You are on page 1of 8

www.fontaneda.

net

AHOZKO HIZKERA ARRUNTA


ERRAZTEKO PROPOSAMENA

Mende askotan zehar euskarak bizirauteko erronka izan du, eta benetan lortu ere, latina,
gaztelania, frantsesa eta legeen oztopoak gorabehera, gaur bizi-bizirik dago eta.

XX mendearen hasieratik euskal hiritarrek ikasi eta ezagutzeko erronka hartu du, eta
gaindituz ere doa, gaur hiritar askok badaki euskara, sehaskatik euskaldun zaharrek ez ezik,
euskaldun berriek, azken belaunaldiotan ikasi duten haurrek, nerabeek, gazteek eta helduek ere
bai.

Orain, berriz, hirugarren erronka du: plazara jalgitzea, euskaldunek eguneroko bizitzan
euskaraz egitea. Baina Euskal Herrian euskaldunen ia erdiek, zehazki %42k, ez dute euskara
erabiltzen.1 Euskaldun zaharrek, zenbaiten inguruagatik izan ezik, oztoporik ez dutenez gero,
erronka hau gainditzea euskaldun berrien
esku dago.

Euskaldunen %42 horren barruan


oztopo larri bat dago, batez ere toki
erdaldunetan: “euskaldun isilak”, euskaraz
jakin arren, euskaraz egin nahi badute ere,
euskaraz egiten ez duten euskaldun berriak.

Euskaldun lekuetan inguru osoak


laguntzen eta eragiten die euskaldun berriei
euskaraz egiten. Baina erdaldun tokietan
erdara da nagusi, inguruko bizitza erabateko
erdalduna da eta euskaldun berriek askotan
euskaraz mintzatzeko giro bakartuak dituzte noizean behin, ez egunero. Euskaraz egin nahi dute,
euskaraz hasten dira solasean, baina askotan esan nahi dutena erraz adierazteko, erdarara pasatzen
dira. Ikus dezagun hurrengo solasaldiaren adibidea:

1> –Noiz ikusi zenittun, ba?


–Iaz zure herrira eraman… «nola esaten da?...eee...gintu…» gintuzun...
«!» gintuzunean… Auto zaharrean, ezta?
–Nik uste baietz... Eta harrezkeo etzea jun hara?
–Ez, egia da zuk esan zen...ida…la, baina ezin naiz mugitu hemendik.
–Kopeta ixugarri ezu!
–Ni? Eta zu… «! Nik» zu noiz etorriko zara etxera? Nire gurasoak…
gurasoek ez… «za…zaitu…» zaituzte ezagutzen, eta badakizu zutaz hitz
egiten dugu egunero… «!» dugula egunero.
–Lasai, jungo naiz, oain eztakit, baña… Ta gurasok ze esate ue?
–Zure zain daudela, argazkiak itzuli nahi… «di…zu…» dizute…
«!» dizkizute… «!» dizkizutela.

1
“2011ko V Inkesta soziolinguistikoa” Eusko Jaurlaritza, 15. eta 40. orr.

1
www.fontaneda.net
Adibideko euskaldun berriak, burua nekaturik, hurrengo solasetan erdaran hartuko du
atsedena, euskaldun isil bihurtuko da, erdaraz lasaiago, oztopo gramatikalik gabe hobeki azalduko
du esan nahi duena eta.

Beraz, laguntza handia izango da euskararen ahozko egitura erraztu eta malgutzen bada,
beste askoren artean arazo nagusia hauxe delako: euskaldun berrien ama-hizkuntzaren eta
euskararen egituren arteko ezberdintasun handia.

Euskaldun isilek euskal gramatika ezagutzen dute, batzuek gaitasun-tituluren bat lortu
dute, eta areago, euskaraz egin nahi dute eta saiatu ere egiten dira. Eta gainera gaur egun
euskaldun zaharren jarrera egokia eta aldekoa da; totela izan eta akatsak egin arren, euskaldun
berrien mintzaira onartzen da, noraino eta Amets bertsolari txapeldunaren aitorpeneraino:
“Euskararik ederrena, euskaldun berriena”.

