You are on page 1of 2

BIGARREN MUNDU GERRA ZINEAN:

“MALDITOS BASTARDOS”
(INGLOURIOUS BASTERDS)

XX-XXI. mendeetan zehar bigarren mundu gerrari buruzko hainbat pelikula egin
dituzte eta horietako bat “Malditos bastardos” du izena. Pelikula honetan aktore oso
garrantzisuak Brad Pitt, Christoph Waltz edo Diane Kruger bezalakoak pertsonai
batzuk interpretatzen ateratzen dira. Film honeko gidoia Quentin Tarantino egin zuen
eta pelikula zuzendu zuen, 2009ko uztailaren 28an, AEBn eta Alemanian.

Quentin Tarantino 1963ko martxoaren 27an jaio zen,


AEBn (konkretuki Tennessen).
Alemana eta ingelesa hizkuntzak hitz egiten ditu eta
bere bizitza profesionala oso zabala da: aktorea,
gidoigilea, idazlea, zinema zuzendaria, film
muntatzailea,...eta hainbat jarduera gehiago egiten
ditu; txikitatik zinema mundua asko gustatu zaio.
Zuzendari bezala film asko zuzendu ditu baina haien
artean “Grindhouse”, “Pulp Fiction”,... Baita ere,
gidoigile bezala “It’s Pat”, “Hostel”,...eta hainbat
gehiago idatzi ditu. Azkenik, gidoiak egiteaz eta filmak
zuzentzeaz aparte, ere “Little Nicky”,
“Desperado”,...aktore bezala interpretatu ditu.
Bigarren mundu gerran zehar, alemanak Europa inbaditzen ari diren bitartean,
AEBko soldadu juduak batailoi txiki bat egitea erabakitzen dute Aldo Raine izeneko
tenientearen gidaritzapean balentria gogoangarria egiteko; Hitler eta Alemaniako
Hirugarren Reich goi mailako funtzionarioak hiltzea. Aukera Parisen aurkeztuko
dute, Shoshanna Dreyfus nazien indarkeriaren biktima ezkutu batek zuzentzen duen
zinema areto batean. Gizon koadrila Frantziako hiriburura iristen saiatzen da naziak
kontrolatutako lurraldearen bitartez, “Fürher”-aren aurka mendekua aldarrikatzeko
saiakera suizida batean. Soldadu alemaniarren susmoa piztuz gero, gogoangarriak
eta odolez beteriko borrokaldiak zain dituzte beraien helburua lortu baino lehen.

Tarantino arrisku bat hartu eta bigarren mundu gerrari buruzko film bat egitea
erabaki zuen, nazien aurkako justizia poetikoa aurrera eramateko. Pelikulan ikusten
den bezala, naziak judu guztiekin bukatu nahi dute, guzti-guztiak hil egiten Hitlerren
gidaritzapean. Baina estatubatuarrak justizia egitea erabakitzen dute, nazi guztiak
odol hotzean hiltzen. Azkenean alemanak gerra galtzen dute eta okupatu zituzten
lurralde guztiak berriro itzultzen dituzte.

Nire ustez, gertaera errealitetan oinarrituriko film honek (bigarren gerra mundialean)
istorio sinple bat baino askoz gehiago da, heriotzak eta gatazka ugari ezkutatzen
direlako honen guztiaren atzean. Inoiz ez dut horrelako filmik ikusi, hau da, hain
bortitza eta oldarkorra den film bat. Ez zaizkit gustatzen odolez beteriko eta
biolentziaz beteriko filmak ikustea, baina bizitzan zehar gertaturiko zerbait hain
gogorra nire ustez beharrezkoa da jendeak kontuan izatea. Film honek ez da soilik
film bat; “Malditos bastardos” pertsonak orain dela ia 80 urte gertatu zen zerbait
eragindako heriotzetaz eta suntsipen guztietaz konturatzeko sortu zen. Film honek
ez da beste edozein film bat bezalakoa; film honek errealitate arrakastatsu bat da,
justizia aldarrikatzen duen oihu bat da. Azkenean, gizartearen historian zehar gertatu
zen zerbait da eta horretaz jabetzea oso garrantzitsua da.

You might also like