You are on page 1of 9

PUNTUAZIOA

ZER DA? 
Ezinbesteko tresna bat da. Testua antolatzen du, testuaren musika agerian uzten
du, eta ulerbideak ematen dizkigu.

PUNTUAZIO-MARKAK 
➜KOMA “ , ” :

Esanahiak argitzen laguntzen du. Adb:

➢ Lan egiteko, ez lapurretan ibiltzeko aukeratu dute ministro.


➢ Lan egiteko ez, lapurretan ibiltzeko aukeratu dute ministro.

Koma hainbat gauzetarako balio ditu:

● Zerrenda baten elementuak bereizteko balio du.


Adb​: ura, ogia, esnea, tomatea, azenarioa,...
● Eta abar esapidearen aurrean jartzeko balio du, osagaiak
labur-laburrak izan ezean.
Abd​: Interneteko denda batean sartu eta liburuak, bideoak, arropa eta
abar eros ditzakezu.
● Deikiak erabiltzean jartzeko balio du.
Abd​: Agur, June.
● Datan, toki-izenaren ondoren jartzeko balio du.
Abd​: Gaur, 2019ko irailaren 29a da, astelehena
● Tartekiekin eta aposizioekin jartzeko balio du:
○ Komaz txertatzen dugun tartekia erabat lotuta dago esaldiaren
egiturari eta edukiari:
■ Izangaiek, eskabidearekin batera, honako agiri hau
aurkeztu beharko dute (Tartekia).
■ Mikel Garmendiak, Hezkuntza eta Kultura sailburuak,
aurtengo plangintza aurkeztu dio lehendakariari
(Aposizioa).
● Lokailuekin jartzeko balio du (ordea, hala ere, beraz, bestela, nire
ustez, dirudienez…).
Adb​: Nire urtez, parlamentariek ez dute inolako eskaerarik egin.

● Perpaus nagusiaren eta mendekoaren artean jartzeko balio du.


Adb​: Oraindik ez dute argitaratu aurtengo lan-hitzarmena, onartu gabe
baitago.

Baina kontuz! ​mendekoa nagusiaren aurretik badoa, eta galdegaia


bada.
Adb​: Oporretatik itzultzen direnean hasiko dira lanak banatzen.

● Mintzagaiaren ondoren, baldin eta aurreratzen badugu sarbidea


emateko ondorio aipamenari.
Adb​: Kazkabarra, horixe besterik ez genuen behar.

● Eta, edo… juntagailuen bidez hitz soilak barik perpausak lotzen badira,
bi perpausen artean jartzeko balio du.
Adb​: ​Udalbatzak gaur aztertu ditu aurrekontuak, eta mozioak hurrengo
baterako utzi ditu (Koma kenduta beste gauza bat uler daiteke).

● Bai edo ez batzuk segidan doazenerako balio du.


Adb​: ​Nire klasean ez daukagu, ez berogailurik, ez proiektorerik.

● Aditzaren ordez jartzeko balio du(elipsia).


Adb​: ​Argia aldizkaria, denetan interesgarriena.

Honekin ​kontuz!​:

● Subjektuaren eta aditzaren artean ezin da koma bakarra


jarri, bi bai:
○ Auzitegiak, epaia eman zuen atzo.
○ Auzitegiak, ezustean, epaia eman zuen atzo.

● Aditza eta osagarri zuzena ezin dira komaz banatu:


○ Alkateak esan du, bilera datorren astean egingo dela
(Komarik gabe).
➜ PUNTU-KOMA “ ; “ :

Puntu-koma testuari malgutasuna ematen dio.

Puntu-koma hainbat gauzetarako balio du:

● Esaldiak elkarrekin lotzeko balio du (batzuetan, puntua edo bi puntuak


jar daitezke hainbat tokitan).
Adb​: ​Ez zegoen denentzat lekurik; batzar-gela mukuru betea zen.

● Lokailuekin eta aurkaritzako juntagailu batzuekin (baina…), esaldiak


luzeak direnean balio du; bestela, nahikoa da koma jartzea.
Adb​: Ustez, ez diot egin inori kalte; hala ere, hitzik huts egin badut,
barka nazazue.

● Lotu nahi ditugun esaldietako batek koma baduenean balio du.


Adb​: Frogak aurkeztu, abokatu jauna; eta ez etorri guregana horrelako
koplekin.