Hala ere, ikasi duten euskara landuak berak dakarkie oztoporik gogorrena euskaldun isilei,
ama-hizkuntzaz eginez, gramatikaz pentsatu gabe esaten dute adierazi nahi dutena, baina
euskaraz askotan beren solasa eten behar izaten dute gramatikaren osagai guztiak buruaz
aukeratzeko eta aditza ondo osatzeko. Beraz, solas askotako etenaldiengatik eta egiten dituzten
akats ulergarriengatik, hitz batez, euskarak eskatzen dien ahalegin gehigarria saihestearren, etsi
egin eta erdarara pasatzen dira.

Egoera larri hau konpontzen bada, lagunarteko, bikoteko eta etxeko solasak euskaraz hasi,
jarraitu eta bukatzeko soltura, segurtasuna eta autoestimua hobetuko zaizkie euskaldun isilei.

Izan ere, erdaldunek beren hizkuntza landua ikasgelan ikasten dute eta ikasgelan mintzatu,
baina gero kanpoan, lagunekin, etxean edoskitako hizkeraz egiten dute. Euskaldun zaharrek ere
badute aukera bera: ikastolan edo euskaltegian euskara landua eta arautua ikasi eta egiten dute,
baina ikasgelatik kanpo etxeko hizkeraz arin eta erraz mintzatzen dira lagunekin. Adibidez,
ikasgelan irakasleak honelaxe galdetu dio ikasle euskaldun zahar bati:

Zure ikaskidearen ihardespenari zer deritzazun esan diezadakezu?

Biharamunean ikasle horrek adiskideei hauxe kontatu die:

2> Galdetu zian ia esan ahal nion ze iruditze tzaitan morroi baten eantzuna.
(Lagun baten erantzuna zer iruditzen zitzaidan ea esan niezaiokeen galdetu zidan.)

Euskaldun berriek, ordea, ez dute aukerarik, ikasgelan euskara landua ikasten dute, baina
kanpoan ez dute euskaraz arin, lasai eta erraz egiteko modurik, euskara landua ala… erdara,
hauxe dute hautabide bakarra. Agian horrexegatik entzuten da erdaraz hainbat ikastolatako
jolastokietan ere.

Euskaldun zaharrek egiten duten bezala, euskaldun berriek ere ahozko euskara arrunt bat
behar dute, arazo gramatikal handirik gabe eguneroko solas arruntetan lagunartean erabiltzeko
hizkera errazago, samurrago eta malguago bat. Horrela, euskaldun isilek izango dute beldurrik,
lotsarik, oztopo gogorrik eta ahalegin handirik gabe euskaraz arintasunez egiteko eta lagunartean
mintzatzeko tresna: ahozko hizkera arrunta.

Argi eduki behar dugu tresna hau lagunarteko solasean bakarrik erabiltzekoa dena;
idazteko, gai bat azaltzeko, hitzaldi bat egiteko edo beste edozein arlotan euskara landua egin
behar duguna. Eta nor bere mailan mintza bedi, hemen proposatzen diren baino aditz laguntzaile

2
www.fontaneda.net
eta atzizki gehiagotan moldatzen bagara, edota poliki-poliki hobetuz euskara landuaz egin nahi
badugu, mintza gaitezen geure mailan.

Orain ikus dezagun, bada, 1. orrialdeko 1> elkarrizketari dagokion ahozko hizkera
arruntaren adibide bat, euskaldun isila euskaldun berri bilakatuta:

3> –Noiz ikusi zenittun, ba?


(Noiz ikusi zenituen, bada?)
–Iaz zuk gu zure herrira eramatean... Auto zaharrean, ezta?
(Iaz zeure herrira eraman gintuzunean… Auto zaharrean, ezta?)
–Nik uste baietz... Eta harrezkeo etzea jun hara?
(Baietz uste dut… Eta harrezkero ez zara hara joan?
–Ez, egia da zuk esatea, baina ezin naiz mugitu hemendik.
(Ez, egia da zuk esan zenidala, baina ezin naiz -edo- naiteke hemendik mugitu.)
–Kopeta ixugarri ezu!
(Kopeta izugarria duzu!)
–Ni? Eta zu… «! Nik» noiz etorriko zara etxera? Nire gurasoak…
«! gurasoek» ez ezagutzen zu, eta badakizu: zutaz hitz egiten dugu
egunero.
(Nik? Eta zu noiz etorriko zara etxera? Nire gurasoek ez zaituzte ezagutzen, eta
badakizu egunero zutaz hitz egiten dugula.)
–Lasai, jungo naiz, oain eztakit, baña… Ta gurasok ze esate ue?
(Lasai, joango naiz, orain ez dakit, baina… Eta gurasoek zer esaten dute?)
–Zure zain egotea, zuri argazkiak itzuli nahi.
(Zure zain daudela, argazkiak itzuli nahi dizkizutela.)

