You are on page 1of 3

JATE ETA EDATEAREN FISIOLOGIA.

2 GAIA

PORTAERAREN GARUN KONTROLA

Gure garuna bereizten ditu sariak eta zigorrak.

Saria: plazerra ematen duena. Animalia edo gizakia esfortzutako da lortzen saiatuz.

Zigorra: ondoeza eragiten duena. Animaila edo gizakia saihesten saiatuz.

Garuna edozein portaeraren aurrean sari eta zigor posibleak baloratu eta erantzun bat
gauzatuko du, jokaera deritzona.

Sistema sentsorialen bidez informazioa jasotzen dugu. Prozesamendua garunean


ematen da. Gero gure erabakia sistema efektoreen bidez egingo dugu. Erantzun motorra
emango da.

JATEAREN JOKABIDEAREN GARUN KONTROLA

Gosea eta asetasunaren arteko orekan oinarritzen da. Hau da bi sentsazio kontrako.
Elikatze portaeran oso garrantzitsua da informazio sentsoriala. Hau barne seinaleetatik
dator gehienbat. Adibidez intsulina maila. Barneko seinaleak erabiliz garunak daki gose
edo ase garen.

Estimulu baten aurrean, gose bagara saria handiagoa da ase bagara baino.

JATEAREN JAKABIDEA BALDINTZATZEN DUTEN SENTSAZIOAK:

1. GOSEA

Elikagaiak bilatzera eta jatera bultzatzera gaituen sentsazioa.

Hipotalamoko nukleo lateralari begiratu behar diogu, horko neuronak estimulatzen dira
jaten dugunean baldin eta gose bagara. Ekintza potentzialak sortuko dituzte eta guk
plazerra nabarituko dugu. Sari bikaina izango da.

2. ASETZE PROZESUA

Jateari utzi (edota uko) egiteari bultzatzen gaituen prozesua. Mekanismoa: ekintza
potentzialen (hipotalamoaren nukleo lateralean) sorrera txikiagotzen da eta plazerraren
sentsazioa txikitzen doa.

3. ASETASUNA

Janaria bilatzera eta jatera bultzatze EZ gaituen sentsazioa.

Asetasuna finitoa da eta gosea agertuko da berriro.

6
JATE ETA EDATEAREN FISIOLOGIA. 2 GAIA

4. ASETZE SENTSORIO ESPEZIFIKOA

Elikagai zehatz batek asetzen gaitu, beste batek ez. Jan eta ekintza potentzialak daude,
jaten duzun neurrian ekintza potentzialak murrizten doaz. Bat batean elikagai berri bat
agertu eta sari modura ikusiko da eta ekintza potentzialak berriz agertuko dira.

Hau oso garrantzitsua elikagai barietatearen kontsumorako.

Asetze sentsorio espezifikoa zentzumenetan oinarritzen da.gainera espezifikoa da, ez


da orokorra edo erabatekoa. Espezifikoa da eliakgai batekiko. Hau ere epe luzara ere
ager daiteke.

Gaur egun asetze honi esker obesitatearentzako arrisku handiagoa dago, gehiegizko
elikatzearen ondorioz.

5. BULTZATZE SENTSORIALA

Plazerra handituz doa jatearen lehenengo momentuetan eta horrela jaten jarraituko
dugu. Adierazpen ikusgarriena, pertsona baten abiadura jatean da. Jaten dugunean,
lehenengo momentuetan azkar, jaten goazen heinean moteltzen goaz jatearen
abiadura. Pertsona guztienetan normalean honela ikusten dugu jatearen portaera.

Plazerraren intentsitatea handiago izango da bigarren koilarakadarekin eta hare


handiagoa hirugarrenarekin, jaten jarraitzeko. Baian gero jaten goazen heinean plazerra
murriztuko da. Plazerra murrizten denean, moteltzen da jateko abiadura.

Elikatze portaera normala bada honela ikusiko da bestela, asalduraren bat egongo da.

Honekin ziurtatzen dugu, elikagai batetik kopuru minimoa jango dugula.

Amigdaletan kudeatzen da, barneko garuneko egitura bat da. Ornodun guztiek daukate
amigdala. Amigdalako lesioen ondorioz askoz gehiago kostatzen da elikagai bat jatea.

Bultzatze sentsoriala asetze sentsorio-espezifikoarekin bat datoz.

Gaur egungo gizartean, bultzatze sentsoriala tragedia bat da, obesitaterantz eramaten
gaituelako.

6. ASETASUN BALDINTZATUA
Elikagaiaren eduki energetikoak sortzen du. Bizitzan zehar ikasten dugun zerbait da.
Garunak kalkulatzen du elikagai bat kontsumitu ostean gosea sentitu arte.
Adibidea: tostadak. Gosaltzeko tostada bat jan ordez bi hartzen ditugu garunak
badakielako bestela ez dela nahikoa izango hurrengo otordura arte jan gabe egoteko.

7
JATE ETA EDATEAREN FISIOLOGIA. 2 GAIA

You might also like