You are on page 1of 51

ESKOLA FRANTSESAK ETA

PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO
CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA
GRADU BUKAERAKO LANA

Gasteizko Irakasleen U. Eskola


Escuela U. de Magisterio de Vitoria

EGILEA: Martin Llorente, Marina

ZUZENDARIA: Infante Borinaga, Guillermo

2013
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

LABURPENA

XXI. mendeko heziketa fisikoko curriculumera heldu arte historian zehar


aldaketa anitzak jazo dira. Metodo, helburu eta kontzeptu ezberdinak zituzten
eskolak bereiz ditzakegu. Guzti hauek eragina izan dute eta egungo
curriculumera zenbait ekarpen egin dituzte, beraz esan dezakegu orain abian
dagoen curriculuma historian zehar egon diren eskola eta korronte askoren
batura dela, noski, gaurko gizartera egokituta.

XIX. mendean eskola berriak deituriko eskolak sortu ziren, haien artean
frantsesa bereiz ditzakegu, Metodo Naturalean oinarritzen zena. Ondoren, XX.
mendean egun gero eta indar gehiago daukan psikomotrizitate korrontea sortu
zen.

Lan honetan eskola frantsesean sortutako metodoak eta psikomotrizitate


korronteak gaur egungo heziketa fisikoko curriculumean izan duen eragina eta
garaiko eta egungo arteko loturak identifikatu eta erlazionatuko dira. Honekin
batera momentuko heziketa fisikoaren eta curriculumaren egoera eta
ezaugarriak interpretatu egingo dira.

1
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

AURKIBIDEA
LABURPENA………………………………………………………………..…………1

SARRERA……………………………………………………………………………...3

MARKO TEORIKOA………………………………………………………………….4

1. HEZIKETA FISIKOAREN HISTORIA…………………………..…………..4


1.1 Historiaurretik Aro Modernora………………………………...6
1.2 Aro Garaikidea: Eskola Berriak……………………………….7
2. ESKOLA FRANTSESA ETA BERE GARAPENA……..………………...11
2.1 Adierazpen zientifikoa………………………………………..12
2.2 Adierazpen tekniko-pedagogikoa…………………………...12
2.3 Eklektizismoa…………………………………..……………..14
3. PSIKOMOTRIZITATEA………………...……...……………………………16
3.1 Psikomotrizitateran garapena………………………..……..16
3.2 Jean Le Boulch: Gorputz psikologikoa…………………….18
3.3 A.Lapièrre eta B.Aucouturier: Gorputz adierazkorra…...…19
4. CURRICULUM-A………………...…………………………………………..22
4.1 Curriculuma eta gizartea……………………………………..22
4.2 Heziketa Fisikoaren curriculum-a…………………………...23

METODOLOGIA……………………………………………………………………..27

1. JUSTIFIKAZIOA……………..………………………………………………27
2. HELBURUAK………………………………………………………………..27
3. PROZEDURA……………………………………………………….……….28

EMAITZAK ETA ONDORIOAK…………………………………………………....29

1. ESKOLA FRANTSESA……………………………………………………..29
1.1 G. Hébert: Metodo Naturala……………………….……….31
1.2 G. Demeny: Eklektizismoa ………………………….………34
2. PSIKOMOTRIZITATEA………...…………………………………………...35
2.1 Jean Le Boulch: Gorputz psikologikoa…………………….36
2.2 A.Lapièrre eta B.Aucouturier: Gorputz adierazkorra….…..39
3. GAUR EGUNGO JOERAK……………………...………………………….41

ONDORIO OROKORRAK………………………………………………………….45

HOBETZEKO PROPOSAMENAK………………………………………………..47

BIBLIOGRAFIA……………………………………………………………………..49

2
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

SARRERA

Zer da Heziketa Fisikoa?, Noiz sortu zen?, Non?, Zein da bere historia?, Zelako
eragina daukate eskola frantseseko iraganeko kontzeptuek , ideiek eta
metodoek gaur egungo curriculum-ean?, Eta psikomotrizitateak?...

Heziketa fisikoa gure eskoletan burutzen den ikasgaietako bat baino askoz
gehiago da nahiz eta besteekin alderatuz ordutegiko banaketan ordu gutxien
daukan arloetariko bat izan. Ikasleek ordu gutxiago jasotzeaz gain irakasleek,
gurasoek zein ikasle askok ez dute norberaren garapenerako alderdi
garrantzitsua izango balitz bezala ikusten garrantzia eta arreta gehiago
erreparatuz matematika bezalako ikasgaietan. Hain oharkabe pasatzen den
ikasgai hau komunikazioaren tresnarik preziatuena, mugimenduaren artea,
gorputzaren hezkuntza eta adierazpenaren oinarria da. Egunerokotasunean
erabiltzen dugu, egunero edonon eta edozein momentuan gure gorputza
erabiltzen dugu informazioa transmititzeko eta nortasuna islatzeko.

Heziketa fisikoaren kontzeptua urteak pasa diren heinean aldatzen joan da.
Herrialde bakoitzak bere ideiak eta aitzindariak izan ditu eta guztiek modu
batean zein bestean haien ekarpenak egin dituzte. Hala eta guztiz ere,
aipatzekoa da eskola alemaniarrak, suediarrak, frantsesak eta ingelesak izan
duten eragina. Eskola Frantsesak bere printzipio eta metodoak izan ditu gaur
egun oso ezagunak eta eragin handia izan duten autoreengandik zabalduak,
izan ere, gaur egungo Euskal Herriko curriculum-ean haien arrastoak topa
ditzakegu. Autore adierazgarrienetakoak Francisco de Amorós (Eskola
frantsesaren aitzindaria), G.Hebert (metodo naturalaren sortzailea), G.Demeny
(Eklektizismoaren sortzailea), eta psikomotrizitate arloan lan egin duten Jean Le
Boulch, Lapierre eta Aucounturier dira.

Eskola frantsesak gaur egun oinarritzen garen curriculumean eragina izan du


eta nahiz eta urte ugari pasa diren metodo horiek martxan ipini zirenetik eta
beste herrialde batean sortuak izan gure eskoletaraino heldu dira. Haien artean
daukaten antzekotasuna, ezaugarriak eta kontzeptuak identifikatu eta
erlazionatu egingo dira hurrengo orrietan.

3
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

MARKO TEORIKOA

Iragana, historia, gaur egungo egoerara heltzeko bidea izan da, momentuan
abian dagoenaren zergatia eta arrazoia. Horrexegatik, edozein arlotan, oraina
ulertu nahi izatekotan beharrezkoa da historian murgiltzea eta gure arbasoak
bizi izan dutenaren berri izatea, izan ere, haiek dira gaur garenaren sortzaileak
eta guk izango gara etorkizuneko egoeraren erantzule. Hurrengo marko
teoriko honetan historian zehar izan duen garapena azalduko da.

1.HEZIKETA FISIKOAREN HISTORIA

Gorputzaren garapenarekin eta espeziaren eboluzioarekin batera sortu zen


gorputza mugitzeko beharra, jarduera fisikoaren beharra. Jaiotzen garen
lehenengo momentutik bizitzaren azkenengo momentuetaraino gure gorputzak
mugimendua eskatzen digu, izan ere, edozein gauza adierazteko mugimendua
behar dugu baita xehetasun hutsalena burutzeko ere, beraz, gure alderdi
fisikoa heztea ezinbestekoa da.

Heziketa Fisikoa bi hitzez osatuta dago. Alde batetik, heziketa hitza dugu. Hitz
hau latinezko “educare” hitzetik dator, elikatu, hazi (transmitituak diren
gaitasunak, kanpotik barrura) esan nahi duena, baina badira beste autore
batzuk latinezko “ducere” hitzetik sortu dena diotenak. Honek gidatu esan nahi
du (pertsona batek bere baitan daraman trebetasunak, barrutik kanpora). Beste
aldetik, fisiko hitza daukagu “physis” hitz grekotik datorrena eta naturari,
gorputzari eta fisikoa den guztia ahotan hartzen duena. Autore asko eta asko
izan dira heziketa fisikoa zer den definitzen saiatu direnak (Perez y Ardilla,
2006).

 Amorós: “Gure mugimenduak eta hauek gure zentzumenekin,


inteligentziarekin, ohiturekin eta gaitasunen garapenekin lotura duen
arrazoitutako zientzia”.

4
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

 Cagigal J.M : “Heziketa Fisikoa, bizitzarako, batez ere ezaugarri fisikoak


kontuan izanda, gizabanakoaren gaitasunak garatzen laguntzen duen artea,
zientzia, sistema edo teknika da”.
 Le Boulch: “Gorputzaren kontrola lor dezaketen nolakotasun biologikoen,
motrizitatekoen eta fisikomotrizitatekoen bidez gorputza alderdi biologikora eta
sozialera egokitutako instrumentu zintzoa bilakatzea”.
 Vazquez, B: “Norberaren ohiturak, teknikak eta gorputz adierazpen
sinple zein dantza eta kirola bezalako konplexuak eta sofistikatuak direnak
transmititzea eta eskuratzea. Gizakiaren gaitasun fisikoen garapen optimizatua
da”.

Aitzinean heziketa fisikoa gorputzarekin bakarrik lotzen zen eta heziketa


intelektuala arimarekin. Kontzeptu hau aldatzen joan da heziketa integrala
lortzea helburu nagusia izan den arte. Horretarako, alderdi intelektuala eta
fisikoa lotzea beharrezkoa dugu soilik bi alderdi hauek landuz heziketa integrala
lortu dezakegulako.

Gizakiaren gorputza mugimendurako prestatuta dago, horrexegatik gure


gorputzaren ezaugarriak momentuko beharrizanetara egokituz joan dira eta
jazo dituen aldaketak gure egunerokotasunean egin izan ditugun mugimenduak
errazteko izan dira. Baina, nahiz eta jarduera fisikoa lehenengo minututik
gurekin egon heziketa moduan errenazimenduan onartu egiten da lehen aldiz.
XVIII. mendean Heziketa Fisiko modernoa sortu zen higiene ohitura onak
bultzatu eta osasun arazoak ekidin nahian. Azkenik, XIX. mendean Heziketa
Fisikoa sistematizazio eta metodo moduan erabiltzen hasi zen ( Zagalaz, 2001).

Historian zehar gorputzaren kontzeptua aldatuz joan da. Garaia , ohitura,


ideologia eta gizarte egoeraren arabera ikuspuntu ezberdinak sortzen joan dira
metodo eta heziketa modelo ezberdinak abian ipiniz.

5
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

1.1 Historiaurretik Aro Modernora

-Historiaurrea: Jarduera fisikoa inkontzienteki gauzatzen zen, inolako


helbururik gabe eta beharrizan fisiologikoekin zuzenean lotuta zegoen, hau da,
gorputzaren eta espeziearen iraupenari, bizirautera. Ekintza fisikoa
ehizatzerakoan, arrantza egiterakoan, erritualetan dantzatzerakoan, leku
batetik bestera mugitzerakoan eta babesteko edo defendatzeko momentuan
praktikatzen zuten.(Perez y Ardilla, 2006).

-Gizarte aurre helenistikoak: Heziketa Fisikoa modu sistematikoan aplikatua


izan zen erlijio helburuak izanik. Gorputza gaixotasunetik eta ahulezietatik
babestu, zaindu eta sendatu nahi zuten arimaren onurako. (Zagalaz, 2001).

-Antzin Aroa: Heziketa Fisikoaren eta kirolaren arteko lehenengo


ezberdintasunak sortu ziren:

 Grezia: Mendebaldeko kulturaren sorlekua izan da. Gimnasia hitza


biluzik esan nahi du, horrelaxe baizen greziarrek gimnasia egiten zuten modua.
Betidanik Heziketa Fisikoa eta jarduera fisikoa bereizi izan dute ikaragarrizko
garrantzia emanez heziketa integrala, fisikoa, intelektuala eta morala lortzeko.
Helburua gorputzaren eta arimaren perfekzioa lortzea zen, horrexegatik,
gimnasia derrigorrezko betebehar morala zen. Greziarren artean bakarrik
biztanle askeek praktikatu zezaketen (emakumeek, gizonek, nerabeek, umeek
…) morroiek debekatuta baitzeukaten. Heziketa intelektuala bezain
garrantzitsua zuten gorputzaren heziketa eta heziketa morala eta horrexegatik
dualismoa bilatzen zuten, hau da, bi alderdiak elkarrekin lantzeko beharra.
(Zagalaz, 2001).
 Erroma: Erromako kultura orokorrean garai helenistikoan zeuden
kontzeptuen jarraipena bezala ikusten da nahiz eta pixkanaka- pixkanaka
zenbait alderditan ezberdintasunak ezarriz urrunduz joan. Dualismoa mantendu
zuten espiritualitateari garrantzia handiagoa emanez. Gorputzaren perfekzioa
eta edertasuna bilatu beharrean gozamena bilatzen zuten. Burutzen ziren
jarduera fisiko gehienak praktika militarretara, politikoetara eta

6
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

entretenimenduzko ikuskizunetara zuzenduta zeuden. Azkenik, gimnasiak


garrantzia galduz joan zen lengoaiaren aurrean. (Perez, 1993).

