You are on page 1of 5

IZENA:

EMAKUMEAREN LEKUA EKONOMIAN DUELA BOSTEHUN URTE


(579 HITZ)

Nahiz eta XXI. mendean egon, beharrezkoa da oraindik emakumearentzat


eskubide asko errebindikatzea, baina Euskal Herriko emakumeek ezagutu
dituzte garai hobeak: XVI. mendean esate baterako, botere handia zuten euskal
gizartean. Horrela kontatzen du behintzat Jose Antonio Azpiazuk Mujeres
vascas: sumisión y poder izenburupean idatzi duen liburuan. Eta badauka
baieztapen hori egiteko arrazoirik. Jose Antonio Azpiazuk XVI. mendeko
merkataritzari buruz egin zuen bere tesia eta horretarako informazio bila
zebilela, merkataritza arloan (hain arlo modernoa garai hartarako) emakume
asko agertzen zela konturatu zen. Datu horrek harritu egin zuen, eta tesia bukatu
ondoren dokumentazio gehiagoren bila hasi zen, gai hori nolabait argitzeko
asmoz. Dokumentu pilo bat aurkitu zuen, ‘nahiko adierazgarriak eta gure men-
talitatetik kanpo gelditzen direnak”.

XVI. mendean euskal gizarteak garapen indartsua ezagutu zuen


ekonomia arloan eta ondorengo hiru mendeetan, berriz, beherakada gertatu zen.
Zer esan nahi du horrek? Azpiazuren aburuz, “euskal emakumeak, gizarteko
baldintzek aukera eskaini ziotenean, gauza handiak egiteko ahalmena zuela
erakutsi zuen”.

XVI. mendean euskal herritarra ez zen baserritik bakarrik bizi, batez ere
Gipuzkoan eta Bizkaian. Are gehiago, baserria industriari begira, edota
industriaren menpe, garatzen zen. Garai hartako gizartearen motorrak industria
eta merkataritza ziren, eta ingurune horretan euskal emakumeek garrantzi
handiko papera bete zuten, bai garraio lanetan ibiltzen zirelako, bai itsasontziak
eraikitzen zituztelako eta horien jabeak zirelako, baita euren konpainiak sortzen
zituztelako ere, gaur egun ezagutzen dugun moduan, euren dirua inbertituz.
Azpiazuk dioenez, nahiz eta legeak ez lagundu, are gehiago, ia-ia legeen
kontra, emakumeek izugarrizko boterea zuten, euskal gizarteak berak emanda
gainera. Garai hartako legeak ez zuen emakumea aintzat hartzen, legearen
egilea eta titularra gizonezkoa zen. Emakumea garai hartan ezkontzeko edo
elizarako zen, eta ez batean eta ez bestean sartzen ez zena, nolabait esateko,
susmagarri bihurtzen zen: “Orduan emakumeek gizonaren baimenarekin, gizo-
naren baimenik gabe zein gizonaren borondatearen aurka hartzen zituzten
askotan erabakiak. Ondorioz, historiak ukatu eta ezkutatu egin du errealitate
hori. Botere hau industrian ez ezik elizan ere islatzen zen. Elizan ez zuen
emakumeak agintzen, baina asko sartzen zen; serorek eragin handia zuten,
sakristietan batez ere, baina baita ekonomia arloan ere, oihalak egitera eta
dedikatzen zirelako”.
Bitxikeria moduan, Azpiazuk honako hau azaltzen du: “Burdingintza, berez,
gizonezkoen mundua zen. Burdinoletan lanean aritzen zirenak gizonezkoak
ziren, baina kasu askotan diru kontua emakumeen ardura izaten zen. Oso
adierazgarria da Legazpikoaren kasua: jabea emakumea zen, administrazioa
emakumeen esku zegoen eta astero soldata jasotzera joaten zirenak ere emaku-
meak ziren, langileen emazte, arreba edo alabak. Antzeko zerbait gertatzen zen
Arrasaten altzairuarekin. Garai hartako dokumentu batean agertzen denez
(hasta las mujeres están implicadas en el negocio del acero), emakumeak
negozioan aritzen ziren, ez hango langileei laguntzen’.
Zer dela eta lortu zuen XVI. mendeko emakumeak horrenbesteko boterea?
Bada, gizona asko irteten zelako kanpora, ikazkintzan, burdingintzan, itsasoan,
garraioan... jardutera. Hori izan zen sorburua; beraz, familiaren etorkizuna
emakumearen esku geratu zen eta horrek esparru familiarretik kanpo esku
hartzera behartu zuen.
Onartzen ote zuten garai hartako gizonezkoek botere hau? Ala orduan ere
matxistak ziren? Azpiazuk berak ez omen daki zein izan zen gizonezkoen
erantzun zuzena, baina dokumentu ofizialetan agertzen bada halako emakumeak
bere borondatea egin zuela, nahiz eta gizonak nahi ez, horrek onartzen zela
esan nahi du, bestela ez zer idatzirik agertuko. Dokumentu ofizialek aukera hori
emateak legearen egitura itxian zulo asko zeudela esan nahi du, eta emakumea
horietaz baliatzen zela’.
Baina emakumeak ondorengo mendeetan galdu egin zuen gizartean zuen leku
eragile hori. Arrazoiak? Alde batetik, bere pentsamoldea kontuan izanik, elizak
ez zuen eragin gutxi eduki horretan. Bestetik XVI. mendearen bukaeran
gerrateak eta izurriteak izan ziren, eta horiek ekonomia arloan beherakada
izugarria eragin zuten.

