You are on page 1of 5

ANA FRANK

Anneliesse Marie Frank (Anne Frank) izeneko alemaniar judu neska bat 1929ko
ekainaren 12an jaio zen, konkretuki Francort del Menonen, Alemanian. Era berean,
Bergen-Belsenen, Alemanian,“Tifus”-aren ondorioz hil zen, 1945ko otsaila
erdialdean (ez dakite konkretuki zein egunean). Munduan zehar ezaguna da “​Diario
de Ana Frank”​ lanagatik. Bertan neskak ezkututa igaro zituen bi urte eta erdian
gertatu zitzaion guztia kontatu zuen, bere familiarekin eta beste lau pertsona
gehiagorekin Bigarren Mundu Gerran zehar; alemaniar naziak judu guztiak hil nahi
zituztenean.

Alemaniar nazien erasoen aurretik, Frank familia Alemanian bizi zen; Otto Heinrich
Frank eta Edith Hollander gurasoak, Margot Frank ahizpa handia eta Ana Frank
ahizpa txikia. Adolf Hitler Alemanian gobernatzen hasi zenean, lurraldean gauzak
okertzen hasi ziren; ekonomia beheraka egiten ari zen, lan gutxi zegoen, pobrezia
haunditzen hasi zen,... Gainera, Hitlerrek juduak gorroto zituen, herrialdearen arazo
guztiengatik errua botatzen. Arrazoi horiengatik, Frank familia Herbehereetara
bizitzera joatera erabaki zuten, konkretuki Amsterdam-era eta oso azkar eta erraz
moldatu ziten. Aita Ingalaterrako negozio batean lana lortzen saiatu zuen, baina ez
zuen lortu. Azkenean, belarrak eta espeziak saltzen lana egiten zuen.
1940ko maiatzaren 10ean, naziak Herbehereak inbaditu zuten, lurraldeko juduei
hainbat gertaerak derrigortzen; zinemak, parkeak, dendak,...
Herbehereak diktadura batean gero eta gehiago bihurtzen ari zen, juduak lurraldea
utzi behar zuten puntura arte.
Naziak era ikaragarrian juduak hiltzen hasi zutenean, Frank familia aitaren
enpresaren atzeko etxean ezkutatzea erabaki zuten, 1942ko udaberrian. Denbora
pixka bat geroago, beste lau pertsona batzuk beraiekin ezkutatzea erabaki zuten.
Ana hamahiru urte egin zituenean, bere gurasoak koaderno bat oparitu zioten.
Bertan ezkututa igaro zituen bi urte eta erdietan egunero gertatzen zitzaiona idazten
zuen; sentimenduak, pentsamenduak, ametsak, desioak,...

Hemen ezkutalekuko argazki batzuk dituzue:

● EZKUTALEKUKO ERAIKINA (Erdikoa)

● EZKUTALEKUKO ATE SEKRETUA


● EZKUTALEKUA BARRUTIK:

○ SUKALDEA

○ ANAREN LOGELA
○ OTTO, EDITH ETA MARGOTEN LOGELA

○ ANAREN ARGAZKIZ BETERIKO HORMAK

1944ko abuztuaren 4ean, poliziek ezkutalekua aurkitu zuten norbaitek sekretua


kontatu zuelako. Horren ondorioz, Frank familia Auschwitz-ko kontzentrazio eremura
deportatuta izan zen. 3 hilabete ondoren, Anari eta bere ahizpa Margoteri
Bergen-Belsenera bidali zituzten, baina bere gurasoak Auschwitz jarraitzen ziren.
Bertan ez zuten ez janaririk ez urarik eta hotza asko egiten zuen; horregatik, biok
Tifusaren ondorioz hil ziren, lehenengo Margot eta pixka bat ondoren Ana. Ezkutatu
ziren guztietatik soilik Otto geratu zen bizirik eta Herbehereetara bueltatu zenean,
bere emaztea eta bi alabak hil zirelaz jabetu zen.
Otto Frank bere alaba Anaren koadernoa irakurtzean eta Anak handia zenean
idazlea nahi izan zela jabetzeaz, bere alabaren koadernoa 1947ko ekainaren 25ean
argitaratzea erabaki zuen, “​Diario de Ana Frank​” bezala. Liburua arrakasta bat izan
zen munduan zehar, honako bitxikeriak kontuan hartuta:

➔ Liburua 70 hizkuntzetan itzulita izan da.


➔ Liburuari buruzko antzerki antzezlana bat egin da.
➔ Ana Frank bizitzari buruzko pelikula bat egin da.
➔ 1960.urtetik aurrera Herbeheretako ezkutalekua museo bat bezalakoa da.
➔ Anak bere koadernoan “ Kitty maitea” jartzen zuen bere eskolako lagun
batekin hizketan ariko balitz bezala (Lagunari Kitty deitzen ziolako).
➔ Bere koadernoan idatzi zuen azken eguna 1944ko abuztuaren 1ean izan zen,
ezkutalekua ezagututa izan baino hiru egun lehenago.

Nire ustez, Ana Frank-en bizitzaren historia oso hunkigarria eta zirraragarria
iruditzen zait; baina aldi berean oso triste eta etsigarria. Ez dut ulertzen nola jendeak
miloika pertsoneei bere bizitza kentzeko eta suntsitzeko kapazak diren,
sentimendurik gabe eta bihotzik gabe. Milaka pertsona Ana Frank bezala edo
okerrago sentitu zirela pentsatzean, babesgabetasun handia ematen dit, ezin dut
ezta imajinatu nolako gogorra izan ziren urte horiek eta egoera horretan egotea. Ez
zait sartzen buruan nola Hitlerrek eta hainbat pertsona gehiago nola egin zezaketen
horrelako ekintza ikaragarriak beste inolako arrazoirik eta lotsarik gabe. Horrelako
gauzak sekula ez gertatzea asko gustatuko litzaidake.

Informazioa lotura hauetatik bildu dut:

➢ https://eu.wikipedia.org/wiki/Anne_Frank
➢ https://es.wikipedia.org/wiki/Otto_Heinrich_Frank
➢ https://www.annefrank.org/es/ana-frank/quien-era-ana-frank/
➢ https://www.annefrank.org/es/ana-frank/los-protagonistas/otto-frank/
➢ https://hoysupe.com/10-datos-interesantes-sobre-ana-frank/
➢ https://www.youtube.com/user/AnneFrank/featured

You might also like