-Erdi Aroa: Kristautasuna gizarte guztietatik zabaldu zen, beraz , kristauek


gorputzari buruz zuten kontzeptua nagusitu zen. Gorputza ulertzeko modu berri
bat agertu eta talde kirolak jolasten hasi ziren. Grezian eta Erroman hain
garrantzitsua zen dualismoa erradikalizatu zen eta honen eraginez bi zatitan
banandu zen, alde ona: arima eta alde txarra: gorputza, izan ere, gorputza da
bekatuak egitera bultzatzen gaituena. Dualismo berria sortu zen; prestutasuna
arbuiagarritasunaren kontra. (Zagalaz, 2001).

-Aro Modernoa: Aro honetan gizakia gizakiagatik interesatzen hasten da eta


gizartea teozentrikoa izatetik humanista edo egozentrikoa izatera pasa zen.
(Perez, 1993):

 Errenazimendua: Garai klasikoaren ideiak berriz ere abian ipini ziren.


Gorputzaren edertasuna eta perfekzioa berriz ere nabarmendu ziren gorputza
arima bezain garrantzitsua izanez.
 Ilustrazioa: Heziketa fisikoa askatasun eta banakako eskakizunaren
kontzeptuen inguruko ideietan zebiltzan eta naturan praktikatzen ziren ekintzak
berreskuratu nahi zituzten.

1.2 Aro Garaikidea: Eskola Berriak

XIX. mendean hezkuntza helburuak aldatu egiten dira, oraingo honetan gizakia
bizitzarako prestatzea helburu nagusia bilakatuz. Gimnasia metodoak
sistematizatzeko lehenengo saiakerak egin zituzten eta gimnasia eskola eta
mugimendu berriak sortu ziren. Eskola hauek eskola berriak deituko dira eta
ezaugarri ezberdinak izango dituzte jarduera ezberdinak burutuz: Alemaniarra,
erritmiko sintetikoa; Suediarra, analitikoa; Frantsesa, naturala eta globala eta
ingelesa, kiroletakoa. (Blazquez, 2001):

7
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

- Eskola Suediarra

Pier Henrich Ling (1776- 1839) mediku, militar eta irakaslea, oinarri zientifikoa
eta kontzeptu anatomiko, biologiko zuzentzaileak zituen gimnasiaren sortzailea
izan zen. Helburua pedagogikoa, militarra eta fisikoa zen eta gorputza
sendotzeko eta akatsak zuzentzeko ez ezik umearen heziketa integralerako
balio zuela uste zen. Hala eta guztiz ere, gorputza sendotzeko, osasuna
bilatzeko, akats fisikoak konpontzeko, soldaduak preparatzeko eta garapen
estetikoa sustatzeko zuzendutako metodoak erabiltzen ziren. Beraz, eskola
suediarra gimnasia pedagogikoarekin (hezitzailea), militarrarekin ( armekin
burututako ariketak, adibidez esgrima), medikuntzarekin ( fisiologian erabilitako
mugimenduak, terapetikoa) eta estetikarekin (dantza, interpretazioa) lotzen da
(Zagalaz, 2001). Eskola honek sistema analitikoa dauka eta ezaugarri hauek
betetzen ditu ( Perez y Ardilla, 2006):

 Mugimenduak analitikoak dira.


 Ariketak multzo artikular baten inguruan zentratzen dira.
 Ariketen artean deskantsua egon behar da.
 Ariketen intentsitatea progresiboa izan behar da.
 Estatismoa ageri da.
 Gidatua da, pertsona baten kontrolpean egongo dira.
 Etengabeko zuzenketak egingo dira.
 Ariketak mugatuak izango dira guztiak bere hasiera, garapena eta
amaiera izango dutelarik.
 Bi motako ariketak bereiz ditzakegu:
1. Aparatuekin: Trepak, oreka, birak …
2. Aparaturik gabe: Oinak elkarrekin ipinita beso, buru edota hanka
ariketak burutzen dira.

Beranduago, eskola suediarraren garapen moduan eskola suediar berria sortu


zen. Honek aurrekoaren ezaugarri berdinak jarraitzen ditu baina ideia berri
batzuk gehitzen zaizkio, erritmoaren erabilera, trebetasun akrobatikoak eta
kulunkaden erabilera adibidez.

8
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

- Eskola Alemaniarra

Eskola honek bi aitzindari nagusi ditu. Alde batetik, Friederich Ludwing Jahnek
(1778-1852), ezaugarri politiko-sozial eta militarra zuen jarduerak bultzatzen
zituen. Arraza indartzeko nahia zela eta bakarrik indartsuenetan erreparatutako
gimnasia prestatu zuen. Berak “bizi bakarrik bizi ahal dutenak” bezalako
baieztapenen alde zegoen eta indarkeria, lehiakortasuna eta sufritzeko
gaitasuna sustatzen zituzten jolasak praktikatzen zituen. Beste aldetik, Guts
Muthsek (1759-1839), jarduerak berriz ere naturan burutzea lortu nahi zuen.
Ariketak modernizatu eta helburu hezitzaile eta sendatzaileak zituztenak
bakarrik burutzea proposatzen zuen. Aro klasikoko ideiekin bat zetorren eta
gorputzaren eta arimaren arteko oreka lortu nahi zuen (Zagalaz, 2001).
Ezaugarriak:

 Osotasunezko mugimenduekin lan egiten dute.


 Ariketetan jarraitasuna bilatzen dute.
 Mugimenduek sormena eta adierazpena bilatzen dute.
 Pertsona unitate psikosomatikoa izango balitz bezala ikusten dute.
 Lekualdaketak egiten dituzte.
 Uzkurtze eta erlaxatze ariketak burutzen dituzte.
 Sistema erritmikoa eta sintetikoa da. Gimnasia erritmikoa, modernoa,
adierazpenekoa eta aerobic-a gimnasia nabarmenenak ziren.
Horregatik,ariketak erritmo musikalarekin burutzen dira.

- Eskola ingelesa

Eskola honen aitzindari nagusia Thomas Arnold (1795-1842) izan zen.


Intelektualismoaren eta gorputzaren dualismoa defendatzen zuen. Kirolarekin
erlazionatutako mugimendu pedagogikoak aztertu zituen eta kirolak hezteko
balio duela eta hezkuntza integrala lortzea posiblea dela frogatu zuen. Ikasleen
askatasunean, laguntasunean, solidaritatean eta autogobernuan oinarritzen zen
klaseak zuzentzeko momentuan eta jolasak, kirola eta arauak zituen eduki

9
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

nagusi gisa. Kirol aipagarrienak golf-a, errugbia, futbola eta atletismoa ziren.
(Zagalaz, 2001)

- Eskola Frantsesa

Eskola frantsesaren aitzindaria Francisco de Amorós y Ondeano izan zen.


Autore honen gimnasia, gimnasia Amorosiana, deiturikoa, indar handia izan
zuen Frantzian 1800-1900 urteen inguruan. Ondoren, beste zenbait mugimendu
edo adierazpen sortu ziren: Adierazpen zientifiko, adierazpen tekniko
pedagogikoa eta eklektizismoa. Sistema naturala eta globala da, izan ere,
naturaren beharra eta gorputz osoa eta mugimendu globalak erabiltzea
azpimarratzen du.

Eskola frantsesaren heziketa fisikoa ezagutzea lan honen helburuetariko bat


denez hurrengo orrietan eskola honen ezaugarri nagusiak ezagutuko ditugu.

10
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

2.ESKOLA FRANTSESA ETA BERE GARAPENA

Eskola Frantsesaren sortzailea Francisco de Amorós y Ondeano, Balentzian


(Espainia) jaioa, 1770 eta 1848 urteen artean bizi izan zen. Espainiako
gimnasiaren defendatzaile sutsua izan zen eta 1803an, Tarragonan, bere lehen
eskola sortu zuen. Godoy-ren idazkaria izanda, 1806an Madrilen Pestalozziano
Institutu Gimnastikoa sortu zuen. Institutu honek Espainiako independentzia
gerra hasi zenean ixteko agindua jaso zuen, orduan Amorós, Frantziara alde
egin zuen liskar politikoak zirela eta. Bertan, Pariseko Gimnasio Militar Normala
sortu eta zuzendu zuen . Ondoren, Sistema Naturalean lan egiten hasi zen
bere lehenengo obrak sortuz: Tratado de Educación Gimnástica Y Moral eta
Manuael D ´education Physique. Gimnasia Amorosiana deituriko hau XIX.
mendean indar handia izan zuen. 1850an modu boluntario batean eskola
publikoetan barruratu zen eta ondoren, 1851an eskola normaletan derrigorrez
barruratu behar izan zuten. Eskola Frantsesak naturaren beharra
azpimarratzen du jarduera fisikoa burutzeko momentuan. Ariketak globalak izan
behar dira, gorputz osoa parte hartzen duelarik eta burutzen diren jarduerak
norberarentzat onuragarriak eta baliagarriak izan behar dira. Bizitzarako
prestatzea eta gorputzaren heziketa du helburu ( Chinchilla y Zagalaz, 1997).

ESKOLA (1800- MUGIMENDUA (1900-1939) SISTEMA


1900)
FRANTSESA MENDEBALDEKOA NATURALA
Sortzailea: Adierazpen zientifikoa EDO
FRANCISCO DE FERNAND LAGRAGE(1845-1909) GLOBALA
AMORÓS Y ESTEBAN MARLEY (1830-1904 G.HÉBERT
ONDEANO (1770- P.TISSIÉ(1852-1935) (1875-1957)
1848) Adierazpen tekniko-pedagogikoa
G.HEBERT(1875-1957)
Eklektizismoa
G. DEMENY(1850-1917).

11
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

Eskola hau bi adierazpenez osatuta dago: Zientifikoa eta Tekniko-


pedagogikoa. Bi adierazpen hauek Demeny-ren Eklektizismoa lotzen ditu.

2.1 Adierazpen zientifikoa

Zientzia biologikoetan eta medikuntzan oinarritutako autoreak bereiz ditzakegu.


Autore guztien artean aipatzekoak dira Esteban Marey(1830-1904),
mugimenduaren ikerketan aditua eta grafikoen eta kronofotografien sortzailea,
Fernand Lagrange (1845-1909), kirola organismoan duen eragina aztertzen du
ariketek sortarazten duten ondorio fisiologiko eta higienikoen bitartez eta
azkenik, Philippe Tissié (1852-1935). Azken honek ariketen alderdi zientifikoa
ikertzen du. (Chinchilla y Zagalaz, 1997).

2.2 Adierazpen tekniko- pedagogikoa

Adierazpen honen bultzatzaile nagusia George Hèbert (1857-1957) izan zen,


metodo naturalaren sortzailea. Metodo honen asmoa ekintza metodikoa,
jarraitua eta progresiboa lortzea da haurtzarotik heldutasunera eta honekin
alderdi fisikoaren garapen integrala izatea. “Ekintza metodikoa, progresiboa eta
jarraitua, haurtzarotik heldutasuneraino, garapen fisiko integrala helburutzat
izanda”. (Hébert, 1925). Definizio hau gaur egungo heziketa fisikoaren
kontzeptuarekin bat egiten du. Jarduera fisikoa naturan egitera bultzatzen du,
modu natural batean eta baliabide naturalekin eta baliagarriekin. Hèbertek ez
zuen inoiz kirolean eta aparatu artifizialetan erreparatu. Langlade, A. eta
Langlade, N. honela deskribatzen dute metodo hau: “Metodo Naturala gizakiak
garapen integrala lortzeko erabili duen prozeduraren eta baliabideen
kodifikazioa, graduazioa eta egokitzapena da”. (Langlade, A., &Langlade, N.,
1970).

Hèbertrentzat gimnasia suediarra artifiziala, analitikoa, ezagutze maila txikikoa,


txarto ulertua eta oker erabilia dela uste du eta horrexegatik metodo honen
kontra dago. Historiaurreko garaiak aztertzen ditu eta garai horien herrietako

12
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

gizonen itxura fisikoan zentratzen da. Amorós eta Demeny berarengan eragina
izan zuten eta haiengatik zenbait kontzeptu ikasi zituen.

Hamar puntuko zerrenda bat osatzen du, garrantzia gehiago dituztenetik


garrantzia gutxiago dituztenetara antolatua:

Desplazamenduak
1.Martxa 2. Lasterketa 3.Jauzia
Lau gorputz adarren parte hartzea eskatzen duten desplazamenduak
4.“Cuadrupedia” 5. Igoera 6.Oreka
7. Jaurtiketa 8. Altxaketa 9.Defentsa
Olgeta jolasak
10.Igeriketa (Dantza, akrobaziak, zaldiketa, bizikletaz ibiltzea …)
Iturria: Perez y Ardilla, 2006

Guzti hauek gizakiak egunero burutzen dituen jarduerak dira eta hauekin
norbere gaitasun maximora heltzea lortu nahi du. (Galvez, 2011).

Hebert-ek naturan zeukan ezbeharrak ikusterakoan, hirian egitea espazioak


zekarren arazoengatik eta naturara hurbiltzeko denbora faltagatik, eremu
mugatu bat sortu zuen: Plateau. Beraz, jarduerak bi motako ibilbidetan
burutuko dira:

1. Naturalak: Ezagunak edo ezezagunak (abenturazkoak) izan daitezke.


2. Plateau: Lan eremu hau laukizuzen forma duen zelaia da, helmuga
markatzeko bi base paralelo eta joan etorriak markatzeko beste bi lerro paralelo
dituena.

