You are on page 1of 11

5.

ESTRATOA
SANTIAGO BIDEAN
TESTU OSOA IRAKURTZEKO

1
01 TURISMO BULEGOA

Kaixo, lagun! Zer moduz? En la historia que acaba de empezar, realizarás


un viaje. ¿Adónde? De momento no te lo voy a decir, pero lo que sí te
puedo decir, es que viajarás de la mano de Idoia y Maddalen. Con ellas,
en esta primera sesión, conocerás además del caso NORA (¿adónde?),
algunas de las formas del verbo JOAN (ir).

Idoia: Kaixo, Maddalen! Zelan?


Maddalen: Ondo. Eta zu?
Idoia: Ondo. Egon zara turismo bulegoan?
Maddalen: Ez, oraindik ez, ez dut astirik izan. Oraintxe noa turismo bulegora.
Idoia: Orain? Orain arte ez duzu astirik izan? Zertan ibili zara, ba?
Maddalen: Lanpetuta ibili naiz egun hauetan. Publizitate kanpaina bat dugu esku
artean eta lan izugarria dugu. Horregatik ez naiz turismo bulegora joan.
Idoia: Publizitate kanpainak askotan izaten dituzue, baina!
Maddalen: Jakina! Hori da gure lana, baina oraingoa oso kanpaina zabala da.
Kanpainaren leloa, liburuxkak, telebista-iragarkia, irrati-iragarkia...
Idoia: Eta orain zelan doa lan hori?
Maddalen: Ondo, ondo doa. Bideratuta dago.
Idoia: Ui! Berandu da! Gero deitu, ados?
Maddalen: Baina nora zoaz? Zu ere lanpetuta, ala?
Idoia: Bai, gauza batzuk ditut egin barik, eta berandu da. Agur!
Maddalen: Bai, gero arte!

Bulegaria: Noren txanda da?


Maddalen: Nirea!
Bulegaria: Zer nahi duzu?
Maddalen: Informazioa.
Bulegaria: Zer informazio nahi duzu?
Maddalen: Ba, orokorra. Bidaia batera noa eta oraindik ez dugu ezer erabaki.
Bulegaria: Baina nora da bidaia?
Maddalen: Nafarroara, hori bai, baina ez dugu erabaki ez nola, ez noiz...
Bulegaria: Nafarroara, baina nora?
Maddalen: Ez dakit. Iratira edo Bertizera edo...
Bulegaria: Beraz, Pirinioetako informazioa. Hori oso zabala da.
Dena den, hartu liburuxka hauek eta hasi begiratzen. Beste ezer baduzu esan.

Bulegaria: Zer, aurkitu duzu informazioa?


Maddalen: Zerbait bai, baina ez asko.
Bulegaria: Ardunaduna ez dago hemen baimena emateko, baina etxera eraman eta
begiratu trankil.
Maddalen: Hango ekintzen egitarauak-eta badituzue?
Bulegaria: Bai. Horrelako informazioa liburuxka honetan duzu. Eraman!
Maddalen: Orain lanera noa, eta han ez, baina gero etxean begiratu eta bihar
bueltan ekarriko ditut.
Bulegaria: Trankil.
Maddalen: Zein da hemengo ordutegia?
Bulegaria: Goizetan bederatzietan zabaldu eta ordu bata arte eta arratsaldean lau
eta erdietan zabaldu eta zortziak arte. Beno orain ni banoa, e?
Maddalen: Bazoaz? Ba..., ni ere banoa, orduan! Bihar arte!
Bulegaria: Bai, agur!

2
02 BIDAIA AGENTZIA

Zer moduz? Berriro hemen? En esta unidad, en la que Idoia y Maddalen


irán a una agencia de viajes para decidir el destino de sus vacaciones,
seguiremos trabajando con el caso NORA y el verbo JOAN.

Idoia: Bai, esan?


