You are on page 1of 5

Koronabirusa

EUSKAL HERRIA GUTXIENEKO ZERBITZUETAN


JARTZEKO UNEA DA

KAPITALA ALA BIZITZA. SISTEMA HAU DAGO GAIXO.


Egoera guztiz ezhokio baten aurrean gaude, emergentzia sozial egoeran. Lasaitasunez,
elkartasunez eta arduraz, premiazkoa da koronabirusaren hedapenari muga jartzeko neurriak
hartzea.

Era berean, gogoratu beharra dago koronabirusarena ez dela premiazko neurriak hartzea
eskatzen duen auzi bakarra, aitzitik, gero eta gehiago dira kapitalismoaren garapen suntsitzaileak
eragindako krisiak: larrialdi klimatikoa, ingurumena nahiz herritarren osasuna larriki kaltetzen
dituzten praktikak (Zaldibarko adibidea), gerra inperialistak, indarkeria matxista, migrazio olde
masiboak, gaixotasun berrien agerpena...

Koronabirusaren krisiak sistemaren hutsuneak agerian uzten ditu. Sistema bera dago gaixo:
 Ez dio zaintzaren gaiari konponbide egokirik ematen.
 Indibidualizazioa bultzatzen du eta ez du auzolanaren kultura sustatzen egoerari aurre
egiteko.
 Ekonomia lokalaren eta lan duinaren aldeko apustua egin ordez, ekonomia globalizatuaren
eta lan kostu merkeen alde egiten du.
 Sektore publikoa oro har eta zehazki osasun sistema publikoa ahuldu egin du, nahiz
pribatizazio eta merkantilizazioaren alde eginez.
 Neurriak hartzeko orduan, ez ditu langileen egoera eta beharrak kontutan hartzen.
 Auzi honi dagokionean ere burujabetza falta nabarmena da: esaterako, Eusko Jaurlaritzak
edo Nafarroako Gobernuak eskualde bateko eskolak ixtea erabaki dezakete, baina ezin
dezakete erabaki dekretuz eskualde horretako lantokietan zaintzagatiko lizentzia
ordainduak ezartzea, eskumen hori Espainiako Gobernuaren esku dagoelako.

Sistemaren krisi berri baten aurrean gaude, edo zehatzago esanda, azken hamarkadan
azalarazitako krisi sistemikoaren beste agerpen bat dugu. Premiazkoa da koronabirusaren
hedapena eragoztea, noski, baina premiazkoa da, halaber, bizitza erdigunean jarriko duen eredu
berria eraikitzen hastea.

OSASUNA LEHENTASUN, BEHAR BESTE BALIABIDE KRISI


SANITARIOARI AURRE EGITEKO ETA KOLEKTIBO
AHULENAK BABESTEKO
Lehentasuna osasuna dela esan digute, hori lehenetsiz ulertu, onartu, bete behar ditugula hartzen
diren erabakiak. Herritarrok erantzukizunez eta arduraz jokatuko dugu. Instituzioei berdina egitea
eskatzen diegu, lehentasuna osasuna den neurrian, jar ditzatela gure eremuan dauden baliabide
sanitario guztiak krisi hau gainditzeko beharrezkoak diren neurrien mesedetan. Honako urratsekin:
 Osasun zerbitzu pribatua botere publikoen zerbitzura jartzea. Behin-behinean bada ere,
gainezka dagoen zerbitzu publikoak duen aterabidea da.
 Indartu ditzatela behar beste helduen egoitzetako langile taldeak, besteak beste,
kontratazio berriekin. Familiek ezin badugu joan, jarraipen zorrotzagoa behar badute
pertsona nagusiek, lan gehiago egin behar da eta gainezka daude jada.

1
 Lehenetsi dadila osasunaren defentsa neurrien bideragarritasun eta kostu ekonomikoaren
gainetik.

Premiazko neurri hauetatik harago, irakaspen estrategikoa atera beharra dago larrialdi honetatik:
zerbitzu publikoak ezin dira orain arte bezala murriztu eta pribatizatu; zerbitzu publikoak garatu
egin behar dira, herri ikuspegitik estrategikoak baitira.

EUSKAL HERRIA ZAINTZA HERRIA. GUTXIENEKO ZERBITZUAK


EZARRI. AUZOLANERAKO UNEA DA
Ez ohiko egoeran gaude, emergentzia egoera, osasun publikoan eragina duena. Eragile guztion
lehentasuna, kezka eta ardura izan behar da birusaren hedapena geratzea. Birusari aurre egiteko
egoera ahulean dauden herrikideak gogoan izanda, eta zaintza erdigunean jarrita, horrelako
egoera batean ere herriak herria zaindu behar duela aldarrikatzen dugu.

Koronabirusaren krisiak zaintza krisiaren gordintasuna agerian utzi du, haurrak kutsatu ez daitezen
etxera bidaltzearekin bat egoerarik zaurgarrienean diren aiton-amonen gain utzi du administrazio
publikoak zaintzaren ardura, kapitalaren eta bizitzaren arteko borroka honetan, berriz ere
kapitalaren logika eta interesak lehenetsiz.

