You are on page 1of 5

SUMMA Aldapeta HISTORIA – 2º Bachillerato Curso 2019-2020

13. ESPAINIAKO BIGARREN ERREPUBLIKA (1931-1936):


1931ko KONSTITUZIOA eta ERREFORMAK

1. ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA ETA ALDI KONSTITUZIOGILEA (1931ko apirila-


abendua)

Primo de Riverak dimisioa eman ondoren (1930eko urtarrila), Berenguer gobernu buru zela, oposizio
errepublikanoa berehala mugitu zen, eta 1930eko abuztuan sinatu zuen DONOSTIAKO ITUNA. Monarkia
desegiteko akordioa zen hitzarmen hura, eta beranduago sozialistek eta zenbait intelektualek ere bat egin zuten
akordioarekin. Batzorde Iraultzaile bat osatu eta Manifestu bat zabaldu zuten, herriari monarkia behera botatzeko
deia egiteko asmoz.

1931ko apirilaren 12an UDAL HAUTESKUNDEAK deitu zituen Aznar almirantearen gobernu berriak.
Gizonezkoen sufragio unibertsal bidezko hauteskunde horiek, hauteskunde arruntak baino, monarkiari buruzko
plebiszitu bilakatu ziren. Hiri nagusietan errepublikanoen eta sozialisten arteko koalizioak irabazi zuen, eta,
horren ondorioz, apirilaren 14an, ALFONTSO XIII.ak UKO EGIN ZION AGINTEARI, ERREPUBLIKA
ALDARRIKATU ZELARIK Eibarren, Bartzelonan, Madrilen eta Espainiako beste hiri batzuetan.

Madrilen, Batzorde Iraultzailea (errepublikano moderatu ezkertiarrak, sozialistak eta nazionalista katalan eta
galiziarrak) BEHIN-BEHINEKO GOBERNU BIHURTU ZEN. Niceto ALCALÁ ZAMORA kontserbadorea zen
gobernu horren burua, eta era baketsuan hartu zuen boterea. Behin-behineko gobernuak bi arazori egin behar izan
zion aurre: bata ezkerretik zetorkiona eta bestea eskuinetik .ezker aldetik zetorkion arazoa: 14an bertan, Errepublika
Katalana aldarrikatu zuen Francesc Maciàk, Esquerra Republicana de Catalunya alderdiko presidenteak. Behin-
behineko gobernu autonomikoa (Generalitat) sortu zenean, jarrera hori bertan behera utzi zuen Maciák; eta,
.eskuin aldetik zetorkion arazoa: Segura kardinalaren eta Gasteizko gotzainaren oposizioa izan zen arazorik
larriena – ondoren biak bidali egin zituzten Espainiatik -. Oposizio horren aurka sortu zen mugimendu
herrikoiak, maiatzaren 11n eta 12an, komentu eta eraikin erlijiosoak erre zituen hainbat hiritan.

Behin-behineko Gobernuak LARRIALDIKO hainbat NEURRI dekretatu zituen (amnistia orokorra preso
politikoentzat, askatasun politiko eta sindikalak, eta beranduago aipatuko ditudan beste batzuk) eta GORTE
KONSTITUZIOGILERAKO HAUTESKUNDE OROKORRAK deitu zituen ekainaren 28rako. Hauteskunde
horietan, errepublikanoen eta sozialisten arteko koalizioak lortu zuen gehiengoa. Parlamentuan presentzia
nabaria lortu zuten nazionalista katalan eta galiziarrek, baita euskal nazionalistek eta Euskadiko eta Nafarroako
tradizionalistek ere. Koalizio garailearen eskuetan mantendu zen GOBERNUA, eta berretsita geratu ziren bai
ALCALÁ ZAMORA gobernu burua baita bere ministroak ere.

GORTEEK Batzorde bat izendatu zuten KONSTITUZIO PROIEKTU bat egin zezan. Eztabaida latzak gertatu
ziren zenbait gairen inguruan: sufragioaren (Clara Campoamorrek emakumezkoen sufragioa defendatuko du),
alderdi nazionalistek eskatutako autonomiaren eta arazo erlijiosoaren inguruan. Irailean, ALCALÁ ZAMORAk
dimisioa aurkeztu eta utzi egin zuen presidente kargua (ez zetorren bat erlijioari buruzko artikuluekin) , eta
MANUEL AZAÑAk hartu zuen postua haren ORDEZ.