Maddalen: Idoia, turismo-bulegoan egon naiz, baina ez dute informazio askorik.
Agian bidaia-agentzia batean informazio gehiago dute.
Idoia: Ados! Bihar!
Maddalen: Ederto, ba! Bihar arte!

Bulegaria: Nongo informazioa nahi duzue?


Maddalen: Ba, ez dugu oso argi. Bidaia bat egin nahi dugu, Pirinioetara edo.
Bulegaria: A, Pirinioetara zoazte, beraz, bertako informazioa, ezta?
Pirinioetara bai, baina nora, Huescako Pirinioetara, Nafarroako Pirinioetara ala
nora?
Maddalen: Nafarroako Pirinioetara agian.
Bulegaria: Bai, baina nora eta nola joan nahi duzue?
Maddalen: Ba, hori ere ez dakigu.
Bulegaria: Eta noiz?
Maddalen: Aste Santuko oporretan.
Bulegaria: Hartu aldizkari hauek eta hasi begiratzen, mesedez.

Maddalen: Eta Iratira bagoaz, zer?


Idoia: Bai, baina gero hor, Iratin, zer dago?
Maddalen: Liburuxka honetan aukera ugari daude, raftinga, puentinga,...
Idoia: Bai, baina beste leku batzuetan ere baditugu aukera horiek, ez?
Maddalen: Ja, beno, ba, orduan nora goaz?
Idoia: Lehenengo zer eta gero nora.
Maddalen: Ea, ba, zer? Raftinga, puentinga, trekkinga, zer?
Idoia: Trekkinga agian, ezta?
Maddalen: Bale ba, nora ez dakigu, baina trekkinga...

Idoia: Trekinga orduan. Gainera, Bertizera bagoaz, aukera asko ditugu: inguruko
herrietara joan, eta...
Maddalen: Ados! Orduan bildu Bertizeko informazioa. Aizu!
Bulegaria: Bai, zer?
Maddalen: Beno, ba, azkenean Bertizera goaz.
Bulegaria: Eta erabaki duzue nola?
Maddalen: Ez, oraindik ez, baina zeintzuk dira aukerak?
Bulegaria: Itxaron pixka batean, bost minutu barru hemen nago.

3
03 GARRAIOAK

Kaixo! Berriz ere hemen, ezta? Zelan? Gogotsu? En esta sesión,


tendremos un primer contacto con el caso ZEREZ para poder expresar en
qué viajamos y seguiremos conociendo el caso NORA para poder
expresar ¿adónde?.

Maddalen: Eta nola joango gara, ba?


Idoia: Ez dakit, baina Aralarrera trenez ere ondo!
Maddalen: Bai, eta autobusez ere bai!
Idoia: Beno, baina autoz ez, ezta?
Maddalen: Ez, autoz ez, oso astuna da. Hegazkinez ere ez. Ez dago aukerarik!
Orduan, edo trenez edo autobusez?
Idoia: Ez dakit, eta bidaia alternatiboa?
Maddalen: Baina, nola?
Idoia: Oinez edo bizikletaz edo globoz edo...
Maddalen: Oinez ez, oso luzea da. Globoz ere ez, ez dugu globorik. Baina
bizikletaz... Bizikletaz bai! Eta Santiagoko bidea bizikletaz?
Idoia: Primeran!
Maddalen: Eta osorik?
Idoia: Osorik, edo zati bat. Nekatzen bagara, bueltatu eta kito!
Maddalen: Orduan, zer egiten dugu hemen?
Idoia: Ez dakit. Ba, bizikletak hartu eta joan?
Maddalen: Ederto! Ideia bikaina!

Maddalen: Beno, dena prest dago, ezta?


Idoia: Bai. Gaur berrogeita hamar kilometro.
Maddalen: Nora?
Idoia: Nola nora?
Maddalen: Bai, herriaren izena. Nora?
Idoia: A! Orreagara.
Maddalen: Hori ba, herri horretara!
Idoia: Agian jende asko dago aterpetxean. Inguru horietara jende asko doa-eta.
Maddalen: Beraz, ekin bideari!!
Idoia: Bai, eutsi goiari!