Bi ibilbide hauetan Hèbertek jardueren intentsitatea norberaren gaitasun


kardiakoen maximoen gainetik ez geratzea kontrolatzen du. Jarduerak aldizka
burutzea proposatzen du intentsitate handiko eta intentsitate txikiko ariketak
tartekatuz. Klasea taldeetan edo mailatan bananduko da erritmo ezberdin
batean haien trebetasunak garatuko dituztenak: Indartsuak, ertainak eta ahulak.
Hala eta guztiz ere nahiz eta klasea taldeetan banaturik egon guztiak batera lan
egin dezakete. Jarduera burutzerakoan, “olas”, eta errekuperatze, “contraolas”,
momentuak tartekatuko ditu. Lan egiten den zelaia edo lekua “bond” izena

13
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

dauka eta errekuperatzeko balio duen zelaia edo lekua “contre-bond”.


(Zagalaz, 2001).

Hasieran, bizitzaren lehen urteetan, umea naturarekin harreman zuzenean


egongo da. Inguru horrek jolasen bidez eta ariketak egiten dagoela konturatu
barik garatzea ahalbidetuko du. Ondoren, jolas horiek ekintza dinamikoagoetan
bihurtuko dira giharrak garatzen lagunduko dutenak. Nagusitzerakoan sistema
neuromuskularra landu egingo du eta honek gaitasun zabalak dituen gorputz
orekatu bat bihurtuko du (Perez Acosta, 1925).

2.3 Eklektizismoa

Bi adierazpen hauek batzeko, hau da, adierazpen zientifikoa eta adierazpen


tekniko- pedagogikoa batzeko Georges Demenyk (1850-1917) eklektizismoa
deituriko adierazpena sortu zuen. Heziketa Fisikoak zor zezaken arazoak
zientzia biologikoarekin lotzeaz gain praktikaren emaitzen kontrola garatzeko
ekarpenak egin zituen. Gizakiaren mugimenduan zentratuta, ariketak edota
jarduerak burutzerako momentuan ahalik eta erraztasun handiagorekin eta
modu ekonomiko batean egiteko baliabideak bilatu zituen. Demeny-rentzat
heziketa fisikoa osasuna sendotzean, formen edertasuna lortzean eta
gorputzaren mugimenduen eta trebetasunen garapenean datza. (Zagalaz,
2001).

Metodoaren printzipioak:

 Talde homogeneoak eratu behar dira, norberaren gaitasunen arabera lan


eginez.
 Taldearen sentimenduak (poza, algara, haserrea …) kontuan izan behar
dira.
 Norberaren mugak eta posibilitateak kontuan izan behar dira.
 Ezaugarri fisikoak eta nortasuna jarduera motibatuen bidez garatu nahi
ditu.

14
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

 Mugimendua osoa, jarraitua eta borobildua izan behar da uzkurduren


menpekotasunean oinarrituta.
 Malgutasuna lantzea komeni da.
 Behar denean giharrak lasaitu behar dira.
 Gorputzaren atal konkretu bat mugitzen jakitea besteak mugitu gabe.
 Jarduerak naturan burutu behar dira honek eskaintzen digun baliabideak
erabiliz.

Ariketen efektua lau modutan sailkatzen dira (Chinchilla y Zagalaz, 1997)

1. Higienikoa: Formen armonia (osasuna). Burututako lana edo erabilitako


energiaren arabera.
2. Estetikoa: Formen eta jarreren heziketa (edertasuna). Ariketen
naturaltasunaren eta gorputz osoaren esfortzuaren arabera.
3. Ekonomikoa: Mugimenduen heziketa (trebetasunak). Ariketen
kalitatearen eta perfekzioaren arabera.
4. Morala: Borondatearen handitzea (kemena). Ariketek eskatzen duten
poztasun, gogo eta esfortzuaren arabera.

Ikasgaia edo lezioa osoa, baliagarria, progresiboa eta interesantea izan behar
da. Osoa izateko eskuko aparatuak, binaka burutzeko jarduerak, esekidura
jarduerak eta sostengu jarduerak egon beharko dira. Aldiz, baliagarria izateko
mugimendu anitzak, abiadurazko ariketak, zuzentzaileak, trebetasunekoak eta
olgetakoak burutu beharko dira. (Chinchilla y Zagalaz, 1997).

15
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

3.PSIKOMOTRIZITATEA

Psikomotrizitatea oinarrizko kontzeptua da gorputzaren erantzuna eta portaera


bere osotasunean ulertu ahal izateko, izan ere, mugimendu, emozio eta
sentimendu guztiak bat egiten dute gorputzean. Horretarako, psikomotrizitateak
alderdi kognitiboa, afektiboa eta motorra biltzen du. (Mendiara eta Gil, 2003).
Psikomotrizitatearen bitartez heziketa integrala eta globala lortu daiteke.
Subjektua protagonista izango da eta esperientziak eta bizipenak ikasteko
prozesuan ezinbestekoak izango dira. (Pascual, 2002).

3.1 Psikomotrizitatearen garapena

Psikomotrizitatearen gaur egungo esanahia ulertzeko gorputzaren kontzeptua


historian zehar izan dituen aldaketak ulertu behar ditugu. (Mendiara eta Gil,
2003).

Gorputza ikusteko era aldatu egin da, izan ere, garaiaren arabera eta egoera
sozialaren arabera gorputzak garrantzia ezberdina izan du. Errenazimendutik
XX. mendera bitartean hiru garai bereiz ditzakegu. Lehenengoa, XVI. mendetik
XVIII. mendera artisautzan jarduten zuen jendeak eta eskulangintzaren bitartez
bizitza irabazten zuen biztanle askok lantegietara abiatu behar izan ziren lan
bila. Gorputza lan egiteko tresna bezala ikusten hasi zen eta alderdi intelektuala
guztiz baztertu zuten, beraz alderdi intelektuala eta alderdi fisikoa guztiz
banaturik zeuden. Ondoren, XVIII. mendearen amaieratik XIX. menderarte
gorputza energia termikoa sortzeko eta animalia makina bezala tratatua izan
zen. Gorputza osasuntsu eta indartsu egotea ezinbestekoa zen gizarteak
jartzen zituen egoeren aurrean erantzun onena eman ahal izateko.
Produktibitatea helburua zenez gorputzaren lan erresistentzia ezinbestekoa
zen. Azkenik, XIX. mendean informazio garaia eta postmodernitatea heldu zen.
Mende honetatik aurrera teknologia aurrerapenengatik gorputzak lan gutxiago
egiten duen bitartean buruak lan gehiago egiten du. Beraz, jarduera fisikoa
lanetik kanpo burutzen da alderdi fisikoaren eta intelektualaren arteko oreka
lortzea beharrezkoa delako. (Gleyse, 1998).

16
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

Psikomotrizitateak hainbeste urteetan zehar aurka egon diren bi atalak,


gorputza eta burua, batzeko sortu zen , hau da, dualismoarekin bukatzeko.
(Beruezo, 2006)

Psikomotrizitatea bi hitzez osatuta dago. Alde batetik, alderdi sozioafektibotik


zein kognitibotik ekintza psikikoari erreferentzia egiten dion “psiko” hitza
daukagu. Bestetik, “motriz” hitza, mugimendua esan nahi du. (Botella, 2006).
Kontzeptu hau hiruki batekin adierazi daiteke gorputza, espazioa eta denbora
hiru aldeak osatzen dutelarik. Motrizitatea, hau da, mugimendua, egin nahi
denarekin lotzean datza. Psikomotrizitatea egin nahi izatearen nahia, egitearen
nahia, egiten jakitea eta ahal izatea da. Denboran eta espazioan koordinatutako
eta sinkronizatutako gorputza da. (Defontaine, 1978).

Hitz hau Dupre-k asmatu arren aitzindari nagusia Wallon izan zen 1925an
argitaratu zuen <<L’enfant turbulent>> lanarekin. Wallonen lanak alderdi
psikoafektiboan eragin handia izan dute, gizakiaren interakzioa eta harremana
(faktore soziala) umearen garapenaren beharrezko ezaugarria dela behin eta
berriz nabarmenduz. Gainera, autore honen ustez gorputz eskema oinarrizko
elementua da haurraren nortasunaren garapenerako eta eraikuntzarako.
( Mendiara eta Gil, 2003). Baina ez da psikomotrizitatean eragina izan duen
bakarra, Piaget –en psikologia genetikoa, Freud-en psikoanalisia eta
Ajuriaguerraren haur psikiatria baita haien eragina dute. Hala eta guztiz ere
psikomotrizitatea hezkuntzan lekua hartzen asten da L.Picq eta P.Vayerren
“Education Psychomotrice et arriération mentale” lanaren ostean. (Zagalaz,
2001).

Gaur egun, psikomotrizitatearen barruan dauden joerarik aipagarrienak Jean


Le Boulch-en psikopedagogia eta Lapierre eta Aucouturierren gorputz
adierazkorra edo bizipenetan oinarritutako joerak dira.

17
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

3.2 J. Le Boulch: Gorputz psikologikoa

Gizakiaren mugimendua erabiltzen du material pedagogiko gisa eta bere


hezkuntza ideietan norberaren ezagutza, autonomia, jarreraren hobekuntza,
gizartearekiko harremana sortzea eta metodo pedagogiko aktiboa bultzatzea
aurkitzen dugu. Pedagogia honek gaitasunen garapena sustatzen du eta
esperientziaren edo bizitutakoaren garrantzia azpimarratzen du, izan ere,
irakasleak azaldu dezakeena baino askoz ere baliagarriagoa eta
esanguratsuagoa dela dio. Jean Le Boulch-ek bere ikasketa
neuropsikologikoetatik, psikofisiologikoetatik eta psikologikoetatik abiatuz bere
teoriak sortu izan ditu. Honen ustez mugimenduaren bitartez heztea arazo
asko ekidin dezakeela eta bizitzarako prestatzeko bide egokia dela deritzo.
Gainera, pertzepzio ugari garatzeko aukera ematen du. Frantses honen filosofia
, pedagogia aktiboa da eta heziketa integrala bilatzen du. Ikasleen bizipenei
garrantzia handia ematen die eta baita ere taldearen partaideen arteko
harremanei eta irakaslearekin duten harremanari. (Zagalaz, 2001)

Psikomotrizitatearekin behatze, sintesi, sinbolizazio, abstrakzio eta adierazpen


gaitasunak garatu eta sormena eta irudimena sustatu nahi dira. (Le Boulch,
1983) . Honetaz gain Le Boulch-ek (2001) dio umearen oreka eta garapen
egokia ziurtatzeko beharrezkoa dela oinarrizko gorputz formazioa ematea.
Gainera, hezkuntzaren alderdi honek bere nortasunaren alderdi afektiboarekin,
kognitiboarekin eta sozialarekin lotuta dauden motrizitate gaitasunak eta
gaitasun psikomotorrak garatzea ahalbidetuko du. Beraz, esan dezakegu Le
Boulch-ek norberaren gorputzaren ezagutza eta kontrola, denbora-espazio
pertzepzioa eta gorputz eskemaren kontrola lortzea bilatzen duela.

1966an psikomotrizitate heziketa korronte berri batera darama, hain zuzen ere
honelaxe azaltzen duen Metodo Psikozinetikora: “Giza mugimendua bere forma
guztietan erabiltzen duen heziketa metodo orokorra da”. (Le Boulch, 1969).
Metodo honen oinarriak hauek dira (Mendiara eta Gil, 2003):

18
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

 Metodoak norberaren ezagutzaren, onespenaren eta jarreraren


hobekuntza eta gizartean benetako autonomia eta erantzukizuna izatea
bilatzen du.
 Psikozinetika deituriko metodo pedagogiko honetan heziketa eta
formazioa kontzeptu baliokideak dira eta gaitasunen garapena, jarrera
pertsonalaren moldaketa eta talde integrazioa barneratzen ditu.
 Norberaren psikologian zentratzen da.
 Ikasle batek bizi egiten duena ezin da hezitzaile baten esperientziekin
ordezkatu.
 Umeak bere inguruarekin duen harremana oso garrantzitsua da.
 Psikozinetika taldeko ekintza dinamikoez baliatzen da, izan ere, pertsona
baten heziketa integrala lortzeko beharrezkoa da beste pertsonekin
interakzioan egotea. Taldean egiten diren jarduera fisikoetako proiektu
bateratuek lankidetza-baliabideak lortzeko aukera ematen dute
(Curriculum, 2007).

Garapen psikomotorean edota haur motrizitatearen garapenean bi aldi


bereizten ditu. Lehenengo aldia, haurtzaroan, antolakuntza psikomotriza
gertatzen denean da eta bigarrena, nerabetasunean, motrizitatearen
exekuzioaren hobekuntza ematen denean.(Le Boulch, 1983).

