakoaren desberdina da. Askok


Neoklasisizmo Romantikoa deitu izan diote. Arkitektura arrazionala eta zientifikoak
izango da, baina Sublimeak, Pasioak, Ikarak garrantzi handia hartuko dute.

ROBERT ADAM 1728 – 92

Ingalaterran hazi zen eta karrera amaitzean, Erromara joan zen, bertako
akademi Ingelesera. Arrakasta izan zuen arkitektura domestiko bat landu zuen. Idatzi
batzuk egin zituen honi buruz eta etxebizitza hiritarrera heltzen asmatu zuen. Bere
eraikinak barne espazioen moldaketak izango dira batik bat, horregatik bere arkitektura
ez da hain interesgarria izango kanpotik. Garai hartan ordea arrakasta handia izan
zuen.

Syon House 1762 - 69

34
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Etxe zahar bat denbora berrietara moldatu behar


zuen. Garai batean monasterio bat izandako zen, beraz
eraikina oso potentea da, gotorleku itxurakoa. Inguruko
gelak ziren moldatu beharrekoak.
Espazio erromatar kutsu
handia hartzen sabaien
moldaketarekin. Espazioen itxura bat
etorriko da egitura sistemarekin.
Ekarpena: jendeak
erromatarren bizitza berriro bizitzeko
barneko espazioak moldatzea.
Bizitzeko ere berreskuratu nahi da,
barneko itxuraldaketa handia
suposatuz.

Register House 1774 

Eraikin publiko bat da tipologia oso argi


ez duena. Elementu geometriko sinplez osatua
dago hiru gorputz nabarmen bereizten direnak.
Ordena klasikoa kanpora irteten den erdiko
elementuan bakarrik agertzen da. Neoklasikoa
oso ongi adierazten du eraikin honek.
Barneko espazioa erabat klasikoa
izango da baina modu abstrakto batean lortua.

Eraikitze sistema berriak erabiltzen


direla ikus daiteke, gangaren amaieran
agertzen den luzernarioarekin adibidez.
Atzeko fatxadek arkitektura klasiko
arrastorik ez dute, degradazio bat ematen dute.
Erakin post-moderno batean bilakatu daitekeela
esan daiteke.
Gaur egun liburutegi bat da.

JOHN SOANE 1753 – 1837

Arkitekto eta pintorea dugu. Robert Adamen arkitekturarekin zerikusirik ez dute


honen eraikinek. Neoklasizismoa eta Romantizismoa ongien uztartzen dituen
arkitektoetako bat dugu, baita romantizismoa sustatu zuenetako bat ere.
Soanek garaiko margolari baten
pentsamoldearekin bat egingo zuen, espiritu
klasikoa berreskuratu ezin dela pentsatzean.
Margolari hau Piranesi dugu. Arkitektura
klasikoaren nostalgia marrazten du. Eraikin

35
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

zaharrak marrazten ditu, baita berriek zaharrak balira moduan. Inoiz berreskuratu ezin
den izpiritu baten nostalgia marrazten du.
Soanek ere izpiritu hura berreskuratzea ezinezkoa dela pentsatzen du. Bere
arkitekturan bi elementu aurkituko ditugu:
1. EGITURA: alderdi zientifikoa
2. ARGIA: alderdi pasionala
Hauek jatorri eta tratamendu desberdinak izango dituzte, baina elkarrekin uztartuko
dira. Egiturak garrantzia handia hartuko du, honen bidez argia manipulatuko baitu.

Bank of England 1791 - 1818

Argiaren garrantzia horrenbestekoa izatean, ezin de kalifikatu arkitektura


Neoklasiko bezala soilik. Izan ere, egitura moldatu egiten da argiaren arabera. Erakina
bera eraikin multzo bat dela esan daiteke, atal desberdinez osatua. Lau baldintza
zituen proiektuak:
1. Suteen aurkako arau zorrotzak zituen. Ezin zuen zura erabili, adreilu, harri eta
burdina baizik.
2. Perimetroak itxi izan behar zuen, ezin zuen leihorik izan.
3. Argiztapena goitik gauzatu behar zen. Argi iturri bakarra sabaia izango da.
4. Baliabide ekonomiko arrazionala

Gela desberdinak

Eraikina gela desberdinez osatua dago, gela bakoitzak egitura propioa izango
duelarik. Egurrezko egitura ezin erabiltzean, garaiko eraikitze teknika berriak erabiliko
ditu. Burdinazko egitura erabiliko du modu filosofiko berri batean, burdinaren bidez argi
zuloak irekiz.

Taylor

Soanen aurretik banketxea Taylor arkitektoak egin zuen. Honek erabilitako


eskema desberdina da, argia beste baliabide batzuen bidez lortzen du. Igeltsua
bezalako elementuak erabili zituen forma desberdina lortzeko.