Euskaldun berri honek, etengabe mintzatzeko gauza dela ikusirik, hurrengo solasaldietan
euskaraz egiteko adorea izango du agian!

Hezkuntzan irakasten den euskara landuari oztoporik ez egitearren, mintzaira hau,


lagunartean ahoz erabiltzekoa denez gero, idatzi gabe, ahoz bakarrik irakatsi beharko zaie ikasle
euskaldun berriei.

Hizkera arrunt honi agian norbaitek behe-mailakoa baleritza ere, gogoan har beza,
euskaldun isilak mintzarazten baditu, euskara plazara jalgi eta salbu izango dela.

Gainera, ez dezagun ahaztu euskara landuan ere egitura errazten dela, adibidez, aditzei
dagozkien laguntzaileak ezkutatuz, arazorik gabe gramatikak onetsitako perpausak egiten direla:

4> Goizean goiz jaiki, kafea egin eta croissant goxoak ekarri dizkizut.
(-edo- Goizean goiz jaiki naiz, kafea egin dut eta croissant goxoak ekarri dizkizut.)
5> Guztiok hamaika aldiz esan arren, ez ziguten kasurik egin.
(-edo- Guztiok hamaika aldiz esan bagenien ere, ez ziguten kasurik egin.)
6> Tori larunbatean utzitako ehun euroak.
(-edo- Har itzazu larunbatean utzi zenizkidan ehun euroak.)

Laburbilduz, proposamen hau edo helburu honetako beste bat gauzatzen bada, euskara
landua ikasi ez ezik, jakina, kalean mintzatzeko tresna malguagoa eta erabilgarriagoa ere izango
dute euskaldun berriek lasaiago eta etengabe mintzatzeko, euskarak hirugarren erronka ere gaindi
dezan.

3
www.fontaneda.net
Harira jo baino lehen, hona hemen euskaldun zahar eta berriei zuzendutako

-O H A R N A G U S I A-
Edonorekin hizketan hasterakoan lehenengo hitza euskaraz esatea.2 Solaskideak, bera ere
euskalduna bada, euskaraz jarrai dezake, eta horrela ez dugu euskaldunen arteko solasik galduko:

Kaixo. kalean edonor agurtzean


Agur. edonor agurtzean
Mesedez. kalean zerbaiten eske norbaitengana jotzean
Egunon. edonon zerbitzatua izaterakoan
Bi txartel, mesedez. edozertarako txartelak erostean
Olatzekin, mesedez. telefonoz deitzean
Bai, esan. telefonoz erantzutean

AHOZKO HIZKERA ARRUNTERAKO OHARRAK

Galdegaiari dagokionez, zorrotz ez izatea, aitzitik, aditza lehenbailehen esatea. Hurrengo


adibidean lehenengo saria azpimarratu nahi badugu ere, adibideko hurrenkera erabil dezakegu,
galdegaia azpimarratzeko ahozko hizkerak (doinua, keinua etab.) beste tresna batzuk baditu eta:

Junkalek irabazi du lehenengo saria Irungo Eleberri Lehiaketan


(Junkalek Irungo Eleberri Lehiaketan lehenengo saria irabazi du.)

Ikus 2. orrialdean 2> adibidea.

Indikatiboko laguntzaileak bakarrik erabiltzea.