1931ko Konstituzioak izaera demokratikoa eta progresista zuen. Hona hemen nola definitzen zuen Espainia:
"klase guztietako langileen Errepublika”. Era berean, botere guztiak herritik sortzen direla aldarrikatzen zuen
(subiranotasun popularra).

Gorteek zuten botere legegilea. Ganbera bakarra zuten, eta hark aukeratzen zuen Errepublikako Presidentea
(sei urteko agintaldia zuena). Presidentea izango da Estatu burua eta ordezkari instituzionala. 23 urtetik gorakoek
eman zezaketen botoa, eta, lehen aldiz, emakumeek ere izan zuten bozkatzeko aukera (sufragio unibertsala).
Gobernuaren eskuetan zegoen botere betearazlea; judiziala, aldiz, epaile independiente batzuen eskuetan.

Eskubideen eta askatasunen aldarrikapen zabala egiten zen konstituzioan (legearen aurreko erabateko
berdintasuna; jatorriak, sexuak edo aberastasunak eragindako bazterkeriaren amaiera…), baita gai sozialei
buruzko kezka agertu ere (betebehar sozialtzat hartzen zen lana, eta Gobernuari eskumena ematen zion sozialki
erabilgarriak izan zitezkeen ondasunak desjabetzeko). Azkenik, Estatuaren laikotasuna (Elizaren eta Estatuaren
arteko banaketa) eta kultuen askatasuna aldarrikatu ziren, eta kulturako zein kleroarentzako Estatuak Elizari
ematen zion aurrekontua bertan behera geratu zen. Bestalde, zilegi bihurtu ziren dibortzioa eta ezkontza zibila,
gurutzeak kendu ziren eskoletatik eta kanposantuak sekularizatu. Argi aipatu ez arren, deseginda geratu zen
Jesusen Konpainia.

Nahiz eta Estatua modu “integralean” osatu, gobernu autonomikoak sortzeko aukera onartzen zen sentimendu
nazionalistak zituzten lurraldeetan.
José Ramón Salvador
SUMMA Aldapeta HISTORIA – 2º Bachillerato Curso 2019-2020

1931ko abenduaren 9an onartutako Konstituzioa ez zen adostasunez sortu, gehiengo parlamentarioaren bidez
baizik (sozialistak eta ezkerreko errepublikanoak -368 boto-). Eskuineko alderdiek eta sektore katolikoek errotik
baztertu zuten, baita errepublikano moderatuenek ere.

José Ramón Salvador


SUMMA Aldapeta HISTORIA – 2º Bachillerato Curso 2019-2020

2. BIURTEKO ERREFORMISTA (1931ko abendua – 1933ko azaroa)


Niceto ALCALÁ ZAMORA ERREPUBLIKAKO PRESIDENTE izendatu zuten Gorteek, eta hark Manuel
AZAÑAri eman zion GOBERNUKO PRESIDENTE KARGUA. AZAÑAk, ezkerreko errepublikanoekin eta
sozialistekin osatutako gobernuarekin batera, Espainiako gizartea modernizatzeko eta demokratizatzeko
erreformak sustatu zituen.

2.1. ERREFORMA ERLIJIOSOA

Elizaren eragina mugatzea eta Espainiako gizartea sekularizatzea, horixe izan zen Errepublikaren lehen
helburuetako bat. Konstituzioan bertan islaturik geratu zen helburu hau.

Ordena erlijiosoek batez ere hezkuntzaren esparruan zuten indarraren beldur, gobernuak debekatu egin zien
hezkuntzan jardutea. Gainera, Kongregazioen Legearen bitartez (1933ko maiatza), mugatu egin zituen ordena
erlijiosoen jabetzak. Estatuarentzat arrisku izatekotan, ordenak desegiteko aukera ere aurreikusi zen. Jesuiten
kontrakoa izan zen lehiarik gogorrena, izan ere, laugarren boto bat baitzeukaten: Aita Santuarenganako
obedientzia alegia. Atzerriko botere baten menpe zeudela salatuz, desegin egin zuten Jesusen Konpainia, eta haren
ondasunak nazionalizatu ere bai.

Arazo erlijiosoen ondorioz aldendu egin ziren eskuindarrak Errepublikatik. Moral, etika eta fede katolikoaren
defentsan topatu zuten eskuindarrek euren loturarik handiena, baita sektore kontserbadoreak batzeko ikurra
ere.