36
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Eredua

Magentzio Basilika izango da eredua. Erakin hau arkitekto guztientzat ezaguna


da, liburu eta tratatu guztietan agertzen baita. Honen berrirakurketa bat egingo du
Soanek aurrerapen teknologikoak erabiliz. Espazio erromatarra ongi lortuko du kanoi
gangez osatutako sabaien bidez.

Eskema

- Erdian ganga egongo da, egituraren


muina izango dena.
- Egitura zintzoak forma emango dio
espazioari.
- Egitura atenporala izango da.
- 3 x 3 bao
- Alboetan kanoi gangak egongo dira.
- Leiho termalak agertzen dira argi
gehiago ahalbideratzeko

Moldatu zituen gela guztiak eskema berdina jarraitzen dute. Garaiera aldatuz
alboetatik argia sartzea ahalbideratzen du. Bi gai nagusi:

1. Egitura: aurrerapen teknologikoetan baliatuz


2. Argia: egitura manipulatu argia lortzeko

Argia lehen faktorea izango da, egitura honen araberako izanez. Argiaren
sentimendua ezin da neurtu, pertsona bakoitzarengan emozio desberdinak sortzen
baititu. Oinarrizko premisa ez da gauza material bat izango, baizik eta argia eta honek
sortutako sentsazioak.

Hormak arintzeko burdinez egiten


ditu. Ez du arrazoirik aurkitzen egitura guztia harriz egiteko burdina erabiliz
eraikitze prozesua merkeago eta errazagoa baita.
- Petxina eta zutabeen arteko pisu-euskarri erlazioa galdu egiten da. Kapitela
desagertu egiten da, zutabeek pisua bideratzen dutela argiago ikusiz.
- Arkitektura atenporala dugu, bere garairako oso modernoa.
- Rotodonda nagusia Taylorrek egituratu zuen, Soanek zituen baldintzarik gabe.
Proiektua Soanen esku geratu zenean, honek gangari goian luzernario bat jarri
zion. Alboetan berriz, hormen lodiera arinduz leiho termak batzuk argiarekin
jolastuz.

37
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

- Egitura baliabideak bistan daude, zerbait kentzen badugu, egitura kentzen ariko
gara.

Dulwich Picture Gallery 1811 - 14

Kolekzionismoaren eraginez sortutako pintura erakusketa eraikina dugu. Arte


zirkulazio bat sortzen da erosten diren aztarnen ondorioz. Kolekzionista hauetako
batek eraikin hau enkargatu zion Soaneri.

- Espazio kateatu jarrai bat da funtzionaltasuna nagusitzen delarik.


- Luzerako ardatza osatzen duten gela jarraituek ez dute zerikusirik arkitektura
klasikoarekin. Sarreran bakarrik agertzen dira elementu klasikoak
- Sarrerako zutabeek ez dute pisurik eusten egitura logikoa apurtuz.
- Elementu funtzionala erakustokia izango da. Hormak itsuak izango dira, argia
sabaitik helduz. Gangaren berrirakurketa egiten du ordea, burdinaren bidez argi
zulo desberdinak irekiz.
- Elementu klasiko arrastorik ez dago barnean, oso modernoa da garairako.

Soane Museum – House 1812 

1806an akademiako arkitektura irakasle izendatu zuten


Soane. Bizitzan zehar baliagarria izan zitzaion informazio guztia
bere etxean pilatzea erabaki zuen, bere ikasleek ikusi ahal
izateko.
- Hazten doan eraikin bat dugu.
Alboko etxeak gehitu zitzaizkion
denborarekin, lote gotikoak zirenak.
- Banketxeko ezaugarriak ditu, kasu
honetan ere, argia sabaitik
gauzatzen baita.
- Emaitza erabat pintoreskoa da. Ez
dago hormarik zerbait zintzilikatua
ez dagoena. Garai honetan sortu zen HORROR VACUI
moda, horma hutsari ikara ziona. Kolekzionismoak
bultzatuta, bizitzako esperientzia guztien oroigarriak
paretetan zintzilikatzen ziren.

MUGIMENDU MODERNOA

SARRERA 1860 – 70

38
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Arkitekturaren oinarriari buruzko eztabaida sortua zegoen. Neoklasikotik 100


urte aurrerago arkitektura desberdinak jorratuko dira. Jendea arkitektura egokiena
aurkitu nahian ibiliko da. Honela korronte desberdinak sortuko dira pixkanaka:

