You are on page 1of 3

ATAZA

3
Izena Data

1 Irakurri testu hau, ahoskera, doinu eta erritmo egokiarekin.

Txakurkume herrena
Dendari bat iragarki hau atean jartzen ari
zen: «Txakurkumeak salgai».
Horrelako iragarkiek haurren arreta era-
kartzen dute beti, eta laster agertu zen
mutiko bat galdezka: «Zenbat balio dute
txakurkumeek?». Dendariak erantzun zion:
«30 eurotik 50 eurora bitartean». Eskua poltsikoan sartu eta txanpon batzuk atera
zituen umeak: «2,50 euro besterik ez dut… ikus al ditzaket txakurtxoak?»
Gizonak irribarre egin eta txistu jo zuen. Dendariaren txakur emea lasterka irten
zen denda-ostetik, bost txakurkume atzetik zituela. Txakurtxo haietako bat nahiko
atzean geratzen ari zen. Umeak berehala erreparatu zion atzera geratutako
txakurkume herrenari. «Zer gertatzen zaio txakurtxo horri?» galdetu zuen. Gizonak
azaldu zion txakurkumea jaio ostean albaitariak esan ziola aldakan arazo bat
zuela eta herrenka ibiliko zela bizi guztian. Umea zeharo hunkitu zen, eta oihu egin
zuen: «Horixe da nik erosi nahi dudan txakurtxoa!». Gizonak honela erantzun zion:
«Ez duzu txakurkume hori erosiko. Benetan nahi baduzu, oparitu egingo dizut».
Mutikoa haserretu egin zen: «Nik ez dut nahi zuk oparitzea. Txakurkume horrek
gainerakoek adina balio du, eta prezioa oso-osorik ordainduko dizut. Benetan,
nik dauzkadan 2,50 euroak emango dizkizut orain, eta hilero beste 50 zentimo,
den-dena ordaindu arte». Gizonak erantzun zion: «Egia esan, mutiko, zuk ez
duzu nahi txakurkume hori erosi. Ez da inoiz lasterka, saltoka eta jolasean ibiliko,
gainerako txakurkumeen moduan».
Mutikoa makurtu zen, eta galtzaren barrena altxatu zuen, ezkerreko hanka erakus-
teko. Okertuta eta elbarrituta zeukan zangoa, metalezko aparatu handi batez
eutsita. Gizonari berriro begiratu eta esan zion: «Tira, ni ere ez naiz korrikalari
bikaina, eta txakurkume horrek bere egoera ulertzen duen norbait beharko du».
Gizonak ezpainak hozkatu zituen; eta, begiak malkotan, esan zion:
«Txakurkume hauetako bakoitzak zu bezalako jabea izatea espero dut, ume».

124 Fotokopiatzeko materiala © 2012 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.


Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. BIGARREN HIRUHILEKOA

2 Seinalatu testuaren esanahia hobekien adierazten duen esaldia.

a) Dendariak txakurkumea oparitu zion umeari, pobrea zelako.

x b) Dendariak txakurkumea oparitu zion umeari, bai baitzekien ondo zainduko zuela.
c) Dendariak txakurkumea oparitu zion umeari, elbarria zelako.

3 Haurra haserretu egin zen dendariak esan zionean:

x a) «Ez duzu txakurkume hori erosiko. Benetan nahi baduzu, oparitu egingo dizut».
b) «Txakurkume hauetako bakoitzak zu bezalako jabea izatea espero dut, ume».
c) «Egia esan, mutiko, zuk ez duzu nahi txakurkume hori erosterik».

4 Zergatik uste zuen dendariak umeak ez zuela nahi txakurkume hura erosterik?
Herrena izanik txakurkumeak ezin izango ditu
gainerako txakurrek egin ohi dituzten gauzak egin eta
hori beste edozein umek ez luke nahi izango.
5 Irakurri esaldi hauek. Zuzenak badira, Z inguratu; okerrak badira, O inguratu.

Txakurra astiro irten zen denda-ostetik eta txakurkumeak atzetik. Z O

Txakurkumea herrenka ibiltzen zen aldakan arazo bat zuelako. Z O

Mutikoak metalezko aparatu handi bat zuen eskuineko zangoan. Z O

6 Idatzi definizio hauekin bat datozen testuko hitzak.

DEFINIZIOAK HITZAK

Denda batzuetan daukaten gela, bezeroei arreta emateko denda-ostea


lekuaren atzean dagoena.

Pausoa ondo eman ezin duena. herrena


Animaliak sendatzen aritzen den pertsona. albaitaria

7 Azaldu esaldia. Txakurkume horrek bere egoera ulertzen duen norbait beharko du.
Mutilak txakurkumearen egoera ulertuko du berarena
antzekoa delako

Fotokopiatzeko materiala © 2012 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L. 125


3. ATAZA. Txakurkume herrerna

8 Mutikoak, dendan sartzean, 2,50 euro besterik ez zuen. Zenbat 50 zentimoko


txanponak dira 2,50 euro?

9 Adierazi zein animalia dagokion kume bakoitzari.

Txakurra • • Txahala
Oiloa • • Txita
Ardia • • Moxala
Behia • • Txakurkumea
Zaldia • • Arkumea

10 Haur askok txakur bat nahi dute etxean. Horrek ardura berriak dakartza. Idatzi 6
lerro maskota gisa hartutako txakur horiek behar duten zainketari buruz.

Erantzun librea.
Ilea orraztu, bainatu, albaitaria eraman, parasitoak
kendu,jateko egokia eman, ariketa egitera atera...

11 Zer adierazten dizu irudi honek?


Erantzun librea

126 Fotokopiatzeko materiala © 2012 Zubia Editoriala, S. L. / Santillana Educación, S. L.

You might also like