M. Egimendi. Aizu! 187 zk.


Ikaslea: gela:

Emakumearen lekua ekonomian duela bostehun


urte
1) Irakurritako testuaren arabera, Euskal Herriko
emakumeek gaur egunekoak baino garai hobeak
ezagutu omen dituzte.. Zein garaiz hitz egiten ari
garela uste duzu?

a- K.a III. mendeaz


b- XVIII. mendeaz
c- XVI. mendeaz

2) Jose Azpiazu, ........................... egiten zebilela,


ohartu zen, merkataritza arloan jardun zuten
emakume askori buruzko informazioa dagoela.

a- Bere tesia.
b- Artikulu historiko bat.
c- Emakumeei buruzko elaberri bat.

3) XVI. mendean, Euskal Herriak “garapen indartsua”


ezagutu zuen. Zein arlotan, ordea?

a- Akelarreen kudeaketan.
b- Ekonomia arloan.
c- Salerosketetan.

4) Zein sektore ziren XVI. mendeko gizartearen motore?

a- Baserria bakarrik.
b- Baserriaz gain, industria eta merkataritza ere.
c- Baserria, abelzaintza eta ehungintza.

5) Garai haietan, eta aurretik aipatutako sektoreetan,


euskal emakumeek garrantzi handiko papera bete
zuten, hainbat gauzatan parte hartzen baitzuten:

a- Garraio lanetan, itsasontziak eraikitzen eta hauen jabeak izaten, dirua


inbertituz eta beraien konpainia propioak eratzen.
b- Garraio lanetan, itsasontziak garbitzen eta marinelen jantziak josten, dirua
gordez eta portuan arrainak salduz.
c- Marinelentzako jantoki eta ostatu kolektiboak sortuz.
6) Zein zen orduko legeek emakumeekiko azaltzen zuten
ikuspuntu eta jarrera?

a- Emakumea, gizona bezala, legearen egile eta titularra zen.


b- Orduko legeek espreski jasotzen zuten emakumeak menpekoak zirela, eta
are gehiago, esklabuak zirela.
c- Emakumea ez zen aintzakotzat hartzen.

7) Ekonomian zeresan handia izan zuten emakume


haiek...

a- Gizonaren baimenarekin, gizonaren baimenik gabe zein gizonaren


borondatearen aurka hartzen zituzten erabakiak.
b- Gizonarekin hitzartuta hartzen zituzten erabakiak.
c- Gizonak hartutako erabakiekin egiten zuten aurrera.

8) Elizari dagokionez, euskal emakumeek...

a- Zeharka eragiten zuten, sakristietan batez ere.


b- Mezak erabat baldintzatzen zituzten.
c- Apaizekiko harreman ezin hobea garatu zuten.

9) Zer dela eta lortu zuen XVI. mendeko emakumeak


horrenbesteko boterea?

a- Haurren heziketaren ardura eskolak hartzean, emakumea libreago gelditu


zelako.
b- Gizona maiz irteten zelako kanpora eta emakumeak, hauei bisitan joatean,
familia esparrua uzten zutelako.
c- Gizona maiz irteten zelako kanpora eta emakumeak, familiaren etorkizuna
bermatzeko, familia esparrutik kanpo esku hartzera behartua sentitu zelako.

10) Azpiazuren ustean garai hartako gizonezkoek


emakumeen botere hau nolabait onartzen zuten.
Zergatik du susmo hori?

a- Dokumentu ofizialetan, emakumezkoek botere handia zutela zegoelako


idatzia.
b- Dokumentu ofizialetan, emakumeak (gizonaren onarpenik gabe ere) bere
nahia betetzen zuela azaltzen delako.
c- Dokumentu ofizialetan, emakumeek sortutako konpainien berri ematen
zelako.

You might also like