1. REVIVAL MUGIMENDUAK
2. EKLEKTIZISMOA
3. RAZIONALISMOA
4. IKUSPUNTU ABSTRAKTOAK

Revival Mugimenduak

Ingalaterran gobernu aldaketarekin Barrokoari uko egiten zaio eta


Neoklasizismoa ematen da. Honen azpiko Pintoreskismo eta Romantizismoa estiloak
ere jorratzen jarraituko dira. Batzuk ordea ez dute pentsamoldez aldatuko eta
Neoklasikoari uko egingo diote. Estilo Gotikoa,
betiko Ingalaterrakoa, bultzatuko dute berriro,
honela Gotikoaren Berpizte bat egonez, Gothic
Revival. Gotikoa bezala, beste estilo zahar asko
berpiztu ziren.
Eraikin ugari egin ziren revival estilo hauekin,
Londresko Parlamentua esaterako. Estilo
gotikoan dago egina dago, Ingalaterrak bere
burua estilo honekin identifikatzen baitu.
NeoGotiko estilo honek
indar handia hartu zuen.
Louvre museoaren handitzea berriz NeoBarroko
estiloan egin zen. Estilo Gotikoa berpiztu ondoren, lehenengo
aldiz gizarteak ez diote jarriko arkitektoei estilo zehatz baten
baldintzak. Arkitekto bakoitzak, bere aburuz, bezero horri
hobekien dagokion estiloa aukeratuko du.
Estilo berpiztu hauek garai bateko gizartearen eredu
dira. Baina orain gizarte berri batean estilo ugari daude, beraz
arkitektura bereizgarriak ez datoz bat momentuko garaiarekin,
beste garai batean sortuak baitira. Hau da, eraikin hauek
erakusten digutena gezurra da. Arkitektura ez dator bat
momentuko gizarte pentsamoldearekin. Arkitekto hauek
progresua ukatzen dute, nahiago dute atzera begiratu
momentuko arkitektura modernoa onartu baino lehen.
British Museum

Erakitzeko sistema teknologiko berriak erabili arren,


itxura aldetik estilo zaharrekoa da. Greziako arkitektura
kopiatzen du, NeoGrekoa dugu. Arkitektura mota hau ez
da zientifikoa, Revival bat besterik ez da.

Eklektizismoa

Revival mugimenduen konbinaketa dugu.


Hau da, estilo bakoitzetik elementu desberdinak
hartuko ditu arkitektoak. Arkitektoak bere eraikin
berrian gustukoen eta ongien datorkion

39
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

elementuak hartuko ditu estilo desberdinetatik. Eraikin berria estilo desberdinetako


elementuen konbinaketa izango da.
Oso kritikatua izan zen “estilo” berri hau, funtsik ez duela esanez. Baina
arkitekto hauen helburua eraikina modu bateratu batean irakurtzea zen, beraz
arkitektura ona izango da estilo desberdineko elementuak erabili arren, hauek
funtzionaltasun, eskala, proportzio... egokien bidez eraikinean ongi konbinatzea lortzen
badute eraikin bateratu bat osatuz. Estilo honen erakusgai dugu Donostiako udaletxe
berria.

Razionalismoa

Arkitektura hoberena ez dute estilo batekin lotuko. Arkitekturaren printzipioa


naturan oinarrituko dute, arkitekturaren oinarria egiturarekin lotuz.

VIOLLET LE DUC

Sortzen ari zen estilo berria ongi ulertu bazuen ere, ez zuen izan hori
gauzatzeko trebetasunik. Horren ordez, NeoGotikoa landu zuen bere eraikinetan.
Baina bere eraikinak baino, bere teoriek garrantzi handiagoa dute. Gotiko inguruan
izugarri ikerketa ugari egin zituen. Eskola akademiko batean ikastea baztertu zuen,
arkitektura modu autodidakta batean ikasiz. Honetarako asko bidaiatu zuen, bere
ikerketak izanik Gotikoari buruzko konplexu eta zehatzenak. Honela, bere
formakuntzan, kargu garrantzitsuak izatera heldu zen.
Bere teoriak miresten zuen arkitektura Gotikotik datoz. Izan ere, Katedral
gotikoetan egiturak eta azken emaitzak bat egiten dute. Hau da, katedralaren pieza
guztiak eraikinaren egituraren parte dira. Egitura kenduz gero, eraikina desagertu
egingo litzateke. Bere teoria garai berriekin bat etorriko da, nahiz eta praktikan
gauzatzeko gai ez izan:

1. Egitura: Arkitektura modu arrazional batean irakurriko dugu. Arkitekturaren


funtsa egitura izango da ( Laugier ). Eraikina egitura bezala irakur daiteke,
arkitektura eta egitura gauza bera izango dira.
2. Gaiak zintzotasunez erabili behar dira.
3. Gai berrien erabilera: estilo berri hau soilik etorriko da garaiak emandako
teknologia berriak erabili ondoren.

Viollet Le Duc estilo berri hau bilatzen trebea ez denez, bere teoriak
NeoGotikoan jorratuko ditu. Beraz, gai berriekin, itxura zaharreko eraikinak egingo ditu.
Formalizazioak egiten dio huts, Gotikoa gehiegi miresten baitu.

Arkitekto desberdinen eskutik eraikin desberdinak eraikiko dira teoria hauetan


oinarrituz.

