You are on page 1of 2

Irailaren 5ean izendatu ziren lehen lau euskaltzainak: Resurreccion Maria Azkue, Luis

Eleizalde, Julio Urkixo eta Arturo Kanpion. 1919ko urte horretan bertan, hamabi euskaltzain


izendatzeko araudia onartu zen, eta honako kideak izendatu: Txomin Agirre, Piarres
Broussain, Jean-Blaise Adema, Erramun Intzagarai, Jose Agerre, Juan Bautista
Eguskitza, Raimundo Olabide eta Pierre Lhande. Resurreccion Maria Azkue izan zen
lehenengo euskaltzainburua, eta hamabi izan ziren lehen euskaltzain osoak.
Erakundearen helburuak era honetan agertzen dira lehenengo Arautegian: "1. Izkeraketz
eta gizarteketz, euskera ayolaz landu ta yagoten zain egotea, Bazkun aunen elburua da:
andik ere bere izena. 2. Zainbide bioi dagokienez, Sail bitan ere bereizturik euskaltzaiñak
beren arloan diardukete; euskal-ikerleen sailean, ta yagoleenean, lagun bakoitza bietan
dagokelarik".

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Denboraren poderioz, kopuru hori handitu egin da eta, egun, 24 dira euskaltzain osoak.
Euskaltzain osoez gain, urgazleak 150 inguru dira. Ohorezko euskaltzainak: J. Alliers, J.
Bilbao, J. Caro Baroja, Basarri, J. Etxaide, J. Garate, N. Holmer, J.M. Jimeno, B.
Larrakoetxea, G. Lopez de Gereñu, A. Martinet, S. Onaindia, R. de Rijk, H. W. Terence, P.
de Irizar eta Y. Zytsar. Euskaltzain osoen kopurua finkoa da, baina ohorezkoena eta
urgazleena beharren araberakoa da. Euskaltzain osoek hitza eta botoa dute, baina
gainerakoek hitza bakarrik.

1972ko uztailaren 29a. Hainbat euskaltzain, Aditz batua lanaren lehenbiziko zatia onartzean.


Ezkerretik eskuinera, zutik: Koldo Mitxelena, Iratzeder, Jean Haritschelhar, Alfontso Irigoien, Luis
Villasante, Jose Maria Satrustegi, Patxi Altuna eta Imanol Berriatua. Makurturik, Juan San
Martin, Jose Luis Lizundia, Joseba Intxausti Rekondo eta Xabier Kintana.

Euskaltzaindia, hasieran, bi ataletan banatu zen: ikerketa-atala, euskararen hizkuntza


arazoak bideratzeko, eta ariketa lana burutuko zuen atala, hau da, gizarteko arlo guztietara
euskararen erabilera bultzatuko zuena. Hasierako urteetan, batzarrak gazteleraz egiten
ziren, eta euskara batuarena izan zen erakundeak konpondu behar izan zuen arazoetako
bat. Halaber, garai hartan, neologismoak nabarmen ugaldu ziren eta, berauek arautu eta
onartu beharra zegoenez, Euskaltzaindiak lan horri ere ekin zion. Elerti lehiaketak antolatu
zituen, euskara ikastegietan irakats zedin saiatu zen, euskara neurtzeko azterketak gertatu
eta burutu zituen, baita bertsolari txapelketak antolatu ere. Euskaltzaindiaren erabakiak
argitaratzeko Euskera aldizkaria sortu zen.

Gerraostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Espainiako Gerra Zibilak eta Mundu Gerrak eragin handia izan zuten, euskaltzainak bi
bandoetan bereizirik eta sakabanaturik gelditu baitziren. 1941eko apirilean Resurreccion
Maria Azkuek adierazi zion Agustin Zarrantzi Euskaltzaindia berriro abian jarriko zela,
hilaren amaieran egindako batzar batean, Bizkaiko Diputazio frankistaren baimenarekin.
1947ko azaroan Federiko Krutwig euskaltzain oso izendatu zuten, historiako gazteena, 26
urterekin. 1949ko irailean sinatutako gutun batean aurkeztu zuen Krutwigek Euskaltzaindia
berritzeko proposamena. Ondorioz, 1949ko azaroan gerra zibilaren ostean lehen aldiz izan
zen Ipar Euskal Herriko ordezkaririk Euskaltzaindiaren batzar batean. Julio Urkixo 1950eko
urrian hil ondoren, Krutwigek hala proposatuta, akademiaren batzarrak euskaraz egiten
hasi ziren. 1951ko azaroan Azkue hil zen, lehen euskaltzainburua. 1952ko maiatzean Luis
Villasante euskaltzain osoaren sarrera hitzaldiari emandako erantzunean, Krutwigek gogor
kritikatu zuen Eliza Katolikoa, euskara baztertzeagatik bere jardunean. Adierazpen horien
ondorioz, erbesteratu egin behar izan zuen. 1952ko azaroan Ignazio Maria
Etxaide izendatu zuten euskaltzainburu. 1954ko abuztuan Euskaltzaindiaren araudiaren
berriztapena onartu zen eta urte bereko abenduan Euskera agerkaria argitaratzeko
baimena berreskuratzen du Euskaltzaindiak.[3]

Euskara batura bidean[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskararen problematikaren inguruan biltzarrak antolatu zituen, eta lehena Arantzazun
egin zen, 1956an. Oihartzun berezia izan zuen Euskaltzaindiaren 50. urteurrena zela
eta 1968an Arantzazun burututakoa. Bertan, euskara batua sortzeko bideari ekin zioten eta
hizkuntza idatziari buruzko arauak eta erabakiak hartu zituzten: idazkera, joskera,
jokabidea, aditza eta hiztegia. Euskaltzaindiak bigarren aldi horri ekin zionetik lan joria egin
du, literatur lehiaketak, gramatika lehen urratsak eman (EGLU), hiztegigintzako erabakiak,
idazkera landu, euskal alfabetatze eta euskalduntzean lehen urratsak eman, Euskararen
Gaitasun Agiria (EGA), eta abar. Azken urteotako lan nagusiak lau izan dira: Orotariko
Euskal Hiztegia, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, Euskal Gramatika eta Hiztegi Batua.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiaren armarria eta goiburua

Milurtekoa aldatzearekin batera, UPNren Nafarroako Gobernuak ordu arteko diru laguntzak
ukatu zizkion Euskaltzaindiari, akademiak Nafarroa Euskal Herriaren barruan agertzen
duelako.[4] 2015ean, gobernu berriaren etorreraz, ordea, harremanak hobetu egin ziren.
2019ko otsailaren 23an, Nafarroako Jauregian egindako ekitaldian, Nafarroako Gobernuak
berritu egin zuen hamarkada luzez nafar agintariek Euskaltzaindiarekin izandako
lankidetza, erakunde horren mendeurren ospakizunen testuinguruan. [5]
2013ko irailaren 23an, Europako Parlamentuaren Europar Hiritarra 2013 saria jaso zuen.
Sari horren bitartez, urtero saritzen dira europar balioen alde borroka egin, estatu kideen
eta herritarren arteko integrazioa edo lankidetza bultzatu eta Europar
Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean azaltzen diren balioak aldarrikatzen dituzten
pertsonak eta erakundeak.[6] 2013ko abenduaren 3an, berriz, Euskaltzaindiko Gramatika
Batzordeko hamabost kideek dimisioa eman zuten, Euskaltzaindiko zuzendaritzak baztertu
zituelakoan.[7][oh 1] 2019ko martxoaren 6an, Pedro Sanchezek, kargua uzten zuen
Espainiako gobernuburuak, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza bisitatu zuen, eta
erakundearen ohorezko liburuan sinatu, herrialde horretako gobernuburu batek inoiz hori
egindako lehendabiziko aldia. [8]

You might also like