3.3 A.Lapièrre eta B. Aucounturier: Gorputz adierazkorra

Hauen metodologia bizipenetan zentratzen da. Bizipen hauek bai ikasleentzat


bai irakasleentzat funtsezkoak dira. Autore hauen metodologiaren haria
ikaslearen eta irakaslearen edo hezitzailearen arteko harremanak dira. Beraz,
hezitzailearen formakuntza eta pertsonalitatea ezaugarri nagusietako bat
bilakatzen da. (Zagalaz, 2001). Hauek, Picq eta Vayer-en ideietan oinarriturik,
umearen naturaltasunaren alde daude. Naturaltasun honek sormena eta
irudimena garatzeko onuragarria da, modu aske, inkontziente eta oldarkor
batez erantzutea ahalbidetzen duelako. Afektibitateari, haurren arteko
interakzioari eta hezitzailearen eta umearen arteko komunikazioari laguntzen

19
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

du. Modu honetan arazoak konpontzeko aukera ematen duten egoera


sinbolikoak lor dezakete jolasaren eta imitazioren bidez. Haien metodoan
sartzen dituzten nozioak, kontzeptuak eta ideia berritzaileak umearen
garapenerako lagungarriak dira. 1982an bakoitza bere bidea jarraitu zuen eta
batera lan egiteari uzten diote, eremu ezberdinetan zentratuz (Mendiara eta Gil,
2003):
 Lapièrre: Umeen desorekak lehen haurtzaroko arazo afektiboen ondorio
dela baieztatzen du. Lapierrentzat psikomotrizitatea ez da bakarrik umeen
gorputzekin lan egitea baizik eta gorputza komunikazio iturri moduan erabiltzen
jakitea. Egunero burutzen ditugun ekintzekin, keinuekin, mimikarekin eta dugun
jarrerarekin gure nortasuna islatzen dugu. Gorputzaren kontzeptu ezberdinak
daudenez gorputza ikusteko eta ekintzak burutzeko modu ezberdinekin topa
gaitezke. Lapierrentzat Psikomotrizitatea gorputzarekin, mugimenduekin eta
ekintzekin lan egitea da. Gure gorputza komunikazio tresnatzat hartuta gure
nortasuna islatzen dugu mimika, keinu eta jarreraren bitartez.
 Aucounturier:
Psikologia genetikoa ikertzen du. Bere klaseetan gorputza osotasunean lantzen
saiatzen da. Lehenengo zatia emozioekin lotzen du, hain zuzen ere alderdi
sentsoriomotorearekin. Zati nagusian jolas sinbolikoak burutzen ditu.
Imitazioarekin benetako egoeretara hurbildu edo fantasiako egoerak sortzen
ditu mundu errealetik alde egiteko. Agurtzeko momentuan, umeek haien
esperientzia, bizipen edota iritziak kontatuko dituzte. Autore honen ustez
hezitzaile batek behatu, gidatu, animatu eta lagundu behar du presioa sortu
gabe. Umea inolako desorekarik ez daukala ziurtatzeko azterketa psikomotor
bat egitea proposatzen du.

Hala eta guztiz ere, momentu honetan korronteen arteko batura eta elkar
trukatzea ematen ari da, hau da, korronte funtzionalenak korronte
adierazkorretan edo interakzioan eta harremanetan oinarritzen direnetan
interesatzen ari dira eta alderantziz. (Berruezo, 2006). Elkartze eta ikuspuntu
trukatze honi esker alderdi gehiago landu daitezke, gorputzaren globaltasuna
errazago izanez eta kontzientzia hartzen psikomotrizitateak alderdi guztiak batu

20
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

behar dituela, gorputza baita sentitzen, komunikatzen, ezagutzen, ikasten eta


transmititzen duena. (Barruezo, 2004).

Egun, psikomotrizitateaz gain dauden beste hiru korronte nagusiak kiroletako


heziketa fisikoa, gorputz adierazpena eta soziomotrizitatea dira. (Zagalaz,
2001).

21
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

4.CURRICULUM-A

Instituzioen bitartez, giza talde desberdinek garaian garaiko ezagutza eta ideiak
hautatu, antolatu eta transmititzea helburu duen prozesua da. (Becchi, 1994).
Egungo curriculumean, ohiko arloetan edo zientzietan oinarritutako ezagutzaz
gainera, gizarte jakin batean bizi den eta biziko den kulturaren isla izatea
eskatzen zaio (Isasi, 1999). Curriclum-ak, gure gizartean dagoen teknologia eta
konpetentziei sormenez eta askatasun gehiagorekin aurre egiteko ahalik eta
prestatuen dauden ikasleak kanporatu nahi ditu. Terminoaren onarpena
momentuko hezkuntza arazoetara erantzuten du. Milaka definizio topa
ditzakegu, garai ezberdinetan eta autore ezberdinek sortuak. Hasieratik,
curriculumak ikuspuntu ezberdinak izan ditu korronte psikologikoen,
pedagogikoen, sozialen edota hezkuntzaren paradigmen kontzeptuen arabera
(Hernandez, 2004). Hala eta guztiz ere, definizio guztiek bat datoz hezteko
dela, umeen garapenerako onuragarria izan behar dela, haien inguruan eraiki
behar dela eta momentuan lortu nahi diren helburuak, gaitasunak eta
trebetasunak eta landu nahi diren edukiak bertan idatzita egon behar direla.
Ikasleak, posible den heinean, zenbait hezkuntza helburu lortzeko diseinatutako
ekintza programa da. (Hirst, 1973). Gizarteko ezagupenetara erantzuten duten
esperientzia eta ikaskuntza multzoa bezala ulertzen da irakasle taldeek beti
onartzen eta adierazten ez dutena.” (Eggleston, 1980).
Laburbilduz, esan dezakegu curriculuma hezkuntza ulertzeko modu ezberdinak
direla. Alde batetik, teoria eta praktikaren arteko erlazioa finkatzen saiatzen da
eta bestetik, hezkuntzaren eta gizartearen arteko erlazioa. (Hernandez, 2004).

4.1 Curriculuma eta gizartea


Urteak pasa diren heinean curriculumean finkatutako ezaugarriak aldatzen eta
moldatzen joan dira. Gizarteak curriculumaren eta didaktikaren arteko
ezberdintasuna eta berdintasuna ezartzen joan da (Hernandez, 2004).
Garaiaren arabera kontzeptu edo ezaugarri ezberdinei lehentasuna eman zaie
inguruko egoerak baldintzatuta.

22
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

Diziplina batek oinarrian dituen ideiak eta ezaugarriak ulertzeko beharrezkoa


da zenbait faktore kontuan izatea. Kulturak, ideologiak, politikak, ekonomiak,
diziplina horri laguntzen duten erakunde eta instituzioen iritzia eta eskolak
diziplina baten inguruan dituen ideiak dira faktorerik aipagarrienak. Ideologiak,
Europar Batasunean, heziketa fisikoaren sistema sortzerako momentuan
ikaragarrizko eragina izan du. Esate baterako, Espainian, frankismoa amaitu
zenean heziketa fisikoak aldaketa nabarmenak izan zituen. Ekonomia, dirua,
beharrezkoa da aldaketak egiteko eta hobekuntzak egiteko. Krisia dela eta ez
dela dirua beste gauzetarako erabiltzen da murrizketak eginez hezkuntza
arloan. Azkenik, curriculum-a beti kulturarekin lotuta doa, baina, munduko
ezagutza guztiak transmititzea ezinezkoa denez heziketa sistemak batzuk
hautatzen ditu. (Gilles Klein) .

4.2 Heziketa Fisikoaren curriculuma


Beste ikaskuntza eremu batzuek bezala, <<Gorputz Hezkuntza>> ikaskuntza
eremuaren funtzioa zehaztutako eskolatze aldietarako hezkuntza helburuak eta
hezkuntza gaitasun nagusiak eskuratzen laguntzea da. Ikaskuntza eremu
bakoitzak bere ekarpena egin du, eta, <<gorputz hezkuntzaren>> kasuan ,
zeregin hori gorputzaren portaera motorraren eta jolasen bitartez garatzen da.
Horrela, ikasleen adimen motorra, komunikatzeko eta harremanak egiteko
ahalmena, eta norberaren ekintzak behar bezala bideratzeko gaitasunak
garatzen dira. (Curriculum, 2007).
Curriculum batek honako lau galderei erantzun behar die:
1. Zer irakatsi?
Hasieran, haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan lortu nahi diren helburu
orokorrak agertzen dira. Ondoren, gehiago zehazteko ikasgai bakoitzean lortu
beharrekoak idatzita daude. Zehaztutako helburuak lortzeko eduki multzotan
adierazita dauden eduki batzuk landu behar dira. Hauek gero eta gehiago dira
baina, gero eta malgutasun handiagoarekin landu daitezke, aukerak zabalduz.
Beraz, curriculuma helburuak ditu ikuspuntu nagusi moduan, gainontzekoa,
helburu horien inguruan antolatzen baita. (Ciscar, 1992).
Gaur egungo heziketa fisikoko curriculuma-k hurrengo zortzi helburuak ditu:

23
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

1. Norberaren gorputzaren hautemate eta mugimen aukerak aztertzea eta


gauzatzea, nork bere buruan arreta jartzeko eta konfiantza hartzeko; horrela,
norbera ongi sentitzea onuragarria izango da osasunerako.
2. Sarri, aldizka eta neurrian egiten den jarduera fisikoaren balorazio positiboa
egitea, nork bere buruarekiko eta beste pertsonekiko jarrera arduratsua
adierazteko; horrez gainera, jarduera fisikoak, higieneak, elikadurak eta
jarrera-ohiturek osasunean zer-nolako ondorioak dituzten jakitea.
3. Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea, oinarrizko mugimen trebetasunak
haurren bilakaera prozesuari jarraiki gara daitezen; horretarako, ekintza
jokoak egingo dira.
4. Arazo motorrak konpontzeko eta, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta
jarduera artistikoak eta espresiokoak egitean, eraginkortasunez eta
autonomiaz jarduteko printzipioak eta arauak eskuratzea, aukeratzea eta
aplikatzea; horrez gainera, egindako ahalegina erregulatu, neurtu eta
baloratu egingo da, eta norberaren aukeren eta zeregin jatorriaren araberako
autoeskaera mailara iritsiko da.
5. Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen- baliabideak estetikoki eta
sormenez erabiliz, gauzak aurkitzea eta adieraztea;horrela, norberaren
mugimenduen bidez, horiek sentitu, bizi, onartu eta pertsonalizatu egingo
dira.
6. Jarduera fisikoetan parte hartzea, jokabide estrategiak eskuratzeko;
estrategia horien bidez, gainerakoekin harreman orekatuak eta eraikitzaileak
egin ahal izango dira eta, horrez gainera, aisialdi denbora topaketarako gune
bihurtuko da.
7. Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako tradizio ludikoek eta fisiko nahiz
kirolekoek duten gizarte eta kultura kutsua aintzat hartzea, euskal kulturaren
eta beste kultura batzuen balioak errespetatzeko eta balioesteko;
horretarako, herri jolasak eta adierazpenak eta jolas eta adierazpen
tradizionalak egingo dira.
8. Jarduera fisikoen aniztasuna, jolas motak, tradizio ludikoak, kirol jarduerak
eta dantzak ezagutzea eta gizarterako eta kulturako hainbat irizpide kontuan

24
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

hartuta balioestea, euskal kulturaren balioak aintzat hartzeko.


(Curriculum,2007).
Kontuan izanda curriculumaren diseinua aplikaturiko zientzia kontsideratzen
dela, curriculumaren ideia hezkuntza programetan planifikatutako helburuak
erabiltzerakoan sortu da. Zentzu honetan helburuen bitarteko pedagogia
curriculumaren diseinuaren eredua da.(kirk, 1992).

Helburu hauek lortzeko heziketa fisikoko curriculumak eduki batzuk jarraitzea


eskatzen du. Edukiak egituratzeak agerian uzten du Lehen Hezkuntzako
gorputz hezkuntzari zentzua ematen dioten ardatzetako bakoitza:
mugimenarekin gizarte eta kultura ereduen barneratzea; eta balio hezkuntza
eta osasunerako hezkuntza. Proposamen hori oinarri hartuta, eremu hau lau
eduki multzotan banatu da. (Curriculum, 2007).

1.Eduki multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola-, hautemate eta mugimen


ahalmenak eta mugimen trebetasunak garatzeko aukera ematen duten edukiak
sartu dira. Lehenengoak norberaren gorputza ezagutzea du helburu nagusi ,
hori funtsezkoa baita norberaren gorputzaren irudia garatzeko, edota, gero ,
ikaskuntza motorrak lortzeko; bigarrenak, berriz, norberaren gorputzaren
kontrola lortu nahi du, ikasleari eraginkortasunez mugitzeko aukera emango
dioten edukiak barne. Beraz, sistema motorra menderatzeari eta kontrolatzeari
lotutako eskuratzeak tartean izango dira; besteak beste, mugimendua egoera
berrietara egokitzeko erabakiak hartzea errazten duten edukiak nabarmendu
behar dira

2. eduki multzoa: -Gorputz adierazpena eta komunikazioa-, berriz, gorputz


hizkuntzaren bitartez adierazkortasuna mugimendua eta komunikazioa
sustatzeko edukiak sartu dira.

3.eduki multzoa- Jarduera fisikoa eta osasuna- jarduera fisikoa osasungarria


izateko ezinbesteko diren ezagutzek osatu dute. Gainera, bizitzan zehar
jarduera egiteko ohitura hartzeko edukiak ere sartu dira, horiek ongizate-iturri
baitira. Gorputz-osasunari buruzko edukiak jarduera fisikoaren ikuspegitik

25
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

aztertzen dituen eduki multzo bat sartuz, zenbait ikaskuntza eskuratzeko


premia azpimarratu nahi izan da; jakina, ikaskuntza horiek eduki multzo
guztietan sartzen dira, zeharka.