Coalbrookdale zubia 1777


Dimentsio handiko burdinazko zubi bat
da. Burdina egiteko baliabide ugari zeuden
ingeniariak jada 1770. urte ingurutik burdinazko
piezak estandarizatzen hasiak baitzeuden. Estilo
berri honen bila, burdinaren garapenak garrantzi

40
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

handia izan zuen. Sistema mekanizatuak garatu ziren ingeniarien eskutik. Arkitektoek
ingeniaritza mundutik ikasi behar zuten.

John NASH Royal Pavilion 1812

Revival estilokoa izan arren, arabiar estiloa


zehazki, forma desberdinak burdinez lortzen dira.
Industria mundua sartzen da eraikinean.

Paxton Crystal Palace 1830

Paxton negutegiak egiten zituen lorazain bat zen, ez arkitektoa. Expo bat
egiteko egoitzarako leihaketa antolatu zen, eta hau Paxtonek irabazi zuen.
Ongi kudeatutako eraikina izan zen, zuen dimentsiorako epe laburren amaitu
baitzuten. Eraikitzeko sistema guztiak estandarizatuak zeuden, eraikina bera
merkeagoa eginez. Gainera, desmuntatu egin ahal zen, beste leku batean berriro
eraikiz. Hau da, jasangarritasuna kontutan hartu zen. Kultur etxe moduen ere erabili
izan zen, gaur egun ordea eraitsia dago.
Eraikinaren atzean ikaragarrizko gestioa dago. Ingeniari hauek obra prozesu
guztia ongi kontrolatu eta garatzen zuten. Crystal palace honek Viollet Le Duc-en hiru
puntuak beteko ditu.
1. Eraikina bera egitura da.
2. Gaiak zintzotasunez erabiltzen dira.
3. Gai berrien erabilera.

Barion and Ordish STA Pancras 1864

Burdinazko egitura du. Izan ere, zabalera orain arteko


handiena du, ezinezkoa izango litzateke eraikitzea egitura ez
balitz burdinazkoa. Modu egoki batean erantzuten dio
gizarteari arkitektura berri honek.

Dutert Contamin NE 1898 Makina Gela Paris

Industri iraultza oraindik gaizki ikusia


zegoen, herritarren bizi baldintzak oso eskasak
zirelako. Artisauen baldintzan galdu eta
fabrikan ordu asko lan egitera pasa ziren. Hori
dela era, industri iraultzak ekarri zituen

41
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

aurrerapen onak erakusteko, esposizio bat antolatu zen bertan makina berriak
erakusteko.
Burdinazko egiturazko eraikin berri hauek oso ongi pentsatuak izaten ziren,
proiektuaren inguruko kudeaketa oso handia izaten baita.

Arkitekto eta jende artean ordea zalantzak sortzen hasten dira. Eraikin berri
hauek Ingeniaria edo arkitektura dira?¿ Zer da arkitektura eta zer da ingeniaria?¿?
Laugierren teorien emaitzak burdinazko egitura hauek al dira?

NE 1898 EIFFEL Dorrea Paris

Eraikin hau ito bat da, eskultura bat. Erakusketaren barne zen
dorrea, ingeniarien aurrerapenak erakusteko asmoarekin.
Dudarik ez zegoen garai hartan hau ingeniaria zela eta ez
arkitektura.

Maquet 1895 – 98

Burdinazko egitura, orain arte ikusi ditugun ezaugarriekin. Oso modernoa garairako.

HIETZ Biltegiak 1898

Harria burdinarekin nahasten da eraikin honetan. Oraindik ez dakite ordea


material berriekin adierazgarritasuna nola lortu, hormek aspaldiko forma berreskuratuz.
Adierazgarritasuna lortzeko harrizko horma apaintzen jarraitzen dute.

Eraikin hauen aurrean GOTTFRIED SEMPER arkitektoa dugu. Ez zegoen


gustua sortzen ari zen arkitektura berri hauekin. Crystal Palace bezalako eraikinak
ikusi ondoren, iruditzen zaio alde handia dagoela barneko makina aurreratuen eta
eraikina beraren artean. Artea arkitekturatik urruntzen hasi zela ohartu zen, eta hau ez
zitzaion gustatzen. Arkitektura desberdin bat proposatzen ahaleginduko da.

Besta arkitekto batek, Henri LABROUSTEk, hainbat eraikin esanguratsu egin


zituen arkitektura berri horren saiakeran:

STE GENEVIEVE Liburutegia 1838 – 50

Liburuak mailegatuko dituen lehen liburutegia izango da, ezagutza jendera


gehiago zabalduz. Liburutegi bat izatean argitasunak garrantzi handia hartzen du.
Modu egoki batean saiatu zen arkitektoa estilo berria islatzen.