Maddalen: Bero handia dago, ezta?


Idoia: Bai, agian gelditu, ezta?
Maddalen: Bai, goazen zuhaitz horietara.
Idoia: Eta haietara ez? Haiek handiagoak dira.
Maddalen: Bai. Agian bai. Han hobeto. Ui, ederto! Bazkaldu, siesta bota.
Deskantsatu...
Idoia: Lehenengo goazen zuhaitz haietara!
Maddalen: Bai, goazen, gutxi falta da-eta!

4
04 TURISTA

Kaixo! Zelan? Primeran, ezta? Beno, aurrera! En esta unidad, en la que


continuaremos con el caso NORA, aprenderemos a decir a qué vamos a
algún lugar, la finalidad - ZERTARA.

Idoia: Aurrera, arratsaldeko bostak dira!


Maddalen: Penagarria! Aro ederra dago hemen!
Idoia: Bai. Baina lo egiteko lekua? Zer?
Maddalen: Bai, argi dago, baina penagarria da!

Idoia: Zer ordu dugu?


Maddalen: Zazpi eta erdiak. Zer, ba?
Idoia: Ezer ez, horra noa.
Maddalen: Neska, hori bai misterioa! Horra zertara?
Idoia: Postetxera? Zertara izango da, ba? Ba, postal batzuk bidaltzera.
Maddalen: Ene! Astirik izan duzu, ala?
Idoia: Jakina!
Maddalen: Ba, bien bitartean, ni hara joango naiz.
Idoia: Hara, nora?
Maddalen: Argazki-dendara.
Idoia: Argazki-dendara, zertara? Argazkirik ez dugu-eta.
Maddalen: Horregatik, karretea erostera.
Idoia: Ados, gero etorri hona.
Maddalen: Ederto!

Idoia: Arratsalde on!


Postaria: Baita zuri ere!
Idoia: Lau seilu, mesedez. Ez, barkatu, bost.
Postaria: Bai, oraintxe. Besterik?
Idoia: Ez. Beno, agian, bai. Zein da herri honetako gauza tipikoa?
Postaria: Tipikoa? Baina janaria edo zer?
Idoia: Ez, oroigarria.
Postaria: A! Lagun baten urtebetetzea da, ala?
Idoia: Ez, ez da oparia, oroigarria da, beste barik.
Postaria: Joan denda horretara. Ikusi, horra.
Idoia: Hor badute oroigarririk?
Postaria: Bai, ugari gainera!
Idoia: Ederto! Horra joango naiz oroigarria erostera! Eskerrik asko!

Maddalen: Zer, Idoia? Bidali dituzu postalak?


Idoia: Bai. Eta zuk erosi duzu karretea?
Maddalen: Bai. Argazkirik nahi duzu? Hemen dut argazki-kamera!
Idoia: Orain ia ez dago argirik, bihar, ados?
Maddalen: Ederto! Eta orain zer?
Idoia: Afaltzeko ordua da, joango gara taberna horretara afaltzera?
Maddalen: Konforme! Horra, ezta?
Idoia: Bai, horko horretara. Ene, itxaron pixka batean!
Maddalen: Zer, ba?
Idoia: Logelara joan behar dut, dirua hartzera. Dirua motxilan dut-eta.
Maddalen: Dirua logelan utzi duzu? Itzela zara, neska!

5
05 KANPINA

Kaixo! Zer moduz gaur? Ondo? Bada, aurrera! En esta unidad, en la


acompañaremos a Maddalen e Idoia a cenar al bar de camping,
iniciaremos nuestro contacto con un nuevo caso NONDIK y con el verbo
ETORRI (venir).

Maddalen: Ene! Hau jendearen emana?