4.eduki multzoa: - Mugimen-kultura: aisialdia eta denbora librerako hezkuntza-,


giza mugimenaren kultura-adierazpen diren jolasak eta kirol jarduerak aztertu
dira. Jolasak metodologia estrategia modura erabil daitezkeen arren,
beharrezkoa da horiek eduki gisa aztertzea, antropologia eta kultura balioa
baitute. Bestalde, pertsonen arteko harremanari buruzko alderdiek eta
horretarako edukietan hartzen duten garrantzia dela eta, elkartasuna,
lankidetza eta beste pertsonekiko errespetua helburu duten jarrerak
proposatzea azpimarratu behar da. (Curriculum, 2007)

2. Noiz irakatsi?
Zikloka zer irakatsi behar den ondo antolatuta eta zehaztuta agertzen zaigu,
horretarako ziklo bakoitzean eta eduki multzo bakoitzaren barruan landu
beharreko kontzeptuak agertzen zaizkigu, helburuak eta edukiak
sekuentzializatuta daudelarik. (Ciscar, 1992).

3. Nola irakatsi?
Nola irakatsi ezaugarri edo kontzeptu zabalagoa da . Nahiz eta eskola
bakoitzak bere baliabide didaktikoak eta metodologia izan beharrezkoa da
jarduerak, edukiak eta helburuak modu jarraitu batean burutzea. (Ciscar,1992).

4. Zer , noiz eta nola ebaluatu?


Ebaluatzea, hasieran ezarritako helburuak betetzea lortu den ala ez
egiaztatzean datza. Etapa bakoitzak bere ebaluatzeko momentua dauka
(Ciscar,1992). Nola ebaluatu, nola irakatsi bezala zabalagoa den kontzeptua da
eta eskolaren arabera asko aldatu daiteke, hala eta guztiz ere curriculumean
ebaluatu eta jarraitu beharreko kontzeptuak eta ezagutzak finkatuta agertzen
dira, hauek baita zikloaren arabera banatzen eta antolatzen direlarik.

26
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

METODOLOGIA

Lan hau burutzeko ezinbestekoa izan da oinarri teorikoak bilatzea, erabiltzea


lantzea eta interpretatzea. Horretarako heziketa fisikoko curriculuma eta eskola
frantseseko heziketa fisikoaren historia aztertzen zuten idazkiak erabili ditut.

1.JUSTIFIKAZIOA

Historia ikertzeak, behatzeak gaur egungo egoera interpretatzeko eta ulertzeko


aukera ematen digu. Historiaurretik 2013. urteraino jarduera fisikoa, kirola eta
heziketa fisikoa etengabeko aldaketa izan du. Gorputza ikusteko era zein
jarduera eta heziketa fisikoaren kontzeptua garatzen joan da gizarteak bizi izan
duen egoeraren arabera (politikoa, ekonomikoa, ideologikoa …). Ezaugarri
hauei egokitzeko beharra sortu izan da eta faktore hauei esker gaur egun
hainbat metodo eta ikuspuntu ezberdin ezagutzen ditugu. Eskola Frantsesean
heziketa fisikoa bere garapena eta historia ere badauka autore ezberdinen
metodoetan, filosofian, ideologian eta pedagogian oinarrituta. Autoreek urtetan
zehar bere ekarpenak eman dituzte, batzuk beste batzuk baino
garrantzitsuagoak izan dira eta badira gaur egungo heziketa fisikoan eragin
zuzena eta handia izan dutenak. Eskola honen ideiak eta psikomotrizitate
korrontearen ezaugarriak zenbateraino topa ditzakegun gaur egun Euskal
Herrian jarraitzen dugun curriculum-ean da lan honen helburuetariko bat.
Honetaz gain, heziketa fisiko frantsesaren garapena, eboluzioa eta ezaugarriak
ezagutuko ditugu. Horretarako heziketa fisikoko historia Frantsesaren metodo
eta autore adierazgarrienetan zentratu eta hauen metodoen printzipio
pedagogikoak behatu egingo ditut ondoren gure eskolekin konparatu ahal
izateko.

2.HELBURUAK

 Gaur egun curriculumak heziketa fisikoan dituen ezaugarriak


identifikatzea eta interpretatzea.

27
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

 Eskola frantsesaren ezaugarriak, printzipioak eta autoreak ezagutzea


gaur egungo Euskal Herriko heziketa fisikoko curriculum-arekin lotu ahal
izateko.
 Psikomotrizitatearen ezaugarriak, garapena eta bultzatzaile nagusienak
ezagutzea gaur egungo heziketa fisikoko curriculum-arekin elkarlotzeko.
 XIX. Mendean sortutako europar eskola garrantzitsuenak ezagutzea.

3.PROZEDURA

Lan hau garatzeko eta aurrera eramateko informazioa iturri ezberdinetan bilatu
dut. Heziketa fisikoaren historiari buruz , XIX. Mendeko eskola frantsesari
buruz eta psikomotrizitateari buruz informazioa biltzeko liburuetan eta
artikuluetan oinarritu nahiz, azken hauek Dialnet eta Google academic bezalako
iturrien bidez. Behin artikuluak, irakurrita eta landuta izan ondoren curriculum-
arekin lotu ditut. Horretarako Heziketa Fisikoaren curriculum-a erabili dut, hain
zuzen ere, 218. alearen gehigarria, 2007ko azaroak 13, asteartea.

28
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

EMAITZAK ETA ONDORIOAK

Eskola Frantsesa eta autore frantsesen zenbait metodo eta ideia gaur egungo
curriculum-ean islatzen dira. Zer esan nahi du honek? Kontuan izanda
curriculumean etapa bakoitzean landu eta jarraitu beharreko edukiak,
helburuak, printzipio metodologikoak eta ebaluazio irizpideak finkatuta daudela,
eskola frantseseko kontzeptuak plangintza honetan egotekotan eskola honek
heziketan duen eragina zuzena izango dela esan nahi du. Nahiz eta
curriculum-a hitzez hitz ez jarraitu eta irakasle edo zentro bakoitzak bere
aldaketa txikiak eta ekarpenak egin, hezkuntza antolatzeko balio du, oinarri
moduan, irakaslearen gida eta laguntza gisa. Oinarri hori gabe eta eskola
bakoitza bere helburuen, edukien eta ebaluazio irizpideen sortzailea izatekotan
desmasia itzela izango litzateke sortuko ziren hezkuntza desorekagatik. Beraz,
hezkuntzak curriculum baten beharra eta honek agintzen duen jarraipenaren
beharra du. Horrexegatik bertan idatzita dagoena zuzen- zuzenean gaur
egungo ikasleen hezkuntzan eragina dauka.

Hasteko aipatu beharra daukat frantsesen ideiek eta metodoek duten eragina
oso nabaria dela gaur egungo heziketa fisikoaren ideiekin bat baitatoz.
Momentu honetan 175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, abian dago, Euskal
Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezarri
duena.

1.ESKOLA FRANTSESA

Eskola bakoitzak garaiaren arabera eta egoera sozial, ekonomiko, ideologiko


eta politikoaren arabera bere metodoak garatzen eta moldatzen joan da.
Heziketa fisikoaren kontzeptua aldatzeaz gain honekin lortu nahi diren
helburuak eta horiek lortzeko landu beharreko edukiak aldatzen joan dira
ebaluazio irizpideekin batera. Gaur egungo Euskal Herriko curriculumaren
heziketa fisikoaren helburu nagusia hurrengo hau da:

29
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

Eremu honetako hezkuntza-ekintzaren oinarrizko elementuak gorputza eta giza


mugimena dira, eta mugimen-jarduerarekin eta gorputz-kulturako elementuak
barneratzearekin lotutako ahalmenak garatzea du helburu nagusi. Gainera,
gorputz hezkuntzaren eremuak, funtsean, zientzia , teknologia eta osasun
kulturaren gaitasuna garatzen laguntzen du; horretarako, leku jakin batean,
norberaren gorputza (mugimenduan edo egonean dagoena) behar bezala
hauteman behar da, eta, horrez gainera, elkarrekintzan jardun behar du, dituen
mugimen aukerak hobetuz. (Curriculum, 2007).

Eskola frantsesak bizitzarako prestatzea eta gorputzaren heziketa eta heziketa


integrala du helburu. Bizitza osorako eta egunerokotasunera transferitzeko
baliagarria izateko asmoa dauka. Beraz, bi helburu hauek konparatzen baldin
baditugu biak oso antzekoak direla konturatuko gara eta azken finean bai bata
zein bestea bizitzarako eta etorkizunerako ahalik eta hobeto prestatzea eta
edozein egoeraren aurrean ahalik eta baliabide ugari eta arrakastatsuenak
ateratzeko gai izatea lortu nahi dute.

Amorósek bere lanetan aipatu zuen bezala jarduerak globalak izan behar dira,
gorputz osoa parte hartzen duelarik eta norberarentzat onuragarriak direlarik.
Garaia edo egoera dela medio urte hauetan hezkuntza etorkizunera eta
gizartera zuzenduta aurrera eramaten da. Lanera eta norberak gizartean ahalik
eta gaitasun, trebezia eta erraztasun handiagoz mugitzeko ideiekin gabiltza
egun bizi garen egoera latsa dela eta. Gainera, azken urte hauetan gero eta
nabariagoak izan diren diskriminazioak eta edonolako estereotipo ideiak
gainditu nahi dira berdintasuna, errespetua eta tolerantzia pisuko baloreak
bilakatuz. Hau bultzatzeko curriculumak honako hau deritzo: gorputz-
hezkuntzaren eremuak nabarmen hautematen ditu gizartean gertatzen diren
aldaketa bizkorrak; beraz, hezkuntza- asmoen bitartez, norberaren ongizatea
lortzera bideratzen duten eta bizitza osasungarri bat sustatzen duten premiei
(gizabanakoarenak eta taldekoak) erantzun nahi die, edonolako estereotipoak
eta diskriminazioak alde batera utziz. (Curriculum, 2007).

Bestalde, heziketa intelektualaren eta fisikoaren arteko batasuna ezinbestekoa


delaren ideia zabaltzen ari zaigu eta Le Boulch-ek eta psikomotrizitatean

30
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

oinarritutako hainbat eta hainbat autore baieztatzen duten bezalaxe oreka


psikofisikoa beharrezkoa da umearen garapenerako, hau da, heziketa integrala
lortzeko, Hèbertek bere metodoarekin garapen fisiko integrala helburutzat
izanda, haurtzarotik heldutasuneraino lortu nahi zuen ekintza metodikoa,
progresiboa eta jarraitua bezala. (Hèbert, 1925).

1.1 G.Hébert: Metodo Naturala

Metodo Naturala mundu osoan zehar eragin handia izan du. Hasiera batetik
Europatik zabaldu zen bere mugak gero eta zabalagoak eginez. Frantzian
badira heziketa fisikoan espezializatutako autore batzuk metodo hau jarraitu,
hobetu edo haiengan modu batean zein bestean eragina izan duena. Esate
baterako, 1950 geroztik Pièrre Seurin bere heziketa fisikoko metodoan,
Heziketa Fisiko Metodikoa, naturako elementuak erabiltzen ditu: Ura, eguzkia
eta airea.

Hébert-ek heziketa fisikoan egin duen ekarpenik handiena naturaren


ikuspuntuan izan da, hau da, ekintzak inguru natural batean burutzearen ideia.
Jarduerak naturan egitera bultzatzen du. Hauek baliagarriak izan behar dira,
egunerokotasuna erraztuko dutenak. Ez du materialean edo aparatuetan
erreparatzen, helburu moralak kontuan ditu eta heziketa integrala lortzera
lagunduko duen jarrera altruista indartzen du. (Galvez, 2011).

Heziketa Fisikoa, haurtzaroan zein heldutasunean, gure garapenerako oso


garrantzitsua den alderdia da. Beraz, egunerokotasunean landu beharraren
kontzientzia hartu behar dugu gure alderdi fisiko eta psikikoaren onurako.
Ikaskuntza- eremu honetan egindako proposamena, espezifikoki hezkuntza
formalerako egin arren, egunerokotasunera transferitzeko baliagarria izatea da
asmoa, eta bizitza osorako, gainera; izan ere, jarduera motorraren bidezko
gorputz- garapena gure bizitzaren zati bat da. (Curriculum, 2007).

31
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

Heziketa Fisikoa gure gorputza perfekzionatzea baino gehiago da, horretara


bakarrik mugatuko bagina alderdi pedagogikotik begiratuta ikaragarrizko okerra
burutuko genuke. (Hébert, 1925).

Eduki multzoei begira , 3. eduki multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna, Metodo
Naturalaren zenbait ideiekin bat dator, batik bat, metodoak ekintzen
baliagarritasunari ematen dion garrantzian eta osasunarentzat onuragarria
izango den garapen eta heziketa integrala lortzeko helburuan.

3.eduki multzoa- Jarduera fisikoa eta osasuna- jarduera fisikoa osasungarria


izateko ezinbesteko diren ezagutzek osatu dute. Gainera, bizitzan zehar
jarduera egiteko ohitura hartzeko edukiak ere sartu dira, horiek ongizate-iturri
baitira. Gorputz-osasunari buruzko edukiak jarduera fisikoaren ikuspegitik
aztertzen dituen eduki multzo bat sartuz, zenbait ikaskuntza eskuratzeko
premia azpimarratu nahi izan da; jakina, ikaskuntza horiek eduki multzo
guztietan sartzen dira, zeharka. (Curriculum, 2007).

Hala eta guztiz ere, jarduera fisikoa eta osasuna edozein gizartean eta
hezkuntza arloan aitzin- aitzinatik kontuan izan den kontzeptua izan da. Hortaz,
ez da eskola frantsesaren ekarpen bat, nahiz eta eskola honetan garrantzia
handia eman alderdi honi, batez ere osasun mentalean eta oreka psiko-
fisikoan. Gizarte aurre helenistikoetatik gorputza gaixotasunetik eta izan
zezaken ahulezietatik babestu, zaindu eta sendatu nahi zuten. Geroago, XVIII.
mendean heziketa fisiko modernoa sortu egin zen osasun arazoak ekidin
nahian.

