You are on page 1of 11

Elektrizitatea

DBH1. Bigarren hiruhilabetekoa


1. Korronte elektrikoa
1879an Edisonek bonbilla goria asmatu zuenetik, zeharo aldatu zen pertsona gehienen bizitza.
Elektrizitateak gure bizimodua aldatu du , lan egiteko modua, komunikatzekoa eta aisialdiaz
gozatzekoa.

Esan dezakegu elektrizitateak mundua mugitzen duela. Horregatik zaila da gure bizitza elektrizitaterik
gabe imajinatzea.

Elektrizitateak abantaila ugari eskaintzen ditu, erraz bihur baitaiteke beste energia mota bat:
1.1 Korronte elektrikoarekin eduki beharreko arreta
Deskarga elektrikoek karranpa txikietatik hasi eta erredura handiak sor ditzakete, baita heriotza sor
dezaketen giharren uzkurdurak ere.

Oinarrizko zenbait neurri hartu behar dira:

 Ez da tresna elektrikoen barrualdea ukitu behar sarean konektatuta dauden bitartean.


 Ez da inolako tresna elektronikorik ukitu behar piztuta dagoela eskuak eta oinak bustita
baditugu. Hezetasunak gure gorputzean korronte elektrikoa pasatzea errazten du. Horregatik
da hain arriskutsua bainugelan tresna elektrikoak erabiltzea.
2. Zirkuitu elektrikoak
Begiratu al duzu inoiz nola dabilen linterna bat? Linternaren etengailua ixtean, korronte elektriko bat
sortzen da elektroien kokalekua dela-eta. Korronte elektriko hori zirkuituaren osagaietatik igarotzen
da.

Ikusi beheko irudia.

Pila (sorgailua), bonbilla (hargailua), eramaile metalikoa eta etengailua (kontrol-elementua) dira
zirkuitu elektrikoaren osagaiak .

Pilaren energiak hodi batetik pilatik bonbillara doan eta berriz pilara itzultzen den korronte elektrikoa
sortzen du. Zirkuitua irekitzen badugu, ez dago korronte elektrikorik.

Oro har, zirkuitu elektrikoek generadorea,eramaileak eta kontrol elementuak dituzte.

2.1 Sorgailuak

Sorgailuek (pilak, bateriak, bizikletako dinamoak...) energia sortu eta zirkuitutik barrena bidaltzen
dute. Tentsioa edukitzea da haien ezaugarria.
Tentsioak karga elektrikoen mugimendua eragiten du, hau da, korronte elektrikoa. Korronte hori ibil
dadin, tentsio ezberdineko bi puntu behar dira.

Pilen tentsioa 1 eta 9 V artekoa izan daiteke. Pila guztiek bi polo dituzte: bat positiboa (+) eta bestea
negatiboa (-). Badirudi korrontea polo positibotik negatibora joaten dela, pilaren kanpoaldetik.

Sare elektrikoaren tentsioa 220 V-koa izaten da. Elektrizitatea zentral elektrikoetan sortzen da, eta
sarearen bidez eta kable luzeak erabiliz garraiatzen.

2.2 Eroaleak
Eroaleak kableak eta metalezko xaflak dira, eta generadorearekin (pila) eta hartzailearekin (bonbilla)
konektatzeko betebeharra dute. Kableen bidez, zirkuituko osagaiak konektatzen ditugu.

Kableak elektrizitatea oso ondo eramaten duten materialez egiten dira, kobrez adibidez.

 Metalak elektrizitatearen oso eramaile onak dira (kobrea, zilarra, urrea, etab.), bai eta
grafitoa (arkatzen minan dagoena) eta halako substantziak ere.
 Isolatzaileak deiturikoak elektrizitatearen eramaile txarrak dira (zura, beira, kortxoa, etab.).
Isolatzaile batzuk, plastikoa adibidez, eramaileak estaltzeko erabiltzen dira eta, modu
horretan, gerta daitezkeen deskargetatik babesten ditu pertsonak.
3.3 Hargailuak eta maniobrarako elementuak (kontrol elementuak)

Hartzaileek haietatik pasatzen den energia elektrikoa argi, bero, mugimendu edota soinu bihurtzen
dute. Korronte elektrikoaren joan-etorria maniobrarako elementuen bidez kontrolatzen da.

Bonbilla hargailua da. Korrontea pasatzen denean, filamentua gori jartzen da eta argia eta beroa
sortzen ditu.