Idoia: Nondik etorri da jende hau guztia?
Maddalen: Ez dakit, baina afaltzeko lekurik ote dago?
Idoia: Ba, gaur ondo ibili gara, baina bihar goiz altxatu behar dugu, bestela...
Maddalen: Baina, antza herri honetan ez dago beste jatetxerik, beraz, sartu!
Idoia: Kanpina ere beteta dago. Nondik etorri ote dira hauek? Erromesak ote dira?
Maddalen: Seguruenik! Eta badakizu batzuk hurbiletik, Bilbotik, Donostiatik; eta
beste batzuk urrundik, Holandatik, Alemaniatik... Hor aparkalekuan kanpoko
matrikula asko daude. Baina, berandu baino lehen, sartu!

Idoia: Maddalen! Etorri hona! Hau libre dago.


Maddalen: Bai, banoa.
Idoia: Jendea badator, gero!
Maddalen: Bai, etorri badator! Baina guk lekua dugu, beraz, jesarri trankil.
Idoia: Eta zer eskatuko dugu, ba? Menua?
Maddalen: Agian! Hortik dator zerbitzaria.
Idoia: Bai, baina ez dator hona. Horra doa.
Maddalen: Oraindik goiz da, trankil!
Idoia: Maddalen, bien bitartean, komunera noa, oraintxe nator.

Maddalen: Alajaina! Zer da hau! Nor izan da artakirtena?


Jordi: Barkatu, barkatu! Nahi gabe izan da!
Maddalen: Ez, ba! Baina, begira! Txandala zikin, zapatilak bustita... Hau kuxidadea!
Jordi: Bai zera!
Maddalen: Eta besterik ez dut. Ene ama!
Jordi: Trankil! Kanpinean zaude?
Maddalen: Ez, kanpinean ez. Aterpetxean, aterpetxetik etorri gara. Erromesak gara
eta aterpetxean gaude.
Jordi: Ba, joan, aldatu eta ekarri arropak. Bihar goizean prest egongo dira.
Maddalen: Bai, baina goizean goiz, erromesak gara eta goiz irtengo gara.
Idoia: Zer gertatu da?
Maddalen: Jesarri, neska! Zu beti bezala berandu!

6
06 BIZIKLETAZ

Kaixo, lagun! Zer moduz? Goizeko bostak eta umore hori? Itzela da gure
Maddalen! En esta unidad, en la que seguiremos recorriendo el Camino de
Santiago, continuaremos con el caso NONDIK y el resto de las formas verbales
del verbo ETORRI.

Maddalen: Hara, ez dator! Eta orain txandal barik, seguru!


Idoia: Maddalen, trankil! Oraindik bostak eta bi dira!
Maddalen: Ba, hori! Berandu!
Idoia: Batzuetan jasanezina zara, neska!
Jordi: Egun on! Eta barkatu!
Maddalen: Barkatu! Berandu zatoz!
Idoia: Egun on, Jordi! Zer gertatu da, ba? Lokartu zara?
Jordi: Ez, lokartu ez, baina nahastu naiz eta galdu egin naiz,...
Maddalen: Utzi koplak! Non duzu nire txandala?
Jordi: Hemen! Eutsi!
Idoia: Zu ere bizikletaz! Nora zoaz?
Jordi: Santiagoko Bidea egitera.
Idoia: Eta nondik zatoz?
Jordi: Bartzelonatik.
Idoia: Kilometroak egin dituzu, gero!
Jordi: Eta zuek, zer?
Idoia: Gu Orreagatik gatoz eta Santiagoko Bidea egin nahi dugu.

Idoia: Jordi, etorri! Primeran pasatuko dugu!


Maddalen: Idoia!
Idoia: Maddalen, neska, ez hartu horrela!
Maddalen: Baina...
Idoia: Tira, Maddalen, hau abentura bidaia da eta hona jendea leku
desberdinetatik dator, baina modu onean, beraz, aldatu zure aurpegi hori!
Jordi: Arazoa bada, utzi, e?
Idoia: Arazorik ez dago, trankil! Maddalen zakarra da, baina ez da txarra, primeran
pasatuko dugu! Zatoz!
Inazio: Bai, Maddalen?
Maddalen: Idoiak esan du dena!
Idoia: Ba, orduan, goazen!
Jordi: Neskak, egunak ez du itxura onik, atera anorakak poltsetatik, bestela...

