1.gaia Fisio

You might also like

You are on page 1of 3

JATE ETA EDATEAREN FISIOLOGIA. 1 GAIA.

ELIKATZEAREN GARRANTZIA:
Elikatzea ezinbestekoa da bizirik irauteko. Gainera elikagaik modu eraginkorrean lortzen
dituena aukera gehiago dauzka bizirik irauteko.
Elikatzean eragin handia izan du garapen teknologikoan. Atzera elikadura bat dago
elikatzea eta garapen teknologikoaren artean. Denbora librean tresnak egitean elikadura
hobetu eta denbora gehiago tresna berriak egiteko izango dugulako.
Gainera elikatzea garrantzi ekonomikoa du, gaur egun jende asko lan egiten du
elikagaigintzan. Nutrizioak merkatuaren inpaktua jasaten du.
ENERGIAREN MANEIJUA:
Energia behar dugu metabolismo basalerako eta jarduera fisikoak burutzeko.
Metabolismo basala atsedenean burutzen dugun metabolismoa da, prozesu fisiologiko
arruntak aurrera eramateko, hala nola, odola garraiatu eta bihotz ponpaketa. Jarduera
fisikoa egitean energia gehiago gastatzen dugu. Jarduerak kontzienteki naiz
inkontzienteki egin daitezke.
Modu intermitente batean lortzen ditugu nutrienteak. Ingestan lortu behar ditugu
nutrienteak energia lortzeko, egiturak konpontzeko eta egiteko. Honetaz gain bero
moduan galduko da beti energiaren zati bat.
ELIKATZE-ESTRATEGIAK:
Nahiz eta animalia asko egon, elikatze-estrategia gutxi daude. Xurgapena elikatze-
estrategia bat da, landareek erabiltzen dutena.
Beste estrategia bat, hortzen eta mokoen erabilpena da, guk erabiltzen duguna.
Elikagaiak ahora sartu eta murtxikatu egiten ditugu.
DIGESTIO-APARATUAK
Hydra ez du digestio sistemarik. Platermintoan lehenengo digestio sistema ikus daiteke.
Hemen ikus daitekeen digestio-apartua oinarria da gainontzeko animalientzat eta lau
egitura hauek komunean dituzte:

 Harrera: elikagaien prozesamendu minimoa egiten da.


 Garraioa eta biltegiratzea: esofago + urdaila
 Digestio eta nutrienteen xurgapena: heste mehea
 Ur xurgapena bukatu eta gorozkien kanporaketa: heste lodia + uzkia
Digestio sistemari esker ez dugu denbora guztian jaten egon behar eta elikagai gehiago
har ditzakegu aldi batean.
Ingurunea, txoko berriak.
Honen ondorioz, abantaila ebolutiboa izan da digestio aparatua. Horregatik mantendu
egin da digestio aparatua.

GIZAKION GARUNA
Homo erectus 2 milioi urtetik -400000 urtera bizi izan zen hominido bat izan zen. Homo
erectus ez zen gure arbaso zuzen bat.
JATE ETA EDATEAREN FISIOLOGIA. 1 GAIA.

Hominidoen ezaugarri batzuk H.erectus-en aurki daitezkeenak eta komunean edo oso
antzekoak daude H.sapiensen:

 Ikusten da bipedalismoa, bi hanketan ibiltzeko gaitasuna


 Altuera nahiko altua, guk baino baxuagoa. Aurrekoak baino altuagoa.
 Digestio aparatuaren tamaina txikiagotu egin da aurreko hominidoekin
konparatuz.
 Asko txikiagotu dira murtxikatzeko egituren tamaina. Buru hezurraren tamaina
txikiagotu da, murtxikatzeko egiturek ez dute hain soporte handia behar.
Gutxiago murtxikatu behar zen aurrekoekin konparatuz
 Garun handiagoa aurreko hominidoekin konparatuz. 1000cm3.
Homo Sapien desberdintasuna: garuneko tamaina handiagoa da (1300-1400cm3).
Garuna oso egitura garrantzitsua eta energetikoki garestia da. Energiaren %25
suposatzen du etengabe, ikasten gaudenean eta lotan ere.
Hipotesi bat azaltzeko zergatik garuna handitu zen:
Dietaren aldaketa oso garrantzitsua garunaren garapenen. Pentsatzen da hominidoak
dietan aldaketa handi bat egin zutela, zeinek faboratu zuen garunaren aldaketa eta
handipena. Dietaren aldaketa hau haragiaren kontsumoa da. Orain dela 6 milio urte
primateak baso tropikaletan bizi ziren. Gutxika gutxika sabanak kolonizatu eta oso erraz
lortu landareak eta fruituak. Orain dela 3 milioi urte eguraldi aldaketa bat egon zen eta
sabanak lehortu ziren. Momentu larria izan zen han bizi ziren animalientzat. Hango
primate gehienak hil ziren. Bizirik jarraitu zutenen artean batzuk haragia sartu zuten
bere dietan batzuk, beste batzuk, aldiz, landareak jaten jarraitu zuten. Landareak jaten
zutenak txinpantzeen arbasoak dira, haragia jaten zutenak, gure arbasoak diren
bitartean.
Hainbat puntu beltz daude hipotesi honetan:
Haragia kontsumitzen hasi, baina haragia nondik? Ehiztariak edo sarraskilariak? Bizi
zegoen animaletik edo hiletik hartzen zuten haragia? Ikerlariek faboratzen dute
sarraskilariaren ideia. Haragia gutxika sartu zen gure dietara animalia hil berrietatik, ez
zutelako gorputza inmunologikoki oso prestatua.Hezur muina kontsumitzen zela
pentsatzen da, mikroorganismo gutxiago edukiko duelako, denbora gehiago kostatzen
zaielako honaino iristea.
Beste puntu beltz bat da haragiaren prozesamendua. Haragia nola kontsumitzen
zuten kozinatuta edo gordinik? Tresna bereziekin egiten zuten haragiaren
prozesamendu mekanikoa, nutrienteen lorpena erraztuz. Honela lortzen zuten haragia
egosi gabe jan ahal izatea erraz..
Gainera beste nutriente batzuk sartu: haziak…
Garun mantenimendua
Pentsatzen dute beste faktore bat, oinarrizko metabolismoaren tasa handitze zela. OM
tasa handiagoa izatean errazten du garunaren mantenimendu energetikoa.
Gizakiok garatu dugu gantza metatzeko gaitasuna. Horrela da errazagoa garuna
elikatzea.
JATE ETA EDATEAREN FISIOLOGIA. 1 GAIA.

You might also like