NOR laguntzaileak, orain, lehen eta geroaldian, baita joko trinkorik ezagunenak ere
(egon, joan, etorri, ibili) erabiltzea:

naiz nintzen nintzateke


zara zinen zinateke
da zen litzateke
gara ginen ginateke
zarete zineten zinatekete
dira ziren lirateke

Antzokitik nator.
Berandu etorri dira.
Astero etortzen zineten.
Pozik etorriko ginateke.

2
Sobrino Arantxari esker.

4
www.fontaneda.net
NOR-NORI eta NOR-NORK jokoetatik orainaldiko NOR HURA laguntzaileak bakarrik
erabiltzea, baita joko trinkorik ezagunenak (eduki, eraman, ekarri, jakin, esan) :

zait dut
zaizu duzu
zaio du
zaigu dugu
zaizue duzue
zaie dute

Oporra daukagu.
Txakurra galdu zaio bizikideari?
Txostena ekartzen dute goizero.
Oso ona irudituko zaizu antzerkia.

Gainerako laguntzailerik ez erabiltzea. Kaleko hizkeran perpauseko NOR, NORI, NORK


pertsonak eta aldia adierazten badira, solaskideek ondo ulertuko dute, ideia nabari dago eta:

Gauero zuek gu gonbidatzen afaltzera.


(Gauero afaltzera gonbidatzen gaituzue.)
Atzo zuk utzi guri ehun euro, eta nik itzuliko bihar.
(Atzo ehun euro utzi zenizkigun, eta bihar itzuliko dizkizut.)
Iaz gurasoei gertatu gauza bera.
(Iaz gurasoei gauza bera gertatu zitzaien.)

Ikus 3. orrialdean 4,5,6> adibideak, euskara landuan ere laguntzaileak


ezkutatzen.

Indikatiboa baino besterik ez erabiltzea.

Subjuntiboa beti –TzEKO ala –TzEA atzizkiez egitea:

Zuk arazoak argi ikusteko.


(-edo- Arazoak argi ikus ditzazun.)
Eskatuko duzu Udalak guri baimena emateko?
(-edo- Udalak baimena eman diezagula eskatuko duzu?)
Nahi dut zuk Jonei egia esatea.
(Zuk Joni egia esatea -edo- esan diezaiozun nahi dut.)

Agintera ZU edo ZUEK pertsonetan, gehienetan, hasieran jarriz aditzaren izenaz egiten
da, laguntzailerik gabe:

Ekarri muxu bat.


(-edo- Ekarkidazu -edo-Ekar iezadazu muxu bat.)
Etorri hona.
(-edo- Zatozte -edo- Etor zaitezte hona.)
Hartu zeure txartela.
(-edo- Har ezazu zeure txartela.)

5
www.fontaneda.net
Lagunarteko hizkeran, ZU-ZUEK ez ezik, gainerako pertsonetan ere gauza bera egitea:

Konpondu zuk guri kontratua, mesedez.


(Konpon iezaguzu kontratua, mesedez.)
Hurbildu zuek saltzaileari.
(Hurbil zakizkiote saltzaileari -edo- Hurbil zaitezte saltzaileagana.)
Bukatu guk lana lehenbailehen.
(Buka dezagun lana lehenbailehen.)
Egina izan zure nahia.
(Egin bedi zure nahia -edo- Zure nahia egin dadila.)
Erantzun zuri ikasleek.
(Erantzun biezazute ikasleek -edo- Ikasleek erantzun diezazutela.)

Bestalde, subjuntibo eta aginterako aditz trinko ezagunei eustea:

Hala bedi.
Goazen kalera.

Baldinera erabili beharrean, egitura jokagabeak erabiltzea:

Zuk niri txanpona erakutsiz gero, nik balioa esango.


(Txanpona erakusten badidazu, balioa esango dizut.)
Zuek gu autoz eraman ezik, tranbiaz joango.
(Autoz ez bagaramatzazue -edo- eramaten ez bagaituzue, tranbiaz joango gara.)

Ahalera erabili gabe, indikatiboko ahal izan eta ezin izan aditzen bitartez egitea:

Ezin ginen etorri lehenago.


(-edo- Ezin gintezkeen lehenago etorri.)
Orain nik zuei eman ahal argibide guztiak.
(Orain argibide guztiak eman diezazkizueket -edo- eman ahal dizkizuet.)