42
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

- Bi oina ditu eraikinak: behean biltegiak eta


goian liburutegi publikoa
- Tipologia: Laurentziana liburutegikoa,
diafanoa, argitsua, inguruan pilatutako
apalategiak…
- Bi egitura sistema: bakoitza bere
funtzioaren arabera:
o Burdinazkoa: Funtzionaltasuna
o Harria: Adierazgarritasuna
Eraikina bi sistema hauek uztartzearen
ondorio izango da. Kaletik harrizko azala ikusiko
da, potentea eta sendoa, iraunkorra…Ezaguerak
gordetzen dituen eraikin sendoa. Barneko guztia berriz burdina da. Harrizko karga
hormen zabalera barneko burdinazko zertxen bidez zabaltzen da.
Fatxadan antzeman egiten da barnean gertatuko dena, nahiz eta perimetro
honen funtzioa barnean amaitu egiten den. Barnean burdinazko egiturak ematen dio
forma espazioari. Burdinazko zutabeen sekzioa askoz ere txikiagoa da harrizkoena
baino. Liburutegiak liburutegi itxura izan behar du ordea, ez erakusketetako eraikin
horiek bezala. Beraz, apaingarriak ezartzen dira zutabeetan burdin urtuarekin
eginikoak. Sabaietan kanoi ganga erabiltzen da eraikinari itxura bat emateko. Hala ere,
oraindik ez dakite burdinarekin adierazgarritasuna lortzen.

Liburutegi Nazionala 1854 – 73 Paris

Bertako espazio karratu irekia estaltzeko modu


bakarra burdinazko
egitura baten bidez zen. Espazio karratua
izatean kanoi gangak ez dira ongi egokitzen,
beraz karratua 9 zatitan egiten du, bakoitzean
ganga bat ezarriz. Noski, ganga hauekin burdin
egitura izango dute.
Burdinez egindako zutabeen altuera
ikaragarria izango da, harrizko zutabe batek
sekzio askoz handiagoa beharko lukeelarik.
Burdinazko eta harrizko zutabeen sekzioa
alderatzen da eraikin honetan.

43
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Eraikin honetan ikusten da nola burdina kutsu berri bat ematen hasten diren.
Industria munduko elementuak arkitektura munduko elementuetan bihurtzen hasten
dira.

Amsterdamgo Burtsa 1853 – 1934

Eraikinaren estiloa NeoRomanikoa,


kanpoko itxurak inguruko eraikinekin bat
egiteko. Funtzioaren arabera ordea elementu
eta material desberdinak erabiltzen dira:
adreilua, harria eta burdina.
Kanpotik Ertaroko itxura izan arren,
barneko espazioa gai berriekin eginak daude
esan bezala, eta gai berri hauen kokalekua
adierazgarritasunaren araberako da.
Egiturak indar gehiago jasan behar
duenean, gai aldaketa egiten da, Adreilua  Harria  Burdina. Sabaiak kristalez
eginak daude bertatik argitasuna sartzeko. Barnean erreferentzia klasikorik ez dago,
hau da, arkitektura berri bat proposatu nahi da. Gainera, estetikaren ardura ere
badagoela ikus daiteke.

ARTS & CRAFTS 1880 – 1910

“Artes y Oficios”, korronte eta filosofia berri bat izango da, ez estilo bat. Bakarka
doazen hainbat arkitekto egongo dira, inorekin bat egingo ez dutenak. Mugimendu
modernoaren historian ordea eragin handia izango dute.

Augustus Pugin 1812 – 52


Estilo Gotikoa bultzatu zuen ikuspegi moral baten atzean. Arkitektura berri bat
proposatzen zuen garai bateko arkitektura bernakularrean oinarritua.

Johan Ruskin 1819 – 1900

44
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Mugimendu filosofikoaren arduradunetako bat da, “The seven lamps of


Architecture” liburua idatzi zuenez gero. Crystal Palace eraikina ikusi ondoren,
ondorioztatu zuen erakustoki horretan zeuden objektuak antzinako objektuak zirela.
Makinak produzitutakoak izan arren, itxura berdina mantentzen zutela. Bere ustez,
mekanizazioak kalitatearen galera ekarri zuen. “Arts & Crafts” progresuaren aurka
azaldu zen, makinen helburua objektu erabilgarriak arte objektu bilakatzea baitzen.

Artisauen gremioak bizimodu estilo bat zuen. Industria irits izen artem egiten
ziren objektuek diseinuarekin zerikusiri kez zuten, funtzioarekin soilik lotuak zeuden
eskuz egiten baitziren.
Makina sartzean, eskuzko lan hauen aurkakoa izan zen. Makina batek herri
osoak baino lan gehiago egin zezakeen egun batean, jende asko lanik gabe geratuz.
Artisautza desagertzeaz gain, Ruskin konturatu zen makinak berriak izan arren, egiten
zituzten objektuak eskuzkoen berdinak zirela, hau da, imitatu egiten zituztela. “Arts &
Crafts” mugimendukoek ezin zuten hau onartu. Honen guztiaren ondorioz, mugimendu
berri honek Ertaroko gizarte Gotikoa hartu zuen eredu bezala:

- Objektuak eskuz egin behar ziren, artisauak prozesu osoa kontrolatu behar
zuren.
- Ertaroko gizartea gremialera itzuli behar zen.
- Arkitektura bernakularra: tokian tokiko arkitektura aztertu behar zen
- Erabiltzen ziren gaiak zintzotasunez erabili behar ziren.

