You are on page 1of 2

FILOSOFIAKO LANA

2. SAIOA

IRAKURRI JARRAIAN DATORREN TESTU HAU ETA ATZO LANDUTAKOA AHAZTU BARIK, EGIN
PROPOSATUTAKO ARIKETAK

Hala ere, bereizi behar dira Estatuaren jatorri historikoa, batetik, eta
Estatuaren zilegitasuna, bestetik. Ezin da ukatu Estatuaren sorreran
indarkeria dagoela: momentu jakin batean talde sozial batek lortzen du,
indarkeriaz, bere borondatea ezartzea beste herrikideen gainetik, aurretik
existitzen ez zen komunitate politiko berria sortzen. Nietzschek azaldu zuen
Estatu orok biolentzian duela jatorri; egoera hori justifikatzeko eta modu
definitiboan ezartzeko sortzen dira geroago Zuzenbidea eta Estatuko erakunde
guztiak. Hori ukaezina izanik, ondorioztatu ahal da hortik Estatua zilegitasun
gabekoa dela? Bada, erantzuna ez da hain argia, izan ere, gauzak ez dira
bakarrik beren jatorria. Aro Modernotik aurrera gizabanakoa sistema
politikoaren erdigune bilakatzen da Mendebaldean. Momentu honetatik,
gizartea ulertuko da gizabanako berdin eta libreen arteko hitzarmen edo
akordioaren emaitza izango balitz bezala. Hitzarmena, hau da, gizabanakoen
onarpena, Estatuaren zilegitasunaren oinarria bihurtzen da. Hitzarmen
teoriek jatorrizko egoera abiapuntu gisa aurre suposatzen dute, zeinenaren
arabera azaltzen baita Estatuaren beharra. Kontua ez da, beraz, Estatuaren
jatorri historikoa azaltzea, baizik eta gizabanakoen onarpenaren beharra
aldarrikatzea.

1. LABURTU TESTUAK DIOENA KOPIATU BARIK.


2. HAUSNARKETA EGITEKO: IRAKURRITAKOA KONTUAN HARTUTA, BA AL DUTE ESTATUEK
ZILEGITASUNIK (LEGITIMIDADERIK). ARGUDIATU ZURE ERANTZUNA IRAKURRITAKO
TESTUETAN AGERTZEN DENA ERABILIZ, AUTOREEK ESATEN DUTENA AIPATUZ.
3. BILA EZAZU LIBURUAN NOLA ULERTZEN DUTEN LIBERALEK ETA KOMUNITARISTEK
“HIRITARTASUNA” , EDO BESTE ERA BATERA ESANDA, ZEIN HARREMAN DAGOEN (EGON
BEHAR DEN) GIZABANAKOAREN ETA ESTATUAREN ARTEAN
LIBERALAK KOMUNITARISTAK
INDIBIDOA ETA ONGIZATEA
PUBLIKOA ETA PRIBATUA
INDIBIDOAREN IDENTITATEA

You might also like