Honetaz gain, curriculumean lehenengo hezkuntzan proposatzen diren hainbat


eduki eta Héberte-k bere hamar puntuko zerrendan proposatzen dituen
jarduerak bat datoz: Hébert-en hamar puntuko zerrenda :

Desplazamenduak
1.Martxa 2. Lasterketa 3.Jauzia
Lau gorputz adarren parte hartzea eskatzen duten desplazamenduak
4.“Cuadrupedia” 5. Igoera 6.Oreka
7. Jaurtiketa 8. Altxaketa 9.Defentsa

32
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

Olgeta jolasak
10.Igeriketa (Dantza, akrobaziak, zaldiketa, bizikletaz ibiltzea …)
Iturria: Pérez y Ardilla, 2006

Hau, esan bezala, curriculumaren 1.eduki multzoko zenbait azpi edukiekin bat
dator (Curricuuma,2007):

1. Eduki multzoa. Norberaren ezagutza eta kontrola


- Lateralitatea
- Oreka eta desoreka
- Mugimendu moduak eta aukerak.

Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua sekuentziatan antolatzen da (orokorretik


espezifikora) , eta dibertsitate irizpideari garrantzia handiagoa ematen zaio
espezializazio irizpideari baino (Curriculum, 2007), horrexegatik, eduki hauek
umeak nagusitzen doazen heinean, hau da, zikloz igotzen doazen heinean
konplexuagoak bilakatuko dira hezkuntzaren asmoa eta Metodo Naturalaren
asmoa berdina izanez, hau da, ekintza metodikoa, jarraitua eta progresiboa
lortzea haur hezkuntzatik heldutasunera eta honekin alderdi fisikoaren garapen
integrala ematea. (Hébert, 1925).

Azkenik, Metodo Naturalaren eta gaur egungo curriculumaren arteko loturekin


bukatzeko aparatuen erabilera dago. Hébertek hauen erabilera mugatzen zuen
eta bakarrik beste aukerarik ez izatekotan materialera edo aparatuetara jotzen
zuen. Gaur egun baliabide hauen kontzientzia hartzea zabaldu nahi da,
ikasleek haien garrantziaz, balioaz eta arduraz konturatu daitezen.

Gorputz- hezkuntzak objektuak erabiltzen dituen heinean, kontsumo gizartean


sartzen ari dela jakin behar du. Beraz, objektuak ez erabiltzea edo birziklatzea
eta aurreztea ikasleek eskuratu beharreko balioen parte izan behar dute.
(Curriculum , 2007).

1.2 G.Demeny: Eklektizismoa

33
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

Aurreko orrietan esan bezala, Georges Demeny-k (1850-1917) sorturiko


adierazpen honetan ariketak edota jarduerak burutzerako momentuan ahalik
eta erraztasun handiagorekin eta modu ekonomiko batean (koordinazioa)
egiteko baliabideak bilatu zituen trebetasunen garapenean laguntzeko.
Demeny-rentzat heziketa fisikoa osasuna sendotzean, formen edertasuna
lortzean eta gorputzaren mugimenduen eta trebetasunen garapenean datza.
(Zagalaz, 2001).

Ideia hauek curriculumeko (Curriculum, 2007) lehenengo eta hirugarren


edukietara hurbiltzen direla esan dezakegu.

1. Eduki multzoa- Norberaren ezagutza eta kontrola- hautemate eta


mugimen- ahalmenak eta mugimen trebetasunak garatzeko aukerak
ematen duten edukiak sartu dira.
2. Eduki multzoa- Jarduera fisikoa eta osasuna- Jarduera fisikoa
osasungarria izateko ezinbesteko diren ezagutzek osatu dute.

Metodo honek printzipio batzuk jarraitzen ditu: Talde homogeneoak eratu behar
dira, norberaren gaitasunen arabera lan eginez, gainera taldearen
sentimenduak (poza, algara, haserrea …) eta norberaren mugak eta
posibilitateak kontuan izan behar dira. Honetaz gain, ezaugarri fisikoak eta
nortasuna jarduera motibatuen bidez garatu nahi ditu klaseak.( Zagalaz, 2001).
Printzipio hauek gaur egun jolasaren bitartez betetzen dira, izan ere hauen
bitartez ikasleen adimen motorra, komunikatzeko eta harremanak egiteko
ahalmena, emozioak adierazteko eta kontrolatzeko ahalmena, eta norberaren
ekintzak behar bezala bideratzeko gaitasunak garatzen dira.(Curriculum, 2007)

Bukatzeko, ikasgaia edo lezioa osoa, baliagarria, progresiboa eta interesantea


izan behar da. (Chinchilla y Zagalaz, 1997). Curriculumak irakaskuntza
ikaskuntza prozesua sekuentziatan antolatzen du eta gainera garrantzia
handiagoa ematen dio dibertsitate irizpideari espezializazio irizpideari baino
(Curriculum, 2007) , beraz, horrek interesante izatera laguntzen du.

34
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

2.PSIKOMOTRIZITATEA

Heziketa frantsesak egin duen ekarpen nagusienetarikoa eta gaur egun


arrakastatsuena izan dena psikomotrizitatea izan da. Egun, badira autore asko
honen inguruan lan egiten. Aucounturier, esate baterako, mugimenduaren eta
psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa dela deritzo. Haurraren
kasuan, termino horrek agerian jartzen du haurraren garapen psikologikoan
mugimenduak duen garrantzia. Hau da, psikomotrizitateak gorputzaren
mugimenduaren bidezko haurraren garapenean jartzen du arreta. Haurraren
garapen psikologikoa gorputzaren mugimenduaren bitartez ematen da.
Gorputzaren bitartez, baina kanpoko munduarekin harremanetan.
(Aucounturier, 2004).

Psikomotrizitatea alderdi psikologiko eta psikiatratik dator. Historian zehar


bultzatzaile asko aurki ditzakegu, hala nola, Piaget eta Wallon (psikologia
alderdian), Freud (haur psikiatria aloan), Ajuriaguerra (neurofisiologia alderdian)
… Guzti hauen teorietan alderdi psikikoa eta motrizitate alderdia guztiz lotuta
dagoela baieztatzen dute. Gorputza ez da zer edo zer biologikoa soilik izango
balitz bezala ikusten baizik eta zerbait psikosomatikoa izango balitz bezala.
Gorputza eta bere ingurua eta batez ere gorputz eskeman erreparatzen dute.
Heziketa hau gero eta gehiago zabaltzen joan da psikoanalisiak izan dituen
aurrerapenengatik, eskola porrotagatik eta gimnasia zuzentzaileagatik.
(Zagalaz, 2001). Psikomotrizitateak alderdi kognitiboa, afektiboa eta motorra
biltzen du. (Mendiara eta Gil, 2003). Garapen motorraren eta kognitiboaren
arteko lotura garrantzitsua da; izan ere, espazioari, denborari eta gorputzari
buruzko lehenengo nozioak hainbat mugimendu egoeratan gertatzen diren
harreman logikoei esker ezartzen dira. (Curriculum, 2007).

Psikomotrizitatearen bitartez heziketa integrala eta globala lortu daiteke


gorputza erabiliz. Honetan subjektua protagonista izango da eta esperientziak
eta bizipenak ikasteko prozesuan ezinbestekoak izango dira. (Pascual, 2002).
Psikomotrizitatearen ideia hau bat dator curriculumean agertzen zaigun helburu
nagusiarekin:

35
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

Eremu honetako hezkuntza ekintzaren oinarrizko elementuak gorputza eta giza


mugimena dira, eta mugimen-jarduerarekin eta gorputz-kulturako elementuak
barneratzearekin lotutako ahalmenak garatzea du helburu nagusi. Hain zuzen,
garapen horren funtsezko osagaia gorputz hezkuntza da; hau da, irakasgai hori
mugimen- jarreraren pedagogiatzat hartzen da, eta pertsona bakoitzaren
garapena lortzen eta bizi kalitatea hobetzen laguntzen du. (Curriculum, 2007).

Psikomotrizitate arloan, eskola frantsesean zein gaur egungo eskoletan,


ikasleen adimen motorra, komunikatzeko eta harremanak egiteko ahalmena,
emozioak ezagutzera emateko ahalmena eta norbere burua kontrolatzeko
ahalmena ahalik eta egokien eta osasuntsuen garatzea beharrezkoa izan da.
Autore frantsesek garrantzia handia ematen diete ikasleen bizipenei, taldearen
partaideen arteko harremanei eta emozio zein sentimenduei. Izan duen
eragina aztertzen baldin badugu psikomotrizitatearekin lotura duten edukietan
ikus ditzakegu, alabaina , frantsesak izan dira psikomotrizitatearen bultzatzaile
eta sortzaile nagusiak eta aipagarrienak. Lehenengo eta bigarren eduki multzoa
osatzen duten edukietan (norberaren ezagutza eta kontrola eta gorputz
adierazpena eta komunikazioa ) topa ditzakegu antzekotasun edo eragina aldiz,
azkeneko biak (jarduera fisikoa eta osasun eta mugimen kultura) eta batez ere
laugarren eduki multzoa osatzen duten kontzeptu eta ezaugarriak azken urteko
gauza da, gizartearen eta momentuko egoera sozial eta ideologia berriaren isla.

2.1 J. Le Boulch: Gorputz psikologikoa

Aurretik esan bezala gizakiren mugimendua erabiltzen du material pedagogiko


gisa eta bere hezkuntza ideietan norberaren ezagutza, autonomia, jarreraren
hobekuntza, gizartearekiko harremana sortzea eta metodo pedagogiko aktiboa
bultzatzea aurkitzen dugu. Pedagogia honek gaitasunen garapena sustatzen du
eta esperientziaren edo bizitutakoaren garrantzia azpimarratzen du, izan ere,
irakasleak azaldu dezakeena baino askoz ere baliagarriagoa eta
esanguratsuagoa dela dio. Honen ustez mugimenduaren bitartez heztea arazo
asko ekidin dezakeela eta bizitarako prestatzeko bide egokia dela deritzo.

36
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

Gainera, pertzepzio ugari garatzeko aukera ematen du. Frantses honen filosofia
, pedagogia aktiboa da eta heziketa integrala bilatzen du. Ikasleen bizipenei
garrantzia handia ematen die eta baita ere taldearen partaideen arteko
harremanei eta irakaslearekin duten harremanari. (Zagalaz, 2001)

Le Boulch-ek (2001) dio umearen oreka eta garapen egokia ziurtatzeko


beharrezkoa dela oinarrizko gorputz formazioa ematea. Honetaz gain,
hezkuntzaren alderdi honek bere nortasunaren alderdi afektiboarekin,
kognitiboarekin eta sozialarekin lotuta dauden motrizitate gaitasunak eta
gaitasun psikomotorrak garatzea ahalbidetuko du. Beraz, esan dezakegu Le
Boulch-ek norberaren gorputzaren ezagutza eta kontrola, denbora-espazio
pertzepzioa eta gorputz eskemaren kontrola lortzea bilatzen duela.

Lehen hezkuntzan, Gorputz Hezkuntzak gaitasun batzuk lortzea du helburu.


Horretarako helburu batzuk finkatuta daude, horietako batzuk, hain zuzen ere
1.eta 3. Helburuak, antzekotasun handia izanez aipatutakoarekin
(Curriculum,2007):

1.Norberaren gorputzaren hautemate eta mugimen aukerak aztertzea eta


gauzatzea, nork bere buruan arreta jartzeko eta konfiantza hartzeko;
horrela, norbera ongi sentitzea onuragarria izango da osasunerako.

3.Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea, oinarrizko mugimen


trebetasunak haurren bilakaera prozesuari jarraiki gara daitezen;
horretarako, ekintza-jokoak egingo dira.

Gainera, Le Boulch-en ideiak oso ondo islatuta ikusi dezakegu curriculum-eko


1go eduki multzoan:

1. Eduki multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola-, hautemate eta


mugimen ahalmenak eta mugimen trebetasunak garatzeko aukera ematen
duten edukiak sartu dira. Lehenengoak norberaren gorputza ezagutzea du
helburu nagusi , hori funtsezkoa baita norberaren gorputzaren irudia garatzeko,
edota, gero , ikaskuntza motorrak lortzeko; bigarrenak, berriz, norberaren
gorputzaren kontrola lortu nahi du, ikasleari eraginkortasunez mugitzeko

37
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

aukera emango dioten edukiak barne. Beraz, sistema motorra menderatzeari


eta kontrolatzeari lotutako eskuratzeak tartean izango dira; besteak beste,
mugimendua egoera berrietara egokitzeko erabakiak hartzea errazten duten
edukiak nabarmendu behar dira. (Curriculum, 2007).