Arkitektura artisau guztien batura izango da, etxebizitza barneko elementu guztien
artean lotura bat egongo da, barne dekorazioak ere garrantzia hartuz.
Ruskinek idatzitako liburuak kutsu moral adu egia, sakrifizioa... buruz hitz eginez.
Lana plazera bada, emaitza hobea izango dela dio.
- Egiaren inguruko lanpara: elementuen erabilera zintzoa izan behar da. Viollet
Le Duc-ekin lotua dago. Gaiaren funtzioaren arabera, bere bereizgarriak
muturreraino eraman behar dira gainera.
- Arkitektura bernakularra arkitektura anonimo bat da. Gizarte bati lotuak daude,
ez arkitektura estilo bati. Gauzak esperientziak erakutsita logikaz eginak daude,
funtzio bat lortu nahiarekin.

Ruskinek egin zuen etxean teoria arkitektonikoa bat etorrik oda praktikarekin,
arkitektura zintzoa egingo du bere buruarekiko. Defendatzen zuena gauzatuko du.

William Morris 1834 – 1896


Mugimendua modu esanguratsu batean bultzatu zuen enpresa bat sortuz, Arts
& Crafts elkartea 1885an. Mugimendu honetako lanak enpresa honek bideratuko
zituen. Lantegi honetan objektuak esku zegin behar ziren, eta honek denbora gehiago
eskatzen zuen, gauzak garestiago zirelarik. Goi mailako gizarterako objektuak bilakatu
ziren, luxuzko gauzak, elementu esklusiboak...pertsona gutxi batzuk bakarrik lortu
zitzaketen. Serien ezin zirenez produzitu, bere etorkizuna laburra izan zen.

Hermann Muthesius 1861 – 1927


Prusiatik Ingalaterrara bidalia izan zen hango arkitektura domestikoa aztertzera.
Alemanek Ingelesak nola bizi ziren ikertu nahi zuten, hori dela eta, Muthaesiusek 6 urte
pasa zituen Ingeles artean. Alemaniara itzultzean Enbaxadore izendatu zuten eta liburu
bat idatzi zuen “Das englischer Haus”. 1905 inguruan garrantzi handia hartu zuen.
Honen ondorioz WERKBUND mugimendua sortu zen.

Philip Webb 1831 – 1912

45
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Orain arte Arts & Crafts mugimendua elementu solteez soilik arduratu bazen,
arkitekto honekin egindako etxearekin eraikinen munduan gehiago murgilduko da.
Etxe honetan adreiluen aparejua aldatu egingo da, baina ez funtzioagatik soilik.
Hau da, arte diseinua eta elementu funtzionalak bereizi egingo dituzte. Moldeak ez dira
baliogarriak izango. Harrizko itxura ezin da imitatu eskaiolazko moldea batekin hau
gezurra baita. Gaiak begi bistan utziko dira.
Philip Webbek borondate estetiko bat izango du. Estilo berriak jorratuko ditu,
ekarpen desberdinak eginez. Herrixka bat diseinatu zuen, guztia Arts &Crafts
mugimenduaren filosofia jarraituz:
- Funtzionaltasuna
- Estilo historizisten arrastorik ez
- Gaiak berriak ez izan arren, zintzotasunez erabiliko dira.

Landaguneko arkitekturaren berrirakurketa bat egiten du. Arazoa sortzen da hirian


arkitektura mota hau egiten saiatzen direnean. Hirian jada etxebizitzak blokeetan
eraikitzen dituzte, eta mugimendu honek arazoak izango ditu hiriko baldintzetara
moldatzeko. Horregatik arkitektura honek ez du etorkizun handirik izango.

Norman Shaw 1831 – 1912


Hirian erreferentzia klasikoetara jotzen amaitzen dute beraien filosofia bertan
aplikatu ezinean. Tokian tokiko arkitektura emaitza desberdinak lortuko dituzte ordea.

Arkitekto guzti hauen lanekin, Arts & Crafts mugimenduaren printzipioak


ondorengo hauek direla esan daiteke:

1. Arteak eta artisauak banatzeari uko egiten diote: objektu erabilgarrien diseinua
behar funtzionala eta morala bezala.
2. Lanerako industria metodoen bazterketa: artisaua bere obratik, emaitzatik,
aldentzen duen neurrian.
3. Eredua gizarte Gremiala: Ertarora itzulera, bai arkitekturan bai arte
aplikatuetan.
4. Arkitektura diseinu ekintzen zentro: bere baitan beste artisau guztiak.