Maddalen: Goazen horra!


Idoia: Hau da marka! Hau bai euri zaparrada!
Jordi: Berehala pasatuko da. Mendebaldetik eguzkia ageri da.
Idoia: Begira, horiek ere hona datoz! Egin lekua!
Idoia: Kaixo! Eguerdi on!
Manu: Bai, berdin! Gu Garesetik gatoz eta zuek nondik zatozte?
Idoia: Gu Zangozatik gatoz eta Lizarrara goaz. Zuek?
Manu: Gu ere bai. Baina gu oinez, eta zuek bizikletaz.
Maddalen: Zer? Ni gose naiz, e!
Idoia: Neska! Baretuko zara!

Idoia: Orain bizikletak utzi eta lo egiteko lekua bilatu eta arropak aldatu!
Jordi: Nik kanpin-denda dut, e!
Maddalen: Honelako eguraldia izanda lurrean lo egin? Ez, eskerrik asko! Hobe ohea!
Idoia: Gainera, aterpetxeak ere oso ondo daude.
Jordi: Eta herri honetan aterpetxerik bai, ala?
Maddalen: Bai! Eta gainera ordu honetan ez dugu arazorik izango, goiz da!
Jordi: Nondik atera duzue informazioa?
Maddalen: Nondik? Turismo bulegotik.
Jordi: Dena kontrolpean duzue!
Idoia: Beno, abentura bidaia bai, baina lelokeriak ez!
7
07 ERREKA ALA IGERILEKUA

Kaixo! Zer moduz? En esta unidad, continuaremos acompañando a


Maddalen e Idoia en su particular recorrido del Camino de Santiago,
mientras seguimos con el caso NONDIK. Además, veremos los
demostrativos.

Maddalen: Gaur ere Jordi berandu?


Idoia: Ez, ez dator.
Maddalen: Zer? Zelan dakizu?
Idoia: Jakin dakit eta kito.
Maddalen: Gauean nondik ibili zara, ba?
Idoia: Maddalen, nahikoa!
Maddalen: Ederto, ederto!
Idoia: Beno, joango gara, ezta? Nondik? Bide honetatik?
Maddalen: Ez dakizu?
Idoia: Horretatik ez, horretatik datoz, beraz, honetatik doaz!

Idoia: Maddalen, ni egosita nago!


Maddalen: Berehala helduko gara Urantzira eta han igerilekuan hartuko dugu bainua.
Idoia: Maddalen, ni ito beharrean nago. Eta bainua hemen, ibaian, hartzen badugu?
Maddalen: Ibaian?
Idoia: Bai, bide horretatik ibaia berehala dago. Hor freskatu eta primeran.
Maddalen: Paraje hauetatik ikusi duzu inor ibaian?
Idoia: Ibaira ez gara hurbildu, baina herri hauetan, askotan, bainu tokia dute ibaian.
Hori badakit.
Maddalen: Seguru zaude?
Idoia: Bai, neska, herri hauetatik ibaian bainatzea oso normala da. Ibaietan
hondartza artifizialak dituzte, prestatuta daude.
Maddalen: Tira, ba, goazen!

Maddalen: Zer, Idoia? Zelan dago?


Idoia: Primeran, gainera igeri egiteko oso ondo!
Maddalen: Eta zorua zelan?
Idoia: Ba, alde horretatik basa izugarria dago, baina alde honetatik oso ondo.
Maddalen: Harririk ez dago?
Idoia: Harritxo batzuk bai, baina trankil.
Maddalen: Eta ez dago oso hotz ura?
Idoia: Ez, oso ondo dago, utzi berriketak eta etorri bainatzera.
Maddalen: Eta gauzak hemen utziko ditut? Nork zainduko ditu?
Idoia: Neska! Inguru hauetatik ez dago inor, etorri! Utzi hor dena! Trankil!
Maddalen: Banoa!