● Zenbait testu-antolatzailerekin, enumerazioak-eta egitean, barruan


koma baduenean balio du.
Adb​: Deialdian parte hartzeko, honako hauek egin behar dituzu:
batetik, eskabide-orria idazkaritzan jaso; bestetik, orria behar bezala
bete; eta, azkenik, eskabide-orria eta gainerako agiriak erregistro
orokorrean sartu.
➔B
​ I PUNTUAK “ : “ :

Bi puntuak ideiak antolatzeko tresna bikaina dira.

Bi puntuak hainbat gauzetarako balio dira​:

● Zerrendei edo adibideei sarrera emateko balio dute.


Adb​: Hona bildu zirenak: Jose Migel Agirre, alkatea; Jon Urra,
zinegotzia; Pello Etxeberria, enpresaburua; eta Itxaso Rodriguez,
idazkaria.

● Aditz nagusia aurreratzeko, esaldia luzea bada balio dute.


Adb​: Hauxe jakinarazi diete izangaiei: otsailaren 12a baino lehen,
aurkeztu behar dituztela Idazkaritzan deialdian zehazten diren agiri
guztiak.

● Esaldiak errazteko balio dute (irakurleak egin behar ditu egin


beharreko lotura semantikoak).
Adb​: Ez zegoen denentzat lekurik: batzar-gela mukuru betea zen.

● Gutunetako hasierako agurretarako balio dute.


Adb​: Hurrengo lerroa letra larriz hasten da:
○ Lagun hori: Uda honetan…
● Orduak zenbakiz adierazten baditugu, ordua eta minutuen artean bi
puntuak jartzeko balio du.
Adb​: 12:30, 17:00.
➜ETENDURA PUNTUAK “ … “ :
Hiru puntuen aurretik ez da ez komarik, ez puntu eta komarik, ez bi punturik,
ez punturik jartzen. Esaldi bukaerako hiru puntuen ondoren, berriz, ez da
punturik idazten.
Adb​: Ez erre gela honetan; ez ekarri janaririk; ez jo gitarrarik… Agindu horiek
eta beste batzuk eman zituen zerbitzuburuak.

Etendura puntuak hainbat gauzetarako balio dira:

● Etendura markatzeko balio dute.


Adb: ura, ogia, esnea, tomatea, azenarioa,...

● Testu zati bat aipatu gabe uzten denerako balio dute; honela […] edo
(…).
Adb​: Euskara euskal ere da, euskal estiloa […] Behar nabarmena
izanez gero, erdaratik hartutako hitzak erabil daitezke lasai asko, baina
ez, inola ere ez, erdal doinuak.

➔GALDERA- ETA HARRIDURA-MARKAK “?” “!” :


Esaldi-bukaeran idazten dira, berez puntua daramate, eta horregatik, ondoren
ez da punturik jarri behar.
Adb​: Baina ze demontre egiten ari zara?

➔KOMATXOAK “ “” “ :
Komatxoak hainbat gauzetarako erabiltzen dira:

● Hitzez hitzeko aipamenak jasotzeko balio dute.


Adb​: Argi esan du zuzendariak: “San Silbestre eguna baino lehen
amaituko duzue”.
● Hitzak ironia edo esanahi berezia duela azpimarratzeko balio dute.
Adb​: Kontua ez da, besterik gabe, lana “egitea”, lana “ondo egitea”
baizik.
● Argitalpen baten zati edo artikulu baten izena aipatzeko balio dute.
Adb​: Iker-14-ak artikulu interesgarri bat dakar: “Antipasiboaren lekua
oraiko zubereran”
➜ZEHAR-MARRA “ / “ :

Zehar-marra hainbat gauzetarako erabiltzen dira:

● Zatikiak adierazteko balio du, eta zenbait neurri-izenen nazioarteko


sinboloetan.
Adb​: 3/4, km/h

● Legeak-eta izendatzeko balio du.


Adb​: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio
Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.

● Modeloak eta marka industrialak izendatzeko balio du.


Adb​: Relea Segur. Pilz Pnoz-X7/24VDC

● Helbide elektronikoetan jartzeko balio du.


Adb​: http://www.moneycentral.mns.com/taxes/glossary

● Aukera bat baino gehiago daudela esateko edo zerbait kontrajartzen


ari garela nabarmentzeko balio du. Tartea utziko dugu zehar-marraren
aurrealde eta atzealdean, baldin eta bi hitz edo gehiago badaude
aukeran.
Adb​: Agirre jauna/andrea Iragankorrak/iragangaitzak Landa inguruko
bizimodua / hirikoa Gaindituko ez du ba! / Gainditu ez, ostera!