Singular eta pluraleko atzizkiak bakarrik erabiltzea. Plurala eta mugagabea ahoz askotan ia
berdinak izanik, eta numero hurbilak baztertuta, singularra eta plurala bakarrik erabiltzen
baditugu, ama-hizkuntzari hurbilduko zaio eta solasa errazagoa izango dugu:

Hori ikusi dute zure etxean, zenbait etxeetan ala etxe guztietan?
(Hori zure etxean, zenbait etxetan ala etxe guztietan ikusi dute?)
Guk erosiko opariak amarentzat, bilobentzat eta haur askoentzat.
(Amarentzat, bilobentzat eta haur askorentzat erosiko ditugu opariak.)
Joango naiz senarrarekin, osaba-izebekin eta zenbait lankideekin.
(Senarrarekin, osaba-izebekin eta zenbait lankiderekin joango naiz.)
Hori badakite ugazabak, bezeroek eta anitz langileek.
(Hori badakite ugazabak, bezeroek eta anitz langilek.)

Ikus 3. orrialdean 3> adibideko euskaldun zaharraren ahoskera.

NOR kasuan, ordea, mugagabea izan behar dugu gogoan, atzizkirik gabe berezia da eta:

Bazkarira etorriko dira gurasoak, zure emaztea eta zenbait lagun.


(-edo- Gurasoak, zure emaztea eta zenbait lagun etorriko dira bazkarira.)

6
www.fontaneda.net
Aditzak atzizkitzeko, jokatu gabeko egiturak erabiltzea, aditz jokatuak baztertuz:

Atzo iruditu niri zuzendariak hurrengo bileran guri ematea lana.


(Hurrengo bileran zuzendariak lana emango digula –edo- zigula iruditu zitzaidan atzo.)
Zure izeba ikustean, eman goraintziak.
(Zure izeba ikusten duzunean, eman -edo- emazkiozu goraintziak)
Isilik geratu ziren, guri esan nahi ez izateagatik.
(-edo- Isilik geratu ziren, esan nahi ez zigutelako)
Nik ez dut esan Ainara bihar etortzerik.
(Ez dut esan Ainara bihar etorriko denik.)
Iaz nik zuek ezagutzetik, zuek ez eman oraindik telefono-zenbakiak.
(Iaz ezagutu zintuztedanetik, oraindik ez dizkidazue telefono-zenbakiak eman.)

Beste modu batez, galdetzaile-izenordainen bidez egitea:

Atzo iruditu niri ze zuzendariak hurrengo bileran guri emango lana.


(Hurrengo bileran zuzendariak lana emango digula –edo- zigula iruditu zitzaidan atzo.)
Isilik geratu ziren zeren ez nahi guri esan.
(Isilik geratu ziren, esan nahi ez zigutelako.)
Nik ez dut esan ze Ainara etorriko bihar.
(Ez dut esan Ainara bihar etorriko denik.)

Erlatiboa ere izenordain galdetzaileen bidez edo aposizio moduan egitea:

Ehun euroak, zein larunbatean zuek utzi guri, nik bihar itzuliko.
(Larunbatean utzi zenizkiguten ehun euroak bihar itzuliko dizkizuet.)
Mendia, non atzo zuk hartu perretxikoak, gaur dago elurrez beteta.
(Gaur elurrez beteta dago atzo perretxikoak hartu zenitueneko mendia.)
Oraindik saldu gabe dago etxea, iaz guk erosi nahi etxea.
(Oraindik saldu gabe dago iaz erosi nahi genuen etxea.)
Bezeroek egin eskaera saltzaileari, goizean zurekin gosaldu saltzaileari.
(Goizean zurekin gosaldu duen saltzaileari egin diote eskaera bezeroek.)

Baldin erlatiboko ekintza burutua eta isilekoa NOR badira, –TAKO atzizkiaren
bitartez egitea:

Gaur goizean zuk esandakoa ergelkeria hutsa da.


(-edo- Gaur goizean esan duzuna ergelkeria hutsa da.)
Niri oso gustatzen Coixetek zuzendutako filmak.
(Oso gustatzen zaizkit Coixetek zuzendu dituen filmak.)

