You are on page 1of 2

2. Aro Iluna.

1. SARRERA ETA ITURRIAK

Garai Mizenikoak ez du amaiera zehatzik. Krisi orokorra izan zen, Greziar osoan atzeman zelako,
baina kulturaren elementu gehienak mantendu ziren. Aro Iluneko gizartea, ekonomia eta kultura
baldintzatu zituen. Iturri arkeologiko eta zenbait testutan islatzen da garai hau.

Mizenasen, harresiak luzatu ziren, lehoien atetik hegoaldera. Denbora baterako berrindartzeko edo
etsaiekiko beldurra zela eta handitu ziren. Fenomeno paraleloak Peloponesoko Tirinto eta Mideako
gune mizenikoetan eman ziren. Halaber, hamar-hogei urteko epean harresiz kanpoko eraikuntzak
suntsitu ziren, komunikabide sareak erori ziren eta populazioa beheratu zen. Hititek itsasotik zetorren
herri batekin arazoak izan zituzten. Egipton tropen mobilizazioa eman zen. Mizenasen krisi sakona
izan zen, baina ez zen desagertu. Hiribildua berreraikitzen saiatu ziren, eskala txikiagoan. Zeramika
eredu berriak agertu ziren. Gizarte egituran aldaketak eman ziren. Botere lokala aldatu zen.
Suntziketaren arazoa soluzionatzeko hiru teoria ematen dira: kanpo faktoreak (inbasioak, migrazioak,
zakuraketak), mizenastar gizartearen barne arazoak eta hondamendi naturalak eta epe luzeko krisiaren
ondorioak.

Garai honetako iturriak Homeroren poemak dira, baina nahiko berantiarrak eta fidagarritasun urrikoak
dira. Poemen transmizioa ahozko tradizioa da, akatsak eta aldaketak izanez. Bestalde, gizarte
idealizatuaren irudia transmititzen du. Edukiaren aldetik, nahastuta daude garai ezberdinetako
elementuak (Aro Iluneko gizartea, elementu mizenikoa). Taulatxoetak emandako informazioa
kontraesankorra da Homeroren poemekin. Arkeologiaren aldetik, hutsune handi bat dago.

2. PANORAMA OROKORRA

Ez zen garai uniforme bat izan ez kronologikoki ez geografikoki. Izen ezberdinak jaso ditu: eskualde
batzuetan ezaugarri mizeniko batzuk mantendu ziren; lurralde batzuk despopulaketa bortitza jasan
zuten eta aldaketa nabarmenak. Zibilizazio mizenikoaren elementu bereizgarriak desagertu ziren:
gotorlekuak (jauregiak), idazkera (lineal B), tholoi…; ehorzketaren ordez, errausketa erabili zen
lurperatze erritoetan. Merkataritza sarea sinplifikatu zen, ez zegoen itsas-merkataritza: burdina
murriztu zen. Segurtasun eza eta sistema politikoa deszentralizatu zen. Gizarte eta sistema politikoen
egituraktea lokalago bat agertu zen.

Populazioari begira, bi prozesu burutu ziren: aro hasierako migrazioak (doridarrak, gotorleku
mizenikoaen suntsiketarekin batera datozenak) eta populazioaren murrizketa (drastikoa eta bortitza
da; ondorio bezala, nekazaritza eta teknika mailak atzeratu). Ekonomian ezaugarri orokor batzuk
zeuden ere: pobretze orokorra, labore murrizpena (abeltzaintza), itsasoko harremanen etetea eta
eskulangintzaren gainbehera.

Oinarrizko unitate sozio-ekonomiko berri bat agertu zen: ​oikos,​ aristoi edo nobleen egoitza eta
jabetzak. Noblearen inguruan bere leinua, senideak, lagunak, morroiak eta esklabuak biltzen ziren.
Bere lurretako pertsonen gaineko botere judiziala zeukaten. Ekonomiaren helburua autarkia zen, baina
zenbait produktu nahitaez inportatu behar ziren. Produktu hauek lortzeko bi bideren bitartez lortzen
ziren: guda/zakuraketa/pirateria (“kanpo merkataritza”) eta xenia (oparia edo nobleen arteko harreman
sare sendo baten sorrera ahalbidetu zuen, “barne merkataritza”). Aro Iluneko (K.a. 1100-950) gizartea
banatuta zegoen kategoria ezberdinetan: ​aristoi​ak eta ​basileus,​ ​demos ​(nekazari askea), ​thes ​(soldata
baten truke lan egiten duena), ​demiurgo ​(lanbide espezializatuetan dauden langile libreak) eta
esklabuak. Ekonomiaren oinarria oikosa zen, nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarrituta.

1
2. Aro Iluna.

Merkataritzarekin produkzioa osatzen zen. Antolamendu politikoa hiru instituzioan banatuta zegoen:
Erregetza, agureen kontseilua (​gerontes​) eta herri biltzarra. Hauek justizia eta erlijioari buruz
arduratzen ziren. Greziarrek zeukaten bertuteen artean fideltasuna, hospitalitaea, jainkoak eta
jainkosak errespetatzea eta kemena ziren nagusiak.

Aro Iluneko kolonizazioa.

Greziar kolonizazioa garai mizenikoan, Aro Ilunean eta Aro Arkaikoan (K.a. 775-550) eman zen.
Kultura helenikoa Mediterraneo osan zabaldu zen: iparralderantz (Mazedonia), hegoekialderantz
(Asia Txikia), hegomendebalderantz (Egipto iparraldea), mendebalderantz (Ampurias, Marsella).
Afrikaren iparraldea ez zuten kolonizatu feniziarrak zeudelako eta haien arteko gatazkak ez ziren
eman, Mediterraneoa “banatuz”. Pitecusa greziar kolonia zaharrena da, Italian kokatua. Hortxe,
Nestor aipatzen den inskripzio bat aurkitu zen.

Zenbait ezberdintasun aurkitzen ditugu Aro Iluneko eta Aro Arkaikoko kolonizazioaren artean. Aro
Ilunean, metropolia eta kolonia ez zuen inolako loturarik. Berriz Aro Arkaikoan bai. Aro Ilunean
ekimen indibiduala bultzatzen zuen kolonizazioa, Aro Arkaikoan ez bezala, noiz planifikatua zegoen.
Aro Ilunean, ez zegoen harremanik espedizioarekin, Aro Arkaikoaren kontra. Aro Ilunean ez zekiten
nolako egitura sozio-politikoa izango zuten.

Kolonizazioaren arrazoiak baldintza klimatiko txarrak, barne migrazioak, merkataritza bide berriak
irekitzea edota jende hazkundea ziren. Kolonizazioaren ondorioetako bat grekoaren dialektizazioa
izango zen. Dialekto bakoitza erabiltzen zen idazkera literario mota bakoitzerako.

You might also like