1.eduki multzo honek zikloka antolatuta dauden edukiak ditu. Hauek gero eta
konplexuagoak izango dira modu progresibo eta jarraitu batean. Horietatik
hurrengo hauek azpimarratu behar ditugu:

1. Eduki multzoa. Norberaren ezagutza eta kontrola


 Gorputzaren eskema nagusia eta zatikakoa aztertzea eta
egituratzea.
Lehen zikloa  Gorputz jarrera ezberdinak esperimentatzea.
 Espazio eta denbora harremanei lotutako nozioak. Espazio eta
denbora hautematea.
 Hautemate aukerak. Hautemate ahalmenak eta horiek
mugimenduarekin duten harremana aztertzea.
 Mugimenduarekin lotutako elementu organikoak eta funtzionalak
Bigarren zikloa aurkitzea.
 Norberaren gorputzaren eta gainerako pertsonen gorputzaren
errealitatea balioestea eta onartzea.
 Sistema motorra kontrolatzea eta gorputza menderatzea.
 Mugimenduarekin lotutako elementu organikoak eta funtzionalak.
Egonean eta mugimenduan dagoen gorputzaz kontzientzia
hartzea eta hori kontrolatzea.
 Estimuluen aukerazko bereizketa eta aurretiazko hautemate
Hirugarren zikloa prozesuak behar bezala erabiltzea.
 Mugimen ekintza eta egoera konplexuetan, espazioa eta denbora
egituratzea.
 Ahalmen fisikoak eta mugimen ahalmenak mugitze ekintzaren
oinarrizko osagaitzat hartzea.
( Curriculum, 2007)

2.2 A.Lapièrre eta B. Aucounturier: Gorputz adierazkorra

38
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

Marko teorikoan ageri den bezala bizipenetan zentratzen den metodologia da.
Bizipen hauek bai ikasleentzat bai irakasleentzat funtsezkoak dira. Autore
hauen metodologiaren haria ikaslearen eta irakaslearen edo hezitzailearen
arteko harremanak dira. Beraz, hezitzailearen formazio eta pertsonalitatea
ezaugarri nagusietako bat bilakatzen da. Umearen naturaltasunaren alde
daude. Modu honetan egoera sinbolikoak lor dezakete jolasaren eta imitazioren
bidez arazoak konpontzeko aukera ematen dutenak. (Mendiara eta Gil, 2003).
Etapa honetako metodologia ikuspegia ludikoa da; horregatik, jolasaren
testuingurua izan behar du bat bateko ikaskuntza osatzen duen eremuak.
(Curriculum, 2007).
 Lapièrre:
Umeen desorekak lehen haurtzaroko arazo afektiboen ondorio dela
baieztatzen du. Lapierrentzat psikomotrizitatea ez da bakarrik umeen
gorputzekin lan egitea baizik eta gorputza komunikazio iturri moduan erabiltzen
jakitea. Gorputza da harremanetan daudenen arteko mezulari nagusia. Egunero
burutzen ditugun ekintzekin,keinuekin, mimikarekin eta dugun jarrerarekin gure
nortasuna islatzen dugula dio. Sentimenduak, ideiak eta mezuak gorputz
hizkuntzaren bitartez (soinuak, hitz gabeko mintzaira, adierazpen sortzaileak,
dramatizazioa) komunikatzeko gorputz adierazpenak duen ahalmena
nabarmentzen du curriculumak. (Curriculum, 2007).
 Aucounturier:
Psikologia genetikoa ikertzen du. Bere klaseetan gorputza osotasunean lantzen
saiatzen da. Lehenengo zatia emozioekin lotzen du, hain zuzen ere alderdi
sentsoriomotorearekin. Jolas sinbolikoak burutzen ditu, imitazioarekin benetako
egoeretara hurbiltzen da edo fantasiako egoerak sortzen ditu mundu errealetik
alde egiteko.

Le Boulch-en pedagogia edo ideiak curriculumeko zenbait atalekin lotu


dezakegun moduan Lapierre eta Aucouturierekin berdina egin dezakegu,
esaterako curriculumeko 5. helburuarekin:

 Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen- baliabideak estetiko eta


sormenez erabiliz, gauzak aurkitzea eta adieraztea; horrela, norberaren

39
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

mugimenduen bidez, horiek sentitu, bizi, onartu eta pertsonalizatu egingo


dira. (Curriculum, 2007)

Bi autore hauen ikerketak, lanak eta ideologiak gorputz adierazpena eta


komunikazioarekin guztiz lotuta daude, izan ere, ez hitzezko komunikazioan
eta gorputzak keinuen, jarreren eta mugimenduen bidez adierazi nahi duen
alderdietan erreparatzen dute. Curriculumean:

2. eduki multzoa: -Gorputz adierazpena eta komunikazioa-, berriz, gorputz


hizkuntzaren bitartez adierazkortasuna mugimendua eta komunikazioa
sustatzeko edukiak sartu dira. (Curriculum, 2007).

Azpi edukiei begira honako hauek dira lotura zuzenenak dituztenak:

2.eduki multzoa: -Gorputz adierazpena eta komunikazioa


 Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen aukerak aztertzea eta
erabiltzea.
 Gorputzaren, keinuen eta mugimenduen bidez emozioak eta
Lehen zikloa sentimenduak kanporatzea, eta naturaltasunez, gainera.
 Norberaren gorputzaren bidezko adierazpenaz gozatzea. Objektuen eta
materialen bidezko adierazpen aukerak.
 Gorputza eta mugimendua adierazpen eta komunikazio tresnatzat
Bigarren hartzea.
zikloa  Gorputzaren, keinuen eta mugimenduen bidez emozioak eta
sentimenduak adieraztea.
 Gorputza eta mugimendua. Gorputz hizkuntzaren aukerak eta
Hirugarren baliabideak aztertzea eta horiei buruzko kontzientzia hartzea.
zikloa  Gorputzaren, keinuen eta mugimenduen bidez norbanakoaren edo
taldeen emozioak eta sentimenduak adieraztea eta komunikatzea.
(Curriculum, 2007)

40
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

3. GAUR EGUNGO JOERAK

Orain dela hamarkada batzuk hitz gabeko mintzaira, lagun arteko mugimen
komunikazioa, aurkarien arteko kontra komunikazioa , metakomunikazioa edo
norberaren adierazpen sinbolikoa alderdiak bigarren mailako kontzeptuak ziren
eta garrantzitsuena bizitzarako, lanerako eta momentuan gizartearen egoera
industrializatura ahalik eta prestatuen ateratzea zen. Ikaslea edo langilea
zenbat eta eraginkorragoa eta emankorragoa izan orduan eta lan aukera
handiagoak izango zituen, pertsonen arteko komunikazioari, interakzioari eta
harremanari inolako kasurik egin gabe eta sormen alderdian erreparatu gabe.
Gaur egun, ordea, lagun arteko mugimen-komunikazioa, aurkarien arteko
kontrako komunikazioa, metakomunikazioa edo norberaren adierazpen
sinbolikoa ikasleek ikasi beharreko hizkuntzak dira. (Curriculum,2007).
Curriculum-ak eskolatik hitz egin behar du klaseetan gertatzen denaren
arabera. Guztiek parte hartu behar dute eta egoeraren arabera aldatu eta
egokitu beharko da. BID dokumentu batek esaten duen moduan curriculuma
hezkuntzako edozein helburuen bihotza da eta politika edo hezkuntza
erreforma bat ere ez ezin izango du arrakastarik izan curriculuma ez bada
ikastegietan kokatzen. ( Lopes, 2004).

Egun, azken ideia hauen garapenean edo moldaketan gaudela esan dezakegu.
Teknologia helburuak lortzeko eta edukiak burutzeko baliabidea bihurtu da eta
gorputza osasuntsu mantentzea, osasuntsu egotea eta oreka psikiko- fisiko
egoki bat izatea ezinbestekoa bilakatu da. Gainera, metodo tradizionalak
ahaztuta geratu dira eta metodo berriak abian ipini dira. Hauetan pertsonek leku
garrantzitsuagoa hartzen dugu eta guztiaren gainetik pertsonaren beharrak,
sentimenduak, gaitasunak, trebeziak, ahalmenak, nahiak , interesak eta
garapena egongo da. Orain dela gutxi eskoletan geneukan metodoak
autoritarioak eta analitikoak ziren eta hezigarriak izateko umearen berehalako
erantzuna behar zela uste zuten. (Perez y Ardilla, 2006). Materia eta edukiak
umea bera baino garrantzitsuagoa ziren eta arazoak izatekotan ikaslea zen
hauen errudun. Metodo berriak aldiz, umearen askatasunagatik arduratu egiten
dira, jolasei garrantzia ematen diete, metodologia aktiboa da eta ikasleei

41
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

hurbiltzeko ahaleginak egin beharko ditu irakasleak. Ezinbestekoa da ikasleen


eta irakasleen arteko harreman ona eta interakzioa. Ume bakoitzak bere
erritmoa, ahalmenak eta gaitasunak dituela kontuan izanda eta materiak
haiengan sortzen duen interesa eta motibazioa ikusita irakaslea ahalik eta
hobeto egokitu beharko da, umea heziketaren zentroa izanik. Ariketak eta
edukiak modu progresibo batean antolatutako lezioen bidez irakasten dira eta
oreka psikologikoa eta fisikoa bilatzea ezinbesteko helburua bilakatu da. Oreka
hau bilatzeko eta sustatzeko gorputz adierazpena oso baliabide egokia dela
baieztatu da, izan ere, antzerkian, dantzan eta mimoan gorputza
komunikatzeko tresna gisa erabiltzeaz gain norberaren gorputza hobeto
ezagutzeko balio du, hortaz bere balore hezitzailea. Pujade-Renaudentzat
gorputz adierazpena gorputzaren birberenganapena baieztatzean, sormenean,
askatasun sexualean, jaian, biolentzian, benetako nahien bilaketan eta
burupenean, naturaltasunean, egunerokotasunekin apurtzean datza. Baina
nahiz eta gorputz adierazpena norberaren naturaltasunaren eta sormenaren
arabera izan landu egin beharra dago, horretan trebatu egin behar gara eta
Motosek baieztatzen duen moduan gorputz adierazpenak teknika baten
beharra du, honen berenganapenerako beharrezkoa da norberaren gorputzaren
aukeren ezagutza mugimenduen azterketaren bidez.

Curriculumaren (2007) arabera gehiago landu behar da ikasleen adierazpen eta


afektibitate alderdia, emozioen eta sentimenduen munduarekin lotutako
alderdia. Elementu horiek lotura estua dute autoestimuarekin, nortasunaren
egituraketarekin eta adierazpenarekin, inhibizioak gainditzearekin , adierazpen
sortzaileekin gozatzearekin, giza balioenganako sentikortasuna izatearekin…

Norberaren gorputzean zentratzea ez da egun egiten den edo abian dagoen


korronte edo joera bakarra, psikomotrizitateaz gain kirol ezberdinak
praktikatzen dituzten umeak ikusten ditugu eskolako klaseetan.
Soziomotrizitatea baita korronte garrantzitsua da, izan ere, inguruan dauden
faktoreek asko baldintzatu dezakete jarduera. Besteekiko harremana,
inguruarekiko harremana, ezaugarri klimatologikoak … Heziketa fisikoko
klaseetan heziketa morala nagusitzen joan da garapen kognitiboa, soziala,

42
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

afektiboa, fisikoa eta intelektuala lantzen delarik sentimenduak, emozioak eta


sentsazioak pipilean dauden bitartean etengabeko interakzioa dela eta.
Ikasleek bizitzarako beharrezkoak diren baloreak berenganatzen dituzte
(erantzukizuna, errespetua, tolerantzia, elkarlana, prestutasuna …) , arauak
errespetatzen ikasten dute eta elkar ezagutzen dira.

Kirola ez zen eskoletan hasi, izan ere, kezka politiko eta ekonomikoa izan zen
hezkuntza kezka baino. Baina nahiz eta askotan kirola heziketa moduan ez
eman badira autore batzuk horren beharra defendatzen dutenak: “Kirola, beste
edozer baino, jolasa, olgeta eta denbora pasa da”. ( Cagigal, 1966). Blazquez-
ek hiru kirol mota ezberdintzen ditu (Blazquez, 1995):

1. Olgeta kirolak: Dibertitzeko eta entretenitzeko jolasten direnak


dira, aurkaria gainditu nahi gabe.
2. Lehiakortasun kirolak: Aurkariari irabazi nahian eta norbere
burua gainditzeko intentzioa dutenak dira.
3. Heziketa kirola: Garapen armonikoa eta globala helburutzat
dituztenak dira norbere balore pertsonalak indartu nahian. Honen barruan
kokatu dezakegu curriculumak esaten duen honako hau: Taldeko kirol
jarduerak egiteko eta antolatzeko, proiektu komun batean sartu behar izaten da,
eta parte hartzaileen arteko desberdintasunak eta haien mugak onartu behar
izaten dira, arau demokratikoei jarraituz taldearen antolaketan eta kide
bakoitzak bere ardurak onartuz. Kirol jarduerak gidatzen dituzten arauak
betetzeak gizarteko jarrera kodeak onartzen laguntzen du. (Curriculum, 2007).
Azkenik, jarduera fisikoa eta osasuna elkarrekin doazela baieztatzen du
curriculumak:

Egungo gizartean gero eta garrantzi handiago ematen zaio ahalegin


intelektuala eta fisikoa optimizatzeari, eta, beraz, ezinbesteko bihurtu da
jarduera fisikoa egitea; batez ere, oreka psikofisikoa lortzeko baliabide modura
balioestea, egoneko bizitzatik eratorritako arriskuak prebenitzeko eragile
modura eta aisialdi denbora okupatzeko alternatiba modura. (Curriculum,
2007).