2.2. HEZKUNTZA ETA KULTURA ERREFORMA

Hezkuntzari dagokionez, hauxe izan zen helburu nagusia: publikoa, derrigorrezkoa eta doakoa izango zen
irakaskuntza eredu bat sustatzea. Eskola bakar, laiko eta mistoan oinarritutako eredua hain zuzen. Lehen
hezkuntza landu zen bereziki. %50 igo zen hezkuntzara bideratutako aurrekontua, eta 10.000 ikastetxe eta 7000
plaza sortu ziren irakasleentzat. Irakasleak funtsezko elementu bihurtu ziren erregimen berriaren ideiak
zabaltzeko orduan. Hezkuntza erreformaren laikotasunak erreakzioak eragin zituen sektore kontserbadoreetan,
gerra eskolarra deitutakoa piztu zelarik.

Kulturari dagokionez, baztertuta zeuden sektoreak kulturara gerturatzeko asmoz, Misio Pedagogikoak sustatu
ziren hainbat intelektualen laguntzarekin. Era berean, liburutegi mugikorrak sortu ziren, hitzaldiak eskaini eta
liburutegi finkodun Kultur Etxeak eraiki. Ekimen kultural askok parte hartu zuten zuten lan horretan, tartean,
Federico García Lorcak zuzendutako La Barraca Antzerki Unibertsitarioak.

2.3. ERREFORMA MILITARRA

Gobernuaren helburua armada profesional eta demokratikoa sortzea zen. Eta Azañak hartu zuen bere gain Defentsako
ministerioa. Hori gauzatzeko tropak gutxitzea beharrezkoa zela pentsatu zuten, Ley de Retiro de la Oficialidad (1931)
aldarrikatu zutelarik. Jardunean zeuden ofizialei erretiroa hartzeko aukera eskaintzen zien Legeak, soldata osoa
mantenduz gainera. Ofizialen erdiak baino gehiagok aukera aprobetxatzea erabaki zuen. Era berean, militarrek zuten
foru berezia bertan behera geratu zen, Justizia Militarraren Batzorde Gorena desagertuz; eta botere zibilaren menpe
jarri zen armada, Zaragozako Akademia Militarra itxi eta Eraso Guardia sortu zelarik (Errepublikarekin leiala zen
indar publikoa).

Erreforma hori erasotzat hartu zuen zenbait sektore militarrek, afrikanista deitutakoek batez ere. Tradizio militarraren eta
armadaren boterearen kontrako erasotzat hain zuzen. 1932ko udan, Sanjurjo jenerala buru zutela, Errepublikaren aurkako
estatu kolpea ematen saiatu ziren zenbait militar. Kolpeak porrot egin eta Gobernuak egoera kontrolatu ahal izan zuen.

2.4. ERREFORMA AUTONOMIKOA

Sentimendu nazionalista zuten lurraldeei autonomiarako bidea emango zien Estatua osatu nahi zuen gobernuak.
Konstituzioan bertan hala idatzita baitzegoen.

Katalunian, behin-behineko gobernu autonomikoak estatutu bat idazteko eskatu zuen (Nuriako Estatutua). Estatutu
hori erreferendum bidez onartu zuen Kataluniako herriak, eta hala aurkeztu zitzaien Gorteei. Gorteek hainbat gauza
moztu zituzten testuan. Azkenik, 1932ko irailean onartu zen autonomia, Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak
Esquerra Republicana de Catalunya alderdiak irabazi zituelarik (Francesc Macià izango da Generalitateko
presidentea).

Euskal Herrian, 1931ko ekainean, estatutu proiektu bat onartu zuten EAJko nazionalistek eta karlistek (Lizarrako
Estatutua). Baina ez zetorren bat Konstituzio errepublikanoarekin. Aldundietako Batzorde Kudeatzaileen testu berri

José Ramón Salvador


SUMMA Aldapeta HISTORIA – 2º Bachillerato Curso 2019-2020

bat planteatu zen gero, 1933an eginiko erreferendum batean, baina Nafarroako udalek ez zuten onartu, eta, hori gutxi
balitz, Araban babes eskasa lortu zuen. 1936ko urrian, azkenik, euskal autonomiako estatutua onartu zen,
nazionalisten, errepublikanoen eta sozialisten adostasunari esker. José Antonio Aguirre (EAJ) izendatu zuten lehen
lehendakari.
Galizian, 1936ko ekainean plebiszitu bat egin zen estatutu proiektu bati buruz. Gerra Zibilak eztanda egin zuenez, Gorteek ez zuten onartzerik
izan.
2.5. NEKAZAL ERREFORMA

Nekazal erreformaren helburua, alde batetik, latifundioen nagusitasunarekin amaitzea zen; latifundioa baitzen
Espainiako erdialdeko eta hegoaldeko lurraren zati handi bat (jabe handi gutxi batzuren eskuetan zegoen lurraren
%50). Beste alde batetik, nekazarien klase ertain bat sortu nahi zuen gobernuak, bere esplatazioen jabe izan eta
atzerapen industrialetik ateratzea lortuko zuen klasea alajaina.