ART NOUVEAU ( Frantzia eta Belgika)

Arts & Crafts baino beranduago sortutako mugimendua dugu. Denbora Arts &
Crafts mugimenduari arrazoirik eman ez zionez, mugimendu berri honetakoak ohartu
ziren beraien printzipioak eskala handirako ere baliagarriak izan behar zutela.
Ezinbestekoa da progresua ontzat hartzea eta artea prozesu honetan finkatzea.

1. Estilo historizistei uko, abangoardiako mugimendua izango da.


2. Oinarria naturan egongo da, ez arkitektura klasikoan. Marra okerra, forma
organikoak eta egitura naturalak zintzotasunez erabiliko dituzte.
3. Mugimendu honetan eragin aizan zutenak:
 Viollet Le Duc: eraikina = egitura
 Arts & Crafts
 Ekialdeko kultura exotikoa, Japoniakoa batik bat.

46
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

Herrialde desberdinetan izen desberdinekin garatu zen mugimendu hau: Kataluña 


Modernismoa, Alemania  Jugendstil, Viena  Sezzesion…
Arthur Mackmurdo 1883

Liburu baten azala egin zuen. Barneko edukia eliza


barrokoei buruzkoa da, hau da, liburuaren azalak ez du
zerikusirik barnekoarekin. Sinbologia batean oinarritzen da
portada:
- Irudia ezinezkoa da, konposizio norma guztiak apurtzen
ditu.
- Animaliak agertzen dira, marra zuzenik ez egonez.
Honen erabilera ukatuko dute Art Nouveau
jarraitzaileek.
- Portada zerbait berria proposatzen du, kontrakultura bat
 ABANGUARDIA
Japoniako artearen eragina ikus daiteke bere lanetan. Ez du kolorerik erabiliko, guztia
txuri beltzean egongo da.
Abangoardiako mugimenduek dagoena ukatzen dute, eta erreferentziak
agortzen, iturri berriak aurkitu behar dituzte. Natura iturri egoki bat bihurtuko da, kolore
eta forma ugariduna. Naturako formak abstrakzioa helduko dira pixkanaka.

Henry Van de Velde 1891


“Dominical” aldizkaria argitaratuko du.
- Txuri beltzean, itzalek, forma borobilduak…
- Txuri eta beltzen artean proportziorik ez
- Kontrakultura, orain artekoaren desberdina

Pintoreek natura erakusteko gaitasuna galduko dute. Fotografia sortzen denean


pinturaren helburua beste bat bilakatuko da EXPRESIONISMOA

VICTOR HORTA 1861 – 1947


Art Nouveau barneko arkitekto esanguratsua dugu.

Tassel Hotela 1892 – 93

Hiri barneko Palazzo bat dugu. Etxe barneko


egoera berri bat proposatu behar zuen Horror Vacui eta
Eklektisizmoari aurre eginez. Etxe barneko elementuak
sinkronizatuak izango dira. Bertako elementu guztiak
bateratasun batean irakur daitezke.
- Eskailerak burdinazko egitura izango du.
Egurrez estaliko da ordea erabiliko den aldea,
takto eta soinuagatik.

47
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

- Burdinazko zutabeek kapitel baten partez, zuhaitzen moduko adarrak dituzte.


Hau da, egitura apaingarri batetan bihurtzen da.
- Gai berriek erabiltzen dira eraikitzeko teknika prozesu berrien bidez.
Elementuak finagoak eta arinagoak izateaz gain,
itxura berria izango dute.
- Elementu historizista arrastorik ez da
egongo.
- Simetria, marra zuzena... baztertuak izango dira.
Asimetria, malgutasuna, araudirik eza...landuko
da.
Fatxadan barnekoaren berdina gauzatzea zailagoa da
eskala handitu egiten delako. Hala ere, jada burdina
fatxada ateratzen dela ikus daiteke. Zati handiena
harriz egina egon arren, arkitekto hauek jabetzen dira
adierazgarritasuna gai berriekin ere lor daitekeela.

Bruselaseko Herriko Etxea

Eraikina altzairuzko etxola bat da garaiera altukoa, nahiz eta gero kanpoko
zatiak harriz estaliak egon. Harriz estalita egotearen arrazoia ordea suteen aurkako
legea zen.
Herriko etxe bat izatean, langileen sindikatua bertan zegoen. Barnekoa bat
etorriko da fatxadarekin:
- Burdinaz egina: mekanizatua izan arren, formaren inguruko saiakerak ditu.
- Langileak biltzeko gune izatean, luxuzkoa zela erakutsi behar zuen, baina
baliabide ekonomikoak errespetatuz.
- Estetika baten ardura dago. Gai berria, burdinari, nortasun bat eman nahi zaio.
- Itxitura eta egitura bereizi egingo dira. Egiturak forma emango dio eta itxiturak
egitura arteko zuloak itxiko ditu.

HECTOR GUIMARD 1867 – 1942


Art Nouveau barneko arkitekto esanguratsua dugu.