Eta, gainera, zer nolako zentzua dauka eskolak eta azpiegitura publikoak ixtea eta, aldiz, enpresa
pribatu bakoitzari egoera nahi duen bezala kudeatzen uztea? Beste kontraesan bat: telelana
egitea gomendatzen ari zaizkigu hainbat esparrutan, baina zer gertatzen da fisikoki, industrian
edota merkataritzan lan egiten duten milaka eta milaka langile horiekin? Eta aurretik
aipatutakoaren ildotik: eskolak itxi behar badira, nola zainduko ditugu langileok geure haurrak?

Koronabirusaren hedapena mugatzeko pertsonen arteko harremanak mugatzea ezinbestekoa da,


ondorioz, Euskal Herria gutxieneko zerbitzuetan jarri beharko litzateke. Alegia, epealdi batez,
oinarrizko zerbitzuak mantendu (osasuna, elikadura, garbiketa, energia eta ura, helduen zaintza,
zerbitzu sozialak, garraio publikoa) eta bestelako ekonomia jarduera guztiak eten beharko lirateke.
Horretarako Gizarte Segurantzaren prestazio unibertsal bat sortzea planteatzen dugu, langilee
guztiei soldataren %100 bermatuko diena. Eta jakina, horren guztiaren kostu ekonomikoa
enpresek hartu beharko lukete bere gain. Etekinak daudenean aberasten diren horiek ordaindu
behar dute oraingo geldialdia honen kostea. Prestazio unibertsal hau finantzeko, enpresentzako
eta kapitaleko errententzako zerga berezia sortu behar da.

Hortaz, sindikatu eta patronalak hartutako estatu mailako akordioaren guztiz kontra gaude:
konponbidea ez da enpresen esku uztea Aldi Baterako EEE bidez jarduera noiz aktibatu edo
desaktibatzen den, hauek irabaziaren logikari soilik erantzuten baitiote. Interes orokorra gailendu
behar da, oraingo honetan osasunaren ingurukoa dena.

Aipatutako neurriaren inguruko gogoeta egitea proposatzen dugu. Eta bien bitartean iragartzen
dugu baliabide guztiak jarriko ditugula langileon lan osasuna defendatzeko eta hartu litekeen
edozein neurriren kostea langileongan eror ez dadin.

LANGILEEN OSASUNA ETA ESKUBIDEAK BABESTEKO


NEURRIAK ESKATZEN DITUGU
Aipatu bezala, une honetan gure lehentasuna langileon osasuna eta lan-eskubideak defendatzea
da. Eta kezkatuta gaude, Eusko Jaurlaritzak (Nafarroakoak atzeratu egin du) deitutako bileran ez
delako inolako proposamenik jarri mahai gainean langileen osasuna nahiz lan eskubideak
zaintzeko.

Lan Osasunari dagokionez, Osalanek eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren
Institutuak irizpide zehatzak finkatu eta horien aplikazioaren jarraipena egin beharko lukete; aldiz,
prebentzio neurrien zehaztapenaren ardura enpresen menpe dauden Prebentzio Zerbitzuengan

2
delegatu du. Gauzak horrela, ez dago bermatzerik enpresek behar bezala jokatuko dutenik.
Administrazio publikoa bera ere ez da zuzen jokatzen ari EAEn; adibidez Hezkuntza eta EHUko
garbiketako langileak, greban zirenak, lanera bueltatzera behartu dituzte baina haiekiko inolako
prebentzio neurririk gabe.

Egoera konpondu eta irizpideak zehaztu daitezen eskatzen diogu Osalani eta Nafarroako Osasun
Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari, eta irizpideok publiko egin eta hauek betetzea
kontrolatzea.

Lan eskubideei dagokionez, ez dago behar bezalako neurririk langileen soldata bermatzeko, ezta
kontziliazio beharrei behar bezala erantzuteko.

Aipatutako gabeziei erantzuteko neurri sorta prestatu du LABek. Gobernuei zein Patronalari
helaraziko diogu.

Kapitalak krisi hau langileen eskubideak are eta gehiago murrizteko erabili dezakeela jakitun,
edozein erasori aurre egingo diogu. Kapitalaren ordezkariak hasiak dira jada koronabirusak
2008koa baino okerragoa litzatekeen krisi bat sor dezakeenaren errelatoa sortuz, eta horren
aurrean argi aldarrikatzen dugu, garaian egin genuen bezala, krisia kapitalak ordain dezala.

