You are on page 1of 3

4. Polis Arkaikoa I.

1. ​STASIS-​ A: KRISIAREN ERAGILEAK.

Stasis​-k b​ arne-krisia esan nahi du. Kontzeptu honek oso lotuta dago polisaren sorrerarekin: Greziak
krisialdi egoera bat bizi izan zuen. Krisi hori bi arrazoi izan zituen: ​stenochoria ​(lurraren falta,
hazkunde demografikoa) eta gizarte gatazkak. Hazkunde demografiko baten ondorioz, landa-lurren
murriztapen proportzionala egon zen. Gainera, noble zaharrak eta berriak borrokatu zuten eta aldi
berean, noblezia orokorrean eta herriaren artean gatazkak egon ziren (Aro Arkaikoan, herria zenbait
gauza eskuratu izango nahiko du, nobleziarekin topo egingo duena). Ondorioz, sinezismoa (​etxea
elkartu​; Aro Iluneko egiturak desagertu ziren eta hiritar guztiak hiribildu batean bildu ziren,
polis​-etan), Kolonizazio Handia eta erreformatzaile eta tiranoen agerpena eman ziren.

Merkataritza.

Merkataritza ekonomiaren oinarria zen. Orokorrean, Grezian kokatzen zen (Esparta izan ezik).
Ekonomia aztertzeko arazo nagusia dokumentazioaren urritasuna da, oratoriako auziak kontzerbatu
izan dira. Epigrafiak ez du gehiegi ezkaintzen. Baieztatu daitekeen elementu bakarra zeramika da.
Merkataritzaren produktu nagusiak ehun-gaiak, zeramika eta esklaboak ziren. Gehienetan, ahozko
negoziazioak ziren. ​Proxenos​-aren irudia oso garrantzitsua zen, ordezkari moduan jorratzen zuelako
kanpoko merkatariekin. Produktuen prezioak, hasiera batean, animalia edo nekazal produktuetan
zeukaten oinarri. Geroago, txanpona agertu zen. Merkatu askea zegoen, konpromezu bilateralak
zirelako. Batzuetan, Estatuak esku-hartzen zuen premiazko gaietan. Atzerriko merkataritzari inguruan
zenbait zalantzak daude, batzuetan Grezia buruaskia izan zelako. Aro Klasikoan, zenbait estatuen
oinarri nagusia izan zen merkataritza. Aspalditik ekialdearekin harremanak ezarri zituzten, luxuzko
produktuak lortzeko, baita esklaboak, premiazko produktuak eta zeramika eskuratzeko.
Merkataritzaren erdigunea Korintoko Istmoa izan zen. K.a. VI mendetik aurrera, Joniako ​poleis​-ak
Egiptorekin harreman zuzenak izan zituzten.

Txanpongintza.

Txanponaren aintzindaria, Giges erregearenak izan ziren, K.a. VII mendearen erdialdean. Aurretik,
txanpongintza garatu gabe zegoen. Guk txanpontzat ulertzen dugunaren lehen ereduak Lidian eman
ziren, K.a. VII mendearen azken herenean. Txanpongintzaren aintzindaria merkataritzaren garapenari
loturik zegoen, elkartrukea baztertuz eta tasazio “finko” bat ezarriz. Lehen ereduak egiteko, lingote
edo metal bitxien bloke txikiak erabiltzen ziren. Brontzezkoak edo burdinezkoak ziren, pisu
jakinekoak. Modifikazioak, urreztatze edo zilarreztatzeak ekiditeko, txanponaren gainean ebakiak,
marrak edo irudiak jartzen ziren. Lehen ereduak Lidiakoak ziren. Lehen txanponak urre-zilar
aleaziokoak ziren (​elektro​ak deiturikoak). Denborarekin patroi ezberdinak agertu ziren: zuloak,
marrak, svastikak eta magistratuaren ikurra.

Polis bakoitzaren txanponak irudi nabarmengarria zeukan. Lidiako ereduak bereizgarriak ziren:
txanpon handietako lehoi burua eta txikietako hatzaparra. Mileton lehoia bat irudikatzen zen, baina
animalia osorik jarriz. Efeson erle bat jartzen zuten. K.a. VI mendean, Kresok metalak banatu zituen
eta urre eta zilarreko eredu berezituak sortu zituen. Elektro eta urre-zilar txanponen erabilerak zenbait
arazoak zituzten: Grezia kontinentalean ez zegoen urrerik, ez elektroi eskuragai. Kontinentean lehen
txanponak zilarrezkoak ziren eta Eginan agertu ziren, Lidiako patroi ezberdinekin. Nahiko azkar polis
bakoitzak txanpon propioa sortu zituen, entzutea lortzeko eta irudien eboluzioa ​polis​-arekin
identifikatzeko. Kobrezko txanponak, K.a. IV mendean agertu arte, ez ziren orokortu.

1
4. Polis Arkaikoa I.