43
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

Kirola egiterakoan osasuna eta onura fisikoak (forman egotea, pisu egokian
egotea…), psikologikoak (bizi kalitatea eta ongizate psikologikoa hobetu, gogo
aldartea igo, autoestimua hobetu, herstura gutxitzea ahalbidetu, depresio
egoerak arindu, adimena garatzen lagundu…) eta sozialak (etorkinen
integrazioa, sozializazio ahalmena erraztu, portaera desegokiak eta antisozialak
saihestu, kultur ondareei eusten lagundu, eskolako errendimendua hobetu,
aisialdirako ohitura positiboak sustatu…) hobetzeko eta indartzeko balio digu.
Gainera, kirolak lortzen dituen balio hezitzaileak aipatzekoak dira, izan ere,
jarduera fisikoaren inguruan sortzen diren pertsonen arteko harremanek hainbat
balio barneratzen eragiten dute; besteak beste: errespetua, onarpena edo
lankidetza. Balio horiek, hain zuzen, egunerokotasunera transferi daitezke,eta,
horrela, ikasleak bideratu egin nahi dira, berdintasun egoeretan gainerako
pertsonekin harreman eraikitzaileak izan ditzaten. (Curriculum, 2007).

Horrexegatik, oso garrantzitsua da bizitza osoan zehar praktikatzea eta adin


bakoitzari egokitzea. Etorkizun batean kirola praktikatzeko gogoa sustatzeko
beharrezkoa dugu eta umeei bizipen onak eta positiboak transmititzea eta
biziaraztea. Horrela haien kabuz jarduera fisikoa egitera bultzatuko diegulako.

Laburbilduz, eskola guztiek eta historian zehar izandako joera, korronte edo
ideologia guztiek gaur egungo curriculumeko ezaugarriak finkatzerako
momentuan eragina izan dute. Nahiz eta herrialde ezberdinetan sortu eta
egoera politiko, sozial eta ekonomiko ezberdinetan garatu guztiak elkar lotu
dezakegu. Eskola guztietatik aztarnak aurki ditzakegu, adibidez, eskola
suediarraren gorputza sendotzeko eta gorputz osasuntsua bilatzeko nahia,
helburu hezitzailea eta sendagarria izan duen eskola alemaniarraren aztarna,
eskola ingelesaren kirol lehiakortasuna eta talde partaideen arteko laguntasuna,
solidaritatea, jolas garbia eta abar eta eskola frantsesaren psikomotrizitatea eta
metodo naturala.

44
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

ONDORIO OROKORRAK

Behin eskola frantsesaren eta psikomotrizitatearen ezaugarri nagusiak zeintzuk


diren jakinda eta gaur egungo heziketa fisikoaren nondik norakoak ikusita
zenbait ondorio atera daitezke.

Alde batetik, eskola frantsesak beti alderdi naturala kontuan izan du, batik bat,
Heberten Metodo Naturala. Metodo hau eskola frantsesaren ekarpen
esanguratsuena izan da. Egun, jarduerak naturan egitera motibatu nahi da eta
gero eta gehiago ikus ditzakegu espazio irekietan praktikatzen diren kirolak,
hala nola, surf-a, txirrindularitza, mendi martxak…

Beste aldetik, autore frantsesek zabaldutako psikomotrizitatea gaur egun


indarrean dagoen korronterik garrantzitsuena da. Le Boulch, Lapierre eta
Aucouturier esaterako gaur egun esparru hezitzailean burutzen den
psikomotrizitatean eragin handia izan dute. Haien ideiak, printzipioak eta
metodologiak erabili egiten dira eta jarraitzaile asko ditu. Gainera,
curriculumaren alderdi gehienak psikomotrizitatean erreparatzen dute eta
pedagogia honek haurren garapenarentzat onuragarria dela baieztatuta dago.
Korronte hau gorputzaren bidezko komunikazio eta adierazpenean zentratzen
da nagusiki. Honek, egun, gero eta indar gehiago hartzen ari da, izan ere,
gero eta ugariagoak dira dantza eta antzerki eskoletara hurbiltzen diren umeak
eta esparru honekin erlazionatuta dauden ekintzetan parte hartzen duen
jendea. Gainera, egunerokotasunerako, bizitzarako eta etorkizunerako
prestatzeko baliagarria dela jabetzen hasi garenez eskola edo klase hauen
eskaintza eta formazioa gero eta ugariagoa da.

Eskola frantsesaren historian lehenago zein beranduago sortu izan diren ideiak
eta pedagogia metodoak gaur egungo hezkuntzan islatuta ikusi dezakegu.
Garaiko ideiak gaur egungo egoerara eta gizartera moldatu egin dira, baina
haien nortasuna eta esentzia mantentzen jarraitzen dute. Beste eskolekin
alderatuz, gaur egungo curriculumera gehien hurbiltzen den eskola dela uste
dut. Gainera, betidanik pertsonen sentimenduei, emozioei, bizipenei,

45
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

esperientziari eta jarrerari garrantzia eman diete, hau da, oreka psikofisikoan
eta heziketa integrala antzinatik bilatu izan dute.

Azkenik, ostabere, jada aipatu dudan psikomotrizitatearen garrantzia eta


arrakasta errepikatu egingo dut, izan ere, etorkizunera begira indarrean
jarraituko duen korrontea dela uste dudalako.

46
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

HOBEKUNTZA PROPOSAMENAK

Hurrengo urteetan etorkizuneko ikasleek jazoko duten hezkuntza eta ikasiko


dituzten baloreak gaur egun gaudenon esku dago, hau da, gure esku. Eman
diren metodoak edo eskolek gaur egun duten curriculuma eginda dago eta ezin
da aldatu, beraz, orain dagoenetik abiatuz hezkuntza hobetzen saiatu beharko
ginateke.

Aurreko orrietan esan bezala, curriculuma, gizartean gertatzen denaren edo


indarrean dagoenaren isla da, hau da, gizartean indarkeria eta matxismoa
bezalako baloreak nagusitzen baldin badira eskoletan baita nagusituko dira.
Aldiz, gizarteak berdintasuna, lankidetza, errespetua eta laguntasuna bezalako
baloreak azpimarratzen baldin baditu hezkuntzak balore horiek sustatzen
saiatuko da eta curriculuma oinarri horien inguruan eraikiko da. Laburbilduz,
curriculuma gizartetik sortzen da, hau da, gizartetik eskolara edo kanpotik
barrura. Nire ustez alderantziz izan beharko zen, hau da, eskoletan gertatzen
dena eta umeek eskatzen dutena abiapuntutzat hartuz curriculuma osatu,
barrutik kanpora eta ez alderantziz, izan ere, umeek gizartean ikasitakoa eskatu
egingo dute eta eskoletan eraikitako curriculum berri hau nahi gabe
momentuko gizartearen egoerara erantzun egingo dio.

Eskola frantsesari begira uste dut eskola honek bultzatutako metodoak eta
ideiak garaiko egoerarako nahiko aurreratuak izan zirela, batez ere, beste
herrialde batzuetan ematen ari zen gimnasia autoritario eta sistematizatuarekin
alderatuz.

Nire esperientzian eta inguruko pertsonen istorioetan oinarrituz , azken urte


hauetan heziketa fisikoko klaseak aldaketa nabarmena jasan dute. Aparatuz eta
aginduz betetako gimnasia batetik askoz malguagoa, jasanberagoa eta
moldagarriagoa den heziketa fisiko batera pasa gara non prozesua eta jarrera
emaitzak baino garrantzitsuagoak diren. Norberaren garapen pertsonala,
bizipenak, emozioak eta sentimenduak mugimenduen exekuzioaren perfekzioa
baino pisu gehiago daukate. Jada baieztatu egin denez alderdi guzti hauek
lantzeko eta oreka psiko-fisikoa lortzeko gorputz adierazpena eta

47
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

komunikazioa, psikomotrizitatearekin batera, oso ondo datozela, nire


hobekuntza proposamena hurrengoa izango litzateke. Eskolan, gorputz
adierazpenari eta komunikazioari zuzendutako ekintza gehiago egingo nituzke.
Gorputz adierazpena gure eguneroko bizitzarako eta gizartean mugitzeko
ezinbestekoa da. Horregatik uste dut txiki txikitatik bizitzan sor daitezken
egoeretara ahalik eta hobeto erantzuteko prestatu behar garela. Lotsa dela eta
ez dela eta burutzeko zailtasunagatik, askotan, hezitzailearen erraztasunerako
egoera eta jarduera hauek ekiditen saiatzen gara eta heziketa fisikoko klaseak
ohiko kiroletan zentratzen ditugu , izan ere, horrek arazo asko konpontzen ditu.
Hau gerta ez dadin gorputz adierazpenarekin eta ez hitzezko
komunikazioarekin txiki txikitatik hastea proposatzen dut, ikasleek normaltasun
osoz har dezaten.

Laburbilduz, hezkuntzaren helburu nagusia heziketa integrala eta bizitzarako


prestatzea baldin bada horri zuzenduta dauden ekintzak eta jarduerak egitea
beharrezkoa da. Pertsona batek kirol zehatz bat praktikatu gabe edo joko
batera jolastu gabe bizi daiteke, baina, ezin daiteke bizi beste gizakiekin
harremanetan eta interakzioan egon gabe, komunikatu gabe eta bere
gorputzarekin adierazi gabe. Horrexegatik, gorputz adierazpena eta
komunikazioa lantzea ezinbestekoa da gure eguneroko bizitzaren parte baita.

48
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

BIBLIOGRAFIA

- Aucounturier, B (2004). Hik Hasi. 84.alea.

- Blazquez, D. (2001). La Educación Física. Barcelona. INDE.

- Berruezo, P.P . (2006). Pasado, presente y futuro de la Psicomotricidad.


Revista Iberoamericana de Psicomotricidad y Técnicas Corporales. Nº22,
6(2). 25-36.

- Berruezo, P.P. (2004). El cuerpo, eje y contenido de la psicomotricidad.


Revista Iberoamericana de Psicomotricidad y Técnicas Corporales, 16, 35-50.

- Botella, A.M. (2006). Música y Psicomotricidad. Revista Iberoamericana de


Psicomotricidad y Técnicas Corporales. Nº21, Vol 6. Pag 215-222.

- Casimiro, A. (2004). Politicas curriculares. ¿Continuidade ou mudanca de


rumos?. Revista Brasileira de Educaçao. Vol 26.

- Ciscar, C.(1992). Estructura del curriculum: elementos que lo integran. El


curriculum como campo de proyección e itervención didáctica. Valencia, Nau
Libres.

- Defontaine, J. (1978). Manual de Reeducación Psicomotriz. Primer año.


Barcelona. Editorial Médica y Técnica.

- Díaz, A (2006). La educación física como educación del movimiento. Revista


Iberoamericana de Psicomotricidad y Técnicas Corporales, Nº22, 6 (2), 7-24.

- Erriondo, L. (1996). Euskal curriculuma?. Jakin. Donostia.

- Gleyse, J. (1998) Instrumental Rationalization of Human Movement: An


Archeological Approach. Sport and postmodern times: Culture, gender,
sexuality, the body and sport. Albany, New York: SUNY press

- Gálvez, E.M. (2011). El método natural de Georges Hébert: Una


aproximación a la educación física en el Real Decreto de Educación
Española. Nº160,16. Buenos Aires. Efdeportes.com

- Hébert, G. (1925). El Sport contra la Educación Física. (Pérez, A.


itzularazia). Barcelona. Imprenta mercantil.

- Hernández, J. (2004). Didáctica de la educación física. Una perspectiva


crítica y transversal. Fraile, A (Coord.). Madrid. Biblioteca Nueva.

-Isasi, X. (1999). Hezkuntzaren normalkuntza. Hik hasi. 36. alea.

49
ESKOLA FRANTSESAK ETA PSIKOMOTRIZITATEAK GAUR
EGUNGO HEZIKETA FISIKOKO CURRICULUMEAN DUEN
ERAGINA

- Klein, G: Políticas y prácticas de la educación física en la Unión Europea.


Universidad Paul Sabatier, Toulouse.

- Lapierre, A: El concepto de psicomotricidad y su evolución. Revista de


Edicación Física.

- Langlade, A. eta Langlade, N. (1970). Teoria General de la Gimnasia:


Génesis y panorama global de la evolución de la gimnasia. Buenos Aires.
Stadium.

- Le Boulch, J (1983). El desarrollo psicomotor desde el nacimiento hasta los


seis años. Madrid: Doñate.

- Le Boulch, J. (2001). El cuerpo enla escuela en el siglo XXI. Barcelona.


Inde..

- Mendiara, J eta Gil, P. (2003). Psicomotricidad: Evolución, corrientes y


tendencias actuales. Sevilla.

- Pascual, P. (2002). Didáctica de la música. Madrid. Pearson Education.

- Pérez, M.Á eta Ardilla , D. (2006). Educación Física .Sevilla. MAD.

- Pérez, C (1993) Evolución histórica de la Eduación Física. Motricidad


humana. Educación Física y deporte.

- Zagalaz, Mª L eta Chincilla, J.L (1997). Educación Física y su didactica en


primaria. Jabalcuz.

- Zagalaz, MªL. (2001). Corrientes y tendencias de la educación física.


Barcelona. INDE.

- Zagalaz, Mª L. (2001). Bases teóricas de la educación física y el deporte.


Universidad de Jaen.

-Dokumentu ofizialak: Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren


curriculuma sortu eta ezartzeko 175/2007 Dekretua. I. eranskina: Lehen
Hezkuntzako Arloak: Gorputz Hezkuntza.

50

You might also like