Lehen dekretu sorta bati esker, nekazal munduan zortzi ordutara mugatu zen lanaldia. Gutxieneko soldata ezarri
zen eta landatzeko baliagarriak ziren lurrak landatzera behartu zituzten jabeak. Neurri horiez gain, galarazi egin
zen errentamentu kontratuak deuseztea.

NEKAZARITZAREN ERREFORMARAKO LEGEA, Gorteek 1932ko irailean onartu zutena, garai hartako
proiekturik handiena dugu. Lege horrek aukera ematen zion gobernuari “Espainiako Handien” lurrak
desjabetzeko, trukean inolako indemnizaziorik eman gabe gainera. Era berean, modu eskasean landutako lurrak
ere desjabetu zitzakeen, baita sistematikoki errentatutakoak edo ureztatu ahal izanagatik ureztatzen ez zirenak ere.
Azken ekintza hauek gauzatzeko indemnizazioa ordaindu behar zuen gobernuak.

Nekazaritzaren Erreformarako Institutua (IRA) erakundeari eman zitzaion legea aplikatzeko enkargua.
Erakunde horrek, jabeak indemnizatzeko, urteko aurrekontu bat zuen eskura. Horrekin batera, nekazari familiei
kokatzen laguntzeko ardura ere bazuen Institutuak.

Halere, zailtasun burokratikoen eta aurrekontu faltaren ondorioz, nekazari txiroengan dezepzioa eta etsipena
nagusitu ziren. Nekazari txiroek ez zuten antzematen hainbeste amestutako lur banaketarik, eta, horregatik, ez
zuten hobekuntza azkarrik sumatu euren bizi-baldintzetan. Nekazal munduan liskarrak sortu ziren nekazarien
eta indar publikoaren artean (Casas Viejas, Cádiz). Hainbat hildako eragin zituzten liskar haiek.

Legearen erabat kontra agertu ziren nekazal munduko jabe handi eta ertainak. Baita Errepublikaren erabat kontra
ere.

2.6. LAN ERREFORMA

Francisco Largo Caballero sozialistak (Lan Ministroa) hainbat erreforma ipini zituen abian. Nekazal munduko
zein hiriko langileen egoera hobetzea eta duintzea zen erreforma horien xedea. Zenbait lege onartu ziren: Lan
Kontratuen Legea (negoziazio kolektiboa arautzen zuen), Epaimahai Mistoen Legea (desadostasunak gertatzean,
loteslea zen arbitrajea) eta Nahitaezko Laboratzearen Legea. Gainera, besteak beste, zortzi ordutara mugatu zen
lanaldi maximoa.

Erakunde patronalak sutu egin ziren, eta neurriak aplikatzearen aurka agertu ziren.

 EPE HONEN ONDORIOA

Sektore sozial asko agertu ziren Gobernuaren erreformen aurka. Alde batetik, ESKUINA ETA PRESIO
TALDEAK (erakunde patronalak, Eliza eta armada), prozesu erreformistari erresistentzia egin ziotenak. Sektore
horiek alderdi kontserbadore berrietan (José María Gil Roblesen CEDA) eta izaera faxista duten elkarteetan
(José Antonio Primo de Riveraren Falange Espainola) antolatuko dira.

Bestalde, LANGILE EZKERTIARREI (anarkistak eta komunistak) mantsoak iruditzen zitzaizkien erreformak,
eta ez zitzaizkien nahikoak iruditzen. Langile horiek iraultza sozialaren premia ikusten zuten, berehala egin
beharreko iraultzaren beharra alegia. Hori dela eta, hazi egin ziren gatazka sozialak eta grebak, CNTren eta
UGTko sektore erradikalenen babesa jaso zutenak.

1933ko udazkenean, gobernua eusten zuen koalizio errepublikano-sozialistaren indar falta zela eta, Alcalá Zamorak
konfiantza kendu zion Gobernuari eta hauteskunde orokorrak deitu zituen azarorako.