8
08 LAPURRETA

Kaixo! Zer moduz? En esta sesión, en la que les robarán a Idoia y


Maddalen, terminaremos con el caso NONDIK viendo los adverbios
correspondientes a este caso.

Idoia: Maddalen, bizikletak hemendik utzi ditugu, ezta?


Maddalen: Hemendik ez, hementxe bertan utzi ditugu.
Idoia: Ziur zaude?
Maddalen: Idoia, zu beti berdin, begiratu hortik eta nik handik begiratuko dut.
Idoia: Maddalen, baina hortik?
Maddalen: Mugitu, Idoia! Lapurreta izan bada, agian oraindik
lapurrak hemendik daude.
Idoia: Han zerbait mugitzen da.
Maddalen: Goazen, ba!!!
Maddalen eta Idoia: Ehhhhhhhhhhhhh!

Maddalen: Gainera hau, lapurrek poltsa bat galdu eta zurea izan behar.
Idoia: Maddalen, itzela zara, gero! Haserre zaude badakit, zure gauza guztiak
eraman dituzte lapurrek, baina neska, nireak behintzat berreskuratu ditugu, ezta?
Maddalen: Zureak bai, baina nireak lapurrek eraman dituzte eta hemen gaude orain
telefonorik gabe, bizikletarik gabe...
Idoia: Beno, Maddalen, orain kexatzea lelokeria da, lasaitu, mesedez.
Maddalen: Lasaitu? Nire kreditu txartel guztiak eraman dituzte eta telefonoa, jakina,
zuk beti esaten duzu, telefonoa, zertarako, eta orain zer?

Jokin: Nola hemendik, ba?


Idoia: Ai mutil, ba, Santiagoko bidea egiten, erromesak gara eta.
Jokin: Erromesak eta atzamarra egiten?
Idoia: Ez, ez... Bizikletaz ibili gara orain arte, baina ibaira joan gara bainu bat
hartzera eta bitartean lapur batzuk etorri dira eta gure gauza guztiak eraman dituzte
eta orain...
Jokin: Eta den-dena eraman dute?
Maddalen: Ez, den-dena ez, ikusi ditugu eta oihuka hasi gara eta euren atzetik joan
gara eta honen poltsa galdu dute, baina nirea ez, nirea eraman egin dute, kreditu
txartelak, telefonoa, nortasun agiria, arropak...
Jokin: Beno, trankil, neska, konponduko dugu, dena den, hemendik lapurrak?
Arraroa, ezta?
Maddalen: Ba, bai, arraroa izango da, baina gertatu egin da eta kitto.
Idoia: Maddalen, trankildu, dena konponduko da.
Jokin: Nahi baduzue, etorri nire etxera, dena konpondu eta gero jarraitu zuen bidea.

9
09 MENDIAN GORA

Kaixo, lagun! Zer moduz? Ondo? Ba, tira, aurrera! En esta unidad
continuará el viaje de Maddalen e Idoia, y junto al suyo - el nuestro. El
suyo seguirá por las tierras navarras y el nuestro - a través de la
nominalización -TZEAN que significa AL + VERBO, al llegar, al entrar, etc.

Idoia: Beraz, zuek bihar mendira joango zarete.


Jokin: Bai, hemendik hurbil Kodeseko santutegia dago, eta bidea oso polita da.
Maddalen: Eta koadrilan joango zarete?
Jokin: Jakina! Bakarrik tristea da. Etorri!
Idoia: Bai!
Maddalen: Baina, arroparik ez dugu, eta!
Jokin: Horregatik bada, trankil! Zer behar duzue?
Maddalen: Nik dena! Mendiko botak, galtzerdiak, praka motzak,...
Jokin: Hori ez da arazoa, hemen nire arreben arropak daude, begiratu armairuetan!
Idoia: Eta eguraldi eskasa badago?
Jokin: Hori ohetik altxatzean ikusiko dugu.