Motorren kasuan, eragina du konektatzeko moduak. Korrontea bi noranzkoetan ibil daiteke;


korrontearen noranzkoa aldatzean, motorraren bira aldatu egiten da.

3.4 Eskema elektrikoak


Zirkuitu elektrikoak eskemen bidez adierazten dira:
Eskemetan, osagai bakoitzak ikur jakin bat dauka:

1. ARIKETA

Sartu MOODLE plataforman eta aztertu material hauetako zeinek balio duten korronte elektrikoa
eramateko.
3. Zirkuitu motak

3.1 Serieko zirkuituak


Serieko zirkuituetan, elementuak bata bestearen atzetik konektatuta daude. Korronte elektrikoa
pasatzeko bide bakarra dago.

Serieko konexioa ez da ohikoa. Ikus dezagun zer gertatzen den bonbilla bat falta denean edo
agortzean:

Serieko zirkuitu batean:

 Intentsitatea bera da zirkuituko puntu guztietan.


 Tentsioa osagai guztien artean banatzen da. Serieko zirkuitu bateko bonbillek distira
txikiagoa egiten dute banaka baino.
3.2 Zirkuitu paraleloak
Zirkuitu paraleloetan, pilatik ateratzen den korrontea zenbait bidetara banatzen da, eta bide horietan
daude hartzaileak paraleloan jarrita.

Etxeetako zirkuitu elektriko gehienak paraleloan daude. Ikus dezagun zer gertatzen den bonbilla bat
falta denean edo agortzean:

Zirkuitu paralelo batean:

 Korronte elektrikoa osagaiak dauden adarretan banatzen da.


 Osagai guztien tentsioa bera da. Bonbillek distira handiagoa egingo lukete seriean
konektatuta egongo balira baino.

3. ARIKETA

Nola egongo dira konektatuta motor bat eta bonbilla bat esaldi hauek diotena bete dadin?

MOODLE-EN EGITEKO
Proiektua: joko edo jolas elektrikoa
Proiektu honetan eraiki behar duzue mahi joko edo jolas elektriko bat. Mahai jolas elektrikoak bere
kaxa eta produktuaren diseinua eduki beharko ditu (marrazkia, logoa, argibideak, ...).

Materiala:
Material hau erabili ahal izango duzue:

 kartoia
 papera
 kola
 kableak
 bonbilla euskarriak
 bonbillak
 klipak
 enkuadernadoreak

Esteka interesgarriak:
 Elektrizitatea ezagutzen apunteak
 http://www.slideshare.net/javamoes/juego-elctrico
 http://www.slideshare.net/javamoes/juego-elctrico-mapas
 http://elblogdelprofesordetecnologia.blogspot.com.es/2010/04/prueba-tu-pulso.html
 http://elblogdelprofesordetecnologia.blogspot.com.es/2013/10/juego-de-preguntas-y-
respuestas.html
 http://pordosmangos.blogspot.com.es/2008/08/armate-el-juego-operacion.html

Bideo interesgarriak
 http://www.youtube.com/watch?v=aa6ek3-vOAA
 http://www.youtube.com/watch?v=egkYsCOVkL4

Gogoratu proiektuekin batera lan txostena egin behar dela.

Eta ez ahaztu zein den prozesu teknologikoa. Lan ona lortzeko jarraitu ezazu!!!
PROIEKTUA: JOKO-JOLAS ELEKTRIKOA
Proiektu honetan eraiki behar duzue mahi joko/jolas elektriko bat. Mahai jolas elektrikoak bere kaxa
eta produktuaren diseinua eduki beharko ditu (marrazkia, logoa...)

Materiala:
Material hau erabili ahal izango duzue:

 kartoia
 papera
 kola
 kableak
 bonbilla euskarriak
 bonbillak
 klipak
 enkuadernadoreak

Esteka interesgarriak:
 Elektrizitatea ezagutzen apunteak
 http://www.slideshare.net/javamoes/juego-elctrico
 http://www.slideshare.net/javamoes/juego-elctrico-mapas
 http://elblogdelprofesordetecnologia.blogspot.com.es/2010/04/prueba-tu-pulso.html
 http://elblogdelprofesordetecnologia.blogspot.com.es/2013/10/juego-de-preguntas-y-
respuestas.html
 http://pordosmangos.blogspot.com.es/2008/08/armate-el-juego-operacion.html

Lan-txostena
Gogoratu proiektuekin batera lan txostena egin behar dela.

Eta ez ahaztu zein den prozesu teknologikoa. Lan ona lortzeko jarraitu ezazu!!!

You might also like