José Ramón Salvador


SUMMA Aldapeta HISTORIA – 2º Bachillerato Curso 2019-2020

3. BIURTEKO ESKUINDARRA (1933ko azaroa – 1936ko otsaila)

Hauteskunde horietan eman zuten bozka lehen aldiz emakumeek. Eskuinak hautagaitza bakarra osatu ahal izan
zuen zirkunskripzio askotan. Ezkerreko alderdiek, ordea, hautagaitza desberdinetan aurkeztea erabaki zuten.
Zentroko-eskuineko alderdiek irabazi zuten – Gil Roblesen CEDA alderdiak (Confederación Española de Derechas
Autónomas) eta Alejandro Lerrouxen Alderdi Errepublikano Erradikalak -, eta emaitza horrek ipini zuen martxan
bi urteko gobernu kontserbadorea, Biurteko Beltza moduan ezagutzen duguna.

Alcalá Zamorak Alejandro Lerroux politikariari agindu zion gobernu eraketa. Eta CEDAren babes
parlamentarioa jaso zuen. Gobernu berriak politika errebisionista bati ekin zion, hau da, aurreko biurtekoan
onartutako erreforma gehienak geldiarazi zituen (erlijiosoa, autonomikoa, militarra eta nekazal erreforma).

1934ko urrian CEDAko hiru ministro sartu ziren gobernuan, eta, horren ondorioz, UGT sindikatuak greba
orokor iraultzailea deitu zuen. Greba horrek gertaera larriak eragin zituen Asturiasen (meategietako anarkistak,
sozialistak eta konumistak matxinatuko dira; Oviedo setiatuko dute; eta Francoren Legioak zapalduko ditu) eta
Katalunian, non Companys presidenteak Errepublika katalana aldarrikatuko baituen. Autonomia Estatutua
bertan behera utziko du Espainiako gobernuak, eta Kataluniako gobernua atxilotuko du, baita Azaña eta
ezkerreko hainbat buru ere (Largo Caballero).

1935eko udazkenean gobernu krisia sortuko da ustelkeria kasu batzuk direla medio. Hori dela eta, Alcalá
Zamorak hauteskunde berriak deituko ditu 1936ko otsailerako.

4. FRONTE POPULARRA (1936ko otsaila-uztaila)

Hauteskundeetan lehiatzeko, oraingoan elkartu egin ziren ezkerreko alderdiak (errepublikanoak, sozialistak eta
komunistak). Eta FRONTE POPULARRA osatu zuten. Alde batetik, amnistia eskatzen zuten 1934ko urriko
iraultzan atxilotutakoentzat, eta, beste alde batetik, geldiarazitako erreferma legeen aplikazioa. Eskuineko
alderdiek ez zuten hautagaitza bakarrik osatu, ezta hauteskunde programa bakarra adostu.

Fronte Popularrak gehiengo parlamentario zabala lortu zuen, eskuineko eta zentroko alderdiek emaitza onak
eskuratu zituztelarik. Gobernu berria ezkerreko errepublikanoek soilik osatu zuten, sozialisten eta nazionalisten
babesarekin. Apirilean, Manuel Azaña izendatu zuten Errepublikako Presidente, eta Casares Quiroga Gobernu
buru. Azken honek amnistia aldarrikatu zuen, eta berriz ipini zuen martxan 1933an etendako prozesu
errefermista.

Eskuinak goitik-behera gaitzetsi zituen neurri horiek, eta eskuinaren barruan gero eta protagonismo handiagoa
lortu zuen Falange Espainola eta JONS alderdiak, ezkerraren aurkako borroka giroaren bultzatzaileak.
Armadako ofizialen zati handi bat hasia zen dagoeneko altxamendu bat prestatzen (Fronte Popularrak
hauteskundeak irabazi baino lehenagotik). Altxamendu horren burua Sanjurjo jenerala zen berriz ere, baina, hura
Portugalen errefuxiaturik zegoenez, Iruñean zegoen Mola jeneralak hartu zuen antolatzaile eta zuzendari papera.

Ekainaren 13an, indar polizialen talde batek José Calvo Sotelo agintari monarkikoa erail zuen Madrilen (egia
esan mendeku bat izan zen, eskuin muturrak eraso guardiako Castillo tenientea akabatu zuelako). Gertaera
horrek bizkortu egin zuen altxamendu militarra, uztailaren 17an Marokon hasi zena. Modu horretan piztu zen
hiru urte iraungo zuen gerra zibila.

José Ramón Salvador

You might also like