Perpaus elkartuak sahiesten saiatzea:

Nire ustez, bihar ekarriko dute mahai berria.


(-edo- Mahai berria bihar ekarriko dutela uste dut.)
Herenegun alkateak guri esanda, ez da eraikiko ezko-museoa.
(Ezko-museoa eraikiko ez dela esan zigun herenegun alkateak.)
Zuek larunbatean utzi guri ehun euro, nik bihar itzuliko.
(Larunbatean utzi zenizkiguten ehun euroak bihar itzuliko dizkizuet.)
Atzo zuk hartu perretxikoak mendian, gaur dago elurrez beteta.
(Gaur elurrez beteta dago atzo perretxikoak hartu zenitueneko mendia.)

7
www.fontaneda.net

ZER DELA ETA AHOZKO HIZKERA ARRUNTA?

Edozein hizkuntza hiru hizkeratan gauzatzen da. Euskara, ordea, lautan.

1.- ETXEKO HIZKERA, haurrek etxean berez eskuratzen dutena. Hiztunek eguneroko bizitzan
mintzatzeko gaitasun bera dute, hizketan betetzen dituzten arau gramatikalak ohartu gabe ere.

–Euskal Herrian euskaldun zaharren hizkera da.

2.- HIZKERA LANDUA, mendeetan zehar apaizek, filosofoek, hizkuntzalariek, idazleek,


kontariek, politikariek eta zientzialariek etxeko hizkera landuz sortu dutena. Hizkera landua ez da
berez eskuratzen, hezkuntzan ikasi behar da, eta guztiek ez dute gaitasun bera; adibidez, hizlari
batzuk aspergarriak dira, baina hizlari onei entzutea, hizkera landua oso ondo erabiliz
atsegingarriak direnez, gozamena da.

– Euskal Herrian euskara landua da.

3.- KANPOTARREN HIZKERA. Edozein hizkuntzaren ikasle atzerritarrek hizkuntza landu hori
ikasten dute, nork bere ama-hizkuntzatik. Beraz, ez dute hizkuntza berri hori berez eskuratzen eta
guztiek ez dute gaitasun bera: ikasle askok akatsak egiten dituzte eta arintasunik gabe mintzatzen
dira.

– Baina trakestasun hori beraien arazoa da.

4.- Euskal Herrian, berriz, kanpotarrak bezalako ikasle-mota berezi bat dugu: euskaldun berriak.
Hauek ere euskara landua ikasten dute beste ama-hizkuntza batetik. Horregatik, ez dute euskara
berez eskuratzen eta guztiek ez dute gaitasun bera: euskaldun berri askok, akatsak eginez eta
arintasunik gabe mintatzen direnez gero, erdaraz egin nahiago dute.

– Baina trakestasun hori ez da beraien arazoa, euskararen arazo larria baizik, euskaldun
berriak ez dira kanpotarrak, gure herrikideak baizik, eta euskaldun guztien %35 direnez
gero1, euskararen biziraupena eta garapena beraien esku ere daude eta.

Euskaldun berriek hizkera malgutzeko eredua euskaldun zaharren mintzairan dutela


argudiatzen dute batzuek. Eredu hau euskaldun hirietan kalean dago, baina erdaldun
giroko hirietan, euskaldun zahar gutxi-gutxi izanik, ez dago eredu hori, eta beraz
euskaldun berrien solasak beste euskaldun berriekin egiten dira gehienetan. Eta gogoan
hartu behar dugu euskaldun berriak, totelka eta akatsak egiten mintzatzen badira ere, beti
saiatzen dira euskara jatorraz egiten, bestela euskara traizionatuko luketelako ustean.

Zerbait egin behar dugu euskaldun berriek hizketan dituzten oztopoak kentzeko,
behintzat leuntzeko, eguneroko bizitzan euskaraz egiteko adorea izan dezaten. Hauxe da
nire proposamenaren asmoa: euskararen arau gramatikalak malgutuz, kaleko solasaldietan
laguntzeko, HIZKERA ARRUNTA moldatzea.

1
2011ko V Inkesta Soziolinguistikoa, Eusko Jaurlaritza, 31-32. orr.

You might also like