Maddalen: Usain gozoa dago hemendik, zer da?


Jokin: Ezpela, hemendik asko dago, eta mugitzean usain hori botatzen du.
Gustukoa duzu, ala?
Maddalen: Bai, oso.
Idoia: Eta zer dira zuhaitz horiek?
Jokin: Arteak, lehen ikatza egiteko erabiltzen ziren, horregatik egon dira ikazkinak
Nafarroan, eta hain famatuak. Ez duzue "Tasio" filma ikusi?
Maddalen: Nik bai.
Jokin: Ba, filma ikustean hemengo lehengo bizimodua ikusten da.
Idoia: Santutegia oso urrun dago?
Jokin: Lehenengo tontorrera igo, hara heltzean, mendia zeharkatu, eta gero
mendian behera berehala dago.
Idoia: Bero itogarria dago! Egarri naiz!
Jokin: Egon apur batean, hor, goian, iturria dago.

Idoia: Bazkari ederra! Maddalen, nola duzu hanka?


Maddalen: Min handirik ez dut, baina...
Bittor: Zer gertatu da, ba?
Idoia: Mendian behera hanka bihurritu du, eta min hartu du.
Bittor: Mendian behera bihurritu, e?
Idoia: Bai, hor harriak solte daude eta labain egitea oso erraza da.
Bittor: Eta ez duzu handituta?
Maddalen: Ez dut begiratu. Heltzean lotu dut, eta horrela dut, lotuta.
Bittor: Utzi begiratzen, ni medikua naiz-eta!
Idoia: Leku hau zoragarria da!
Jokin: Bai, zoragarria!

10
10 OSPITALEAN

Kaixo! Lan egiteko gogorik bai? Ez dakit, ba. Beno, aurrera! En esta
unidad, acompañaremos a Maddalen al hospital, mientras repasamos lo
visto hasta el momento.

Bittor: Maddalen, zauria larria da, ospitalera joan behar dugu.


Maddalen: Baina minik ez dut-eta, zelan, ba, ospitalera?
Bittor: Orain ez duzu minik, ez da denbora askorik pasatu-eta, baina...
Maddalen: Goazen, ba!

Idoia: Nola zaude, Maddalen?


Maddalen: Orain ondo, baina gorriak ikusi ditut.
Idoia: Gorriak? Zergatik?
Maddalen: Anbulantzian Santutegitik ospitalera bidean minak ikaragarriak izan dira,
hona heltzean radiografiak egin eta hanka apurtuta ikusi dute, berehala kirofanora
sartu naiz.
Idoia: Kirofanora? A ze sustoa!
Maddalen: Bai, egia esan, bai. Gero, anestesia osoa jarri beharrean, gorputz erdikoa
izan da eta han egon naiz ni dena entzuten, dena ikusten!
Idoia: Dena entzuten eta ikusten?
Maddalen: Bai, neska, bai, a zer-nolako lasaitasuna logelara etortzean!

Idoia: Zenbat denbora egongo zara hemen, ba?


Maddalen: Ez dakit. Hara, hor dator Bittor.
Idoia: Bittor, zenbat egun egongo da Maddalen hemen, ba?
Bittor: Gutxienez hiru aste.
Idoia: Hiru aste esan duzu? Eta ni?
Bittor: Joan trankil, neu arduratuko naiz.
Idoia: Hiru aste? Nik lana dut, ardurak ditut. Hiru aste hemen? Hori ezinezkoa da!
Maddalen: Idoia, joan trankil zure betebeharrak egitera. Hemen ondo zainduta nago-
eta.

Jontxu: Ene, ama! Eta gero?


Maddalen: Ba, gero ezkontza eta gero zuek.
Jontxu: A, hor dator izeba Idoia.
Maddalen: Sasoia izan da. Beti bezala berandu, zu ehun urterekin ere ez zara
aldatuko.
Idoia: Maddalen, eta zu beti kexu, trankil. Beno, eta zer? Zer dugu bazkaltzeko?

11

You might also like