● Bertso, olerki edo kantak jarraian idatzi behar baditugu, zehar-marra


erabiliko dugu jakiteko non amaitzen den bertsolerro bakoitza. Tartea
utziko dugu marraren alde bietan.
Adb​: Oihaneko pagoak blai / aideratuz hiru elai / ostadarraren harian
dira / hirurak pausatu nahi.

➜PARENTESIAK “ ( ) “ :
Parentesiak, komak eta marrak bezala, informazio osagarria txertatzeko
erabiltzen dira.
Parentesiak hainbat gauzetarako erabiltzen dira:

● Leku-izenak eta horrelakoak zehazteko balio dute.


Adb​: Uztaritze (Lapurdi) Errobi ibaiaren ertzean dago.

● Era askotako zenbakiak emateko balio dute.


Adb​:
-Diru-laguntza sei mila eurokoa izango da (6.000 EURO).
-Koldo Mitxelenak (1915-1987) hasiera eman zion Orotariko Euskal
Hiztegia-ri.
-Taldeak osatzeko, gutxieneko kopuru bat behar da (8 ikasle).
-Atxiloketa ordu erdi geroago izan zen (19:50), eta ez zen zauriturik
gertatu.

● Siglak, laburdurak… argitzeko balio dute.


Adb​: Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) ikastaro asko
online eskaintzen ditu.

● Liburuen, filmen… izenburuak itzultzeko balio dute.


Adb​: Joxe Austin Arrieta izan zen Mémories d’Hadrien (Hadrianoren
Oroitzapenak) liburuaren itzultzailea.

● Izengoitiak eta beste argitzeko balio dute.


Adb​: Orixek (Nikolas Ormaetxea) jesuitetan egin zituen ikasketak.

Kontuz!! ​Adi egon jartzen dezuten lekuetan:

Beste edozelako gorabehera, ​erakunde​ (publiko zein pribatu)


emaileari​ jakinarazi behar dio.

Beste edozelako gorabehera,​ erakunde emaileari​ (publiko zein


pribatu) jakinarazi behar dio.
➜MARRAK “ - “ “–” “—” :

Hiru marra mota daude:

● Marratxoa:​ hitz-elkarketarako (lore-jokoak; ebazpen- eta


jarraipen-batzordea).
● Marra:​ tartekietarako (Euskaltzaindiak –eta beti aipatu behar dugu
erakunde hau– ez du ezer esan horretaz).
● Marra luzea:​ elkarrizketak hasteko (—)

Marrak komentarioak txertatzeko aproposak dira, izan ere, marra artekoak


badu lotura esaldiaren egiturarekin, baina zeharkakoa baino ez:

○ Andoni izan zen zuzendariarekin hitz egiteko hautatu zuten ordezkaria,


nahiz eta, ​behin baino gehiagotan pentsatu izan dut hori,​
pertsonarik egokiena ez izan horretarako. ​X

○ Andoni izan zen zuzendariarekin hitz egiteko hautatu zuten ordezkaria,


nahiz eta​ –behin baino gehiagotan pentsatu izan dut hori–
pertsonarik egokiena ez izan horretarako. ​✓

Kontuz​!! Ez da komeni tarteki gehiegi edo tarteki luzeegiak jartzea:


irakurgarritasuna zailtzen dute.
➜TAKETAK “[ ]” :

Zerbait argitzeko edo hobeto zehazteko erabiltzen dira.

Tarteak hainbat gauzetarako erabiltzen dira:

● Parentesi artekoa idazten ari garela, zerbait hobeto argitu beharra


daukagunerako balio dute.
Adb​: IRIGOYEN, Alfontso: “Gernikako Batzarreak eta euskara:
euskararen geroaz berriz ere”, Anaitasuna, 345-347 zenbakiak
(1977-08-15 [25-27 orrialdeak], 09-01 [24-26 or.] eta 09-15 [28-31 or.]
egunetan).

● Inoren testu bat transkribatzen ari garela, guk zerbait zehaztu, argitu
edo osatu nahi badugunerako balio dute.
Adb​: Gregorio de Mujicak bere “Monografía histórica de Eibar” lanean
ordenantza hauen gainean zera esan zuen: “Traducidas [las
ordenanzas] a un detestable euskera que casi no merece el nombre de
tal”. […] eta declaratu d[u] nola astelehen Sandus Verrarat gantcela
confessatcer[a] eta bidian […]

● Testu bat transkribatzen ari garenerako, hitzen bat edo testu-zatiren


bat falta bada, markatu egin behar denerako balio dute.
Adb​: Herritarrek herri-administrazioekiko harremanetan eskubide
hauek dituzte: […]

You might also like