2. GREZIAR KOLONIZAZIOA.

Greziar kolonizazioan hiru kolonia mota agertu ziren: ​apoikia​, ​klerukia e​ ta ​emporion.​ ​Apoikia k​ olonia
mota nagusia izan zen, fundatutako ​polis​-aren irudiara sortua. ​Klerukia k​ olonia militar bat zen:
soldadu multzo bat atzerrira bidaltzen zen, asentutako lurraldearen truke. ​Emporion ​kolonia
ekonomiko bat zen, baldintza onak dituen kostalde puntu batean elkartrukeak egiteko. ​Oikistes​a
espedizioaren eta fundazio berriaren liderra zen. Espedizioan bakarrik gizonak zihoazen, 200-300
gizonezko taldea. Lehen fundatzaileak aristokrazia berria izango ziren. Esklabutza indartu zen, Trazia,
Eszitia eta Iliriatik gehienak.

3. LEGEGILEAK ETA TIRANOAK.

Aro Arkaikoan, idazkera berragertu zen. Honek, faktore erabakiorra izan zen, legeak idatziz jarri
zirelako material iraunkorretan. Horrela, leku publikoetan (tenpluen ateetan, agoran…) atera ziren.
K.a. VIII mendetik brontzean edota harrien gaienan jarri ziren. Ondorioz, herriak eskuragarri izango
zituen legeak eta nobleen interpretazio ahalmena murriztu zen. Nobleziaren barruan ere eztabaidak
egon ziren: nobleziaren aberastasun mailaren inguruan (aberastasun higikorrak, hau da,
merkataritza-ondasunak; eta higiezinak, hau da, lurrak). Eztabaida noblezia berriak (aberastasun
higikorra) irabazi zuen. Epe luzera, prozesu honek demokraziara eraman zuen, baina ​polis b​ akoitzak
bere garapen propioa izan zituen. Azkenean, ​polis ​gehienak demokrazia ezarri zuten (Atenas inposatu
zuen aldaketa hori).

Legegileak.

Hesiodoren ​Lanak ​eta ​Egunak ​lanen arabera, bi motatako justizia ezberdintzen zen: nobleena eta
Zeusena (Hesiodorentzat onena). Zeusen justizia ​polis batean sortzeko, hiru pausu edo baldintzak bete
behar ziren ​demos​-a: ekonomia aldaketa, kezka eta eskaerak arlo politikora eramatea. K.a. VII mende
erdialdera hiri batzuetan (Atenas) bete ziren baldintza horiek. Hiri batzuk legegile bakarra izan zuten.
Beste batzuk, berriz, bat baino gehiago izan zuten. Prozesu honen amaieran, demokrazia iristen da.

Lehen legegileak mendebaldeko kolonietan agertu ziren (Lokros, Sirakusa edo Katanian, adibidez).
Kolonoek ez zuten ohiko legeen presioa. Lurraren banaketa berdinagoa zen kolonizazio prozesuaren
ondorioz. Komunitate berri hauek ez zeuden Atenasen bezain baldintzatuta eta lege berriak ezarri
zezaketen bere eguneroko bizitzarako. Kontinentean konplexuagoa eta motelago izan zen prozesu
honek. Apurka, herriaren boterea indartu zen eta justizia-administrazioa hiri-auzitegietara (epaitegi
publikoak dira, ez eliteen epaitegiak) eraman ziren (epaitegi horiek idatzitako legeak errespetatu behar
zuten). ​Genos e​ do familiako legearen ordez, ​polis​aren legeak ezarri ziren: lurra inorenganatzeko
debekua (Zaleuko), kredituak ezabatu (Karondas), zorrak barkatu (Solon). Legegileei eskumen
bereziak ematen zizkieten: botere beterazlea eta legegilea, baina botere horiek ez ziren betirako. Bi
legedi mota zeuden: dekretua (asanbladak egiten zuen [​Asanbaldak dekretatu du:...​]; bertan behera
utzi zitezkeen beste herri asanblada batean) eta legea (teorian, permanenteak ziren;. gizon indibidual
edo komisio batek egiten zituen, ez ziren bozkatzen; ez zen atzera bota prozesudra berdina jarraitu
ezean). Legegilea pertson indibidual bat zen (edo talde bat), jakituria eta neurritan handikoa. Teorian,
emaitzak (legeak) betirako ziren: Espartako Likurgo (Espartaren “Konstituzioaren” egilea) edo
Gortinako Legeak (Gortinako antzinako legeen berriskupena).

Tiranoak.

2
4. Polis Arkaikoa I.

Tiranoen jatorria K.a. VIII mendean dago (​tyrannos = ​ basileus​). Tiranoa boterea eskuratzen zuen
herriaren edo indarraren bitartez; erregea, berriz, boterea heltzen zitzaion ondorengotzaz. Ez zeuden
gaizki ikusitak, baina Atenaseko azkenengo tiranoak despotak izan ziren.

You might also like