Castel Beranger 1895


Eskala handiago batean beraien teoriak defendatzen saiatzen dira:
- Asimetria: hirian eraikitzeko arautegia, asimetria beste
gauza batzuen truke
- Itxura nahiko arraroak sortzen dituzte. Mugimendu
honek hainbat influentzi izango ditu, horien artean
orientala. Eraikin honen kasuan Ertaroko influentzia
ikus daiteke.
- Fatxada erabat harriz egina dago. Art Nouveauen
burdinaren arintasuna hautsi egiten da kasu honetan.
Arkitekto hau oraindik ez da asaurtzen burdinaren
bidez adierazgarritasuna lortzen.

48
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

- Fatxadak barnean eragina egiten du eraikitzeko erabilitako hormen ondorioz.


Burgesen erosotasuna bermatu nahi da.

Metro Sarrera – Irteerak 1899 – 1900 Paris

Burdin urtuz eginak daude erabat, beirazko betegarriz.


Proiektu honekin erakutsi nahi zuen Art Nouveau
mugimendua arrakastatsua izan zitekeela. Hau da,
markesina hauetako piezak serien produzitu eta merkeak
izan daitezkeela. Gainera, sortzen dituen forma hauek ez
dute zerikusirik ingeniarien perfil normalizatuekin.
Eraikitze teknika berrien bidez egina dago, arkitektoak ez
dio zertan historiari begiratu behar. Iturria naturan egongo
da. Arkitekturak landareen esfortzuei gehiago begiratuko
diete mekano baten lotura ortogonalei baino.
Ingeniarien lana egokia ez dela erakutsi nahi da. Gizartea
arkitektura berri honekin gusturago egongo da Crystal
Palacerekin alderatuz.

Kontzertu Pabilioia 1901


Erabat burdinez egina dago. Gotiko egituren kalkuluan oinarritzen da eraikina,
baina egituraren inklinazioagatik egitura berria dela esan daiteke. Eraikinak erantzun
egokia ematen dio benetako behar bati.
Helburua: - espazio diafanoa
- Ikusle ugari jasotzeko espazioa
- Eraikuntzaren formaren ardura egiturak du

- Gai berriak darabiltza


- Eraikin hau ezin da eraikin burdina erabili gabe, distantzia handiak salbatzen
baititu.
- Badaude harrizko elementuak modu egokian erabiliak, zintzotasunez.
- Egitura eta itxitura aldenduak agertzen dira. Itxitura opakoa (adreilua, txapa…)
edo gardena (beira) izan daiteke. Betegarri elementuak oso bereizita agertzen
dira.

MODERNISMOA (Cataluña)

Art Nouveau mugimenduak herrialde desberdinetan izen desberdina izan zuen.


Kataluñako kasuan Modernismoa deituko da. Guztietan oinarria berdina izango da,
baina tokiko arkitekturaren arabera, desberdin gauzatuko dira.
Kataluñan Gaudi arkitektoa nabarmenduko da, hau ordea ez da izango
modernismoko figura nabarmenena. Gaudi mugimendu honen barnean barrokoena
dela esan daiteke, baina hala ere bera izango da Art Nouveauren ezaugarriak ongien
uztartuko dituena.
Modernismoa 1880. urte inguruan sortutako mugimendua izango dugu,
Ildefons CERDA generazioan sortua, Bartzelonako plangintza baten ondorioz. 1857.
an Bartzelona harresiak bota zituzten hiriaren zabalgunea egiteko. Plangintza berria
beste arkitekto batek irabazi bazuen ere, Madrilek Cerdaren proiektua egiteko agindu
zuen.
Plangintzak Bartzelona zaharreko inguruko herrixkak hartzen ditu. Harresi
barnean tokia bazegoen ere, Industria iristean Kataluniak momentu oparo bat bizi izan
zuen. Industria azkar onartu zuten, ohola eta textilen inguruko fabrika ugari sortuz

49
Arkitekturaren eta Hirigintzaren historia

harresi kanpoan. Ondorioz, langileria harresitik kanpo bizitzera joaten hasi zen.
Kanpoko herrixka hauek EIXAMPLE izena hartu zuten, eta industria bereganutu zuten
burges progresistak prest zeuden bertara bizitzera joateko.
Cerdaren proiektuak inguruko herrixka hauek eta Bartzelona zaharra bateratzen
zituen, hiri handiago berri bat sortuz. Planak hiritar guztiak berdintasunez hartzen
zituen. Hiriak auzoka zatitzen zituen, auzoa bakoitzean herritar batek behar zituen
baliabide guztiak egonez. Burges progresistek besteengandik bereizteko estilo berri
bezala Modernismoa hartuko dute, Espainian beste inon emango ez dena.

Antoni GAUDI 1852 – 1926

Marrazkilari oso trebea zen, ingurukoak azkar jabetu zirelarik artista bat zela.
Gaztetatik argi izan zuen bere arkitekto papera. Trebetasun honek mezenasak izatea
ahalbideratu zion eta gizarte progresistekin kontaktua izatea.

Eusebi Güell

50

You might also like