EREMU SINDIKALARI BEGIRAKO NEURRIAK


Eremu sindikalean ere, eginbeharrak eta lehentasunak berrantolatu behar direla uste dugu. Zentzu
honetan:
- Epealdi baten Hauteskunde Sindikalak bertan behera uzteko akordioa lortu dugu gainontzeko
sindikatuekin.
- Premiazkoak ez diren lan arloko epaiketak atzeratzeko eskaria egin dugu.
- Martxoaren 26rako aurreikusitako LABen Biltzar Nagusi artekoa atzeratu dugu.
- Sindikatuan ere prebentzioa eta kontziliazioa bermatzeko neurriak hartu ditugu.

Gure sindikatuaren lehentasuna, langileen osasuna, zaintza eta lan eskubideak defendatzea da
eta horren mesedetan kokatuko ditugu geure baliabide guztiak.

LAN OSASUNA ETA LAN ESKUBIDEAK BABESTEKO


NEURRIAK
ENPRESEI ZUZENDUTAKO ESKAERAK
Lan osasuna:
 Protokoloari kasu egiteagatik lanera joan gabe geratzen dena guztiz babestua egongo dela
ziurtatzea.
 Lantokietan Lan Arriskuen Prebentziorako Ebaluazioak eguneratzea eskatuko dugu.
 Langile guztientzat berehalako informazioa eta formazioa.
 Enpresak protokoloa ezarri beharko du, langileak jakiteko zein neurri hartu behar diren
susmagarri den kasu baten aurrean edo benetako kasu batean.
 Arrisku larria eta berehalakoa.
Lan arriskuen Prebentzio legearen arabera 21-2 artikulua jarraituz:
- Lantokian egindako lanak Koronabirusaz kutsatzeko arrisku larria eta hur-
hurrekoa balekar, ..., langileek nagusi hurrenari jakinarazi eta zuzentzeko neurriak
hartuko ez balira lanaldia eten dezakete lanaldia eta lantokitik alde egin dezaket,
arriskua kontrolatzen ez den bitartean.

3
- Gehiengoaren erabakiz, ordezkaritza bateratuak edo prebentzio ordezkariek,
koronabirusaz kutsatzeko arrisku larria eta hur-hurrekoa dagoelako, langileen
jarduera gerarazteko adostu dezakete. Akordio hau berehala jakinaraziko zaio
enpresari eta Lan Ikuskaritzari.

 Kutsatua den langileari baja emango zaio. LABetik 100% osagarritzea eskatuko dugu.

 Kutsatua dagoen langilearekin harremana izan duten langileak etxera bidali behar dira,
baimen ordaindu batekin.

Enplegu Erregulazio Espedienteak eta aldi baterako EEEak


-Ez dugu Enplegu Erregulazio Espedienterik ez kaleratzerik onartuko.

-Ez dugu onartuko Aldi Baterako EEEen kostua eta kaltea langileon bizkar erortzerik, EAEko
eskola jangeletako langileekin egin duten moduan.

- Aldi baterako EEEa ezartzeko Eusko Jaurlaritza / Nafar Gobernuak enpresari baimena
emango balio ezinbesteko kausagatik:

- Enpresak iraunaldi mugatuko Aldi Baterako EEEaren alde egin behar du. Ez du logikarik
publikoki 15 egunetako aurreikuspenarekin jokatzea eta epe luzerako Aldi Baterako
EEEen jakinarazpenak jasotzen ibiltzea, gertatzen ari den moduan. Ez dugu onartuko.

-Langileek, suspentsioa irauten duen bitartean, langabezia jasoko lukete. Beraz, enpresak
langabezia soldataren %100 bermatu arteko osagarria egon behar da.

- Langileren batek langabezia jasotzeko eskubiderik ez balu, enpresak soldataren %100


bermatu behar du.

- Egoera kaleratzeak egiteko baliatzerik ez dugu onartuko. Lanpostu guztientzako bermea


ziurtatu behar da.

Oporrak
-Enpresek ezin ditu langileak gure oporraldia aldatzera behartu.

Zaintza: nagusiki seme alaben ikastetxeen itxierek sorturikoak:


 Madrilgo Gobernuak adierazi du laguntza bat sortzeko aukera legokeela egoera hauei
erantzuteko. Honen azterketa espezifikoa egingo du LABek eta bitartean diogu
EZINBESTEKO BETEBEHARRAGATIK BAIMEN ORDAINDU bezala kudeatu behar dela
zaintzagatiko baimena.

ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO ESKAERAK


 Estatuak bere gain hartu behar ditu:
Gizarte Segurantzaren kostu guztiak. Bajak, osagarriak, langabezi prestazioak
- Aldi Baterako EEEan egondako denboran kontsumitu den langabezia kontutan ez
izatea
 Estatua eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua:

- Osasun sisteman izango duen gain kostu guztia. Plantillak handitzea ere eskatuko dugu.
- Diru-funts publiko bat sortu: batez ere enpresa txiki eta ertainei laguntzeko (enplegua
bermatzeko, baimen ordainduak bideratzeko...).

- Zaintzarako lizentziak hartzeko diru laguntzak.

4
Euskal Herrian, 2020ko martxoaren 13an

You might also like